Page 1

danbolin 2008/05

84. alea

J

Anto単ito ardunian

BERNABE ARIZMENDI

UZTARO: BARATZETIK SUKALDERA


Erizain laguntzailea ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA

Osasun familia. A-D ereduak

LANBIDE ETORKIZUNAK: - Ospitaleko er izain laguntzailea - Zaharr en egoitzetan, Eguneko zentruetan - Lehen artapenetako laguntzailea - Hortz-kliniketako laguntzailea

AURREMATRIKULA:

- Kontsulta pribatuetan - Gaixoen zaintza

Ekainaren 2tik 13ra (biak barne) MATRIKULA EGITEKO EPEA: Ekainaren 30etik uztailaren 4ra (biak barne)

J.M.Iparragirre B.H.I Santa Barbara B idea z/g 20700Urretxu Telefonoa/Faxa: 943 721403-721413 e-posta:jmiparragirre@edunet. es www.iparragir re.net


Herrian natur taldea sortu behar zela eta sortu behar zela. Batzuek azenarioa parean jartzen dizute eta beste batzuek lehenago edo geroago kosk egiten diogu. Bestela ere praka bete lan izaten da, baina natur taldean parte hartzeko tentazioari ezin eutsi. Taldean parte hartzeko gonbitea luzatu zidatenean, lehenengo galdera neure buruari: “Zer da natur taldea? Zer egin behar dugu Zestoan?”. Hasi ginen inguruko herrietan galdezka eta ikasi genuen Zarautzen kristoren taldea daukatela (astrologia saila ere badaukate!), Orion ere ari direla, eta jakin dugu Azpeitian eta Azkoitian talderik ez dagoela (hala ez bada esan mesedez). Natur talde bakoitzak, herriaren ezaugarrien arabera eta taldearen indarren arabera martxa diferentea hartu du. Guk entzun egin diegu, gero taldean hitz egin eta gehiegizko berriketan lo hartu baino lehen lanean hasi gara. DANBOLIN zenbaki hau etxeetara iristerako hiru mendi irteera eginak izango ditugu. Lehenengoa Akoa bailarara, bigarrena Lasaora eta hirugarrena Altzolaratsera. Ibilbide laburrak egin ditugu, batzuetan autoz hurbildu gara bertara (Eusko Tren espabilatu bitartean ez daukagu beste erremediorik), kontua ez baita nekatzea, herriko balio natural eta historikoak ezagutzea baizik. Talde txikiak bildu gara, baina anitzak, adinez, zaletasunez... Gustura gabiltza txango horiek prestatzen eta hala segiko dugu. Dena dela, berriketan aritzea baino ekitea gehiago gustatzen zaigunez uda ondorenerako ideia gehiago ditugu buruan eta laster izango duzue horien berri. Zestoako Natur Taldea sortu berria da, baina inguruko natur taldeak, batez ere Zarauzko Arkamurka, segituan jarri dira gurekin harremanetan. Gazume mendian Eusko Jaurlaritzak eraiki nahi duen haize errota multzoaren proiektuarekin kezkatuta daude Arkamurkakoak: haize errotak beharrezkoak ote dira Gazumen? Haize errotak jarri behar baldin badira ez ote dago beste modurik? Aztertu ote dituzte bestelako moduak? Kontu horiek argitu asmoz mahai-ingurua antolatu du Arkamurkak Azpeitian, hilaren 28an, arratsaldeko 20:00etan (Enparan Dorretxea). Akoa bailaran, Lasaoko errekan, Altzolaratsen, Gazumen... bazter guztietan dago zer ikusia, gozatua eta baita zer zaindua ere.

O d a n b o l i nEK

nintza Irureta

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

e-mail: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,

Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi a zaleko argazkia : RASLA i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 9 10 12 14 18

AKOARA, LASAOKO ERREKARA, HURRENA ALTZOLARATSERA....

INKESTA

ENBIDOAK

BERNABE ARIZMENDI

DANBOLIN ZULO

DANBORRADA

U Z T A R O: BARATZETIK SUKALDERA

JARDUNIAN ANTOÑITO

UDALEKO BERRIAK

diruz lagundutakoa


enbidoa I. UDABERRIAN, GURE GIBELA ZAINDUZ re neurriz kanpoko jan edanagatik gehien kaltetzen den gorputz atala, gibela da. Iragazki handi honek, elikagaiak prozesatzeaz gain, odolak garraiatzen dituen toxina gehienak neutralizatzen ditu. Beraz, orain udaberrian, indarberritzeko desintoxikazio txiki bat egitea komeni da. Hasteko, gure koipeen kontsumoa murriztea komeni da, besteak beste, gazta, gurina, esnegaina, margarina, arrautzaren gorringoa, haragi gorria, opil goxoak...baita frijituak eta saltsak ere. Gure gibelarentzat erabat kaltegarriak diren beste hainbat elikagai ere bada. Alkohola. Azken urte hauetan ardoaren kontsumoa asko bultzatu da, bihotzarentzat ona dela esanez. Baina, maiz ahazten dugu ardoak alkohola duela. Alkohola kaltegarria da gibelerako, azido urikorako eta tentsio alturako. Egia da, ardoak bioflabonoideak izeneko antioxidatzaileak dituela, baina ez da inoiz aipatzen antioxidatzaile horiek mahatsetik datozkiola ardoari. Beraz, jatorduan ardoa edan beharrean askoz hobe postre gisa mahats sorta ederra jatea. Azukrea eta gozoak. Adi gozozaleak! Odol analisiak egin ondoren, eta gibeleko osasuna neurtzen dituen transaminasak altuegiak daudenean, medikuaren agindua alkohola uztea izaten da. Baina pazienteak alkohola ez badu probatzen? Azukrea eta gozoak alkohola bezain kaltegarri bihur daitezke, beraz gure azukre kontsumoa ere mugatu egin behar dugu. Kafea. Kafeak ez du logalea soilik kentzen, baditu beste hainbat eragin. Adibidez, gibelean sor ditzakeen alterazioen ondorioz kolesterola igo araz dezake, baita tentsioa ere. Burukominak edota estres handia dagoenean, kaltegarria da. Likido erretentzioan ere eragina dauka eta zirkulaziorako txarra da. Baina, bada gibelarentzat sendagai den barazki bat. Alkatxofa. Gibelaren bizkortzaile eta behazunaren jariatze prozesuan lagungarri da. Beraz, janari koipetsuen liseriketan lagungarri dugu. Diuretikoa da eta odoleko kolesterol maila jaisten du. Betidanik, alkatxofa hostoak, senda-belar gisa erabili izan dira gibeleko gaixotasunetan.

Gu

S

ilvana huegun

Zer nahiago duzu handia ala txikia? Neretzako handia, dudarik gabe, dena handia hobeagoa da. Neretzako bai, ni oso optimista naiz eta…

38 urte

Izaskun Bravo

Segun zertan. Esaerak esaten duen moduan “ande o no ande caballo grande” ez? Handiarekin geratzen naiz, aukeran handia hobe.

