ELKARRIZKETA / ENTREVISTA
CÁRITAS
Miriam Polo MIRIAM POLO Caritaseko kidea da. Eskualdeko zenbait herritan egiten du lan, boluntario talde baten laguntzarekin. Pandemia erronka handia izan da, baina aurre egin diote. MIRIAM POLO es miembro de Cáritas. Trabaja en varias localidades de la comarca junto con un equipo de voluntarios y voluntarias. La pandemia ha supuesto un gran reto al que hacer frente. Nola egin diozue aurre Caritasetik COVID-19ak sortutako pandemiari? Iragan martxoan Estatuan alarma-egoera ezarri zen unean, 2008ko krisiak eragindako egoera ekonomiko zein sozialak ez zeuden osatuak oraindik. Laudion ere, familia asko, oso zailak izan ziren urte batzuk atzean uzteko lanetan ahalegin handia ari ziren egiten. 2008aren aurretik ere, Caritasek herriko familien beharrizanetan esku-hartzen zuen. Konfinamenduak koiuntura ahul horri zailtasunak gehitzea besterik ez zuen egin: enpleguaren suntsitzea eta prekarizazioa, negozioen itxierari esker. Eta guzti horren ondorioz, bizi kalitatearen debaluazioa, familia ugari pobrezia egoerara eramatea ere. Caritasek, beste hainbat eragilek bezala, arduraz eta osasun-
emergentzia egoerak ezarritako mugak errespetatuz erantzun zion egoerari. Konfinamenduaren hasieratik eta ekainera arte, telefonoz artatu ziren Laudion jasotako laguntza deiak. Aholkularitza, babesa eta ekarpen ekonomiko puntualak eskaini ziren, egoerak baldintzatutako beharrei irtenbidea emateko. Zer nolako egoerak artatu ditu Caritasek azken urte honetan? Murgildutako ekonomian aurkitzen diren pertsonen beharrizanak artatu dira, besteak beste: prestaziorik, edo ERTErik kobratzeko eskubiderik ez zuten pertsonak, kontraturik gabekoak, aurrezkirik gabekoak... Etxebizitza bat eskuratzeko zailtasunak ere landu ziren Caritasetik. Gehiegizko presioak, edo ordaindu ezin diren
fiantzak eskatzeak oso egoera zailak sortu dituzte etxebizitza bat eskuratzeko eskubidearen inguruan. Martxoaren 25etik ekainaren 5era, Caritasek ekarpen ekonomiko puntualak ere egin zituen. Ekarpen hauek oinarrizko beharrak asebetetzeko bideratu izan dira: elikagaiak, alokairua, medikamentuak eta oinarrizko hornidura. Guztira, 57 laguntza eskaini ziren udalerrian. Caritas ez zen gelditu. Zailtasunak zailtasun eta egoera zaurgarrien hazkundearen aurrean, erakundeak egoera guzti horiei erantzuna eskaintzen jarraitu du eta jarraituko du. Laguntza guzti hau, ordea, ezinezkoa litzake Caritasen konfiantza jarri duen jende guztiaren ekarpen ekonomikoagatik ez balitz, “Caritas koronabirusaren aurrean” kanpainaren baitan.