Issuu on Google+

danbolin 2007/03

JARDUNIAN LOURDES ELORZA

TAXISTA

71. alea

GARBIÑE GIL ALKATE ANDEREA


Zenbat aldiz esan eta ez egin! Auskalo! Zenbat plan egin izan ditugun eta ezerezean gelditu diren… Bizia laburra da ordea; egun batetik bestera gure etorkizuna zeharo alda daiteke, eta beraz egunean egunekoa bizi behar dugu; eta zalantzarik gabe, nahi ditugun gauzak eta ametsak gauzatzen ahalegindu behar dugu. Neuri ere horrelako zerbait gertatu zait. Azkenean, ordea, badirudi aspalditik nahi nuen bidaia egitea lortuko dudala. Saharako errefuxiatuen kanpamentuei buruz ari naiz. Bai, urteak daramatzat sahararren bizimodua ezagutzeko gogoarekin eta orain arte, ikasle garaian ikaslea nintzelako eta gurasoei dirua ezin nielako eskatu, ezin izan dut bidaia hori egin. Orain ordea, diru pixka bat aurreztu eta azkenean apirilaren 4an abiatuko gara Zestoako taldetxo bat kanpamenduetara. Sei eguneko bidaia izango da guk egingo duguna; agian egun gutxi izango dira, baina gehiago ezin! Sahararrak 30 urtez Algeriako basamortuan bizi dira, beraien herrialdetik urrun, eta errefuxiatuak diren momentutik, beste errealitate batean bizi dira. Egia esan, oraindik ezin dut gehiegi esan gizarte horri buruz, ez baitut lehenengo pertsonan ezagutu, irakurri eta kontatu didatenaren arabera ari naiz idazten, baina itzultzen naizenean, zin dagizuet ezagutu dudan errealitateari buruz idatziko dizuedala lehenengo pertsonan. Bertan izan diren herritarrekin hitz egin dut, eta guztiek bizipen ezberdinak izan dituzten arren, guztiak gauza batekin ados daude: basamortuaren erdian daude, beraien herrialdetik urrun, bero izugarriak pairatzen dituzte, beste herrialdeetatik bidaltzen dizkieten laguntzei esker bizi dira, eta hala ere, atzerritarra esku zabalik hartzen dute beraien etxean. Duten gutxia emateko prest daude, eta bizi diren egoeran bizi arren, oraindik ere indarra dute eta beraien herrialdera itzultzeko itxaropena ez dute galdu. Uda honetan ere, gure herriko kaleetan Saharako haurrak ikusiko ditugula espero dut, urtero izaten dira herrian, eta zorionez nik zenbait ezagutzeko aukera izan dut. Haur guztiak orokorrean mundialak dira, baina hauek badute xarma berezi bat, agian nik herrialde horrekin sentsibilizazio berezi bat dudalako izango da, ez dakit baina asko pozten naiz uda heltzean gure herriko kaleetan jolasean ikusten ditudanean. Pena handiagoa ematen dit gure herrian ezagutu ditudan zenbait haur berriro etortzen ez direla ikustean. 12 urte betetzen dituzten arte izaten dute aukera Oporraldia bakean programan parte hartzeko, eta handik aurrera Algeriako desertuko tenperatura izugarriak jasan behar izaten dituzte udan. Hala ere, gure artean pasa dituzten une horiek ez dituzte inoiz ahaztuko, eta ez dizkie inork kenduko. Nik uste dut, kanpamenduetara bidaiatu ostean, nik neuk ere ez dudala sekula ahaztuko bertan bizi izandakoa. Kontatuko dizuet!

N aiara Exposito Alberdi d a n b o l i nEK

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

e-mail: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,

Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi a zaleko argazkia : Dani Blanco i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 10 12 15 16 19

HELDU!

INKESTA

ENBIDOAK

JARDUNIAN LOURDES ELORZA

TAXISTA

UDALEKO BERRIAK

GARBIÑE GIL

ERTXIÑAKO HARRIA

AGENDA

diruz lagundutakoa


enbidoa I. A LFERRIKAKO GOGOETAK

Hileko argazkia E :M GILEA

Gaur egungo gizarte pasiboa dela diogu askotan. Batez ere gazteak ez gaZAURITUA rela mugitzen. Parrandarako, ligatzeko eta beste ezer gutxirako dugula burua. Horrelako gauzak entzutean haserretu egiten gara, baina hala ere ez dugu gure jarrera aldatzen. Ondo bizi nahi dugu baina kolperik jo gabe. Nor joango da ba neguko hotzetan kalera kontzentrazio batetara? Hobe etxeko sofan goxo-goxo etzanda egotea “A tu lado” ikusten! Konparatzea ere! Baina hori bai, gero kexatu egiten gara. Herriko festetan ez dela ezer egoten, fakultateko idazkaritzan gazteleraz hitz egin behar dugula, etxebizitzen prezioak ordainezinak direla, errausketa ez dela biderik egokiena, AHTren ondorioz egiten ari diren obrak eta txikizioak penagarriak direla… gauza asko, gehiegi ez esatearren. Baina agian, hor dago guzti honen gakoa. Hainbeste gauza ditugu, hainbeste borroka, ezin garela guztietara iritsi. Eta azkenean, muturra non sartu erabakitzen ez hasteagatik bakarrik, ezer ez egitea erabakitzen dugula. Edo agian denbora falta zaigu? Ez, nik uste benetan nahi bada, benetan lan egin nahi bada, egiten dela. Eta topatzen dugula horretarako tartetxoren bat. Iruditzen zait inkoherentziaz inguraturik bizi garela eta handiena gure buruarekin dugula. Lehen aipaturiko borroka guzti horien alde gaude, baina gero ez dugu ezer egiten. Zergaitik? Presoen aldeko pina jertsean jartzearekin nahikoa egiten dugula iruditzen zaigulako agian? Baina hori bai, gero kartelak itsasten, asanbladetan, mobilizazioetan parte hartzen ari diren neska-mutil horiek goraipatzen ditugu. Horiek bai langileak! Horrela bai altxatuko dugula guk, geure Euskal Herria! Eta zuk zer, gazte? Besteek zure eskubideen alde nola egiten dute ikusiaz gustora bizi al zara? Batzuek beldurra dutela diote. Eta horregatik ez dutela “saltsa” horietan sartu nahi. Inork ez du gartzelaren mehatxua segika eduki nahi, inork ez du jipoitua izan nahi. Baina hori da lortu nahi dutena. Guri beldurra sartuz, geldirik eta “zintzo” egotea. Eta horrela “goitik” datorren dena txintik esan gabe onartzea. Eta ez jauna! Ez baldin bagaude konforme ez gaude konforme! Eta hori erakutsi egin behar dugu, gauzak aldatzea nahi badugu bederen. Eta hori denon esku dago. Beraz, elkar ditzagun indarrak eta ekin edo jarrai diezaiogun lanari! Asko dago eta egiteko! Batzuetan ate denak itxira dituzula irudituko zaizu, baina zuk ez etsi eta segi ate joka, norbait irekiko da eta! Animo eta egongo gara! Gazteria aurrera!

intada.

L

ERTXE MERINO

arraitz Etxabe Manzisidor

AURTEN BOST URTE egingo ditu Martin etxeko autobus geltoki azpian dagoen tunelak behera egin zuela.

Garai hartan tunel zuloa harriz bete eta ingurua konpondu gabe utzi zuten, lurrak “asentatu” egin behar zuela eta. Lan hori Eusko Trenek egin zuen. Ordutik zain egon gara, baina gaur arte ez dute ezertxo ere egin. Behin baino gehiagotan aipatu diogu Zestoako udalari, baina ez gaituzte aintzakotzat hartu. Inguruko gehiena konpondu genuen, baina gure ustez falta dena udaletxeak edo Eusko Trenek egin beharko luke. Ez dago gauza askoren beharrik; lur pixka bat, inork min hartu baino lehen espaloian dagoen apurtutako argi indarraren arketa konpondu eta baldosa batzuekin amaiera eman. Arriskutsu dauden lekuak ahalik eta azkarren konpondu behar direla iruditzen zaigu, gutxienez babestu, inork minik ez hartzeko. Pasa ondoren alferrik da jardutea. Bestalde, 2003ko abuztuaren 25ean idatziz beira jasotzeko ontzia ere eskatu genuen, taberna bat ere badago eta beira ugari juntatzen da. Baina itxura denez guretzat ez dago ezer. Hori ikusirik Danbolinera idatzi hau bidaltzea erabaki dugu.

