4 minute read

Gailu elektronikoak vs. irakurketa (I/II)

Aspalditik hezkuntzaren esparruan irtenbiderik ematen ez zaion eta, zoritxarrez denboraren joanean egunetik egunera okerrera besterik ez dagian arazo benetan larria, gurasoen artean urduritasun eta egonezin handia dakarren irakurketa-trebetasunean seme-alaben gaitasun urria eta ulermenik eza dira.

Ikasleen irakurketa-gaitasuna hutsaren hurrengoa dena ukaezina da. Gizartean eta, berezitasunez, hezkuntza sisteman errealitate hori horrela dena jakin arren, errotik eraldatu eta hobetzeko ezer gutxi egiten da, ezer ez esatearren.

Advertisement

Arazoak ez dira berez konpontzen eta irakurketagaitasunak ez dira jarduera berdinak egiten jarraituz atontzerik izaten. Ikastetxeek gabezia horren jakitun eta lekuko izanik, ezer gutxi dagie.

Irakurketa gaitasunetan ikasleak ulermenik ezagatik, irakurketa geldoagatik, gelan besteengandik irakurketa maila atzeratua duelako edota antzeko arazo larriak azaltzen direnean, ikastetxeetan, oro har, irtenbideak asmatu eta arazoa bideratu beharrean, gurasoen esku jartzen dute eskolatik at konponbiderik aurkitu behar dutela adieraztera emanez.

Bitartean, ikasleak, irakurketa-gabezia bideratzeko ezer gutxi dagiala, bere ikasketetan gero eta eragozpen gehiago ditu. Horren guztiaren ondorioa, ikasketetan arrakasta gutxi eta ondorioz…porrota.

Irakurketari ez zaio inolako garrantzirik ematen eta ondorioz, ikasleei irakasten zaien irakurketaren eraginkortasunaz eta euren ulermen mailaz ere ez da inolako gogoetarik egiten.

Seme-alabek duten irakurketa-mailari ez zaio erreparatzen harik eta arazo larriak [eta orduan beranduegi izaten da] agertzen diren arte. Hezkuntza sistemari, irakasleei eta hainbat gurasori bost axola zaie ikasleek goi mailako irakurle ez izatea, kontrako adierazpenik sarritan egiten duten arren.

Seme-alaben irakurketa ohiturarik ezaz arduratuta dagoen guraso bati bere seme/ alabak irakurri nahi ez izateaz galdetzen diedanean, honako erantzunak ematen dizkidate: “Ipad-a, tableta, bideojokoak, eta internet irakurketa baino nahiago ditu“; “denbora asko ematen du gailu elektronikoekin, ia ezerez irakurtzen“; “irakurtzen du baina oso gutxi ulertzen“ etab.

Gorago aipatutako adierazpen horietan, bestalde, ez da orain arte eskoletan irakurtzen irakasten denean erabili- gailu elektronikoekin jarduteari uzten diotenean arreta jartzea oso zail egiten zaie. tako metodologia zaharkituak irakurle geldoak, motelak, ulermen urrikoak eta eraginkortasun gutxikoak hezi dituenaren aipamen txikiena ere egiten, nahiz eta gurasoak, gehienetan, seme-alaben abiadura eta ulermena erabat motel eta urria, hurrenez hurren, direna aitortu.

Irakurketa, ahaleginaren eta emaitzaren arteko ekuazioa da.

Informazioa jasotzeko hautatzen dugun formatua (liburua, aldizkaria, egunkaria, telebista, irratia etab.) komunikabide jakin bat erabiltzeak eskatzen digun dekodifikazio-ahaleginaren eta eskuratu dezakegun onuraren arteko erlazioaren araberakoa da.

Haurrek, jaio eta gutxira, inolako gaikuntzarik ez aurretiazko saiakera berezirik gabe, telebistako irudiak dekodifikatzen hasten direnean, naturaltasun osoz informazioaren eta jolasaren munduan sartzen dira, entretenimenduaren arloan.

