Mari Asun OTEIZA Gaijartzailea
EMAKUME GAIJARTZAILEAk
B
ertsolaritzaren barruan emakume gaijartzailearen ¡kuspuntutik zerbait ¡dazteko eskatu zait eta horixe da hain zuzen ere artikulu labur honetan egingo dudana. Baina hasi aurretik aitortu dezadan ñire esperientzia apaletik ari naizela, ez bait dut lan gehiegirik egiten arlo honetan. Gai honi buruz bereizketa bat egingo nuke: 1) Gaiemaileak.-Hau da, bertso saio batean oholtza gainean aurkezle gisa dihardugunean. 2)Ga¡jartza¡leak.-Taldean edo bakarka, saioetarako gaiak sortu, bildu, landu eta egokitzerakoan. Lehenengoari d a g o k i o n e z , gaur egun bakan batzuk ha gaude lan honetan noizbehinka aritzen garenak. Hasera batean sorpresa handia izan bazen aurkezlea emakumezkoa zela ¡kustea, orain jenclea ohituz doa eta ez da inortxo ere harritzen hala gertatzen denean -ez bertsolari, ezta entzuleak ere-. Baliteke batzutan gure lana behar bezain txukun eta egoki ez betetzea, baina hori, nere ustez, eginkizun honetan hasiberriak garelako edota urtean zehar saio gutxi izaten ditugulako da eta, jakina, beste edozein lanetan bezelaxe, honetan ere esperientzia eta segurtasuna, ibiliaren ibiliaz lortzen CÍA. Zenbait kasutan -gutxitan egia esan, eurak ere ale bakan batzuk direlako- gaia ematerakoan beste emakume bat izaten dugu parean bertsotarako gertu. Horrelakoetan ahalegintzen gara, gizonezkoei bezelaxe edozein gai klase ipintzen; hau da, bertsolari bezela tratatu (horixe dirá eta), sexua alde batera lagata. Horrek ez du esan nahi zenbait kasutan, hala komeni denean, emakumearekiko lotura zuzena duten gaiak jartzen ez dizkiegunik. Bigarren puntúan clagokionean, txapelketa garaian osatzen dvn gaijartzaile taldeko par-
62 BERTSOLARI
taide nauzue. Hemen ere minorian gaude: bi emakume, beste guztiak gizonezkoak. Behin eta berriz gizartean gertatzen dena errepikatzen da, eta egoera hau normaitzat jotzera iritsi gara. Adibide moduan esango dizuet nik lan egiten dudan bulegoan, emakume bakarra naizela; beraz horrelakoetara majo ohitutakoa.
1995-Martxoa