Page 1

danbolin 2005/09

54.

ALEA

Festak 2005

Herriko


ZESTOAKO AEK o Euskalduntze ikastaroak o EGA ikastaroak o Hizkuntz Eskakizunak o Autoikaskuntza o Harrera ikastaroak

Izenemate epea zabalik dago!!! Izen ematea: Mikelats AEK euskaltegia Urbitarte 2, 1A. Azpeitia

Ordutegia: 9:30-12:30 // 18:00-20:00

Te l f : 9 4 3 1 5 1 0 8 9

Zestoako Udaleko euskara zerbitzuan

azpeitia@aeknet.net

tel. 943 147132


Lagun batek esan zidan bidaiarik politena bakoitzak bere barrura egiten duena dela. Urrun joanagatik ere, eta paraje ederrak ikusi, norbera ondo ez badago nekez disfrutatuko duela. Hasieran ez nuen oso ondo ulertzen, azken finean, bidaiatzeak, mendira joateak, gauza berriak ezagutzeak, beti laguntzen baitu une goxoak pasatzen eta gainera pertsona aberastu egiten du. Baina denborarekin konturatu naiz, arrazoia zuela. Gure bizimoduari begira jarrita, bidaia zoro batean sartuta goazela ikusten dut. Hau egin, bestea egin; hau ikusi, hori ikusi; hau erosi bestea erosi; hau izan, hori ere bai. Ezetz ba, horrela ez goazela inora. Hartu arnasa, behin biziko gara eta. Edukitzean ez dagoela ezer, izatean baizik. Eta izate hori ez badugu zaintzen… Garai politak datoz, udazken arratsaldeak, euria goian behean, haizearen ibilia, hostoak dantzan, … Urtaro guztiek dute beren xarma, baina udazkenean naturari utzi behar zaio hitz egiten, eta geure barrura begiratu. Momentu horietan ez dago eztabaidarako lekurik, bakarrizketak hartzen du lekua eta bizitzak beste zentzu bat hartzen du. "Naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea" dio Laboaren kantuak. Bakarrik egoteak askotan beldurra ematen digu, gaizki ala ondo beti lagunez inguratuta egon nahi, familiarekin, bikote lagunarekin. Baina, geure buruarekin egotea oso atsegina da. Eta hori egiten ez digute erakutsi, pixkanaka ikasiz joan gara, bidea eginez. Helburua zoriontsu izatea dela esan zaigu .Nire ustez, zoriontasuna ez da helmuga, bidaiatzeko modu bat baizik. Bakoitzak bere barrura bidaiatu. Bai, baina ingurura begiratu gabe ere ezin bizi, sorlekuaz ari naiz. Nire kasuan behintzat herria triste badago neu ere hortxe nonbait. Eta gure herri zaharrak bide luzea egin du, eta bide horretan barrura begiratzen badugu, denetarik ikusiko dugu, momentu goxoak, gogorrak… baina ibilian jarraitu beharra dago. Herriaren ahotsa entzuten bada bidaia zoragarria izango da!!!

M d a n b o l i nEK

argari Eizagirre

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

e-mail: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,

Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 8 10 12 14 15 16

BIDAIAK.

INKESTA

ENBIDOAK

FESTAK

DANBOLIN ZULO K A L E/ B A L E

ZALDUNEN BIDETIK

JARDUNIAN AINITZE URBIETA

G U R E A N: X A B I N

UDALEKO BERRIAK

H ERRIKO BAZTERRET A N: GAZUMERA


enbidoa I. Ez da broma autoa edukitzea! Erregaia gero eta garestiagoa da, inoiz baino garestiagoa. Ditxosozko likido horri urre beltz deitu zion lehen gizasemeak ere bazekien zerbait, bai horixe! Erregaiaren goranzko joerak ibilgailu gidarioi eragiten digu zuzen-zuzenean, baina ez ahaztu horrek soka luzea dakarrela atzetik, den-dena garestitu egiten da-eta. Nolanahi ere, enbido honen hasieran azaldutako ideiari heldu nahi diot berriro. Garai batean hala esaten omen zuten: "Autoa querida baino garestiagoa dunk!" Eta, egia esan, ez zitzaien arrazoirik falta. Zorte dezente izanez gero, hasieran erregaitan soilik utzi behar izaten da dirua. Denboraren poderioz, ordea, autoak ajez betetzen hasten dira, gu geu bezalaxe: gurpilak aldatu behar direla, olioa, balaztak... Eta, noski, autoa konpontzera eramateak hotzikarak sortzen ditu, mekanikariek nahiko irudi txarra dute-eta: batzuek lapur samarrak direla esaten dute; beste batzuek, aje bat konpondu eta bi eragiten dituztela; matxistak direla dioenik ere ez da falta... Badirudi mekanikariek mingaina dutela neurri eta ez dutela ezer egiten 100 euro baino gutxiagoren truke. Ezusteko handiegirik ez hartzeko kostuaren aurreikuspena eskatzea ere ez da konponbidea. "Auto bakoitza mundu bat da, eta kapota ireki arte ez dago aurreikuspen zehatzik egiterik" esaten badizute, akabo, zureak egin du, alferrik hasiko zara autoa erositako eguna madarikatzen edota arrosarioa errezatzen. Auto mekanikariek badute beren arrosario partikularra: trokola, juntakulata ta radiadoria (bestela, galdetu Alkaini). Bestalde, mekanikariek beraiek ere ez dute giro, ez. Makina bat arrazoi txar eta purrustada entzun behar izaten dituzte, eta ez beti merezita. Azken finean, mekanikariak ere langileak dira. Hori bai, ziur aski zuk eta nik baino dezente diru gehiago irabazten dute hilean eta, teorian, gustuko lana dute. Zorionekoak mekanikariak!

O

laia salegi

500 etxe inguru egingo dira denbora gutxira Zestoan, zer iruditzen zaizu? Ondo iruditzen zait, ez bada behintzat, ba prezio garestiak jarri eta betiko diru konturik izaten. Babes ofizialeko etxeak gutxitxo dira baina beno, bestela ondo. Arroabeko etxeek ez dakit Zestoari zenbaterainoko bentaja egingo dieten, gehien bat Zumaiari.

33 urte

Manu Aizpurua

Inguruak-eta puskatu egiten dira lehengo garai batetik; baina eboluzioa normala da. Kostaldean nola etxeek prezioak disparatuta dituzten ba‌ Iraeta, dagoen baina itsusiago ez dute jarriko. Momentu honetan ikaragarri itsusia dago. Ia orain pixka bat txukuntzen duten bestela bailara oso polita da eta.

55 urte

Eli Alkorta

intada. Hiri, kobarde . Zein haiz hi herriko festak lehertzeko? Zein haiz hi herriko tabernetako kristalak eta ex-

tintoreak astintzeko? Hori al duk hik jai egiteko duken modua? Orain arte herrian ondo hartuak izan dituk jarrera onarekin etorri direnak. Baina bihotz bihotzez eskatuko nikek modu horretan ez etortzeko, ez hi ezta hire jokabide bera dutenak ere. Agur bat. Datorren urtera arte, edo hobe, portaera aldatu arte.

