Page 1

2005/11

56.

ALEA

Jardunian

Joxe mari Urbieta

“egañazpi”

TXERRI HILTZEA

HUANCAVELICAKO LAGUNEI LAGUNTZEN JARRAITZEKO BEHARRA...

SESIARTE TONTORRERA


DANBOLINEK,

5

URTE BETE DITUELA ETA BAZKIDE GUZTIEN ARTEAN KAMERA DIGITAL BAT ZOZKETATU DU , ETA Iテ選GO URIARI TOKATU ZAIO

ZORIONAK!

ORAINDIK BAZKIDE EGIN GABE BAZAUDE

deitu berehala 943 147 123 telefonora URTEKO KUOTA 20 EURO

LAGUNDU ZUK ERE PROIEKTUA SENDOTZEN


GIDA.

Ez dabiltza urak batere lasai Gaztela-Mantxan. Neskei zuzendutako Gida batek eztabaida piztu du, eta bat baino gehiago (Confederación Católica de Padres de Alumnos, Familia Ugarien Federazioa, Toledoko artzapezpiku Antonio Cañizares, kasu) jarri du gora-goraka. Ireki da Pandoraren kutxa; atera dira gaitz guztiak. Hango Emakumearen Institutuak 14.000 ale banatu omen ditu ikastetxeetan, “diru publikoarekin egindako inbertsio handia”, eta goian aipaturikoek arduradunen dimisioa eskatu dute. Horrez gain, Fiskaltzak, Herriaren Defendatzaileak eta Haurraren Defendatzaileak parte har dezaten eskatu dute. Zerk eragin du horrenbesteko iskanbila On Kixoteren erkidegoan? Bada, haien iritziz, Gida horrek neskei “gonbita egiten die masturbatzera eta lesbianismora”. Egileak homosexualitatearen apologia egiten omen du. “Ziurrenik entzuna izango duzu mutilak gustatzea dela arruntena, baina ondo informatuz gero eta zeure kabuz pentsatuz gero, konturatuko zara naturala dela beste sexuko eta sexu bereko pertsonen artean maitasuna sortzea eta sexu-adierazpenak izatea”. Atalik laburrena da zeresan handiena eman duena, gida osoan zehar honako hauek lantzen baitira: nola maitatu nork bere burua eta osasuntsu egotearen eta ondo elikatzearen garrantzia; adiskidetasuna; maiteminduz gero, zer egin, eta mutil batekin sexuadierazpenak izan (egileak gaztelaniaz “expresión sexual” darabil eta ez “relación sexual”); eta haurdun ez geratzeko neurriak hartu. Lotsagarria da neskato bati bere gorputza ferekatzea osasuntsua dela esatea; ez, ordea, hedabideen bidez jasotzen den mezua. Esperantza, esperantza geratu zen Pandoraren kutxan, gaitz guztiei aurre egiteko. Gaitzaren erruduna ere topatu dute: “La autora de los cuatro volúmenes es una reconocida activista del nacionalismo vasco, presidenta de Alderdi Feminista y cercana a Batasuna”. ABC dixit. Iritziak iritzi, badago gidak “emakume eredu berria lortzeko, pentsamendu eta bazterketa jarrera aldarazi nahi” duela uste duenik. Elkarteak berriro aterako dira Madrilen Hezkuntzaren Lege Organikoa gaitzestera, “Estatua ez baita hezi dezakeen bakarra”. Bien bitartean, Gida ez zabaltzeko behin-behineko erabakia hartu dute, azterketa sakon baten ondoren egokitasuna neurtzeko.

A d a n b o l i nEK

lazne olaizola

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

e-mail: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,

Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 8 10 12 16 18 19

NESKENTZAKO

INKESTA

ENBIDOAK

TXERRI HILTZEA

DANBOLIN ZULO K A L E/ B A L E

JARDUNIAN EGAÑAZPI

HUANCAVELICAKO LAGUNAK

HERRIKO BAZTERRETAN SESIARTE

AGENDA

PORRUSALDA


enbidoa I. z zen nire asmoa beste enbido bat hain azkar idaztea, baina, zoritxarrez, enbido hau egingo zutela agindu ziguten guztiek –guztiek esan dut, bat baino gehiago izan direlako– kale egin digute. Egia da askotan kostatu egiten zaigula gauzak egitea, baita aurretik hitza eman badugu ere. Halakoxea da gizakia, halakoxeak gara.

E

Zenbaitetan, utzikeriak jan egiten gaitu, nagi hutsak bihurtzen gara. Noski, hori ez da ona ez guretzat, ez gure ingurukoentzat. Esate baterako, zer gertatuko zen Edisonek, nagikeriak jota, bonbilla asmatu izan ez balu? Bai, arrazoia duzu, beste norbaitek asmatuko zuen ditxosozko bonbilla hori. Baina inori barruko harrak kar-kar egingo ez balio, daukagunarekin konformatuko bagina beti, zer gertatuko litzaiguke? Gizakiak bilakaera du ezaugarri, bilakatu egin behar dugu, hazi. Hori bai, guztiok ez dugu Einsteinen, Graham Bellen edota Marconiren adimenik, eta eskerrak gainera. Nolanahi ere, garrantzitsua da jakin-mina izatea eta jakin-min hori asetzea –jakin-minari jaten ematea–.

Zer ez zenuke sekula barkatuko? Ez nuke seEz nuke sekula barkatuko kula barkatuko nitaz atzetik euskaldunoi ziri gaizki esaka gehiago sartzea. aritzea.