Erabateko lehentasuna Bost urtetik zazpira bitartean gauzatzen den irakurtzen ikasteko ekimena gizakiaren bizitza guztian zehar burmuinak egiten duen ahaleginik handiena da. Beraz, helburu zehatzik ezarri gabe eta gidatutako esfortzurik gabe ez dugu inoiz ikasleak irakurle eraginkor izatea lortuko.

Ikaslerik gehienek euren garapenean, “ahaleginik txikienaren legea” aplikatzen dutenez euren jarrera eta jardueretan ikusmen-ekintzek [Ipad-a, Tablet-a, Ordenagailua, Wii-a, Bideojokoak, Nintendo, etab.] erabateko lehentasuna izaten dute irakurketa-ekintzengan. Ondorioz, ikusmen-ekintzak lehenesteak umeen trebetasun, arreta, kontzentrazio, oldozmen eta ikaskuntzan aztarna kaltegarri ugari uzten du, jarduera intelektual nagi eta motela bultzatuz.

Gailu elektronikoak edota irudi bidezko informazioa erabiltzeko ohitura duen umearen kanpo-jarrera edota itxura lasaitasunezkoa izan daitekeen arren, oldozmen mailari dagokionez hiperjarduera, hiperestimulazioa edota hiperkonektibitatea izaten dira nagusi.

Arreta-gabezia duten umeek,

Hiperjarduerak, umeek kontrolatu ezin izaten duten “buru-astindua” eragiten du. Umeentzako, euren bizipenetan oinarritutako ikaskuntzaren ordez gailu elektronikoen erabileraren bitartez ikastetxeetan bakarrik ez eze gizartearen arlo guztietan ere nagusituz doan ikaskuntza birtualaren gero eta hedapen handiagoa kalterako besterik ez dena, nabarmen ikus daiteke.

Hezkuntza-arloan mundu mailan aurrendari ditugun herrialdeen helburua oinarri oso sendoak jartzean datza, larregi izan gabe benetan jaso eta bizi izandako ekintzetan oinarritua, alegia. Oinarri horiekin gazteak ezagutza askoz zabalagoa lortzeko benetako tresnak izango dituzte. Gazteek ikasketa prozesuan gozatuz ikasten dutenean, apurka-apurka, norbere bizipenekin gitxika-gitxika gauzatzen joanez, jakintzak sustrai sakonago, luzaroagorako eta osasuntsuagoak izaten ditu. Etorkizunean lan egiten irakasteko funtsezko oinarria.

Ikasturtean diren ikasgaiak gainditzea helburu nagusi bezala baldin badugu eta helburu dugun hori seme-alabei ikusarazten baldin badiegu [eta gehienetan horrela izaten da], ikas-prozesua, ikasketak eta ikas-jardueraren bizipena gogotsu, metodologiaz, jakin-minez eta ezagutzak gehitzeko asmoz ekiten ez bada, berandu baino arinago azalduko dira desmotibazioa, gogorik eza eta frustrazioa.

Berehalako erantzunak

Are gehiago helburua zaila izatean edota lortutako emaitzak aurreikusitakoak ez baldin badira. Gailu elektronikoen erabilerarekin, gazteek berehalako erantzunak eta informazio asko lortzen dute baina, aldiz, ezagutzaren osoko garapenerako zutabe nagusi eta funtsezko oinarri diren behaketa, esperimentazio, azterketa eta jakin-mina albo batera uzten dituzte.

Irakurketari dagokionez, gizakiaren burmuinak, informazioa, bi eratara prozesatu dezake: sekuentzia bidez eta aldi bereko prozesu bitartez. Informazioa jasotzeko darabilgun erritmoak lehenengo edota bigarren prozesatze modua erabiltzea dakar.

Irakurketari dagokionez, informazioaren erritmoa irakurleak berak zehazten du. Irakurgaietan hitzak estati- koak ditugu eta oldozmen logikoa eratzen duen atal gisa sintaxi zuzenez eta ordena jakin batez azaltzen zaizkigu. Irakurleak bere irakurketa gelditu edota irakurritakoa nahi beste bider irakur dezake.

