E
USKADI IRRATIA: HITZETIK BELARRIRA Lehenik Nikolas Aldaik eta azken urteetan Xabier Sukiak, zerbitzu publiko esanahiarekin landu dute bertsolaritza Euskadi Irratian. Mota guztietako entzuleak gogoan dituztela, astez aste bertso-kultura zabaldu dute urteetan zehar, eta, aldi berean, bertsolaritzaren memoria kolektiboa delakoaren artxiboko grabaketa osatu dute.
Euskadi Irratiaren Miramoneko egoitzan egin dugu zita Nikolas Aldai eta Xabier Sukia, “Hitza Jolas” saioko lehengo eta oraingo zuzendariekin. Duela sei urte Aldaik erretiroa hartu zuenez gero, Sukiak egiten du euskarazko irrati kate publikoko bertso irratsaioa, baina hala ere, lankide ohiek, kariño handiz, gogoan dute oraindik esatari zaharra, eta denbora asko pasatu da denek besarkatu eta harekin berriketa pixka bat egiteko zoria izan duten arte. Azkenean, Sukia joan da haren bila, —“bestela eguerdia arte kalakan segituko du” esan du—, eta estudio batean sartu gara, elkarrizketa egiteko. Lehenik, erreportaje osoaren egitura aipatu diegu. Hiru zatitan banatuko zela, Koldo Ordozgoiti eta Joxemari Iriondoren lekukotasunarekin osatu ditugula beste bi zatiak, Ordozgoitiren ustez,
72
_
73