Page 1

danbolin Vanesa ugarte jardunian

KANPOTAR HERRITARTUAK

2007/12

79. alea

SEI GIZON ELEKTROKUTATUAK


Egin zaitez

Danbolin-zulo

Kultur Elkarteko bazkide

Deitu berehala 943 147 123 telefonora. (urteko kuota 20 â‚Ź)

Lagundu zuk ere proiektua sendotzen!


N d a n b o l i nEK

aiara Exposito Alberdi

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

e-mail: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,

Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 10 13 14 16 20

ATARIKOA.

Gabonak gainean izanik, garai hau heltzean urtero gauza bera pentsatu ohi dut: “Nola da posible hain egun gutxitan, hainbeste jatea eta hainbeste diru gastatzea oparitan eta bestelako kontuetan?”. Egia da, baita ere, urtero kontu bera etorri arren burura, ni ere zurrunbilo horretan murgiltzen naizela, eta nahiz eta ez ditudan Gabonak gustuko, (betiko kontuengatik: falta direnak dituzu gogoan, senide guztiak elkartzen dira, joan den urteko balorazioa, datorren urterako plangintzak... uffffff! Gorroto dut!) konturatu gabe, ni neu ere merkataritza zentro handietako egun-pasatan murgiltzen naiz. Hala ere, Gabon garai honek badu zestoarrontzat zera berezi bat. Soro Peri egunaz ari naiz, jakina! Ondo gogoratzen naiz, haurra nintzela gurasoekin kalera ateratzen nintzenean, Soro Peri egunaz ez nintzela gehiegi jabetzen. Olentzerok ekarritako opariak lagunei erakusteko eguna izan ohi zen abenduaren 26a niretzat. Baina urteak aurrera joan ahala, egun horren zentzua ulertzen eta egunaz gozatzen hasi nintzen. Lehenengo parrandak ere hasi nintzen botatzen, taloak jatera gustura ateratzen nintzen, baita azoka ikustera ere, eta halako batean, ez dakit nori baserritarrez jantzi behar zela bururatu zitzaion! Hura poza nirea! Beti gustatu izan zait baserritarrez janztea. Garai hartan Zestoan ez zen horrelako egunik ospatzen, eta San Tomasetan Azpeitira baserritarrez jantzita joaten ginen urtero. Baina ni ez naiz azpeitiarra, ezta nahi ere, eta nik nire herriko festa giroan baserritarrez jantzi nahi nuen. Lehenengo urte hartan, oso herritar gutxi jantzi ginen baserritarrez. Ez dakit zenbat urte izango nituen, baina nahiko gaztea nintzen (oraindik ere hala naiz, baina...) eta lagunak ere ez ziren guztiak jantzi. Ondo gogoratzen dut, jantzi ez ziren haiekin haserretu egin nintzela eta hurrengo urterako guztiak konbentzitu genituela. Urteen poderioz ordea, Soro Peri egunean baserritarrez janztea ohitura bilakatu da, eta dagoeneko herritar gehienak janzten gara. Ez dugu zalantzarik izaten, eta goizean goizetik ateratzen gara baserritar jantziak soinean ditugula: goizeko azoka ikusi, trago batzuk hartu, sagardo eta gazta dastatzeaz gozatu eta egun guztiko festa giroan murgiltzera. Hala ere, ziur nago oraindik badirela herritar mordo bat baserritar jantziak janzten ez dituztenak, eta horiei zuzendua doa hilabete honetako Atarikoa. Gogoratu, gure ohiturak ez baditugu galdu nahi, gure aletxoa ipintzea beharrezkoa dela. Soro Peri eguneko ohitura hori mantentzea ere gure esku dago beraz, eta horregatik zuzentzen naiz zuregana, sekula baserritar jantzia janzten ez duzun horrengana... Aurtengoan, jantzi baserritarrez eta atera kalera euskal giroaz gozatzera!

INKESTA

ENBIDOAK

KANPOTAR HERRITARTUAK

JARDUNIAN VANESA UGARTE

AIZARNAKO ESKOLA BERRIA

DANBOLIN ZULO

SEI GIZON ELEKTROKUTATUAK

FUTBOL TXIKITIK FUTBOL HANDIRA

diruz lagundutakoa


enbidoa I. TXATO-TANKEA ogoratzen al duzue Gariren abesti hura? “…plazer txiki hauengatik ez balitz…” eta hain txikiak ere. Askotan entzun eta esan izan dugu bizitzaren heren bat gutxienez galdu egiten dugula. Bizitzaren zati batek bizi izan gabe ihes egiten omen digula. Gaur kafesne bati begira jarri naiz, txato-tanke bat zen zehazki, eta bizitza bera zela irudikatu dut. Kafesne tantak, gure egunak, orduak, plazer txikiak… kontatzen hastea ezinezkoa zela eta gainera tabernan jendea zegoenez zoratu egin ote naizen pentsatuko dutela eta, kafesne tragoak kontatzea bururatu zait. Egunaren heren bat gutxienez lotan pasatzen dugula kontuan izanik, tragoxka eder bat eman diot kafesneari. Lehenengoak zapore gazi-gozoa zuen, gaueroko ametsen eta goizeroko esnaeraren arabera aldakorra den zaporea. Txatoa nabarmen txikitu zait, jakina, baina oraindik beroa dago. Beste heren bat lanean joaten zaigu. Oraingo honi ez diot ia zaporerik hartu, beste norbaitek emandako zurrutada luze bat bezala iruditu zait. Beno, txatoaren herenarekin geratu naiz eta jadanik epeltzen hasi da. Komunari ere bere denbora eskaintzen diogu, batzuk besteek baino gehiago, ados, baina hau ere nahitaezko zati bat da guztion bizitzan. Beraz, kafesnea ahora hurbildu dut berriro. Hurrengo zurrutadan ikasketak, etxeko lanak, konpromisoak, derrigorrezko zenbait betebehar, gaixoaldiak… edan ditut. Ia kafesnerik gabe geratu naiz. Geratzen den gutxi horretatik ordea, zati bat alferrik galtzen dugu. Kontzienteki, nahiz eta gero damutu, batzuetan denbora xahutu egiten dugu besterik gabe, inolako zukurik atera gabe; telebista da adibide on bat. Kafesne parrasta mahai gainera botatzea bezala izango litzateke. Horixe egin dut eta hara!, aparra bakarrik geratu zait, hotz-hotza. Bai, horixe da benetan nahi duguna, nahi dugunarekin, nahi dugun moduan egiteko geratzen zaiguna. Plazer txikiak asetzeko, gure bizitzari zentzua emango diona garatzeko daukagun apurra aparra da. Ezer gutxi txato-tankearen osotasunean. Orain norbaitek, beldurtuta, kafesnea aparrik gabe gustatzen zaiola esango du, neuri ere bai, egia esan. Baina, hala ere, hobe nuen badaezpada ere cappuccino bat eskatu izan banu, apar askorekin.

“G

Zer egingo zenuke 2008an, 2007an egin ez duzuna? Ba, 2007an bajan egon naiz, lanik egin gabe eta nahi nuke sendatzea. Istripu bat izan nuen lantokian eta ez naiz osatu eta… lanean hasteko prest nago, baina ezin dut.

36 urte

Joxe Unanue

J

osune izeta

Bidaiatu egingo nuke, bakarrik, edozein lekutara, gertu, urruti… Motxila hartu eta benga!

