5- Lurrun arrotza soinean azalaren leunean nortasunaren misterioa gorderik bamean bi begien urdinean aurkitu zaitut finean egi gordeak esaten dira ixiltasunean. 6- Lotsakizunaren marra zegoen hautsi beharra zure ezpainen hitza nahi nuen eta irrifarra irudimenez baldarra otu zitzaidan bakarra eguraldia aipatzearen formula zaharra. 7- Baina jausi zen aingura geldituaz traste hura zure aurpegian antzeman nuen lasaitu ¡txura hitz soil bat agur modura ta irten zinen mundura ate beretik bakardadea sartu zen barrura.
& Geroztik hau dut zigorra malko garratzen mozkorra zu zaitut Jainko, zu obsesio, denaren zilborra. Itsutasun egoskorra eta kontrastea horra ñire maitasun flnkoek dute maite ¡heskorra. 9- Maitasunaren saretan trabatu ondorenetan sufrimenduak bihurtua nau artista batetan inspirazio haizetan nabil arte ederretan; zure izena giltzaz grabatu dut aszensoreetan.
&&&&&&&
Guretzat berdin dira astea eta jaia, etxea beti baita kezkatzeko gaia. Guzti honi dario aberats usaia, eta konpontzekotan orain da garaia. Guretzat berdin dira astea eta jaia, gu kontutan hartzea baita gure nahia.
1) Ni gazte bat naiz eta bizitza zer den nahiko nuke jakin, baina etxerik ez daukadanez ezin ikerketei ekin. Ez dut pisurik, ez dut dirurik, bizi naiz gurasoekin, zahar-etxera mudatu arte bizi behar al dut haiekin? 2) Gure auzoan batek baditu bi pisu huts edo hiru, saldu artean pisu hoietan ezin al gera bizi gu? Hark prezio batjarri du, antza aberatsakdirudigu, xaguei kendu ezin diena guri kobratu nahi digu. 3) Hori jabetza pribatua da bale ulertzen degu bai, lur publikoa bada ordea bertan zer eraikiko zai. Baina hoietan ere ez dira eskuak zikintzekogai, denek ulertzen gaituzte baina inork ez du lagundu nahi.
10- Berriz topatu ezkero han, igogailuen bailaran, Stop botoia tinko sakatu nahi dut abiadan klaustrofobiaren ikaran ordu luzeak iragan oxlgenoa bukatu arte muxuka zaitzadan
1998 UDABERRIAÜ3
4) Pabilioi zaharrak ere badaude beste kontu bat da hori, gu han sartzeko prest gaude baina hor ere zenbat istori. Zaharrak direnez han sartzen ezin diote utzi inori, baina gaur arte iraun badute ezetz biharko erori. 5) Agintariak lasai dabiltza poltsikoak diruz betez, gero etxeak ñola eraiki jende honen borondatez. Egiten duten lur banaketa ulertu daiteke nekez, hilei ematen diete lurra bizidunei zergatik ez? 6) Guretzat ez da herria eta guretzat ez da hiria, jadanik amets bihurtu zaigu etxearen irudia. Emaiguzue etxe bat edo emaiguzue zubia, bestela laster ¡zango dugu eskaleen inbidia.
7) Maiorazgoa galdu zen eta mudantzak garesti daude baina gazteok ez dugu eskatzen etxebizitza debalde, Diru trukean egin nahi dugu geure etxearen jabe, baina berezko prezioaren doblea ordaindu gabe.
Y