49 urte

Juan Azpillaga

intada.

kaixo lagun. ATZEGIn, adimen urritasuna duten pertsonen aldeko elkartetik gizarte sentsibilizazioa

lantzea ezinbestekoa dugu. Beraiek zerbitzu aukera zabal bat izateaz gain (etxebizitza zerbitzua, aisialdikoa, e.a.), bizi kalitatea hobetzeko beharrezkoa da pertsona hauek ezagutzea eta gizartearen parte direla ikustea. Horretarako, urtero bezala aurten ere kanpaina bati ekin diogu eta Gureak elkartea dugu horretan lagun. Gure helburua pertsona horientzat e n p l e g u a r r u n t e a n l a n a u k e r a k l o r t z e a d a. Lanpostu askotarako dituzten gaitasunak argi ditugu. Eta beraientzat ez ezik, enpresentzat eta beraiekin lan orduak konpartitzen dituztenentzat suposatzen dituzten abantailetan sinesten dugu. Horregaitik kanpainaren leloa, l a n t o k i a n i k u s i k o d u z u ! da. Gaur egun Gureak-en adimen urritasuna duten 1.501 pertsonak egiten dute lan enplegu bereziko zentruetan. Enplegu arruntean aldiz, 78k bakarrik. Kanpainaren helburua zenbaki hori handitzea da. Gure ondoan ikusi nahi ditugu lanean, dendetan, lantegietan, udaletxeetan… Mila esker Danbolini mezua zabaltzen laguntzeagatik. ESTI ZABALA


5 Txikia. Neri beti txikia deitu izan didate eta beti txikiari alde onak begiratu behar izan dizkiot nahi eta nahi ez.

Amaiur Aristi

17 urte

EHandia. Ez dakit, gauza onetarako handia hobe iruditzen zait, gaixotasuna ez da izango ona handia bada, baina loteria atera ezkero bai. Eta alde positiboari begiratuta ba...

56 urte

Mitxel Orbegozo

egun eta zertarako. Handia indarra egiteko eta txikia ba zulo txikietan sartzeko.

Ni handia naizenez handia esango degu. Aitor Olaizola Gauza gehiago30 urte tara iristen delako edo aukera gehiago duelako, handia denak errazago du goiko gauza horietara iristeko.

56 urte

Karmele Gainza

B

ELDURREZKO pelikulak ez zaizkit batere gustatzen. Ez dut batere ondo pasatzen eta aspaldi utzi nion horrelakoak ikusteari. Baina horrelako pelikula bat ikustean sentitzen dudana ia egunerokoa bilakatu da telebistan albistegiren bat ikustean. Kasu gehientsuenetan errealitateak fikzioa gainditzen du. Azkenaldian, esaterako, aski ezaguna egin zaigu Austrian gertatutakoa. Josef Fritzlek bere alaba bizirik lurperatuta eduki du 24 urte luzez. Hori gutxi balitz behin eta berriz bortxatu eta zazpi seme-alaba izan dituzte. Hannibal Lecterrek arkumetxoa dirudi tipo honen ondoan. Fritzl delako honek egindakoa deskribatzeko ez dago hitzik, baina hitz gutxi bilatzen dut nik egunero bikoteak jipoitu eta kasu askotan erailtzen dituzten gizonezkoek egiten dutena azaltzeko. Emakume asko terrorezko errealitatearen protagonista bilakatzen da nahi gabe. Hollywoodeko produkzio handietan erabiltzen diren efektuak txiki geratu dira Txinan izandako lurrikararen ondoan. Milaka eta milaka lagun hil dira. Myanmarren ere milaka izan dira hildakoak, kasu honetan “Nargis” zikloiaren eraginez. Nargis pasa da, hildakoak hil dira, baina bizirik geratu direnek egoera beldurgarriari aurre egin beharko diote, batez ere boterean daudenek laguntzeko inolako interesik ez dutenean. Ekonomia ere aipatu beharko dugu ezta? Ito behar honek sekulako egonezina sortzen du. Egunero gogorarazten digute ekonomia okerrera doala, krisi sakon batean sartuta gaudela, prezioek etengabe gora egiten dutela… Pentsa, telebista kate batean, diru arazoak dituzten familiei irtenbidea emateko saioa ere ikusi dut. Politikak ere emango luke beldurrezko eta fantasiazko pelikula bat egiteko gidoia. Alderdietan dauden zatiketak, ezadostasunak, euren arteko ikusiezinak… Eta beldurra, benetan beldurra ematen dutenak, Justiziaren izenean ematen diren ekimenak dira. Egunero dugu oilo ipurdia eragiten digun erabakiren bat. Albistegietan erakusten diguten errealitatea da hau, fikzioa gainditzen duena… eskerrak ordu horretan nire semetxoa irribarrez esnatzen den.

E

nbido 2. Mailu Odriozola


BERNABE ARIZMENDI:

BIZITZA OSO BATEN KRONIKA, ALDAKETA-GARAIAREN ATARIAN

B

ernabe Arizmendik, gure herriko apaizak, urte asko eta asko egin ditu apaizgintzan, piloa, eta, hori horrela izanik, gauza asko dauzka kontatzeko. Ordizian eman zuen bere lehenbiziko meza. Harrez gero, Idiazabalen, Madrilen, Kolonbian eta Zestoan egin du lan. Baina urteak ez dira alferrik igarotzen eta, epe laburrean, badirudi beste norbait, beste apaiz bat, etorriko dela gure herrian meza ematera. Aldaketa-garaia da, eta, horrexegatik, une aproposa, halaber, Bernaberi danbolinen elkarrizketa egiteko.

Prest dago datorrenari laguntzeko, urte hauetan zehar berak ikasitakoa apaiz berriari irakasteko, baina ardura handirik hartu gabe

Batek baino gehiagok galdetu dio noiz erretiratu behar duen, eta berak argi dauka: “Laster. Horrek ez du esan nahi hemendik alde egin nahi dudanik, ezta pentsatu ere. Gustura geldituko nintzateke, baina ardura nagusiak beste norbaiti utzita”. Prest dago datorrenari laguntzeko, urte hauetan zehar berak ikasitakoa apaiz berriari irakasteko, baina ardura handirik hartu gabe. Duela 75 urte jaio zen Bernabe Ordizian, “Goierriko hiriburuan”, hark esatera. Hamar senideko familia batean hazi zen, eta, garaiko usadioei jarraituz, senide batek baino gehiagok aukeratu zuten erlijioa bizibidetzat: nesketan zaharrena moja joan zen, eta mutiletan zaharrena, Bernabe, berriz, apaiz; bokazioz, biak ere.

