Bertsolari - 48. aldizkaria

Page 115

Lehen Arratiako ikastolan Karmele Angoitiak eta orain Igorreko institutuan Karmelek berak eta Mateo Pagazaortonduak egiten duten lanari eskerrak, gaztetxoak bertsozaletuta eta bertsolaritza landuta joaten dira pahiru urteotan, udaletxeak dituen lokal batzuetan. Herriko liburutegia, ludoteka eta honelako zerbitzuak daude lokal horietan, eta aldiro libre dagoen gelaren batean elkartzen dira. “Ez dugu gela finkorik. Lehengo etxean bai, eta hantxe geneuzkan armairu txiki batean gure zenbait dokumentu eta liburu gutxi batzuk. Baina etxea erre zenean, zenbait dokumentu ere galdu egin genituen, eta orain geure etxetan banatuta gordetzen ditugu paperak”, esan digu Karmelo Uriartek. Karmelo da bertso eskolaren ardura duena, taldearen arima. Zenbait une ahuletan berak tira egin izan ez balu, bertso eskolak ez zukeen aurrera egingo. Gazteek aitortzen diote hori, eta berak ere badaki. Baina orain, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria da, eta ardura gazteagoek har dezaten ahaleginak egiten ari da. “Bizkaiko Bertsozale Elkartean, hemen... Ez daukat nik leku denetan egon beharrik. Esaten diet, jada nirekin aspertuko zirela, eta ea zergatik ez nauten alboratzen, baina... Dena dela, oraintxe hasi dira Eñaut Intxaurraga, Iñaki Iturrioz eta Jabi Olivares eskolaren ardura hartzen, asteroko hitzordua prestatzen, saioen antolakuntzan... Eta badirudi erreleboa etorriko dela”, dio Karmelok. Izan ere, hogei urtetik gorako aldea dago Karmelo eta gainerako taldekideen artean, eta naturalago ikusten du berak gurdiari gazte taldeak berak tira egitea. Gazte gehiago ere izan zituzten taldean, Iraitz Beldarrain, Gaizka Amondarain, Xiber Uriarte, Saioa Amuriza edo Maider Martinez, esaterako, baina unibertsitate garaia heltzean, jendeak herritik alde egiten du, eta zaila da asteroko hitzorduari eustea. Gainontzean, Arratia osoko bertsozale askok lagundu die urtetan, batez ere indar morala ematen. Hurbilago, ahal dutenean eta edozertarako prest, Juan Tomas Bustinza Tubi eta Iñigo Iruarrizaga ondoan izan ditu Karmelok. Bertako bertsolariak aurrera atera eta saioren batzuk egiteko prestatzeaz gain, Arratia eskualdeko bertso beharrak asetzen saiatzen dira. Horretarako, urtero San Josetako Arratia bertso saioa antolatzen dute. 1992az geroztik hutsik egin gabe antolatu dute saioa, eta badu berezitasunik, Arratiako herri ezberdinetan

114 / B48>Bertso eskolak

aldizkatuz izaten baita saio hori. “Bai, Arratiako herri denetara iristen saiatzen gara”, esan digu Karmelok, “baina ez da beti erraza. Herri txikiak dira Arratiakoak, eta aurrekontu baxua izaten dute normalean. Saiatzen gara herriko festetako egitarauan sartzen saioa, baina San Jose izena jarri diogunez, data horren bueltan antolatu beharra ere badago. Orain arte, Igorren, Diman, Lemoan eta Areatzan behintzat antolatu dugu”. Horrezaz gain, azken sei urteotan urtero antolatu dute Jentilak koplapaper lehiaketa. Eta herri txikietako auzoetako festetan bertsoak bere lekua izan dezan ere ahalegintzen dira bertso eskolako bertsolari batzuk kantatzera joanez. Bailarako bertsozaletasunaz galdetu eta, erdi mailan jarriko lukeela esan digu Karmelok. San Josetako saioan, esaterako, entzule askorekin hasi ziren. Gero apurka- apurka beheraka hasi zen entzule kopurua, baina azken urteotan badirudi gora egiten ari dela. “Zeanuritik bi bertsolari gazte atera dira orain, eta horrek, honelako herri txikietan, mugimendua sortzen du beti. Familia, lagunak... inguruan bertsozaletasuna pizten dute beti horrelako emaitzek”. Astelehen iluntzetan biltzen dira bertso eskolan, bederatzietatik hamarretara, eta bertsolaritzaren inguruko berriak aipatu ondoren, bat-bateko ariketak lantzen dituzte. Tarteka, hilean behin edo, doinuak aztertzen egiten dute ahalegin berezia. Horrezaz gain, gazteak beste egun batean biltzen dira, Juanjo Respaldizarekin. Hain lagun gutxiko bertso eskola izateko, maila oneko bertsolari asko ari dira ateratzen. Eñaut Intxaurraga, esaterako, azken Bizkaiko Txapelketako finalerako bederatzigarren lekuan geratu zen. “Gure alde ahula, jende aldetik dugun potentzial txikia da. BBKko taldekako txapelketarako, esaterako, taldea ezin osaturik ibiltzen gara, ikasleak-eta kanpoan izaten baitira askotan”. Ea ba, alde ahulenak ere sendotzeko aukerarik duten, orain arte egin dutena ez da gutxi eta. Zorionak, Arratia.

Z


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Bertsolari - 48. aldizkaria by elkarmedia - Issuu