Udaleko Euskara Zerbitzua

Page 1

Udaleko Euskara Zerbitzua Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua gara eta zure zerbitzua hobetzen laguntzeaz gain, zure bezeroak asebetetzen lagundu nahi dizugu, hizkuntza kudeaketa egoki baten bidez.

Konstituzio plaza, 2 behea 20003 Donostia 943 483 750 udala_euskara@donostia.eus www.donostiaeuskaraz.eus/merkatari


Merkatarientzako eta ostalarientzako zerbitzuak

Euskara gehiago, bezero gehiago

• Diruz lagundutako euskara ikastaroak • Euskara ikasteko lehenengo urratsak egiteko materiala • Euskaraz artatu dezaketen establezimenduen identifikazioa • Euskaraz edo ele bitan errotulatzeko dirulaguntzak • Testuen doako itzulpena eta zuzenketa zerbitzua • Bisitarientzako euskarazko hiztegia

Kontuan hartzeko datuak: EUSKARAREN EZAGUTZA

EUSKARA ULERTZEN DUEN HERRITARREN %A

EUSKARA HITZ EGITEN DUEN HERRITARREN %A

Donostia

% 66

% 46

Gipuzkoa

% 73,3

% 57,4

• Gure establezimenduetako bezeroak, gehienbat, gipuzkoarrak dira (donostiarrak barne). • Donostia Sustapeneko datuen arabera, auzo turistikoetako establezimenduetan egiten den gastuaren % 87 gipuzkoarrek egiten dute. • Bertako bezeroen ehunekoa handiagoa da bisitari gutxien duten auzoetan. • COVID-ak eragindako egoera dela eta, bertako bezeroen pisua areagotu egin da establezimenduetan.

EAEko herritarren % 90k uste du errespetatu egin behar dela zerbitzua euskaraz jaso nahi duen bezeroaren borondatea (Eusko Jaurlaritza, EGOD proiektuko datua). Zergatik esaten dugu euskara erabiltzeak establezimenduen zerbitzua hobetzen duela? • Komunikazioa hobetzen duelako • Bezeroak asebetetzen dituelako • Negozioari balio erantsia ematen diolako Horregatik, euskararen erabilera areagotu edo hobetu nahi baduzu, laguntzeko prest gaituzu.


Euskara ikasteko dirulaguntzak Euskara Zerbitzuak Donostian erroldatutako eta Donostian lan egiten dutenei euskara ikasteko dirulaguntzak ematen dizkie euskaltegietako ikastaro arruntetan euskara ikasten ari badira.

Euskara ikasteko lehenengo urratsak emateko materiala

Gehienezko dirulaguntza: matrikularen %55 arte (bateragarria beste dirulaguntza batzuekin). Euskaltegiak: HITZEZ (Gros), ILAZKI (Parte Zaharra), AEK (Gros, Amara Berri, Antigua), LEGAZPI 6 (Antigua, Parte Zaharra), URRATS (Amara Berri), URUMEA (Altza, Erdialdea). Homologatutako zentroak: BAI & BY (Erdialdea), MONDRAGON LINGUA (Erdialdea). MERKATARIEI ETA OSTALARIEI ZUZENDUTAKO BERARIAZKO IKASTAROAK

AISA IKASTAROAK

60 ordu / 60 €

60 ordu / 25 €

Ikastaro hauen xedea merkataritzako eta ostalaritzako langileek euskara ikasteko lehenengo urratsak egitea da, bezeroei zerbitzua euskaraz eskain diezaieten.

Iritsi berriei zuzendutako ikastaroak.

Aurrez aurrekoa Aurrez aurreko telematikoa: ikastaroek ordutegi itxia izango dute eta irakaslea telematikoki jardungo da. Ikastaroak hiriko euskaltegietan ematen dira.

Aurrez aurrekoa Aurrez aurreko telematikoa: Ikastaroek ordutegi itxia izango dute eta irakaslea telematikoki jardungo da. Urrats euskaltegian (Amara Berri) ematen dira.

Erraza da www.errazada.eus

Ostalaria bazara, lanerako behar dituzun oinarrizko hitzak azkar eta erraz ikasiko dituzu.

