Issuu on Google+

2009/07

Fabio de las Morenas mikro eta altaboz artetik

97. alea


zure iragarkia jartzeko

deitu 943 147 123

www.zestoaautoak.com

telefonora


'Beltza haiz..., baña earra hao!' esaten omen zion gure aitaita zenak gure amama zenari. Ez genuen ezagutu baina Antoñitak ezkutatu ezin den herentzia utzi digu, berak bezalaxe azalean daramagu. Hark sustraiak Murtzian zituen, geureak ere bai horrenbestez, mutur batean behintzat. Bidaia kontuak dakartza danbolin honek. Bidaia ihesbidea da gehienetan. Eguneroko bizitzan miseriak edo jazarpenak hortzakada egin dienei beste erremediorik ez zaie geratzen askotan, aukera bakarra, eta azkenekoa, izan ohi da beste nonbaitera joatea. Horrelakoetan alde egitea ez da ‘errazena’, ez dauka zerikusirik koldarkeriarekin. “Nekez uzten du bere sorterria sustraiak han dituenak. Nekez uzten du bere lurra zuhaitzak ez bada abaildu eta oholetan.” Sorterria utzita bizi den poetak horrela jarri zigun. “MANTXURRIANO-ÁAaak, GIZAKIAK GA-RÁaa!” Umore surrealistaren gailurrak erakusten dizkigu koadrilako batek parrandan gustora dabilenean. Goiko aldarrikapen hori bere faboritoetakoa da azkenaldian. Lehengoan, Zarauzko restaurante batean geundela, bazkalondoan hasi zen garraxika. Ondoko mahaian Errenteria aldeko futbol talde batekoak zeuden; gaizki hartu zuten. Hezurbeltz-txurriano-mantxurriano-belarrimotxak. Garai batean hitzean eta hortzean erabiltzen zituen jendeak horiek. Bazterketa garaiak joan dira (edo?), baina erresumina geratu zaie batzuei. Zestoa uda garaian kanpotarrak hartzen ohituta zegoen ordurako. Nik neuk hori ezagutzeko zortea izan nuen Gexalanean. Baina 60ko hamarkadan pertsona mordoa etorri zen, eta ez uda prexkuran pasatzeko, lanera eta bizitzera baizik. Garai horiek inoizko aldaketarik sakonena ekarri zuten seguru asko. Zenbatek daki nondik etorri ziren? Nolakoa zen atzean utzitako bizimodua? Eta nolakoak ziren hemen sortutako aurreiritzi, kultur talka, harreman sareak? (sare ekonomikoak: zein lan eman zieten iritsi berriei?; eta sozialak: non bizi ziren?, non eskolaratu?, zenbatek ikasi zuen euskara?... udako dantzaldietan baltseoan nola hasi ziren bertakoekin?). Material hori dena bildu aztertu eta argitaratu beharko litzateke. Lotsagarria ere bada orain arte egin ez izana. Jakina, ez dago lan hori egingo duen erakunderik, ez langilerik. Eta sortuko balitz askori dirua harrika botatzea irudituko litzaioke. Aberastasuna ulertzeko modu ustela, pobrea, ez al da gurea? Lonely Planet, Ryanair eta tontolapikoak Beste upel bateko sagardoa da garai honetan egiten ditugun joan-etorriak. Ihesbidea da bidaia udan herria uzten dugunontzat ere. Baina gure iheserako arrazoiak prosaikoagoak dira: herioan joaten gara, baina errutinari ihesi. Argentinara goaz hil honen azkenean. Urtero, abiatu aurretik destinuaren berri irakurri ahala ezinegona sortzen zait. Lonely Planet-ean dena mundial-ikusgarri-bakarti-dotore-ahaztezin-exitantea dela jartzen du eta emoxioa ikaragarri puzten zaigu, lehenaz gain. Eta nola Argentina txiki-txikia den -2,8 milioi km2, Gipuzkoa baino ia 1500 aldiz handiagoa- eta Txile eta Bolivia ondoan dituen, ba horiek ezagutzeko grina ere piztu zait. Hori da ni bezelako azkar-usteko tontolapikoen gaitza: hilabetea dan-dan-dana nahi izatea. Bidaiatzea aldatzea da Denboran bidaiatuz gero gauzak majo aldatu dira. Orain Serena bailarako igerilekuetan euskaraz entzuten omen dira umeen jolasak. Argentinarrak lan bila euskalherriratzen dira eta euskaldunak Buenos Airesera paseatzera edo Patagoniara ehizera joaten gara. Gexalarik ez dago eta gure amama da orain oporraldiak kanpoan egiten dituena. -Barne- Borroka izan omen zuen lagunek hotelean ohea ez egiteko konbentzitu zuten arte.

J d a n b o l i nEK

on artano

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Gurutze zk.g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin :

Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :

Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 8 12 16 18

BIDAIAK

INKESTA

ENBIDOAK

JARDUNIAN FABIO DE LAS MORENAS

DANBOLIN ZULO

AL PUEBLO

UDALEKO BERRIAK

AGENDA

diruz lagundutakoa


enbidoa I. N E R A B E Z A R O L A P U R T UA ur ikusi ditut berriro, hor zihoazen bide bazterretik, Arroa Behetik gorantz. Aspaldian, hedabideetan asko azaldu dira; konbentzitu nahian delinkuenteak direla, epaitu ditugu, berediktua jaso dute. Baina, oso gutxitan entzun edota irakurri izan dut beraien historia. Zergatik etorri dira? Zergatik ez dira geratu beraien herrietan? Zergatik utzi dute dena? Ezer ez dute? Zergatik? Gu izateko, beste batzuk ezer gabe geratu behar dute? Erantzun asko, erantzun errazik ez, baina noski, horiek delinkuenteak dira. Gure inguruan direnak adin txikikoak dira eta adin horretan pertsonen garapenerako beharrezkoak diren osagaiak falta zaizkie: inguru lasai bat, afektibitatea, familia, lagunak, ikasketak, etorkizunerako heziketa duin bat. Hori dena eta gehiago lapurtu diegu eta, noski, horiek dira delinkuenteak. Bai, batzuek lapurretan egin dute, jokabide eta ekintza oso larriak izan dituzte eta ez nabil hori justifikatu nahian, baina imajina dezagun momentu batez gaztetxo horiek gure semeak direla. Zestoan ezer ez dagoela eta hemendik kilometro batzuetara –edo askotara– zibilizazio oparo bat dagoela, denetik duena; dena ikusten dugula baina ezin dugula ezertxo ere lortu; horiek dena izan dezaten, guk ez dugula ezertxo ere izango. Baina gehiago imajina dezagun: imajina dezagun egun batean gure semeak, hamabi, hamahiru, hamalau urte bete dituenean, behartuta gaudela etxetik irten eta zibilizazio horretara joan dadila esatera; eta imajina dezagun, baita ere, bere izenez –Jon, Gari…– eta egoera horren aurrean Jon, Gari…, berdin da, kamioi azpi batetan jartzen dela, edota autobus bateko maletategian edota patera batean sartzen dela. Nola sentituko ginateke? Agian ez da inora iritsiko, kamioi azpian zerraldo geratuko da, edo maletategian asfixiatuta, edo itsasoan itota. Agian iritsiko da. Zer aurkituko du? Bakardadea, desanparoa, gosea, beldurra, tratu txarrak, droga… Historia zati hori ezagutzen dugu. Baina guk badakigu Mohamed, Khalil, Juan… delinkuenteak ez direla, delinkuentziara bultzatu egin ditugula eta batzuk erori egin direla. Nik imajinatu nuen, eta negargura etorri zitzaidan. PD: Ez naiz ausartzen imajinatzera zer gertatzen zaien neskatxoei….

