Page 1

danbolin 2005/2

48.

ALEA


Zestoatik,

martxoaren

16an goizeko 11:00ak aldera

pasako da.fg

KORRIKA BATZORDEKO BILERAK, OSTEGUNETAN ARRATSALDEKO 19:00ETAN KULTUR ETXEAN

M O T A G U Z T I E T A K O E R R E B E L ATUAK errebelatu digitala eta k a r r e t e a karnet argazkiak: NAN, gida baimena...


Lehengoan, gure ordenagailuetan postaz sartzen diren agiri horietako batekin egin nuen topo. Honako hau zioen: Sexu harremanen onurak: 1.- Edertasuna lortzeko tratamendu bat da. Ilea distiratsu eta leun-leuna geratzen da. 2.- Sexu harreman lasai eta erlaxatua dermatitisaren eta aknearen aurkako tratamendu ezin hobea da. Izerdiak poroak garbitzen ditu eta larruazala edertzen du. 3.- Egiten ditugun parranda edo ospakizunetan (edo besterik gabe eguneroko bizitzan) hartutako gehiegizko kaloriak erretzen ditu. 4.- Kirol segurua da. Igeritokian 20 itzuli egitea baino atsegingarriagoa da eta, gainera, ez duzu kirol oinetakorik behar. 5.- Depresioaren aurkako botikarik onena da. 6.- Lasaigarri seguruena: Valiuma baino hamar aldiz eraginkorragoa da. 7.- Eguneroko muxuek dentistarengandik urruntzen gaituzte: sortzen den txistua oso ona da hortzen esmaltea egoera onean mantentzeko. 8.- Buruko minak uxatzen ditu: harreman bat dugun bakoitzean buruko zainen tentsioa arindu egiten da eta, ondorioz, egiten duten presioa jaitsi. 9.- Asma eta alergien aurkako botika naturala da. Hori irakurri ondoren, eta behin burutazioetan hasita, ez didazue esango ez dagoela zertan kezkatu beharrik, ezta? Ze bestela, zuek esango didazue: .- Zergatik dute horrelako arrakasta edertasuna lortzeko tratamenduek? Zergatik hainbeste kolore, brillo eta leungarri ilerako? .- Dermatologoek geroz eta lan gehiago dute. Lehen ezagutzen ez ziren larruazaleko gaixotasun asko azaldu dira XX. eta XXI. mendeetan. Asma eta alergia duten gero eta pertsona gehiago dago. Zer dela eta? .- Biztanleriaren bataz besteko pisua gora doa, geroz eta gizen gehiago dago. Ez al ditugu soberan ditugun kaloriak ondo erretzen? .- Adrenalina botatzeko asmatu diren kirolen zerrenda bukaezina da: puenting, goming, footing, parapenting, rafting, gameboying, playstationing... eta nahi dituzuen -ing guztiak. Umeak baino okerrago ibiltzen gara pinturazko pistolekin batak bestea harrapatu nahian. .- Depresioa da egungo gaixotasuna. Nork ez du ezagutzen depresioak jota dagoen edo egon den norbait? .- Aspirina eta Termalgin dira gure eguneroko gozokiak. Hau buruko mina! Ez dakit aurreko horrek guztiak euskaldunetaz esaten denarekin zerikusia duen ala ez (gutxi egiten dugula, alegia ), baina gizarte osasuntsua lortu nahi baldin badugu, ez didazue esango errezetarik ez dagoenik. Agurtzeko, eta negu beltzetik poliki-poliki irten nahian gabiltzan honetan, ZAINDU ZUEN OSASUNA ETA ON DAGIZUELA!!

d a n b o l i nEK

J

oxeba Larra単aga

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

e-mail: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamar鱈a, Margari Eizagirre, Joxeba Larra単aga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (O単ati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 8 10 12 14 17 19

ATARIKOA.

INKESTA

ENBIDOAK

GU REAN: BADATOR KORRIKA 14

DANBOLIN ZULO K A L E/ B A L E

JARDUNIAN JON MENDIA

NORA ETA K ONTXINTXINARA!

HERRIKO BAZTERRETAN

UDALEKO BERRIAK

PORRUSALDA


enbidoa I. atzuetan bakarrik ez egoteagatik maitemintzen gara, eta gure maitemintzea beste pertsona guztiena bezalakoa da. Izan ere, zenbaitetan "zer egingo zenuke nire alde?" galderari erantzutea nahi izaten dugu. Gure mundua bikotekidearekin bizitzeko dagoela diruri oraindik. Hipotekari ezin diogu aurre egin bikotekidearekin ez bada, zinemara bakarrik bagoaz gaizki begiratuko digutelako beldur gara, ez gara bakarrik joaten tabernetara... Badirudi emakumezkoak bikotearen menpekoagoak garela gizasemeak baino. Depresioa eta larrimina emakumezkoen gaitzak direla; hiperaktibitatea eta jokabide disozialak, aitzitik gizonezkoena. Hau ordea Toki askozergatik ote? Desberdintasun hori ez da arrazoi bioDiru asko datan sartuko goen banketxe logikoengatik gertatzen, baizik eta txiki-txikitatik nintzateke! Ez batean sartuko errealitatea behatzeko bi modu ezberdin izan ditugudago jakiterik nintzateke. Diru lako neskek eta mutilek. non! Horietako dena lapurtuko Alde honetatik, mundura etortzen garen unetik famiasko esan dainuke eta hobeto tezke eta beste liaren eta heziketaren bitartez gizartearen portaera bizitzen saiatuko batzuk hobe ez eta balio nagusiak barneratzen ditugu naturaltasun nintzateke. esanda!! (jajaja) osoz. Egia da, gaur egun bai neskek eta bai mutiJuan Mari Balenciaga Berdaitz Landa lek heziketa maila guztietarako aukera ber43 urte 22 urte berak ditugula, unibertsitatea barne, baina oraindik ikasleak ikasketak aukeratzerakoan genero banaketa egiten da. Mutikoek tradizionalki beren munduarekin lotutako lanbidera gidatuko dituzten ikasketak aukeratuko dituzte eta neskek ere, beste hainbeste. Horren ondorioak ez dira txantxetakoak. Honekin guztiarekin zera esan nahi dut, gure gizarteak bide onean gaudela pentsatzen du, baina oraindik ez gara berdinak, gizonek emakumeen gainetik dute boterea, emakumeak oraindik ez gara pertsona osoak, autonomoak, independenteak... eta hori esatea egia hutsa esatea da. Bestela nola liteke hainbat eta hainbat emakume hiltzea? Emakumeen aurkako biolentzia beste garai bateko gizonezkoena dela pentsatzea nahiago dugu. Ezin dugu onartu gizonezko gazte batek neska bat hiltzea. Errealitate hori hor dago, ez da txorakeria, emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren ondorioa da.

