Urte bete daroatso Lopategik Azpillagari. 1934.ean jaio zen Muxikako Aldauri baserrian. Tolosako Sakramentirtoetan hamar urtez latinez eta literaturaz zaletu ondoren etxeratu eta koru bat osotu dabe Balentin Enbeita, Deunoro ta Bittoren Sardui ta )on berak. Gernikan lehiaketa batetan parte hartzen dabe baina «otxotea» ez denez deskalifikatu egiten dabez eta orduan bertsotan dagie saiotxo bat. 1962.ean jantziko deusku Bizkaiko Txapela Bilbon eta 1987.ean ostera be bere semeagaz hatera manimano jokatu ondoren jazteko grazia izango dan. Azpillaga ta Lopategi, Lopategi ta Azpillaga parea, Bizkaiko herritxo baten hasiko da bikote lez. Ijurretan. 25 urte errezkadan egingo dabez San Mige I eta n Ijurretan eta Santa M a i ñ e t a n - 1 8 de J u l i o Ijurretako Arriandin. 62an hasi ziren. Geroztik Bizkai aldea jorratuko dabe eta hará non eta Motrikun 64-an lenengo aldiz bizkaitar bertsolari bik bakarrik egiten daben euron saioa. Az|)illagak Lopategiri «Hi Baltza, gogoan hartu, e, Gipuzkun gaur lehenengotaz pasetan dok hau ta». Handik aurrera, Probintziko bihotzera joko dabe. )ose Rezóla, autaundarrak deiturik Goiherriko herri hortan parte hartzen dabe eta apurka-apurka inguruetako herri ta bailaretako ateak zabaltzen jakez. Uraren eraginez edo, Hernani ta Tolosaldera jatxiko dirá eta Errenteriatik Irunalderainoko plaza, eleiza ta auzunetan ezagutzera emoten dirá. Odolak eta bihotzak kixkaltzen dirá. Aginlariak urduri. Atletia Madrilera finala jokatzera ta trenean txistua ta tanbolina, animuak ta «Gudari» panfleto abertzalea. Bertso saioa Urnietan ta Atxaga alkateak 2.500 pezetako multa Franco bedartxartzat ¡rudikatu ebelako sagardotegi batetan. Amezketako bertso saioren batetan Bikariyua mindu ete zen eta beste ¡zun bat. Ber30 BERTSOLARI
toko Ugarte auzoan kantatzerakoan «por reincidentes»... Horren ondorioz 6 egunez Basauriko kartzelan apopillo. Cure Gobernadore Zibilen eta euron aholkularien argitasuna estimagarria zen. Kantaldietako letrak gaztelerara itzuliak jakina, aurretiaz behar ebezan. Bertsolarien letrak aurretiaz emoterik ez egoan, beraz, Oltra Molto eta Valencia Remonen aginduz 5 urtetan galazota egon ziren. Une bizia ta loretsua genduen baina garai hori 65et¡k 78-80ra. Seminarioak husten dirá, abade g a z t e e k h a i n b a t erreibindikazio sozial eta nazionalen alde egiten dabe. «Ez dok Amairu»ren kantagintza eta poesia gure erroetatik b i h a r - e t z i r a k o projektuan oinarritzen da. Burruka armatua eta bere ondorioak berealako batean hedatzen dirá. Meliton Manzanas, Txabi Etxebarrieta, mezak, manifestaldiak, ikurriñak mendietan, Sarasketa-Arrizabalaga «Itziarren Semea», Konkordatoa, abadeak Zamorako kartzelan, Burgosko penamuerteak, Beihl Kontsula... Uhin horretan, olatu horren aparretan batzuetan eta hondarretan besteetan gure jon parea. Lopategi ta Azpillaga Tolosako Aldaban guardazibil mordo baten aurrean kantari paparra zabalik. Amaitzeaz batera hanka egin nahian, kontrola. Martin, naíarrak, bertsoak grabaturik artotza baten izkutatu ta biharamunez jaso. Ai Martin! noiz ¡zango ete dogu altxor hori ezagutzeko aukera? Bertsolariaren zeregina ete da mitinak, sermoiak, ideología zabaltzea? Hor dogu Txirrita haundiaren figura. Mutilzahar, sagardozale, alfer, arlóte, esaldi barregarrien asmatzaile... baina Txirrita berak dotrina irekatsiko deusku «Munduaren hasierako bertsuak». Txirrita izango dogu hainbat nekazari ta artzainen euskal istori irakaslea «Erromatarren garaitik Cánovas eta Fueruak kendu euskuezenera. 1992-Abendua