48 urte

Pello Iparragirre


5 Lana gutxi eta bizimodu hobea eraman datorren urtean. Ez naiz gaizki bizi baino…

Lasaiago bizi, ze damakiBa, oporreta- gun martxa hau ra joan gizonare- oso-oso estreNeure bukin, biok baka- santea da, maila ruarentzat eginrrik, umerik ga- oso haundia da. go nuke, gehiaMari Angeles Korta Lasaiago bizibe. Berdin zait go pentsatu. Letzen saiatu. 69 urte tokia, astebete hen oso gutxi bat bada ere, pentsatu det Imanol Esnal biok bakarrik. eta… Neure bu47 urte rua zaindu, aurMarian Ibarguren ten baino gehiago. 41 urte

Beni Zinkunegi

60 urte

H

IRU ordu falta dira kontzertua hasteko Bomboneran. Sarrera merkea erosteak hori dauka, toki dexentea hartzeko lehenago etorri eta harri gainean jarrita egon behar dela ipurdia ez sentitzeraino. 25 bat gradu itzalean historiako futbolari onena jaio den estadioan. Beroa nagusi Caminito kaletik gertu, turistentzat arriskutsua ez den leku bakarrenetakoa, Boca auzoan. Papa Noelek beroa pasatzen du gabonetan Buenos Airesen. Ea kostaldera gerturatu eta horrela samurtzen zaidan familiaren eta Soro Periaren falta sentsazioa… Futbol zelaira sartzerako, poliziak ur botilak eta boligrafoak kendu dizkigu; nik esan diet aldizkari inportante baterako artikulu bat idatzi beharra dudala, baina akreditazioa eskatu didate… (Jone, bidali zerbait, ezta?). Eskerrak poltsiko batean erabiltzen ari naizen arkatza azaldu zaidan. Batzuek lapurtu eta besteek saldu. Esaten dute Argentinan negoziorako aukera txikiena ere ondo aprobetxatzen dutela: laino bat agertu orduko kale kantoian hiru lagun dituzu aterkiak saltzen. Edo paper konturen bat konpontzeko erakunde publikoetara joaten bazara, sarreran bertan, atea zaintzen bezala pare bat boligrafo saltzaile ikusiko dituzu, barruan boligraforik ez duzula topatuko abisatzen. Beharrak ingenioa bizkortzen duela, hori izango da. Duela bi aste uraren gerra erraldoi bat antolatu zuten Buenos Airesen, antolatu bai, baina inor ere ez zen azaldu han, hala ere bost pibe 125 ur sifoi hartuta iritsi ziren parkera peso batzuk irabazteko asmotan. Estadiora inguratu eta auto garbitzaile eta “aparkatzaile” inprobisatuak zeuden. Eta edariez eta choripanez gain, katalejoak eta kontzertuko posterrak, kamisetak, pinak, giltzatakoak eta kantu bildumak ere eskaini dizkigute. Badatoz Serrat eta Sabina: “¡Que alegría volver a casa en tan buena compañía”. Ondo pasa Soro Perian!

e

nbidoa 2. Mari antonia artano


Amaia

Ur

Kh ea rn rp i ot ta ZESTOARA

A

ETORTZEKO ARRAZOI NAGUSI ETXEBIZITZA MERKEAGOAK

zkeneko urtetan herrian etxebizitza mordoka egin da. Bertakoek erosi dituzte batzuk eta beste batzuk kanpokoek bete dituzte. Batek baino gehiagok esan izan du: “Hau da marka! Halako herri txikia izan eta kalean gurutzatutako batzuk ez ditugu ezagutzen, eta asko gazteak dira!â€?. Beharrak eraginda, etxebizitza merkeagoen bila, etorri da gazte asko Zarauztik, Zumaiatik, Azpeititik eta ez hain gertuko herrietatik. Zestoa bizitokitzat aukeratu duten hiru bikoterekin hitz egin dugu, Zestoara zergatik etorri diren galdetzeko eta baita ere zer moduz bizi diren jakiteko. Hauexek dira aukeratutako bikoteak: Amaia LarraĂąegi eta Urko Mager, Benji Perez eta Nerea De Arriba, eta Ainara Garrido eta Jose Minguez.

Ez datoz etxebizitzak merkeak direlako, beraien herrietan garestiago direlako baizik. Dena dela, etxebizitzaren prezioa arrazoi nagusi dela kontuan izanda, elkarrizketatu ditugun hiru bikoteek aurkitu diote herriari bestelako erakargarritasunik. Azken urteotako jendearen etorrera dela eta estatistika datu batzuk begiratu nahi izan ditugu herriaren nondik-norakoak zehatzago ezagutu nahian. Hona datu batzuk: E TXEBIZITZA 1998: 21 1999: 2 2000: 22 2001: 72 2002: 38 2003: 86 2004: 3 2005: 10 2006: 158

BERRIAK EGITEKO BAIMENEN KOPURUA

2 0 0 5E A N : - 47 haur jaio ziren. - 29 herritar hil ziren. - Beraz, hazkundea 18 biztanlekoa izan zen. - 157 etorkin heldu zen herrira. - 128k emigratu zuten. - Beraz, joan baino 29 gehiago etorri ziren. 2 0 0 1E A N : 0 eta 19 urte artekoak ziren biztanleen %17,7. 20 eta 64 urte artekoak ziren biztanleen %61,3. 65 urtetik gorakoak ziren biztanleen %21.


7

a Larrañegi eta

rko Mager

ar rt u a k ERDIKALEKO

LAUKOTEA

Badira zazpi urte Zestoan bizi direla. Zarauztarrak dira Amaia (35 urte) eta Urko (30), seme-alabak berriz “zestoar peto-petoak”. Lau urteko Oihan Erdikaleko etxean sartu eta astebetera jaio zen. Itsaso txikiak bi urte ditu. Zarautzen alokairuan bizi ziren eta etxea erosteko intentzioz hasi zirenean, ikusi zuten hango etxebizitzen prezioak ez zirela parte onekoak. Inguruko herrietan begira hasi ziren, bai alokairuko etxeak ikusten eta baita erostekoak ere. Aizarnazabal, Aizarna, Zumaia, Oikia, Arroabea... horiek denak pasa eta Zestoako Erdikaleko etxea erostea erabaki zuten. Etxebizitza erosi eta bi urtez obratan aritu ziren, poliki-poliki, lan eta lan ilusioz beteta. Bitartean bai Zarautzen eta baita Zestoan alokairuan egon ziren. Zestoan ez zuten inor ezagutzen, baina Erdikalean obretan pasa zituzten bi urteetan herritar asko ezagutu omen zuten. Amaiak hala kontatu digu: “Lanean ari ginela, jendea arrimatu egiten zitzaigun eta galdetzen zigun: “Zu zein zara? Nondik etorri zara? Zergatik etorri zara Zarauztik? Eta zein familiatakoa zara?”. Herri txikitako jendeak jakin-min handia izaten du nonbait eta denak zarauztarrei galdezka. Beraz, lehenengo ezagutu zituzten herritarrak Erdikalean gora eta behera sarri ibiltzen direnak izan ziren. Ondoren ezagutu zituzten dendariak, parrandaren batean edo bestean ezagututako gautxoriak eta Oihan eta Itsaso etorri zirenean, nola ez, gurasoak. Zestoa zergatik aukeratu zuten galdetu diegu biei. Arrazoi bat nabarmena da eta hasieran azaldu dugu: etxebizitzen prezioak. Beste gauza bat ere hartu zuten kontuan Zestoara etortzeko: herria ondo komunikatua egotea. Batez ere, autopista gertu edukitzea baloratu zuten lana kanpoan egin eta etxera erraz itzultzeko. Zarautz bezalako herri handitik etorrita zerbitzu aldetik-eta zer moduz dagoen Zestoa galdetu diegu eta hara erantzuna: “Anbu-

latorioa dauka, farmazia, denda asko, harategia eta arrandegia... minimoak dauzka eta eguneroko bizitza egiteko mugitu beharrik ez daukazu”. Zerbitzuak nahikoa, eta gainera, herri txikiko bizitza eta lasaitasuna eskertzen dituzte. Orain, udan-eta, Zarautza joaten direnean estresatu egiten omen dira jende asko dabilelako, auto asko ere bai... eta elkar ezagutzen ez duen jende asko. Zestoan lasaitasuna aurkitu dute eta denak elkar ezagutzen duten tokia. Hori ez da denen gustuko izaten, baina zarauztar hauek onerako baloratzen dute. Zestoan gustura bizi direla azpimarratu digute, baina guk galdetu diegu ea zeren falta sumatzen duten eta hauexek esan dizkigute boteprontoan: “Trena, igerilekua, zona batzuk hobeto argiztatzea iluntzen duenean paseatzeko, Bainuetxe aurreko errepideko pasabidea, espaloiak gurpildun aulkientzako hobeto moldatuak... baina ez gara gehiago kexatuko, bestela herritarrak haserretuko zaizkigu kanpotik etorri eta horrela kexaka ari garelako”. Aukera izanez gero Zarautza itzuliko al diren galdetu diegu eta biek seguru erantzun dute: “Ez, orain ez ginateke aldatuko, hemen lasai bizi gara”.