B

Non sartuko zinateke ikusezina bazina?

N

erea linazasoro


5

H

amar lo egin eta oporrak! Horrela esaten genuen txikiak ginenean. Gure egutegia ere txikia izaten zen, gure neurrikoa, eta egunak gabe, gauak kontatzen genituen. Ez zegoen, egia esan, egun asko kontatu beharrik garai hartan: oporrak, norberaren urtebetetze eguna, ikastolako ibilaldiren bat...hurbiltzen zirenean; gainerakoak etorri eta joan Patricia Acedo egiten ziren, besterik Xabier Etxabe 19 urte gabe. 39 urte Urteak pasa ahala egunek, asteek eta urteek abiadura handiagoa hartzen dute. Zelaiak udaberrian loratzen dira eta zuhaitzek udazkenean galtzen dituzte hostoak. Eta guri udaberria eta udazkena geroz eta gertuago dauden sentsazioa sortzen zaigu. Bai, orain desberdina da. Ia egun guztiak izendatuta datoz. Badago santu bat edo amabirjina bat egun bakoitzerako eta, tira, jainkozaletik ezer ez badaukagu ere, gustura gogoratzen dugu jai egiteko bada. Martxoak 8, Emakume Langilearen Egunean, gizonek zer ospatzen dute? Eta Langilearen Egunean zer? Gaur egun kontratu finko eta duin bat lortzea da ospatu beharrekoa. Hispanitatearen Eguna, Konstituzioarena,...ez ditut aipatu ere egin nahi. Eta hau guztia gutxi balitz, hor dago El Corte Ingles-a amaren eguna, aitarena, maiteminduena...ezarri nahian. Bestalde egun multzoak eta sasoiak ere baditugu: txotx garaia, beherapenak, hauteskundeak, udako jaiak...egunak sailkatzeko joera daukagu, eta garai bakoitzak bere leloa du. Lelo bakoitzak bere garaia ba ote duen beste kontu bat da. Hauteskunde kanpainan sartuak eta hurrengorako bi hilabete falta direnean dagoeneko esan digute zein txotxetatik edan dezakegun eta zeinetatik ez. Batzuk loak kontatzen ez ezik, gu betirako lo utzi nahian dabiltza. Eskerrak maitasuna "beherapenetan" jartzerik ez daukaten!

Ni loteriako etxean sartuko nintzateke. IkuAgian pastesiezina izanez leri batean sargero zenbaki satuko nintzateke, Ba egia esan rituak ezagutubertan pastel asez dakit, agian Dudarik gako nituzke. ko jango nituzbanketxean dibe mutilen aldaAgian horrela ke. Gozoki denrua gordetzen geletan! Bertan saria niri tokada batean ere duten lekuren aldagelak nola tuko litzaidake. sartuko nintzabatean. Diru dadauden egiturateke eta han ere na ikusi, dirua tuta‌ikusiko Lurdes Iriondo aspertu arte janhartu eta ihes nuke! (Jajaja) go nuke. 40 urte egingo nuke. LaZertaz hitz egisai bizitzeko ten duten ere moduko diru entzungo nuke!! Maitane Bermejo 10 urte kopurua hartuko (jajaja) nuke.

e

nbidoa 2. josune izeta


BADATOR KORR EKk Euskal Herria euskalduntzea helburu duen erakundeak, martxoaren 10etik 20ra bitartean Euskal Herri osoan egingo den euskararen aldeko Korrika kanpaina burutuko du. Hamar egunez, gau eta egun, 2350 kilometroko ibilbidea beteko du, Euskal Herri osoan euskararen mezua zabalduz. Orreagan hasi eta Bilbora heldu arte KORRIKA 14k herriz herri aldarrikatuko du euskararen lurrean gure hizkuntza hedatu behar dela, mende eta garai berriak eskatzen dituzten erronka guztiei aurre eginez.

A

uskara guztiona da eta guztiontzat izan behar du. Hori ukatuko duenik ez da geure artean. Baina guztiona izate horrek, guztiontzat izan behar izateak, geure, norberaren, bihurtzen du euskararen arazoa. Geurea, norberarena izateak, norbanakoaren konpromiso zehatza eskatzen du, gutariko bakoitzak berea dena zaintzeko konpromiso pertsonala hartu behar du. uztion erantzukizuna behin argi utzirik, oraindik euskaldun ez diren horiei egin nahi die dei berezi bat KORRIKA 14k. Premiazko dei hau egitearekin batera, bere omenaldia eskaini nahi die bide hori jadanik egin duten milaka eta milaka euskaldun berriei eta bide horretan hasiak diren beste horrenbesteri.

E

G

K O R R I K A 1 4K O K A N T A

“ NI E R E B A I” M u s i k a e t a h i t z a k : afrika, ernesto eta isra

G AUZAK ESATEKO, HITZAK BEHARREZKOAK DIRA . E LKAR ULERTZEKO SORTZEN DIRA HIZKUNTZAK , L OREAK BEZALAKOAK , EGUNERO ZAINTZEN DIRA U RA BOTA BEHAR , HILTZEN DIRA BESTELA E USKARA

G OAZEN

BIHURTUKO DA LORETSU BAT

G U, DENOK LANDATUA , G OAZEN BA KORRIKA ( BIS )

E USKARA MINTZATUZ GURE ARTIAN B ELAUNALDIZ , BELAUNALDI K ORRIKA , KORRIKA NI , ERE BAI .

KORRIKA , GURE EUSKARA ZAINTZERA NAGUSIOK ERE BADUGU AUKERA .

E Z IZAN LOTSATI EZ ESAN BERANDU DELA G UZTION LAGUNTZA , ESKATZEN DA KORRIKAN . E USKARA

BIHURTUKO DA LORETSU BAT …

ta Zestoan zer?

