Doktrina - Zuzenbide Zibila - Betebeharrak (3)

Page 95

apirilaren 26an eta azaroaren 10ean, 1990eko ekainaren 21ean emandako epaietan) gainera tzen du betekizun formal hori ez badago, sozietatea irregularra dela. Horren ondorioz, sozietateak ez du ondorerik sortuko gainontzekoei begira (bai, or dea, inter partes, lehen esan dugunez) eta ondasun erkidegoaren eraentzape an egongo da (1669. art.). Dena den, sozietate zibila ezin daiteke sozietate irregularra izan: sozietatea sozietate irregular bihurtuko da, ez forma akatsa ren ondorioz, baizik eta erregistro publikoek ematen duten legezko publizi tate akatsaren ondorioz. Jakin dakigunez, sozietate zibilak ez dira inolako erregistrotan inskribatzen, beraz, sozietate zibilak ez dira inoiz sozietate irre gular izango (GIRÓN, CAPILLA, PAZARES, GAVIDIA). Gainerakoan, gogora ekarri behar da bazkideek sozietatea eratzeko bete izan duten forma edozein izanda ere (nahiz eta eskritura publikoa izan), for ma horrek ez duela garrantzirik sozietateak nortasun juridikoa eskura dezan eta, lehen esan denez, ez duela eragotziko sozietateak gainontzekiko ondoreak sortzea. 523. Ekarpenak Bazkideek euren gain hartzen dute sozietatearen edo bazkideen kolek tibitatearen mesedetan prestazioak egiteko betebeharra. Prestazio horiek dira ekarpenak; eta horiexek, hain zuzen ere, eratuko dute, hala denean, fondo erkidea edo sozietatearen fondoa, bai eta sozietatearen helburu erkidea den enpresari hasiera emateko tresna ere. KZren 1665. artikuluaren arabera, ekarpenak diru, ondasun edota industria izan daiteke eta, ondorengo artikuluetan (1681.etik 1683.era arteko artikuluetan, hain zuzen), ekarpenok eraenduko dituzten erregelak ezartzen dira. Teknikaren ikuspuntutik, ekarpena bazkideek eurenganatutako betebeharra besterik ez da, hots, bazkideak portaera zehatza izango duela hitzematen du eta, horren ondorioz, portaera horri lotuta geratuko


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.