Issuu on Google+

177.qxp_55 20/11/16 20:03 Pรกgina 1

2016ko azaroa

177 zk.


177.qxp_55 20/11/16 20:03 Pรกgina 2


177.qxp_55 20/11/16 20:03 Página 3

34 6 10 14 16 18 19 ENB I D OA BO TA L I BR E

S ANTA E N GRAZIAKO E RLOJUA

H ERRITARRE N

BIDAIAK

DENBORA DA POLIGRAFO BAKARRA, BESTE DENA AIERU... Ordua aldatu dute. Orain eguzkiak lehenago irteten omen du. Baina ordainetan lehenago ezkutatzen da. Eguzkia lapurtu digute. Neguan sartu gaituzte egun batetik bestera. Eta ez digute galdetu zer naiago dugun. Betiko legez. Egin zuek proba. Irten kalera eta galdetu jendeari: Ordu aldaketa bai edo ez? Hamarretik bederatzik ezetz esango dizute. Eta zure kale bueltan kiroldegi aldera joaten bazara parketik pasako zara. Bertan gelditu eta hasi galdetzen. Seguru han topatzen dituzunak esaten dizutela ordua aldatu aurretik hobeto bizi zirela. “Orain goiz iluntzen du eta hotz egiten du. Umeekin nora joaten zara orain? Etxera!”. Baliteke ez erabiltzea hitz berdinak baina guztiek ere, azkenean antzeko zerbait esango dizute. Parkean helduei galdezka zabiltzan bitartean umeak alde batetik bestera korrika ibiliko dira. Kolpe bat ez baduzu jaso nahi, kontuz bizikleta horrekin! Galdetzen ari zaren bitartean xehetasunei erreparatu. Emakumeak edo gizonezkoak gehiago al dira, zaintzaileak familiakoak dira edo langileak, helduek 20 urte dituzte edo 60? Ezusteko bat baino gehiago hartuko duzu seguruenik. Garaiak aldatzen ari direla diote eta gaur egun parkean ibiltzen diren asko aitona-amonak izaten dira. Garaiak aldatzen direla-eta, guraso asko berandu irteten da lanetik eta nork zaindu umeak eskolatik irteten direnean? Hobe dugu ez mintzatzea soldata eta diru kontuez. Erantzuna hainbat kasutan aitona-amonetan topatzen dugu baina horrek beste galdera batzuk sortzen ditu: Etxekoei laguntzeko denbora eta gogoa dutelako egiten dute edo egoerak bultzatuta beste irtenbiderik ez dagoelako? Galdera ugari eta denbora gutxi. Baliteke batzuen ustetan ordu aldaketaren inguruan esandakoak lekuz kanpo egotea eta esajeratu bat naizela pentsatzea. Baliteke. Onartu behar dut gaur egun argindarra dugula etxeetan, berogailuak eta erlojuak gure eskumutur eta poltsikoetan. Horrek guztiak eguna luzatzen lagundu digu baina hori ez da beti horrela izan. Gure arbasoak lehen eguzki izpiekin batera jakitzen ziren eta egunak agintzen zuen erritmoan bizi ziren. Lehen erlojuak iritsi zirenean jendearen bizitza goitik behera aldatu zen. Onerako eta txarrerako. Nahiz eta guk ez aintzat hartu zaindu beharreko ondarea dira erloju zahar horiek. Adibide moduan Yeregi elkartearen laguntzarekin Santa Engraziako erloju zaharraren zaharberritzea aipatu, goraipatu eta eskertu behar dugu. Herriko aitona-amonek herri honen etorkizuna izango diren biloben zaintzan egiten duten lana goraipatu eta eskertu behar dugun bezala.