J . L . A . – ZE S T O A


5

F

estak: 5 galdera 1.- Zertara etorri da Etxeak egihiru zezeneko bi Batzuk egiArazoa da tea ondo dago, "ikuskizun" jartzea? ten dute jan, lo oso garesti dauoraingo gazteak Beste bi zezen gehiaeta joan eta hedela, lanik ez etxea behar rriari gauza gutxi go akabatzea? Zezendago gazteenduelako, baina eman eta ez daGuretzako keten inguruan, ukaetzat eta‌Iraeta etxeak dauden kit ba, batzuk oso ondo, haur zina da gurean eztabatentzako oso prezioetan egiintegratzen dira gehiago izango baida badagoela, ondo dago etxetea ez dago onfestetan eta hoak egitea, gaine- dira eta, guk es- do. Behar diren aldeko eta aurkako jarrelakotan pixkola berria nahi ra berehalaxe etxeak egin berrerekin. Zertara dator kanaka baina saldu dira. Ha- degu eta, beno, har dira, inguruberaz aldaketa? Zebeste batzuk... sieran baino sei ba ea pixkanaka ko jendea, gazzenzaleen "garaipena" Zenbaitek alomilioi garestiago ikasle gehiago tea etortzen bairudikatzera ala "eskairuan jartzen saltzen ari dira ditugun eta lor- da ondo dago pektakulua" aberastedituzte dirua tzen degun esazkenak eta hori baina "ciudad ateratzeko. Etxekola berria. ra? Probokazioa eta gehiegizkoa da. dormitorio" ez ak egiten dituzte prepotentzia datozkit Neri iruditzen dadila bihurtu, baina betikoak Marije Egaùa burura. zait gobernua integratzea koibiltzen gara ka2.- Egitarau ofizialean, oso gaizki ari meni da. 43 urte lean.. dela. azken unean aldaketa Igor Olabide bat egon da, "HuancaEndika Martin Mari Lourdes Etxeberria velicarako laguntza 27 urte 18 urte ateratzeko herri ze50 urte korketa". Talde horretako kideek egiten duten lana goraipatzea baino ez zait gelditzen, baina zein izan da Udalak hori horrela izan dadin jarraitu dituen irizpideak? Hau da, hurrengo urtean beste edozein talde edo elkartek eskaera berdina egiten badu nola erantzungo zaio? Batzuetan irizpide zehatzak jartzea garrantzitsua izaten da, garbiagoa, aurrerantzean arazorik egon ez dadin. 3.- Eta frontoikoa? Non erabaki da kiroldegiko urteroko pilota partidaren antolaketa hirugarren bati ematea? Zer irizpideren arabera? Zein baldintzatan? Erabakia gustukoa izan ala ez, gauza horiekin kontu handiagoa eduki behar du Udalak. Larunbateko kontzertua ere defizitarioa izateagatik pribatu bati ematea ondo al legoke? Berdina da, kontuok hor daude eta erantzun egoki bat eman behar zaiela uste dut. 4.-Egitarau ofizialean zer pintatzen zuen Cantera de Zestoa-ren iragarkiak? Ikearriya! Herrian kalte gehiena sortu duen enpresa ilegal, txikitzailea eta udal lurretan bereak balira bezala dagoena bere aurpegia garbitzen limosna baten truke. No coment. Egia esan, Alkatearen urteroko agurrak baino atentzio handiagoa piztu zidan. 5.- Zer gertatzen da festa eredu herrikoi eta partehartzailearekin? Azken urte luzeetako joera orokorrari (indibidualismo, ikuskizunetako kontsumo huts edota gauetako juerga-desfaseari‌) jende asko eta asko erorita gauden joera horri, Udalak partehartzeari eta ideia berriei dien fobia gehitzen badiogu, herriko festen osasuna gainbehera doala iruditzen zait. Hausnarketa sakon bat egin beharko genukeela iruditzen zait. Oso tristea da denon artean antolatu ditzakegun festak horrelako zatiketa egoera batean aurkitzea. Kalegirok eman duen urratsak Udalaren aldetik jarraipena behar du izan, bestela festak galduko du. Eskerrak, lagunartea, jai giroa eta ondo pasatzeko ilusioa nagusitzen dela gure herrian, zorionez. Aurtengo festek gainera Itziarrekin igarotzeko aukera ekarri dute eta hori ez da gutxi. Aio.

e

nbidoa 2. Joseba Alberdi


a ze paria, karakola ta baria, hastea bakarrik egin dezue, orain segi sarri sarri jotzen.

andale, andale... arriba, arriba Erdikalean gora

zezenak ikusi ez dakigu baina belarriak ederki ireki dizkigute

gustora gure musikoak eskilara berriak jarri dizkietelako

kintze, la niĂąa bonita

haunditan, musiko seguru

non firmatu behar da hauen adinean horrela egoteko?

zenbat edalontzi puskatu ote ditu argazki hau ateratzerako

bultza, bultza, goian doana bai ondo!


ardien pare, denak itzalera txakolina epeldu gabe, bestela burura jotzen du eta

dira, dira, zezenak dira, punta zorrotza, adarra motza, harrapatzen bazaitu‌ bazen garaia, neskak Ondarbasoko igoeran eta gainera Dani txapeldun Eneko beharrean

lasai, intentzioak ere asko balio du eta

euria goian behean eta erdi ilunpean, normala Z, E, S, T, O, A, hizkieko "S" egin beharrean "Z" egitea!

a ze jende pila, sardinak latan lasaiago egoten dira!

zezenak bai baina mendian

horrenbeste gurasoren artean ikusten ez badira ere, poniak daude plazan.

falta direnak gogoan


zulo

danbolin 18 urte kartzelan pasa ostean etxean:

Ixiar Arrizabalagak 18 urte pasa ditu kartzelan eta abuztuaren 25ean irten zen espetxetik. 18 urte hauetan zazpi espetxe ezberdinetan egon da. Kartzelatik irten zen egun bertan ongietorri omenaldia egin zioten Zestoan.