MANOLI ALDALUR


5 Lehiaketa azken txanpara iritsi da!! Apirilaren 15a bitartean, argazki abstraktuak jasoko ditugu, modernoak, ulergaitzak, zer ikusten ari garen garbi antzematen ez diren argazki horietakoak… Mugi! Bidaltzen duten guztien artean MP3 zoragarri bat zozketatuko dugu. Zer egin behar duzun? Bada, argazkiak bidali danbolin@topagunea.com helbidera. Eta ez ahaztu zure datuak ere idaztea.

S

S . O. S . K E T A

Maiatzeko zenbakian jakingo dugu MP3a nori egokitu zaion. Gogoratu parte hartzaile guztien artean zozketatuko dugula, eta ez argazki onenak bidali dizkigutenen artean. Argazkiek ez dute derrigorrez atera berriak izan behar, lehendik gordetakoek ere balio dute.

AGARDOTEGIKO

garaietan, ajez beteriko astelehenak izaten ditugu, eta zer edo zer egitekotan, onena zinera joatea da. Behin barruan naizela, gero eta erosoago diren aulki horietan logura sartzen zait. Argiak itzali dira, “Movierecord” doinua errepikatzen dut, eta zapla, hasi da pelikula. Pelikuletan azkar sartzen naiz, gaur inoiz baino azkarrago gainera, bertan ikusten baitut neure burua, beste ehun pertsona ingururekin, itsasoan galdurik. Ekaitzaren erdian, olatu gogorrei kontra egiten diegu. 50 edo 60 litrotako ur kolpeak jotzen digute aurpegian (uraren partez adreiluak balira, bihurtu litroak kilotara). Ito beharrean garenean, gure egoera larriaz jabetzen gara denok, alegia, kosta egin behar zaigula gure bizitza egitea. Tximistaren argia denean, arrantzaleen itsasontzi txikiak ikusi ditzakegu, ez oso urrun gainera. Badakigu ikusten gaituztela. Txalupak bota diezazkigukete, baina aukera onen bat galduko dutenaren beldur edo, ez digute laguntzen. Urrutira aldiz, beste itsasontzi handiak ikusten dira, bizibizi guregana gerturatzen. Une batean, dena galduta uste genuenean, helikoptero baten zarata entzuten dugu. Berehala denok eskuak goraka boteaz, laguntza eskatzen dugu. Arraroa, helikopteroan “Zestoako Udala” ipintzen duela iruditu zait. Horrek, ordea, hamabi lagun bakarrik erreskata ditzake hainbeste jende artetik. Bitartean, gugana zetozen itsasontzi handi haiek heldu dira. Gertuen dagoenari “Barco Guipuzcoano” izena irakur diezaioket, eta ondorengoari “Barco Bilbao Vizcaya”. Atzerago dagoenaren izenik ez dut ikusten, baina lauki laukia da, kutxa baten antzekoa. Segituan konturatu gara hauek esklabo tratanteak direla, eta bertara igotzen denak bizitza guztiko lanarekin eta izerdiarekin ordainduko duela erreskatea. Kondaira batek dioenez, itsasontzi hauetako batean, esklabo baten arima ikusten omen da tartean behin, hil eta urteak geroago lanean oraindik ere, bere zorra ordaintzen. Batzuk helikopterora, gehienak itsasontzietara, eta bakarren bat arrantzaleren baten txalupara igotzen saiatzen gara, denok larri. Eta kaos honen erdian, zerbaitek kolpatu nau aldamenetik. Une horretan ez dakit itsasoan naizen, helikopteroan ala itsasontziren batean. Ez naiz inon, zinean ez bada behintzat. Kolpea linternadunak eman dit, pelikula bukatu dela eta esna nadin. Hori da amets txarra. Beno, amets txarrei buruz hitz egiten hasi ezkero, sagardotegi garai honetantxe babes ofizialeko hamabi txokotxo zozketatzen dituzte gure herri honetan. Tokatzen ez bada, izango da sagardorik amets txarrago hau ahazteko, hainbeste atzerapenekin sagardo garaia ere igarotzen ez bada behintzat.

e

nbidoa 2. Ismael Olaizola


J

Lourdes elorza ardunian

"

Lourdes eta Joxe Luix Elortza anai-arrebek erakustaldi pribatua egin zute guretzat Mutrikuko Kalbaixo auzoan, jaiotetxetik gertu. Gustura geratu zen Lourdes, aspaldian ibili gabe egon arren. Kalbaixotan igual berriz animatuko zela esan zigun.

A R G A Z K I A: DA N I B L A N C O

Ez dago zertan idiari tratu txarrik eman proba jokatzeko

" “Nire senarrak anaia zuen ‘Potxolo’ probalaria, haren bizitza proba kontua zen, hura zen profesionala. ‘Saku Gorriya’ bezala, biak ziren profesionalak eta biak elkarrekin ibiltzen ziren. Argazkian, ezkerretik eskubira: Joxe Mari Urteaga ‘Saku Gorriya’, Joxe Azpeitia ‘Potxolo’ eta Lourdes Elortza.

AGOTE

AUZOAN BIZI DA JOAN DENEKO HOGEITA SEI URTEAN,

ETXEAN.

EZ

AGOTE-TXIKI

DAKI ORDEA NOIZ ARTE, INGURUAN INDUSTRIA PABILOIAK ERAIKI

NAHI DITUZTE ETA.

“DITUGUN

XEMEIKO DENAK HEMEN SARTZEN ARITU GARA

ETA PARE BAT URTE BARRU BOTA EGINGO OMEN DUTE ETXEA”.

ETXEKO LANEZ ZESTOAKO UDALEAN EAKO ZINEGOTZI ERE BADA AZKEN LEGEGINTZALDIAN. IDI-PROBATAN ARITU DIREN EMAKUME APURREN ARTEAN “GANTXO HANDIENA EMANDAKOA” DA LOURDES ELORTZA, ZIRIAKO ORTIZ DE ZARATEREN IRITZIZ. GAIN INGURUKO TAILER BATZUK GARBITZEN ARITZEN DA ETA

“Ni baserritarra naiz, eta ondrarekin gainera. Etxean, Mutrikuko Pikua baserrian, hiru anai-arreba, gurasoak eta aitona ginen eta baserritik bizi ginen; ez ginen aberatsak. Beti ezagutu dut idi-parea gurean, eta auzoan ere, denean egoten ziren lanerako, nola traktorerik-eta horrelakorik batere ez zegoen... asto parea ere bagenuen. Anai-arrebetan zaharrena naizenez baserriko lanetan lagundu behar izaten nuen: Behiak jetzi, ganadujatekoak ekarri, segan... hurrena astoekin edo idiekin joango ginen... idiekin joanez gero jeneralean aitak ebakitzen zuen belarra eta amak-eta biok uztartu idiak eta haiek eraman... Orduan ez zen aukera handirik izaten emakumeak herri kiroletara joateko; Basarri aditzen genuen, hori bai. Aita sekula ez zen izan proba-zalea baina ostiralero iluntzetan La Voz de Guipuzcoa irratia aditzea gustatzen zitzaion. Herri kiroletako berriak ematen zituen ederki Basarrik.