E

Zestoan, zehazki martxoaren 16an izango dugu korrika, goizeko 11:15 aldera pasako da hemendik. Hau honela izanik, duela bi hilabete hasi ginen KORRIKA BATZORDEA eratzen. Batzordean herriko hainbat taldek parte hartu dute, hala nola, Ekain guraso elkarteak, Herri Ikastetxeak, Erralla Bertso Eskolak, Ipintza elkarteak, AEK-k, Danbolin zulo elkarteak, EHEek, Gazte Asanbladak ... orrika 14 antolatzeko lan askotxo egin behar izan dugu. Hasteko, herria girotu eta Korrika Txikia antolatu. Mar-

K


txoaren 11n egingo da, hirurak aldera hasiko dira korrika. Lehenengo zatia helduenek egiten dute eta aurrera doazen heinean gazteagoak gehitzen joango zaizkie haur guztiak korrika jarri arte. Azken zatia txikienek egiten dute Erdikalean gora. Hau amaitzean, indarrak berreskuratzeko, irabazitako txokolatada. Eta festa guztiz borobiltzeko Auskalo berbenarekin gozatzeko aukera izango dute udaletxe azpian gure herriko haur guztiek. artxoaren 12an berriz, "Tunning espektakularra" izango da herriko plazan Jon Mendiaren laguntzaz .Car Audio edo autoetako musika aparatuei buruzko erakusketa eskainiko du. Beraien autoez gain, euskaraz ere arduratzen diren seinale, bafle eta subwooferrek eukal musikarekin ere ondo funtzionatzen dutela erakutsiko dute. Ondoren, Korrika 14ko bideo emanaldia izango da udaletxe azpian eta gauzak ondo ateratzen badira ikus-entzunezko beste ekitaldiren bat ere bai. orrika kulturala amaitzeko, egun aproposa izango dugu martxoaren 13a. Egun horretarako, Zestoako kros herrikoia bukatu ondoren, batzordeak Korrika txotx antolatu baitu. Bazkarirako txartelak ohiko tabernetan egongo dira salgai.

M

K

Ikusten duzuenez, izango da nahikoa aukera Korrikan parte hartzeko.Zestoako herriak ere ea erakusten duen euskararekiko erantzukizuna. Guztion artean, euskara, euskaldun guztiona izatea lortuko dugu.

K

ORRIKA BATZORDEA

N

7

RIKA 14 O L A H A R T U P A R T E:

- "korrika laguntzaile" pina erosiz. - Korrika batzordean parte hartuz, ostegunetan 19:00etan Kultur Etxean. - Korrika Kulturalak antolatuko dituen ekitaldietan parte hartuz (haur berbena, tuning erakustaldia, bazkaria‌) - Korrikaren www.korrika.org webgunea bisitatuz. - Munduaren itzulia egingo duen Korrika birtualean parte hartuz. - Martxoaren 10ean Orreagan eta martxoaren 20an Bilbora joanez eta Korrika 14ren hasieran eta amaieran parte hartuz. - Korrika 14ren materiala edo oroigarriak erosiz, Korrika aurretik, bitartean edo ondoren. Salmenta mahaia jarriko da martxoaren 13an. - Benetako korrikalarien ezaugarri den peto edo bizkarrekoa erosiz. Martxoaren 16an Korrika iritsi baino pixka bat lehenago pasako da furgoneta bat petoak saltzen. - Korrikaren aldeko diru bilketan lagunduz. - Enpresa edo dendek, korrikalaria edo korrika-lagun txartelarekin lagunduz. - Kilometroak erosiz eta bakoitzak erositako zatian korrika eginez. - Korrika 14ren izenean Euskadiko Kutxan zabaldu den kontu korrontean nahi duzun diru kopurua sartuz: 3035 0072 02 0720005710 ARROABEKO BUS GELTOKITIK LASAOKO BUS GELTOKIRA


Santa Ageda bezperan.

Usadioak usadio inor ez da data zehatzik botatzera ausartzen, baina urte mordoa da makila eskuan, lagun taldea kopla kantari eskean dabilela; ikastola dela batean, miserikordia hurrena... Azken urteotan Odol Emaileen Elkartearentzat bildu bada ere, aurten Alcerrentzat bildu da, Giltzurrun Gaixoen Elkartekoentzat. Arratsalde luzea izaten da, baina umore onak lagunduta gustura jardun genuen.

LILI-OLALDE 17:10ean Baltxolaberri. Azken urtean hildakoren bat izan bada baserrian, galdetu egiten da ia koplatarako dauden. Kasu honetan, soinu eta panderorik gabe, baina bertsolariak kantuan aritu ziren. Zenbaitetan errosarioa errezatzen da eta kito.

AKUA 13:30ean gurutzean elkartu eta 13:45ean Zubigoenan urteroko kafea eta kopa hartu genituen barruak pixka bat berotzeko.

17:40an Lilibe. Dezente jardun ondoren, Pello Lilibe kopla kantari entzuteko suertea izan genuen. 18:10ean Olalde. Bertsolariaren jaiotetxean sukalderaino sartu ginen santaeskaleak; gazta, intxaurrak, sagardoa eta ardoa. Eta hori gutxi balitz sukaldeko berotasuna eta jarlekuak, pixka batean behintzat, gorputzari deskantsua emateko.

J

one bergara

KALEA Olaldetik kalera. Ostirala izanik zenbait kale pasa ondoren tabernetan ere ibili ginen. Eta azkenik afari bikaina. Zenbat kopla bota ote ditugu arratsalde osoan? 400 bat? Ez gaude makalak! Datorren urtean gehiago


V. Erniarraitz Bertso Astea

mahai-inguru batekin hasi zen otsailaren 17an. Kepa Urbieta azpeitiarra moderatzaile zela, Imanol Lazkano, IĂąaki Murua eta Amets Arzallus izan ziren hizlari. Zentsura politikoaz, erlijiosoaz eta autozentsuraz aritu ziren.

9

zulo

danbolin

Unai Lizaso

zestoarra atxilotu zuen Espainiako Poliziak otsailaren 11n. Atxiloketa Garzonek agindu zuen ETAren kaptazio lanetan aritu izana leporatuta. Inkomunikatuta astelehenera arte eduki ondoren, behin-behineko askatasuna eman diote. Denbora tarte horretan tratu txarrak jasan dituela salatu du eta esan du oso gogorra izan dela pasatakoa: iletatik tirakadak, kolpeak eta baita tortura psikologikoak ere; neska laguna ere atxilotuta zeukatela esan zioten. Azpeitian bizi den arren, Zestoan ere hainbat batzar eta mobilizazio egin dira bere egoeraz kezkaturik. Argazkian, astelehen gauean Azpeitira iritsitakoan egin zitzaion ongi etorria.