···


Benji Pérez eta

Nerea De Arrib

··· BILBOTIK

ETORRI BERRIAK

Bilbotarrak dira biak. 29 eta 25 urte dituzte. Benji orain dela hamar bat hilabete etorri zen bizitzera Zestoara, Nereak berriz, pare bat hilabete daramatza. Nerea administraria da eta Zarautzen egiten du lan. Benjik dio (Benjirekin egin genuen elkarrizketa) Nereari gehiago kostako zaiola herrira ohitzea etorri berria delako. Benji informatikaria Bilbon jaio eta han bizi izan zen, baina Londresen lau urtez bizi izan da eta Zestoara etorri aurreko urtea Zarautzen egin zuen. Alokairua garesti zegoela uste zuen ordea, eta etxebizitza bila hasi zen Zarautz inguruko herrietan. Bilbotarrak ederki esplikatu digu nola hasi zen etxe bila, hau da, “Benjiren teknika” erabiliz: “Zarautz erdigune hartu eta zirkuluak egiten hasi nintzen, erdigunetik gertuen zeuden herrietan begiratzen hasi nintzen etxebizitzen prezioa eta herriko zerbitzuak kontuan hartuz. Polikipoliki zirkulua handitzen zihoan”. Orio, Usurbil, Zumaia, Iraeta eta Elorrian, esate baterako, ibili zen bila eta azkenean Zestoan erosi zuen etxea. Nabarmena da zergatik etorri den Benji Zestoara bizitzera; etxebizitzak merkeago daude, baina berak ondo argitu digu:

“Merkeago daude, ez merke”. Prezio kontuengatik bizi da Zestoan, baina esan digu herriko lasaitasuna atsegin duela. Pixka bat harritu gaitu komentario horrek Zarautz izan baita bere azken bizitokia; ezin esango dugu hiri ikaragarria denik. Berriz azpimarratu digu lasaitasunarena: “Londresen bizi izan nintzen eta halako hirian nahikoa egin nuen. Zestoan lasai bizitzen da eta gustatzen zait”. Herriak zer hutsune dituen uste duen galdetu diogu eta segituan bota du: “Pobreen garraiorik ez dago, hemen ez dago trenik, ez metrorik... autobusak daude baina ordutegiak...”. Eta behin eskatzen hasita igerilekua izatea gustatuko litzaioke. Herri bizitzarik egiten duen galdetu diogu eta esan digu eguna lanean pasatzen duela Donostian eta Zarautzen gelditzeko ohitura duela. Han aurkitzen du bere afizioetako bat, eskalada, praktikatzeko tokia eta lagun giroa. Beraz, herrian, batik bat asteburuetan egoten da. Benjik aitortu digu Zestoan ere, beste tokietan bezalaxe, koadrilen sistemak funtzionatzen duela eta horietako batean sartzea ezinezkoa dela. Zirrikitu bakarra okurritu zaio: herrian antolatzen diren mila modutako ekitaldietan, ikastaroetan eta bestelakoetan parte hartzea. Eta horretan saiatuko dela dio; euskararekin bezalaxe. Orain dela ez asko hasi zen euskara ikasten eta “Londresen ingelesa bezala Zestoan euskara” praktikatzeko intentzioa du.


9

ba

SASTARRAIN BIDEAN TXAKURRAREKIN PASEOAN Ainarak 27 urte ditu eta zarauztarra da, Josek berriz, 28 ditu eta zumaiarra da. Zarrek, artzain-txakurrak, urtebete dauka. Duela bi urte bikote moduan etxebizitza erostekotan hasi ziren eta lehendabizi Zarautzen begiratu zuten. Erosteko etxe garestiegiak zeudela konturatu ziren. Ondoren, Zumaian egin zuten bilaketa eta han ere oso garesti zeudela ikusi zuten. Zestoan aldiz, etxe berria erosteko aukera izan zuten eta Lasaon lan egiten zutenez, eta autobus zerbitzu egokia zegoenez, Zestoan bertan erosi zuten etxea. Aurretik ez zuten Zestoaren ezagutza handirik, gaztetxoa zela Sastarrainera eskalatzera eta espeleologia egitera etortzen zela du gogoan Ainarak. Baina lankide bat ez ezik ez zuten inor ezagutzen herrian. Urtebete da, jada, Zestoan bizi direla eta herria oso polita iruditzen zaie, mendiz inguratua. Iraeta eta Sastarraingo pasealekuak oso gogokoak dituzte eta herria zerbitzuz ondo osatuta dagoela uste dute. Eguneroko bizitza bertan egiten dute. Batez ere, astean zehar, erosketak egitera eta kafea hartzera irteten dira. Herriko berri Danbolin aldizkariaren bidez eta kalean jartzen diren kartelen bidez izaten dute. Atsegin dute jendeak kalean kasu egitea. Hala ere, gazte taldetan sartzea zaila dela uste dute, gauean ere ez dira asko ateratzen hemen, beraien jaioterriko lagunak mantentzen dituzte, eta Zestoako festak Zarauzko Euskal Jaiekin batera izaten direnez, ez dute herriko festetan parte hartzen. Herriko zerbitzuak nahikoa direla uste dute; erosketak egiteko denda ugari, haurtzaindegia, osasun zerbitzua... herria txikia izanda ere zerbitzuak ondo. Anbulategiak, esate baterako, grazia egin zien hasieran. Leku gutxiko egoitzan zerbitzu asko eskaintzen omen dira. Beraiek ere, osasun zentro berriaren zain omen daude. Kiroldegiarekin aldiz, sorpresa txarra izan zuten. Bizkarreko arazoak direla-eta igeri egitea komeni zitzaien eta begia bota zioten kiroldegiari; kanpotik ikusita kiroldegian igerilekua zegoela omen zirudien, baina ez zuten halakorik aurkitu. Gaur egun Zumaiara joaten dira igerilekura eta Zestoaren behar handienetakotzat horixe jo dute. Herrian oso gustura daude, baina noiz edo noiz be-

Ainara Garrido eta

Jose Minguez

raien herrira itzultzea ez dute baztertu, batez ere familiarekiko gertutasunagatik. Ainarak eta Josek Zar artzaintxakurra kumea zela ekarri zuten Zestoara, abenduaren 19an urtebete egin dute elkarrekin. Zaunka ugari egiten die ezezagunei Zarrek, baina, hala ere, jende berria ezagutzen laguntzen diela dio Ainarak.

L

ierni Arrieta Onintza Irureta


J

Vanesa ugarte ardunian

ZALDIEN

MUNDUAN DOMINATZAILERIK EZ

E

"

torrarako bidean gora egin dugu, eta Ibaiederreko ur-sarea pasatzeko zabaldu zuten bide parera iritsi garenean ezkerrera hartu. Tipitapa oinez gindoazela bidera atera zaigu koadrila: Vanesa eta Fatima, eta haiekin batera Eder, Sei, Boira, Wendolin eta Alaitxo zaldiak. Jone eta Artzai txakurrak ez ziren aparte. Zaldiekin paseatuz aritu gara jardunian eta zaldiei begirik kendu gabe erantzun die Vanesak gure galderei.

Ondo egoteko behar dutena da askatasuna, belarra eta lagun artean bizitzea”

Zer da zuretzat hau guztia ofizio bat…? Bizitzeko modu bat, lanbide bat, dena. Animaliek lan asko dute. Kontua ez da eguneko nire orduak egin eta martxa. Edo neuk egiten dut edo beste norbait eduki behar dut hauek guztiak zaintzeko.

Zeure zaldiekin egiten duzun bizimoduaz gain, oker ez banago, zaldiak domatzera ekartzen dituzte zuregana… Beno, domatzera esaten da, baina niretzat bi hilabetetan ez da domatzen. Heziketa lana berriz, zaldiak jaiotzen direnetik egin behar da. Hezi, bideratu… batzuk gazteak izaten dira, montatzen hasi nahi direnak. Bestela berriz, badaude erresuminduta edo ohitura txarrak hartuta daudenak edo arazoren bat eduki dutenak… Alde handia egoten da zer etxetatik datozen eta zaldia nola bizi izan den. Etxekoek zaldia nola tratatu duten… faktore asko daude. Animaliek, ondo egoteko, askatasuna behar dute, belarretan eta lagunartean bizi, beraien artean erlazionatzen ikasteko, elkar errespetatzeko, konportatzen ikasteko. Txikitan hori ez badute eduki konponbidea zaila da; bakarrik hazi den batek hori dena ez dauka. Zaldiak hezitzea da, beraz, zure lana. Eta jabeek jasotzen dute prestakuntzarik edo, aurrerantzean nola zaindu jakiteko?