Txiki-txikitatik meza-mutil hasi, eta bide horri eutsi zion, apaiz-ikasketak egitea erabaki baitzuen. Ongi gogoan ditu egun haiek: “Saturraranera joan nintzen lehenik, 14 urte nituela, Donostiara gero, eta, azkenik, Gasteiza. Adiskide asko eta onak egin nituen, inoiz ez dut izan hartarako arazorik”. Saturrarango hondartzan ibiltzea, olatuak ikustea, Ondarroara eta Mutrikura denborapasa joatea… aski ziren haientzat gustura izateko. Behin ikasketa-aroa bukatuta, Ordizian eman zuen bere lehenbiziko meza, duela 50 urte. Handik, Idiazabalera joan zen eta 11 urte igaro zituen bertan. Ondoren, Madrilen egon zen, urte eta erdiz. Eta Madrildik Idiazabalera itzuli zen. Oso-oso oroitzapen onak dauzka Goierriko herri txiki hartan bizi izandako den-


7 boraz: “Bazen han fraide bat, lagun min-mina, administrazioaz arduratzen zena. Eta harekin, batera eta bestera ibiltzen nintzen gustura: Madrila, Ávilara… hari lagunduz, zerua irabazte aldera”. Madrildik itzultzerako, beste apaiz bat sartua zen Idiazabalen, eta, orduan, Kolonbiara joan zen, beste herri batean sartu baino lehen mundua pixka bat ikusteko. Anaia bisitatu zuen lehen-lehenik, hara ezkondu baitzen, eta, ondoren, bere bizitzako urterik onentsuenak etorri zitzaizkion gure herriko apaizari. 24 urte igaro zituen Kolonbian, irakasle aritu zen eta txundituta utzi zuen hango jendearen berotasunak. Apaiz-etxeak ateak irekita izaten zituen beti, eta herriko jendea ere oso eskuzabala zen. “¡Eh, Berna! Para el clero también tenemos aquí cafés y tintos. Entra si

quieres”, halakoak esaten omen dituzte. Txiroak dira, baina alaiak. Hala bada, esperientzia ahaztezina bizi izan zuen, zalantzarik gabe. Oraindik ere, zuzeneko harremana du hango jendearekin: telefono-deiak, eskutitzak… Bitxitasun gisa, gaur egungo musikari ezagun batzuk bere elizbarrutikoak izan zirela ere kontatu digu: ballenatoaren errege Carlos Vivesen hiru taldekide Bernaberen elizbarrutikoak ziren eta, lur hauetara gerturatu diren aldi guztietan, deitu egin diote. Israel Romero, Enrique Orozco… eta beste zenbait musikagile ere lagunak zituen. 60 urte bete zituenean, ordea, pentsatzen jarri zen: “Adinean aurrera noa eta euskara ahaztu ere egin zait pixka bat. Hemen oso gustura nago, baina bada etxera itzultzeko garaia”. Eta halaxe etorri zen Euskal Herrira. Zestoan, hil berria zen Manuel apaiza, eta haren lekua beteko zuen norbaiten bila zebiltzan. Hasiera batean, beste apaiz bat zen etortzekoa, baina herri honetan aldrebes samarrak zinatela entzun, eta atzera egin zuen. Orduan etorri nintzen ni, duela 14 urte jada, Valentin zenaren bidez”. Bernabe pozik dago urte hauetan guztietan zenbat lan egin duen ikusita, baina belaunaldi-aldaketaren alde dago. Haurrek eta gazteek erreferentziaren baten beharra izaten dute, eta, herriko apaizaren esanetan, apaiz gazte batek erraz asmatuko luke gaur egun izan daitezkeen hutsuneak betetzen. Gazteak gaztea nahi eta zaharrak ere gaztea nahi, hala dio esaera zahar batek, eta, kasu honetan, beste askotan bezalaxe, arrazoia eman behar zaio esaera zaharrari. Apaiz berriak elizbarruti osoko meza guztiak eman beharko ditu. Eta jada, hasita daude elizbarruti honen egitura eta zeregin-banaketa berrantolatzen. Hiru apaiz izatetik, apaiz bakar bat izatera igaroko gara. Bistakoa da, beraz, aldaketa asko gertatuko direla. Une honetan, talde bat daukagu elizbarrutiko gune bakoitzean: Zestoan, Aizarnan, Arroan, Iraetan, Lasaon eta Endoian. Apaiza tarteka-tarteka joaten zaie bisita egitera eta laguntzera. Zestoako hainbat eliztar jakinaren gainean daude: “Hemendik aurrera, ez pentsa igandeetan bi meza izango dituzuenik. Ez, ez. Bat izango da, eta apaiza beste bi lekutara-edo joango da igandero (Aizarnara, Arroara…)”.

···


···

Hori guztia oso epe laburrera gertatuko dela esan digu Bernabek. Eliza gaur egungo egoerara eta beharretara egokitzen ari da, beraz. Eta hori, printzipioz, ez da txarra, garaira eta ingurura moldatzen ez den egitasmo orok porrot egiten baitu. Erlijio-aniztasunaren fenomenoa ere nahiko berria da gure herrian. Jende asko etorri da kanpotik, eta, nahitaez, beren ohiturak eta erlijioa dauzkate. Zestoako apaizak ez du harreman handirik izan haiekin, Caritasen bidez betiere: “Musulmanak dira ugarienak. Diru-laguntzak nahi izaten dituzte, eta etxera telefonoz deitzen uzteko ere eskatu izan didate”. Aro berria iritsi bitartean, Bernabek gustura egiten ditu apaiz-lanak: bataioak eta jaunartzeak, ezkontzak, bisitak gaixoei… Bataioak, jaunartzeak eta abar aipatuta, arlo horretan izandako bilakaerari buruz galdetu diogu: “2006an sekulako haur piloa bataiatu genuen, 32 guztira, azken urteotako gehiena. Aurten, berriz, 8 orain arte. Baina badirudi haur kopurua gora egiten ari dela herrian, eta hori pozgarria da. Bestalde, 8 neska-mutilek egingo dute jaunartzea aurten”. Ezkontzei buruz ere galdetu diogu. Urtean, 6-7 izaten omen dira, baina aurten oraindik inor ez da ezkondu herrian: “Oraingoz, ez dut inor ezkondu. Kanpoan ezkontzeko paperak, bai, horiek egin ditut. Fitxajeak herrian egin eta kanpora egiten dute, nonbait”. Bernaberen lanak, ordea, gazi-gozoak ditu. Izan ere, arazoak dituen jende askorekin egiten du lan. Hori dela-eta, atsekabe handiak izaten ditu, baina baita pozak ere, haiei laguntzen ari delako. Etxeratzean, arreba izaten du zain, eta asko estimatzen du haren konpainia. Gustura bizi da harekin. Goizean goiz jaikitzen da eta irratia pizten du lehenik. Ondoren, gosaldu, eta ogia eta egunkaria erostera joaten da. Hori egin eta gero, sermoiak eta abar prestatzen ditu, gaixoei bisitak egin ere bai. Eguerdian, kalean buelta bat ematen du lagunekin. Bazkaldu, eta siesta egiten du. Ondoren, katekesia prestatzen du. Iluntzean, meza. Eta gauetan, gehienetan, bileraren bat izaten du. Lanpetuta bizi da.

