Bertsolari - 73. aldizkaria

Page 99

oihane perea

(Arabako Bertsozale Elkartea)

Amaia zentroan du bere egoitza Arabako Bertsozale Elkartean. Bertso-eskola emateko gela bat dute hor eta bulegoa elkartearentzat. Oihane Pereak bederatzi urte egin ditu hor eragile lanetan, eta hezkuntza arautuan ere egiten du lan irakasle bezala. “Hiru lagun gabiltza hezkuntza arautuan. Errioxa eta Trebiño kenduta gainerako lurralde osoa hartzen dugu eta D eta batzuetan B ereduan ere ematen dugu bertsolaritza”, esan zigun. Oihane Perea unibertsitatean ikasten ari zela hasi zen lanean Bertsozale Elkartean. Irakasle ikasketak egin zituen. “Trasmisioa da gure arlo fuertea eta gure nahia herrialde osora zabaltzea da. Errioxara zabaltzeko asmoa dugu. Badirudi aurten udazkenean aukera egon daitekeela Errioxan lanean hasteko Ikastolen Elkartearekin bat eginda lanean”, erantsi zuen.•

Bizkaiko Elkarteak zortzi lagun ditu hezkuntza arautuan lanean, eta Leirerekin bederatzi dira. “Neuk daramat koordinazioa eta Euskal Herriko Elkartearekiko kudeaketa mailako lotura. Gure

oskar arantzabal Lanku, Elkartearen zerbitzu-enpresa

“Bertso saioen merkatua zabaltzea zaila zela-eta, saio bereziak ekoizten hasi ginen” Azken txapelketa nagusiarekin batera etorri zen Oskar Arantzabal Lanku, Bertsozale Elkarteak orain bost urte sortu zuen zerbitzu-enpresa zuzentzera. Enpresa mundutik zetorren. Enpresa txikiak eta handiak ezagutu zituen eta azken urteak multinazional batean ibili zen esportazio sailean. Bidaia zalea zen eta etengabe bidaiatu beharra izaten zuen. Lehenik mundua ezagutu omen zuen: Hego Amerika, Afrika eta Europa. Orain ari omen da Euskal Herria ezagutzen. Material elektrikoa esportatzen zuten. Eibartarra da eta Donostian bizi da. Ume txikiak zituen etxean eta eten bat egin zuen Lankun egun erdiz lanean hasteko. Bertsolaritzaren azpiegitura indartzeko sortutako enpresa hori zuzentzen du. Giza baliabideak zein baliabide materialak erabiltzen ohituta daudenen esperientzia nabari zaio. Azkarra da adimenez eta hitz egiten. Denbora urrea dela uste duten horietakoa dirudi. Ez da zaila Oskar Arantzabal erabakiak hartzen irudikatzea. Enpresa mundua ez ezik kulturarena ere ezagutzen du. Gipuzkeraz hitz egiten du, baina batzar nagusia Bizkaian egiten denean bizkaieraz egiteko aprobetxatzen omen du. Lanku Ugaldetxo poligonoan dago, Oiartzunen.

egitasmorik politenetakoa transmisio-mailan

leire markuerkiaga

(Bizkaiko Bertsozale Elkartea)

Durangon du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak egoitza, Zabale kalean. “Erosi egin genuen lokal hau eta aurten amaitu dugu ordaintzen. Ni orain bi urte sartu nintzen lanean Joana Mendibururen ordez”, esan zigun Leire Markuerkiaga eragileak. Busturialdeko Hitzaren kudeatzailea zen. Markinarra da eta Ingeles Filologia egin zuen. Irakaskuntzan bospasei urte eman zituen, enpresa batera egin zuen jauzia, eta Hitzaren sorrera etorri zen ondoren. Bizkaiko Elkarteak zortzi lagun ditu hezkuntza arautuan lanean, eta Leirerekin bederatzi dira. “Neuk daramat koordinazioa eta Euskal Herriko Elkartearekiko kudeaketa mailako lotura. Gure egitasmorik politenetakoa transmisio-mailan ahozkotasuna lantzeko burutzen ari garena da. Ahozkotasuna bakarrik Bizkaian ematen dugu. Bertsolaritza ematen da DBHko beste mailatan, eta lehen mailan Esan ahala proiektuarekin ahozkotasuna lantzen ari gara. Joxerra Garziak eta Andoni Egañak bultzatu zuten proiektua da. Bertsolaritza ematen duten irakasle berak dira eta 700 ikasle baditugu esperientzia honetan. Mintzola fundazioa sortu delarik, espero dut proiektuk indarra hartuko duela”, esan zuen Leirek.•

196 / B73

ahozkotasuna lantzeko burutzen ari garena da.

Bertsozale Elkartea ezagutzen zenuen lehendik. Bai, bai. Bazkide nintzen lehendik eta Lanku ere ezagutzen nuen, bertakoekin biltzen bainintzen tarteka enpresari norabidea emateko. 2003an egin ziren Kulturarteko Topaketak. Ondoren antolatu zituzten gogoeta moduko batean hartu nuen parte eta engantxatu nintzen. Orain, Lankuko koordinatzaile naizenez, Elkartearen Zuzendaritza Batzordean hartzen dut parte. Zer giza baliabide, zer pertsonal du Lankuk? Eta zein dira zure ardurak? 2003an Lanku sortu zenean Maddi Uria eta Mikel Mariskal zeuden. Biek egiten zuten denetik. Mikelek produkzio-lanak, harremanak eta beste hainbat lan egiten zituen. Karpeta asko irekitzen zituen, baina ezin zituen denak itxi. 2004an erabaki zen markiting-a, lan komertziala edo komunikazioa eramateko pertsona bat kontratatzea. Xabier Sukia hasi zen lan horretan egun erdiz, orain Euskadi Irratian dagoena. Ni hilean behin etortzen nintzen aholkulari lanak egitera Jexus Muruarekin batean. Eta haren lekuan sartu zen ondoren Unai Elizasu, 2006an. 2005ean Xabi Paia ere sartu zen material didaktikoa lantzeko, bertso-eskoletarako eta hezkuntza arauturako materiala egiten baitugu. Une batean lau langile eta erdi izan ginen, ni egun erdiz nagoelako, beste egun erdia umeak zaintzen baititut. Xabi Paiak txapela jantzi zuenean autonomo bezala hastea erabaki zuen, eta horrela jarraitzen du, material didaktikoa lantzen du, baina kanpotik. Orain hiru langile gaude. Mikelek produkzioaren saila darama: liburuak, kartelak, diseinua, inprenta eta saioen azpiegitura. Maddik lan administratiboa egiten du eta Unaik bertsolariekiko harremanak.

Lan ere egiten dute B73 / 197


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.