Lan handia dago egiteko jendearekin. Zaldien kasuan egin behar dena da beraiek ulertzeko modu batean egin lana. Gero nagusiak hartu eta ez badaki nola tratatu gure lana pikutara joaten da. Animalia hauek oso garbiak dira, gustura badaude ondo, ulertzen badute ondo, baina ez badute ulertzen ez dute kasurik egiten edo urduri jartzen dira, deskonektatu egiten dute. Arazoak orduan hasten dira, eta pentsatzen dugu zaldiak ez duela lan egin nahi, baina ez da hori, beti egoten da arrazoiren bat, hauek ez daukate maleziarik. Laguntzailea ere baduzu… Bai, Fatima, Burgoskoa da eta praktiketan dago hemen eta asko laguntzen dit. Fraisoron ikasi zuen, nekazaritzaeskolan, eta orain beka bat eman diote eta nirekin dago. Lehendik ganaderitza egin zuen, beno explotaciones ganaderas zehazki esateko. Eta zuk prestakuntza berezirik egin duzu langintza honetan jarduteko? Ikasketak… Bai, albaitaritza hasi nuen, baina utzi egin nuen, urte asko ziren. Egia da gerora baliagarri izan zaidala ikasitako gauza asko. Baina beno, lehen ikasitako gauza asko ezabatu egin behar izan ditut. Luzirekin topo egin nuen eta ikusi nuen hau guztia sinplea dela. Luzi Ris etologo galestar bat da. Etologoek animali espezieek beren ingurunean duten portaera aztertzen dute. Azken finean zaldia ezagutu eta horren arabera jokatu, horixe egin behar da. Harekin ikastaroa egin nuen, ahoa zabalik gelditu nintzen… eta esan nuen: ‘Uf, hau bai’. Erabat konbentzitu ninduen. Bizi guztia darama zaldiak aztertzen, hezitzen; domatze edo otzantze naturala egiten du.


1 1

Hemen zuekin edukitako zaldiak gero jabeari itzultzea ere ez da ba xamurra izango batzuetan… Pena ederra ematen du… txikitxo hauek gainera… faltan ez zaituzte botako, baina ezagutu bai. Eta gero ikastarotako zaldiak… beti gogoarekin geratzen zara… Hasten zara lanean, ikusten duzu buelta ematen ari direla eta, orduan… dena bukatu egiten da. Beraz, ikastaroak ere ematen dituzu… Bai, batzuk zaldi “heziketakoak” eta beste batzuk “montakoak”. Katalunian eman dut ikastaro bat duela gutxi. Mendikoirako ere eman izan ditut aurten; Kantabrian ere eman ditut batzuk… Taldea osatzen denean batzuk deitu egiten dizute, ondo ibili garen lekuetatik eta ezagutzen gaituzten lekuetatik deitu egiten digute. Pixkanaka zalditegira iritsi gara, eta han Vanesak bere lana egiteko modua azaldu digu… Lan egiteko erak eta montatzeko erak daude. Zu jarri zaitezke zaldiaren gainean eta esklabo bezala tratatu: “Nik agintzen dut eta zuk nik esandakoa egin behar duzu” edo berarekin bat egin dezakezu. Gu horretan ari gara, jendeari hori ulertarazi nahian. Montatzerakoan ere, beti silla gabe montatzen dugu jendeak zaldia sentitzeko. Ez da “horra joan nahi dut, tiroia eman, gelditu, benga tiroia berriz”. Asko da gorputz hizkuntza eta koordinazioa. Mugitzea nahi badut mugitzen hasiko naiz neu, pelbisa mugituko dut horretarako, gelditzeko blokeatu egingo naiz. Zaldiak hori sentitu egiten du. Geratzen denean saritzen badut hobe, uler dezala ondo egin duela, baina ‘oso ondo’ esatea nahikoa da, ez daukat azenario bat eman beharrik. Jendeari erakutsi egin behar zaio, menderaketarik ez dugula ezertarako behar. Armoniaren bila goaz gu, beraiekin batera, ahal dela bat egin, bi orekak bat egin eta listo. Horrela, beraiek ere ondo pasatzen dute.

Aurrera begira zer proiektu dituzu? Nabe bat. Aterpe bat. Orain daukadana hilabete batean egin genuen lagun batek eta biok. Aitak lagundu zidan beheko txabolak egiten. Justu-justuko bat eginda ikusi nuenean, lanean hasi nintzen. Zaldiak ez ditut entzerratuta eduki nahi, baina apartatu nahi baditut, edo berezita edukitzeko zerbait behar dut. Hona, adibidez, ezin dut zaldi entero bat, indartsu bat, ekarri. Gehienetan beti kanpoan ibiltzen dira. Euri asko egiten badu eta blai eginda badaude, sartzen dira barrura, baina hotza ondo aguantatzen dute. Gustatuko litzaidake leku bat izatea hezitzeko, ikastaroak etxean eman ahal izateko. Oso interesantea da: askotan gauza sinpleak dira, baina inork ez badizu esaten, nola ikusten duten, nola entzuten duten… Adibidez, zergatik ezin zara atzean jarri? Ba, ez zaituztelako ikusten, ez da besterik, begiak alboetan dauzkate eta parean jartzen bazara ere zaldiak ez zaitu ikusten. Nola erakutsi? Mundu guztian arazo bera dago eta asko da, guk zaldiak dominatu egin nahi ditugulako. Be-

···


na. Pentsatzen nuen silla, ezproiak, egundoko burni zaharrak sartuta eta horrela arituko zirela behor horrekin. Orduan nik eskema denak puskatu behar nizkion. Buruko ziztrin bat jarri, ezer gabe jarri gainean eta horrelaxe hasi nintzen eta orain ere horrelaxe dabil. Hori bai, edozeinek ezin du montatu, baina lasai bazoaz ba, bai.

···

raien munduan dominatzeak ez du existitzen. Hori hasten da etxean sartu eta itxitura batean sartzen ditugunean eta pentsua ekartzen diegunean. EDER, hori Gorbeiako pottokazale batena da. Bi urte dauzka, irenduta dago, eta bi edo hiru aldiz mangadan sartuta ibili da. Eta hori zer den? Ba, menditik jaisten dituzte pottoka denak eta multzotan “manga” batean sartu, batzuk destetatu egiten dituzte; alegia: umeak kendu amagandik… Baina dena azkar eta presaka, txutatu desparasitatzeko, baina sekula ez dute izan harremanik gizakiarekin eta urtean bi aldiz jaisten dira eta galdu-galduta daude, ez dakite zer pasatzen den. Eta hori dena pasata, berriz mendira eramaten dituzte. Eta jakina, horiek jada ez dira basatiak, erresuminduta daude. Gero ikusten dute pertsona bat eta ihesi joaten dira. Berrehun metro baino gutxiagora ez zitzaidan hurbiltzen eta ia udara guztia pasa dut berarekin lo egiten. Ze hobeago lo egotea baino, ez zara mugitzen, belarra hor jartzen duzu, eta poliki-poliki hurbiltzen doa. Ikusten du gizakiak ez diola erasotzen. Denda jarri euria egiten bazuen ere eta hortxe… lagunen bat etortzen bazen ondo, horrelaxe… BOIRA. Behor hau ikastaro batekoa da, Kataluniatik ekarri ziguten, orain dela hiru bat urte edo. Etorri zen gizon bat eta esan zigun: ‘Behor hau erotuta dago’. Jende guztia hegan botatzen zuela eta ez dakit zenbat kontu. Karakter handiko behorra da. Baina egurrarekin hasi ezkero batzuk eraso egin dizute, duten indarrarekin. Eta beste batzuk etsi egiten dute, matxakatuta daude, egurra jaso eta jaso. Orduan, hori ebitatzen ikasten dute. “Nahi duzuna egingo dut, baina ni ez jo”. Beste batzuk berriz ezin dute jasan eta defenditu eta defenditu egiten dira. Horietako bat da Boira, egurra eman diote, berak ez du barkatu eta hemen dago orain. Jabeak esan zigun “Edo hezitzen duzue, edo haragitara doa”. Baina bi hiru egunetan miraririk ezin da egin, ikusi bai eta bideratu ere bai, baina horrelako behor ona ikusi eta mataderira? Ezta pentsatu ere, hau Zestoara, hau zoratuta ez dago. Kamioian sartu eta etxera. Urtebetean edo ez nuen ezer egin, ezin zen ikutu ere egin. Beti ihesi. Baina ikusten zuen beste zaldiak gainera etortzen zitzaizkigula eta poliki-poliki hasi zen gerturatzen. Hasi nintzen xuabe-xuabe montatzen, silla gabe, jaki-