Aizarnako jaien laburpena. Aizarna herri izaera duen auzoa dugu, eta Amabirjinetako jaiek ere badute berezitasun hori. Aurtengoek izan duten ezaugarri nagusiena jendea izan da, bai ekintzetan parte hartu dutenak eta bai ekintza horiek izan duten ikusle kopuruari dagokionean ere. Aurtengo ekintzen jarraipena egokia izan dugu eskualdeko "Hitza" egunkariari esker, eta horrek ere zerbait lagunduko zuen jaiek izan duten jarraipena ikusita. Bezperako afariarekin ekin genien jaiei: burruntzian erretako arkumea Errioxako ardo beltzarekin, indarrak berritzeko. Ondoren gazte artean ez zen umore faltarik izan goiz aldera arte, horrelako afari batek jaien hasieran ez baitu gutxiago merezi. Burruntzi lanetan badu gaitasun berezia horretan aritzen den gure beteranoak, urte asko daramatza lan horretan baina ikasle gazte egokiak ere ibili ditu bere ondoan. Seguru gaude bezperako afariarekin testigua hartu eta etorkizunean jarraitzeko egoki prestatuko dituela irakasle horrek. Pilota partiduak, herri-kirolak, argazki erakusketa eta antzerkiak eman dute espero zen emaitza. Azpimarratzekoa, beharbada, antzerkia, bertsoa eta dantza uztartu zituen ikuskizuna hain zuzen ere. Izurriteak kutsatzen duen baino errazago kutsatzen zuen talde horrek alaitasuna ikusleen artean. Aizarnako jaietan xarma bereziena sortzen duen ekintza izan dugu betidanik: oilasko biltzea; eta aurtengoan ez da gutxiagorako izan. Gazte ugari ikusi genuen parte hartzen, gero eta dantzari hobeak dauzkagu, gainera, herrian. Aurtengoa oso alaia eta maila altukoa izan da, beraz. Aizarnako auzo polit honek urte asko darama neguko letargia luzean sartuta, azken urteetako jaiak ere barne direla. Baina gaur egun proiektu edo egitasmo berriak ditu bidean: hala nola, elizaren berrikuntza lanak, etxebizitza berriak, txikientzako eskola berria eta internet sarerako banda zabala deitzen diogun zerbitzua. Neguko letargia luzea izan du Aizarnak, baina pixkanaka esnatzen hasita dagoen herri izaera duen auzoa dugu Aizarna.

J

ON

EGIGUREN


Xabin Etxaide GALek hil zueneko 20. urteurrena, Txiki eta Otaegi afusilatu zituzteneko 30. urteurrena eta Antton Olaizolak herritik aldegin zueneko 25. urteurrena gogoratu ziren irailean. Omenaldiarekin lotuta hainbat ekitaldi antolatu ziren. Bi astez, futbito txa-

ZURRUT IZAN ZEN IRABAZLEA ETA AZPITXAPELDUNA EGURRA TALDEA MUTILEN TXAPELKETAN

k

9

‘Ibiliaz goaz bidean’ ekimena.

ale/bale KALE.

PASA BERRI DIREN HERRI JAIEK AUR-

TEN ERE TXIKIZIO UGARIREKIN AGURTU GAITUZTE. JAIETAKO AZKEN GAUEAN BAT BAINO GEHIAGO ‘JOLASEAN’

ARITU ZEN SU ITZALGAILU BATEKIN ETA ONDORIOZ TABERNA GEHIENAK ITXI BEHAR IZAN ZITUZTEN. TZEN DUTEN GUZTIEI!!

BEJONDEIELA MODU HORRETAN ONDO PASA-

BA L E . NESKEN TXAPELKETAN BERRIZ,

XIMOR IZAN ZEN ETA AZPI TXAPELDUNA NES NES NES IRABAZLEA

RRITU DUTE.

ARROABEKO ESKOLAKO SARRERA BEBAZEN GARAIA! ORAIN ARTE UME-KOTXE-

ZEUDELAKO.

ORAIN,

EKIN BERTARA SARTZEA EZINEZKOA ZEN ESKAILERAK ALDAPATXO BAT IPINI DUTE.

pelketa azkarra, 20 taldek parte hartu zutelarik. Irailaren 22an, iheslarien bizitzaren inguruko hitzaldi-solasaldia izan zen. Xanti Iparragirre errefuxiatu ohia eta Mike Korta harreman internazionaletan adituarekin. Irailaren 24an goizez Ertxiña mendi irtenaldia egin zen eta eguerdian lore eskaintza Xabini bere monolitoan. Arratsaldean eskualde mailako manifestazioa eta ekitaldi nagusia egin ziren kiroldean. Afari batekin amaitu zen omenaldia.

San Lorenteko jaiak.

Abuztuaren 10ean San Lorente auzoan jaiak ospatu zituzten. Urtero egiten duten bazkari herrikoia egin zuten bertako baselizan. Zaldi karrera, asto proba… izan ziren San Lorentzo egunean, eta eguraldia lagun izan zutenez jende ugari gerturatu zen auzora.


z

aldunen bidetik

N

ORK EZ DU INOIZ IKUSI BERE BURUA ZALDUN

bakarti gisa? Andoni Barrosok zaldi irteeran parte hartzeko gonbitea luzatu zigunean gustura jaso genuen eskaintza. Sentsazio izugarria da zaldi gainean eta zuhaitz artean trostan ibiltzea. Goragoko maila batean sentitzen duzu zure burua. Zaldiak animalia harrigarriak dira, ederrak, nobleak eta sentiberak. Antzinatik erabili ditu gizakiak zaldiak: garraioan, komunikazioan, gerratan‌ Gaur egun, gizakion aisia betetzeko nagusiki. Gipuzkoan ere gero eta gehiago ari da zabaltzen zaletasuna. Etxetik gertu, Sastarrainen, hiru zaldi eta behor bat daude. Zaldi bat, Camalache izenekoa, Andoni Barroso zestoarrarena da. Barroso Sastarrain Baserri-Eskolako nagusietako bat da eta beronek go-

bernatzen ditu hango zaldiak. Zaldien zalea da zeharo, ogibide dira beretzat eta denbora librea ere eskaintzen die sarri. Zaldien zaletasunak elkartuta, talde polita osatu zuten Barrosok eta beste hamaika lagunek; eta ibilbide mordoa antolatzen dituzte zaldiz egiteko. Talde horrek gustura hartuko du zaldiak gustuko dituen edo zaldia erosi nahi duen edonor. Euren helburua, gainera horixe da: "talde handiagoa osatzea, orain zazpi-zortzi zaldi daude taldean eta zenbat eta gehiago hobe". Zestoako eta inguruko herrietako jendea etortzen da Barrosorekin batera zaldian ibiltzera. Adibidez, Eric Ugarte herritarra.