Ga

intada.

E

duardo Agirre

Zer moduz zabiltza udalekutan? Ondo, hamaiketakua jaten degu, gaur ere ekarri det, galleta txokolatezkoa eta zumo, etxetik ekartzen deu. Jolasean ere ibiltzen gara, marrazkiak egin eta aurpegia margotu eta…

4 urte

Maddi Luluaga

Ondo. Gaur botilatan gometxak eta ipini ditugu eta gero karrerak egin ditugu botilarekin arkatza soka batekin gerritik lotuta eta botilan sartzen. Gero batzuk arroza bota dute eta txixa egin dute botilan

4 urte

Peru Gartzia

Aizarnako erretore etxea eztabaidagai. Aizarnako apaiza den Prontxio Auzmendik elkarrizketaren bideari uko egin eta

bide judizialari ekin dio 1971 geroztik erretore etxean kokatuta dagoen Aitzbarna elkartea bertatik kanporatu ahal izateko. 2009ko uztailean burututako batzarrean zera onartu dugu: - Aizarnak kultur etxe bat behar du. - Erretore etxea da egokiena kultur etxea izateko. Elkarte, ludoteka, erabilera anitzeko gelak, e.a… - Udala ezinbesteko partaidea izan beharko du eraikuntzen trukaketa bat gauzatzeko (Erretore etxea eta eskolaren artean). - Ezin dugu onartu erretore etxean etxebizitzak egin eta esku pribatuei saltzea. Elizak dirua behar badu beste era batera lortu dezake diru hori. Udala horren guztiaren jakitun da eta ez du oztoporik jarriko baldin gotzaindegia ados balego. Zergatik ez ditugu bakoitzaren planteamenduak mahai gainean ipini eta eztabaidatzen? Hitz egin dezagun.

Kultur etxearen aldeko batzordea


5 AUPA JUAN MARI: Ondo, jolasetan ari gara, gaur olinpiadatan. Danak ari naiz egiten, sokatira, ur botilak beteta ematen, karretila ere bai hanketatik helduta. Gehiena sokatira gustatu zait.

5 urte (baina abuztuan 6 egin behar omen ditu)

Imanol Korta

Ondo, gustora, jolasean eta ibiltzen gara eta lehengoan plaira joan ginen eta ondo pasa genuen, baina hemen ere ondo pasatzen degu.

8 urte

June Artola

Itxaferuak pun egin zuen eta zezenak eta ibili ziren kalian eta gero koltxonetetan ibili ginen Ramonekin eta…

2 urte

Unai Lizarralde

Ondo, gaurkoa gustatu zait gehiena, jolasak eta egin ditugu taldetan banatuta, olinpiadak. Eta guk irabazi egin degu eta ondo ondo pasa degu.

6 urte

Alba Naranjo

O

RAINDIK gogoan diat 1987ko ekainaren 15eko eguna. Hamalau urte egin berritan, kurtso amaierako bidaia Benidormera. Goizean aipatu ziaten irratiak esanikoa: hainbat zestoar atxilotu zituztela. Telefonoz deika aritu gintuan, eta horrela jakin genian zerbait: Ixiar, Pelotas eta heu espetxeratuak. Harrezkero, kartzelan ezagutu gaituk, komunikatu, elkar begiratu kristalen atzetik; ezin elkar ukitu, ez besarkadarik, ez muxurik… Benidorm ezagutu eta gero, beste hainbat leku ezagutu dizkiagu Estatu espainiarraren barnean, eta ez dituk izan geuk hautatuko lekuak, beste norbaitzuek hautatutakoak baizik: Avila, Teruel, Herrera, Lugo, Villabona, Leon… Zuek ikusteko, makina bat izan dituk egin beharreko kilometroak. 18 nituenean egin nian dispertsioaren ondorengo lehen bisita. 30 nizkiala, nire semea jaio eta pixka batera, Pelotas atera huen kartzelatik. 32 urte egindakoan, nire alaba jaio eta pixka batera, atera huen Ixiar. Ez diat hirugarren umerik izan, eta hi ez haiz atera; ez haute kanpoan ikusi nahi, nonbait. Aurtengo apirilean huen kalera ateratzeko data, nahiz eta 2002ko ekainean kondenaren hiru laurdenak beteta izan. Bahiturik haukate, eta bahiturik jarraitzera behartzen. Espainiar justiziak, orain 3 urte asmaturiko lege batez (Parot doktrina deiturikoa), bizi osoko kartzela zigorrera kondenatzen haute, irteera data 2017an jarriz. Beste 8 urte kartzelan; ia 22 daramatzak. Zenbaki jolasa, 30 urterekin espetxeratu eta 60rekin atera, jubilatzeko prest. Eta neuk 44 urte izango dizkiat; urrun, oso urrun geratuko duk Benidorm. Hirurok kondena berdina zenuten; espetxe ezberdinetan egoteak baldintzatzen dizkik kondenaren erredentzioak, eta hik gutxiago jaso hituen. Aitzakia hori dela medio, 22 urte ez dituk aski justiziarekin omen daukaan zorra kitatzeko. Hipokritak! Ez diate nahi ikusi preso politikorik kalean, eta, behar dutenenean, lege berriak asmatzen joaten dituk. Baina guk jarraituko diagu dispertsioaren ondoriozko “turismoa” egiten; ezagutuko dizkiagu espetxe berriak. Ez diate, ordea, zuekiko elkartasuna agortuko. Hiztegia hartu diat: “justizia” hitzaren esanahia bilatzen saiatzen ari nauk. Ez diat aurkitu. “Amorrua”: ez zeukaat bilatzen ibili beharrik, bazekiat zer den. Besarkadarik handiena hemendik.

E

nbido 2. Erkuden Larrañaga


J

ardunian

de las Morenas Fabio

F

abio de las Morenas (Zestoa, 1982) soinu teknikaria da eta gaur egun Bainet izeneko enpresan dihardu lanean. Bainet Aia eta Orio artean kokatuta dago eta egungo bere zereginen artean daude Telecinco telebista kateak ematen duen Fronton pilota saioko, Bricomaniako eta sukaldaritza saioetako soinu ekoizpena. Horretaz gain, badu esperientzia franko musikari eta kirolariekin eta horri buruz aritu da gurekin. Noiz hasi zinen soinu teknikari lanetan? Mekanika ikasi nuen eta berehala ohartu nintzen hori ez zela nirea. Beste zerbait ikasi nahi nuen eta konturatu nintzen soinuarekin harremana zuen lanbideren bat gustura ikasiko nuela. Andoaingo Bideo eta Zine Eskolan matrikulatu nintzen. Irudia eta soinua nahi nituen ikasi, eta matrikulatzerakoan esan zidaten bata edo bestea aukeratu behar nuela; soinua aukeratu nuen eta gaur arte. 2003an hasi nituen ikasketak eta 2005eko apirilean praktiketan hasi nintzen Arrasateko Soinu enpresan. Suertea izan nuen eta praktikak amaitzean lana eskaini zidaten. Bertan gelditu nintzen 2007ko amaiera aldera arte.