SEI, AMASEI BERE AMA ETA ALAITXO. Pottokak dira, oso antzinako arraza. Autoktonoa izatean ikasi dute benetan ondo defenditzen eta mendi hauetan bizitzen eta, horregatik, oso egoera gogorretan bizitzeko gai dira. Gizakiak eskua gutxi sartu duen arraza da. Asko defendatzen dira, leku itxi batean edo inguratuta sentitzen badira ez dute etsitzen, beste zaldi askok egiten duten bezala. Urtebeterekin ere ikusi egin behar da nola defenditzen diren, karakterra dute. Niri hori gustatu egiten zait. Eta onean goxo-goxoak dira. Muga batzuk jarri behar dira, baina beraien beharrak errespetatuz. Mantentzeko oso gutxi behar dute. Mendian ibiltzen dira zoragarri, todoterrenoak dira. Umeentzat oso egokiak dira. Aulkia jartzeko, orrazteko, zaintzeko eta bertan dauzkazu. Ez daukazu hainbeste ordaindutako poniak ekarri beharrik! WENDOLIN. Lau urteko behorra, anglo-arabea. Lau urtean Elgoibarko etxe batean eduki dute beste zaldi batzuekin. Ez zekien sokatik ibiltzen, burua ikutzeko sekulako arazoak zeuzkan. Pentsua jatera etorri eta heltzea bazeneukan, baina oso erresuminduta zegoen. Ikututa dago, baina gaizki ikututa. Oso petrala da, eta gainera, asko izutzen da, ez da batere ibili mendian. Oinez ekarri nuen Elgoibartik, bere etxean bizi zen zaldi batekin, poliki-poliki hartu eta zazpi edo zortzi ordutan. Hilabete darama hemen eta jarri naiz gainean, baina behor horrekin ezin duzu pausu bat azkarrago eman, bere erara ibili beharduzu.

M

argari eizagirre


AGURRA

Gure eskola zaharra desagertzera doan honetan, goraipamen bat egin gabe ezin gelditu. Eta goraipamena bakarrik ez, zerbait gehiago ere merezi duelakoan nago. Eraikuntza horri amaitu zaio bere epea aizarnarren heziketan. Orain, aro berriko etxe polit batek hartuko du bere tokia. Aizarnan jaio garen gehienok hortxe hartu genituen lehenengo ikasketak, maila xumean, beharbada. Baina garai hartako egun atseginak, jolasak, izan ditugun lagunak, hartu ditugun zigorrak… Zeinek ez ditu gogoan, oraindik ere? Gogoan hartzekoak dira, izan ere, hortik pasa diren maisuak eta maistrak. Denek utzi dute herrian beren seinalea edo marka. Hasi ikasgelan mozkortzen zenarekin eta segi sasimaisuekin, Francoren jarraitzaile sutsuekin, “señorito” trajeatuekin… Eta profesional egokiekin ere bai, jakina. Nobela luze bat egiteko gai faltarik ez luke izango idazle batek eskola horretako pasadizoekin eta kontuekin. Ikastetxe horretatik pasa den belaunaldi bakoitzak izango du bere historia kontatzeko. Nik, neuk bizi eta ezagutu dudana azalduko dut ahal dudan egokien. Gogoan ditut oraindik, eskolako lehen egunak, benetan goxoak

3

AIZARNAKO eskolari

1

eta gustukoak. Apaiz bat zegoen maisu egun haietan: Don Juan Epelde, gero misioetara joan zena. Hark bai harreman egokiak zituela txikiekin, gozoki eta guzti! Geroztik, esaerak dioen bezala, la letra con la sangre entra ezagutu nuen nik. Bigarren maisua, adibidez, aizarnar batekin ezkondu eta bertan bizi izan zen. Ez nago seguru, baina gerran zauritu eta gero irakasle postua hartutakoa zela ematen zuen. Gozokiekin izandako hartu-emanetatik, gerrikoarekin ematen zituen zigorrak ikusi eta jasotzera pasa nintzen. Trauma haundia izan zen niretzat. Ondoren, maisu frankista sutsua ezagutu nuen, ondo gogoan dut oraindik. Francok Espainia salbatzeko barku txiki xaxtar batean pasa zuela “estretxua” kontatzen zigun hormako argazkian zegon gizonari begira. Eta, jakina, guretzat heroi bat zen gizon bibotedun hura. Halere, urte asko pasa aurretik konturatu nintzen “istorio” horrek beste alderdi bat ere bazuela kontatzeko. Ardoarekin arazoak zituen beste maisu bat ere ezagutu nuen. Goizeko orduak oso astunak izaten zituen eta, bezperan mozkortu bazen, goizean jai ere izaten genuen askotan. Eta gu, eguna joan eta eguna etorri, goizero elkarri galdezka: “Hi, atzo mozkortu al huan maisua?” Erantzuna baiezkoa bazen, hura poza! “Bale gaituk! Gaur ere goizean ez diagu eskolarik!” Baina, ez pentsa eskola horretan dena ezkorra zenik. Emaitza onak lortu dituen eskola izan dela, seguru nago. Aizarnarrok nahiko maila egokia eman dugu edonon, eta bereziak eta diplomatikoak garela ere esaten dute. Diplomazia hori, eskola horretan hezteak eta bailarako mikroklima bereziak eman ote digu, bada? Agur bat, bada, gure eskola zaharrari. Eta ongi etorri ikastola berriari!

J

ON

EGIGUREN


zulo

danbolin

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketara autobusa antolatu zuen Erralla Bertso Eskolak. Autobusa antolatzeak berekin dakartzan beldur, antolatutakoa arrakastatsua izan zen azkenean. Bertso usainera gerturatzen den jende asko dagoen seinale.

Abenduaren 6tik 9ra tango topaketak

izan ziren Zestoan. Espainiako, Alemaniako, Euskal Herriko, eta jakina, Argentinako jendea bildu zen Arozena hotelean, guztira ia berrehun lagun. Dantza egiteaz gain eta ikastaroan parte hartzeaz gain, Urola bailarako bazterrak ezagutzeko eta hemengo sukaldaritzaz eta ohiturez gozatzeko aukera ere izan zuten. Horren adibide dira, besteak beste: abenduaren 8an herriko kiroldegian egin zuten sagardo dastatzea eta festa: abenduaren 9an, berriz, dozenaka bikotek dantza erakustaldi berezia (milonga) eskaini zuten udaletxeko arkupetan, dantzarako abileziak erakutsiz.

Linux ikastaroa izan da herrian Udaleko Euskara eta Gazteria sailek antolatuta. Ikastaroan bildu diren herritarrek, software librearen inguruko ezagutza jasotzeko aukera izan dute.

Itxaropena dantza taldea

, iazko hutsunea eta gero, indarrez etorri zaigu aurtengo emanaldian ere. Kiroldegiko harmailak bete egin ziren, eta ekitaldian herriko haur eta helduak dantzan ikusteko aukera izan genuen. Gainera, ekitaldiaren amaieran, dantzari helduek, koreografia berezia eskaini zieten han bildu ziren guztiei. Dantza saioan, Itxaropenako kideek, Marian Larrea abeslari herritarraren laguntza ere izan zuten eta han bildu zirenek Furra furra abesti ezaguna abestu zuten. Dantzen haria markatzen izen handiko musikariak aritu ziren: Garikoitz Mendizabal, Jagoba Astiazaran, Iraitz Zabaleta, Txomin Mujika eta Sebastian Etxeberria. Eutsi horri lan ederra egiten ari zarete eta!


5

k

1

ale/bale KALE.

ZUBIMUSU BASERRIAREN ATZEKO ALDEAN

ZABOR ETA ZERRIKERIA PILA BATEKIN AURKITU DIRA LORAZAINAK, BELARRA MOZTU DUTENEAN.

BA L E .

POSIBLE OTE DA?

URTE ETA ERDI PASA ONDOREN BAINA

BENTAPELIGRORA BIDEAN DAGOEN ESERLEKUAREN BIZKARRALDEA. KONPONDU DUTE

Zestoan Merkatari Elkartearen sorrera ospatzeko, hainbat ekitaldi izan dira. Horien artean aipatzekoa da herriko merkatariek egin duten zozketa eta baita luntxa edo mokadutxoa ere. Era guztietako ekitaldiak izan dira: gaztaina erreak banatu dituzte eta trikitilariak ere izan dira herriko kaleetan zehar.

