FUNTZIONARIO HARREMANEN EDUKIA
465
behar dira: familia arloko kari bidezkotuak egotea (semealaben bat jaiotzea, senideren bat hiltzea, bederatzi hilabete baino gutxiagoko haurra izatea edota legezko zaintza izatea); edota etxebizitza aldatu, azterketa izan, eginbehar publiko eta pertsonala derrigorrez bete nahiz sindikatuen eginkizunak edo langileen ordezkaritzaren inguruko eginkizunak aurrera eraman behar izatea (30. art.).
2. MUGIEZINTASUNA ETA LANPOSTURAKO ESKUBIDEA. ENPLEGU PLANAK ETA LANGILEAK BERRESLEITZEA Funtzio publiko modernoa egituratzean, honelaxe ulertu zen mugiezinta suna: funtzionarioak funtzionario izaerari eusteko zuen eskubidea. Funtzio nario izaerari eusteak izaera horri loturiko destino, kargu edota lanpostu jakin batean eustea zekarren. Mugiezintasunaren lehen ulerkerari bagagozkio, funtzionario izaera nahierara ez kentzeko bermea zen mugiezintasun eskubidea. Berme horren arabera, ezin zen funtzionario izaera galdu, legeak jasotako kasuetan eta ondoko kasu berezietan izan ezik: zerbitzutik apartatzeko diziplina espedien tea egiten zitzaionean; edota ondore bera zekarren zigor kondena zuenean. Beste ulerkera baten arabera, aldiz, mugiezintasuna lanposturako eskubidea da. Lanpostu hori lortzeko, legean ezarritako prozedurak bete, kidegoan sartu eta funtzionario izaera eskuratu beharra dago. Eskubide hori dela eta, fun tzionarioa ezin da beste herri bateko lanpostu, kargu nahiz destinora bidali —mugiezintasun geografikoa— edota, besterik gabe, funtzionario horri ezin zaio kendu une horretan betetzen ari den lanpostua. Bigarren ulerkera horren arabera, mugiezintasuna (edota lanposturako eskubidea) asko ahuldu da: aurreko legerian lanpostu eskubidea hierarkiaz ko igoerei estuestu lotuta zegoen; baina erabateko babes horretatik, egoera oso ezegonkor batera igaro ziren funtzionarioak, euren arteko eginkizunen in guruko hierarkiak ezabatu zirelako. Funtzionarioei buruzko 1964ko Legean mugiezintasun eskubidea mugiezintasun geografiko edo bizilekuaren mugie zintasun bihurtu da; izan ere, sail bakoitzeko idazkariordeari dagokio lanpos tuak esleitzea. Eskubide hori bermatuta geratu da 1964ko Legean, baina ondoko salbuespenak daudenean, funtzionarioa nahitaez lekualda daiteke beste herri batera: a) falta larriak edota oso larriak egitearen ondorioz dizi plina zehapena ezarri zaionean (91.3. art.); b) lanpostutsa hornitzeko lehia keta antolatu eta hutsik geratu denean, baldin eta postu hori betetzeko presa badago. Horrelakoetan, idazkariordeak famili zamarik gutxien duen funtzio narioa nahitaez bidal dezake lanpostutsa betetzera; eta funtzionario bat bai no gehiago balego egoera berean, orduan antzinatasun gutxien duena. Destino