Haritz Aranbururen atzetik Australiara joatea bizitzan izan dudan aukerarik onenetakoa izan da�

Batzuetan afizioa ofizio izatera heltzen da, eta zurea ere hala izan al da? Egia esan umetan lehengusuarekin ibiltzen nintzen irratsaioak-eta grabatzen. Zestoako eskolan ere ibiltzen ginen eta gustatzen zitzaidan. Hala ere, nik uste dut benetako zaletasuna Gaztetxeko kontzertuak antolatzen hasi nintzenean piztu zitzaidala. Joan den udan Haritz Aranburu surflari zarauztarraren atzetik ibili zineten munduan zehar ezta? Azkenean munduan zehar gutxi ibili ginen. Ni Australian izan nintzen, gure lantokitik, Bainetetik, lau lan-

gile joan ginen. Artean ez zegoen telebista saiorik eta ezer prestatuta, baina WCT txapelketa [munduko surf txapelketa] lehenengo aldiz jokatu behar zuenez, proiektu interesgarria izan zitekeen Aranbururen ibilbidea grabatzea eta nik uste dut horregatik jarri zela martxan proiektu hura. Azkenean ezerezean gelditu zen Aranburuk min hartu zuelako baina ideia polita zen. Otsailean joan ginen eta 20 egun inguru pasa genituen, hasierako asmoa hilabete bat igarotzea zen baina min hartu zuenez itzuli egin behar izan genuen. Zer moduzko esperientzia izan zen? Niretzat bizitzan izan dudan aukerarik onenetakoa izan da. Horrelako lekuetara ez duzu egunero bidaiatzen eta lanetik bidaltzen bazaituzte zer hobe ezta? Gainera, hondartzara eta surfaren mundua‌ giro hori gustuko dut nahiz eta ez dudan gehiegi jarraitzen. Egun osoa bere atzetik, elkarrizketak egiten‌ niretzat oso esperientzi ona izan zen. Jende berria ezagutu nuen eta horrelako bidaia luzerik inoiz egin gabe nengoen, gustura ibili nintzen! Nolakoa zen Australiako zuen egun bat? Goiz jaikitzen ginen, goizeko 05:00ak edo 06:00ak aldera, han goiz argitzen du eta goiz iluntzen du. Gosaldu, eta lanean hasten ginen. Haritzen zereginaren arabera, gure lana antolatzen genuen: entrenamendua egokitzen bazitzaion guk kaleko eta hondartzetako irudiak hartzeko aprobetxatzen genuen; txapelketa jokatu behar zuenean hori grabatzen genuen eta, adibidez, oroitzen naiz egun batean goizeko 06:00ak aldean hondar-


7 tzan Haritzi elkarrizketa egin geniola. Ondoren lasai bazkaltzen genuen eta arratsaldean antzekoa egiten genuen. Barricada musika taldearekin ere ibili zara bira batean ezta? Bai hala da. Arrasateko Soinun nenbilenean izan zen hori, 2007ko udan. Astean zehar tailerreko mantenu lana egiten genuen eta asteburuetan boloak [kontzertuak, emanaldiak] izaten genituen. Gerora, asteburutako boloak bakarrik egiten genituen. Musika taldeek bira egiten dutenean, bi hilabetez-edo kanpoan izaten dira; gu asteburuetan joaten ginen kontzertua eman behar zuten lekura, izan ere kontzertuak asteburutan egiten zituzten. Ostiralean ateratzen ginen egokitzen zen lekura. Gauez egiten genuen bidaia auto-karabana batekin, beraz bidaian aprobetxatu behar izaten genuen lo egiteko. Normalean goizean iristen ginen eta lanean hasi behar izaten genuen: eskenatokia prestatu eta horrelakoak. Larunbat goizaldera arteko lana izaten genuen. Une batzuetan lasai egoteko aukera izaten genuen baina leher eginda bukatzen genuen, askotan 24 ordu pasatzen genituen lorik egin gabe. Oso gogorra zen! Hala ere ez nituen kontzertu guztiak egin, enpresak antolatzen zituen gure lanak, baina asko izan ziren. Zein lekutan izan zineten? Galizian, Albaceten, Murtzian, Toledon, Teruelen, Jaenen, Kantabrian… Espainian zehar ibili ginen eta Euskal Herrian ere izan ziren hainbat kontzertu. Tokiaren arabera ere nekea ezberdina zen, bidaia motzagoa edo luzeagoa izateko aukera baitzegoen. Musikari ezagunekin ere egingo zenuen lana ezta? Bai Chenoarekin adibidez bi kontzertutan aritu nintzen lanean, Bilbon eta Donostian, Jarabe de Palorekin ere bai, Manuel Carrasco Operación Triunfokoarekin, Antonio Orozcorekin, La Caja de Pandorarekin eta Deloreanekin, besteak beste. Hainbat estiloetako musikariekin lan egitea egokitu zait eta, egia esan, batzuetan sorpresak ere hartu izan ditut; adibidez, Chenoarekin ezusteko atsegina hartu nuen, beste mota bateko musika espero nuen. Eta musikariekin izandako harremana zer moduzkoa izan da? Denetarik dago. Orokorrean, ordea, laneko harremana duzu eta “aizu honek ez du egiten” edo “altuago jarri” eta justuko elkarrizketak izaten genituen baina batzuk bazituzten detaileak: adibidez, Niña Pastorik, Iruñeako San Fermin jaietan, Gaztelu Plazan

zuzenekoa eskaini behar zuen eta bonboi kaxa batekin azaldu zen han lanean geunden guztiontzat. Barricadakoak ere oso jatorrak ziren gurekin. Baina denetarik dago, batzuekin ikamikak ere izan ditugu. Musikaren mundua dagoeneko alde batera utzita duzu, eta zein da orain zure zeregina? Gaur egun Bainet enpresan egiten dut lan eta telebistako saioak grabatzen ditugu. Brikolajeko saioak eta sukaldaritzakoak grabatzen ditugu. Orain Bricomania saioan ari naiz lanean eta baita Eva Arguiñanoren saioan ere. Saio batzuk La Sextan botatzen dituzte. Horretaz gain, Telecinco telebista kateko Fronton saioan ere aritzen naiz. Beraz, pilota partida batzuetara joatea egokitzen zait noizean behin.