27 urte

Igor Rezabal

29 urte

Maider Ibarguren

Ba al dago erronkei aurre egitea eta helburuak lortzea baino gauza atseginagorik? Pentsatu ongi erantzuna, une batez bada ere. Ongi gustura gelditzen gara lan bat bukatutakoan; zer esanik ez, lan hori ongi egin dugula uste badugu. Ez al da egia? Batzuetan, ordea, hanka barreneraino sartzeko beldurrez-edo, atzera egiten dugu, ez gara ausartzen hurrengo urratsa ematen, eta pena da. Gero, alferrik eramango ditugu eskuak burura, alferrik damutuko gara hau edo hori ez egin izanaz, alferrekoa baita ura joandakoan presa egitea. Ez pentsa, niretzat erronka latza da orri zuri bat hartu eta jendeak (gustura) irakurtzeko moduko zerbait idaztea. Beldurra ere ematen du askotan... zaila baita guztiekin asmatzea. Dena den, ezin esan enbido bat idaztea barruak husteko ariketa aproposa ez denik. Gustagarria da benetan, zirraragarria ere bai. Hori horrela izanik, nork idatziko du hurrengo enbidoa?

O

laia salegi


5

U

rtero bezala, Zestoako EusMin egite alkal Herrian Euskaraz dera erabilitako taldeak ikasturte begezurra ez nuke Errege Marriari ekin dio, orainsekula barkatugoak nire opagoan inoiz baino goko. riekin ahaztea Inoiz ez nugotsuago. ez nuke barkake barkatuko Ez nuke barGure ibilbidea duela Felix Azpeitia tuko. gezurra; gezukatuko gezurra urte batzuk hasi zen. 25 urte rretan ibiltzea, esatea. Gezur Lehen ibiltzen zen talgezurra esabaten bidez per- Marta Rezabal dekide batek bere 7 urte tea…. tsona bat ez den nahia azaldu zigun eta bezalakoa azalhandik aurrera lau tzea. Marina Pons neska biltzen gara as29 urte tero euskararen alde Mikel Etxeberria borroka egiteko. Gure 47 urte erronka nagusia, herrian “osasun etxea euskalduntzea” da. Hala ere, urtean zehar beste hainbat eta hainbat ekintza egiten ditugu. Horrela bada, 2003. urtean kalera atera ginen herritarren iritzia jakin nahian. 240 inkesta egin genituen, eta hasiera batean nahiz eta emaitzak berehala kaleratzea espero, eta nahi izan, azkenean arazo batzuk medio, ezin izan dugu gaur arte helburua bete. Galdekizun horretan honako galdera hauek agertzen ziren: 1.- Nola hitz egingo zenuke Zestoako anbulatorioan sendagileak euskaraz hitz egingo balu? 2.- Zestoako anbulatorioan lana egiteko euskara jakin beharko al litzateke? 3.- Osakidetzako langileak euskara ikasteko eta erabiltzeko plangintza egin beharko al litzateke? 4.- Euskararen ofizialtasuna Euskal Herri osoan bermatu beharko litzatekeela iruditzen al zaizu? Erantzunak, laburbilduz, honako hauek dira: %94 inguru, ados dago. Beti euskaraz egingo lukeela erantzun zuen. %3 nahikoa konforme dago eta euskaraz erdaraz baino gehiago erantzun zuen. %2 ez alde ez aurka. %1 beti erdaraz. Hori honela izanik, Zestoa herri euskalduna dela esan genezake. Baina erdara belarritik kendu ezinda bizi gara gaur egun. Beraz, lanean jarraitu beharko dugu, gure hizkuntza eskubideak ez daitezen urratu, eta hemendik aurrera kalean ikusiko gaituzue gure kanpaina aurrera eramaten. Orain arte urrats txikiak baina garrantzitsuak eman ditugu.

Z

estoako Euskal Herrian Euskaraz

“Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik.”


TXERRI HILTZEA


7 l

etizia txerria eta luis odriozola, jose antonio arzallus, hjghuyghhiut roman iruretagoiena, luis mari larra単aga, gh juan migel izeta, luis izeta, antonia ostolaza g h

J

on artano


Lasaon San Martin jaiak. Azaroaren 6an, Idiakaitz txistulari taldeak alaituta, Lasaoko abere eta nekazari produktuen erakusketa izan zen. Auzotarrentzat antolatzen diren festa horiek gero eta arrakasta handiagoa dute herritarren artean, ikusi besterik ez dago zenbat jende inguratzen den. San Martin egunean, hilak 11 ostirala, goizean meza eman zuten Zestoako parrokiko abesbatzarekin; iluntzeko 20:00etan Txupinazoa eta baratxurizopa, gaztaina eta guzti; eta eguna bukatzeko Rock festa. Larunbateko Bertso afarian ere ez zen jenderik falta izan Lizaso eta Ega単arekin; ondoren, goizaldera arte Izer eta Alabier trikitilariak izan ziren festa animatzaile. Igandean, jaiei bukaera emateko, meza, jubilatuen hamaiketakoa eta arratsaldean Kulkirekin haurrentzat herri kirolak, jolasak eta txokolatea. Festa konpleto askoak, bai horixe!

zulo

danbolin

Danbolineko bazkide zinen xuxen eta fin askoa, herriko bertso eskolan ere utzi zendun arrastoa. Txikia haundi egi単ez eta urre bihurtuz lastoa, falta zaizkigu zure ziriak, zure umore freskoa; Iraetara paseotxoak, zure museko jokoa; zeure garaian korrika ere egin zenduen nahikoa. Hutsune handi bat dugu denok Mantzi zuk utzitakoa; berri tristea heldu zenetik umezurtz dago Zestoa

Ertxi単a Musika Eskolako ikasleak Santa Zezilia eguna ospatu zuten azaroaren 18ko kontzertuarekin.

