Bertsolari aldizkaria - 9. zenbakia

Page 12

tu izan zitzaion: euskararen degradazioa, herriaren zatiketa, etab. biziki kezkatzen zuten gaiak ziren. Cizon arduratua, inondik ere. Sakon-sakonean ordea, mundu ikuskera eta bizikera baten akabera somatzen zituela esango nuke: nekazal giroko bizikerarena eta berarekin giro hortako umorearena: «umorea desagertzen ari da herrietan. Lehengo gizonak oraingokoak baino umore gehiago zuela pentsatzen diat» esaten zuen «Argia»n 90ean argitaratutako elkarrizketa batean. Horregatik lagunarteko broma eta kontua asko estimatu izan duen bezala, jendarteko txiste-kontaketa ez du inoiz maite izan. «Lagunarteko kontuak dituk. Eskatzen zizkidatek eta ez duk ona. Zenbat eta entzulego handiagoa orduan eta diferenteagoa izaten duk, horregatik ez zaidak batere gustatzen txiste kontaketan aritzea» esaten zuen «Argia»n bertan 87an egindako beste elkarrizketa n. Iruditzen zait gero eta gutxiago maite izan duela bere burua inork «pailaxo» modura har zezan eta arrisku horretatik ihesi zebilela. Bestalde, txiste-afarien inguruan elkarrekin gertatutako lekutan, garbi ikusi ahal izan genuen umore klabe desberdinetan ari ginela, eta egia ezan behar badut, beti izan dut guretako bat sobran zegoenaren sentsazioa: euskaltegi edo giro hiritarragoetan bere hainbat ¡storio ez baitzen ulertzen (txartelen kontuak, baserri girokoak, etab.), eta nekazal giroko saioetan, gure iharduna berearen ondoan lekuz kanpo baitzegoen. Txisteen munduan sarturik bizi garenok Lazkao Txikirengandik asko ikasi dugula aitortu behar dugu: umore «zaharraren» aberastasuna, kontaketarako estiloa, ahozkotasunaren garrantzia, ateraldien aberastasuna... Nork bilduko du Lazkao Txikik Euskal Herrian zehar barreiatuta utzi duen gizatasun eta alaitasuna? Euskaldungoak merezi du errepika ezinezko altxor hori gaurko eta hurrengo belaunaldiei heleraztea.

10 BERTSOLARI


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.