Doktrina - Zuzenbide Zibila - Betebeharrak (3)

Page 36

art.ak ezartzen duen erregela honetara ulertu izan da: esangura hertsian, adingabekoa ahalduna izan daiteke eta ez, ostera, mandataria. Beraz, mandatari izateko, kontratatzeko gaitasun orokorra izan behar da. F) Mandatu zibila eta merkataritzako mandatua KZren arauketa mandatu zibilaz ari da. Edozein modutan ere, trafiko ekonomikoan egunerokoa da agente ekonomikoen arteko bitartekaritza eta lankidetza. Hori dela eta, merkataritzaren arloan arau franko onetsi dira, mer kataritzako mandatuak trafikoan dituen kategoria desberdinak arautzeko. Kategoria horiek, izatez, mota askotakoak dira. Lehendabizi, merkatari tzako mandatuen artean, komisio kontratua azpimarra daiteke (MKren 244. art. eta ondorengoak). Merkataritzako komisio kontratuaz hitz egin daiteke, ondoko bi baldintzetarik bat betetzen denean: bata, kontratu horren bidez, merkataritzako egintzak edo eragiketak burutzea; edo, bestea, kontratu horren alderdietako bat (komisioemailea nahiz komisiohartzailea) merkataria zein merkataritzako agente bitartekaria izatea. Bigarrenik, agentzi kontratua na barmendu behar da (maiatzaren 27ko 12/1992 Legea; lege horrek barneratzen du EEEk 1986ko abenduaren 18an emandako 86/653 Zuzentaraua). Agen tziaren bidez, lanbidez bitartekari independentea den batek (agenteak, alegia) bere gain hartzen du merkataritzako egintzak edo eragiketak bultzatu edo bu rutzeko konpromisoa, ordainketaren truk. Agenteak bi modutara jardun de zake: inoren kontura, edo inoren izenean eta inoren kontura, hain zuzen. Bukatzeko, bitartekaritza edo artekaritza aipatu behar da. Kontratu horrek ez du arauketa berezirik, baina jurisprudentziak hamaika aldiz onartu du. Bi tartekaritza edo artekaritzaren bidez, subjektu batek (hau da, artekariak) bere bezeroa gainontzeko batekin jartzen du harremanetan, euren artean kontra


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.