d a n b o l i n EK

U

rko canseco

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

ME NDI

DANBOLIN ZULO

EZ

H A I N E R R E T I R AT UA K

ETXEKO L ANAK

A G E N DA

diruz lagundutakoa


177.qxp_55 20/11/16 20:03 Página 4

Ie

enbidoa

Iturrira Bartolo

pa Erkaitz! Makina bat urte dira musean jokatzen ez dudala, baina beharko enbidoari eutsi! Hau duk hau, hainbat urte enbidoa jasotzeko beldurrez (idazten hasteko alferkeriagatik, ez dizuet gezurrik esango), eta azkenean kanpotik etorritako norbaitek bota ez dit ba! Entzuna nuen bai Elorrioko iturritik edanez gero zoratu egiten zarela. Esan beharrik ez dago zer egin nuen hori lehen aldiz entzun bezain pronto. Badakizu, jakin-nahiak katua hil zuen. Argitu ez zidatena da zoratuta dagoen batek edanez gero burutik “arreglatu” egiten den edo zer gertatzen zaion. Minus eta minus, plus? edo nola zen hori? Hala ere Erkaitz, ni aukeran zure azken gomendioarekin geratzen naiz, tabernetara joateko horrekin, je je. Horretan inork biderik erakutsi gabe aurkitu dut nik nondik nora ibili! Xakea aipatu duzu, eta ondo informatu zaituzten bezala, Zaldi Baltza taldeak fitxatu nau aurten. Gogorra izan da hamazazpi urte ondoren Azkoitiko Anaitasuna taldea uztea. Hainbat taldekide eta lagun atzean uztea, haiekin partekatutako hainbat garaipen ahaztezin eta ahaztezinagoak izan diren porrotak… Atzean uzten ditut Zestoan dauzkadan bi jarraitzaile sutsuenak ere (agur bana Iñaki Makatxa eta Gexalari! Aupa zuek!). Azkoitiko taldea probintziako azken mailan zegoela hasi nintzen beraiekin jokatzen, eta orain dela pare bat urte Gipuzkoako Gorengo mailako taldekako txapeldun izan ginen. Helburu guztiak lortu ondoren hasi nintzen konturatzen beste bide batzuk bilatzeko momentua iritsi zela. Eta bizitzako gorabeherak direla eta Elorrion bukatu dut. Eta lasai egon Erkaitz, ondo hartu naute Zaldi Baltza taldean. Jende jatorra topatu dut bertan (zuri zer esango dizut ba, taldeko ia erdiak zure anaiak edo ilobak dira eta!). Gipuzkoako liga alde batera uzteko gogoa banuen bai. Azken finean, xakean lau katuk jolasten dugu, eta askotan jende berdinaren aurka lehiatzen duzu. Orain, urtarriletik aurrera, Bizkaiko ligan arituko naiz, egurrezko piezak mugitzen lauki batetik bestera ahalik eta txukuntasun gehienarekin. “Fitxaje estrella” edo “fitxaje estrellado” izango naizen, denborak esango du, kar, kar, kar! Erkaitz bezala, argazkilaria dugu Imanol Salegi Egañazpi. Eta honek ere hainbat urte igaro ondoren Bizkaian bizitzen, herrira bueltatzea erabaki du. Ze Ima, gaizki tratatu al zaituzte ba Bizkaia alde horretan edo? Zuk ere, makina bat bidaiatu ostean, edukiko duzu ba bitxikeriaren bat kontatzeko, ezta? Zein izan da argazkiak egiteko topatu duzun lekurik ederrena? Eta lagunak ateratzeko enkoadrerik xelebreena?

P

E

goitz irure

intada . Gure seme-alaben hezkuntza.

Azaroaren 10ean eskolako urteko batzar nagusia egin zen. Eskolako proiektuak eta prozesuak aurkezteaz gain, Zestoako Guraso Elkarteko gorabeherei buruz hitz egin zen. Eskolan hirurehun bat ikasle daude eta berrehundik gora familia. Batzarrean 20 familiak besterik ez zuten parte hartu. Zuzendaritzak jakinarazi zuenez, ikasturte hasierako ziklo bileretako gurasoen partaidetza ere oso urria izan da. - Benetan, zenbat axola zaigu gure seme alaben hezkuntza? - Guraso Elkarteak antolatu eta egindako lanak eta esfortzuak ba al du garrantzirik guretzat? Har dezagun parte gure seme-alaben hezkuntzarekin, heziketarekin, festekin, kirolekin edo jolasekin zerikusia duten ekintzetan. Animo!

E

neko korta


177.qxp_55 20/11/16 20:03 Página 5

5

botalibrean

Habiatik at.