Taldeak urte guztiko egutegia osatzen du hainbat ibilbiderekin, "Urdanetara, Erniora, Pagoetara, Zumaira, Lasturrera joaten gara. Ibilbideak egiteko GRez baliatzen gara, bideak irekita daudela ziurtatzeko", azaldu digu Barrosok. Bideari ekin aurretik, ordea, horren egoeraren berri jakin beharra dago. Hortaz, zaldi gainean irten baino egun batzuk lehenago, oinez egiten dituzte ibilbideak. Eric Ugartek azaldu digu ibilbidea ondo lotuta izatea garrantzitsua dela: "Errepideak saihestu egin behar dira, ahal denean behintzat, arriskutsuak baitira zaldientzat; beldurtu egin daitezke eta autoa jo dezakete, edo erori‌ Bestalde, galtzadak oso irristakorrak dira zaldientzat‌"


1 1

Paisaia berriak zeharkatzeko gogoak eta zaldi gaineko abentura grinak bultzatuta, asteburu-pasa antolatu zuten Larraitzera. Larunbatean joan eta igandean bueltatu. Irailaren 3a, irteera eguna. Aspalditik hasiak ziren irteera atontzen, urtebete lehenago ibilbidea oinez eta autoz egin zuten Barrosok eta Ugartek, zaldientzako moduko kamioak ote ziren ikusteko. Irteera baino egun batzuk lehenago ere berriro egin zuten ibilbidea. Larunbatean goizeko 9ak aldera irten ginen Txindokiren magaleko bidetik, bistan zegoen egunak beroa izango zuela lagun. Sargori-sargori zegoela, Sastarraineko Izar, Camalache eta Zitan zaldiak eta Naranja behorra han abiatu ziren lagun bana gainean zutela: trostan, dotore, eguzkia lepoan eta paisaia ederretan galtzeko irrikaz. Irteeran zortzi lagunek hartu genuen parte. Zaldiz ez zihoazen gainontzeko laurak, automobilean beharrezko materialarekin. Ipintza baserrian, Jokin Goltzibarren behorra hartu genuen, Sua. Handik Errezilera jo genuen. Bertan, zaldiak eta zaldizkoak asetzeko ura, atseden pixka bat, eta aurrera. Errezilen jarri nintzen zaldi gainean, amazona tankera gutxirekin, baina, lauhazka ere ausartu nintzen, tarte txiki batean.

Santa Marinan egin genuen bazkari legea: guk, bokatak; zaldiek, belarra. Denboraz larri, azkar ekin genion berriz bideari, Legorreta aldera. Hura zen beroa, hura!!! (45 gradutik gertu termometroa). Izerditan zaldunak, izerditan zaldiak. Baina, airean sendatzen ziren nekeak eta zuzen eserita jarraitzeko esfortzuak, pagadian ferra hotsak sortzen zuen soinuan. Gaintzara iritsi arteko azken kilometroak izan ziren gogorrenak, niretzat behintzat eta baita nire azpian zihoan Izar gizajoarentzat ere. Ezjakintasunagatik-edo gaizki jarrita nindoan nonbait, zaldia ez atzera ez aurrera geratzen zitzaidan-eta. Hala ere, nire alde esan beharra dago zaldi denetan Izar dela alferrena. Ilunabarrean iritsi ginen Larraitzera. Bertan, merezitako garbitua eman animaliei eta zaldi-ikuiluan utzi, afariarekin. Zaldi gainekoek, antzera: afaldu eta ohera. Ni, gainera, beldurtuta: bihar asmatu bai oinez? Itzulera eguna gogorragoa izan zen Ugarteren esanetan,

"zaldiak nekatuta zeuden eta bi ordu gehiago behar izan genituen. Naranja zaldia gaizki zegoen, oso nekatuta. Izan ere, besteak baino zaharragoa eta txikiagoa da, beraz, pauso gehiago eman behar izan ditu". Balorazio laburra egin du Barrosok: "Irteera zoragarria zen paisaiari-eta dagokionez, baina hainbesteko beroa izanik, zaldiek asko sufritu zuten. Ibilbidea sei-zazpi ordutan egin daiteke normalean, baina zaldi batzuek entrenamendu falta zuten, Naranjak esate baterako; gainera, zahartxoa ere bada". Asteburu itzela nolanahi ere, plazerra da zaldi gainean ibiltzea.

M

ari Artano


Ainitze Urbieta Jardunian

AINITZE URBIETAK 19 URTE DITU ETA, ETORKIZUNEAN, HAUR TXIKIEN IRAKASLE IZATEA GUSTATUKO LITZAIOKE.

UDA

HONETAN, ORDEA,

LAN EGITEA ERABAKI DU, NON ETA

IBIZAN. BI

HILABETE IGARO DITU

BERTAN, ETA DIRU GEHIEGI IRABAZI EZ BADU ERE, LAGUNEZ ETA ESPERIENTZIA BERRIZ BETETA EKARRI DITU PATRIKAK.

LEHEN

EGUNETAN, LO NON EGIN EZ

ZEKIELA IBILI ZEN

AINITZE,

SANFERMINAK GALDU ZITUEN, KILO BATZUK ERE BAI...

DENA

DEN,

AMORRATZEN DAGO MALETAK HARTU ETA BESTE LEKUREN BATERA JOATEKO.

NOIZ ITZULI ZINEN ZESTOARA? Irailaren 5ean itzuli nintzen herrira, jaietarako. Bi hilabete eta gero, baneukan familia eta lagunak berriro ikusteko gogoa. Gainera, sanferminak galdu nituen eta herriko jaietan hemen egon nahi nuen. NOLATAN BURURATU ZITZAIZUN UDAN IBIZARA LANERA JOATEA? Duela hiru urte, Zarauzko jatetxe batean egin nuen lan. Harrez gero, beste zenbait lekutan ere aritu naiz lanean. Zarautzen, ordea, Sevillako neska bat ezagutu nuen. Neska hura Ibizan izan zen lanean aurreko udan, eta aurten esperientzia errepikatzeko asmoa zuela esan zidan. Berarekin joango al nintzen galdetu, eta nik baietz erantzun nion, bitan pentsatu gabe. Hegazkin txartela erosi, eta ekainaren 22an abiatu nintzen Ibiza aldera. Aurretik, ez nuen ezer lotzerik izan: ez non egingo nuen lan, ez non hartuko nuen ostatu... ezer ez. Hala bada, astebete pasatu nuen curriculumak banatzen eta hamaika komeria egin nituen lo egiteko lekuren bat aurkitzeko.


3 1

"