Bestalde, bada pena handia ematen dion zerbait, tarteka eliza pintadaz josita ikusteak atsekabe handia sortzen dio: “Eliza gustuko ez dutenek ere badakite monumentu bat dela, eta, egia esan, hura eta Lili jauregia kenduta, ezer gutxi dago herri honetan ikusteko. Pintadak kentzen dira, baina harria ongi gastatuta. Nahi izanez gero, ohol bat jar daiteke horman bertan, eta han egin pintadak, baina eraikina hondatu gabe”. Atzera begiratzean, badaki etekina atera diola denborari. Jende asko ezagutu du, bai eta bazter asko ikusi ere. Esate baterako, Kolonbian zegoela ezagutu zuen Joan Pablo II.a aita santua. Barranquillan gertatu zen hori. Bernabek eskua eman zion, eta aita santuak, arrosario bat oparitu. Erromara ere joana da eta, han, ikusteko gauza asko dagoela esan digu, merezi duela Erromara joateak. Beste batean, Turkiara bidaiatu zuen, San Pauloren bidea egiteko. Eta Jerusalemera, hura bertatik bertara ikusteko. “Pazko-astean, Extremaduran izan nintzen, Goierriko sei apaizekin, besteak beste. Plasenciako apaizetxean lo eginez, Trujillo, Salamanca eta beste hainbat txoko interesgarri ikusi genituen”. Bistakoa da, gure herriko apaizak bidaiatzea maite du eta, dagoeneko, hasi da pentsatzen nora joan uda honetan. Izan ere, nahiz eta han goikoarekin zuzeneko harremana izan, Bernabe ere hezurharagizkoa baita, gu bezalaxe.

O

LAIA

SALEGI


9 Zestoako Ertxi単a Zumaiako Txori Txiki musika eskolarekin eta Azpeitiko Juan Antxietarekin elkarlanean, mota guztietako musika topaketa antolatu dute. Izandako arrakasta ikusita, ea hurrengo urteetan ere antolatzen duten.

ARGAZKIA: JOXEAN

TORRES

Maiatzaren 24an, Arroagoian, Korri eta Xalto pailazoen emanaldia izan zen. Korri eta Xaltok "Show berria prestatzen" lana aurkeztu zuten. Emanaldia amaitu ondoren, txokolatada ere izan zen.

Auzoetan ere izan dira festak; Endoian Asentzio jaiak eta Iba単arrietan Santakutzak. Argazkian, endoiarrak auzo bazkarian.

Maiatzaren 25ean, Zestoako Natur Taldeak antolatuta, Altzolarats bailarara joan zen hainbat herritar. Bekolako burdinola, Altzolarats jauregia eta Amaldako kobak ikusi zituzten. Ikusi ez bazuten ere, bertara hurbildutako taldeak ikasi zuen orkatza bailara horretan gustura ibiltzen dela. Argazkian, Amaldako kobei begira.

zulo

danbolin

Bertso elkarteetako kideek GR16 bertso bira jarri dute martxan. Tartean dira zestoarrak ere. Aizarnan jardun zuten Mikel Aierza, Garikoitz Etxeberria eta Oskar Alberdik zarauztarren aurka. Entzuleek ematen zituzten botoak eta jakina, etxekoak nagusi!


1 1


U baratzetik U

ztaro kooperatibako Zestoako taldea

MMMMMMMM!!, BAINA... BA AL DAKIGU ZER JATEN ARI GAREN? ZESTOAKO BASERRITARREN BATENA OTE DA TOMATE HAU? ALA MAROKOKOA? ALA MURTZIAKOA AKASO? NATURALA OTE DA, ALA BOTIKAZ JOSIA? ZEREN ZAPOREA OTE DU: UDAKO EGUZKI GOXOARENA ALA BEROTEGIKO PLASTIKOARENA? TOMATEA ZER DA, NEGUKOA ALA UDAKOA? EGUN OSOA LANEAN PASA ONDOREN (GAIXOTU GABE, NOSKI), SOLDATA DUINA JASO OTE DU LANGILEAK BERE FAMILIA ELIKATU AHAL IZATEKO? GUK ELIKAGAIEN TRUKE ORDAINTZEN DUGUN DIRUAREKIN ZER LORTZEN DUGU: HERRIKO BASERRITARRA NEKAZARITZATIK BIZI AHAL IZATEA ALA MULTINAZIONAL GUTXI BATZUK ABERASTEA, BASERRITARRAREN ETORKIZUNA ZAPUZTUZ?

Izan ere, ez da erraza gaur egun bertako eta sasoiko elikagaiak, naturalak, zaporedunak eta baldintza duinetan ekoiztutakoak zuzenean baserritarrari erostea (azokak aukera ederra dira, noski, baina etxetik kanpo lan egiten dugunak nekez iristen gara horietara). Bada, bide horretan pausoak eman nahian sortu zen Uztaro kooperatiba duela pare bat urte. Eta hasierako proiektu hura gorpuztu eta osatu nahian ari gara lanean lagun-taldea. ZER LORTU NAHI DUGU KOOPERATIBA HONETAKO KIDEOK? Lehenengo eta behin, multinazionalen esku dagoen mundu mailako elikagai-merkatuaren aurrean ALTERNATIBAK sortzea. Eta nola lortzen da hori? Kontsumitu nahi ditugun elikagaiak guk geuk produzituz, ahal dugun neurrian; ekoizleok eta kontsumitzaileok ELKARLANEAN. Honekin lortzen duguna da kontsumitzaileok kalitatezko produktuak lortzea eta ekoizleak baratzean lan eginez bizi ahal izatea. Bidea ez da erraza eta asko dugu ikasteko, baina aurrera goaz pixkanaka-pixkanaka eta orain arteko esperientziak proiektu honen garrantzia barneratzen lagundu digu. Sistema honi esker, kontsumitzaileon esku dago kalitatezko produktuak kontsumitzea: tokian tokikoa, garaian garaikoa, ekologikoa, baldintza egokietan landua... azken finean, “gure” baratzeko produktuak kontsumitzen ditugu: auzolanen batean guk geuk landatu genituen porruak, eguzki goxotan belarrak kendu genizkien letxugak...

