Bertsolari - 72. aldizkaria

Page 34

Kritikatua izan zen, adibidez, egitura berria Habanera doinuarekin kantatu izana. “Doinuaren aukeraketara modu intuitibo batean iritsi nintzen. Bi doinu nekizkien dezimenak, oso politak, baina inprobisatzeko egokiak ez zirenak. Doinu mantso bat behar nuen, eta Habanera bururatu zitzaidan. Gainera, doinua eta egitura, biak arrotzak izan balira, are arraroagoa suertatuko zela iruditzen zitzaidan. Habanerarekin, doinua behintzat ondo sartuko zitzaien belarrira, nahiz eta gero puntu bakoitzak kolpe bat eman, errima desberdina zeramalako. Egitura asmatzearekin nahiko lan jartzen niela iruditu zitzaidan�, esplikatu zuen. Mikel Aizpurua ez zegoen ados: “Lerro bakoitzean errima jasotzea polita da, ondo lortzen bada. Euskal Herrian tradizio handia dago, gainera, kopla zaharrarekin adibidez. Niri itsusiena Habanera kantatu izana iruditu zitzaidan. Errimaren hoskidetasuna hautsi egiten zen, eta horrek despiste handia eragin zuen. Hobe litzateke doinu berri batekin plazaratzea, denok hasieratik bide berri bat abian jarri behar genuela jakitea�.

Forma bai, eta edukia? Irazuk hartu zuen hitza. Eta eztabaidari beste norabide bat eman zion. Zer ekarpen egiten du berrikuntza bakoitzak? Zertan dauka bertsolaritzak berri-

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 33


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.