Aurten 14 urte betetzen dituztenek aukera izan dezaten Gaztetxulo ezagutzeko, sei hilabeteko harpidetza doan Euskara batzordeak eta Udalak bultzatutako kanpaina da. Azarotik apirila arte etxean jasoko dute aldizkaria 1991 jaiotako zestoarrek.


9

Iraetako pilotalekua pintatu berri dute. Txukundu ederra hartu du!

Nerea Mendizabal herritarra monitore lanetan dabil Esnearen Liga erakundean. Erakunde horrek hainbat gai lantzeko bilerak deitzen ditu hilean behin Azpeitiko Sindikatu Zaharrean. Abenduaren 1ean izango da hurrengo bilera arratsaldeko 18:00etan. “Bularra soilik, noiz arte?“ gaia landuko dute. Bilera irekiak dira, eta doan; gurasoek haur eta guzti joateko aukera dute.

Zestoako Euskal Herrian Euskaraz

ek Ezabaketa Egunarekin bat egin eta errepide ondoko gaztelaniazko testuen gainean “euskaraz!” dioen orriak itsatsi dituzte.

Arroagoian antzerkia.

Muxerangak talde bizkaitarrak “Badirela ez direla Bizkaiko sorginak datozela” ipuin kontaketa eskaini zuen Arroan azaroaren dituzte Herri Ikastetxe19an. Ume ko bigarren zikloko mordo bat bilikasleek. Betiko kirolez gain, geureak direnak ere lantzeko audu zen antzerkera izan dute. kiaz gozatzera eta baita ondorengo txokolate beroa dastatzera ere.

Herri kirolak landu

k

ale/bale KALE.

HERRIGUNETIK ARTEAGA

BA L E .

OLIO ERABILIA

AUZORA JOATEKO, ERREPIDEA ZEHARKATU

JASOTZEKO ONTZIAK JARRI DI-

GALANTA EGIN BAZUTEN ERE JENDE ASKOK

AUZOTARREK NAHI DUTENEAN

BEHARRIK EZ IZATEKO, LURPEKO PASABIDE

EZ DU HORTIK PASATZEKO OHITURARIK.

BI MINUTU IRABAZTEAGATIK, BIZITZA GAL DEZAKEGU, GOGOAN IZAN!

TUZTE AUZOETAN.

HORRI ESKER,

BOTA DEZAKETE OLIOA; EZ DUTE,

ZESTOAN BEZALA,

OSTIRALA ARTE ZAIN EGON BEHARRIK.

HILAREN AZKEN


ezkerretik eskuinera, Zabale, Sakabi, Laja eta Egañazpi, Trikitilari omenaldian. 1973, Donostiako Atano III.a. Urtebete lehenagotik –1972ko apirilean–, Usurbilen omendu zituzten Sakabi eta Egañazpi.

Jardunian

Joxe mari Urbieta

“egañazpi” JOXE MARI URBIETA EGAÑAZPI DUELA 85 URTE JAIO ZEN AIZARNAN. SAKABIREKIN BATERA, OSPE ETA ARRAKASTA HANDIA LORTU ZITUEN TRIKITIAREN MUNDUAN.

PENTSA, HALAXE ESAN ZIGUN LOIOLAKO HERRI IRRATIAN URTE ASKOAN LAN EGIN ZUEN ITZIAR SAGARZAZUK: “LOIOLAKO HERRI IRRATIAN, LOIOLAKO BEATLESAK DEITZEN GENIEN. ENTZULEEK EGUNERO ESKATZEN ZUTEN HAIEN ABESTIREN BAT EDO BESTE: EHIZTARIEN GOZAMENA, AUPA PILOTARIAK… JARRAITZAILE ASKO ZITUZTEN”. JOXE MARI

ERROMERIAZ ERROMERIA

IBILI ZEN HAINBAT URTETAN.

LEKU GUZEUSKAL HERRI OSOTIK. HALAKO BATEAN, ERRETIRATZEA ERABAKI ZUEN, PANDEROA ALDE BATERA UZTEA. GAUZA ASKO EMAN ZIZKION PANDEROAK JOXE MARIRI; EMAN, UMORE ONA BEREZKOA DU AITONAK. TIETATIK DEITZEN ZIOTEN,

UMORE ONA, ORDEA, EZ ZION, EZ, PANDEROAK

NOIZ

SORTU ZITZAIZUN PANDEROA JOTZEKO GOGOA?

NORK Guri ez zigun inork irakatsi, geuk ere ez genuen ongi ikasi-eta! Umeak ginela, ardiak zaintzera joaten ginen sorora. Aizarnan, baziren orduan pandero-jole batzuk, Ilurdaingoak. Haiek ikusi eta haien imintzioak egiten aritzen ginen, txapazko erretilu zahar batzuk etxetik hartu eta ermami guztiak eten arte. Tripiti, tripiti, tripiti… Halaxe aritzen ginen gu. Hamar bat urte izango nituen hasiera hartan. IRAKATSI ZIZUN PANDEROA JOTZEN?

NOIZ EZAGUTU ZENUEN SAKABI? Koxkortu ginenean, bezperetako arratsaldeetan Aizarnara joaten hasi ginen. Han beti izaten zen soinu-joleren bat (Anton Baltzola, Bitarte txikia, Cuatropiezas…). Haiei entzutera joaten ginen, gustura. Aurrerago, hamazazpi bat urterekin edo, Santa Engrazira joaten hasi ginen. Sakabi ere jaiero Santa Engrazira joaten hasi zen garai hartan. Egun batean, hala esan zidan Sakabik: “Hi, hik ederki jotzen duk panderoa, nirekin erromeriaz erromeria ibiltzen hasi beharko huke”. Eta hasieran lotsa ematen bazidan ere, tentazioari men egitea erabaki nuen. Batetik eta bestetik deitzen hasi zitzaizkigun, irabazi ere egiten genuen zerbait eta orduantxe gustura. Soldadutzatik bueltan, bertsolariei gaiak