Erronka izango da euskaraz ikastea

2 HITZ / ESAMOLDE EGUNEAN 3 HILABETETAN 200 HITZ / ESAMOLDE GUZTIRA

App-a Laster aplikazioa prest nonahi erabili ahal izateko.


Euskaraz artatzen duten establezimenduen identifikazioa

Errotulazioa euskaraz jartzeko dirulaguntzak Dirulaguntzak barruko zein kanpoko errotulazioa euskaraz jartzeagatik.

Laguntza (ordaindutakoaren oinarri ezargarriaren %)

Nahi al duzu zure bezeroek jakitea euskaraz artatu ditzakezula? Egitasmo honetan parte hartzen baldin baduzu, gu arduratuko gara zure establezimenduari ikusgarritasuna emateaz: erakusleihoan identifikagarria jarriz, sareetako hainbat kanaletan sustapena eginaz, gure webeko mapa interaktiboan txertatuz, e.a. Egitasmoan parte hartzeko, bi baldintza bete beharko dituzu: •

Langileen erdiak edo gehiagok euskaraz egiteko gai izatea.

Bezeroari lehen hitza euskaraz egitea.

Diruz lagundu daitekeena

EUSKARAZ

Merkataritza, ostalaritza eta beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituzten establezimenduen kanpo errotulazioa

% 60

EUSKARAZ ETA GAZTELANIAZ

% 30

500 euroko mugapean

300 euroko mugapean

% 60

% 50

% 60

% 50

Eskaintzen diren zerbitzuen, produktuen eta prezioen idatzizko euskarriak (menuak, karta, katalogoak, oparirako tiketak...)

% 60

% 50

Establezimenduetako erabilera bakarreko idatzizko euskarriak (ahozapiak, mahaigainak...)

% 60

% 50

Establezimenduen barruko euskarri finkoak

Establezimenduen barruko seinaletikoa

1.200 euroko mugapean

220 euroko mugapean

600 euroko mugapean

360 euroko mugapean

1.000 euroko mugapean

200 euroko mugapean

500 euroko mugapean

300 euroko mugapean


Testuen doako itzulpen, zuzenketa eta kontsulta zerbitzua Merkatari, ostalari edo irabazi asmorik gabeko erakunde bateko kidea bazara, eta egoitza soziala Donostian baduzu, zabalkunde soziala izango duten testuen doako itzulpen eta zuzenketa zerbitzua eskaintzen dizugu.

Itzulpenak

Zuzenketak

Gehienez, hilean 1.000 karaktereko testuen itzulpena.

Gehienez, hilean 9.000 karaktereko testuen zuzenketa.

Bisitarientzako euskarazko hiztegia Turistek zein bisitariek oinarrizko hitz eta esaldi erabilgarriak ezagutu eta erabili ahalko dituzte beren egonaldian. Hiztegiak agurrak, lekuen izenak, zenbakiak, hilabeteak... biltzen ditu 9 hizkuntzatan: euskara, gaztelania, galegoa, katalana, frantsesa, ingelesa, italiera, alemana eta japoniera.

Menuen online bihurgailua Sarbide irekiko tresna digital honek ostalaritzako establezimenduetako menuak eta kartak euskarara berehala bihurtzeko aukera ematen du. Zure establezimenduan hiztegi txikiak eskaini nahi badituzu, Euskara Zerbitzuan eska ditzakezu.


Euskaraldian parte hartzeko laguntza Euskaraldia ahobizi eta belarriprest rolen bitartez euskararen erabilera handitzeko bi urtez behin egiten den ariketa soziala da. Herritarrez gain, era guztietako entitateek (enpresa, elkarte, saltoki, taberna, erakunde eta abarrek) har dezakete parte. 2020ko edizioan parte hartu zutenak: Donostian 12.500 lagun Euskal Herrian: 180.000 lagun 2022ko edizioan parte hartu nahi baduzu, laguntzeko prest izango gaituzu.

Zerbitzu hauen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, gugana jo edo bisitatu gure webgunea DONOSTIAKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA Ordutegia: 09:00 – 14:00 Telefonoa: 943 483 750 Helbide elektronikoa: udala_euskara@donostia.eus Konstituzio plaza 2, behea 20003 Donostia / San Sebastián

www.donostiaeuskaraz.eus/merkatari


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.