Zestoako Liburutegian Osaba Patxiren koadernoa ipuin ilustratuaren aurkezpena izan zen abenduaren 12an. Imanol Azkuek idatzi du lana eta Txiki Agirre Keixeta eta Roberto Gutierrez arroaarrak arduratu dira liburuaren marrazki eta diseinu lanez.

Ingurumen sailak antolatuta

herriko hainbat haur, Ezkio-Itsasoko baserri ekologiko batean izan dira egunpasa. Ogia egiteko prozesua ikasi zuten, eta, bide batez, beraien eskuekin ogia egiteko aukera ere izan zuten. Horrez gain, nekazaritza ekologikoaren berri ere jaso zuten.


Z e s t o a t i k E z b e h a r Se i g i z o n e

1

917.

HOTZ

IKARAGARRIA ZEN ABENDU

HARTAN; HARREZKERO, EGUN BAKAR BATZUK KENDU-

TA, APENAS EGIN OMEN DUEN HAINBESTE HOTZ.

BUR-

GOS ALDEAN EZ ZEN BERORIK IZANGO, EZ, ALAJAINA.

Izotzaz zuri egongo zen Berberana. Jelatuta, Humecillo ibaia. Eta haren ondoan, irmo, Velascotarren dorrea, han inguruan pasatzen zen guztia zelatatzen. Baina ez zegoen han Mateo Salazar gaztea, aurrerago aipatuko ditugunetatik ezezagunena, baztertuena, arrotzena seguru asko. Mateo ez zegoen han, baina litekeena da bere pentsamendua hara begira egotea: Gabonak laster iritsiko ziren, eta ez ote zuten ba mereziko etxekoek erregalotxo bat, han familiakoekin partekatzeko? Bakailao puskatxo batzuk, eskukada bat sardina zahar, errezil sagar batzuk erreta jateko… gauza xumeren bat, esku-erakutsi bat. Ez ote ziren ba ondo etorriko hemengo jaki horiek hango baratxuri zopa eta Losako patata famatuekin batera jateko? Aita hila zitzaion ordurako Mateori, eta amak gobernatzen zuen etxea ahal zuen moduan. Seme-alabek gazterik hasi behar izango zuten lanean. Mateok argindar lineak jartzen aurkitu zuen ogibidea. Berberanatik ez oso urruti, Tobalina bailaran, argindarra sortzeko ur-salto eta zentral garrantzitsua egina zuten, Espainian lehena eta garai haietan Europako handiena, Handik sortu zitzaion Mateori Bilboko Compañía Hidro-Eléctrica argindar

enpresarentzat lana egiteko aukera. Han-haietan hasiko zen, seguru asko lanean, eta argindar lineak zabaltzen zihoazen neurrian, Mateok ere batera eta bestera mugitzen joan beharko zuen, hogeita bederatzi urterekin Zestoara iritsi zen arte. Herri handia, aberatsa, txukuna irudituko zitzaion Zestoa Mateori. Izan ere, Espainia osoan hain ezaguna bihurtzen ari zen gure hiri termalean, hiru bat mila kristau bizi ziren ordurako. Haren herrian, Berberanan, berriz, ez ziren laurehun biztanlera iristen. Herri noblea bezain pobrea zen hura. Zestoako uda garaietako jauntxo, aristokrata, apaiz ospetsu, artista… hemengo afanik ez zegoen han. Baina zer axola zion… Ez zen hura Mateoren gustuko giroa; hark nahiago izango zuen bere lagunartekoa: herriko tabernatan tragoxka batzuk hartu, broma batzuk kontatu, herriko neska gazteei begiratu… Ez zuen, hala ere, asti handirik izango kontu horietarako. Jango bazen lana egin behar gogor, goizetik iluntzera, jo eta ke, uda eta negu. Zestoako giro go-


7 1

k . r i ka r a g a r r i a . l e k t r o k u t a t u a k

Elektrizitateak, zientziari eta industriari hainbeste onura eskaintzen dizkion indar xoan baino ordu gehiago zoragarriak, kontu pasa beharko zituen, bai, inguruko mendi bazte- handiz erabili ezean rretan. gizateriari ezbehar Negu hartan Santa Engrazia eta Etumeta alde- beldurgarriak ekartzen an zebiltzan argindar li- dizkion horrek, berriro nea tiratzen Mateo eta ere gertakari ikaragarri lantalde guztia. Bazuen Mateok paraje haiek on- bat eragin du, eta do asko ezagutzen zimiserian utzi ditu tuen laguna: Errezilgo Manuel Ibarguren. Ho- langileen familia geita hamasei urte. Etuxumeak” metako Josepa Antonia-

tuak: hartu punteroa eta hargin-mailua, palanka eta borrak, eta zuloa egitera. Hango dioskak eta puta hotsak. Hura izaten omen zen lan gogorrena. Behin posteak jarrita, isolatzaileak edo kikarak jarri behar. Hanketako kakoekin igo gora, daratuluarekin zuloak egin postean, sartu kikarak eta listo. Ondoren kablea zabaldu beharko zuten, eta linean zehar luzatu. Lanak ematen zituen horrek ere. Gero berriz, bi postetik behin-edo, kablea gora altxatu, pixkanaka-pixkanaka luzatzen jarraitzeko. Bospasei lagun behar izaten omen ziren linea ondo tiratzeko. Kablearen indarraren eraginez posteak ez erortzeko, berriz, urkila moduko egur batzuk jartzen omen zizkieten. Eguna joan, egu(La Voz de Guipúzcoa, 1917ko rekin ezkondua, sei sena etorri, horrelaxe, linea bukatu arte. abenduaren 13a) me-alabaren aita. Hala jardungo zuten 1917ko abenduaren 11ko Enkargatuak ere, Manuel astearte goiz malapartatu hartan ere. Baina Uranga zestoarrak, ongi ezagutuko zituen hango egun hartan, bukatu egin zen dena; bai behintzat Matebazterrak, baina gainontzekoak, Mateo bera bezala, orentzat, baita egun hartan berarekin zebiltzan bestekanpokoak ziren: Asteasukoak, Lizartzakoak, Amuentzat ere. rriokoak, Markinakoak… Egunak zeramatzaten Aizarnako paraje haietan lanean. Material guztia eramana zuten ingurura. Hura izaten zen lehendabiziko lana. Gero posteak sartzen joaten ziren. Asko jarrita zeuzkaten jada, baina lantegia izaten zen hura: lurra topatzen zutenetan, ondo; harria azaltzen zen tokietan izango ziren kon-