1 1

tak-eta bai, elkarrizketak egiten zizkiguten: Loiolako Herri Irratian, Arrate Irratian… OMENALDI

GOGOAN AL DITUZU OMENALDI HORIEK? Bai, noski. Usurbilen egin ziguten lehen omenaldia, 1972an. Hurrengoa Aiako San Pedron egin ziguten… Zarautzen ere omendu gintuen Santa Marina kaleko jendeak. Gustura joaten ginen omenaldietara, norbait baginelakoan! TRIKITILARI

"

ematen eta bertsoetatik abestiak ateratzen hasi ginen (Basatxoritxu, Urruti nere menditik…). Puccinik erakusten zigun abestiak behar bezala abesten eta jotzen; bestela, a lo loco ibiltzen gineneta. Makina bat erromeria egin genituen urte haietan! ZAINTZEKO NEURRIRIK HARTZEN AL ZE-

NUEN?

Hasieran, edozer edaten nuen, baina gero antzeman nion zerbezari kalte egiten zidala. Luze egon nintzen zerbeza edateari utzita. Ardoa ere hozkailutik pasatu gabekoa edaten nuen. Hala esaten zuen Sakabik: “Honi ekar iezaiozue ardoa ur irakinetan sartuta”. Elkarri adarra jotzen aritzen ginen beti, oso gizon atsegina zen. ZER

URTE IZAN ZIREN ONENAK

SAKABI

URTEETAN ABESTU ZENITUEN ABESTI GUZTIEN ARTETIK,

ZEIN DA ZURE GUSTUKOENA?

irabazi ere egiten genuen zerbait eta orduantxe gustura

EZTARRIA

BAT BAINO GEHIAGO EGIN DIZKIZUETE.

ETA

EGA-

ÑAZPIRENTZAT?

Bolada batean, 70eko hamarkada hasieratik aurrera, ailegatu ezinik ibili ginen. Zapatuetan ezkontzak izaten genituen, bi ere bai askotan. Lantegira ere joan behar izaten nuen, ordea. Nagusiarekin hitz egin eta aurrez sartzen nituen ordu guztiak. Hala, arratsaldeko ezkontzan izaten ginen lehenik, eta gauekoan ondoren. Igandeetan ere, jakin samarra izaten zen nora-norakoa, batera edo bestera. Hori izan zen gure ibilera. AUTOGRAFORIK ESKATU AL ZIZUETEN INOIZ? ORDUAN ERE EGITEN AL ZEN HALAKORIK? Ez, ez. Garai hartan ez zen halakorik izaten, gaur egungo kontuak dira horiek. Elkarrizke-

ZERGATIK? Basatxoritxu, zalantzarik gabe. Basatxoritxu moko luziak ez juan zerura billa… Oso bertso sakonak dira, haur batekiko maitasunari buruzkoak. Bazkalondo batean, Iturriotzen, Basatxoritxu abestu genuen. Hurrengo egunean, hala esan zidan Iturriozko etxekoandreak: “Joxe Mari ez dut abesti hori berriro entzun nahi, negar egiteko gogoa ematen dit-eta!”. Sentimenduz betetako abestia da. ZER

HERRITAN JO ZENITUZTEN PANDEROA ETA SOI-

SAKABIK ETA BIOK? Ene, ez dakit Gipuzkoan baden herririk gu izan gabekorik. Bizkaian eta Nafarroan ere herri txiki askotan izan ginen. Gasteiz aldetik ere deitzen ziguten. NUA

"

GOGOAN

AL DUZU ZURE AZKEN EMANALDIA?

NOIZ NON? Azken egun hartan, bi emanaldi egin genituen: lehena, Zumarragako santaluzietan; bigarrena, berriz, Zarauzko Santa Barbaran. 68 bat urte izango nituen garai hartan. Badira hamazazpi urte panderoa jendaurrean jotzeari utzi niola. IZAN ZEN?

ZERGATIK UTZI ZENION JENDAURREAN PANDEROA JOTZEARI? Zahartu egin ginen, gazte asko zetozen gu baino hobeak. Gazteak gaztea nahi eta zaharrak ere gaztea nahi, dio esaera zahar batek, eta ez zaio arrazoirik falta. Atzean geratu ginen, pixkana-pixkana. Dena den, bagenituen gustura hartzen gintuzten lekuak. Lazkao Txiki eta Lizaso, adibidez, askotan aritzen ziren gurekin batera; haiek bertsotan, eta gu soinua eta panderoa jotzen. Kontatuko nituzke Lazkao Txikiri buruzko hamaika pasadizo xelebre!

ZU

ZEU ERE EZ ZARA TXISTE-KONTATZAILE MAKALA.

BETI

IZATEN

DUZU XELEBREKERIAREN BAT BURUAN, ETA ORAIN ERE IZANGO DUZU GURI KONTATZEKO PASADIZO XELEBREREN BAT, EZTA? Bai, gogoan daukat nire aitona zenaren pasadizo bat, aproposa hemen jartzeko. Mutil koxkorra nintzela, bulda ordaindu behar izaten zitzaion Elizari, haragia jango bazen. Halaxe, Aizarnako erretoreak bulda papera eman zidan, amari emateko. Aitona zena ez zen Elizaren adiskide, eta erantzun polita idatzi zion erretoreari: Aurten ez dugu bulda beharrikan, etxean ez daukagulako hiltzeko txerririkan. Olioa eta sardina zaharrak Zestoatikan, horregatik ez daukagu bekatuari beldurrikan. Erretorea ez zen, ez, gozoa jarri hura ikusi zuenean!