Kanposantuko altzifre

bat bota zuen otsailaren 14 gaueko haize boladak. Zuhaitza oso altua izan arren, sustrai motz eta gutxikoa zen eta udaleko langileak kezkatuta daude beste altzifreen sustraiak ere horrelakoak badira, hurrengo haize boladak beste zuhaitzen bat bota dezakeelako. Itxuraz, azpian harrapatutako hilobiek ez dute inolako kalterik jasan.

k

Horrenbeste urtez Gure Txokoa

Elkarteko egoitza izandako eraikina bota dute. Alboko mataderi zaharra botatzerakoan guztiz mugituta gelditu ziren nonbait zimenduak eta geroztik elkarteak egoitza Portu Jatetxea izandakoan dauka. Eraikin zaharra etxebizitza-sustatzaile bati saldu zion Gure Txokoa Elkarteak eta orain etxeak egingo dituzte.

ale/bale KALE.

BELAR LUZEAK DENA ES-

BA L E .

HOTZ HAUEK

TALTZEN DU, BAINA MOZTERAKOAN FRES-

EZ DUTE GEHIEGI LAGUNTZEN,

ZABORRAK AURKITZEN DITUZTE LOREZAI-

TEN DENERAKO EDERKI MOLDATU

KAGARRI POTO, PAPER ETA ERA GUZTIETAKO

NEK. EA IKASTEN DUGUN ZABOR ONTZIAK ZERTARAKO DIREN.

BAINA EGURALDIA EPELTZEN HASDUTE

PIO BAROJA PLAZA,

ESERLEKUAK, OLIBONDOAK‌


Jon Mendia Jardunian U

JON MENDIA INGENIARITZA ELEKTRONIKOAN LIZENTZIATU ZEN, BAINA ORAIN TUNINGERA DEDIKATZEN DA, ZEHAZKI CAR-AUDIORA ETA BERE LANEAN ONA DELA AITORTU BEHAR DUGU.

ZALETASUN MODUAN HASI ZENA LANBIDE BERE GAITASUNAREN ERAKUSLE,

EGIN DU.

HASI ZENETIK IRABAZI DITUEN TXAPELKETA UGARIAK DIRA,

ESPAINIAKO 2000. URTEKO TXAPELKETA, ADIBIDEZ. LANTOKIRAINO HURBILDU GARA BERE LANAREN INGURUAN GALDERA BATZUK EGITERA.

HITZ BATEAN, ZER DA TUNINGA? Tuninga autoa pertsonalizatzea da, baina tuningaren barruan lan egiteko modu asko daude. Batzuk autoa kanpotik aldatzen dute, baina ni ez naiz horretan aritzen. Nik car-audioan egiten dut lan. Hau da, autoan bozgorailuak, potentzia etapak, subuferrak ezartzen ditut. Orokorrean soinu kontuekin zerikusia duten aldaketak egiten dizkiet autoei. POTENTZIA HANDITZEN DIOZU AUTOAREN SOINU APARATUARI? Jendeak potentzia eta soinu kalitatea nahastu egiten ditu normalean. Nire asmoa autoaren barruan soinua ongi entzutea da, kalitatez entzutea. Adibidez, autoan goazela koro bat kantuan entzuten badugu, atzean ezkerrean dagoen emakumea, autoaren barruan, atzean ezkerrean dagoenaren sentsazioa ematea da helburua. Hori lortzen badut lana ongi egina dagoenaren seinalea da. Soinu guztiak nahasturik entzuten badira lana ez dago ongi egina. NOLA HASI ZINEN LAN HONETAN? Kontu hauekin hasi nintzenean ez zegoen orain dagoen zaletasuna. Orain hamar urte Ford Sierra autoa moldatzeko asmoa nuen, soinu aparatu egokiak jarri nahi nizkion baina garai haietan ez zegoen inor kontu hauetara dedikatzen zenik. Musika aparatuak jartzen zituzten, baina nik egin nahi nuena ez zuen inork egiten eta nik egitea erabaki nuen. MODAN DAGOEN ZERBAIT DA? Nik esango nuke orain lau edo hiru urte izan zuen indarra galdu duela. Jendeak negozioa ikusi zuen eta horren harira denda ugari ireki ziren, asko zertan dabiltzan jakin gabe, baina hemendik aurrera merkatuaren aldaketa bat ikusi-

rko Canseco


1 1

"

jendeari ikusteagatik kobratzen diote eta guri parte hartzeagatik

ko dugula uste dut. Denda asko ixten ari dira eta hemendik aurrera onenak baino ez dira geldituko. NOLAKO JENDEA ETORTZEN DA ZUREGANA? Irudi tipikoarengandik nahiko hurbil dago nigana datorren jendea. Mundu hau gazte jendearekin lotua egoten da eta gehienetan bezeroak horrelakoak izaten dira. Gizonezko gazteak izaten dira, baina badaude helduagoak direnak ere. TUNINGEAN EMAKUMEAK FLORERO DIRA ALA PARTAIDE? Mundu honek irudi hori dauka: emakume ederrak eta normalean autoaren ondoan, txapelketetara joatea besterik ez duzu. Tuningean aritzen diren emakume gehienak beraien mutilek konbentzitu dituzte. Benetan zaletasun hau dutenak oso gutxi dira eta horiek bitxikeria dira txapelketetan. ZUEN AHOLKUARI KASU EGITEN DIO BEZEROAK ALA ARGI DU ZER NAHI DUEN? Denetik dago. Batzuek oso argi dute zer nahi duten, lagunei ikusi dietelako edo nonbaiten ikusi dutelako eta besteek berriz etortzen dira eta esaten didate ni naizela aditua eta gomendatzeko zer egin daitekeen. Normalean kaleko autoetan soinu aparatuak eta instalazio txikiak egiten ditut. Bezeroak gero auto

