estrado no pueden estar siempre metidos en la burbuja del aplauso facil. 15.000 son muchos pero 1.500.000 muchos más. Y no están con esta forma de proceder. Gure herriarengatik, euskararengatik, eman pausoa!” idazten du J. Ramón Urcelayk NGn argitaraturiko Denuncia dolorosa gutunean.
Iritzia: JOSÉ MIGUEL ARRUGAETA, HISTORIADOR Y REFUGIADO POLÍTICO. En defensa de la casa de mis padres >9
“Hace tiempo le
¿Qué crees que
Egia esan behar bada, iritzi-testu dezente gelditu dira errepaso honetatik kanpora, denak ere finalari buruz kontu positiboak ekartzen dituztenak. Paperezko luma ahal dudan bezainbeste zorroztu badut ere, ez ditut bi iritzi negatibo horiek baino bildu: El Paíseko zutabea eta NGko gutuna. Horiek dira proportzioak. Eta iritzia ematea libre denez, baita Ameztoik egiten duen bezala tontakeria arriskutsuak esatea ere, bi horiek irakurrita bururaturikoa ezingo dugu isildu: besteei exigitzea baino logikoagoa dirudi pausoa eurak ematea. Barakaldoko finalean norberak pentsatzen duena norberak nahi duen neurri eta errimarekin entzun nahi duen edonork badaki hori lortzeko zer egin beharko lukeen: bertso eskoletako ateak irekita daude mundu guztiarentzat.
Paísen.
254 / B76
sucederá antes: que haya una filósofa china de proyección internacional o un bertsolari no nacionalista? (...)”
TXAPELKETA NAGUSIA 2009
2009 12 15 asteartea GARA
15
1,30 euro
pregunté a un amigo:
Behin biltzen jarrita Pásalon pasatakoa ere ezin pasatzen utzi. Eñaut Gantxegik kontatzen du Berriako telebistari buruzko atalean: “Uste nuen txapelketitisa pasatzeko ahaleginean, inor ez zela nire bidean jarriko. Baina Murphyren legeren bat-edo izaki, hara non lehengoan Pásalo (ETB2) saioak askorentzako gaitza den bertsolaritza hartu zuen hizpide. Urte osoan apenas jarraipenik egin gabe, hara non ia gehienak (aurkezleak barne) egun hartan lore asko botatzen aritu ziren. Tira den-denak ez; Begoña Ameztoik postura berezi bat hartu zuen; beldurrarena. Bai, haren ahotik irtenda, kezkatua zegoen hainbeste jendek bertsolaritza nola sentitzen duten/gun. Bere ustez “sakralizatuta” dago (…) “Emozio horiek oso arriskutsuak dira”, eta BECera joan ziren gehienak “aberri politikoa eraikitzera” joan zirela, eta antzekoak. Baten batek Cadizeko chirigotak atera zituen konparazio gisa, baina berehala hortik ihes egin zuen (…) John Foley filologoarekin buruz buruko bat planteatuko nioke adibidez, edota, bestela, doala Zinemaldiko edota beste sarao horietako beste edozein agertokitara Lady-Gaga entzunez bere eskeletoa mugitzera, besteok bake santuan utzita (…)”. “Pásalo bertsoz vs los bertsos pasan” jarri dio Gantxegik izenburua testuari.