Gaur egun gero eta errazagoa da elikagai ekologikoak aurkitzea, eta garestiak diren arren, modan dago horiek erostea. Baina zenbateraino dira “ekologikoak” hemendik 2.000 kilometrora ekoiztu diren eta plastiko koloretsuan bilduta datozen jogurtak, EKO etiketa izan arren? Elikagai bat ekologikoa izatea hitzaren zentzu zabalenean ulertu behar da. Produktu horiek kontsumitzea guztion eskubidea da eta ezin dute luxuzko produktu izan! Kontsumoaren gizartean bizi gara, eta kontsumo basatian murgilduta gaude guztiok. Thailandiako arrozaren prezioa Amerikako Estatu Batuetako multinazionalen bulegoetan erabakitzen da, eta, bitartean, thailandiarrek ez dute dirurik beraien arroza erosteko! Horrexegatik, hain zuzen, kontsumoa bera gizartean aldaketak eragiteko tresna dela uste dugu. Munduko elikagai guztiek ezin dute gutxi batzuen esku egon, haiek besteen lanaz eta lurraz baliatuz aberasteko. AUTOGESTIOAN oinarritutako proiektuen bidez, pauso garrantzitsuak eman ditzakegu kontsumo-eredu zentzugabe hau aldatzeko. NOLA FUNTZIONATZEN DU GURE KOOPERATIBAK? Astero jasotzen dugun barazki-otarraren truke, hilean 60 euroko kuota ordaintzen dugu. Kuota horren bidez egiten zaie aurre kooperatibaren gastuei: langileen asignazioak, makineria, haziak... Baina, noski, kuota bezain garrantzitsua edo garrantzitsuagoa da proiektuak funtzionatu dezan lan egiteko prest egotea. Bi oinarri nagusi ditu Uztaroren funtzionamenduak: batzarrak eta auzolanak. Herri bakoitzean eztabaidatu ondoren, taldekide guztion arteko batzarre-


3 1

Zs uTk Aa l Rd eOr a: tan hartzen ditugu erabaki guztiak: zer eta zenbat landatuko dugun, lehentasunak zein diren, diru-kontuak nola doazen... Guztion iritzia da garrantzitsua eta beharrezkoa. Beste elkargune garrantzitsua auzolanak dira. Lan-karga handiak daudenean, lan puska bat aurreratzen dugu horien bidez: patata sartu behar dela, belar txarrak atera behar direla... Baina dena ez da lana! Auzolanak aukera ezin hobea dira gure arteko harremanak sendotzeko eta ondo pasatzeko. Gure proiektua gertutik ezagutzeko aukera izango duzu ekainaren 19an iluntzeko 7:30ean kultur etxean egingo den hitzaldian. Bestela, gurekin kontaktatzeko, kooperatibako telefonora dei dezakezu (660297075), edo helbide honetara idatzi: uztaro_kooperatiba@yahoo.es

NORK OSATZEN DUGU UZTARO KOOPERATIBA?

Guk lantzen ditugun lurrak Beizaman daude, eta han bizpahiru lagun aritzen dira, ilusio handiz, taldekide guztion arteko eztabaida luzeen ondorioz hartutako erabakiak gauzatu nahian. Haiek arduratzen dira baratzeko eguneroko lanaz, banaketaz eta beste mila gauzataz. Astero barazki-otar bat jaso eta tarteka baratzean aritzen garenok, berriz, hainbat herritan osatu ditugu taldeak: Villabonan, Andoainen, Lasarte-Orian, Azkoitian eta Zestoan, oraingoz. Guztira 30 bat otar banatzen ditugu, nahiz eta kontsumitzaileak dezente gehiago garen. Hala ere, jende gehiagorengana iristea da gure helburua. Zestoan, zestoarrez eta zestoartuez osatutako taldea gara. Zazpi otar jasotzen ditugu, baina otar bakoitzeko pertsona bat baino gehiago garenez, zazpi baino gehiago gara proiektuan parte hartzen dugunak.

IXIAR LARRAĂ‘AGA

Zergatik egin zinen Uztaro kooperatibako bazkide? Gure eta planetaren osasunerako (lotuta ikusten ditut biak) ezinbestekoa deritzot toxikoak saihestu, eta gure elikadura eta elkarrekiko harremanak eraikitzeari; honelako helburuak dituen proiektua aurrera eraman nahirik pertsona talde bat gure herri inguruan ari dela jakitea itxaropentsua iruditu zitzaidan; ondorioz, konfiantza ematea eta nire partaidetzaren alea jartzea merezi zuela pentsatu nuen.

Zer eragin du osasunean kalitatezko produktuak kontsumitzeak? Garrantzitsua da elikagaiak hartzen ditugunean horiekin batera toxikoak ere sartzea saihestu ahal izatea. Elikagaien ekoizpenetik hasi eta elikagaiak prestatzeko moduaren arabera sartzen ditugu toxikoak (gatza, frijitzea, ozpina...); edo toxikoak kontsumitzen ditugu elikagaiez gainera (tabakoa, alkohola, kafea, beste hainbat droga...); edo jaten ditugun elikagaiak digeritzean, arrazoi ugari direla medio, toxiko bihurtzen dira (digeritzeko zailtasunengatik...). Zer zailtasun ikusten dituzu gaur egun osasuntsu elikatzeko? Alde batetik, elikaduraren inguruan ditugun ohiturak (informazio faltagatik edota aldaketak egiteko ditugun zailtasunengatik) eta beste alde batetik, elikagai biologikoen eskasia. Elikagai biologikoak erostera joaten garenean, oso garestitzat jotzen ditugu, nahiz eta gero, kontsumo-gizarteak eskaintzen dizkigun denbora-pasa edota produktu toxikoak kontsumituz diru hori gastatzea guztiz naturaltzat hartzen dugun.


J

Antoñito ardunian

CADIZKO

ARTEA

GELTOKIAN,

AROO!

H

"

ilabete honetan igo da aurreneko aldiz al Izarraih. A la cahcada (Agitta), berriz, sarri joaten da bizikletaz. Cadizkoa, San Fernandokoa da; de la ihla, Camarón bezala. Baina flamenko kantaria bezainbeste miresten du John Coltrane saxo jotzailea. Bistaz ezagutzen ez baduzue ere hitz egiten adituz gero azkar antz emango diozue, “jendeari barregura eragiten ziok gure hizkerak eta gu Cadizkoak gaituk baina ez gaudek beti katxondeoan”. Antonio Lizana Coca du izena baina gehienek ‘Antoñito’ esaten diote. 22 urte besterik ez eta dozena bat daramatza saxoa jotzen. Horregatik aritu izan da oholtzan Kiko Veneno, José Mercé, Rafael Amargo, Raimundo Amador, Antonio Carmona eta beste artista handiekin. Irailean iritsi zen herrira.

urte osoan jaten diat eta udan pilatutako sosekin”

San Fernandokoa, Camarón bezala. Bai ba, Camarón de la Isla da, eta Isla esaten zioagu guk San Fernandori. Aspertuta nagok ni Camaronen peñakoekin jotzeaz. Berarekin ere egon ninduan ume mokoa nintzela. Musika mugimendu handia zagok San Fernandon. Gurasoek diskoteka bat ditek eta aitaren diskoek ekarri ninditean musikara: Pink Floyd, Deep Purple... Kasketa hartu eta saxofoia eros ziezadaten lortu nian. 10 urterekin kontserbatoriora eta 13rekin Dire Straits eta Eric Captonen abestiak jotzen nizkian talde batekin. Nahikoa ba al hekien ordurako? Juxtu-juxtukoa baina pare bat eskala kontrolatuta ‘solo’ak egiten nizkian, eta atentzioa ematen nian, ikusten al duk ume moko horrek nola jotzen dian?. Gero EA!-koekin birak egiten hasi ninduan. Hamalau urtetan nire lagunek adina bikoizten zidatean eta horrek marka uzten dik. Eta hurrena zer izan zuan? Baaa, 17 urterekin Danimarkan izan ninduan hilabetez. Pasionata Andaluza ikuskizunarekin. Musikariak, flamenko dantzariak, zaldien koregrafiak... jeneralean zezen-plazetan egiten diagu ikuskizuna...