Munitibar


7

BENTA-BERRIKO (IBAÑARRIETA) JOXE LUIX AZPEITIA ZENAREKIN EZKONDU ZEN LOURDES. Senarra fundizioan eta basoan ibiltzen zen. Behin tokatu zitzaion Errezilen basoa hartzea, Belamendi baserrikoa. Oso leku malkarra zen eta ezin zen sartu ez traktorerik ez ezer; enborrak ateratzeko derrigor idia behar zuen. Eta erosi zuen idia, Txato izenekoa, lan horretarako. Elgoibarko Artazo baserritik ekarritakoa zen idi hura. Probarako ez zuela balio, baina guk nola mendirako behar genuen... Errezilen atera zituen egurrak, kargatu zioten bere pentsuak, lastoak eta gurdia goizean eta oinez etorri zen etxe honetaraino; Aizarnatik zehar Iraetara, Iraetatik Ibañarrietara eta handik mendiz mendi Agoteraino. Gauez ailegatu zen, ilun-bistan. Baina, badakizu zer izaten den, anaia proban ibilitakoa eta, baba pixka bat eman idiari eta joño hi, proba bat egingo diagu igual eta... apartetik bizi izan nuen nik hori guztia; nire borondatez ez ziren egingo horiek. Gizonak bakarrik ezin izaten zuen entrenatu eta hari laguntzen ibiltzen nintzen; ni idiaren aurrean eta nire gizona zena idiak arrastaka eramaten zuen kubierta handiaren gainean eserita. Etxearen atzealdean ibiltzen ginen atzera eta aurrera. Lan hori, hasieran behintzat, ez nuen gustuz egiten, baina... Gauzak horrela izaten dira, zertan ari nintzen ondo jakin gabe sartu nintzen harian eta motroiloa gero eta handiagoa gero eta handiagoa eta azkenerako leporaino! niri behintzat hori gertatu zitzaidan. Nire gizonak aurreneko proba Soro Peri egunean, gauez, jokatu zion Erlete-Beltxari. Oso tarte txikiagatik galdu zuen eta hortik tema etorri zen. Berriz jokatu zion eta bigarrengoan egin zion irabazi. Artean espektadora bakarrik nintzen; gainera kritikan jardun nuen. Izan ere egundoko jendetza bildu eta nik ikusi ere ez nuen egin proba hori. Zurdo, Egurbide eta inguruetako probalari ezagunenak etorri ziren. Nik esan nien: –Ez dago eskubiderik gizon batzuen gustuagatik idiari tratu txarra ematea. –Eta zure gizona zer? Han ibili da idiaren aurrean... –erantzun zidaten–. –Nire gizona gustuz ibili da eta idia derrigortuta.

AURRENEKO

PLAZA,

AIZARNAZABALEN

1987ko ekaineko aurreneko larunbatean izan zen, laster egingo ditu hogei urte. Oso gaizki egin nuen lo bezperan... zortzi-bat egun lehenagotik hasi nintzen tila hartzen. Ezin nuen imajinatu plazan nola ibili behar nuen. Eguna ailegatu zenean jende pila bildu zen eta denek animatu ninduten. Igual bateon batzuk beren artean aurpegi lodia nintzela pentsatuko zuten; orain neuri ez didate horrelakorik sekula esan, beti errespetuz hitz egin izan didate. Ni idiaren aurretik ibili nintzen eta anaia atzetik harriari helduta; beti horrela jokatu izan dut, anaia eta biok oso elkarmaiteak gara eta. Dirua nola egon zen ez daukat gogoan; nik uste dut ez nuela ezer ere aditzen, eta ikusi gutxiago. Aurretik jokatu, 58 plaza egin eta galdu egin genuen; gaur nire gizona denak eraman zuen Urnietakoek ekarritako behorra. Egundoko pena hartu nuen. Dena dela, ona da lehendabizikoan galtzea bestela, igual, zarena baino gehiago zarela pentsatu dezakezu; izan ere ni ez nintzen ezer ere, etxekoandre arrunta ganadujatekotan-eta ibiltzen nintzena, ez nintzen kirolaria... Ez nuen aparteko gauzarik ezer ere egiten, ez nintzen propio preparatzen.

Egun hartan nire gizonari laguntzen gure anaia aritu zen eta oso urduri zegoen, nonbait pixka bat galduta ibili zen. Hainbeste jenderen aurrean plazara ateratzeko derrigor izan behar da plaza gizona bestela pasatuta geratu eta ez duzu zure lana egiten; ezta erdia ere.

“Marka da! Nik, plazara atera nintzen aurreneko aldian, gaur gizona dudanaren aurka jokatu nuen eta egin zidan irabazi”. Antonio Salegi ‘Langa’ -harrijasotzaile gaztetxoak prestatzen ibiltzen da- eta ‘Saku Gorriya’ Mutrikuko Kalbaixo auzoan egin genuen argazi saioan.

TXATO, ANTERONEAN SARTU ZEN IDIA Bigarren proba eta gero tratua egin zuten idia saltzeko. Treta ibili zen idi harekin eta... hara, pena hartzen dut! Nik ez nuen nahi saltzerik errezeloa nuelako erosleen eskuetan ez zela idia behar bezala ibiliko. Jabe berriekin aurreneko proba Aian jokatu zuen eta nik probalekutik irten egin behar izan nuen; ez nuen begira egoteko ahalmenik izan. Handik pare bat astera, ekainean, San Pedro egunean-edo, proba jokatu zuten Zestoan egundoko beroa egin zuen batean. Eta nik ez dakit zeozer eman zioten edo ez zioten edo zer... baina idi hori izan zen Anteronean sartu zena.

Ez dago zertan idiari tratu txarrik eman proba bat jokatzeko; nire iritzia hori da. Eta nire sentimendua. Ni nire sentimendua ari naiz deklaratzen.

A R G A Z K I A: DA N I B L A N C O

···


Bigarren plaza Zestoan egin nuen hamabost egunetara, eta hori irabazi egin nuen. Harri handia zen Zestoakoa, nik jokatu nuen aurretik eta atzetik Joxe Luix anaiak eta Jabier Agirre ‘Endañetak’. Euri pixka bat egin zuen, melatuta bukatu nuen, plazagiroa ez zen hainbestekoa baina oso arropatuta sentitu nintzen.

···

GIZONAK

Munitibar

ESAN ZIDAN ZUK EGIN BEHAR

DUZU PROBA!

Aurreneko idia salduta pena zuen gizonak eta bestea erostea pentsatu zuen. Eta Orioko Larrunbe baserritik ekarri genuen bigarren idia, Apala. Eta zen oso kuriosoa, oso amablea. Berriatuko Artadialderekin proban aspertutakoa. Hasieran, etxean, lanerako erabiltzen hasi ginen. Gizonak pentsatu zuen orduan bateon batekin probatu egin behar zuela. Eta esan zidan: zuk egin behar duzu proba! Plazan hasi eta pixkanaka gustatzen hasi zitzaidan. Egoten nintzen gaizki plazan sartu arte; baina plazan sartzen nintzenean, idiari nardaia lotu eta pronto jartzen nintzen. Galtzen denean pena hartzen da; irabazitakoan egundoko poza. Aurretik nola jakiterik ez dagoen gu ahalegina egitera joaten ginen.

