Txoriak eusk a

Page 1

TX RIAK Programatzaileentzako dosierra

Argazkia | Iosu Martin

Mikel Laboaren unibertsorako bidaia


TX RIAK

Mikel Laboaren unibertsorako bidaia

Dantzaz Konpainiaren ekoizpen berria, Mikel Laboaren musikarekin, Josu Mujikaren koreografiarekin, eta I単aki Salvador aholkularitza musikalarekin. Txoriak Mikel Laboaren unibertsoan barneratzen da: askatasuna, osasun mentala, erotasuna, bestearekiko harremanak..., I単aki Salvadorrek jasotako soinu banda erabiliz, Laboaren kantarik ezagunenetarikoen bidez ikuslea hunkitzeko eta liluratzeko. Txoriak ekoizpenak dantza garaikidea edozein publikorantz hurbildu nahi du, eta edozein espazio irekia erabiliz: hondartza, enparantza, parkea... Publiko berriekiko topaketara atera nahi du, Josu Mujikak sortutako eta gure 12 dantzariek eskenan jarritako mugimenduaren musikalitatearekin limurtu, Mikel Laboaren musikaren emozioarekin lotu: gure gogoa, gure erreferenteak, gure barnea... Lilura eta artea gureganatzeko obra. Klik egin bideorako

Argazkia: Iosu Martin

1


GURE PROPOSAMENA Gauez egiteko proposamena (argiztapenarekin) Emanaldi bat Katxeta | 4.000€ (BEZatik libre) Fitxa teknikoa, alojamendua eta garraioa kontratatzailearen kontu. (Euskadin, bakarrik fitxa teknikoa)

Emanaldi bi egun berean Katxeta | 6.500€ (BEZatik libre) Fitxa teknikoa, alojamendua eta garraioa kontratatzailearen kontu. (Euskadin, bakarrik fitxa teknikoa)

Egunez egiteko proposamena (argiztapenik gabe) Emanaldi bat Kache | 3.000€ (IVAtik libre) Fitxa teknikoa, alojamendua eta garraioa kontratatzailearen kontu. (Euskadin, bakarrik fitxa teknikoa)

Emanaldi bi egun berean: Kache | 4500€ (IVAtik libre) Fitxa teknikoa, alojamendua eta garraioa kontratatzailearen kontu. (Euskadin, bakarrik fitxa teknikoa)

Argazkia: Iosu Martin

2


FITXA TEKNIKOA Argiztapen muntaiarekin Iraupena | 35 minutu Gutxieneko espazioa | 15 x 15 espazio mugatua: 12 x 12dantzarako espazioa, laua eta garbia, gehi publikoarentzako beharrezkoa den leku egokia. Argia • Kontratatzailearen kontu: argi tekniikari bat • Argi planua eransten da Soinua • Lekurako potentzia egokia duen ekipoa, CD irakurlearekin eta mini-jackentzako sarrerarekin (ordenagailu batetarako). • Kontratatzailearen kontu, soinu teknikari bat. Muntatzeko eta desmuntatzeko denbora • Kontratatzailearen kontu dauden soinu eta argi ekipoa montatzeko behar den denbora. • Eskenografia deskarga eta muntaiarako | aktuazio lekura ailegatzeko eta aparkatzeko bi ibilgalurako baimena. • Muntaia | 5 ordu • “Mise en place” | 90 min ikuskizuna baino lehen • Desmuntaia | 2 ordu Aldalekuak | 12 pertsonentzako, dutxekin, aktuazio lekutik gertu.

Argiztapen muntairik gabe Iraupena | 35 minutu Gutxieneko espazioa | 15 x 15 espazio mugatua: 12 x 12dantzarako espazioa, laua eta garbia, gehi publikoarentzako beharrezkoa den leku egokia. Soinua • Lekurako potentzia egokia duen ekipoa, CD irakurlearekin eta mini-jackentzako sarrerarekin (ordenagailu batetarako). • Kontratatzailearen kontu, soinu teknikari bat. Muntatzeko eta desmuntatzeko denbora • Kontratatzailearen kontu dagoen soinu ekipoa montatzeko behar den denbora. • Eskenografia deskarga eta muntaiarako | aktuazio lekura ailegatzeko eta aparkatzeko bi ibilgalurako baimena. • Muntaia | ordu erdi • “Mise en place” | 90 min ikuskizuna baino lehen • Desmuntaia | ordu 1 Aldalekuak | 12 pertsonentzako, dutxekin, aktuazio lekutik gertu.