hori egunero ibili behar baitu. Horrez gain, autoak prestatzen ditut ni txapelketetan aurkezteko. SEKULA BEZEROARI ESAN BEHAR IZAN AL DIOZU BERAK EGIN NAHI ZUEN ALDAKETA EZ EGITEKO? Behin. Bezero batek furgonetetan eta karabanetan izaten diren hozkailu txikietako bat jarri nahi zion bere autoari tuningetara joaten zenean garagardo hotzak eskura izateko, baina ezinezkoa zen, autoa txikiegia zen. ZENBAT TXAPELKETETAN IZAN ZARA? Ez dakit. Hasieran guztietara joaten nintzen, baina azkenaldian gero eta gutxiagotara joaten naiz. Ez nuke esango aspertu egin naizenik, baina txapelketak negozio bihurtu dira eta askotan ez gaituzte ongi tratatzen. Orain ez dut lehen txapelketetara joateko nuen behar hori. ZER ESAN NAHI DUZU EZ ZAITUZTETELA ONGI TRATATZEN ESAN DUZUNEAN? Txapelketara joateak diru gastu handia eskatzen du. Txapelketan parte hartzeagatik diru kopuru bat ordaindu behar duzu eta saria, kasu gehienetan, garaikurra izaten da, ez dizute dirurik ematen. Adibidez, Valentziara joaten bazara autoa eramateko gasolina behar duzu, hotela hartu behar duzu lo egiteko eta, horrez gain, parte hartzeagatik ordaindu behar duzu. Guk ez dugu dirurik irabazten, publizitatea lortzen dugu kasu gehienetan. Dirua irabazten dutenak antolatzaileak dira. Jendeari ikusteagatik kobratzen diote eta guri parte hartzeagatik eta hori ez dago ongi. Gu ikuskizunaren parte gara eta ez ligukete kobratu beharko parte hartzeagatik. NONGO TXAPELKETETAN IZAN ZARA? Orain hamar urte hasi nintzenean Espainian txapelketa gutxi antolatzen zituzten eta lehenak Bidarten eta Bordelen izan ziren. Gero Espainiako ia gehienetan izan naiz. Txapelketa gehienak Mediterraneo inguruan antolatzen dira, Valentzia eta Andaluzia inguruan. ETA ZENBAT IRABAZI DITUZU? Ia denak irabazi ditut. Garrantzitsuena 2000. urteko Espainiako txapelketa izan zen. Ondoen Orbigon (Gaztela Leon) tratatu gintuzten. Ez partaideek, ez ikusleek ez genuen ordaindu eta soilik beraien produktuak saltzera eta promozionatzera joan zirenek ordaindu zuten. Horrez gain, irabazi egin nuen eta sari moduan 600 euro eman zizkiguten. Hotela eta bidaiaren gastuak ordaintzeko sikiera. AUTO BAT TUNEATZEN DUENAK ERREPIKATZEN AL DU? Normalean ez. Kasu gehienetan jendeak auto bat moldatzen du eta hor gelditzen da. Ohartzen da ez duela merezi diru hori guztia autoan gastatzeak. Hamar milioi pezeta gastatu ditzakezu auto bat moldatzen, baina gero ez dizute erdia ere emango aparatu guztiak banan bana saltzen badituzu. Inbertsio bezala ez da egin dezakezun gauzarik onena. ORDUAN, MEREZI DU DIRU HORI GASTATZEAK ALA DAMUTZEN ZARA? Ez, ez nuen hori esan nahi. Nik esan behar badizut merezi duen ala ez, baietz esango dizut. Ni zaletasunagatik hasi nintzen eta ez banintz hasi ez nituen ezagutuko bisitatu ditudan leku guztiak eta ez nituen izango ditudan esperientzia guztiak, baina inbertsio moduan, etorkizunerako, hobe da etxebizitzan inbertitzea. Hori betiko gelditzen da eta autoa ez.

"


N

ORA , ETA K ONTXINTXINARA !

"Noa, ta kontxintxina! Ezin al zenuen urrutio jun?", entzun behar izan dugu behin eta berriz.

N

ork ez du ezagutzen Vietnam gerrako filmetan? Apocalipsis Now, Platoon…Vietnam gerra baino zerbait gehiago zela gure kabuz konprobatzeko

irrika sortu zitzaigun. Urtezaharra eta Urteberria ospatzeko toki ederra zela irudituta, abenduaren 28an hegazkina hartu eta han ginen bidean bi zestoar. Ho Chi Minh (Saigon) hirira heltzean, lehenengo, harridura bertako trafiko kaotikoak sortu zigun, ez da ez abentura makala bertako kaleak oinez zeharkatzea. Ezkerretik, eskuinetik, aurretik, atzetik, alde guztietatik moto-


3 1

J

OSEBA

ALKORTA ETA JOSEBA ANSOLA

rrak; azpitik edo gainetik agertzea besterik ez zen falta! Ho Chi Minh-etik gertu Cuchi-ko tunelak,vietnamdarrek estatubatuarrei aurre egiteko erabilitako lurrazpiko eraikinak, nolakoak ote ziren ikustera joan ginen. Ikaragarria. 10.000 vietcongdar bizitzeko moduan 250 kilometro tunel eskuz eraikiak. Tunelak hainbat aldiz ikusitako filmetako protagonista sentiarazi dezake edonor. Ho Chi Minh-etik iparralderantz jo genuen 3.000 ki-

lometroak zeharkatzeko asmoz, Hanoi hiriburura iritsi arte. Ez da falta ez herrialde honetan ur, arroz, paisaiaren berdetasun eta jendearen maitagarritasunik, aberastasunik ez eduki arren. Gerrateen ondorioz asko sufritutako herrialdea izan arren, aurrera aterako direlakoan gaude, bertako jendearen indarra eta aurrera egiteko gogoa kontuan hartuz.


