DOLORES IBARRURI BHI. URTEKARIA 2011-12

Page 18

www.doloresibarruribhi.com

BERDINTASUNA IX. LEHIAKETA LEIZAOLA FUNDAZIOA 2012ko abenduan Dolores Ibarruriko 1.mailako ikasle batzuk Leizaola idazketa lehiaketan parte hartu genuen. Ander Ortega 1.fko ikasleak irabazi zuen, beste ikasle batzuk lehiaketan sailkatu ziren: nire laguna Iban Segura, Iride Rodriguez, Iñigo Arieta, Leire Carrillo, Ariane Salcedo eta Janire Gonzalez. Gu guztiok gizon eta emakumeen berdintasunaren inguruan EUSKARAZ idazlanak egin genituen, PRIMERAKO IDAZLANAK idatzi genituen ANDER ORTEGArena onena izanik. Ander Ortega eta Iban Segura

1. Saria Ander Ortega Fernández

“Arazo Barik”. Hau da istorioa... Hau Mario eta Mariaren istorioa da. Gallartako bikote gaztea da, ezkondu berriak. Egunero 7:00etan altxatzen dira lanera joateko. Mario ingeniaria da eta Maria ere bai. Biek lan berbera egin ahal dute, arazo barik. Egunero Mariak gosaria prestatzen du eta asteburuetan Mariok Mariari gosaria ohera eramaten dio.

18

Biek gosaria prestatu ahal dute, arazo barik. Gero, etxekolanak egiten dituzte bien artean, Mariok ohea eta sukaldea eta Mariak hautsa kendu eta erratza pasatu. Biek etxekolanak egin ahal dituzte, arazo barik. Gero lanera joateko kotxez joaten dira. Batzuetan Mariok gidatzen du eta beste batzuetan Mariak. Biek kotxea gidatu ahal dute, arazo barik.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.