···


···

1917ko abenduaren 13ko La Voz de Guipúzcoa egunkariak zekarren notizia: “Desde Cestona. Horrible desgracia. Seis hombres electrocutados” [Zestoatik. Ezbehar ikaragarria. Sei gizon elektrokutatuak]. Eta ondoren jartzen zuen gaztelaniaz: “[Abenduaren 11ko] astearte goizeko hamabietan (…), sei langile zebiltzan argindar linea jartzen. Dirudienez, kablea tiratzen ari zirela, erori egin zitzaien, eta altako alanbrea ukitu zuen. Talka egitean, langileak erabiltzen ari ziren kablera pasa zen indarra, eta BIKTIMAK kalanbre bortitzaren ondorioz sei langileak hiM a r t i n A r r a t e P e l l e j e r o 26 urte lik eta erreta geratu ziren”. Gurasoak: Jose Manuel (hila) eta Frantziska, biak Lizartzakoak Aizarnako Ipintza baserritik Santa Engrazia alHerria: Lizartza dera goazela, bi oroitarrik gogoratzen dute Ezkongabea gertakizun latz hura; gaztelaniaz batak, euskaraz besteak: “Rogad a Dios en caridad por las alJ o a n G u i n e a G a v i ñ a 38 urte mas de D. Rufino Segurola de Asteazu; D. Martín Gurasoak: Nikasio (hila) eta Rita, bata Ojulikoa, bestea Amurriokoa Herria: Amurrio (Araba) Arrate de Lizarza; D. Mateo Salazar de Berberena Ezkondua, Sergia Garinekin. Seme-alabak: Jose, Julio eta Frantziska (Burgos); D. Juan Guinea de Amurrio (Álava) y D. Francisco Iturriaga de Marquina (Vizcaya) que M a n u e l M a r i a I b a r g u r e n U r i a 36 urte murieron aquí por un accidente eléctrico el 11 de Gurasoak: Jose (hila) eta Frantziska, biak Errezilgoak diciembre de 1917. R. I. P.”; “Erregutuyozute Herria: Errezil Ezkondua, Josepa Antonia Lazkanorekin. Seme-alabak: Jose Maria, Jaungoikoari / On Manuel Mª Ibarguren / aniAkilino, Jose Frantzisko, Joakin, Josepa Inazia eta (…). maren sufragioan / iltzan abenduaren 11 garren egunian / bere jayotzaco 36 garren / urteF r a n t z i s k o I t u r r i a g a I r i o n d o 35 urte an 1917 / Etumeta”. Gurasoak: Joan Domingo (hila) eta Juliana, biak Ziortzakoak Gainerako xehetasunak La Voz de Guipúzcoa Herria: Ziortza (Bizkaia) egunkariaren bidez jakin ditugu. Hara itzulpeEzkongabea na: “Ezbeharra eragin duen argindar linea BilM a t e o S a l a z a r Y e r r o 29 urte boko Compañía Hidro-Eléctricarena da. GertaGurasoak: Gregorio (hila) eta Isabel, bata Berberanakoa, kizunaren berri izan ondoren, agintariei jakibestea San Pantaleon de Losakoa narazi zitzaien guztia, eta baita Herria: Berberana (Burgos) elektrizitate-etxeari ere; Félix Diaz Zestoako Ezkongabea ingeniaria hurbildu zen istripu lekura. EpaiteR u f i n o S e g u r o l a U z k u d u n 39 urte giak hilotzak jaso eta kanposantura eramateko Gurasoak: Jose Frantzisko eta Frantziska Inazia (hila), biak Asteasukoak agindu zuen. Gaur, osteguna [abenduak 13], Herria: Asteasu izango da hildakoen aldeko hileta-elizkizuna, Ezkongabea Zestoako parrokia-elizan. Kablearen jabea den argindar etxeak ezbehar horrek sortutako gastuak eta kalteak bere gain hartzea eskaini du”. Aurrerago, berriz, honako hau dio egunkariak: “Atzo arratsaldeko hiruretan [abenduak 12], Diaz eta Zurriarain Zestoako mediku jaunek eta Egiguren Azpeitiko mediku jaunak autopsia egin zieten sei hildakoei. Peñafiel Gobernadore Zibil jaunak dolumin telegrama bidali dio Zestoako alkateari”.

F

ERNANDO ARZALLUS


Futbol txikiti futbol handira A

benduaren 1ean Iraetako futbol zelaia inauguratu zen. Aldaketa handia izan da Zubiaurre atzean utzi eta Iraetara joatea. Herritarrek ohiturak aldatu behar izan dituzte futbola ikusteko edo jokatzeko. Berrikuntza handiena, ez da leku aldaketa izan ordea, Zestoako nesken futbol taldearen sorrera baizik. Urteetako ohiturak eta aurreiritziak albo batera utzita nesken bi talde sortu dira. Lehenengoa, neska gaztetxoen futbol zortziko taldea, eta bigarrengoa, helduen taldea. Bi taldeek astean zehar elkarrekin entrenatzen dute, nahiz eta talde bakoitzak partidak maila desberdinetan jokatu. Nagusien taldeak liga amaitu berri du, eta jokatu dituzten bederatzi partidetatik lau irabazi dituzte. Orain, kopa hasi dute eta taldeko kapitaina den Naiara Bereziartuarekin hitz egiteko une aproposa izan da. Taldeko kapitainari denboraldiaren lehen zatiaz, eta, neska talde berria izanik, dituzten erronken inguruan galdetu diogu.

Nola sortu zen areto futbola utzi eta zelaiko futbolean hasteko ideia? Egia esan ez dakit oso ongi nondik sortu den ideia. Niri beti gustatu izan zait areto futbola eta aurreko denboraldia amaitu zenean galdetu zidaten zer egin nahi nuen. Nik jarraitzeko asmoa nuen, baina zelaiko futbolean hasteko asmoa zegoela esan zidaten. Futbol zelai berriak bultzatu zigula esan liteke. Jendeak frogatzeko gogoa zuen. Denboraldi batez zelai handian ibili eta nola moldatzen garen ikusi nahi genuen. Gazteek futbol zelaia

frogatzeko gogoa zuten eta zaharrenek onartu, eta froga egin dugu. Futbol talde bat sortzeak lan handia ematen al du? Lana beti izaten da, baina talde berria sortzea baino gehiago; lehengo taldeak beste bide bat hartzea izan da. Iaz baino talde handiagoa denez, aurreko urteko kamiseten berdinak eskatu dira taldea osatzeko. Jokatzeko ezinbesteko ekipamendua bakarrik daukagu, ez dugu txandalik. Entrenatzeko jertseren bat lortzea ongi etorriko litzaiguke. Lan handiena entrenatzaile berria bilatzea izan zen. Askotan, nesken talde bat gidatzeko pazientzia handia behar da. Zer moduz moldatzen zarete entrenatzaile berriarekin? Oso ondo. Mikel Etxeberria da gure entrenatzailea eta


1

2

k oso ongi konpontzen gara. Asko eskertzen diogu gurekin egin duen lana. Gu, esan liteke, zerotik hasi garela eta berarentzat ere gogorra izan behar du talde berri batekin ia zerotik hastea. Baloia borobila zela bagenekien, baina beste dena berak erakutsi behar izan zigun. Nolakoak izan ziren lehenengo entrenamenduak? Lehenengo bi asteetan korrika asko egin genuen eta ia baloirik ez genuen ukitu. Baloiarekin hasi ginenean gustura ibili ginen. Zelai erdia erabiltzen genuen entrenamenduetan, hala ere eskola umeak ematen genuen, denok baloiaren atzetik korrika ibiltzen ginen. Entrenatzailea arduratu da jokalari bakoitzak zer postutan jokatu behar duten erabakitzeaz. Berak agintzen du. Zein egunetan eta zenbat orduz entrenatzen duzue? Ni, lana dela eta ezin naiz entrenamenduetara joan. Horrek pena handia ematen dit, entrenamenduetan ere ongi pasatzen baitut, baina lana dela eta ezin naiz joan. Taldea astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan entrenatzen da, ordu eta erdiz. Taldeak zer iritzi du futbol zelai berriaz? Alde onak eta txarrak ditu. Aldagelak eta zelaiak oso ondo daude, baina hotza eta eguraldi txarrak jasan behar ditugu han. Partida bat jokatzen ari ginela futbol zelaiaren ondoko baratza batean belar txarrak erretzen hasi ziren eta kea guregana etorri zen. Ia bertan ito ginen! Baina alde txarren artean garrantzitsuena distantzia da, urruti dago. Guk autoak ditugulako, baina garraio publikorik ez dago eta gazteenek ez dute nola joan eta hori arazo handia da.

Jendea hara nola eraman ez da aurreikusi. Liga amaitua dagoenean zein da taldearen balorazioa? Nik, pertsonalki, oso ondo ikusten dut taldea. Hasi ginenean nahiko ezkorra nintzen. Zelai berria, talde gaztea... zelai berriari neurria hartzeko lanak izango genituela uste nuen. Partidak jokatu ditugunean ikusi dugu ahal dugula eta ez garela beste taldeak baino gutxiago. Igoera fasea jokatzeko ez gara sailkatu baina hori ez zen gure helburua denboraldia hasi zenean. Gure lehen urtea da eta gure helburua ikastea da. Horregatik, gure antzeko maila duten taldeen aurka jokatu nahi genuen. Kopa hasi da, eta zer helburu duzue? Ahal dena egingo dugu. Mikelek irabazteko asmoa izan behar dugula esaten du. Helburua irabaztea da, baina gero ahal dena egingo dugu eta ahal dugun ondoena jokatzen saiatuko gara. Zer alde dago mutilen partida baten eta nesken partida baten artean? Nesken partidetan jokoa makalagoa da, ez da hain joko azkarra. Mutilek futbola gehiago bizi dute, esperientzia gehiago dute, eta hori jokoan antzeman egiten da. Ikusleen jarrera asko aldatzen da mutilen eta nesken partida baten artean? Egunak zer ikusi handia izaten du. Preferentekoek partida izaten badute, gure partida ikustera jende gutxi etortzen da. Baina beste taldeen partidarik ez badago, jendea etortzen da gureak ikustera. Ikusle asko ikusminak bultzatuta, nesken arteko partidak nolakoak diren ikustera etortzen dira. Zuen partida batera lehen aldiz joaten den norbaitek, zer ikusiko du? Guk ere egunak izaten ditugu. Batzuetan beste taldeko entrenatzaileek futbolean jokatzen dugun lehen urtea izateko ongi jokatzen dugula esaten digute, eta beste batzuetan harridura azaldu dute ligan bosgarren amaitzeko gai izan garelako. Denok bezala, egun onak eta txarrak izaten ditugu. Nola animatuko zenituzke gazteak futbolean jokatzera? Gazteak oso animatuak ikusten ditugu eta animatu beharrik ez dago. Inplikazio handia dute eta alde horretatik etorkizunean taldeak aurrera jarraitzeko arazorik ez du izango. Norbaitek jokatzen hasi nahi badu taldeko kideren bati galdetzea besterik ez du, edo entrenamendu batera azaldu. Aurten agian ezingo zaio fitxarik egin partidak jokatzeko, baina entrenamenduetan lekua izango du, eta datorren denboraldiari begira fitxa nola egin hitz egingo genuke.

