Perez Aldasoro, P.; Ayestaran Uriz, I. (2011) “Gerra zibileko autobiografiak: etika, politika eta metodologia� in Ankulegi, 15 (2333) ISSN: 1138-347X Perez Aldasoro, P.; Muro Harriet, K. (2010) Hondarribiako Aitonaamonekin blagan, Hondarribiko Udala eta Eusko Ikaskuntza: Donostia. ISBN: 978-84-8419-205-3
BI Une honetan bukatu dut Joxe Zapirainen bertso-malkoak edo nola arindu arimaren sufrimenduak bertsoaren bidez ikerlana. Amorebieta Etxanoko Udalak sortu zuen Santiago Onaindia beka irabazita ekin nion lan honi. Oroimena lantzen ari nintzela Errenteriako Joxe Zapirain bertsoak aurkitu nituen, eta harrigarria iruditu zitzaidan bertsolaria negarrari eman beharrean kantari hastea, jakin zuenean bi seme fusilatu zituztela Ondarretako espetxean. Harridura honako galderaren atzean ezkutatu zen: Zergatik kantatu zuen aita horrek? Ikerketan zehar galdera horri erantzunen bat aurkitzen saiatu naiz. Era berean, lan honen bidez, egileak partekatu nahi du Nordstrom eta Robben antropologoek, gerraren inguruko ikerketa antropologikoak bildu zituztenean, aditzera eman zutena: Gizarte-ikertzaileek arreta handiagoa jartzen zutela gerraren alderdi tekniko eta historikoa deskribatzen, gerrak pertsonengan dakarren sufrimendua agertzen baino. Hausnarketa ziztakari hori izan da lanaren abiapuntua eta ikerketaren gidaria.
HIRU Une honetan, bertsolaritzaren urrezko unea dela esan daiteke: bertsoen maila, produkzioa, kalitatea, baina baita teorizazioaren munduan ere. Unibertsitatean tesiak irakurtzen dira, bertsolaritzaren inguruko komunikazioak aurkezten dira nazioarteko kongresuetan, ikerketa lerroak zabaltzen dira, Masterretan bertsolaritzaz hitz egiten da, ikerketa bekak sortzen dira. Maila guztietan bezala, gehiago egin daiteke, baina gero eta interes akademiko handiago dago. •
140
_
B