HERRIKO

BAZTERRETAN

asi dezagun bada, ibilbidea gurdi tximistaren edo trenaren geltokian. Geldirik dagoen trenaren bidea berreskuratu eta duela urte gutxi eraiki eta apaindu zuten bidegorria bertan daukagu. Bidegorri hau erabiliko dugu Iraetara iristeko. Bidegorria Urolaren alboan doa eta ibaiko hegaztiak ikusteko aukera izango dugu. Ubarroi eta gartza edo lertxun hauskarak negua igarotzera arrimatzen dira guregana, ibai inguruak alaituz. Trenbidea jarraitu eta artadiko landareek keinu egingo digute: txorbeltza, endolaharra eta arteak berak ongi etorria emango digute. Negu hotza izan dugu, baina udaberria ere atarian da eta landare batzuek udaberria ekartzeko duten irrika erakutsi digute: San Jose lorea, marrubia, krabelina, bioleta, txikori belarra... loratzen ari dira jada. Bidegorria jarraitu eta errepidea azpitik igaroko dugu. Beti ere marra zuri-horiak jarraituz zubia igaro eta Iraetan sartuko gara. uzoaren antolaketa bitxia da benetan: eliza, frontoia eta Granerokoa ikusiko ditugu lehenengo. Ondoren datoz etxe klonikoak. Haratago daude hori dena mantentzeko garai bateko gizon-emakumeek lantzen zituzten lur eremu emankorrak. Lur emankor hauek nekazaritza eta ortugintzarako ezin hobeak dira. Ibaiko uholdeek ingurua luberritzen dutenez, gozo-gozo ernetzen dira hemen zekale, arto, baba zein zelaiak. Gaur egun, horren beharrik ez (ala bai?) eta etxeak eta futbolzelaia ernetzen hasi zaizkigu. Iraetako meandroan zehar

H

Iraetako abenidatik Ibañarrietako gainera

Z

ESTOAKO KAXKOTIK ATERA

ETA AUZOZ AUZO IBILBIDE EDER ETA LASAIA PROPOSATUKO DIZUEGU HILABETE HONETAN. IBILBIDEAN ZEHAR PATXADAN, KONTU KONTARI, JARDUNEAN, BIDEAZ ETA

INGURUAZ GOZATZEKO AUKERA IZANGO DUGU.

ZESTOAKO

TRENAREN GELTOKIAN HASI, BIDEGO-

RRIA JARRAITU ETA IRAETARA HELDUKO GARA.

HAN, UROLA

IBAIAK EGINDAKO MEANDROA ZE-

HARKATU ETA IBAÑARRIETARA IGO ONDOREN,

ARROAGOITIK IRAETARA ITZULI, ETA ZESTOAKO GELTOKIRA IRITSIKO GARA. IBILBIDEA OSO ERRAZA ETA LAUA DA, ALDAPATXO BAT BESTERIK EZ BAITAGO, MEANDROTIK IBAÑARRIETARA DOANA. MALDA IGOTZERAKOAN ESTUTZEN ZAIGUN ARNASA, BAILARAK ESKAINTZEN DIGUN IKUSKIZUNAREKIN LASAITUKO ZAIGU.

ERREPIDEZ

ibilbidearen hasiera eta bukaera

BERRIRO BIDEGORRIAN

A

M E A N D R O A:

ibaiko urak indarra galtzean joan-etorri handiak egiten ditu eta ibaiaren hasieran hartutako lurrak utziz soro gozoak eratzen ditu bazterrean

n Jose lorea

Sa


B

5

ureztapena errazteko kanal sistemak nabari dira. aratze, negutegi eta biltegi artean meandroa igaro eta zubi gainetik Urola ibaia berriro gurutzatuko dugu. Lorategi apainarekin topo egingo dugu eta zubitik lorategietako antolaketa hau nabarituko dugu: atzean arkazi loratua, gero lawson altzifrea, tente-tente eukaliptoak eta hauen magalean metatxo txiki apainak. Gizakiaren sormenaren eta lan txukunaren adierazle, lorategi ikaragarri bitxia dugu hemen. Lorategiaz gozatu eta marra zuri-horiei jarraituz aldapan gora egingo dugu. Lehenengo errebueltan ezkerrera jarraituko dugu malda igoz eta meandroaren ikuspegi ederraz gozatuko dugu: Ertxina eta Izarraitz ditugu bistan. Berehala, Iba単arrietako errepidera iritsi eta auzoko iturria eta ermita ikusiko ditugu. Errepidea jarraituz, zapelatz eta beleen hegakadei begira, Arroako hilerria eskuin aldean utziko dugu. Ez zaigu arrotza egin bertan altzifreak topatzea. Hilaren eta biziaren arteko jauzi handia txikitzen laguntzen omen digu zuhaitz honek, ulertezina den heriotzari aurre egiten. Heriotza gainditzen lagundu edo ez, altzifreak sarri-sarri agertzen dira hilerrietan. Bidean behera egin eta Arroagoiko bidegurutzera iritsiko gara. Hemen bi aukera ditugu: Iraetara zuzenean jaitsi edo Arroagoiko auzora arrimatu eta lagun zaharrei bisitatxoa egin. Denok ditugu ezagunak Iba単arrietan, Iraetan edo Arroagoian eta usadio zaharra jarraituz haietaz galde egin dezakegu. Kontu zaharrak astindu eta berrietaz jabetzeko ez dago hoberik. Geldialdia egin edo ez, errepide zaharra erabiliz Iraetara jaitsi eta trenbideko bidegorrian berriro herriko kaxkora itzuliko gara.

1

I I

raetako ahaide nagusiak

raeta hitza aspaldi agertzen da dokumentu zaharretan. Gipuzkoako agirietan lehen aldiz 1363. urteko dokumentu batean azaltzen da Iraeta hitza. Iuan Beltran de Yraheta izena agertzen da orduko paperetan. Yraheta hori eta bere familiakoak ahaide nagusiak ziren, garai hartako jauntxoak, haiek zuten agintea. Iraeta dinastia horretakoak ganboatarrak ziren eta oinaztarren kontra borrokan egiteko soldaduak hartu eta Arrasatera joan ziren. Erre egin zuten herria eta txiki-txiki eginda utzi 1446. urtean. Iraetako jauntxoek Oikia, Aizarnazabal, Aizarna eta Zestoako elizen patronatua zuten XV. mendean. Beraz, lau elizek jasotzen zituzten hamarren edo primizietan partea zuten. Ahaide nagusiek baserriak errentan izaten zituzten eta baserritar maizterrek dirutan edota garitan ordaintzen zuten errenta hori. Horretarako zen Iraetako sarreran, Santa Inesen elizaren parean dagoen Granerokoa izeneko etxea. Han biltzen zuen jauntxoak maizterrek emandako garia eta beharraren edo nahiaren arabera erabiliko zuen. Belaunaldiz belaunaldi Iraetako baserriek errenta ordaindu dute, baina poliki-poliki iraetar gehienek baserria bereganatzea lortu dute. Duela urte batzuk lege bat atera zen eta hark zioenez, familia bera belaunaldiz belaunaldi maizter izan zela frogatuz gero ba-

serria eskuratzeko modua zegoen. Iraetan bide horri heldu zion batek baino gehiagok eta Egako Granadako dukeari (ahaide nagusien oinordekoa) erosi diote baserria. Baserriak gora, baserriak behera, Santa Ines elizari buruzko aipamentxo bat egin gabe ezin amaitu. Domenikos Teotokopulos pintorearen koadro bat aurkitu zuen Don Manuel Lekuonak elizan, obretan ari zirela. Koadro baliotsua; Teotokopulos hori "El Greco" baitzen. Zuloaga pintoreak erosi nahi izan zuen koadroa, baina dukeak eraman zuen.

tea

Ar

L

ierni Arrieta, Onintza Irureta


zure publizitatea hemen


• Ubatzarrean, EAJ-EAren aldeko sei bozekin eta DAL AURREKONTUAK.