Sei eta erdiak. Iratzargailuak jo du. Hamar minutu atzeratu, eta lotara berriro. Zazpiak eta laurden. Mugikorra hartu eta hasperena, Estatistikako irakasleak atea itxiko zuen jada. Etxean banengo amak esnatuko ninduen honezkero. Asko gara herritik kanpo bizi garenak. Horretarako arrazoiak era askotakoak izan daitezke. Zenbat aldiz esan ote dugun etxetik alde egiteko gogoa dugula. Unea beti iristen da, batzuentzat Lose. Amerikarrek galdu egin dute. Munduak galdu egin du. lehenago eta beste baBai, hala? Ez dakit. Estatu Batuetako emakumeek eta gutxitzuentzat beranduago. engoek bai, ziur naiz horiek galdu egin dutela; beltzek, latinoIlusioz hasten da biziek (mexikarrek bereziki), hetetzako aro berri hori baina, esan ohi den bezala, hasierosexualitatetik aldentzen den rak ez dira beti errazak izaten. edonork galdu du. Baina gizaBat-batean, egun batetik bestera, konfort erekiak erabaki du hori hala izatea, mutik kanpo aurkitzen zara. Kalera irten eta inor ezaezagutzen den animalia arrazioguna ez aurkitzea arraroa egiten da. Euskal Herritik nalenaren erabakia izan da. kanpo bazaude eta atzerriko hizkuntza bat hitz egiten Arrazionaletik zerbait baldin baden tokia bada, autobusera sartu eta egun onen ordez, du (gu), behintzat. good morning esatera ohitzea ere kosta egiten da. LeEmakumeekiko errespehenengo egunek aurrera egin ahala gauzak aldatzen tua ezagutzen ez duen pertsona doaz, ordea: hasieran inor ezagutu ez, eta larunbata batek gidatuko du mundu mailairisterako koadrila berria egin eta parrandara. Lehenenko superpotentzia nagusiena datozen urteetan, etorkinak go asteak pasa ondoren, ia etxean bezala sentitzen zakanporatuz herrialdea “garbitu” nahi duen azal zuriko gizora; baina beti dituzu buruan herria, familia eta lagunak. nezko edadetu batek. Garrantzitsua da, bai, Trumpen ezauOhiko esaldia den arren neuk erabat egiaztagarri fisiologikoak aipatzea. Baina ez dira Estatu Batuetako tzeko aukera izan dut. Beti esan ohi da etxetik urrun gutxiengoak soilik hitzordu elektoraleko galtzaileak. Eta ez, zaudenean daukazuna aintzat hartzen edota gehiago ez naiz ari Hillary Clintonez, Wall Street eta enparauez baizik. baloratzen hasten zarela. Baina, beharrezkoa al da Edinburgon lur hartzearekin batera antzeko egoera distantzia batetik egitea? Ez al da hobe izango gertu bat bizi izan nuen. Brexita genuen orduan eztabaidagai; Eudaukagunean ere garrantzia ematea? Etxean, eguneropar Batasuna utzi edo bertan jarraitzearen artean bozkatu rokotasunean murgildurik gaudenean, ez diegu debehar zuten britainiarrek. Orduko hartan ere, etorkinen aurtaile txikiei erreparatzen. kako mezuak ziren nagusi 28en taldea uztearen alde egiten Arazoren bat izan, arratsaldean lagunekin kafea zuten horien artean. “Let’s take back control” (berreskuratu hartzera joan eta barrenak husteak ez du preziorik. dezagun kontrola), zioten Brexitaren aldekoek. “Make AmeriIgande goiz batean esnatu, sukaldera sartu eta etxeko ca great again” (egin dezagun berriz Amerika handi), aldarrinorbaitek okindegira joan eta croissantak erosi dituela katu dute Trump-zaleek. Bada, ba ote bi leloen artean ezberohartzean atera zaizun irribarre horrek ere ez du predintasun nabarmenik? Iraganeko denboren aldeko apologia ziorik. Detaileak dira kontatzen dutenak, egun txar bat hutsean oinarritzen dira, nire ustez, biak ala biak ere. Eta belizan eta etxera bueltan irratian zure kanta gustukoena durra eragiten du aipatu herrialdeen iraganari erreparatze jartzen dutenean bezalaxe; momentu horixe izango hutsak. zen eguneko onena eta tontakeria txiki horrek inguruUrruneko kontutzat har dezakegu erretorika hau guzko guztia ahazten lagunduko dizu. tia, baina komeni izaten da, tarteka bada ere, norberaren zilKanpoan bizitzeak, ordea, gauza on asko emaborrari begirada azkar bat ematea. Nork ez du eztabaidatu ten ditu, daukaguna baloratzen ikasteaz gain. Leku, lagunartean etorkinen aferaz? Nork ez du entzun “etorkinek kultura eta lagun berriak ezagutzeko aukera paregalana kentzen digute” bezalako perlarik hitz-asperturen batebea da. Desafio berri bat hasten da, etxean dituzun an? Edo “diru-laguntzen bidez bizi dira” edo antzekorik? Ez al gauza txiki handi horien garaia hasten da. da hau guztia txanpon beraren beste aurpegia baino? Hiri handian txiki ikusi izan ohi dut nire burua, Horregatik, norbaitek galdu badu, gizakiak berak galbaina gero ohartzen naiz hori dela handi sentiarazten du duela esango nuke. Elkartasunak galdu du, hurkoari opa nauena. Nire etxe berriko atea gurutzatzen dudan aldi izateak galdu du. Britainiarrek galdu zuten; amerikarrek galbakoitzean erronka berri bat bizitzeko prestatzen naiz, du dute. Galtze bidean ote gu ere? ezin dudalako sumatu ere egin zer emango didan gaur Bartzelonak.