Irudiaren kasuan, aldiz, informazioaren erritmoa komunikabideak berak [eta ez ikusleak] ezartzen du. Ondorioz, ikusleak telebistan programa jakin bat ikusteari uzten baldin badio, argudioak edota programak, ikuslearen borondatea gorabehera, aurrera jarraituko du. Aipatutako desberdintasun horiek gizakiengan gogoeta-mota, jokabide, jarduera eta izaera erabat desberdinak sortzen ditu.

Sekuentzia bidezko prozesuak gogoetazko oldozmenean trebetasuna sorrarazten duen bitartean, aldi bereko prozesuak jarrera eta jokabide oldarkorra besterik ez du sortzen. Egungo gure gazteen jokabideak azaltzean, gogoetara baino oldarkerirako joera nabarmena daukan belaunaldien aurrean gaudela adierazi beharra dago.

Irudiaren belaunaldia Egungo gazteek egonarri oso txikia dute, itxaron beharrak etsipena sorrarazten die eta edozein gaitan aldi bereko erantzunak nahi izaten dituzte. Ez dira arazo baten irtenbidea aurkitze asmoz ekiten jarraitzeko gauza; edozein ustekabeko arazok irtenbideak aurkitzeari ekiten jarraitzeko jarduera bertan behera uztera daramatza.

Gazteen artean gailu elektronikoak erabiltzeko nagusitu den joera nabarmenaren eraginez “irudiaren belaunaldi” baten aurrean gaudela esan dezakegu, hau da, idatzitakoa baino irudia dekodifikatzeko trebetasun handiagoa duten gazteen belaunaldiaren aurrean gaude.

Gogoeta sakon eta serioa egiteko gaia dugu. Hezkuntza sistemak ikaslearen “irakurketa-idazketa”ri buruzko trebetasuna “bizkar hezurtzat” hartzen duela esaten digun arren, ikastetxeetatik gero eta gazte “ez irakurle” gehiago sortzen dira.

Benetan tamalgarria, baina oraindik inork irtenbiderik eman ez dion gaia dugu. Irakasleek aipatu errealitate hori ezagun ez izatean edota ezagututa irtenbiderik emateko gaitasunik ez izatearen eraginez ez du bere lana egokitasunez garatzen, eta ahaleginik eta borondaterik hoberenak ezarri arren, ikasleak ez du, bere kalterako, aurrerapenik ikusten.

Jarduera intelektualean irudiak duen lehentasun eta nagusitasunak sorrarazitako beste xehetasun aipagarrietako bat, komunikabide bakoitzak informazio mota desberdina eskaintzen duela ikustea dugu. Irakurketak informazio jakina, zehatza eskaintzen duen heinean, irudiak informazio esplizitua ematen digu.

Adibidez: irakurleak eleberri bat irakurtzeari ekiten dionean, edukiaren erdia idazleak ematen digun arren, beste erdia irakurleak eransten du, pertsonaiak, egoerak, arazoak, argudioa etab., bere buruan ikusi eta irudikatzen dituenean. Aldiz, irudiak ematen duen informazioak ez dio ikuslearen imajinazioari inolako interpretaziorik egiteko aukerarik txikiena ere ematen. Irakurketaren inguruko krisiari buruzko gogoeta eta ondorioetako batzuk adierazi eta gero, irakurketari dagokion distira, irakurketaren garrantzia aldarrikatu eta sustatze aldera eta batez ere gazteengan irakurketa-kultura ezarri, areagotu eta irakurzaletasuna sortzeko helduok irakurketarekiko dugun jarrera itxurati eta tolesduna errotik eraldatu behar dugu.

Gorka Aurre Urtzaa Zuzenbidean Lizentziatua & Neurotrainerra | Garapen Intelektualean aditua gorka.aurre13@gmail.com