Urtarrilaren 20ko Udal-

SARRERAK E-tan:

3.757.951

1.- zuzeneko zergak 1.1.- hiri-ondasunen gaineko zerga 1.2.- ibilgailuen gaineko zerga 1.3.- besteak

574.260 351.900 145.860 76.500

3.- tasak eta bestelako sarrerak 3.1.- udal ur banaketa 3.2.- zabor bilketa 3.3.- estolderia 3.4.- besteak (eguneko zentrua, lurpearen okupazioa "Iberdrola", Amabirjin jaietako sarrerak…)

436.331 172.000 80.000 40.000

2.- zeharkako zergak

480.000

144.331

4.- transferentzia arruntak 1.752.439 4.1.- itundutako zergetako partaidetza 1.519.820 4.2.- eguneko zentroa : Foru Aldundia 81.000 4.3.- jarduera ekonomikoen zergaren ordezko sarrera 65.317 4.4.- GIZARTEKINTZA 38.100 4.5.- besteak 48.202 5.- ondare sarrerak

2.002

6 . - inbertsio errealen besterenganatzea

163.000

8.- pasibo finantzarioak

270.833

7.- kapital transferentziak

•S

ANSINENEA INDUSTRIALDEKO XEHETA-

SUN AZTERLANA. Hasera batean Arroabeko industrialdera multinazional handi bat etorriko zela pentsatzen zen. Horregatik industrialde osoa area bat zen eta horren albotik pasatzen zen erreka. Ez da horrela gertatu, ordea, eta gainera ezinezkoa izan da erreka albo batetik bideratzea. Ondorioz, industrialdea 5 areatan banatu zen, enpresa txikiagoei aukera emanez. tarrileko Udalbatzarrean 58.000 m2-ko 5 area hauetako bat, zatikatzea erabaki zen, 25 bat enpresarentzat lekua eginez. Horrela herriko hainbat enpresek oraingo egoera hobetzeko modua izango lukete industrialdera joanda; eta horretaz gain kanpotik ere enpresa txiki edo ertainen batek etortzeko aukera izango luke. Sprilurrek darama lursailen kudeaketa eta oraingoz 25 partzeletatik erdiak edo nahiko lotuta omen daude, 33.000 m2 inguru.

Ur

79.086

7

u daleko berriak

1

Bagoaz alderdiaren aurkako lau bozekin 2005eko aurrekontuak onartu ziren. stuen ataleko zati handi bat finkoa da, urtez urte mantendu egiten dena eta beraz Udalaren zorpe maila igotzeko irizpidea jarraitzen bada, ez da inbertsio handiak egiteko aukera handirik gelditzen. Herritar soil batentzat konplexua gerta daiteken txosten hau laburbiltzen saiatu gara modu ulergarriagoan:

Ga

GASTUAK E-tan: 1.- pertsonal gastuak (soldatak...)

3.757.951 1.014.086

2.- ondasun arrunt eta zerbitzuak 1.133.929 2.1.- kontserbazio eta mantenu lanak (herri bideen kontserbazioa, mendi lurren landaketa, ur zerbitzua, parke eta lorategiak, argia, seinalizazioa, eraikuntzen kontserbazioa, udal ibilgailuen mantenua...) 161.490 2.2.- udal bulego eta zerbitzu administratiboetako gastuak (ordenagailuen mantenua, bulegoetako materiala, prentsa eta argitalpen erosketa, ...) 24.958 2.3.- kontsumoak (energia elektrikoa, ura, gasoila, gasa, telefonoa, ...) 302.074 2.4.- aseguruak... (udal ibilgailuak, udal eraikuntzak, erantzukizun zibila...) 24.594 2.5.- jaiak eta ikuskizunak (kultur etxeak garatzen dituen ekintzak eta Zestoako naiz auzoetako jaiak) 140.629 2.6.- aholkularitza juridikoa... (harrobiari buruzkoa, ogasun aholkularitza, hirigintza...) 53.781 2.7.- zabor bilketa 147.900 2.8.- eguneko zentroa 135.702 2.9.- zerga kudeaketa gastuak 16.830 2.10.- kaleen garbiketa zerbitzua 95.064 2.11.- besteak 30.907 3.- finantza gastuak

80.700

4.- transferentzi arruntak 372.401 4.1.- beste erakundeekin lankidetzan (UDALBILTZA, EUDEL, UEMA, Mendikoi, Agenda21...) 47.361 4.2.- Gizarte Ongizateko laguntzak (gizarte larrialdietarako laguntzak, zaharren egoitzari laguntza...) 97.267 4.3.- Euskara 48.755 4.4.- kirola 92.721 71.083 4.5.- Kultur dirulaguntzak 4.6.- besteak 15.214 5.- inbertsio errealak 5.1.- asfaltatze eta pabimentazio lanak 5.2.- ekipamenduak (farolak, lorategiak, kontenedoreak, postakutxatilak…) 5.3.- informazio lanak 5.4.- baserrietako inbertsioak (bideak, ura, konponketak…) 5.5.- planifikazio lanak (akzesibilitateko plana, arau subzidiarioen berrikuntza…) 5.6.- Eraikuntzak (etxebizitza tutelatuak, haurreskola, auto garbitokia…) 5.7.- besteak 6.- kapital transferentziak 7.- finantza pasiboa

810.409 175.000

67.100 19.700 126.020 115.000 197.500 110.089

66.427 280.000


agenda ot 25

Esan

Bai Euskarari

KORRIKA

SAILA OSTIRALA

Olio erabiliaren bilketa egingo da 11:00 etatik 13:00etara plazan. Etxeratek deituta elkarretaratze isila 19:30ean. Gaztetxean kafe tertulia gaueko 21:30ean. Gaia: Gaztetxea zer da? Zertarako da gaztetxea? Zergatik? Ekintzarik antolatu behar al du?