argazkiak-eta bidaltzeko. Gazteleraz eta ingelesez hitz egiten genuen elkarren artean; keinuak ere erabiltzen genituen. Ederki moldatzen ginen; elkar ulertzeko moduan bai, behintzat. ITZULIKO AL ZINATEKE IBIZARA LAN EGITERA? Lan egitera ez, baina badakit noizbait joango naizela hara, lagunak ikustera. ANIMATUKO AL ZINATEKE BERRIRO UDAKO BI HILABETE KANPOAN LANEAN IGAROTZERA? Bai, noski. Hori bai, sanferminak eta amabirjinak Euskal Herrian igaro nahiko nituzke. ZER MODUZKO LEKUA DA IBIZA PARRANDARAKO? Ibizako parrandak ez dira txarrak, baina, aukeran, nahiago ditut hemengoak. Giroa oso desberdina da. San Antonion bertan badago parrandarako kale bat: West End. Han ibiltzen nintzen, giri artean. Pachan ere izan nintzen. Parrandazale asko ikusi nuen, bai; baita zestoar parrandazale batzuk ere: Pello, Ander Etxeberria, Uria eta Kami. Zestoar gehiago ere izan omen da udan Ibizan, baina nik lau horiek bakarrik ikusi nituen. PARRANDAZALEAK AIPATZEN HASITA, IKUSI AL DUZU PERTSONAIA EZAGUNIK PARRANDAN? Heldu eta berehala, aireportuan bertan, Pocholo ikusi nuen, motxila eta guzti. Mark Ostarcevic eta Antonio Canales ere ikusi nituen. Dinio bakarrik falta zen han. ZER GUSTATU ZITZAIZUN GEHIEN? ETA ZER GUTXIEN? Hainbat lekutako jendea ezagutu dut uda honetan, eta hori oso positibotzat jotzen dut. Asko gustatu zait hango eta hemengo jendea ezagutzea. Oso aberasgarria da. Bestalde, Formenterako hondartza ikustean, ia negarrez hasi nintzen. Hango hondartzetako ura garden-gardena da, eta arrainak ez dira pertsonekin beldurtzen, lasai asko ibiltzen dira inguruan jiAZKENEAN, AURKITU ZENITUEN LANA ETA OSTAra-biraka. Alderantziz, ez zait batere gustatu dantzaleku inguruetako kontrol TUA, EZTA? Bai, azkenean San Antoni de Portmanyn falta. Jendeak sekulako astakeriak egiten zituen autoarekin; ero batek ia harrapatu gintuen bere autoaz. Jende asko ikusi nuen aurkitu nituen biak. San Antonio Ibizaren edanda, bere onetik irtenda eta, hala ere, autoa hartuta. Leku haieipurdia da. Udan, giriz beteta egoten da; netan, jendea ez zen poliziaren beldur. guan, berriz, ia hutsik. Uda garaian, esku ZER ASMO DUZU UDAZKENERAKO? lan asko behar izaten dute, eta, halaxe, hango indiar jatetxe batean hasi nintzen laIkasten jarraituko dut, oraindik bi urte falta zaizkit ikasketak bukanean, Curry Club-en. Barran egiten nuen tzeko. Unibertsitatera itzuli aurretik, ordea, bidaiatu egin nahi dut. lan, aingeruen pare zuriz jantzita, 21:00etaHasieran, herriko jaien ondoren Sevillako lagunekin Kubara joatea tik 01:30era, gutxi gorabehera. Egunez, berriz, pentsatu nuen. Lanean, ordea, Kolonbiako neska bat ezagutu hondartzara joaten nintzen, inguruko herriak nuen. Ondorioz, baliteke jaien ondoren Kolonbiara joan eta ikustera... Lehenbiziko hilabetea ostatu batean kontaktuak egitea, hirugarren urtearen bukaeran praktikak pasatu nuen, hozkailurik gabe. Makina bat ogitartehan egin ahal izateko. Nolanahi ere, dena kolokan dago moko jan nituen egun haietan. Hilabete eta gero, pisuan mentuz. Ezer ez dago erabakita. jarri nintzen bizitzen, Sevillako lagunaren lagun batekin –Sevillakoa hura ere–, nirekin lan egin zuen ingeles batekin eta haren mutilarekin. Azken egunetan, hondartzan ere egin genuen lo, baina nahi genuelako. LAGUN ASKO EGIN AL ZENUEN? Bai, asko. Ni bezalaxe Ibizara lanera joandako gazte mordoa ezagutu nuen. Curry Club-en, hainbat lekutako lagunak egin nituen: ingelesak, kolonbiarrak, ekuadortarrak, indiarrak... Helbide elektronikoa ere eman genion elkarri,

Heldu eta berehala aireportuan bertan, Pocholo ikusi nuen, motxila eta guzti

"

O

laia Salegi


XABIN ETXAIDE “ESKUMOTZA� 1

957KO

EKAINAREN

12AN

JAIO ZEN.

KO UMEA ZEZENETIK NABARMENDU ZITZAION

LURRIKARA BATEN MODUKOA ZELA. ETA

SEHASKA-

ZARAUZKO

AZPEITIKO

ESKOLETAKO IRAKASLEAK BERE

ONETIK ATERATZEN ZITUEN ETA MAKINA BAT ZIGOR JASO ZITUEN.

BEHIN, "EZ

NAIZ SE-

KULA GEHIAGO GAIZKI PORTATUKO ESKOLAN" HAINBAT ALDIZ IDAZTEKO ZIGORRA JARRI ZIOTEN.

HAN

HARRAPATU

ZUTEN, BOST BOLIGRAFO ESPARATRAPUZ LOTUTA ETA, MUGIMENDU BAKARRAREKIN, BOST ESALDI BATERA IDAZTEN.

Gerora, Xabinek Iparraldera alde egin beharra izan zuen. Txikitatik erakutsi zuen ezinegon hura apaldu zion erbesteko bizimoduak. Gauzak serioago hartzen zituen eta ideologikoki prestatuago zegoela igartzen zitzaion. Edozein gairi buruz mintzatuz, lasai eta sumindu gabe, logika erabiliz erantzuten zuen. Gauza ugari eskatzen zien handik senide eta lagunei; eta hara joandakoan hemendik emandako hura falta, beste norbaiti emana zion, "hark nik baino behar handiagoa zuen" esanez. 1985eko irailaren 25ean bere lagun errefuxiatu batzuekin Hotel Monbarren trago bat hartzen ari n. GALeko bi mertzenario hurbildu eta tiroka hasi zitzaizkien. Inaxio Astiasuinzarra, Joxe Mari Etxaniz eta Agustin Irazustabarrena bertan hil ziren, Xabin ospitalera eraman eta gutxira zendu zen. Irailaren 29an Zestoa militarki hartu zuten 500 bat Guardia Zibilek. Zestoarako bide guztiak itxi zituzten, kanpotar gutxi batzuk mendiz iritsi ziren. 13:00etan heldu zen gorpua gasolindegi parera. Bere lagunek bizkarrean hartu eta herriari buelta eman zioten. Oihu eginez gero, gorpua Guardia Zibilek lurperatuko zutenaren mehatxuaren aurrean, jendea protesta moduan plazan eseri zen, arratsaldean, txistuz eusko gudariak eta antzeko abestiak kantatuz. Azkenean, Xabin agurtu ahal izan zuen jendeak.

Etxean ere ederrak egina zen, behin baserriko oilo eta txitak errekara bota zituen. Errietan eginez gero, serio jarri eta adi entzuten zuenaren itxura egiten zuen, baina esandakoak kontutan hartu gabe. Hori bai, nahi zuenean, berehala asmatzen zuen jendea nola samurtu: amari ardo botilak bete edo piperrak bildu eta nahi zuena lortuko zuen. Zumarragan, lanbide heziketako ikasketak bukatzen ari zela, eskolako giro politizatuetan sartu zen eta gelako ordezkari gisa, manifestaldi eta asanblada guztietara joaten zen. Bere lagunak ETApm-koak ziren eta, inertziaz, erakunde horretan sartu zen. 1976an KASen tesien alde egin zuen eta ETA militarreko partaide bilakatu zen. Asteburuak Zestoan pasatzen zituen, hogeita hamar bat laguneko koadrilan. Dinamikoa eta aktiboa zen. Eskubaloi taldean ere jokatu zuen bolada batean, pibot ona izateko ezaugarri guztiak baitzituen: ezinegona eta erreflexu azkarrak. Horrez gain, futbito, eskupilota eta beste hainbat kiroletan ere aritzen zen. Koadrilakoekin harreman berezi samarra zuen. Maiz lagunengana arrimatzen zen, baina bizpahiru trago hartu orduko, inongo azalpenik eman gabe joan egiten zen, goizeko bostak aldera berriro agertuz. 1979ko urriko gau batean, Xabin Danonan lanean zebilela, Guardia Zibila agertu zen bere etxean. 21 urte zituen orduan eta 9 hilabete egin behar izan zituen espetxean, Martutene eta Soria artean. Presondegitik irten zenean bere betiko enpresan hasi zen lanean. Han galdu zituen, istripuz, eskuin eskuko hatzak.

