Eskubide errealak1

Page 272

a’) Jabearen ahalmenak. Jabeak ondokoak egin ditzake: 1) Ura erabili, aprobetxatu eta xedatu, urak beraren jabetzapeko lurra zeharkatzen badu edo bertan badago. 2) Ubideetan lanak edo eraikuntzak egin, horiekin uren berezko bideak aldarazten ez badira herri-interes edo hirugarrenen kalterako edo, lan nahiz eraikuntza horiek uholdeen eraginez suntsituz gero, pertsona edo gauzei kalterik egiten ez bazaie (ikus ULren 5.2 art., eta HJHEren 5. art., eta KZren 413.etik eta 416.erako art.ak). 3) Ubideen bazterretan behinbehineko babes lanak egin. Lan horien ondorioz eragin daitezkeen kalteen gaineko erantzukizuna du jabeak (ULren 7. art. eta HJHEren 10. art.). b’) Jabearen eginbeharrak. Uraren jabeak «kontrolpeko askatasuna» du, bai zenbait eginbehar bete behar dituelako, bai eta Administrazioak esku hartzeko ahalmen sendoak dituelako ere. Jabearen eginbeharren artean ondokoak azpimarra daitezke: 1) Jabeak herri-interesaren arabera egikaritu behar du bere eskubidea; ezin du eskubideaz abusatu, ezta hirugarrenei kalterik egin ere (KZren 7.2 art.). 2) Jabari pribatuko potxingoetako ura jabariaren objektu den lurraren zerbitzura bakarrik erabili behar du, kasuan kasuko ingurumenaren legeriak agindutakoa gorabehera (ULren 10. art.). 3) Jabeak errespetatu behar ditu bere lurrean jaiotako uren gain beheko lurren jabeek lege bidez eskuratu izan dituzten eskubideak. 4) Onartu behar ditu Administrazio hidrauliko eskudunak urei buruzko polizia-ahalmenak egikaritzea. 5) Ezin du kontinenteko urak kutsa ditzakeen isurketarik egin, aurretiaz Administrazioaren baimenik lortu ez badu (ULren 92. art.). 6) Ubideetan ezin du lanik edo eraikuntzarik egin, horiekin uren berezko bideak aldarazten badira herri-interesaren zein hirugarrenen kalterako edo, lan edo eraikuntza horiek uholdeen eraginez suntsituz gero, pertsona edo gauzei kalte egiten bazaie (ULren 5.2 art). 7) Herri-jabariaren erabilera mugatzen duten arauak errespetatu eta bete behar ditu, eta, batez ere, akuiferoak gehiegi ustiatzeari eta lehorte handia edo premiazko beharrizana dagoenean urak izan behar duen erabilerari buruko arauak (orokorrean, 45.etik 83.erako art.ak, eta, bereziki, Ulren 54 eta 56. art.ak).

§40. MEATZEEN GAINEKO JABETZA 134. Sarrera


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak1 by elkarmedia - Issuu