N

aiara Expósito Alberdi


zulo

danbolin

Narrondon Sankristobalak

Erdi zumaiar, erdi zestoarra den auzoan ere izan da San Kristobal jaietan zer ospatua. Sardina janarekin hasi zen festa giroa berotzen uztailaren 9an. Jaiei hasiera ostiralean eman zitzaien suziri jaurtiketarekin. Ez dira falta izan urteroko meza eta kotxeen bedeinkazioa, hamaiketakoa, umeen gozamenerako puzgarriak, mus, partxis eta eskoba txapelketak, pailazoak, afaria, dantzaldia, zikloturista federatuen igoera Larrazabalera, sagardo dastaketa... Gorriti eta bere animalien saioa eta herri kirolekin eman zitzaien jaiei bukaera igandean.

uz

TAILA

Sa ntio Santanak Arroagoian 24

OSTIRALA

20:30ean Txupinazoa. 21:00etan herri afaria Estrata soinujoleak eta Joxe Ramon “Akulu” eta Oskar Alberdi bertsolariekin. 23:30ean erromeria goizaldera arte Izer, Alabier eta Lutxurdio taldeak alaiturik. Goizeko 01:30ean dantza bikote lehiaketa. Saria: Bi lagunentzat afaria.

25

L A R U N B A T A. S A N T I O E G U N A

10:30ean Meza Nagusia. 11:00etan patata tortila lehiaketa (10:45erako Herri-etxera eraman behar da). Idiakaitz txistulari taldea eta albokariak. Sagardo lehiaketa. Herritarrei baserritar jantziarekin ateratzea eskatzen zaie. 11:30ean esku pilota partiduak, eskuz binaka: Perez I eta Aldalur, Perez II eta Salegiren aurka. Kixkurra eta Ertxin, Uria eta Lopetegiren aurka. 16:00tan Josu Arrietaren omenez Parapente Txapelketa. 19:00etan “Karmelo Matraka-

ren” omenez herri kirol saioa. Aizkoran: Zubizarreta eta Aierbe, Agite eta Castroren aurka. Harrijasotzen: Joseba Ostolaza. 22:45ean erromeria Urarte taldearekin. Goizeko 2:30ean DJ Pajarito goizaldera arte. Goizeko 6:30ean Herri-etxean txokolatada.

26

I G A N D E A. S A N T A A N A E G U N A

10:30ean Meza Nagusia. Ondoren Itxaropena dantza taldea. Jarraian hamaiketakoa Herri-etxe elkartean. 19:00etan herritarren arteko kirolak (txinga, trontza, soka-tira...). Gaueko 22:30ean Saioa eta Aitziber erromeri taldea.

27

ASTELEHENA

12:00tatik 13:30era haur eta gaztetxoentzat malabareak eta zirko eskola txikia frontoian. 17:00etan ume jolasak eta txokolatada. 18:30ean Gorriti eta bere abereak eta buru handien kalejira. 22:00etan Gus & Nito taldearen “lapurreta perfektuaren bila”antzerkia. 22:45ean jaiei amaiera emateko DJ Pajarito.


9

Arroabean Karmenak

Arroabeko Karmengo Amaren jaiak uztailaren 15etik 19ra ospatu zituzten. Urteroko ohiturari jarraituz herriko gazteek festei hasiera karrozarekin eta gaupasarekin eman zioten. Une batzuetan eguraldiak asko lagundu ez zuen arren, festa izan zen nagusi auzoan. Aurten estreinekoz Trikitilari Gazteen Txapelketa antolatu da eta haurren II. danborrada ere giro ederrean ospatu da. Karmengo Amaren jaietan denetarik izan da: marmitako lehiaketa, kuadrilen arteko jolasak, hamaiketakoak, dantzaldiak... eta zalantzarik gabe protagonista nagusiak herritarrak izan dira, uneoro festarako prest agertu baitira.

ab

UZTUA

Ja iak San Lorenten 10

ASTELEHENA

San Lorentzo eguna, jaiak San Lorente auzoan.

Am abirjinak Aizarnan 14

OSTIRALA

Eguerdiko 14:00etan txupinazoa jaiei hasiera emateko. Arratsaldeko 17:30ean ume jolasak. Ondoren toka txapelketa. 21:00etan herri afaria eta ondoren Imuntzo eta Beloki taldearen emanaldia.

15

LARUNBATA

Amabirjin eguna. 11:00etan meza nagusia. Ondoren, pilota txapelketako finala. 18:00etan herri kirolak; harri jasotzen Goenatxo gaztea eta Landarbide, aizkoran Unai Ota単o eta Daniel Vicente eta tartean Mutrikuko gazteen

erakustaldia; ingudea, lasto jasotzen, kontrabandoa... Ondoren trikipoteoa Izer eta Alabierrekin. Gaueko 23:00etan Izer, Alabier eta Lutxurdio.

16

IGANDEA

Oilasko biltzea. Goizeko 8:00etan aterako dira gazteak plazatik eta baserriz baserri goiza pasako dute. 11:00etan meza. Ondoren, jubilatuen hamaiketako eta dantza emanaldia. 14:00ak aldera iritsiko dira plazara oilasko biltzaileak eta zahagi dantza eta aurreskua dantzatu ondoren bazkaria izango dute partehartzaileek. 16:30ak aldera plaza inguruko etxeak pasako dituzte. 17:00etan Gorriti eta bere animaliak. Gaueko 23:00ean Kupela taldea.


Ekaina Eider Iraola eta Monik Valor txapeldun Getariako X Trikitilari Gazteen Lehiaketan

Ekainak 27 Juan Mari Igarataundi presoari omenaldia

Ekainak 28 Parrokiko koroa eta Amaldakoen emanaldia

Ekainak 28 San Juan egoitzaren 90. urteurrena eta Kontxita eta Benantxio Larrarte anai arrebei omenaldia

zulo

danbolin Solstizioa Aizarnan

Eguna luzea eta gaua motza, eguzkiak zeruan lerro luzeena egiten duen eguna da San Juan eguna, eta gure arbasoek eguzkia adoratzeko aukeratzen zuten solstizioa. Ilunabarrean haren ohorez sua piztu eta opariak eskainiz ospatzen zuten gau magikoa. Paganismoaren erritoak direla nabaria da. Orain ez dugu eguzkia adoratzen, baina ohiturak jarraitzen du. Erlijioa garaitzean, egun hori San Juanen jaiotzarekin lotu zen. Bat edo beste adoratu, gizakiak egun horrekin erakusten duena, naturarekin duen lotura da. Zuhaitzek ere esan nahi handia dute, egunsentian lizar adarrak mozten dira eta etxe sarreran ezker eskuin josi, espiritu txarretatik babesteko. Baita soro bazterrean ere, gurutze eta guzti, uztak kalterik izan ez dezan. Gaur egunera arte iritsi den beste ohitura bat lore sortarena dugu. Lurrak ematen dituen uzta usaintsu eta lore deigarriak egun horretan jaso, gau osoan atarian eduki eta goizean uretan sartu atera batzuk eman ondoren lehortzera jasotzen zituzten. Ekaitzak, haize zakarrak edo tximista zorrotzak ziren egunetan sutan erreta, etxekoak eta ondasunak babesten zituen. Gaur egun lore sortak elizan bedeinkatu ondoren etxean lehortzen jartzen ditugu. Aizarnan ere ospatzen jarraitzen da ohitura hori, baserri gehienetan eta kaskoan ere bai. Suaren biran jende multzoak ikusten dira traste zaharrak, ideiak eta espiritu txarrak sutan erretzeko asmotan. Gorputzarekin ere ez gara ahazten, berea ematen diogu, sagardo eta parrilan erretako jakiak. Uda berri baten sarrera denez, merezi du horrelako festa ospatzeak. Egun hori erlijioarekin lotzen dutenek, Santuari eskainita dagoen ermitan biltzen dira lehenbizi eta jarraian suaren ingurura biltzen dira. Atzera asko joan gabe, San Juan egunean, ermita horren inguruan erromeria antolatzen zuten bailarako biztanleek. Oholtza ere inprobisatzen zuten soinujolearentzat eta barra ere bai edari freskagarriekin. Garaiak aldatu dira, baita ohitura hori ere, gaur egun ez dago aztarnarik. Aizarnarrek horrela ospatzen dugu solstizioa, lan eguna izan arren ez daukagu ahaztuta, baina hori bai: sorginak irteterako denak etxera.