X

ABINEN LAGUNAK


•J

AZZ REN

BERRI DANTZALEKUA 13TIK.

ITXITA ABUZTUA-

Jazz Berri saltzeko kontua zela eta, abuztuaren 27an ados jarri ziren Altuna Uria enpresa eta dantzalekuko jabeak, eta hitzarmena ez ezik eskriturak ere firmatu zituzten. Horrela bada, Arroabeko Rezola zeneko lurretan eraikitzera doazen 353 etxebizitzez gain, Jazz Berriko orubean beste 32 etxebizitza gehiago egiteko modua izango du Altuna Uriak. Nolanahi ere, 353 etxebizitza horien eraikitze lanak geldituta daude 2003ko ekainetik, besteak beste horrenbeste etxebizitza egiteak ekarriko lukeen leku publikoen premia aurreikusi gabe zegoelako. Jazz Berriko orubean etxebizitzak egiteko beste arazo bat ere bada: N-634 errepidea hurbilegi dagoela, alegia. 32 etxebizitzen proiektua ezagututakoan ikusi beharko da errepidea industrialdera aldatu beharko al den ala ez. Espero bezala, dena ondo ateratzen bada, eta Foru Aldundiak ontzat ematen badu proiektua, Udalak hainbat ekimen publiko gauzatzeko erabiliko ditu Rezolako lurretan etxeak egiteak ekarriko dizkion diru sarrerak: esate baterako, Iraetako futbol zelaia egiteko eta Arroabean gune publikoak eraikitzeko. Hala ere, oraindik erabaki gabe dago zer egingo den zehazki: kirol ekipamenduak, eskola berria edo kultur guneak, baina lurra eskuratuta omen dago.

•T

.S. FUNDICIONES, S.A.

LANTOKIA

ARROA-

KO INDUSTRIALDERA ERAMATEKO HITZAR-

MEN URBANISTIKOA.

Lantoki horren baldintza kaskarrak eta zaratak kontutan hartuta, eta gaur egun lantoki hori dagoen lekua etxebizitzak egiteko aproposa dela jakinda, lantokiarentzat kokagune berria –alegia, Arroako industrialdea– proposatu du Udalak, aho batez. Beraz, aipatu enpresak pabiloi berria eraikiko du 14.000 m2 tako lursailean, honako baldintzekin: gaur egungo teknologiarik berrienak erabiltzea, 2012rako Zestoako plantari irtenbide bat aurkitzea eta bitarte horretan, Zestoako plantaren erabilpena jaisten joatea.

5

u daleko berriak

1

• Pizateko hitzarmen urbanistikoa onartu zen ORTALEKOAN ETXEBIZITZAK EGIN AHAL

EAJ/EA udal taldearen aldeko zazpi boto eta Bagoaz taldearen abstentzioarekin. Portalekoan, 16 etxebizitza egingo dira eta 450 m2-ko lokala emango zaio udalari oraindik adostu ez den erabilpenetarako. Lokal hori bi pisutan banatzen da, 278m2 beheko plantan eta gainontzekoak sotoan. Eraikinaren jabetzak agindu du Foru Aldundiak arau aldaketa onartzen duenetik sei hilabeteko epean etxebizitzen proiektua aurkeztuko duela.

• Ozenbait erai-

NARTU DA, BEHIN BEHINEKOZ, HERRIKO

kuntzari (Caravan Park-eko eraikuntza, Arteaga baserria, Guztiok Bat zena eta Portalekoa etxea) dagozkien arau urbanistikoen aldaketa EAJ/EA udal taldearen aldeko zazpi boto eta Bagoaz taldeko kideen abstentzioarekin. Urtarrilean emango du Foru Aldundiak behin betiko erantzuna, baina hala ere, Udalak hartutako erabakiaren arabera, 32 etxebizitza egingo dira Caravan Park-eko orubean eta ordainetan 480 m2 izango dira udalarenak. Leku horretan anbulategia egingo litzateke, agian baina oraindik erabaki gabeko kontua da. Arteaga baserriaren lurretan 48 etxebizitza egingo dira (12 babes ofizialekoak). Guztiok Bat enpresa zen orubean, berriz, 28 etxebizitza egingo dira.

•H

AURTZAINDEGIA IREKI ZEN IRAILAREN

12AN.

Kudeaketa lanak partzuergo batek egingo ditu. Momentuz 7 haur eta 3 begirale ditu zerbitzuak. Tarteka deialdi berriak egingo dira haur berriek izena eman dezaten (21 haurrentzat dago lekua). Gutxienez lau hilabete eta gehienez bi urte izan ditzakete haurrek. Goizeko 8etatik arratsaldeko 7etara egongo da zabalik eta gutxienez 2 orduan eta gehienez 8tan egon daitezke haurrak bertan.


HERRIKO

BAZTERRETAN

lehen bagenekien erantzuna, baina hurrengo baterako utzi ditugu bi gurpilen gaineko ekilibrioak. ldapan gora goazela, garoa lepo ikusi dugu, eta luzea. Pinudiak, zikin, garoz eta sastrakaz beteta. Bide bazterreko sastrakei begira geratu eta, hara non, masusta mardul askoak ere guri begira daude! Zuhaitz, landare eta animalien bizimoduaz ezer gutxi dakien honek laguntzaileari galdetu dio ea nolatan udan, bero patsetan, (hala egiten zuen benetan) sastrakak, garoak, masustak hain oparo diren. Aldamenekoak esan dit gutxitan pairatzen dutela estres hidrikoa. Alegia, gure paraje hauetan, uda lehorrenetan ere, ez dela benetako ur-faltarik izaten. Bertako bizidunak ez lirateke estres hidrikora egokituko. Udak ez ditu behea jota utziko, nahiz eta aurtengoa bezalako uda lehorretan beraien hazkuntza moteldu. ldapan gora, estres hidrikoa buruan dugula, gaintxo batera iritsi gara. Gero, autoen errepideak gurearekin bat egiten duen tokian, ezkutalekua dago, usoengandik ehiztariek ezkutatzeko darabiltena. Arnasa hartu eta bigarren "aldapatxoa" igotzen hasi gara. Bigarren aldapatzarra ere bukatu da, gaina egin dugu berriz ere; eta orain, ezkerrera begiratu, eta Gazumera eramango gaituen bideari heldu behar diogu. Bide bat baino gehiago daude hara abiatzeko, baina guk lehenengo ikusi dugunari heldu diogu; hau da, Zelatun baino lehenago dauden bordetara iritsi aurretik, altzifreak daude eskuinera eta, justu ezkerrean, traktoreak utzitako marken bidea. Parajea larre soila da, aldapa ga-