Han lose,. Eta hemen? ,

A

imar etxeberria

I

txaso waliño


177.qxp_55 20/11/16 20:03 Página 6

SANTA ENGRAZIAKO ETA

AUZOLANAREN GIZALEGEA Garai batean, erlojuak oso etxe bakanetan ziren garaian, telefonoetako edota ordenagailutako ordularirik ez zegoenean, “goizeko hamarrak dira, goizeko hamaikak dira” entzuteko irratirik ez zegoenean, poltsikoko erlojua jende handiak bakarrik erabiltzen zuenean, orduan, eliz dorreetako erlojuen agindupean mugitzen zen jendea. Haiek kanpaien bitartez adierazten zieten zer ordutan bizi ziren, zein ordutan erantzi behar zuten txapela otoitz bat xuxurlatzeko... Santa Engraziako erlojua: Erdoiztatik, Etumeta aldetik, Altzolatik, Aizarna gainetatik, buelta guztian entzungo zuten haren kanpai-hotsa; boladatan Akoatik ere garbi-garbi –eta agian kaletik ere bai– eta orduan esango zuten: “Bazetorrek hego haizea!”. Beste senide ezagunagoak bezalaxe, Santa Engraziakoak ere, bere baitan izango zuen esaera zahar hura: “Omnes vulnerant, ultima necat”, alegia, denek zauritzen dute, azkenekoak hil egiten du. Azkenaldian, hilzorian zegoen gure erlojua bera ere, baina ospitalera eraman eta sendabidean jarri dute Xabier Alvarez Ieregi eta herriko jendeak, lehengo lege zaharrean, auzolanean.

HISTOrIA ApUr BAT

1914an jarri zen erlojua Santa Engrazian. Yeregui y Cía erlojugileek egindako 81garrena izan zen; dirudienez, azkenekoa. Ieregitarrak erlojugintzan aritu ziren diesel motorgintzan hasi aurretik. Hasiera haietan, Joxemari Azpeitia Odriozola, Santagrazizarra (1896-1986), arduratu zen erlojua zaindu eta pisuak altxatzeaz; bi egunetik behin joaten omen zen ermitara erlojuari harriak jasotzeko giltza ematera. 1975ean ermitan berritze-lan sakona egin zen auzolanean, baina erlojuari berari ez zitzaion gauza handirik egin: egurrezko euskarria berritu, kanpaira zihoan besoa moldatu eta horrelako gauzak. Santagrazizarrak jarraitu zuen erlojuaren zainketa lanetan, biloba alboan zuela, harik eta Zestoara, alabaren etxera, jaitsi zen arte. Hala, erlojua gelditu egin zen giltza emateko laguna falta zuelako. Orduan, Erramun Etxaide Legoia zestoarrak 1996. urtean geldirik zegoen Santa Engraziako erlojua berriro martxan jarri zuen. Horretarako, giltza emateko sistema elektrikoa jarri zion erlojuari, Joxe Orbegozoren laguntzarekin. Ordutik aurrera inork ez zeukan Santa Engraziara igo beharrik erlojuari giltza ematera. Dena dela, Erramunek hainbat urtetan jarraitu zuen ermitara igotzen, mantentze-lanak egin eta erlojua zaintzera. Erramuni ezina etorri zitzaionean, Joxemari Azpeitia rementeriak (1960) egin izan ditu erlojuaren zaintze lanak, aitonaren bideari jarraituz. Ari zela, ari zela, ordea, erlojua matxuratzen joan zen eta konponketa beharra zeukan. Orduantxe topo egin zuten Joxemari Azpeitia rementeria eta Xabier Alvarez Ieregik. Xabier bere aurrekoek egindako Yeregui marka zeramaten erlojuen ikerketan zebilen, jarraipena egin eta behar izanez gero, zaharberritzeko lanak martxan jartzeko asmoarekin. Handik gutxira etorri zen konponbidea.