Zenbat buru hainbat aburu dio esaerak, eta bat gehiago jasoko dugu zapping honekin amaitzeko; Ismael Manterolak Berrian Garaikurrak izenburuarekin eskaintzen duena hain zuzen: “(…) bertso txapelketako bi partaide Arte Ederren fakultatean ibilitakoak izanda, garaikurrak jasotzean zer pentsatu ote zuten etorri zait burura. Ez dut uste horretan pentsatzeko unea zenik, eta seguru nago ez direla jasotzen dituzten lehenbiziko garaikurrak, baina ezin nuen jakin-mina burutik kendu Unaik Gasteizko Ibilitaria izeneko kaleko eskulturaren erreprodukzio txikia esku artean jaso zuenean edo Maialenek, Oteizaren eskulturaren ordez, Santxotenaren eskultura jaso zuenean. Poza ere hartu nuen, Unaik bigarrenari dagokion Xabier Lakaren eskulturaren kopia etxean izango duela jakinda (…) Maialenek txapela irabaztearekin batera, Euskal Herrian lanean diharduten punta-puntako hainbeste emakumeren artelanen batekin saritzea, aldaketaren seinale indartsuagoa izango litzateke”. Esandakoa: finalari buruz prentsan idatzitakoekin (euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez) BECaren maketa handi samar bat egin daiteke, eta euskararen komunitateak horrelako mirariak behar ditu etorkizuna irabazteko.❚
4 2009ko abendua ASTEARTEA
www.gara.net XI. urtea | 3.945. zenbakia
AMETS ARZALLUS TXAPELDUNORDEA
«Egunkaria» suma apoyos plurales antes del juicio que empieza hoy
Erabat bere buruari begira, Maialenekin egin beharreko bertsoaldiarekin kezkatuta, apenas akordatu zen txapelarekin. Maialenen buruan ikusten zuen, baina, bat-batean, kezka txikia sortu zitzaion eta badaezpada eskaintza pentsatzen hasi beharko zuela pentsatu zuen. Minutu gutxi batzuk izan ziren, azkar jakin zelako Maialenentzat zela txapela. Eta Ametsek berak jantzita bezalako betekada sentitu zuen, Maialen Lujanbio bertsolariaren eta pertsonaren zale amorratua delako.
«Maialenekin bukaeraraino segitzea ohorea baino gehiago da» baitan. Ikusten da behar ditugula baikortasun eta elkartasun mezu eta formulak.
Los cinco euskaltzales encausados afirman al partir hacia Madrid que «vamos a plantarnos con la cabeza alta ante quienes nos acusan» El «caso Egunkaria» se juzga desde hoy en la Audiencia Nacional de Madrid, y la víspera dejó claro una vez más el apoyo con que cuentan los cinco encausados. En una comparecencia realizada en Andoain unos minutos antes de partir hacia Madrid, Martxelo Otamendi, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Xabier Oleaga y Txema Auzmendi presentaron una lista de apoyos en la que aparecen nombres como Xabier Arzalluz, Carlos Garaikoetxea, Rafa Díez, Juan Ramón Guevara, Ramón Labayen, Iñaki Goirizelaia, Juan Ignacio Pérez, Pedro Miguel Etxenike, Fermin Muguruza, Bernardo Atxaga o Jesús Mari Zamora. Junto a ello, los cinco imputados pusieron el acento en que se sienten orgullosos de todo el trabajo realizado por la libertad de expresión, el euskara y Eus-
kal Herria, y en consecuencia afirmaron que acuden a Madrid «con la cabeza alta», aunque sin ocultar que «vamos en contra de nuestra voluntad, después de habernos sometido durante siete años a la pena de banquillo y al dolor y la ofensa permanentes». Sobre el desarrollo del juicio, admitieron su «incertidumbre», sobre todo después de ver cómo se abría la vista oral contra el criterio de la Fiscalía, lo que convierte a este caso en inédito dentro de la cascada de macroprocesos políticos abiertos en torno a la doctrina del «todo es ETA» desde hace once años. Numerosos representantes políticos, sindicales y sociales vascos se darán cita hoy ante la Audiencia Nacional para respaldar a los acusados y al periodismo en euskara. La vista oral se >5 inicia a las 10.00
ematen du bere iritzia
EDITORIALA >8
Belén Altunak El
Debate abierto en canal en el independentismo catalán después del 13-D
Otro juicio más contra un pueblo