EZTENIK GABEKO AKUILUA Nik akuilua eraman nuen eztenik gabe eta hori denek kritikatu zidaten. Sekula ez dut eztenik erabili akuiluaren puntan; eta muturrean ere sekula ez dut jo idia. Plaza egin duenean idiari muturrean eman ohi zaio harri aldera egin dezan, erlaxatzeko, tiraka nekean egon gabe. Nik, muturrean jo gabe, aurreko hanketan jotzen nuen ttak, eta egiten zuen atzera. Beste inor ez dut ikusi tipo horretara proba jokatzen. Idi hura zela beti nik ibiltzen nuen etxean, uste dut, niri berez segitzen zidala. Berak joan ahal zuen lekura beti joango zen nirekin. Nik uste dut beste itzain batek eztena-eta erabiliz gidatu balu idi hark ez zuela egingo egin zuen beste. Guztira hamabost proba jokatu ditut; batzuk irabazi eta besteak galdu. Aizarnazabalen lau; Zeston; Aian, Markina-Etxeberrin; Mutrikun kalbariotan; eta Astigarragan ere jokatu ditut bi proba, festetan. Santanatan oso ondo pasatzen genuen, egundoko juergak egiten genituen idiei jaten eman eta gero; goizetik joan eta gauera arte ez ginen etortzen. Itzain bakarrean, neu bakar-bakarrik naizela idiarekin, ere jokatu dut. Itziarko Ixamaren behi baten kontra egin nuen Aizarnazabalen. Jende mordoa zegoen, leon-kastillo galdu eta au-

rretik jokatzea egokitu zitzaidan. Ez zuten pentsatzen ni hainbeste nintzenik eta juxtu-juxtu tapatu zuen; ez dakit zer pasatuko zen bera hasi balitz. Ni eginda nago probak ikustera joan eta ikusi ez zitzaidala gustatzen idiei ematen zieten tratua eta irten. Gerora pitzar bat gogortu naiz baina azkenaldian pixka bat lagata nago probara joatea. Orain okerrago dabil proba kontua lehen baino. Lehen igual emango zioten aspirina batzuk edo kafea pattarrarekin-edo... niretzako sanoagoa zen hori. Gaur beste gauzak ematen omen dizkiete; nik ez dut ikusi eta ez dakit ziur baina, susmoa badago... Ez dut inor mindu nahi eta gainera ezin dut esan hala denik baina aditzea badut. Azkeneko plaza ere Aizarnazabalen egin nuen, behorrarekin, 1994an-edo. Orain ez naiz gauza irteteko; 54 urte dauzkat eta nire hezurrak ez dira orain plazan ibiltzeko. Atzera begiratuta ez dut egundokoa egin izanaren sentsaziorik. Suertatu egin zen...

j

on artano izeta


9

gurean

ETXEBIZITZA, ESKUBIDEA ALA LUXUA? Duela hamar urte ingurutik gaurko eguneraino dator etxebizitzaren arazoa larritzen. Mende berriaren hasierak gehiago larritu du gainera. Agian jendea ongizate maila egoki batetara heltzean, bigarren etxeak erosten hasi delako, maileguen interesak inflazio maila (ofiziala) baxuarekin bat izan direnean. Agian Pezetetatik Eurotara igarotze prozesuan, diru beltzak ezkutatzeko erabilien izan den tresna, etxebizitzetan “inbertitzea� izan delako. Agian alokairuaren kulturarik ez delako, merkatua estutuz. Eta gure herriaren kasuan, ondoko herrietako gazteak Zestoara jo dutelako, euren herrietan ezin zutenean etxebizitza beharra ase. Hau dena bankuek dioten erraztasunak, lurren eta etxebizitzen espekulazioak lagundurik. Arazo honen aurrean, iazko udaberrian izaera irekiko talde bat elkartu ginen. Arau ordezkatzaileen errebisio garaia izanik, zestoarron beharren araberako erabakiak eskatzea beharrezkotzat jotzen genuen. Azterketa sakon bat egitea egokia izango zelakoan, herriarengana jo genuen, sinadurak jasoaz. Horrela ekainean bertan bostehun firmatik gora aurkeztu genituen Zestoako Udaletxean. Aurtengo otsailaren amaiera aldera argitaratu dira emaitzak. Alde batetik, ez zaigu iruditu galderak modu egokienean egin direnik, eta horrek zenbait emaitza baldintzatu ditu (adibidez; ez da galdetzen jendea prest egongo al litzatekeen alokairu sozial erregimenean bizitzen ipintzeko). Bestalde, auzoen beharrei buruzko azterketa kaxkarra da, galdetuak oso gutxi direlako, eta hor sakondu egin beharko litzateke. Baina latzena, udalak egindako azterketa honen emaitzek agertzen duten egoera iluna da: - Etxea aurkitzen ari garenon ia erdiok, ezin dugula erosi, geure egoera ekonomikoa ez delako heltzen maila horretara. Azterketak, zati honi buruz ez du ezer jakin nahi, ez zergatiak, ez zer baliabide dituzten. Emaitzak gehiago ez iluntzeko ote? - Etxebizitza aurkitzen ari garenon %46a, 35 urtetik 44 urte bitartekoak gara. Adin tarte honetara heldu baina lehen, etxebizitza beharra bermatua beharko lukeela iruditzen zaigu. - Etxebizitza aurkitzen ari garenon %50ak ez duela lan kontratu finkorik, zestoarron ziurtasun ekonomikoaren falta handia azalduz. - Etxebizitza aurkitzen ari garenon %30ak soilik ordaindu ahal dezakeela Zestoan egiten ari diren etxebizitzen prezioa (behetik jo ezkero, hau da 280.000 euro gehienez. Une honetan garestiago datoz). Baina hauek

ere gehienez 150.000 eurotako mailegua ordaindu dezakete soilik (550 euro hilean %4ko interesak 50 urtetara). Eta nondik atera gelditzen diren 130.000 euro horiek? Hau litzateke azterketako galderen modu desegokiaren beste adibidea. Egoera ilun horren aurrean, Teilatupean taldeak lanean jarraitzeko asmoa adierazi nahi dugu. Beharrezkotzat ikusten dugu herri guztiaren borondatea arazo hau gainditzeko. Etxebizitza hutsak dituztenak, gutxienez alokatu, honela merkatua lasaitu egiten da eta existitzen diren baliabideak aprobetxatu, etxe berriak suposatzen duten txikizioa ekidinez. Lehen etxeak izan diren lekuetan eraikitzea ahal bada, eta Zestoan den lur guztiak ez erabiltzea. Udalaren aldetik borondatea eta ekintza eta jokabide aktiboak arazoa konpontzeko, alokairu sozialaren alde apustu eginaz, babes ofizialeko etxeen alde eginaz, bestelako proiektuetan parte hartuz eta abar, beti ere zestoarron beharrak eta nahiak kontutan izanez. Arazoa guztiena denez, izaera irekiko taldea honek konbokatuko diren bileratan zuek ere parte har dezazuen deialdiak egingo ditu, eta iradokizunen bat bada, irekia daukagu helbide elektronikoa ere: teilatupean.zestoa@hotmail.com. Ikusiko garelakoan, agur bat‌

T

EILATUPEAN


IZARRAK

EGUNEZ BEZALA DIRA: NAHIZ ETA EZ IKUSI, DENOK

DAKIGU HOR DAUDELA. DA.

BEHARREZ

TAXIEKIN

GAUZA BERA GERTATZEN

GERO, INOR EZ DA JOATEN

ATZEKO GELTOKIRA.

TELEFONO

ZUNZUNEGI

MUGIKORRIK EZ ZEGOEN

GARAIAN ERE HALA IZATEN ZEN. JOSE

MARI GARATEK, JOXEMARI TXIKIAK GURE TXOKOAN ZEUKAN ZENTRALITA ETA HAN EZ BAZEN TXOKO TABERNAN. ORAIN DELA 11 URTE ARTE. 20 URTE PASA EGIN ZITUEN TAXIAN. BERANDU HASI ZEN PERTSONAK KARREATZEN; AURREZ, GOZOAGORIK TOKATU ZITZAION: CHOCOLATES ELGORRIAGAKO KAMIOIAREKIN IBILI ZEN ESPAINIA OSOAN 7 URTEAN. HORI BAINO LEHEN EGIGUREN ENPRESAKO PIEZAK ERAMATEN, ETA FERNANDO EJIDOREN DENDAKO ENKARGUEKIN ERE BAI. KAMIOIAREKIN ASPERTUTA, OSO NEKOSOA ZELAKO, TAXIAREKIN HASI ZELA KONTATZEN DU.