ASPALDIAN JO AL DUZU PANDERORIK ETXEAN? ENTZUTEN AL DUZU TRIKITIRIK? Ez, ez. Panderoa han dago urte mordoan goiko armairuan sartuta. Ahaztuko zaio hari ere! Trikitia, berriz, entzuten dut noiz edo noiz, jaialdiren bat denean. Gustura egoten naiz telebistari begira.

O

laia salegi


H

UANCAVELICAKO LAGUNEI LAGUNTZEN JARRAITZEKO BEHARRA ‌

arije Gonzalez eta Teodoro Sanchez duela zortzi urte joan ziren Perura lehenengo aldiz. Bidaia hartatik bi ardura edo kezka ekarri zituzten: bata zoragarria, beraien seme Julen; bestea, ez hainbeste, pobreziaren gordinkeria eta gosez dauden haur maitagarrien irudia. Bidaia hartan entzun zuten le-

M

henengo aldiz Huancavelicaren Lagunak Gobernuz Kanpoko Erakundeari (GKE) buruz hitz egiten. Zestoara itzuli bezain laster hasi ziren GKErekin lanean. Marijek eta Teok orduan ezagutu zuten Huancavelicako herria, Julen hango Aldea Infantil umezurztegian baitzegoen. Bidaia hartan ezagutu zuten, baita ere, zaz-


3 1

piehun haurrek egunero jaten duten Comedor de la Providencia jantokia ere. Hantxe piztu zitzaien herri hari laguntza apur bat ematen hasteko nahia. Jantoki hartan jaten duten haur gehienek egunean jatordu bakarra izaten dute, gainera batzuk bi edo hiru ordu oinez ibili ostean iristen dira jantokira, eta egun batzuetan sabela utzik itzuli behar izaten dute, janaria amaitu egin delako eta guztientzat ez delako iristen. Zestoatik bidaltzen den laguntzari esker hainbat proiektu gauzatzea posible izan da. Aipatu behar da, herriak laguntza handia eman diola Huancavelicako eta Acobambako herriei. Arazo guztiak konpondu ez bazaizkie ere, jaso duten laguntza handiari esker, duela urte batzuk ezinezkoak ikusten zituzten hainbat gauza lortu dituzte. Egiten diren material bilketez gain, katekesiko haurrek dirua biltzen dute itsulapiko batean eta diru horrekin Acobamban hainbat proiektu egin dituzte: jantokiko mahaiak eta aulkiak, sukalde industriala, josteko tai-

lerra, liburutegia eta haur eskola eta haur parkea. Etorkizunera begira beste hainbat proiektu dituzte: Huancavelicako komunitateak. Azken bidaian ezagutu zituzten komunitate horiek eta haiei laguntza bideratzen hasteko asmoa dute Marijek eta Teok.

N

AIARA

EXPOSITO ALBERDI


MOTA GUZTIETAKO ERREBELATUAK errebelatu d i g i t a l a eta k a r r e t e a karnet argazkiak: NAN, gida baimena... estudioko argazkiak


•E

GUNEKO ZENTROAN LAU APARTAMENTU BABESTU EGINGO DITUZTE

Azken udalbatzarrean onartu zen herrian lau apartamentu babestu egiteko proiektua. Ez zen aho batez onartu, Bagoaz herri plataformak kontrako botoa eman zion proiektuari, beraien iritziz, aurreko legegintzaldian egindako proiektua egokiagoa dela iruditzen baitzaie. Hala ere, proiektua aurrera doa, EAJ-EAren botoei esker. Apartamentu horiek Eguneko Zentroaren gainean egiteko asmoa: bi apartamentuk 48 metro koadro izango dituzte, eta beste biek 55. Aurrenekoek, bi oheko logela bat, sukalde-jangela eta komun bana edukiko dituzte. Besteak berriz, bi logelakoak izango dira, bakoitzean ohe banarekin; sukaldejangela eta komun bana ere izango dute. Apartamentuetan biziko direnek bizimodua elkarrekin egin dezaten, erabilera anitzeko gela bat izango dute sarreran. Udalak kudeatutako apartamentuak izango direnez, bulego bat ere egongo da Udaleko gizarte laguntzailea joaten denerako. 525.000 euroko aurrekontua du proiektuak, eta Foru Aldundiarekin hitzarmena sinatu ostean, sei hilabeteko epean proiektua aurkeztu beharko da. Hori onartu ostean, bost urteko epean egingo dira lau apartamentuak.

•K

ANPOSANTUAN BERRITZE LANAK EGITEN ARI DIRA

Duela aste batzuk hasi ziren kanposantuko berritze lanak. Lehen zeuden hilobi zaharrak kendu eta pante-

oien bigarren ilara egingo dute denbora gutxi barru. Guztira hamahiru panteoi egingo dituzte. Hamaika eskaera daudenez, beste bi libre geratuko dira saltzeko. Lehen zeuden hilobi zaharretako giza hezurrak atera dituzte eta orain makinekin zuloak egokitzen ari dira marmolezko panteoiak egiteko.

5

u daleko berriak

1

•T

XAKURREN ERABILERAREN INGURUAN HARTUTAKO NEURRIAK

Udalak hainbat irizpide finkatu ditu txakurren erabileraren inguruan, herritarren artean kexa ugari jaso dituelako azkenaldian. Irizpide horien helburu nagusiak, txakurren eta pertsonen arteko elkarbizitza baketsua lortzea, osasunerako eta ingurumenerako arriskuak saihestea eta herritarren lasaitasuna eta segurtasuna bermatzea dira. Betetzen ez dituztenei isuna jarriko zaie. Honako hauek dira hartutako neurriak: - Debekatuta dago haurrak jolasteko tokietara eta janari dendetara txakurrak sartzea. - Herriko kaleetan, espazio publikoetan eta eraikin kolektiboetako guztienak diren lekuetan txakurrak kontrolpean eta uhalez lotuta joan behar du. Uhala ez da bi metro baino luzeagoa izango eta txakurraren ezaugarrietara egokituko da. - Debekatuta dago txakur gorozkia bideetan, espazio publikoetan edo pertsonen pasadizorako den edozein lekutan uztea. Txakurren batek espaloian edo bidean uzten badu gorozkia, txakurra daramanak garbitu beharko du. - Txakurraren jabea izango da, txakurrak sortzen dituen kalteen, galeren edo arazoen erantzule. - Jabeek txakurrak identifikatu erabili behar dituzte. Horretarako mikrotxip bat ipiniko zaie. - Txakur arriskutsuen jabeek erantzukizun zibileko asegurua eduki beharko dute.


