Tolosa mpal Aleka nº6

Page 6

elkargunea

6

Familia elkargunearen bidez adingabeek beren aitarekin, amarekin, tutorearekin edo beste familiarteko batzuekin harremana izateko daukaten eskubidea bermatzen da, gurasoen arteko gatazkatik babestuz. Epailearen agindu bidez erabakitzen da zerbitzu honen erabilera, eta doakoa da. Segurtasun-berme guztiak eskaintzen ditu adostasunik gabeko familia-nukleoa hausten den egoeretan, gatazka, tratu txar eta beste hainbat egoeratan. Eta diziplina anitzeko ekipo psikosozialak eta adituak izango ditu, adingabeak zainduz eta babestuz uneoro.

Familia

elkargunea, Tolosan Tolosako eremu judizialeko familietako haur eta gaztetxoek, 2019tik aurrera, beren ama, aita, tutore edo familiartekoekin harremanak izateko eremu seguru, atsegina eta kontrolatua izango dute. Gaur egun zerbitzu honen beharra duten Tolosaldeko familiek Donostiara joan behar izaten dute. Finean, gunearen helburu da gatazka kontrola-ezina duten banandutako familien bisita erregimena bete eta adingabeak eta familiartekoak normaltasun giroan erlazionatzea, eta aldi berean, helduen ardurak eta eskubideak betetzea.

Instalakuntza hauen erabilera doakoa da eta segurtasun osoa eskaintzen du familiak akordiorik gabe, tratu txarrengatik edota bestelako gatazka baten ondorioz hausten diren uneetan. Aditu eta disziplina anitzeko psikologoen taldea egongo da bertan, uneoro adingabeak zaindu eta babesteko. Elkargunea ere bada orientazioa eta formazioa eskaintzeko gune; gurasoek hezteko aukera dute bertan, haur eta gaztetxoak errespetuan, berdintasunean eta bizikidetza ingurunean hazteko helburua oinarri. Honelako eremuetan bilatzen da, harremana ahalik eta baldintza onenetan eman dadin, gaitasunak lantzea. Tolosako Udalak Eusko Jaurlaritzarekin sinatuko duen hitzarmen bati esker izango da posible elkargunea abian jartzea Tolosan. Gorosabel Zaharra eraikinean (Rondilla kalea 34B) kokatuko da Familia Elkargunea.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.