batek dezentea harrapatu izan behar zuen. Entzun, entzun Coibururi:Lagun, kargatu de/u jomara bat latza, ta, orain, nahi ez dala egin behar dantza: batera zabua ta bestera balantza, zuri komeni zaizu bide zabal antza. Idiazabalgo bi xelebreren artean puntutan osatutako bertsoa duzue ondorengo hau. Bi horietako bat begibakarra, tuertua, ornen zen. A: Orain bear ditugu bertso bana kanta. B: Zelebrea ez al da gaur ere onen planta;' A: Deskuidatutzen bada, botako det jata! B: Ez naiz asko fiatzen, tuertua da ta. Haiek barre algarak eragin omen zituzten! Hurrengo hau Egañak Olasori botatako arrazoia da. Azken puntúa bakarrik dut gogoan, baina hain da borobila, akordatzen
1992-
Unía
naizen bakoitzean nere kasa barrez egoten naiz: Honek pentsatu ez du egiten, okurritu ogiten zaio. Sarritan bertsolariaren izakera da jendea umorean jartzen duena. Abididez, Mañukortaren izakera berezia eta oholtza gainean egiten dituen sinuen aurrean barrea gordeko duen amaren semerik ez dago. Mitxelena eta Narbarte zenak kantatzeko oso berezia zulen. Hori dela medio, hamaika barre algara sortarazita joan ziren beste mundura. Txapelketako bertso bat ere beharko zen, noski. Lizasok, Gipuzkoako Txapelketa barnean, Oñatin egindako agurra aukeratu dugu: Agur, entzule, lanera nator borondaterik onenez. Arantzazuko Ama maitea, arren egidazu babes. Baldin txartela lortuko banu Zuk egindako mesedez, (Oñatitikan Arantzuzura aldapa haundia denez), Arantzazutikan Oñatira etorriko naiz erromes.
BERTSOLARI 27