taxis ta

Lehenengo taxia, “Seat 132. Gero, beti Peugeot handia. Hiru edo lau izan ditut. Arrankatzeko problemarik ez, eta kanbioak ligeroak ditu”, horregatik gustatzen zaiola dio. Taxia utzi eta beste hamar urtean ibili du Peugeota, orain urtebete hari ere erretiroa eman zion arte. “Orain Opel Corsa bat daukat. Niretzako nahikoa. Gutxi txupatzen du. Aldea da hori”. Baina berriro dio Peugeota beti gustatu izan zaiola. Anbulantzia lanak egitea askotan tokatzen zitzaien lehen taxistei, Garatek kontatzen duenez “anbulategian papera ematen zizuten ospitalera joan aurretik. Zerbizioa egin eta paper horrekin sanitateko inspekziora joan behar izaten zen kobratzeko”. Bere taxian norbait jaio ahal zen galdetuta, Aizarnako bat larri ibili zela dio. “Amarekin zihoan ospitalera haurra izatera eta bidean larri jarri zenean ‘Estutuitzan hankak’ esaten zion amak”. Ez da gaixoekin lotuta kontatzen duen pasadizo bakarra. Behin goizeko ordu bietan-edo etxera joan zitzaion emakume bat, tinbre joka, medikuak derrepente larrialdietara joateko esan ziola-eta. Hasiera batean “aurreko denak ordaintzen dizkidazunean nahi duzun lekura eramango zaitut, bitartean ez” esan zion. Negarrez hasi zitzaion baina, emakumea, eta berak eraman ospitalera. Ailegatu zirenean, senar-emazteak korrika irten omen ziren ate banatatik, eta bera kobratu gabe geratu beste behin. “Barregurea eman zidan. Jakin zer pasako zen eta... baina errespontsabilitatea, gero zer edo zer pasa ezkero, ez nuela eman eta...” Taximetroa antzinako erromatarrek asmatu zuten. Bidean bolatxoak askatzen joaten zen inbentua, gurpil moduko bat. Iritsitakoan, bidean eroritako bola kopuruagatik ordaintzen zen. Hemen taximetrorik ez. Tarifak ezarrita zeuden. Herri bakoitzetik bestera hainbeste, eta bestela kilometroen arabera. Denborak ere bazuen, ordea, prezioa. “Donostiara joatea bost mila pezeta baldin baziren, zain egoteagatik mila pezeta gehiago” kobratzen zutela dio Jose Mari Garatek. Horrelaxe, makina bat arratsalde pasa zituen andereño Pepitari itxoiten Donostian. Hura beste emakume bat bisitatzera joaten zen, eta argazkie-


3 1

tan ikusten da taxista ondoko aulkian eserita, hura berriz bueltan ekartzeko zain. Taxista ez zen orduan gidaria bakarrik, gidari, akonpañante eta batzuetan nork jakin. “Errezilera eraman nituen behin arkume-jan batera Pantera eta Aliko, gonbidatuta zeudela-eta. Nik ere afaldu nuen haiekin, eta afalostean bromatan hasi ziren kanpoan, boxeoan bezala. Pantera boxeoan ibilitakoa zen-eta. Herriko apaiza eta gazte guztiak barrez lehertu beharrean jarri ziren eta besteek segi. Azkenean nik arbitroarena egiten bukatu nuen, segundos fuera eta primer round eta horrelako itxurak egiten. Bi edo hiru asalto egin zituzten”, kontatzen du barre txikiarekin. “Kanpotarrekin Madrilera asko joaten nintzen, Zaragozara, Santanderra eta Valentziara ere bai. Pepita eta senarrarekin Teruelera ere joaten nintzen –senarraren herrira, Masaleonera– baina gehiena Madridera, urtean dozena erdi bat joan etorri” egiten zituela argitzen du Jose Marik. Madrilen gainera laguna taxista ere badu: umetan, 7 urterekin-edo, Bainuetxera etortzen hasi zen emakume bat. Orain 54-edo izango omen ditu. Haren aita jubilatu zenean hark hartu omen zuen taxia. Lehenengo, anaiaren lagun egin omen zen. Orain udara guztietan etxean izaten dute bisitan. “Hark gaur egun taxian beldur asko pasatzen duela esaten du”, dio Garatek, “eta ahal dela, gauez ez dela ibiltzen Madrilen lanean.” Gero eta ohikoagoa da taxiek manparak izatea gidaria babesteko, baina lehen ere ibiltzen omen ziren: “garai batean Ingalaterratik ekarri zituzten Austin batzuk, eta haiek manpara zeukaten. Erdian kristal lodi lodiarekin. Ibili ziren horrelako batzuk hemen”, Jose Marik gogoratzen duenez. “Ipintzatarrak ziren lehen hemen taxiarekin ibiltzen zirenak. Bi edo hiru anai. Hotel Asuntzionekoak ziren. Gero Xardo eta Juanito Prexko eta ni hasi ginen. Gero Uztapide. Kanpotik ere etortzen ziren hona zerbizioak egitera. Gehienera, batera zenbat ibiliko ziren ez dakit esaten, batek utzi ta besteak hartu”, beti katean joan dela kontatzen du. Berak utzitakoan, Lopeneri pasa omen zion lizentzia. Bada Xardok kontatzen zuen pasadizo oso ezagun bat. Hura gogoratuta irribarreari ezin eutsita esaten du “bai, hark kontatzen zuen behin hildako bat eraman zuela Arozenatik, atzeko asientoan bi lagunen artean eserita. Purua ezpainetan jarrita”. Istorioaren xehetasun bila jarrita hildakoari bisera ere jarri ziotela kontatu digute pasadizo hura entzuna zuten beste batzuek, eta hildakoa Zaragozara eraman zuela. Jose Mari Garateri “famoso-famosorik” ez zitzaion tokatu. “Burgosko kapitain militar baten arreba askotan ibiltzen nuen. Donostian txaleta zeukan Mirakontxan eta hara joaten zen neskamearekin eta gero estetizienarengana hemen asko. [Militarrraren arreba hark] behin esan zidan norbaitek soldaduskan arazoren bat bazuen joateko berarengana. Klaro, hark kontrolatzen zuen Zona Norte guztia”, baina Garatek esaten du ez zuela kontaktua aprobetxatu inor soldaduskaz libratzeko. Gidari lanetan, anbulantzia lanetan eta akonpañante lanetan ez da bukatzen, ordea, taxistaren lana. Apaiz konfesore papera egitea ere askotan tokatu zaiola aitortzen du Jose Mari Garatek. “Niri ez zait sekula gustatu asko hitz egiterik. Galdetu ezkero erantzun. Bestela ez. Hanka sartzeko arriskua izaten da beti. Eta jendeak kontatutakoak isilik gorde”, taxistaren mandamentuak balira bezala egin du Garatek isiltasunaren apologia. Guk asko estimatzen ditugu hitz horiek.

N

agore telleria


•U

DAZKENEAN

KIROLDEGIA

HANDITZEN

HASIKO DIRA

u daleko berriak • HArroabean haur eskola eraikitzeko 90.000 euro AUR ESKOLA EGINGO DUTE

ARROABEAN

bideratuko ditu Udalak. Azken urteotan auzoa hazten ari da eta beharra gero eta handiagoa da. Arroabeko Auzo Elkarteak egin zion eskaera Udalari. Auzoan beharra aspalditik dagoela, baina orain arte baliabide ekonomikorik ez dela izan azaldu du Gorka Unanue alkateak. Gaur egun, ordea, Zestoako Udalak Inmobiliaria Loiolarekin sinatuta duen hitzarmenaren ondorioz, diru kopuru garrantzitsua jasoko du Udalak. Diru kopuru horren zati bat haur eskola egiteko bideratuko dutela azaldu du alkateak. Haur eskola, Arroabeko Kultur Etxean dagoen lokal huts batean egokitzeko proiektua dago. Dena ondo joanez gero, datorren ikasturterako haur eskola zabalik izatea da Udalaren helburua.