Luis JAUREGIALTZO | ARGAZKI PRESS
Amagoia MUJIKA | DONOSTIA
Pozik dago, oso pozik. Berak txapela jantzi ez zuelako batzuk penaz daudela jakitean, azkar eta garbi erantzun du: «Inor ez dadila penaz egon, eta, bestela, etor dadila nigana; nik daukadan poz pilatik, partitzeko adina badaukat-eta». Oso pozik dirudizu. Nik lehendik ere esana nuen nire helburua ez zela postu edo emaitza batekin lotutakoa, baizik eta bertsoak zirela garrantzitsua, bertso barrenetan egin nezakeen bidea. Finean, ibilbide oso bati ematen niola arreta osoa eta ibilbide horrek ekar lezakeen edozerk ez ninduela bereziki poztuko edo penatuko horrek betetzen baldin baninduen. Botatako bertso batzuekin oso beteta eta hustuta sentitu nin-
MAIALEN LUJANBIO: «Lanetik eta neketik etorri da txapela»
tzen eta ez neukan penatuta egoteko inongo arrazoirik. Gainera, txapela Maialenen buruan ikusi nuenean, poz izugarria hartu nuen. Zein lan apartatuko zenuke? Txapelketan zehar ez bezala, finalean bakarkakoekin bereziki gustura geratu nintzen, bai bertsoengatik eta bai jarreragatik. Barrutik kanpora ateratzeko beharra sentitu nuen eta lortu nuela uste dut. Goizean zure kartzelakoarekin leherketa gertatu zen. Bukatu orduko kontziente nintzen zerbait lehertu egin zela. Goiz osoan momentu horretara arte sentitu ez nuen zerbait etorri zitzaidan bueltan bertso horiek botata, eta uste dut ez zela izan bertsoengatik bakarrik, jarreragatik ere izan zela. Banuen
gogoa horrelako leherketatxo bat sortzeko. Gaiaren lehen hitza entzun nuenean, «kazetaria zara», dendara joan eta nire jertse bat probatzea bezalakoa izan zen. Dena parean tokatu zitzaidan eta bertsoz eta jarreraz, txaloz lehertu zen euforia hori bueltan jaso nuen. Euskal Herria libro bat irudikatu zenuen. Mezuak ere izan zuen partea leherketan. Hain arrastaka eta burumakur ikusten dugu batzuetan gure bidea, eta gure herriaren bide korapilatsuan argi izpiak eta indarra ezin bilatuta bizi gara. Orduan, badaukagu gure buru barruari gure ipuina kontatzeko eta benetan gertatu litekeela sinesteko beharra. Kontziente zara ahots hori eramaten duzunean zerbait gertatzen dela ipuin hori entzuten duen herriaren
BAKARKAKOA
«Txapelketan zehar ez bezala, finalean bakarkakoekin bereziki gustura geratu nintzen»
ARANTZA
«Arantza txiki bat geratu zait, arratsaldeko bakarkakoa berriz hasi behar izan nuelako»
Eta arratsaldeko bakarkakoa, bikaina berriz. Ni gusturen arratsaldeko horretan geratu nintzen. Arantza txiki bat geratzen zait, berriz hasi behar izan nuela eta eman dezakeela bertso bidean arazo txiki bat izan nezakeela. Eta ez zen horrela izan. Doinuarekin ezin nuen asmatu, aurreko Jon Maiarenaren oihartzuna etortzen zitzaidalako. Doinu horren hasieran ezin nuen tonu egokia hartu. Eta berriz hastea erabaki nuen, gaian erabat sartuta sentitzen nintzelako eta bertsoa erabat nire mende nuelako. Hori pasata, txapelketa osoko nire lanik onena izango da arratsaldekoa. Gaia nik buruan askotan ibili dudan istorioa da. Garraio publikoan ibiltzean askotan pasatzen zait burutik kezka hori eta oso-oso presente daukadan egoera nahiko gordina da, egunero gure bizitzan gertatzen dena. Buruz burukorako zure izena entzutean bezainbat poztu zinen Maialenena entzutean. Ni naiz Maialenen lehenengo zale amorratua. Bertsolari eta bertsozale bezala Maialenen ahotsa eta bertsoa asko gustatzen zait eta iruditzen zait mundu berri liluragarri bat ekartzen duela bertsotara. Alde horretatik, sekulako betekada sentitu nuen. Lagun bezala, beste hainbeste, oso gertuan sentitzen dudan pertsona da, oso maitagarria delako. Nik Maialenekin bukaeraraino segitzeko pribilegioa izatea ohorea baino gehiago izan zen, garaipena. Buruz burukoak liberatu egiten zaitu eta bertsotan baldintza onenetan egiteko aukera ematen dizu. Eta gainera, Maialenekin batera aldaketa irudikatzeko ohorea izan nuen.