J

on Egiguren

Pala txapelketa

Uztailak 2 Gipuzkoako Batzar Nagusien osoko bilkura bertan behera gelditu zen

Uztailaren 10ean jokatu zuten aurtengo pala txapelketako finala Loren Diaz eta I単igo Arrietak. Beteranoak irabazi zuen, zorionak Loren oraindik sasoiko jarraitzen duk!


1

k

1

Uztailak 3 Ekialdeko dantzak Alimaren eskutik

ale/bale KALE.

KANPO SANTUAN

ZUHAITZA ERORI ZENETIK ZULOA BETE

GABE DAGO, ILUNTZETARAKO ARRISKUTSU SAMAR.

Uztailak 5 Bernabe Arizmendiri omenaldia 50 urte apaizgintzan bete dituenean

BA L E .

SORAZU LANTOKIAREN ATZEKO ALDEAN, IBAI ONDOKO BIDEA ASFALTATU EGIN DUTE, BAZUEN PREMIA GALANTA!

Uztailak 7 Udalekutako San Fermin eguneko entzierroa euripean.

Saharako haurrak etorri dira “Oporraldiak bakean” programaren baitan. Alazne Olaizola alkateak ongi etorria eman zien uztailaren 14an bi hilabete gure artean pasatzera etorri diren sahariar haurrei. Opariak jaso zituzten eta gustora jardun zuten Alazneren galderei erantzuten.

Uztailak 10 Kontzertua filmeen soinu bandetan oinarrituta

Uztailak 17 Haurrentzat zinea izarpean. Aurrez afaritxoa udaletxe azpian.


Al pueblo

Extremadurara alegia Oporrak gainean ditugu gehienok. Eta garai hau iristen denean, Extremaduratik etorritako jendea, edo beraien seme-alaba gehienak hasiak dira udako egunak antolatzen; noiz joatekoa da anaia, noiz lehengusua, noiz egongo da etxea libre edo noiz egongo dira haiek han elkarrekin hamabost egun pasatzeko. Asko dira herrian 1960ko hamarkada inguruan gurera etorritakoak, batez ere Badajoz aldetik, baina denak hartu ezin eta batzuen bizipenekin konformatuko gara.

HIRUKOTE EDERRA! DENBORA LUZEKO HIZKETALDIRIK EZ DUGU BEHAR IZAN EXTREMADURAREKIKO LOTURA ZUZENA DUTELA ANTZEMATEKO. BERAIEN AURREKOEN HERRIA MAITE DUTELA NABARMENTZEN ZAIE; ENBAXADORE ONAK AURKITU DITUGU. P E D R O C A B A N I L L A S, LO R E N N O G A L E S

ETA

PEPE VALOR

Badajozko Villanueva de la Serena bailarakoak dira hiruak ere. 1960 inguruan emigrazioa hasi zenean etorritakoak eta haien ondorengoak. Extremadurako ezagunak zeuden lekura etortzen ziren familia berriak. Hango lagunak gero hemen ere batera bizitzen jarraitzen zuten. Familiako aitak etortzen ziren lehenengo normalean eta etxe bat edo aurkitzen zuten eta gero familia osoa ekartzen zuten, emaztea eta seme alabak. Pepe Valor eta Pedro Cabanillasek gogoan dute nola umetan Aldalur autobusetan jaisten ziren al pueblo. 16-18 orduko bidaiak izaten omen ziren. Gogoan du Pedrok nola behin denak autobusetik jaitsi, autobusa hustu eta sokekin berriro autobusa zuzendu behar izan zuten. Gainal-


3

dea goraino beteta eramaten zuten, jendeak bidoi hutsak eramaten zituen han urarekin erabiltzeko eta gero bueltan olibak eta ardoa eta ekartzeko… Kristalezko garrafa batzuk ere bai sokaz forratuta. Etxeko logelako altzariak desmontatuta eramaten ere ikusi dute jendea. Eta itzuleran beste horrenbeste, baina ontzi beteekin, horko olioa, garbantzuak,… Kartoizko kaxetan matanza eta animaliak bizirik ere bai, txerrikumeak, oiloak… Pedro, handik ekarritako pasta goxoak saltzen ibilitakoa da Zestoako azokan. Pepe eta Pedro hemen jaioak dira baina urtero joaten dira familiarekin Extremadurara. Loren Nogales berriz bi hilabete zituela etorri zen Euskal Herrira. Orain 30 urte joan zen aitaren herria ezagutzera ezkontza bat tarteko. Baina orain dela 3 urte seme alabek aitonen herria ezagutu nahi eta aste santuan joan ziren. Udan errepikatu egin zuten eta azken hiru urtetan etenik gabe ari dira joaten. Familia erdia han du eta aitzakia horrekin ba, ezagutzen ari da. Aurten ere ezkontza bat dute eta joango dira. “Han erlojua kentzen duzu eta beste mundu batean zaude, deskonektatuta; orain urtegira joango naiz, bihar igerilekura... Eta martxa badago e! Eguneko bizitza ere hemen baino merkeago da, tragoekin batera mokadutxo bat ere ateratzen dizute eta askotan bazkaldu gabe ere ondo!”. Lehen abuztuaren erdi aldera, festak pasatakoan jendea bueltatu egiten omen zen, baina orain han gelditzen dira abuztu bukaera arte. Txikitan oporretara joaten zireneko oroitzapen asko dituzte: “Han ez genuen ez iturri eta ez argi. Putzura joaten ginen ur bila, han pasatzen genuen egun guztia! Bidoiak urez bete eta karroa zuena ondo! Gero etxera ekarri eta lurrezko ontzietan sartzen genuen fresko mantentzeko, ez genuen frigorifikorik eta!”. Egun guzti-guztia ez zuten pasako putzuko ilaran, errekara joateko ohitura ere bazuten, bidean soroetatik sandiak hartu eta errekan freskatzen zirenean merienda onak egiten omen zituzten. Pepek gogoan du gurasoen etxeak ez zuela baldosarik lurrean, lur hutsa zela. Argia egiteko ere kriseilu bat erabiltzen zuten, olio pixka bat bota eta metxa batekin. Dutxatzeko ere kuboak urez bete eta alkatxofa bat jarriz harekin dutxatzen ziren korralean! Egiten zuen beroarekin plastikozko ontzian ura segituen berotzen zen kanpoan utzi ezkero. Asko aurreratu dute herriek ordea, eta gaur egun herri txikitxikienek ere igerilekua dute. Pentsa nondik nora pasa garen. Azokak ere mundu bat dira, ezer erosteko asmorik ez edukita ere derrigorrez joan beharrekoak! Eta igerilekuetan dena euskaraz entzuten omen da, hemendik joandako jende mordoa elkartzen baita bertan.