•6

Udalak, 2007ko udal aurrekontua onartu berri du eta, bertan, Kiroldegia handitzeko partida berri bat onartu du. Horretarako, hasierako proiektua eginda daukate dagoeneko, orain exekuzio proiektua lantzen ari dira eta apirilerako bukatuko dute. Ondoren, prozesu legala hasiko da eta lanekin udazken aldera hastea aurreikusten dute. Proiektu horrekin, kiroldegiak 735 metro koadroko azalera irabaziko du. Kiroldegiak gaur egun duen leku beretik izango du sarrera eta parketik dauden eskailerak kendu egingo dituzte. Oraingoari azalera berri hori gehitzen zaionean, hainbat eremu egokituko dira: 60 metro koadro izango dituen squasheko pista bat egokituko da, eta 200 metro koadro dituen paddleko beste bat ere jarriko da. Bi pista horiez gain, erdian eremu bat hutsik utziko dute, herriko haurrek bertan jolasteko aukera izan dezaten. Kiroldegia handitzeko bi arrazoi nagusi aipatu dira. Batetik, azkenaldian Kiroldegian gero eta jende gehiago ibiltzen dela eta gimnasioa ere txikia geratzen ari dela eta bestetik, herriko haurrek jolasteko estalpea behar dutela. Gimnasioan ere zenbait aldaketa egin dituzte: Gimnasioan zegoen squasheko pista kendu egin dute, gimnasioan gero eta jende gehiago ibiltzen zelako eta zeuden makinak, berriz, gutxiegi zirelako. Horrela, makina berriak sartu dituzte. Bestalde, gaur egun Kiroldegiko beheko pistan ura sartzen da eta behin baino gehiagotan pista itxi behar izan

.018.789 EUROKO UDAL AURREKONTUA

ONARTU DU UDALBATZAK

2007ko Udal aurrekontua onartu dute EAJren eta EAren aldeko zazpi botoekin eta Bagoazen aurkako lau botoekin. 6.018.789 euroko aurrekontua onartu dute 2007rako eta Gorka Unanue alkateak azaldu duenez, «aurrekontuetako gastuei aurre egin ahal izateko 100 milioi euroko mailegua du Udalak». Sarrera garrantzitsuenak Rezola eremuko hitzarmenetik lortuko dira eta diru kopuru horrekin Iraetako futbol zelai berria eta Arroabeko urbanizazio lanak finantzatuko dira. Gastuei edo inbertsioei dagokionez, berriz, «garrantzitsuenak» honako hauek dira: Akoako eta Aizarnako ur hornidura lanak, Aizarnako sarrerako urbanizazio lanak, Bainuetxeko pasabidea, Idiazpi auzoan jarri behar duten igogailua, haur eskola handitzeko lanak, kiroldegia handitzeko lanak, Iraetako futbol zelaia, Arroabeko urbanizazio lanak eta turismoa bultzatzea.

•I

BILGAILUEN GAINEKO ZERGA ORDAINTZEKO EPEA ZABALDU DUTE

Apirilaren 30a arte izango dute epea herritarrek ibilgailuen zerga ordaintzeko udaletxeko bulegoetan. Zerga hori ordaintzeko ordutegia 09:00etatik 13:00ak artekoi izango da. Banketxe bidez helbideratutako erreziboak, apirilaren azken astean kobratuko dituzte.

dute itoginak zeudelako. Kiroldegia handitzen dutenean, arazo hori konpontzea ere espero dute. Udazkenean hasiko dira proiektuaren lehenengo fasearekin, eta fase horretan sartuko dira Kiroldegia handitzeko lan guztiak. Etorkizunean, bigarren fasea egitea erabakitzen denean, komunak egokitu beharko dira eta igogailua jartzeko proiektua ere badago.


3

zulo

danbolin

1

XXIX. Kros herrikoia Osasungintza euskalduntzen Martxoaren 18an, EHEeko kideak eta Mintxo euskararen laguna kalera atera ziren osasungintza euskalduntzeko sinadura bilketa egitera. Aspaldi eman zitzaion sinadura bilketa honi hasiera, Soroperi egunean ere egin zuten eta Aizarnazabalen ere jaso dituzte, hauek ere Zestoara etortzen baitira medikutara. Pixkanaka-pixkanaka sinadura mordoxka bildu dituztela aitortu dute.

Azken urteotako partaidetza handiena izan zuen aurtengo lasterketak. Eguraldia ere nahiko ondo portatu zen eta errekorrik egon ez bazen ere antolatzaileak gustura daude lortutakorekin. Xabier Pelaez zaldibiarra 28:35 minututako denborarekin izan zen gizonezkotan garailea eta Nerea Amilibia aiarra berriz emakumezkoetan, 22:25 minututako denborarekin.

Eskolako agenda 21

Martxoaren 23an, Eskolako Agenda 21aren osoko bilkura egin zuten udaletxeko aretoan. Ikasleek, ingurugiroarekin lotuta, herrian ikusten dituzten gabeziak eta hauek konpontzeko proposamenak luzatu zizkieten alkateari.Herri eskolako gaztetxoekin, lehengo ohiturak berreskuratzeko asmoz sasi-koipetsu ospatzen hasi dira. Lagun batek bidali digun bertsoak ondo adierazten duen moduan, garai batean, mendira joan, eta nola edo hala txorixo muturra sutan berotu eta alai asko ibiltzen omen ziren. Nahikoa festa izango zen hura. Ohitura txarragoak mantendu dira eta ea honi ere heldu, eta indartzen duten gaurko gazteek.

Zestoa eta Pasaiako bandak Martxoaren 24an Pasaiako bandak eta zestoakoak elkarrekin eskaini zuten kontzertua udaletxe azpian. Berrogeita hamabost lagunetik gora elkartu ziren. Hurrengo txandan, zestoarrak joango dira Pasaiara, hori maiatza aldera edo izango da.

XVIII. Lilatoia Martxoaren 4an ospatu zen Donostian XVIII .lilatoia, emakumezkoek, emakumezkoentzat antolatutako lasterketa. Herritar talde polita gerturatu zen bertara. Ia datorren urtean ere horrenbeste edo gehiago diren. Aitzakia polit hau aprobetxatuz , sagardotegian bazkaria egin zuten denek elkarrekin.


k

zulo

danbolin

ale/bale KALE.

ARTEAGA AUZOAN LURPEKO PASABIDEAREN PAREAN DAGOEN ZABALGUNEAN BETI KOTXE MORDOXKA EGOTEN DA APARKATUTA. BADAKIGU EZ DAGOELA APAR-

KALEKU ASKO HERRIAN BAINA ETXE ATARIAK ETA HAU BEZALAKO LEKUAK BEHINTZAT ERRESPETA DITZAGUN.

BA L E .

BIDE GORRIRA GARAMATZAN LOGURE ONDOKO ZUBIAN GALIPOTA BOTA DUTE. EA ORAIN EZ DEN PUTZURIK EGITEN. DENA DEN, ORAINDIK BIDE GORRIAK BADITU BESTE ZENBAIT HUTSUNE; KONPONDU GABE GELDITU DIREN ZULOAK, PAPER ONTZIRIK EZ DAGO BIDE OSOAN… ETA GALIPOTA BOTA DUTEN ZATI HORRETAN, AUTOAK PASA EZ DAITEZEN POSTE BAT BADA, BAINA NON DA BESTEA? BAKARRA ALFER-ALFERRIK DA!

G

Turismoa mintzagai.

Erreplikako lanen bukaera laster (urte bukaeran) iritsiko dela dirudi horrenbeste denbora eta gero. Udalak, herria prestatzen hasteko turismoari begira lau hitzaldi antolatu ditu. Lehena martxoaren 23an izan zen eta bertan Zestoa turismoarekin eta batez ere erreplikarekin lotzen duen logotipoaren aurkezpena egin zen. Mercedes Rodriguez Eusko Jaurlaritzako turismo zuzendaria, Nikolas Osinalde Idiazabalgo Goiturreko zuzendaria, Carmen Arrazola Zestoako turismo dinamizatzailea eta Gorka Unanue alkatea izan ziren lehen hitzaldi honetako hizlari edo aurkezleak. Erreplikara datozen bisitariak, herrian gelditu daitezen egin beharreko lanaren garrantziaz jardun zuten besteak beste.