HERRIKO

BAZTERRETAN

Sesiarte

oltzibar errekak abandonatu gaituela konturatuko zarete, ez da ur hotsik, bada denbora lur azpian behera doala. Errekaren faltan zuhaitzei begiratu besterik ez dugu, badira mordo bat eta horien artean haltza, hurritza, haritza, pagoa, elorri zuria, ibilbidearen hasiera eta bukaera zuhandorra, gorostia, gaztaina, sasiakazia, alertzea... Eta halako batean ur hotsa entzun dugu. Goltzibar erreka berriz ere bidelagun dugu. Zuhaitzei, errekari eta marka zuri-horiei begira entretenituta, uste baino lehen Aittolazar baserriaren atzealdea ikusiko dugu han goian. Igo eta baserriaren eskuin paretaren ia kontra-kontra pasa gara behean albo batera utzi dugun pistarekin bat egiteko. Porlanezko bidean gora segi eta Aittolazarreko bidegurutzera helduko gara. Gero eta hurbilago gaude Sesiartetik. Lasturrera doan asfaltozko bidearen paralelo, eskuinean, hesian ikusiko dugu badirela marka zuri-horiak hesiaz bestaldera egiteko esaten digutenak. Asfaltoak eta porlanak utzita mendi bidean goaz Sesiarteren barrenera, ardi txabola baten ondora. BILBIDEA kusi dugu Sesiarte igotzeko dugun ZESTOAKO HERRIGUNETIK HASIKO DUGU, BAINA EGIA ESAN, KILOMETRO aldapatxoa eta horretan hasi aurretik ardi txabolaren babesean, haizeak GEHIENAK AZPEITIKO, AZKOITIKO ETA, BATEZ ERE, DEBAKO LURRETAN EGINGO ederki jotzen baitu, hamaiketakoa DITUGU. GURE ASMOA SESIARTE TONTORRERA IGOTZEA DA GOLTZIBAR egin dugu. Orain bai, orain tontorreERREKAREN KONTRAKO NORABIDEAN ABIATUTA ETA ITZULERA SAGARRETAKO rako bidea hartu dugu. Zelaian beheSAKONETIK EGINGO DUGU. SESIARTE TONTORREAN IPAR-HEGO ETA EKIALDEMENDEBALDE PAISAIA BIKAINAZ GOZATUKO DUGU. tik gora zuzen abiatu eta halako batean, ezkerraldean, hitoak (elkarren gaiubimusun Urola ibaia zeharkatu eta Lili jauregiaren ondotik gora goazela nean jarritako harriak) ikusiko ditugu laster dugu aldamenean Sastarrain erreka bidelagun. Debaren eta Zestoaren eta haiek eramango gaituzte tontorrearteko muga dagoen gune horretara ordea, bi erreka datoz bananduta: ezkerreraino. Kareharriz inguratuta gaude, tik Goltzibar erreka eta eskuinetik Beliosoro erreka. Gu Goltzibar errekaren onpago eta hurritz artean. Haizea ere doan joango gara, ur emariaren kontrako norabidean. Olazabal baserrietara joagogor ari teko porlanezko bidea eskuinera utzi eta ezkerrekoa hartuko dugu, garai batean da bazteuraren indarraz zebilen errotarantz joateko. Errota paretik pasata laster bi bide rrak astinikusiko ditugu: ezkerrekoak Ondarbasora eramango gaitu eta eskuinekoak betzen, baina rriz, Olazabalazpikotik datorren bidearekin egiten du bat eta Goltzibar baserriez gara jairaino joango gara. Sesiartera igotzeko Aittolazar landa etxera igo nahi dugu eta tsiko paibi bide behintzat baditugu aukeran. Uztailean, modan jarri diren mendi lastersaiaz gozaketa horietako bat antolatu zuten azkoitiarrek eta Aittolazarrera igotzeko Goltu gabe. tzibartik dagoen bide zaharra; sasi, zuhaitz eta landarez josia, oinezkoak eta Aittolako korrikalariak eroso ibiltzeko moduan jarri zuten. Nahi izanez gero, igo daiteke punta pabetiko pistatik, baina askoz ere politagoa da garbituta dagoen mendi bidea. Bere-parean raz, atasarea pasa eta pistan gora hasi beharrean, atasarea pasa gabe ezkerreko dugu, bere bideari, marka zuri-horiei segi diegu. atzean Iza-

tontorrera

G

Goltzibar errekan gora

I

Z

I


7

Z

1

er da aldapan gora behera baino a z k a r r a g o m u g i t z e n d e n a ? Sua. Urrian