1

Lurrak kendu zizkietenean, Extremaduratik etorritako bere izeba baten bitartez Arroagora etorri zen bere ama eta bi ahizpekin, aita, ahizpa gazteena eta anaia han utzita. Catalinaren amak eta bi ahizpek Zarauzko enpresa batean aurkitu zuten lana. Catalina berriz Zestoan hasi zen neskame lanetan. Hasierako hilabeteetan izebaren etxean egon ziren eta handik gutxira alokairuko etxe batean jarri ziren laurak. Aita, anaia eta ahizpa txikia bost urtez ikusi gabe egon ondoren, familia guztia berriz elkartu zen. Ordura arte telefonoz ezinezkoa zen komunikatzea eta gutun bidez besterik ez zuten izan elkarren berri: “Leku berri batera etorri ginen, hizkuntza arrotza eta dena berria zen, ume bat nin-

CATALINA TAMAYO 1932AN JAIO ZEN ZALAMEA DE LA SERENAN. GERRA ONDOREN BERE AMAK LAU URTE ETA LAU HILABETE KARTZELAN IGARO ZITUEN BOST SEME-ALABA ETA SENARRA ATZEAN UTZITA. GARAI LATZAK BIZI IZAN ZITUZTEN, LUR ETA ABERASTASUN GUZTIAK KENDU ZIZKIETEN.

14 URTE ZITUELA, BIZIMODU HOBE BATEN BILA ALDE EGIN ZUTEN SORTERRIA URRUN UTZITA. BI ALDIZ ITZULI DA, EZTEI BIDAIAN ETA BIGARREN ALDI BATEAN DUELA HOGEI URTE. Inguru hartako familia gehienak bezala nekazaritzatik bizi ziren. Lurrak zituzten eta bertan garia, olibondoak, txerriak, oiloak… zituzten. Beraien lurretan ereindako produktuak kooperatibetara saltzen zituzten eta hortik bizi zen familia osoa (gurasoak, lau alaba eta semea).

···


··· tzen eta familia banatzea latza izan zen”. Gerora Extremaduratik jende asko etorri den arren, beraiek lehenengoetakoak izan ziren. Sorterrira bi aldiz besterik ez da itzuL U I S, PI L I E T A J U L I A N I G U A L li, “han ez dugu inor, eta herrimina EXTREMADURATIK GURERA ETORRITAKO GEHIENAK BADAJOZ ALDETIK ETORRITAKOizan arren, han lotzen gaituen ezer AK BADIRA ERE IGUAL FAMILIA CACERESEKO VILLANUEVA DE LA VERA HERRIKOA DA. ez dugunez inoiz ez dugu ohiturarik 1952AN EDO ETORRI ZIREN, IZEBA BATEN BITARTEZ HAUEK ERE. PILIK 8 URTE ZITUEN, izan oporretara al pueblo joateko. Egia esan oporretara ere gutxi joan 4 URTE JULIANEK ETA LUIS HEMEN JAIO ZEN, ARROAGOIAN. izan gara…”. Fidel Alberdi zestoarrarekin ezkondu zenean eztei biHandik etorritako gehienen parada izaten zen Arroagoian. Morcuendetedaian joan zen lehen aldiz sorterrira. rrak eta Mayotarrak ere beraien herri bueltatik etorritakoak dira. Amaren Abuztuan hogei urte beteko dira bietxeak Hotel Juliana ematen omen zuen, irekita zegoen handik etortzen ziren garren aldiz han izan zela, ordutik ezagun guztientzat. Gutxien uste zutenean etortzen zen norbait eta bizitzeko ez da itzuli. etxe bat bilatu bitartean denek etxe berean moldatu behar izaten zuten, 2 edo Extremaduran bizi zen garaiari 3 egun. Igualtarrak etorri zirenerako 5 edo 6 familia egongo ziren Arroagoian, buruz eta dituen oroitzapenez galbaina hala ere lehenengotakoak izan ziren, gerora asko etorri baitziren. Garai detzean, milaka istorio kontatu dizhartan baserriak kontuan hartuta 2000 biztanle inguru izango zituen Arroakigu baina gehienbat herriko plazagoiak. Etxe bakoitzean jende pila sartzen zen. Pilik haurtzaroko oroitzapen rekin, elizarekin eta eskolarekin politak ditu. Arroako beste edozein haur bezala heziak izan direla dio, baina oroitzen da. “Eskolara oso gutxi joan bi aldiz jaio izan balitz bezala sentitzen du berak, Villanuevan lehenik eta nintzen baina baditut hango oroiArroagoian bigarren aldiz. Julianek 5 urterekin doktrina guztia euskaraz ikasia tzapenak”, azaldu du gustura. Jauzuen. Eskolara joaten ginenean euskaraz ikasten saiatu ginen. Luisek lagun arnartzea egin zuen egunarekin ere te erdalduna izan du eta gehiago kosta zaio, baina gerora euskaltegian eta ikaondo oroitzen da, “11 urterekin egin si du. Pilik seme alabekin eta euskaraz egin izan du. Beraien artean euskaraz nuen eta soineko arrosa bat nuen egiten dute gaur. soinean”. Julian 33 urterekin itzuli zen lehen aldiz Villanuevara, emazte eta alaba zaharrenarekin. Oroitzapen gutxi zituen eta denek batera ezagutu zuten aitaren jaioterria. 3 egun pasa eta buelta egin zuten, izugarrizko beroa egiten omen zuen. Luis 12 urterekin inauterietara joan zen bere koinatuarekin lehen aldiz. Gerora, 20 bat urterekin edo, kotxea erosi zuenean, lagunekin ere joan zen urteren batean eta gero handik aurrera ia urtero, familiakoekin… Orain urtero joaten dira anai arreba eta ilobak, txandaka nahiz elkarrekin. Orain dela 30 urtetik ona aurrerapen handia egin dute herriek, lehen denak artzainak eta nekazariak ziren, orain gazteek ere ikasketa maila handia dute. Lotura sentitzen dute beraien aurrekoen herriarekiko, baina ez egun asko pasatzeko, astebete, 15 bat egun edo nahikoa. Aitortzen dute ordea zenbat eta gehiago joan inguruko herriak eta ohiturak ere gehiago ezagutzen direla eta gustukoago dutela.