“Dagoeneko jakingo duzunez, korrika 15ek euskal emakumea omenduko du, euskal emakumeak gure hizkuntzaren transmisioan izan duen garrantzia eta ezinbesteko papera goraipatu nahi dituelako. Beraz, urtetako menderakuntza, jazartze eta zigorrei aurre egiteko eta euskal kultura eta euskara, belaunaldiz belaunaldi, gorde eta transmititzeko, euskal emakumeek izan duten indarra, adorea eta balioa omendu nahi ditu korrika 15ek.” (Korrika 15en manifestua)


IL

ALKATE ANDEREA

Martxoaren 8an, emakumeen egunean, opari ederra aurkitu dut mahai gainean. Eta seguru asko opari egilea ez zen konturatuko ez egunaz, ez utzitako bi orri horiek niretzat benetako oparia izan zitezkeenaz. Esana nion polita izango zela emakumezko alkate bakar horrek sinatutako agiriren bat topatzea. Ez nuen espero, hurrengo egunean bertan agiria mahai gainean aurkitzea; eta ez nuen espero, inondik ere, agiria euskaraz egotea. Udal artxibo historikoan euskaraz dagoen bakarrenetariko bat. BANDO BAT DA, Aldundiak eginiko diru-laguntza deialdi baten berri ematen duena. Ortografia alde batera utzita — euskara batua gerokoa baita—, esango nuke gaur egun testu administratibo bati eskatzen dizkiogun ezaugarri guztiak badituela: edukiz —ulergarria lehenengo lerrotik, zehatza, argia, lastorik gabea…— eta formaz —idatziaren helburua lehenengo pasartean agertzen da, ideia bakoitza pasarte batean azalduta, aditzak aurrean jarrita,…—. Hots, testu natural-naturala; edo, Sarasolak alde batetik, eta Garziak, Egañak eta Sarasuak bestetik, esaten duten moduan: euskara ona, zuzena eta egokia. Sortu nahi ditugun testuen modukoa. Baina ziur nago, batere pentsatu gabe idatzitako testua dela. “Nola esan” pentsatu gabe esan nahi dut. Naturaltasunez sortutako testua,

pentsatu bezalaxe idatzita, besterik gabe. Idazteko naturaltasun hori galduta dago, galdu egin da noizbait, 1933tik hona. Gaur egun, mila buelta ematen dizkiegu hitzei eta esaldiei, eta oso gutxitan gelditzen gara gustura emaitzarekin. Eroso… inoiz sentitzen al gara eroso euskaraz idaztean? EMAKUME BATEK EGINA, edo gutxienez, emakume batek sinatuta — “alkate batek sinatzeak ez du esan nahi testua berak idatzi duela…” lankideek berehala agertu dizkidate zalantzak —. Kasualitate hutsa? Comisión Gestora delako horren bosgarren ohiko batzarrean hartu zen bando hori euskaraz kaleratzeko erabakia, orduko aktan jasotzen denez —ohiko gaztelania administratiboan—. Bertan sortutako testua ala Foru Aldunditik jasotakoaren kopia da? Lehenengoaren aldeko apustua egingo nuke nik. Jakin-min handia piztu dit dokumentuak. Zein zen “Purificación” sinatu baina “Gil Iglesias-tar Garbiñe” izena erabili zuena ediktu horren idazpuruan? Nola janzten zen? Nola ezagutzen eta deitzen zioten herrian, Aizarnako ikasleek, Udaletxera hurbiltzen ziren herritarrek? Zergatik euskara aukeratu? Aukera politikoa, ala, logika eta sen onaren emaitza? Gutxi da emakume horretaz jakin ahal izan dudana. Zestoarra ez zela, Aizarnan maistra aritu zela eta, 1933ko urtarrilaren 24an, Zestoako Comisión Gestorak alkate izendatu zuela —berarekin batera, Luciano Urangak eta Jose Azcuek osatzen

5

G

ARBIÑE

1

1933: Zestoako lehen emakumezko

alkatea, eta bakarra, izendatu zuten. 1933ko urtarrilaren 24an eratu zen Zestoako udal gestora, eta Purificación Gil Iglesias andrea, Aizarnako bitarteko maistra, izendatu zuten alkate. (www.zestoa.net)

zuten Gestora—. Eta “endore”, alkate aritu zela maiatzaren 10a bitartean, hauteskundeetan aukeratutako korporazioak kargua hartu arte. Zergatik aukeratuko zuten bera, bertakoa ez bazen ere? Bada Aizarnan Garbiñez gogoratzen den inor? Zer egin zuen gerra garaian? Berdin da berak egin ala soilik sinatu egin zuen, berarena da testu horren ardura, bando bat euskara hutsez argitaratzearena, horrelako idatzi xume, natural eta ederra ateratzearena. Korrika 15ek euskal emakumeak omentzen dituen honetan, Garbiñe Gil ezezaguna omendu nahi dut nik bando bakar horregatik.

N

PALMITANO ZESTOAKO EUSKARA ORA

TEKNIKARIA

Jakin-minak orduko aktetan kuxkuxean ibiltzera eraman nau. Aipagarriak: hamar egun beranduago, otsailak 10, kaleen izenak bi hizkuntzetan jartzeko kartelen prezioak aztertzen hasi ziren; astebete beranduago, baimendu zuten toril gaineko lokalean euskal kantak eta jokoak irakastea, eta musika bandarentzat partitura berriak erostea “Editorial de la Musica Vasca” argitaletxeari.


ERTXIÑAKO HARRIA A R G I B

ARGAZKIA: BEGOÑA SANCHEZ,

PALEONTOLOGIA, PREHISTORIA

ETA GEOLOGIAKO

KONTSERBAZIO ARDURADUNA

(MUSEO NACIONAL

DE

CIENCIAS NATURALES, MADRID)

azen behin “harri bat, bakarra munduan” Ertxiña menditik atera zutena 1785. urteko garai haietan. Islandiako Espatoa deritzan kristala zen, kaltzio karbonatoa (Ca CO3), eta “kana bat luze, hiru laurden zabal eta hogei hazbete baino lodiagoa”; astunean, berriz, 1.200 libra omen zituen. Kareharri oso garden hark neurtzen zituen, beraz: 83,79zm luzeran, 62,69zm zabalean eta 46,44zm lodieran. Harekin batera beste batzuk ere atera omen ziren, ez hain handiak baina interes handikoak haiek ere. Montehermosoko Markesari, alegia, Real Sociedad Bascongada de Amigos del País-eko zuzendariari, iritsi zitzaizkion harriari buruzko albisteak, eta interesaturik azaldu omen zen. Hain berezia iruditu zitzaion minerala, Natur Historiako Erret Kabineteari oparitzea erabaki zuela. Oparia ez zen txikia, inolaz ere, tona erdia pisatzen zuen-eta (552kg.). Gainera, kristal hura espatoa zen, alegia, erraz esfolia zitekeen, edozein kolpek desegin zezake- JOSEPH MARIA DE AGUIRRE ten printzatan. (MARQUÉS DE MONTEHERMOSO)

Atera zuten, bada, bloke hura baina ahalegin haietan puskatu egin zitzaien zati handi bat, harkaitzarekin bat eginda zegoen-eta. Erret Kabinetera osorik iritsi ahal izateko neurri zorrotzak hartu behar izan zituzten: “bildu estu-estu oihal latz batekin eta sartu gero kaxoi edo barrika handiago batean, eta jarri tartean belar hondo edo lasto ugari, harria eutsita eta mugimendutik gabe ibilia izan dadin bideetan zehar”. Espato-kristalak ibilbide luzea egin zuen. Lehendabizi, bidea bera egin behar izan zen, propio, harria Ertxiñatik herrira jaitsi ahal izateko, eta ondoren, eguraldi onaren zain egon eta Madrilera, Gasteizetik pasatuta. Azkenean iritsi zen kristala Natur Historiako Erret Kabinetera. Seguru samar denen gustukoa izango zen eta ospatu egingo zuten. Erret arkitektoak bakarrik azaldu omen zituen zenbait eragozpen kristalaren astuntasuna zela-eta: “Ez zitzaion egokia iruditu Erret Kabineteko inongo gelatan jartzea”. ¿Non jarri ote zuten, bada? Espatoa eraman zuen mandazainari behintzat ondo ordaindu zioten bere lana: 30 duro urrezkoak. Dirutza, garai haietarako. Gaur egun, kristaltzar haren bi zati gelditzen dira Madrilgo Natur Zientzia Museo Nazionalean. Tamaina ederrekoak dira, hatzaparra baino handiagokoak. Inskripzio zahar bat daramate “Archina” dioena. Gainontzeko zatiak museoetara, laborategietara edo bilduma partikularretara banatuko zituzten seguruenik. Zestoako Udalean bada garai hartako hainbat agiri eta Fernando Arzallusek zenbait xehetasun eskaintzen ditu Zestoako Jai Egitarauan (1999).


