Beti kontu
Mariaren Lagundia Ikastola /Bergara / 45. zkia / 3. DBHko ikasleak / 13ko abendua
Espaloia,1 · 20570 Bergara / PostakutxaƟla/apartado, 26 / Tel.:(943)762540· 762541 / Faxa:(943)763331 / E·maila:marilagikastola@euskalnet.net
Gabonak!! Ei! Zer moduz doa dena? Entzun dut horƟk zehar gabonak direla eta, urduri zaudetela gaiztoak izan zaretelako!! Lasai, Olentzerok zerbait utziko dizue eta! Lehenengo ebaluaketa bukatua dugu jada, eta konturatu baino lehen 2013 izango da. Eguraldia ere aldatzen hasia da eta laister elurra hasiko du. Bueno, zuek ikastera, eta gu, geurera; ale honetan ere gauza gehiagori buruz hitz egingo dugu: Gallinerori buruzko informazio gehiago emango dizuegu, Julen Cabo kart gidariari egindako elkarrizketa erakutsiko dizuegu, denborapasak jarri dizkizuegu (badakigu oso gustukoak dituzuela), eta beste gauza asko! Tira ba, ez daukat ezer gehiago esaterik,ondo pasatzeko eta ikasteko baizik. Beraz, ondo izan!