Amagoia MUJIKA
Txapela jantzi ondorengo baretasunak liluratu gintuen. Aurretik berdintsu zegoen, ondo egindako lanaren lasaitasun atseginarekin. Biharamunean bezperan bezain pozik eta gustura topatu dugu, baina dagoeneko ez hain bare. Pilatutako emozioak gehiegi dira barruan kabitzeko. >2-4
AMETS ARZALLUS Las consultas del 13-D en Catalunya han dejado un poso de satisfacción en organizadores y voluntarios, pero el día después ha abierto un debate sobre la necesidad de la unión de fuer-
zas en el que no faltan los reproches. Integrantes de la coordinación nacional de los referendos hablan de crear una nueva alternativa electoral que se denominaría Suma Independència. >6-7
Maialen Lujanbiok Hernaniko Txalaparta Elkartean jarri zuen hedabideekin elkartzeko tokia. Egunkariak bildu bai, baina irakurtzeko astirik ez zuen izan. Imanol OTEGI | ARGAZKI PRESS
«Botatako bertso batzuekin oso beteta eta hustuta sentitu nintzen»
2
GARA 2009 12 15 asteartea
EG1
EG1
GARA 2009 12 15 asteartea
3
EGUNEKO GAIAK
TXAPELKETA NAGUSIA 2009
MAIALEN LUJANBIO EUSKAL HERRIKO BERTSOLARI TXAPELDUNA Txapela janzteko prest sentitzen denaren indarrarekin igo zen oholtzara eta bere bertsokeran ohikoa den mimoarekin eman zuen puntada bakoitza. Indar horren eta sentsibilitate horren arteko oreka ederra lortu zuen Maialen Lujanbiok. Bera konbentzituta zegoen eta bertsozalea konbentzitu zuen bertsoz bertso lan eginez. Gustura eta pozik dago txapelarekin eta garbi dauka bere erara eramango duela. Ez du uste bere ibilkera hankaz gora jarriko duenik edo, behintzat, ez luke nahi.
BERTSOKIDEAK
POZ BAREA
AMETS
«Nire bertsokideen hitzak, kariñoa eta errekonozimendua jasotzea sekulakoa izan zen. Hori da gure lehiaren ilogika eta edertasuna»
«Lanetik eta neketik etorri zen txapela, ez zen bat-bateko loteria izan eta horregatik sentitu nuen poz bareagoa, ez hain emozionala»
«Oso polita izan zen bukaera Ametsekin konpartitzea. Txapelketan oso gertu egon gara eta bera goizetik ari zen ni animatzen»
«Txapela gailur bat bada, baina egindako bidean koska bat gehiago» kutua. Ez dit grazia handirik egiten, baina egin behar da eta kito. Ulertzen dut txapeldun baldin bazara horrek bere isla behar duela prentsan; eta garrantzitsua da, gainera.
Amagoia MUJIKA | HERNANI
Hamar elkarr izketatik gora eman zituen atzo goizean. Bederatzietarako lan horietan jarria zegoen. Eta, hala ere, bere irribarrerik onenarekin hartu gintuen txapeldunak. Bezperan, finalean, nahiko bare mantentzea lortu zuen, bera ere harritzeraino. Pilatutako emozioak atzo hasi zitzaizkion azaleratzen eta bezperan baino gehiago kostatzen zitzaion horiek kontrolatzea. Oraindik egun batzuk beharko ditu BECen gertatu zen guztia digeritzeko. Badaki zerbait handia izan zela, jende asko hunkitu zela berak txapela jantzi zuenean eta horri guztiari benetako tamaina hartzeko gogoz dago.
Burrunba azkar pasako dela espero al duzu? Gauzak bere onera azkar etorriko direla espero dut. Ez dut uste honek ezer irauliko duenik, ez dagoelako zer irauli. Agian 2001ean txapelak hankaz gora jarriko zituen nire hankak. Baina gaur egun hankak lurrean ditut eta lasaitasun horrekin bizi dut. Errekonozimendua da, bultzada, emozioa, ilusioa, baina ez dut uste gauzak asko aldatuko dituela, edo ez nuke nahi behintzat. Urte askotako bide baten puntu bat da, koska bat gehiago, baina ez da izan bat-batean zerotik zortzimilako batera igotzea bezala. Gailur bat bada, baina egindako bidean koska bat gehiago.
Zer moduzko ajea duzu? Egia esan lo egin dut. Ospakizunak suabe joan ziren, afaltzera iristerako baziren hamabiak eta nekatuta ginen. Baina gero lo egin dut, harrigarria. Finalaurrekoetan baino askoz lasaiago nengoen. Egia esan lasai egon nintzen egun osoan. Bukaeran ere oso bare nengoen, denak hunkituta zeuden, baita ni ere, baina patxadaz sumatzen nuen neure burua. Uste dut egin nuen lanaren ondorioa izan zela hori.