Kopenhagen zezen plaza asko ez duk ba egongo... Ez, (barrez) baina egundoko montajea egin zitean eta 40-50¤ or daintzen zian jendeak gu ikustearren. Danimarkako printzeak ezagutu nitian han. Guapoa. 18 urtetatik-edo musikatik bizitzeko modua egin diat behintzat. (Antoñitok tartea hartu du bere ‘pitoak’erakusteko, hiru saxo eta flauta bat. Berriena urre koloreko Selmer saxo bat,. eBayn erosi berria: “Egundoko mauka lortu diat, Ameriketatik bidali zidatek”. 3.000¤ or daindu ditu eta Mark 6 tipokoa da,“jazz-a egiteko dagoenik-eta onena”). Baina Euskal herrira ikastera etorri haiz. Aro! Batxilerra egin eta urtebete pasa diat Musikeneko sarrera-frogak prestatzen... inoiz baino gehiago estudiatu diat. Akordatzen nauk bezperan hegazkina hartuta etorri nintzela, neka-neka eginda. Instrumentu bakoitzeko dozena bat lagun aurkezten duk, eta bi hartzen ditiztek. Aurkeztutako guztietan gazteena ninduan, sartu den besteak 33 urteedo bazeuzkak. Zer duk Musikene? Musikaren unibertsitate modukoa duk. Donostian zegok, Miramar jauregian. Irakasle onenak hor zeudek. Bateon bat badiat astero hegazkinez Suitzara atzera eta aurrera ibiltzen dena han ere eskolak ematen dituelako. Ezin diat sinestu zenbat aurreratu dudan saxoarekin hain tarte laburrean. Musikenen sartzea nire ametsa izan duk hamalau urte ditudanetik. Gurasoak gainean izaten nitian: zer ikasi behar duk? Eta hola, beti beroa ematen baina musikatik dirua irabazten nuela ikusten hasi zirenean iritzia mudatu zuten, al niño le va bien!, Eta kezkatzeari laga zioten. Jendeak ez dik jakingo nolatan bukatu duan Zestoan eta ez Donostian-edo. Mikel eta Kortxo ezagutu nizkian Gasteizen, musika jaialdi batean. Geroztik sarritan egiten genian topo eta kolega egin gintuan. Musikenen sartzekotan nenbilela jakin zutenean segituan eskaini zidatean Barnetegian bizitzeko aukera, eta ez nian bi aldiz pentsatu. Astean hirutan joaten nauk Donostiara, baina maila ez galtzeko etxean ere bi-hiru ordu jo beharra zegok; eta zertxobait aurreratzekotan lau-bost gutxienez. Inoiz zortzi orduan jardun izan nauk. Holakoetan saxoa beso bat bezalakoa duk.


5 1

ARGAZKIA: RASLA

Eta ez al haiz aspertzen? Zenbat eta denbora gehiago sartu gehiago emozionatzen haiz, soinu hobea ateratzen duk. Euskararekin ez duk saxoarekin adina aurreratu, ala? (barrez) Lasai-lasai. Poliki, txikito. Ikaragarrizko ikuskizuna. Hamaika aldiz entzun diagu, instrumentista onenak eslaviarrak eta iparraldekoak direla, hotza eta iluna dutelako hilabete askoan eta etxean sartuta jo eta jo besterik egiten ez dutelako. Nola azaltzen duk orduan hegoaldeko artistena? Bi musikalitate dituk. Herrialde epeletakoak dituk flamenkoa, rumba, samba, bossa nova… horiek denak beroak dituk, kalerako musika, festarakoa. Ez zeukak konplikazio txikiagoa alaiagoa eta dantzagarriagoa izanagatik. Egia esan, Cadizen, arratsaldeko ordu-bietan, eguzki betearekin, estudiatzen jartzeak amorrua ematen dik, eguraldi hori kalera irten eta garagardo bat hartzekoa duk, edo parkean porro bat erretzekoa. Hemen ordea, euria zarra-zarra, hodei ilunak… eta ni gustura egoten nauk barruan. Horrek asko lagundu zidak.

Eguraldia ez duk aldaketa bakarra izango. Ez, baina asko egiten dik. Eskuak beti hotzak zeuzkaat hemen. Estufa beti martxan, bestela atzaparrak hoztu eta ezin diat jo. Bi mundu dituk. Komunikatzeko modua bera diferentea duk. Behealdean asssko hitz egiten diagu, bateko txiste ta besteko ateraldi, txorakeria mordoa… hemen ahoa ireki aurretik hamar arte kontatzen ikasten ari nauk. Hasieran, di-da, etorri ahala botatzen nian okurritutakoa eta jendeak zoro bati bezala begiratzen zidaan. Cadizko azentu hori disimulatzeko kapaz al haiz? Nahi izanez gero (ahalegindu egiten da) aisa egingo nikek. Beittu ya kendu diat. Ostiyak kendu duk! Zer nahi duk ba? Mingaina txorroskiloan sartzea bezala duk. Gure hitz egiteko modua erlaxatuagoa duk mingaina aurrera erortzen uzten diagu zza zza zza. (Barrez, Antoñitok eta bere ikaskideek geltokian egiten dituzten jam session-etaz hasi gara hizketan. Puntako dozena bat musikari txandaka igoaz oholtzara). Beldurtzen al hau jendaurrean jotzeak? Ez. Nire ikaskideen aldean bentaja zeukaat horretan. Jazz-a nik baino askoz landuago ditek, putamadre jotzen ditek, baina ez zegok jendaurrean jotzetik bizimodua ateratzen duen beste inor. Ni elitera iritsi ninduan Cadizen ‘flamenco fusion’-ean, Maita vende ca, Niña Pastori… punta-puntan zeudean eta ni horien zuzendari musikala ninduan. ‘Flamenco fusion’-ean ahots propioa topatu nian, iristen ninduan… hortik pauso bat baino ez zegoan komertzialtasunera, eta bertan-goxo geratzera. Nik jendeari oilo-ipurdia ateratzea nahi diat eta orain jazzarekin lortu nahi diat, hori eskatzen zidak nire anbizio kabroi honek. Etorkizuna asko planifikatzen al duk? A: Nire ‘euskal urteak’ bukatzean orain arte bezalatsu jarraituko dudala uste diat, ordaintzen didatenentzat joaz; mertzenario bizitza ez duk bizitza txarra. Horretaz gain ‘nire’ proiektua garatzen hasi nahi nikek, diskoren bat egin… Udan lana egin eta dirua irabazi beharra zeukaat, gero urte osoan jaten diat eta udan pilatutako sosekin. Irailean Donostian jarriko nauk. Bueltaka ibiltzeak erre egiten naik eta gainera gainontzeko ikasle gehienak kanpotarrak nola diren, denak han zeudek.