J

anire Diaz , Jone Bergara, Naiara Exposito


5

publierreportajea

1

ZESTOAKO KALE IZENDEGI BERRIA Aldaketak denbora batez eragozpen batzuk sortuko badizkigu ere, denontzako onurak gehiago izango dira: Posta eta garraiolariak zuzen-zuzenean guregana iritsi ahal izango dira. Larrialdi zerbitzuak edozein helbidetara eta azkar iritsi ahal izango dira. Guzti-guztiok helbide jakin, argi eta nahastezin bat izango dugu. Herria ezagutzen ez dutenek ere aurkitu ahal izango dute bilatzen duten helbidea. Aldaketak sortutako eginbeharrekoak:

UDALAK BIDERATUKO DITUENAK:

KALE

Zuzenean: Errolda Ogasuna eta zergak Informazioa igorriz: Herriko erakundeei: banketxeak aseguru etxeak zerbitzu enpresak Administrazio zerbitzu eta bulegoei EAEko administrazioa: Jabegoen Erregistroa Eskualdeko Nekazaritza Bulegoa Mankomunitatea Eustat Gipuzkoako Foru Aldundiko basozaina Gipuzkoako Foru Aldundiko errepide saila Estatuko administrazioa: Bake Epaitegia INEM INSS INE Instituto Geografico Nacional Larrialdiak eta osasuna: Suhiltzaileak Ertzaintza 112 DYA Gurutze Gorria Osakidetza Garraioak eta komunikabideak Euskotren Guipuzcoana Danbolin Hitza Berria Diario Vasco Gara Noticias de Gipuzkoa

Kale izenek idazkera bat eta bakarra izango dute. Izenak ez dira errepikatuko. Etxe izenak gorde egingo dira. Jatorrizko toki izenak berreskuratuko dira.

IZENDEGI BERRIAN

HERRITARROK EGIN BEHARREKOAK: Atari zenbakia aldatzea (etxe jabeen komunitateak). Harpidetza eta helbideratze guztiei aldaketaren berri ematea. Egokitze prozesua egin bitartean jasotzen badugu guretzat ez den eskutitzen bat edo guretzat ez den beste ezer, postetxera eramatea.

ENPRESEK EGIN BEHARREKOAK: Atari zenbakia aldatzea. Aldaketaren berri ematea: Gipuzkoako Merkataritza Erregistroari hornitzaile eta zerbitzu enpresei bezeroei

Oharrak: Nortasun agiria eta bestelako dokumentuak berritzea tokatzen zaigunean egin behar dugu helbide aldaketa. Ez daukagu dena orain aldatu beharrik. Eskritura berriak egin behar ditugunean (etxea erosi edota saldutakoan) jaso behar da helbide aldaketa; bitartean, ez dugu zertan aldatu. Halere, behar izanez gero, Udaletxeko bulegoan eskatu ahal izango da helbide aldaketaren ziurtagiria. Herriko mapa argitaratzen denean, gure etxeko buzoian jasoko dugu


udaleko berriak Ekainaren 16an, Udal Batzarrak buruturiko ez-ohiko saioan, herritar talde batek mozioa aurkeztu zuen zekorketei buruzko herri galdeketa egitea eskatuz. EAE-ANVren aldeko bost botorekin eta EAJ-PNV eta EAren aurkako sei botorekin mozioa ez zen onartu. Honela zioen mozioak:

“Ezaguna da Zestoan zezenketen inguruan azken urte luzeetan eman izan den eztabaida. Alderdi politiko eta ideologiaz haratago doa eztabaida, eta beharrezkoa iruditzen zaigu partehartzean oinarrituz herritarrek erabaki ahal izatea. Mozio honen bidez, Zestoako Udal Batzarrari honakoa onar dezala eskatzen diogu: 2010eko herriko jaien aurretik, Udalak zezenketei buruzko herri galdeketa antolatzea. Honez gain, era berean, herri galdeketa arautzeko batzorde berezi bat eratzea”. Gai honen inguruan, udal talde bakoitzari bere iritzia eskatu diegu:

EAE - ANV

EAJ - PNV

Ez da onen eta txarren arteko kontua. Ez da alderdikeriaz jokatzeko kontua. Ariketa praktiko eta demokratikoa da. Zezenketen herri galdeketa ukatzea eztabaida bera ukatzea da. Jaiak ulertzeko modu ezberdinak daude gurean, horregatik komeni da eztabaida sano eta irekia bideratzea. Udaletik abiatuz, herritarren partehartzea sustatu eta azkenean herritarrek erabakitzea. Herri tradizio batek jarraitu edo ez, Udalak erabakitzea zilegi al da ala herriak berak erabaki behar du? Zeren beldur gara? Zezenketek urte luzeetan beste ekitaldiek izan ez duten babesa izan dute, azpiegitura, aurrekontu eta lehentasunezko tratamenduari erreparatzea besterik ez dago. Festa batzordearen eginkizuna da Udalak jaietarako duen diruarekin ahalik eta festa onenak antolatzea. Sentsibilitate ezberdineko herritar orori irekia, zezenzaleek ere beste herritar guztiek bezala bertan parte hartuz bideratu beharko lituzkete beren nahiak. Gure konpromisoa, Udaletik eztabaida hau bideratzea da. Gainontzeko alderdi eta herritarrez osatutako batzorde berezi bat eratu, herri galdeketen inguruko arautegia landu eta gauzatzea. Ispiluaren aurrean jartzeko ordua dugu, inolako taburik gabe gaiari adarretatik heltzeko garaia da.

EZKER ABERTZALEAREN ASMOAK Nabaritu da nolakoa den ANVren demokrazia. Zezenketak bai edo ez erabakitzeko plenoaren ondoren zezenketak ez dituela antolatuko erabaki du. Gehiengorik ez badute, erabakiak hartzeko sistema paraleloak bultzatzen ditu. Gehiengoa dutenean, herriari hitza ematea ahazten zaie. Orduan, demokrazia udal organoetan dago. Adibidez, futbol zelaia eta Kirol Bazkunaren herri galdeketa egiteko eskaera, 1999ko martxoan. EHren gehiengoak ez zien jaramonik egin. Beren estrategiaren ardatza: erakunde aparteko erabaki organo paraleloak bultzatu, sistema asanblearioaz, “demokrazia” lelopean. Plenoko helburua herri galdeketa egitea zen, tresna helburu bihurtuta. Bost axola zezenak. Asmoa erabakitze ahalmena herri ordezkariengatik instantzia paraleloetara pasatzea da. Udal batzarrak GEHIENGO ABSOLUTUZ erabaki zuen herri galdeketa ez egitea. Ondoren, udal gobernuak zezenketak ez antolatzearen erabakia dator, dekretuz. Zertara zetorren ekainaren 16ko plenoa? Zer pantomima zen hura? ANVk uste badu udal ordezkarien gainetik herri galdeketa/herri batzordea dagoela, onena ordezkariok etxera joatea. Herriarentzat merkeago, alkatesaren soldata ere aurreztuko du. Premia egongo da.