26

korrika 14 11

LARUNBATA

12

Sagardotegira irteera Gaztetxetik. Aurrez 10 euro ordaindu behar dira.

ma 05

ASTEBURUA

Asteburu pasa Urbion-Demanda irteera antolatu du Agiro Mendi taldeak. Pico Urbion igoko dute eta, besteak beste, Laguna Negra ikusiko dute.

13

IGANDEA

XXVII. Herri Krosa. Goizeko 9:30ean aterako dira haurrak eta 11:00etan emango zaio helduen lasterketari hasiera.

18

OSTIRALA

Tamaina handiko trasteak ateratzeko eguna. Bilketa goizean egiten denez, trasteak ostegun arratsaldean ateratzea komeni da. Erralla Bertso Taldeak antolatuta, bertso jaialdia kiroldegian gaueko 22:30ean. Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jokin Sorozabal, Miren Artetxe, Iñaki Gurrutxaga eta Oskar Alberdi herritarra. Gai jartzailea: Mantxi.

19 25

LARUNBATA

Askatasunak deituta, Martxa Nazionala Fleuryko espetxera. OSTIRALA

LARUNBATA

Tuning audio car erakustaldia plazan Jon Mendiaren eskutik eta ondoren ikus-entzunezko ekitaldia.

RTXOA

-06

OSTIRALA

Korrika txikia 15:30ean eta ondoren txokolatada eta haur berbena.

Olio erabiliaren bilketa 11:00 etatik 13:00etara plazan.

13

IGANDEA

Krosa bukatu ondoren bazkaria. Txartelak ohiko lekuetan egongo dira salgai.

• Hda. San Jose buelta horretan egin nahi izaten erri Krosa, aurten, martxoaren 13an izango

da urtero, baina aurten azpeitiarrek aurrea hartu digute. Goizeko 9:30ean herriko haurren lasterketak hasiko dira. 10:00etan berriz, herritarrek zein kanpokoek izango dute parte hartzea. Alebin eta infantilak arituko dira ordu honetatik aurrera. 11:00etan lasterketa nagusia izango da, kadete mailatik hasi eta beteranoak barne. Urtero bezala opariak zozketatuko dira eta hamaiketakoak ez du hutsik egingo. Aurtengo nobedadea parte hartzea kobratzearena da. Lasterketaren antolatzaileek diru iturriak urriak direla ikusita, korrikalariei kobratzea erabaki dute. Interneten (herrikrossa.com) web gunean eman daiteke izena (4 euro) eta egunean bertan 5 euro ordaindu beharko dira. Antolatzaileek nahiz eta aurten kobratu korrikalari asko etortzea espero dute, eta batik bat, herritar asko galtza motzak jantzita ikustea nahiko lukete.


MIGUEL SANTAMARĂ?A.

9

porrusalda

1

Joan XXIII.a Oraingo honetan ere herriko kale baten izenarekin natorkizue: Joan XXIII. Eta nor izan zen Joan XXIII.a? Herriko zahar, katoliko eta helduenek jakingo dute zerbait, baina hiru talde hauetariko batean sartzen ez garenontzat, agian historiari errepaso bat egitea komeniko zaigu: Angelo Giuseppe Roncalli (1881-1963) Sotto il Monte-n (Bergamo, Italia) baserri batean jaio zen. 10 seme-alabetatik hirugarrena. Bere ikasketak Berbako seminarioan eta Erromako Ceresoli eskolan egin zituen eta 23 urte zituela apaiz ordenatu zen (1904). Eliza katolikoaren barne egituretan nabarmen egin zuen gora; Bergamo-ko gotzainaren idazkari izatetik Aita Santuaren enbaxadore izatera heldu baitzen. Urte horietan guztietan, Angelo Giuseppe Roncalik, Europa osoan zehar bete zituen bere lanak eta horiek sekulako garrantzia izango zuten etorkizunean, hainbat herritako katolikoekin jarri zen harremanetan, eta beraien kezkak jaso zituen. 1953. urtean, jadanik Italian bueltan, Veneziako artzapezpiku eta kardinal jardun zuen; eta 1958. urtean, Pio XII.a hiltzen denean, Angelo Giuseppe Rocalli 77 urte zituela, Aita Santu izendatu zuten Joan XXIII izenarekin. Bere garaiko Eliza Katolikotik urrun zegoen eta positibismoak, arrazionalismoak eta ezkerrekoek Eliza Katolikoa iraganeko kontua zela zioten. Egoera horri guztiari buelta emateko bere iraganeko esperientzia diplomatikoa eta errealitatearen ezagutza erabili zituen eta kontzilio ekumeniko berri baterako deia egin zuen: Vatikano II.a, kontzilio ospetsua eta "aggiornamiento" ("eguneratzea") deiturikoa, bere helburu nagusia Elizaren berrikuntza zelako. Erreforma horrek, Eliza modernizatu egin

A r t e g a r a i k i d e k o m u s e o e n www.guggenheim-bilbao.es www.artium.org www.museooteiza.org www.eduardo-chillida.com

w e b g u n e a k :

zuen: egoera sozialetan partehartzera bultzatu zuen, Eliza Katolikoa berrantolatu, irakaskuntza berria, erritualak arindu eta munduko beste erlijioekiko errespetua eta harreman bultzatu zituen. Aita Santu bost urtez aritu arren (1963an hil zen), bere ondorengoak, Pablo VI.ak, erreformarekin jarraitu zuen. Amaitzeko, esan-beharra dago, komunitate katolikoak maite eta gogoratu egiten duela Joan XXIII.a aita santua.

1.325

Zestoan finko daude

telefono

Z e r d a . . . J P E G edo J P G ? Argazki digitalak konprimitu ahal izateko algoritmo bat da eta era berean, algoritmo honekin konprimitutako argazkiak jasotzen duen formatua. Ezaugarri nagusiena: konprimatzerako orduan, konpresio maila aukera daitekeela. Honela, irudiaren kalitate/konpresio maila aukera gure beharren arabera. Ezkurrik ez den urtean negua ezti. Sigla hauen esanahia: Joint Otsaila bero, negua gero Photographic Experts Group, hau da; argazkigintzako adituen talde Otsailak belarra berak ekarri eta berak galdu. bateratua.


48 - 2005 otsaila  

deskribapena