J

on artano


AGENDA 21 ZESTOAKO, A

AIZARUROLA-KOSTAKO 21 PROIEKTUAN. IKASTURTE HONERROAKO ETA

NAKO IKASLEAK PARTE HARTZEN DUTE

ESKOLAKO AGENDA TAN URA IZAN DUTE

IKERGAI NAGUSIA ETA BERAIEKIN

HITZ EGIN DUGU EA ZERTAN IBILI DIREN.

Egin beharreko lanak amaitzear dituzue, zer ekintzak egin dituzue ikasturte honetan? Hasieran, talde guztien lana izan da eta eskolako maila guztietako ikasleak parte hartu dugu. Hasieran, ikastetxeko diagnostikoa egin genuen ura erabiltzen duten gauza guztien egoera baloratzeko. Ondoren, nork bere ohiturak aztertuz ur-kontsumoari buruzko hausnarketa egin genuen. Era berean, urak naturan jarraitzen duen zikloa ikasi dugu; eta ur edangarria eskuratzeko herrian eraiki diren azpiegiturak bisitatu ditugu, baita ur zikinaren araztegia ere. Azkenik, Zestoako erreken egoera nolakoa den baloratu dugu eta herrian (Zestoan, Aizarnan eta Arroan ) urarekin lotutako arazoak eta horien aurrean zer egin dezakegun aztertu dugu. Egindako lan hori guztia nonbait plazaratu al duzue? Bai, maiatzaren 6an egin genuen udalbatzar berezian. Zein izan da udalbatzarraren helburua ? Uraren inguruan aurkitu ditugun arazoei irtenbidea aurkitzeko eskatzea Udalari. Eta horretarako zuek ideiak eman al dizkiozue? Bai, Udalari proposamenak egin dizkiogu eta guk ere laguntzeko eta konpromiso batzuk betetzeko prest gaudela adierazi diogu. Laburbilduz, zeintzuk dira aurkitu dituzuen arazoak? Ur kontsumo handia, zenbait ur-azpiegituren egoera kaskarra (zenbait iturrirena, esate baterako) eta ibai inguruan dagoen zikinkeria dira atentzioa deitu digutenak. Eta zuek zer proposatu diozue Udalari? Uraren kontsumoa aztertzea eta ur galerak kontrolatzea eskatu diogu. Aizarnan eskolako baratza euri urarekin ureztatzeko andela jartzea ere eskatu diogu. Ur-azpiegituren arloan, Zestoan eta Arroan ditugun itu-

ARGAZKIA: AIORA LARRAÑAGA

rriak ikuskatu, konpondu eta ongi mantentzea eskatu diogu eta ibaiaren ertzak garbiago ikusi nahiko genituzkeela ere esan diogu. Hainbat gauza zuzentzeko beharra ikusten duzue, orain udalaren erantzunaren zain egongo zarete, ezta? Bai eta ez. Alkateak gauzak zuzentzen eta konpontzen saiatuko direla esan digu, baina zenbait konponketak gauzatzeko denbora beharko dutela adieraziz. Eta zuek bitartean, zertan lagunduko duzue? Egin dugun lanarekin ura altxor bat dela konturatu gara, ura aurreztearen garrantziaz eta ura nola erabili behar dugun. Gure konpromisoak hauek dira: garbitzen garen bitartean ur txorrota itxita izatea; bainatu beharrean, dutxa hartzea; komunetan karga gutxiko botoiari sakatzea; plater eta arropa garbigailua guztiz beteta erabiltzea; behar haina ur erabiltzea eta ez gehiago; etxean, ura ahalik eta gutxien zikintzen saiatzea; ibaia zaintzea; eta urarekin jolasean ez ibiltzea. Eskolako Agenda 21ean lantzen al duzue beste gairen bat? Uraren gaiaz aparte “zaborrak” eta “elektrizitatea” ere landu ditugu, eskolan Ingurumen Batzordea baitugu eta L.H.3 zikloko ikasleok arduratzen gara eskola guztiari informazioa zabaltzeaz.


u daleko

berriak

• 2LUZATUAN KREDITU ALDA-

• EBAKEARI ETA NORMALIZAZIO PO-

AJ/PNV TALDEAK AURKEZTUTAKO

LITIKOARI BURUZKO MOZIOA.

EAJ/PNV Udal taldeak berak aurretik aurkeztutako “Bakeari eta Normalizazioari buruzko mozioa” erretiratzea eskatu zuen. Zenbait eztabaidaren ondoren, eta eskaria aintzat hartuz, mozioa ez zen tratatu Udal Batzar horretan.

008KO UDAL AURREKONTU

KETA EGITEKO PROPOSAMENA. Legearen arabera, urte hasieran aurrekontua onartzeke badago, automatikoki luzatzen da aurreko urtekoa. 2008ko udal aurrekontua oraindik ez dagoenez onartuta, aurreko urteko behin betiko aurrekontuarekin funtzionatzen ari da Zestoako Udala. Egoera horrelakoa izanik; eta, Ekain Fundazioak hala eskatuta, herri gunean aparkaleku gehigarri batzuk egokitu behar direnez, Udal Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen: -Indarrean dagoen 2008ko udal aurrekontu luzatuaren barnean kredituak aldatzeko espedientea onartzea jarraian zehazten den moduan: ∑ Gastuen gehikuntza Ekaingo aparkalekuak ……………………. 240.000 € ∑ Sarreren gehikuntza Diruzaintza gerakina ....……………………200.000 € Hiri Ondasunen zerga ....………………….. 40.000 €

•E

KAINBERRI. Ekainaren 13rako eraikuntzako la-

nak bukatuta izango dira eta udaran irekiko ditu bere ateak Ekainberrik, Ekaingo erreplikak. Bertako kudeaketaz arduratuko den ARANZADI – ARAZI enpresak esan duenez, hasiera batean (udara bitartean) froga gisan irekiko dituzte ateak. Tarte horretan herritarrek izango omen dugu lehentasuna ( eskolako ikasleak, dendariak, tabernariak, jubilatuak, ...). Tarte honetan bisitaren iraupena, kopuru egokienak. e.a. frogatu ahal izango dira. Ondoren, irailaren erdialdean, jende guztiarentzat irekiko dela diote arduradunek.