Gazumera goaz perretxiko artean

ibilbidearen hasiera eta bukaera

A

A

E

RNIO ALDERA ABIATU GARA IRAILEKO

EGUN BATEAN. BARKATUKO DIGUZUE ZELATUNERA ERE EZ IRISTEA, ARE GUTXIAGO GURUTZERA. DANBOLINEK BEZALAXE, GUK ERE, OPORRAK EGIN DITUGU ETA ORAINDIK SASOI ONEAN EZ GAUDENEZ, MENDI BUELTA SUABEAGOA EGITEA ERABAKI DUGU. HALAKO HILABETE BEREZIAN

utoan joan gara Etumetaraino eta pinu arteko bidetik abiatu gara aldapa hori bizikletaz igotzeko kapaz ote garen elkarri galdetuz. Ia galdetu baino

A

urriotz

It


G

7

lanta eta, tontorrera bidean, bi kolore baino ez daude: zelaiaren berdea eta zeruaren urdina. Mingaina aterata goazela eta zeruari begira, telesail famatu hartaz akordatu gara: Autopista hacia el cielo. Autopistak ez gaitu zerura eraman, baina sikiera, kamamilaz josita harrapatu dugu gaina. Gazume tontorrera heldu garela uste izan dugu segundo batzuetan; biriketan oraindik oxigeno nahikoa ez dugun seinale. Burua altxa eta segituan ikusi dugu Gazumeko gurutzea. Behera lehenengo eta gora ondoren egin behar dugu hara heltzeko eta bagoaz bizi-bizi. Azken txanpan ordea, ederki entretenitu gara perretxikoei, txanpinoiei eta lanperna ugarien txapel handiei begira. Astaputzak zapaltzeko tentazioari ere ezin izan diogu eutsi! azumeko puntan meriendatxoa egin dugu lasai ederrean, Ernio mendiari begira. Gero Iturriotza abiatu gara. Azken geldialdi luzetxoa Iturriotzen egin dugu. Zubitxoan pasa eta ezkerrean dugu San Joan ermita, errekatxoaren kontra-kontra. Iturriozko bentako zakurrek ere kasu egin digute eta baita oiloek ere. Haiek kukurruku egiteaz gain, arrautzak ere jartzen dituzte eta bentako jabeek ez dute alferrik galdu saltzeko aukera. emendik aurrera Etumetarako bidea erraza da porlanezko bideari segituz gero: behera, behera eta behera, amuarrainak plater nagusi diren jatetxera heldu arte eta handik gora, gora eta gora, Etumetarako bidegurutzera eramango gaituen bidera aterako gara. Horixe egin dugu guk, baina ba omen da Iturrioztik Erdoiztara doan bide politagoa; baita bestea baino motzagoa ere! Zuei mapan bi bideak erakutsi dizkizuegu egokiena aukera dezazuen. ukeratzen duzuena aukeratzen duzuela ere, seguru gozatuko dituzuela hango bazterrak. On egin!

1

N H

on aurkitu dituzu? Iixxxxooooooooo!

ori ez da galdetzen; gezurra entzun nahi ez baduzu, behintzat. Hori ez da esan behar; bestela hurrengoan ez duzu usaintzeko ere izango. Zer arraio! Kontatu egingo dugu. Baina ez esan inori. Aurten asko omen dago eta azken euri jasekin erruz atera omen dira. Denek ezagutzen dute otarraka bildu dituenen bat. Nafarroa aldean, bai Urbasa inguruan, baita Lekunberrin ere. Lizarrustin ezagutzen dugu guk txoko bat‌ Zer sorginkeriaz ari garen? Perretxikoez. Baso eta larreek eskaintzen dizkiguten fruitu preziatuez: frijituak edo labean, hutsik edo lagundurik‌ mmmmmmmmmm! Ze goxoa! A zer mokadua! Bada, hala ere, mikologiaren bitartez, (onddoak aztertzen dituen zientzia) onddoekin gozatzen duenik ere. Perretxikoa, izan ere, onddoaren gorputz fruktiferoa besterik ez baita. Onddoa lurpean eratzen den kotoi itxurako sare hauskorra da. Materia organiko usteletatik edo landareekin duen hartu-emanetik bizi dena. Horregatik, larre, harizti, pagadi edo pinudietan hainbat perretxiko mota topatuko ditugu. Perretxikoaren atal, azal eta tonu bakoitza bereizten dituzte mikologoek. Perretxiko zaleek ere, jangarriak pozoitsuetatik bereizteko ondo ezagutu behar dituzte perretxikoaren ezaugarri guztiak.

H

A

tea

Ar

Baina, bada azken gozamen bat ere perretxikoen inguruan: aldapan gora eta behera orduak eta orduak igaro ondoren, perretxiko jangarri bat aurkitzearen poza. Perretxikoa jateko eta ezagutzeko ezinbestekoa dena. Horra ba proposamen lizuna; ezkutuka hezetasunean murgildu eta animo eta zorte on!

L

ierni Arrieta, Onintza Irureta


agenda ir 30

AILA

ANIMATU LAGUN BAT

MUGIKORTASUNAREN

EUSKARA IKASTERA!

Zestoako Agenda 21ek herritarren bizi-kalitatea hobetzea du helburu. Horregatik lantzen ditu bizi kalitatean eragiten duten faktoreak. Trafikoa da horietako bat. Izan ere, auto kopurua handitzen doa eta automobilak dira gure kaleetako protagonistak. Arazo horri irtenbideak bilatu behar dizkiogu. Kasu honetan irtenbide bakarra dugu: guztion jokaerak eta ohiturak aldatzea. Horretarako antolatzen dira mugikortasun asteak eta autorik gabeko egunak.

OSTIRALA

Hileko azken ostiralero bezala, Etxeratek deituta elkarretaratze isila arratsaldeko 20:00etan.

ur 02

RIA IGANDEA

Kilometroak´05 Lenitz bailaran. Autobusa antolatu du udalak. Txartelak udal bulegoetan goizetan eta liburutegian arratsaldeetan. 7 euro.

05

ASTEAZKENA

Ekain Guraso Elkarteak antolatuta, hitzaldia. Gaia: mugak. Hizlaria: Miren Garbizu. Kultur Etxeko Aretoan arratsaldeko 17:30ean.