gure artean izan zen hego-haize zakarrak inguru denak lehortu zituen lehenik, eta ondoren, argindarraren zutoinak bota eta kableek eragindako txinpartetatik sortu omen zen sutea. Suak, haizea lagun, Endoia auzoan kalte ugari sortu ditu, baita baserri bat guztiz kiskali ere. Suhiltzaileei eta auzotarrei esker ez zen gehiago zabaldu eta hantxe itzali zuten su madarikatua. ua deitzen zaio materialak erre ondorengo argi, bero eta gar jaurtiketari eta naturako elementurik suntsitzaileenetakoa da. Suak hartutakoan materia bizi zein hila hauts bihurtzen da. Materia bizi horrek karbonoa eta ura biltzeko eta oxigenoa askatzeko gaitasuna galtzen du. Errauts horiek berehala daramatza euri urak, lurra higatuz doa horrela eta desertizazioa areagotu egiten da. ure ingurunean eta hemengo baldintzetan, ekosistema zatikatuan eta erliebe malkartsuan oso kaltegarria izan arren, suak eragiten ditu onurak ere. Esate baterako, landareek, mantso-mantso usteltzen ari diren bitartean, gatz mineralak askatzen dituzte. Suak harrapatuz gero ordea, landare horiek erre eta hil egingo dira, baina usteltzea kolpera eten denez, gatz mineral gehiago askatuko dute, eta jakina, mineral horiek bizirik geratu diren landareek aprobetxatuko dituzte. Sutearen ondorena zenbait harraparirentzat, zapelatzarentzat zein azeriarentzat, ehiza momentu ona izaten da, muxarrak, satitsuak eta katagorriak habia utzi eta noraezean baitabiltza. Urruneko kontuak aipatzearren, Amerikako Estatu Batuetan, suaren miresleak Europan baino gehiago diren herrialdean, ikertzaileak ohartu ziren su arina zenean sekuoien (zuhaitz erraldoi mota bat) pinaburuek hazia besteek baino errazago askatzen zutela. iru aldagairen mende omen dago sua: oxigenoa, tenperatura eta erregai kopurua. Landarediaren arabera, erregai kopurua eta kalitatea aldatzen da. Belardietan sua azkar pasatzen da ingurua gutxi berotuz, belarraren erregaia kaloria edo bero ahalmen urrikoa baita. Sastrakadietan aldiz, suak asko irauten eta berotzen du, kaloria askoko landareak baitaude. Klimaren arabera ere, tenperatura eta oxigeno iturriak aldatzen dira. Endoiako sutean hego-haize lehor zakarra izan zen eta suari oxigenoa emateko aproposa zen tenperatura mantendu zen. Erliebeak ere badu zer esana suaren garapenean: aire beroa gora joaten denez, goiko landareak berotzen ditu eta suak azkarrago egiten du gora behera baino.

S

rraitz mendigunea. Gertuago Gaztelu tontortxoa dagoela ikasi dugu eta itsas aldera Agiro, Andutz... Bizkaia aldean haize errotak biraka ikusten dira. Askoz gertuago dago Endoia, sugarrek eragindako triskantza baino lehenago ikusi genuen guk. ontorretik jaistea pentsatu dugunean lehengo bidetik ez joatea erabaki dugu. Etorri garenaren kontrako norabidea hartu (Olazabal baserrien norabidean gutxi gorabehera) eta harri artean halamoduz jaistea erabaki dugu. Barrenean ikusten dugun Sagarretako sakonera jaitsi nahi dugu eta sakon horren paralelo bide polita ikusi dugunez, handik joateko kapritxoa sartu zaigu. Horretarako, harri artean jaitsi eta Gaztelu tontortxoari (ez lehen aipatutakoa, beste bat baizik) bira osoa eman diogu eta bide zabal-zabalean, Sagarrretako sakonaren paralelo goaz. Halako batean, bidearen ezkerraldean, aldapan, pagolizar mordoxka ikusi dugu eta orbel artean Sagarretako sakonera erraz jaitsiko garela pentsatu dugu. Zuzen-zuzen jaitsi, harrizko pareta galanta gainetik pasa eta Sagarretako sakonean gara. Sakoneko bide zabal-zabala amaitzen den mutur horretan, lurrean, ia esku pilotak adinako fruitu berdexkak aurkitu ditugu. Intxaurrak dira, baina ez edozein intxaur. Fruituok intxaur beltzarenak dira, ez duzue oso erraz aurkituko intxaur beltzik gure paraje hauetan. Bideari zintzo-zintzo segituz gero Olazabalgoikora helduko gara eta handik porlanezko bideari jarraitu besterik ez dago Zestoara iristeko. Bidea motzagoa egin nahi izanez gero, pago artean goitik behera zuzen sartu behar da eta Olazabalazpiko baserriaren ondo-ondora azalduko gara.

T

G

H

L

ierni Arrieta, Onintza Irureta


agenda az 25 26

AROA OSTIRALA

Etxeratek deituta, elkarretaratze isila 19:30ean.

abenduak 7-11 URTEROKO HITZORDUA

LARUNBATA

Santa Zezilia ospakizunak. 19:00etan: Txistularien kalejira eta saio laburrak kalean zehar. 20:00etan: Zestoako bandak kontzertua eskainiko du udaletxe azpian.

27

IGANDEA

Agiro mendi taldeak irtenaldia antolatu du Orisol eta Izpiztera. Informazio gehiagorako deitu, kiroldegira: 943 147 942.

ab 11

z e s t o a k o

HERRITARREN FOROAK

Udaberrian herriaren diagnostikoa amaitu zen, eta Zestoako egoera aztertu ondoren, herritarrek arlo bakoitzeko helburuak proposatu zituzten aurreko foro batean: etxebizitzak, kultura, hezkuntza, turismoa, baliabide naturalak... Helburu horiek betetzeko, E k i n t z a p l a n a definitzeko unea da. Plangintza horretan hurrengo urteetako ekintzak biltzen dira, betiere, iraunkortasun ikuspuntutik, hots, Zestoako ga-

ENDUA

IGANDEA

X. Umeen Ibilaldi Neurtua Agiro mendi taldeak antolatuta.

17

LARUNBATA

Organo kontzertua parrokian, 20:15ean. Organo jolea Mari Karmen Azpeitia.