Bakarkako lanei erreparatuz, goizean baino gusturago arratsaldekoan. Goizeko bakarkakoarekin ez nintzen gustura geratu. Lehen bertsoarekin bai, baina bigarrenean erdi estropezu bat egin eta amorrarazi egin ninduen. Ez neukan eremu zabal bat buruan, sentitzen nintzen Bergarako bakarkako gaia errepikatzen eta mentalki horrek nekatu egin ninduen. Lehen esanaren gainean bezala ari nintzen, eta horrek gustua mikaztu egin zidan. Baina besterik ez zitzaidan etorri gaia entzunda, hain hurbila den epaiketa horrekin ezin izan nion gai horri ihes egin eta ez nuen asmatu.
Oholtzara igotzerako erakutsi zenuen lanerako gogoa. Saioa bukatu zenean lanaren eta nekearen sentsazioa nuen. Ondo egindako lanaren poztasuna nuen eta horren saria izan zen txapela. Lanetik eta neketik etorritakoa, ez bat-batean hutsetik eta zerutik erortzen zaizuna. Ez zen espero gabe etortzen zaizun loteria bat bezalakoa izan. Eta horregatik hartu nuen poz bat bareagoa, ez hain emozionala. Dagoeneko hamar elkarrizketatik gora. Biharamuna espero bezain gogorra izan al da? Andonik abisatu zidan. Egia esan, hau da ilargiaren alde ez-
Imanol OTEGI | ARGAZKI PRESS
Arratsaldekoan zure une intimo horietako bat lortu zenuen. Egia esan oso gustura sentitu nintzen. Bertsoaldi oso bat, borobila uzteko gogoa banuen. Gaia entzun nuen eta gustatu
egin zitzaidan. Eta bertsoaldia amaituta, gustura eseri nintzen bueltan, egin nezakeena egin nuela sentitzen nuen. 14.500 lagunen artean gaietan agertzen diren egoerak beren azalean bizi dituztenak daude. Uste dut momentuan bertan horretan ez pentsatzea hobe dela. Minbizia zuten haurrenean, bigarren bertsoan, burua makurtuta eta negarrez ari zen emakume bat ikusi nuen eta orduan jabetu nintzen egoera hori bizitzen ari zen jendea egon zitekeela. Pirritx eta Porrotxen ikuskizunarekin ere gogoratu nintzen... gauza askorekin gogoratu nintzen. Ez zara erabat kontziente, bestela egoerak errealegiak direnean gordinegiak bihurtzen dira eta horrek ez dizu distantzia hartzen uzten. Eta horrek kreatiboki ez dizu laguntzen. Egiazkoa izatea eta sinesgarritasuna bi gauza desberdin dira. Buruz burukora pasatu aurretik oso pentsakor ikusi zintugun. Goizean nahiko gazi-gozo joan nintzen bazkaltzera, ez si ta ez no. Arratsaldean estutu egin nahi nuen, eta ondo atera zen. Eta lasaitasun hori neukan, nik ahal nuena egin nuelako. Mendiluzek eta Unaik esan zidaten segur aski ni izango nintzela buruz burukoan. Baina nik ez nekien, hortik atzetik oso zaila da saioa neurtzen. Buruz burukora, pozik. Eta Ametsekin, pozago. Oso hunkigarria izan zen, oso polita. Batetik Andoni gabeko buruz burukoa zen eta horrek esan nahi zuen aldaketa zetorrela. Eta Ametsekin konpartitzea sekulakoa zen. Oso gertu egon gara txapelketan, oso lotuta eta Amets goizean goizetik ari zen ni animatzen. Benetan polita izan zen bien artean saioa amaitzeko ardura hori hartzea.