7 1

AREN MUNDU ENIGMATIKOAN ERTXIÑAKO

HARRIA OPTIKAREN

IKUSPEGITIK

XVIII mendean, argiaren izaera zela-eta hainbat teoria ari ziren eztabaidatzen. Beraz, Ertxiñan Islandiako Espatozko harri handi bat aurkitu izana zerbait garrantzitsua izango zen, seguruenik. Izan ere, kristal horrek birrefingentzia delako ezaugarria baitu, eta hori baitzen argiari buruzko teoria baten oinarria eztabaida haietan. Argia partikulaz osatuta ote zegoen edo nolabaiteko uhin-mugimendua ote zen, horixe zen zientziaren historian gairik interesgarrienetariko bat. XVII. mendearen erdi aldera arte, gehienek uste zuten argia partikula edo korpuskulu moduko korrontea zela; alegia, eguzkiak edo

kandela-argiak eta horrelakoek partikulak aireratzen zituztela eta urrutiratzen joaten zirela fokutik, zuzen-zuzen. Partikula horiek zenbait substantzia zeharka zitzaketen, eta gure begiekin talka egitean, argi sentsazioa sorraraziko zuten. Newton matematikari eta fisikari britainiarra (1642-1727), historiako zientzialaririk handien kontsideratutakoa, zen korpuskuluen teoria horren defendatzailerik garrantzitsuena. Hark uste zuen argia tamaina eta abiadura desberdineko korpuskuluz osatua zegoela. Hala ere, beti eduki omen zuen zalantza: argia partikula izango ote zen, edo uhina; izan ere, ezagutzen baitzituen difrakzio eta errefrakzio bikoitzaren fenomenoak, berak partikulen teoriaren bidez esplika ezin zituenak. Errefrakzio bikoitzaren teoria garbi ikus daiteke Ertxiñako kristalaren bidez. Kristalaren barnean bi lerro paralelo nabarmentzen dira. Nola esplikatu hori argia korpuskuluz osaturik badago? Nola liteke bereiztutako bi argi izpi ikustea kristala zeharkatu ondoren? Zer gertatzen zen kristalaren barruan? Gainera, beste fenomeno batek –polarizazioa delakoak– are eta nahasmen gehiago eragin zuen. Islandiako espatozko bi kristal txiki elkarren ondoan jarriz gero, baina perpendikularki kokatuta, ez zioten uzten pasatzen argiari, nahiz eta kristal horiek garden samarrak izan. Horregatik, XVIII. mendean, interes ikaragarria zegoen argia aztertzeko kristal onak

···


ERTXIÑAKO @

KRISTALA ETA

ARROBA

···

edukitzeko. Bazirudien argiak uhin gisa jokatzen zuela batzuetan eta partikula mugikor gisa besteetan. Gaur egun, jakin badakigu bi teoriak ez direla bateraezinezkoak. Gai baten bi ikuspuntu besterik ez dira, baina inolaz ere ez kontrajarriak. Argiaren izaera ulertzea apur bat zaila izan arren, guretzat nahikoa da jakitea Ertxiñako harriak zientzialariak eztabaidatzen jartzeko balio izan zuela. Bitartean, hor dauzkagu Kultur Etxean delako harri puska batzuk, kuriosoek ikus dezaten nolakoa zen Ertxiñako harri hori eta udal liburutegian aurki daiteke gai honi buruzko dosier bat.

ONDORIOA Zientzia ez dago ikerketako bulego ospetsuetan bakarrik. Batzuetan mendi ezkutuetan babestuta, edo paper zaharretan gordeta egon ohi da.

J

SERRANO ZIENTZIAREN MUNDUKO URTEAN ULIAN

Montehermosoko markesak 1785ean idatzitako gutun batean, Ertxiñako harriaren kontuak aipatzen dituen gutun batean, honako hau irakur daiteke: “El cristal de Islandia que llegará presto a esta aduana, y hallándome embarazado sobre su colocación en el Gabinete por su enorme peso de 48@ he consultado con el Arquitecto Dn. Pedro Aznal quien no ha juzgado por conveniente ponerla en ninguna de las Salas de Dho. Gabinete”. @ delako ikur horrek arroak adierazten zituen. Arroa hitza arabiarreko ar-rubatik dator (laurden bat); arroak kintalaren laurden baten balioa du. 48@ horiexek dira, beraz, gure Ertxiñako harriaren 552 kiloak (arroa bat=11,5kg). Dirudienez, hasierako idazmakinek izaten omen zuten @ ikurra. Gero, ordea, erabiltzeari utzi egin omen zitzaion. Orain, berriz, berreskuratu egin dugu posta elektronikoko helbideetarako. Gazteleraz “arroba” izenarekin ezagutzen da, aspaldian bezala.


agenda ap 14

IRILA

22

Ze

LARUNBATA

Arratsaldeko 16:00etarako, Ipintza elkarteak XVI. Patxalo Mus Txapelketa antolatu du. Lau errege, lau hamarreko eta lau usteletara izango da. Partehartzea doan izango da baina bikote kide bat gutxienez Zestoa edo auzoren batekoa izatea da baldintza. Finalistentzat, besteak beste Geltoki tabernak eskaintzen duen afaria izango da.

stoako udalak antolatuta

TURISMOKO

23

IGANDEA

TIK

2 6R A

IATZA

LARUNBATA

Mus Txapelketa Iraetako frontoian. Irabazleak 600 euro eta txapela eramango ditu eta bigarren, hirugarren eta laugarrenek 400, 200 eta 100 euro hurrenez hurren.

06

UDALEKO

Antiguo Berri (Donostia), Niessen (Errenteria), Txingudi (Irun)

Agiro mendi taldekoek Mendi Astea antolatu dute. Emanaldi ezberdinak izango dira urtero bezala kultur etxean.

ma 05

R I E N T Z I E N” T A I L E R R A K.

Zine-aretoak:

Goizeko 10:00etan, Iraetan kadete mailako txirrindulari lasterketa izango da. Iraeta - Zestoa - Iraeta eta hiru aldiz zakila-bila.

IGANDEA

Bertso bazkaria Iraetako frontoian Andoni Egaña eta Unai Iturriagarekin.

“ E S P E-

ap 20

IRILA

ARETOAN

ma 30

BATZAR

1 9 : 0 0E T A N.

RTXOA OSTIRALA

Hizlariak: Jose Mari Perez de Arenaza (Deustuko Turismo masterreko zuzendaria) eta Jose Migel Ayerza (Kursaalek zuzendari kudeatzailea). Gaiak: Egungo bisitarien eskakizunetara hurbiltzea eta hiri zein herrietan kultura ekipamenduek sortzen dituzten gizarte aldaketak.

Hizlaria: Manuel Narvaez (Donostiako turismo zuzendaria). Gaiak: Gipuzkoaren turismo baliabideak eta komertzioak eta erosketak turismoaren eta aisiaren elementu osagarri gisa.

27

OSTIRALA

OSTIRALA

Hizlaria: Jon Arratibel (Iraurgi Lantzenetik. “Begi-Bistan Zerbitzu Turistikoak” enpresako zuzendari kudeatzailea eta promotorea). Gaiak: Ondorioak eta tailerren ixtea, aplikazio praktikoak bailaran eta galderak eta eztabaida.



71 - 2007 martxoa