• Ytegunetan izango da arratsaldeko 17:30etatik 19:00etaoga ikastaroa urriaren 4an hasiko da. Astearte eta os-

ra Kultur Etxean. Mertxe Urreta irakasleak adin mugarik ez dagoela jakinarazi du, pertsona ororentzat da egokia. Informazio gehiago nahi duenak 943147875 telefonora deitu dezala. rola Kosta Bizirik plataformak “Zaborraren tratamendurako plan alternatiboa” laguntzeko Zozketatxartelak atera ditu. Hiru sari zozketatzen dira: Francisco Hernandezen margolana (1000 eurotan baloratua)."Keixeta"-ren margolana (1000 eurotan baloratua) eta bi pertsonentzako aste bukaera Nekazal Turismo batean. Txartel bakoitzak bi euro balio ditu eta Urola Kosta eskualdeko taberna eta denda ezberdinetan salgai daude. Zozketa urriaren 30ean izango da Arroako Kultur etxean. Saria hilabeteko epean jaso beharko da. Zenbaki saritua, Urola Kostako Hitzan eta egunkarietan argitaratuko da. Jaso aurrez gure esker ona.

•U

Z E S T O A K O AGENDA 21

A

S

T

E

A

ZESTOAKO EKITALDIAK Mugikortasun astea ospatu zen irailaren 1 6 t i k 2 2 r a Europan, baita Euskal H e r r i a n e r e. Ekitaldi ugari antolatu ziren udalerri askotan. "Lanera autorik gabe" izan da kanpainaren leloa. Aste horren helburua jendea sentsibilitzatzea izan da: behar baino gehiago erabiltzen dugu autoa, gehiegi. Badaude beste garraiobide alternatibo batzuk eta jakin behar dugu horiek ere erabiltzeko aukera badugula. INFORMAZIO GEHIAGO:

Tel. 943 89 00 45 www.urolakosta.org agenda 21@urolakosta.org

Zestoan bi ekitaldi antolatu ziren: 20 joko baino gehiagoko g y n k a n a, mugikortasuna, trebetasuna eta psikomotrizitatea lantzeko. Eta t a i l e r b a t , b i z i k l e t a n o l a z a i n d u i k a st e k o. Bertan bizikletei buruzko oinarrizko kontzeptuak ikasi zituzten haurrek: bizikletaren atalak, bizikleten ohizko matxurak nola konpondu, etab.


MIGUEL SANTAMARÍA.

9

porrusalda

1

LEIZE BADIRUDI 80. HAMARKADA MODAN DAGOELA: ROCK RADIKAL VASCO, NARANJITO, ARROPA, RUBIK KUBOA, BIDEOJOKOAK, MOVIDA MADRILEÑA DELAKOA, ETAB. NEU ERE 80. HAMARKADAZ MINTZATUKO NATZAIZUE. GARAI HORRETAKO ZESTOAKO ROCK TALDE BATI BURUZ: LEIZE. HISTORIA Leize taldea 1982. urtean osatu zuten Felix Lasak (ahotsa eta gitarra), Pedro Rodriguezek (bateria), Toño Rodriguezek (baxua) eta Patxi Carrascok (gitarra eta ahotsak). Hiru urte beranduago grabatu zuten lehengo maketa, bi kanturekin: Sangre de barrio eta La rueda. Bost hilabete beranduago, lau abestiz osatutako bigarrengo maketarekin agertu ziren: Acorralado, Egun batean, Un día cualquiera eta Dictadura sexual abestiekin hain zuzen ere. Ondoren etorriko zen Y otra vez eta El escalón abestiez osatutako singlea. 1987. urtean, taldea osatu eta handik bost urtera hain zuzen, beraien lehengo LPa kaleratu zuten: Deborando las calles. Hamar urte beranduago (1997), tartean lau disko grabatu ondoren, Madrileko Canciller aretoan zuzenean grabatutako LP/CD bikoitza kaleratu zuten: Esto es lo que hay, hauxe izan zen beraien azkeneko lana (15 urtetan 6 disko). Azken disko horretan, omenaldi moduan, izen ezagun asko daude: Drogas (Barricada), Fernando (Reincidentes), Rober (Porretas) eta Eduardo Pinilla (Burning). Hamabost urte horietan, taldeko egitura etengabe aldatzen joan zen eta azkeneko garaietan sorrerako taldetik, Felix Lasa bakarrik geratu zen. Musikalki, rocka eta heavy metalen arteko nahasketa egiten zuten, abestihimnoak egiteko joerarekin. Hau da, publikoak abesteko kantuak ziren batik bat. Letren aldetik, aldiz, arazoez mintzatu ziren: krisian zegoen gizarte industrializatuek sorturiko arazoez, hain zuzen. Gai sozialak landu zituz-

Z w w w w w w

u r e w w . w w . w w . w w . w w . w w .

p a l c e p

j o l a s e r o t i k o a k h o r n i t z e k o a t x i . e s m a n t i s . n e t a t i e n d a e r o t i c a . c o m o n d o m b l u e . c o m r o t i n e t . c o m a r a i s o d e l a m o r. c o m

w e b g u n e a k :

Zer da... G P S ?

ten baina amodioari eta desioei ere tartea utziz. Euskal Herrian arrakasta handirik ez zuten eduki, baina Estatu mailan beraien "lekutxoa" lortu zuten. Gaur egun interneten begiratzea besterik ez dago (bereziki zaleen foroetan) beraien arrakastaz konturatzeko. Arrakasta? Bai, arrakasta. Bere garaian, bitartekoak zirela, edo promozio eza tarteko zela, edo besterik gabe zorte txarra zela, ez zuten oihartzun handirik lortu. Baina, egun, Leize taldea —bere musika esparruan, jakina— Estatu mailan gogoratua eta estimatua den taldea da. Beranduegi beharbada! DISKOGRAFIA -1987: Deborando las Calles (Nola) -1989: Buscando... mirando (Barrabás) -1991: Acosándome (Boa) -1993: Loca pasión (Boa) -1995: Todo por el suelo (Oihuka) -1997: Esto es lo que hay (Oihuka) BITXIKERIAK -Lehenengo diskoaren akats ortografiko itzela: deBorando -1997an Kataluniako Picap diskoetxeak Elvis Presley-ri eginiko omenaldi-diskoan, Leizek King creole abestiaren euskarazko bertsioa egiten du. -2002an argitaratutako Destrozando el Olvido (Desobediencia) CD bikoitzean Leizeren kantu bat dago (El Escalón). Disko hori, Estatuan "ahaztutako" 30 talderen abestiez osatua dago.

Zestoako herria urtean sortu zen.

1383

(Global Position System: kokapen-sistema mundiala): aparatu honen bitartez eta s a t e l i t e k o z e i n u e i e s k e r, z e h a t z mehatz non gauden jakin dezakegu. Era berean, bilatzen Udazkeneko loreak indar gutxi dugun puntua non dagoen esaten Eguzki zuria, euria urrian digu. Erabilerak: mendian, Urri txerri, mal txerri autoan, perretxiko bila... gabiltzanean.


MOTA GUZTIETAKO ERREBELATUAK errebelatu d i g i t a l a eta k a r r e t e a karnet argazkiak: NAN, gida baimena... estudioko argazkiak

54 - 2005 iraila  

deskribapena

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you