Eta txapeldun zinela jakitean, eguneko unerik politenetakoa. Niretzat bai. Nire bertsokideen hitzak, kariñoa eta errekonozimendua jasotzea sekulakoa izan zen. Buruz burukoa amaituta gustura geratu nintzen eta une horretan sentitu nuen Ametsek irabaziz gero sekulako poza emango zidala. Barru-barrutik eta benetan sentitu nuen. Edozeinek irabazita ere poztuko nintzateke eta hor i da gure lehiaren ilogika eta edertasuna. Andoni azko poztu zen. Bai, asko. Esan zidan asko poztu zela eta merezi nuela. Eta niretzat handia izan zen Andonik hori esatea. Finalean omenaldi txiki bat jaso zuen, ezta gutxiagorako ere. Baina, tira, badirudi erretiratu egiten dela eta ez da hori. Asteburuan bizpahiru aldiz elkartuko gara kanturako. BECeko olatua izugarria izan zen. Nola bizi da hori oholtza gainetik? Izugarria da jendea horrela ikustea. Builak, animoak, zenbat aldiz altxatu ziren, gure ahalegina eskertu nahia... ez dago hitzik hori deskribatzeko. Gainera, nahiko sintomatikoa dela uste dut. Gure egoeraren berri ematen du, ze gogo daukagun horrelako gauza baikorrak bizitzeko, emozio konpartituak, indar sentimendua. Gauza on txiki bat da, zure hizkuntzarekin eta funtsarekin konektatzen duen zerbaitek pizten duen baikortasuna eta indarra izugarriak dira eta hemen dagoen potentziala erakusten du. Hori kudeatzea eta kanalizatzea da gakoa. BECekoa hainbeste lan eta foko txikiren batura da, horregatik aipatu nuen matriuskarena hasieran. Alderantzizko norabidean, gauza bera. Matriuska hori askatzen bada, indar eta ilusio handiagoarekin doa jendea berriz foku txiki horietara. Finean hori da finalaren logika.
Maialenek maitasun handiz sinatu zituen txikiek luzatutako argazkiak.
Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS
Harrotasunez eta pozez, ongi etorri etxera, txapeldun! Kanpoan hotz handia zegoen eta instant batez elurra mara-mara aritu zen, baina hotzak hotz, hernaniarrek gogoz eutsi zieten tenperatura baxuei. Maialen Lujanbiori harrera egiteko atzokoan ez baitzen eguraldi kaxkarrez kexu egiteko tarterik izan. Udaleko Areto Nagusia txapelduna jasotzeko egokituta zegoen, oholtza eta mikrofono batez. Baina atzokoan ez zituen bertsoak bota, eskerrik beroenak emateko igo baitzen agertokira. Txapelketa Nagusian parte hartu duten Hernaniko bertso eskolako beste zazpi partaideekin batera partekatu zuen protagonismoa. Lujanbiok nabarmendu bezala, «honakoa talde lana» delako. Aretora sartu bezain pronto ateak parez pare zabaldu behar izan zituzten bertaratu ziren herritar guztiak jasotzeko: «Ama begira, han dago!» zioen ume batek, eskuetan urduritasunez Maialenen irudi handi bat eusten zuela. Haurrak aretora arrapaladan sartu ziren nork baino nork leku hobea hartzeko eta guztiek zeramaten eskuetan bertsolariaren argazkia ez bazen, azken unean nonbaitetik moztutako paper zati bat. «Ene, ezin sartu gabiltza,
Barakaldon baino jende gehiago gaude hemen!», zioen estu-estu ikusleen artean zegoen gizon batek. Marian Beitialarrangoitia alkateak hartu zuen lehenik hitza: «Harrokeria gabe egin nahi dugu harrera hau, baina harrotasuna ezin dugu ezkutatu, geure bertsolariek egin duten ibilbidearekin. Txapelarekin etxeratzea lana borobiltzea izan da». Maialenek denen izenean eskerrak ematen zituen bitartean jendartean lepo luzatuak ikusten ziren, hobeto entzun eta ikusteko saiakeran. «Berezia da Maialen, ezta?» galdegin zion amona batek alboan zituen bi lagunei. «Bai, bai, neskak merezi du txapela, bere amak ere makina sufrituko zuen!», erantzun besteak. Lore sorta bana jaso ostean agurra dantzatu zieten bertsolariei. Aurpegi lotsatuak erakutsi zituzten oholtza gainetik, eskuak poltsikoetan sartuta zituztela, jende umila eta gertukoa direla erakutsi zuten. Dantzarekin amaiera emandakoan «amen batean» eseri ziren haurrak «amen batean» jaiki ziren, Maialen, euren «izarra» denari sinadura eskatzera, eta letra haiek begiratzean marraztu zitzaien irribarrea. O. LARRETXEA
Haize berria B76 / 255