Bertsolari aldizkaria - 8. zenbakia

Page 73

EZ ETA EZ!!! Doinua eta neurria: HABANERA. Xabier Letek kantatzen duena. AITOR SARRIEGI 1. Saria

(1) Estatu bakoitzak dauka bere menpeko armada gazte asko eramaten dituztelako bertara. Espainiak ere ez du eskubide hori laga armada «bikaina» dauka hortaz mintzatuko gara. Ez da denetan ¡zango noberena beharbada baina euskaldun gazteak hortxe doaz armetara elkar hiltzen erakusten animalien erara hau ñola onar liteke justizirik baldin bada.

(3) Hainbeste gazte kaskamatz joaten dirá urtero joan izanaz ederki damutzen direnak gero. Militarren bigoteak zutituz jartzean bero hobe da isilik egon bihurtzen bait dirá ero. Nik pentsatzen dut munduan justiziarik balego armeriek ez lukete ¡zango hainbat bezero. Xaguak ere zulotik ¡rteterik ez espero katuari kandadua kentzen lagundu ezkero.

(2) Handik atakea eta hortik ere atakea horra joan beharra da guztiontzako kaltea eta piperpotoari muin zikin bat ematea ez da oso atsegina beraien banderapea. Euskal Herriak badauka toki horretan partea herri triste batentzako nolako errematea orain guztiz zuzena da guztiok hau esatea bidé bakarra dugula ez joan eta pakea.

(4) Intsumisio-bidea orain ugaltzen ari da jende asko jarri bait da arazoari begira. Euskaldun gazte guztiak intsumisoak balira ez lirake etorriko gugana Euskal Herrira. Baina urte batekoei hurrengoek har segida dena manipulatuaz beti jira eta bira pake piska bat hementxe behar genuke sikira baina munduan militar guztiak berdinak dirá.

7992-Abendua

BERTSOLARI

71


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.