7 1

“FRANTZIA ETA ESPAINIAK EUSKAL PRESOEI APLIKATZEN DIETEN POLITI-

KA PENITENTZIARIOA AMAITZEA ESKATZEN

EA Hau da marka! Festa usaina sumatzen goazen eran, zezenketen inguruko iskanbila berriro ere gure artean. Eta hau guztia Zestoako ANV-EAE-k erabakiak hartzeko dauden bide demokratikoei to egin dielako berriro ere. 2007ko festetan EAJk eta EAk eskatu genionean ANVri festen egitaraua plenora eramatea, herri honetako askok eta askok festak eta politika ez ditugulako nahastu nahi, uko egin zioten gehiengoaren eskaerari. Iaz, udaleko gehiengoak erabaki genuenean zezenketen antolatzaileak proposatutako zezen kopurua izatea, hau da hiru, ANVk bere kabuz berriro ere, erabaki zuen bi zezen izan behar zutela. Aurten, kanpotik jakin dugu udaletxeak ez dituela zezenak antolatuko, aurrekontua ipini bai, ordea, norbaitek antolatu nahiko balitu, “y van tres!”. Azalpenak eskatutakoan, literalki “plantoi” hitza erabili dute, zeren zezenen inguruko galdeketari ezetz esan omen baitiogu. Ez da egia: ANVri eskatu zaiona da partehartze hori arautzea. Baino zergatik ote, beti partehartzearen bandera daraman alderdiak eskaintza horri ezetz esatea? Arauen beldur nonbait? Aitzaki bila? Ziurrenik baduzue zeuek erantzuna.

ZUEN MOZIOA” onartu zen ekainaren 25ean Udal Batzarrak buruturiko ohiko saioan EAEANVren aldeko bost botorekin eta EAJ-PNV eta EAko sei abstentzioarekin. Mozioaren eduki laburtua: - Frantzia eta Espainiak euskal presoei aplikatzen dieten politika penitentziarioa amaitu dadin eskatzea, oinarrizko eskubideak urratzen dituelako. - Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak kaleratzea. - Bizi-arteko espetxe zigorra indargabetzea. - Isolamendu eta bakartasunaren kontra Euskal Preso Politikoek Euskal Herrian egoteko eskubidea izatea. - Erabaki hauen berri herritarrei emateko erantzukizuna hartzea. - Agintari espainol eta frantsesei eta nazioarteko instantziei erabaki hauek helarazteko ahalegina egiteko konpromisoa hartzea. EAJ-PNV udal taldearen ordezkari Gorka Unanuek mozioaren edukia eta esanahi orokorrekiko adostasuna adierazi zuen. Bere iritziz, ordea, ezker abertzaleak aurkeztu izan dituen mozio askorekin gertatzen den bezala, oraingoan ere mozioa hankamotz gelditzen da; izan ere ETAk ere urratu egiten ditu oinarrizko giza eskubideak baina mozioak ez du horren aipamenik egiten. EAko ordezkari Juana Mari Astigarragak ere, giza eskubide guztiak pertsona ororentzat izan behar dutela aldarrikatu zuen. Mozioan jasotako aldarrikapenen alde zeudela baina ikuspegi partziala sumatzen zuela bertan, ez dituelako sufrimendu guztiak kontuan hartzen. ANVko Joseba Alberdik esan zuen presoen eskubideen alde egiteko aurkeztua izan zela mozioa; beste batzuetan ETAren ekintzen ondorioz planteatu diren moduan, bakoitza gauza zehatz bati buruz hitz egiteko dela. Eskubideen alde egonez gero, mozio haren alde ere egon behar dela zioen, biktimak ez direlako batzuk bakarrik.


agenda uz 24

TAILA OSTIRALA

Bilbo Sax Quartet saxo musika taldea, Pio Baroja plazan, arratsaldeko 20:00etan.• Mikel Odriozolak prestatutako ikusentzunezkoa, plazan, gaueko 22:00etan.

ab 07 20

UZTUA

OSTIRALA

Gero Axular euskal dantza taldea, plazan, gaueko 22:00etan. Kutxaren laguntzarekin. OSTEGUNA

”Lehiaketa” kale antzerkia Trapu Zaharra taldekoen eskutik plazan arratsaldeko 19:30ean.

29

ir

AILA

Am abirjinak 04 05 06 07 08

LARUNBATA

LARUNBATA

Txupinazoa, paella lehiaketa, koadrilen arteko jolasak, berbena... IGANDEA

Zaharrei omenaldia, jubilatuen bazkaria, lehenengo zekorketa, berbena... ASTELEHENA

Umeen eguna: zarata festa, mural pintaketa, herri kirolak, zezentxo eta poniak, euskaraokea... ASTEARTEA

Meza nagusia, musika bandaren kontzertua, bigarren zekorketa, berbena...

13

Gazte eguna. Egunean zehar, ikuskizun franko: auto lasterketa, bazkaria... 17:30ean Ondarbasora Igoera taldean. 18:00etan XXIV. Ondarbasora Igoera. Erdikaletik aterata 16 urtetik gorakoentzat. 19:30ean sari banaketa. 23:00etan musika.

OSTIRALA

20:00etan preso eta iheslari politikoen aldeko manifestaldia, 23:00etan afaria.

IGANDEA

IV. Akoako bira. 9:30ean Idiakaitz txistulari taldea auzoan zehar. 10:30ean, IV. Akoako bira lasterketa. 7.800 metro. (Gehienez 120 partehartzaile, izen ematea Zestoako kiroldegian 943 147 942 telefonoan). Lasterketak irauten duen bitartean trikitila-

• Dkonponketa lanak direla eta Zestoan jokatuko da aurten inastia Etxabe Pilota Txapleketa. Zumaiako frontoiko

ere XXXVIII. Dinastia Etxabe Pilota Txapelketa. Aurrekanporaketak uztailaren 24an eta 30ean jokatuko dira, final laurdenak abuztuaren 4, 6, 11 eta 13an, final erdiak abuztuaren 18 eta 21ean eta finalak abuztuaren 28an. Partidu guztiak gaueko 22:00etan jokatuko dira kiroldegian.

• Ebisita gidatuak: batetik “Zestoa, herri historikoa” (Parrokintzaz beteriko uda Ekainberrin. Uztaila eta abuztuan

kia, Udaletxea, Erdi Aroko etxeak…); bestetik, “Zestoa, bainu herria” (Zestoako Bainuetxea, Lili jauregia, San Juan Baseliza…). Bisita gidatuak euskaraz eta gazteleraz egingo dira ostiraletan 16:00etan eta larunbatetan 11:00etan eta doakoak izango dira. Lekua erreserbatzea gomendatzen da. Historiaurreko tailer tematikoak (historiaurreko bizimodua). Erakustaldiak egunero 12:30ean eta 17:30ean, ordu erdiko iraupenekoak. Tailer hauek sua, ehiza edo pinturaren ingurukoak izango dira. Informazio gehiago Ekainberriko Informazio Bulegoan, 943 86 88 11 telefono zenbakian edo info@ekainberri.com helbidera idatzita.

riak ermitan. 11:45ean, II. Asto lasterketa, auzoko partaideekin. 11:45ean hamaiketakoa denentzat, batez ere, korrikalariek indarrak berreskura ditzaten. 12:00etatik aurrera bertsolariak eta trikitilariak. Ondoren sari banaketa.



97 - 2009 uztaila