177.qxp_55 20/11/16 20:03 Página 7

Azkenaldian, geldirik zegoen erlojua. Jesus Illarramendik dioen bezala, “joaten nintzen bakoitzean, erlojua geldirik; han tokatzen nintzenean [Santa Engraziako] Joxemarirekin saiatzen ginen biok martxan jartzen baina egun bat egiten bazuen, hurrengoan geldirik, eta askotan gu behera jaisterako ere bai; ez genuen asmatzen. Egun batean, halabeharrean, topo egin nuen Zumaian Ieregirekin, paseatzen ari nintzela; han badauka monumentu polit bat [itsas pasealekuan dagoen erlojua] eta berak galdetu zidan: Gustatzen al zaik? Eta, nik, bai motel...! Eta, hola eta hola gabiltza, ba, Santa Engraziako erloju hori inolaz ere martxan jarri ezinik”. Xabier Alvarezek ordurako ieregitarren erlojuei buruzko ikerketa lan bikaina eginda zeukan, makina bat artxibo eta paper zahar arakatuta, eta ondo ezagutzen zuen Santa Engrazikoa ere, eta esan omen zion: “Talde bat osatuko diagu eta derrepente jarriko diagu martxan”. Hala hasi zen ehun urte pasatxo dituen erlojuaren konponketa, auzolanean.

1975 EAN, S ANTA E NGRAZIA

BERRITU ZUTENEKO KARTELA

AUrrENEKO LANA, “OSpITALErA” JAISTEA

Kemen handiko gizona dugu Xabier eta bere astindurik gabe ez zen aurrera aterako proiektua. Berehala jarri zen harremanetan Zestoako Udalarekin eta Elizarekin (jabea bera da) eta erlojua konpontzeko auzolana martxan jartzea proposatu zien. Ondo hartu zuten erronka bi erakundeek eta bakoitzak ahal zuen neurrian ekonomikoki laguntzeko ere prest azaldu ziren. Lantoki gisa, Lasaoko Gureak tailerra izandakoa aukeratu zuten. Aurtengo uztailaren 26an, hainbat herritarren aurrean aurkeztu zen erlojua auzolanean berritzeko proiektua. Eta berehala osatu zen lantalde eder askoa; “Auzolanean Kuku lantaldea” jarri diote izena eta eslogana, berriz, “Auzolanean kukuaren kantu hotsen erritmoan elkarlanean”. Auzolangile horietako bat Manuel Arregi da. Beretzat auzolanak eta Santa Engraziako kontuek esanahi berezia dute: “Orain dela 40 urte pasa, auzolanean teilatua eta beste berrikuntza batzuk egin zirenean, han ere ibili nintzen, eta gure etxetik lau lagun behintzat ibili ginen”. Garai hartan (1975-0511) Argian erreportaje mamitsu bat ere idatzi zuen lan haiei buruz.