•Z

UBIAURRE EREMUAREN TXUKUNTZEA ETA BERRITZEA. Lehengo futbol zelaia zena-

ren egoera ikusirik, udalak eremu hori txukuntzea eta berritzea proposatu dio Diputazioari eta Kultur Ondareari. Horretarako Ekainberriko aparkalekuak egiteko aterako den 660m3 lur begetala erabiliko da eta orain bertan dauden eraikuntza eta materiala kenduko dira.. Lur hori Zubiaurren zabaldu eta belarra ereingo da. Horretaz gain, eta atletismoko taldeak hala eskatuta, korrika egiteko pista edo eraztuna egingo da lur berri horren bueltan

• EAPARKALEKUAREN EGOKITZE

KAINBERRIREN ZERBITZURAKO

PROIEKTUA ETA PROIEKTU HORRETAKO OBRAK KONTRATATZEKO ESPEDIENTEA ONARTZEKO PROPOSAMENA. Udal Batzarrak honako erabakiak hartu ditu: 1. R.6-Idiazpi Mendebaldeko arean (Fundiciones TS parean eta Gisasola egoitza inguruan) Ekainberriren zerbitzurako aparkatzeko gunea egokitzeko proiektu teknikoa onartzea (70 bat aparkaleku berri sortuko dituena). Proiektu hori Pedro Azkue Elosegi bide ingeniariak landutakoa da. 2. Obrak lehiaketa ireki bidez kontratatzeko espedientea eta 221.002,88 eurotako gastua onartzea. 3. Aintzat hartuz Ekainberri epe laburrean irekitzeko asmoa dagoela, kontratazio espediente horri urgentziazko izaera adieraztea. Ekainaren 2an hasiko dira aparkaleku berriaren gauzatze lanak. Obra esleituta dagoenez, berehala hasiko dira lurrak mugitzen eta eremua urbanizatzen. Bertan 70 bat aparkaleku berri egingo dira. Lan hori burutu ondoren, oinezkoentzako bidea egitea izango da Ekainberri Fundazioak ezinbesteko jotzen duen azpiegitura bukatzeko faltako dena.


9 1

agenda ma 30

20

23

ek 07

AINA

LARUNBATA

Europa guztiko 1929-1937 urteak bitarteko 25 bat motorren erakusketa eta kontzentrazioa plazan arratsaldean zehar.

06 08 10

MATRIKULAK ekainaren 20a arte www.ueu.org

OSTIRALA

22:00etan Itxaropena dantza eskolaren kurtso amaierako emanaldia, kiroldegian. IGANDEA

Agiro mendi taldeak antolatuta irteera Zestoa, Oikia, San Migel, Zumaia. ASTEARTEA

Gurutze jubilatu elkarteak Nafarroako Milagro herrira ibilaldia. Irteera 8:30ean Gurutzean. Milagro, Argedas, Uztarriko (Yugo) amabirjina eta kontserba fabrika bat ezagutuko dituzte besteak beste. Bazkideak 37 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 40 euro.

13•

OSTIRALA

18:30ean Ertxiña Musika Eskolako ikasleen entzunaldia, arkupetan. 19:30ean Alcohólicos Anónimos-en hitzaldia, Kultur Etxean. 22:30ean giza-proba plazan akoarrez osatutako taldea eta zestoarrez osatutako beste talde baten aurka.

15

IGANDEA

OSTIRALA

ASTELEHENA

San Joan bezpera. 22:30ean, San Joan sua plazan musikaz alaiturik.

OSTIRALA

LARUNBATA

B I EGUNETAN

19:30ean Ertxiña Musika Eskolakoen kontzertua arkupetan.

Karma Quintet jazz taldearen emanaldia, Bainuetxean.

16:30ean, Iraeta-Iraeta kadete mailako 60 km-ko bizikleta proba. Lau Zakila Bira txiki. Gipuzkoako talde gehienek eta Nafarroa zein Bizkaiko batzuk hartuko dute parte. Antolatzailea, Iraetako Auzo Elkartea.

-18

18:30ean Ertxiña Musika Eskolakoen entzunaldiak, Kultur Etxean.

IATZA

31

17

XI. Ibilaldi neurtua. Ibilaldi luzea: 35 km; Zestoa, Aizarna, Santa Engrazi, Etumeta, Gazume, Iturriotz, Pagoeta, Urdaneta, Altzolaras, San Pelaio, Ertxiña, Zestoa; Irteera goizetako 6:00etatik-7:00ak bitartean. Ibilaldi motza: 20 km; Zestoa, Aizarna, Santa Engrazi, Astui, Altzolaras, San Pelaio, Ertxiña, Zestoa; Irteera goizeko 7:30etatik 8:00ak bitartean. Izen ematea plazan, 10 euro. Partaide bakoitzari oparia emango zaio eta ibilbidean zehar janari eta edari postuak izango dira. Antolatzailea Agiro Mendi Taldea. Informazio gehiago 943 147 942 telefonora deituta.

24

ASTEARTEA

12:00etan lore eskaintza eta Parrokiko Abesbatzaren parte-hartzea San Joango ermitan.

27

OSTIRALA

Euskal jolasak umeentzat, Kulki taldearen eskutik.

28

LARUNBATA

20:15ean Amalda Txiki eta Parrokiko abesbatzaren kontzertua, parrokian.

• KEkainaren 30etik Uzirol udalekuak.

tailaren 24ra bitartean 9 eta 16 urte bitarteko gaztetxoentzat kirol udalekuak antolatu dira. Kopuruaren arabera, talde eta ordutegiak zehaztuko dira baina beti ere goizean zehar izango dira. Helburua, gaztetxoek udan lagun artean kirola egitea, kirol ezberdinak ezagutuz eta praktikara eramanez. 50 euro ordaindu beharko dira. Izena emateko epea maiatzaren 30ean bukatzen da kiroldegian edo 943 147 942 telefonora deituta. into bazkaria. Aurten 40 urte betetzen dituzte 1968an jaiotakoak kinto bazkaria egingo dute ekainaren 14an. Kutxako kontu korronte honetan 2101 0033 20 0126422641 ekainak 5 baino lehen 30€ sartu behar dira. Informazio gehiago nahi duenak Ane Irure (656740165) edo Nerea Irureri (607255426) deitu. rtxiña musika eskolako ikasturte berrirako izen ematea maiatzaren 30ean bukatuko da. Izena emateko deitu 943 147 911 telefonora. aur eskolak: Arroabeko eta Zestoako haur eskoletan izen emateko epea maiatzaren 30ean bukatuko da.

•K

•E

•H


84 - 2008 maiatza  

deskribapena

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you