26

ASTELEHENA

Soroperi eguna. 9:00etan, Idiakaitz Txistulari Taldearen diana. Barazki eta fruta lehiaketa. Urolako Ezti lehiaketa. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Beste salmenta-postuak izango dira. Hori guztia trikitilariek eta txistulariek alaituko dute. 12:00etan, sari banaketak, trikitilariak, txistulariak, bertso txikiteoa eta gazta eta sagardoa dastatzea. 16:30ean, umeentzako ikuskizuna. 17:30ean, pilotari, harrijasotzaile, bertsolari eta abar, kiroldegian. raetako Santa Ines pilota txapelketa hastera doa. Finalak urtarrilean Iraetako Santa Ines festetan izango badira ere, oraingoz hasiko dira partiduak jokatzen. saera zaharren lehiaketa. AEK-k kultur ekintza moduan, I. Esaera Zaharren Lehiaketa antolatu du. Soroperi eguna baino hamabost egun lehenago, parte hartu nahi duenak, tabernetan kutxa batzuk izango ditu. Han, esaera zaharren inguruko jokoak egongo dira. Parte hartzaileak, imprimakia bete eta ondoan izango duen kutxan sartu beharko du orria. Asmatzaileen artean euskal produktuz osatutako otarra bat zozketatuko da Soroperi egunean. rralla Bertso Eskolak autobusa antolatu du BECen Abenduaren 18an izango den Bertsolari Txapelketako finalera joateko. Abenduaren 2a baino lehen eman behar da izena kultur etxera arratsaldez deituta 943147123. Finalerako txartelak lortzen ere lagunduko dute bertso eskolako kideek. Zenbat eta jende gehiago joaten den, merkeago aterako da autobusa.

•I

•E

•E

rapena orekatua izateko (ekonomikoa, gizartekoa eta ingurumenekoa). Lan horren zirriborroa udaleko mahai teknikoetan aztertu zen uztailean eta herritarrek urrian eta azaroan egindako foroetan beren ekarpenak egin zituzten, besteak beste: oBerpiztu programak planteatzen dituen auzoetako ekintzak bideratu. oTurismoaren garapenerako plangintza eguneratua egin. oUdalerrian dauden beharren araberako etxebizitza politika garatzeko programa garatu. oUdalerriaren beharren arabera hezkuntza zerbitzuak sortu eta garatu. INFORMAZIO GEHIAGO: oHirugarren adineko perTel. 943 890 045 tsonen bizi kalitatea hobewww.urolakosta.org tu. agenda 21@urolakosta.org oUdalerriko osasun baldintzak eta gizarte zerbitzuko baldintzak egokitu eta garatu. oHerrian etorkinen integrazioa eta elkarbizitza sustatu. oUdalerriko beharretara egokitutako aisialdia, kultura eta zerbitzuak eskaini. oUdalak herritarrekin duen komunikazioa hobetu. oHerritarrak udalerriko ekimenetan duten partehartzea areagotu. oEtab.


9

1

porrusalda EK rr ra ex z- ek tr aa x

O S A G A I A K: (40 krax-krax egiteko) -olioa, 2 koilarakada -gurina 30 g -tipula txiki bat -porru bat -azenario txiki bat -irina, 200 g -esnea, 0,7 litro -gatza -piperbeltz zuria -azalik gabeko ganbak, 150 g -brick pasta pakete bat (10 olata edo oblea) PRESTAERA Kazola batean olioa eta gurina su motelean jarri. Gurina urtzen denean tipula xehetua, porrua xehetua eta azenario xehetua potxatzen jarri. Potxatzen direnean, irina bota eta esnearekin batera bexamela egin. Gatza eta piperbeltz zuria bota ondoren, ganbak frijitu eta bexameletara bota. Gero turmisean pasa eta hamar minutu ondoren, ontzi batera atera bexamela. Bexamela hozten denean, brick pasten olatak lau zatitan moztu eta bexamelez bete. Paketetxoak egin. Zartagin bate-

an olioa bota eta su motelean gorritu arte frijitu krax-kraxak. Izoztu ere egin daitezke. On egin!

osu Goikoetxea

e u s k a l a r g i t a l e t x e e n www.alberdania.net www.erein.com www.elkarlanean.com www.pamiela.net www.sua-edizioak.com

J 700.657,36

w e b g u n e a k :

danbolin azal beharko lirateke Zestoako azalera estaltzeko

Z e r d a . . . Plasma? Odolaren osagai bat izateaz gain modan jarri diren telebista mota baten osagaia da plasma. Plasmadun telebistak 1964an asmatu ziren. Nahiz eta irudiak erakusteko gas nobleekin tratatutako fosforoa erabiltzen den‌ nahiz eta merkatuko telebista garestienak Urteaz ez erran gaizkirik abendoa bururatu arte. izan, gaur egun ez dugu topatuko plasmadun telebistak Elur urte patxaran eta gari urte. baino irudi hobea eskainiko Elurra bere aroan asegarri, handik kanpora gosegarri. duen tresnarik.

Azaro, azaro egin eta itxaro.


EKAIN ELEKTRIZITATEA

G O X O T A S U N A

E R A I K I T Z E N

IGNACIO ARTETXE ALBERDI gurutze kalea, 1 ZESTOA t e l . 943 147 403 - 600 544 734

hurrutiko aginte eta guzti!

B E R O G A I L U P E R T S O N A L I Z AT U A ILUMINAZIOA,

P O R T E R O A U TO M A T I K O A K

E T X E B I Z I T Z A K O I N S TA L A Z I O M U S I K A L A K . . .

56 - 2005 azaroa  

deskribapena