3


JOSU MUJIKA Maisu ikasketak Gasteizen eta psikologia ikasketak Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan bukatu eta gero, Maurice Béjartek Bruselan zuen mudra eskolan sartu zen 1982an. Dantza ikasketak burututa, Micha Van Hoecke koreografo ospetsuak zuzentzen zuen “Ballet Théatre l‘Ensemble” konpainian hasi zuen bere dantzari karrera. Ondorengo arloak jorratu ditu artista eta aktore gisa buruturiko ibilbidean: dantza | Italia, Belgika, Frantzia eta Euskal Herria opera | Milango Scala, Napoliko San Carlo, Bruselako La Monnaie, Veneziako La Fenice... telebista | Rai1, TF1, ETB... aktore lanak | Maskarada, Hika, Pausoka... Koreografia-lanak egin ditu ere antzerki (Amets beroak), zine (Go!azen...) eta telebistarako (RAI, ETB). Jin Xing (Txina) edo Efva Lijlia (Suedia) bezalako koreografoekin lan egin du. Konpainia eta dantza eta antzerki eskola ezberdinekin lan egiten du dantza irakasle gonbidatu gisa (Centro studi danza - Florentzia, ENT- Iruña…). Dantzaz Konpainiaren “Naufragoak” ikuskizunaren koreografoa da.

4


IÑAKI SALVADOR Pianojolea konposatzailea, moldatzailea. Batez ere, jazz musikarekin harremana du. Hamabost diska argitaratu ditu 2014ra arte. Estatuko jazz musikaririk handietarikoenekin kontzertu eta grabaketak egin ditu: Perico Sambeat, Pedro Iturralde, Javier Colina, David Xirgu, David Gómez, Mario Rossy, Jorge Rossy, Raynald Colom, Mikel Andueza, Gonzalo Tejada, Joaquín Chacón eta askoz gehiago… Nazioarteko kolaborazioen artean: Allan Skidmore, Jean Toussaint, Jesse Davis, Charles Tolliver, Alvin Queen… daude. Festibal ugarietan parte hartu du: Barcelona, San Sebastián, Getxo, Madrid, Sevilla, Málaga, Seúl, Bayona, Bucarest, Manchester, Rabat… Jasotako sarien artean, “I premio Tete Montoliú” dago. Zinema, antzerkia, zinema eta telebistarako konposatzen du, eta kantautore batzuen kolaboratzailea da:. Mikel Laboa, Mikel Markez, Imanol, Javier Ruibal, etc… Jazzpiano irakaslea da Musikenen (Euskadiko Goi mailako Musika Zentrua) eta irakasle bezala eskarmentu handia du, besteak beste, Bartzelonako “Aula de Música Moderna y Jazz de Barcelona” edo “Taller de Musics”

5


FITXA ARTISTIKOA Lekeitioko Kale Festibalarekin batera ekoiztuta Koreografia | Josu Mujika Musika | Mikel Laboa Aholkulari musikala | Iñaki Salvador Zuzendari Artistikoa | Adriana Pous Dantzariak | Jone Amezaga, Carmen Derré, Garazi Etxaburu, Valerio Di Giovanni, Axier Iriarte, Sune Klausen, Richard de Leyos, Agustin Martínez, Nora Paneva, Paula Parra, Josu Santamaría, Rafke Van Houplines Argiztapena | Alberto Arizaga Talde teknikoa | Eragin Stac Jantziak | Benedetta Orsoli Diseinu grafikoa | Irene Altuna Argazkiak | Iosu Martin Ekoizpen Arduraduna | Sofia Alforja Jantzi arduraduna | Estitxu Urtizberea eta Maddalen Aduriz (AEG) Zuzendari Orokorra | Fernando Sáenz de Ugarte

Argazkia: Iosu Martin 6


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.