Donostiako Kantu Jira

Page 99

7 Konformatu ziraden alkarren artian, ezkonduko zirala hurrengo urtian. Eskolak ikasteko bien bitartian beraren herritikan guztiz apartian. 8 Hala disponiturik jarri ziran biak kartaz entenditzeko alkarren berriak. Formalidadiakin jartzego egiak, baina etziran lo egon amaren begiak. 9 —Alperrik izango da haserre gurian, ez naute mudatuko eternidadian. Esposatu nahi nuke kariño onian, Antonio Maria etortzen danian. 10 Ezin egon zan ama hitz hori sufritzen, berehala hasi zan kartak detenitzen; intentzio haundiagoz ezkontza galdutzen... Juanitak halakorik etzuen pentsatzen.

11 Amaren malezia, korreora juan ta Antonio hil zala egin zuen karta Juanitaren tristura, maitia izan ta, engainatu du beste gezur bat esanda. 12 Amak esaten dio: —Juanita neria, galdu da diotenez, Antonio Maria... nik bilatuko dizut beste bat hobia, maiorazgo interes askoren jabia. 13 —Ama ez neri esan horrelakorikan, ez det nik bestegana amoriorikan. Ezin alegre leike nere barrenikan komenientzia ona egonagatikan. 14 —Utzi alde batera horrelako lanak, ez ditut nik ikusten zu bezela damak. Nahi badituzu hartu onra eta famak, giatuko zaituzte aitak eta amak.

II


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.