U

RKO

CANSECO, EDURNE SORALUZE


05

agenda ab 23

ENDUA

santa inesak Iraetan

IGANDEA

17

13:00etan, Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenaren kontzertua, Udaletxeko Areto Nagusian.

24

ASTELEHENA

18 21

23 24

OSTIRALA

22:00etan Mus Txapelketa Azkarra.

ASTEAZKENA

OSTIRALA

“Preso bat egunkari bat” Mus Txapelketa 22:00etan. LARUNBATA

Etxeratek deituta, elkarretaratze isila “Euskal Presoak Euskal Herrira” lemapean 19:30ean. TARRILA

IGANDEA

ASTEAZKENA

11:00etan meza nagusia eta 14:30ean bazkideen bazkaria.

Soroperi eguna. 9:00etan Idiakaitz txistulari taldearen diana. Barazki eta fruta lehiaketa. Urolako X. Ezti lehiaketa. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Horiez gain, talogileak eta beste salmenta-postu franko, trikitilariak... 13:30ean Gazta eta sagardo dastaketa, plazan. Arratsaldean, herri kirol saioa kiroldegian. Egun horretan bertan, Laranjadin, hondakinen inguruko informazioa emango duen karpa bat jarriko da goizez. Bertan parte hartzen dutenei, oihalezko poltsak banatuko zaizkie, hondakinak murrizteko asmoz. Egun hori aprobetxatuz haurrentzako tailerrak ere izango dira. Paparrean erantsita eraman ohi diren txapak egingo dituzte. Parte hartzaile bakoitzak nahi duen irudia sortzeko aukera izango du. Emaitza, 38 mm-ko diametroa duen txapa erakargarri eta erabilgarria izango da. Oharra: urtarrilaren 4an ere jarriko da berriz karpa.

ur 01

IGANDEA

12:00etan esku pilota finalerdiak.

29 31

LARUNBATA

10:00etan txupinazoa. Ondoren Euskadi mailako Spiuk Ziklokros challangean.

Olentzero Kantuz taldekoak goizeko 9:00etan aterako dira Gurutzetik eta auzoz auzo ibiliko dira presoei laguntzeko dirua biltzen. Arratsaldeko 16:30ean, berriz ekingo diote Uztapide plazatik hasita. Jaiotza biziarekin ateratzen den taldeak, berriz, arratsaldeko 17:00etan hasiko du ibilbidea Eliz Ondotik.

26

OSTEGUNA

Errege Magoak 18:30ean iritsiko dira Akoara. Lehenengo, San Joan egoitzan utziko dituzte opariak; 19:00etan herriko kaleetara gerturatuko dira.

Agiro Mendi Taldeak, urtero bezala, irteera antolatu du Erlo mendira “Euskal Presoak Euskal Herrira” lemapean.

LARUNBATA

14:00etan baba-jan herrikoia Gure Ordeka elkartean. 17:30ean pailazoak eta jarraian txokolatea eta buruhandiak. 20:00etan trikipoteoa. 21:00etan herri afaria frontoian. 23:00etan dantzaldia Trikizio taldearekin.

25

IGANDEA

10:30ean Zestoako musika bandaren kalejira. 12:00etan esku pilota finala. 17:00etan harri-jasotze saria; Aimar Irigoien, Izeta II, Izeta III eta Ostolaza. 18:15ean dantzariak.

• Ldu Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) ingueihoak berritzeko dirulaguntza deialdia atera

rugiro sailetik jakitera eman digutenez. Informazio gehiagorako deitu 943 147 010 (Izaskun Larrañaga) edo 94 403 56 00 / 94 403 56 80 telefonoetara.


•2

007KO

3

u daleko

2

berriak

UDAL AURREKONTUA ALDATZEA ONARTU

DUTE.

Azken udalbatzarrean aho batez onartu zuten 2007ko udal aurrekontua aldatzea. Izan ere, urte hasieran aurreikusitakoa baino gehiago izan dira, bai diru-sarrerak eta baita gastuak ere. Zenbait proiektu ez dira egin eta,

bestalde, hainbat proiekturen gastuak asko igo direla azaldu du Alazne Olaizolak, alkateak. Aurreikusi eta egin ez diren proiektuak honako hauek dira: bainuetxeko pasabidea, Idiazpiko igogailua, Kiroldegiko berrikuntzak, Zestoako haur eskola handitzeko lanak, Arroabeko plaza konpontzeko lanak eta Arroabeko ekipamenduak. Proiektu horietarako 902.000 euro bideratuta zeuden. Bestalde, egin diren hainbat proiekturen aurrekontuek (auzoetako konponketak Erein programaren bitartez, kirolgune berria, Iraetako kirolgune ingurua, Arroabeko haur eskola eta etxe babestuak) gehikuntza nabarmena izan dute, eta 874.605 euroko gastua ekarri dute, aurreikusitakoa baino gehiago. Hori dela eta, egin gabe gelditu diren proiektuetara bideratuta zegoen dirua, zor horri aurre egiteko erabiliko dutela azaldu du alkateak Gehikuntza nabarmenetakoa izan duen proiektuetako bat Iraetako kirolgunea eta kirolgune ingurua izan dira. Aurreikusitakoa baino, 330.000 euro gehiago kostatu da hori guztia. Urte hasieran aurreikusitakoaren arabera, 632.096,54 euroko mailegua eskatu beharko luke Zestoako Udalak, baina aurrekontu aldaketari esker, mailegu txikiagoa eskatuko dute; 470.000 euroko mailegua, hain zuzen ere.

•E

USKAL SELEKZIOAREN ALDEKO MOZIOA ONARTU DUTE.

Azken udalbatzarrean, Zestoako Bai Euskal Herriari herri ekimenak aurkeztutako mozioa onartu zuten aho batez. Euskal selekzioaren ofizialtasunaren esparruan egindako salaketen eta aldarrikapen saioen alde agertu ziren zinegotziak. Azken hilabeteotan Euskal selekzioak izan dituen eraso guztien aurka agertu zen mozioa, eta herriaren ordezkari diren instituzioen aldetik, erantzun sendo bat eskatu zuten herri ekimeneko kideek. Bestalde, euskal herritarren artean hedatuta dagoen ofizialtasunaren nahiak eta beharrak, instituzioen babesa behar duela azaldu zuten herri ekimeneko kideek. Horrela, udalbatzak honakoa onartu zuen: Euskal Herria, nazio bat izanik, bertako kirolariek, beren nazioaren koloreekin euskal selekzioa ordezkatuz, nazioarteko txapelketetan parte hartzeko eskubidea dutela. Bide batez, ESAITek abenduaren 29an Bilbon Euskal Herria, nazio bat, selekzio bat lelopean antolatutako ekimenetan eta zehazki arratsaldean izango den manifestazioan parte hartzeko deia egin du. Udalak. egun horretan herritarrak Bilboraino aldarrikapen hori eramateko erraztasunak ipiniko dituela onartu zuen udalbatzak.


EKAIN ELEKTRIZITATEA

G O X O T A S U N A

E R A I K I T Z E N

IGNACIO ARTETXE ALBERDI gurutze kalea, 1 ZESTOA t e l . 943 147 403 - 600 544 734

urrutiko aginte eta guzti!

B E R O G A I L U P E R T S O N A L I Z AT U A K ILUMINAZIOA,

P O R T E R O A U TO M AT I K O A K

E T X E B I Z I T Z A K O I N S TA L A Z I O M U S I K A L A K . . .


79 - 2007 abendua  

deskribapena

Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you