7

ZAHArTU, GELDITU ETA BErrITU AUZOLANEAN

Arregik dioenez, “hemen laguntzaile lanetan, mekanikoak daude, lan horietan ibili direnak, eta azkenean hau engranaje bat denez, horientzako ez da lan arrotza. Arrotza izango da erlojuaren xehetasunen bat... baina mekanika bera ez.” Irailaren 15ean hasi zituzten erlojuaren desmuntatze-lanak eta hurrengo egunean, arratsaldez, Lasaora jaitsi zituzten erloju zaharra eta trepeta guztiak traktorean. Honela kontatu digu prozesua Xanti Zabalak: “Joan ginen Santa Engraziara eta ikusi genuen erlojua; gero etorri zen Aitor [Villa, erlojugile profesionala] erlojua zuzendu behar zuena, gero esan zigun zer desmuntatu behar zen, denon artean desmuntatu genuen eta gero jaitsi egin behar zen; eta nik andrea Ariztaingoa dudanez, esan nion taldeari nik zuzenduko nuela traktorea eta suhiari esan nion (koinatua edadetuagoa da eta beldurtu egiten dira horrelako tokietan ibiltzen). Eguraldia oso txarra zen, euria tokatu zitzaigun eta hala ere ez genuen atzera egin. Traktorea kargatu genuen eta Santa Engraziatik Edarritzagatik barrena, Lasaora ekarri genuen erlojua”. Lan horietan, Arkaitz Uranga, Domingo Uranga eta pako Txapartegi ariztaindarren laguntza jaso zuen lantaldeak eta dena prest gelditu zen lanean hasteko. Lasaora bisita egitera hurbildu garenean, Manuel Arregi, Jesus Illarramendi eta Jon Egiguren erlojuaren bueltan dabiltza. Tomas Bergara eta Juanmari Elosua porte ere hemen izan ohi dira, baina gaur ezin izan dute etorri. Jada muntatuta daukate baina probisionalki, bertako jaietan jendeari erakutsi egin nahi diote-eta. Manuelek eman digu orain arte egindako lanen berri: “Aurrena garbiketa orokor bat egin genion kanpoan, erlojua desmuntatu gabe; nahiko zikinkeria zeukan eta kartxerrarekin garbitu genuen ura eta garbigarri arin bat erabiliz. Horren ondoren, piezaz pieza desmuntatu genuen dena erabat. Gero pieza denak garbi-garbi egin genituen; lehendabizi disolbentearekin kendu ia zikinkeria dena, eta gero erabili da esmerila-sarea, gehiena harekin kentzeko, gero paper latza ere bai”. Garbi-garbi egin ondoren, berriz muntatu egin dute dena. Gustura ari dira lanean denak, broma giroan. Egigurenek zera esan digu: “Nik bizitza osoa mekanika munduan eman dut. Orduan, mekanika hau ikusten dudanean, gustatu eta sentitu egiten dut mekanika zahar hau. Hori ikusi, engranajeak ikusi, horrek egiten duen lana ikusi, sasoi hartan egindako mekanika izateko, horrek beti erakarri egiten nau. Horrez gain, Santa Engraziako erlojua bada... Nik Santa Engraziako ermita


177.qxp_55 20/11/16 20:03 Página 8

ni bizi nintzen baserritik [Aginaga] beti aurrean eduki izan dut, eta horrek jotzen dituen kanpai-hotsak, ba neure baserritik alde egin nuen arte aditu izan nituen”. Erlojuari behin behineko kanpai bat jartzen utzi ditugu hirurak; izan ere, Lasaoko festetan, erlojuaren mugimenduaz gain, orduak nola jotzen dituen ere erakutsi nahi diote-eta jendeari. Ondoren, dena desmuntatu egingo dute berriro. IKErKETA

Garbitu dute erlojua, beste pasara bat eman eta “de brillo” jarriko dute, baina prozesu honetan egingo den beste lan ikaragarria erlojuaren beraren ikerketa da. Itsaso Lopetegi zestoarra eta Asier Leon ondarrutarra, biak ingeniariak, arduratuko dira horretaz. Itsasok gradu amaierako proiektu gisa aurkeztuko du hemen egindako lana. Erlojuaren pieza nagusienen izenak apuntatzen ari da orain, Xabier Alvarez Ieregiri galdetuta: “Rueda imperial, de movimiento y de soneria, rueda primera, rueda segunda..”. Gero pieza horiek denak neurtu, krokisak atera, eta hiru dimentsiotan jarriko dituzte, ordenagailu bidez: “Kontua da mekanismo dena aztertzea zinematikoki, indarraren arabera nola mugitzen den, engranaje bakoitzak zer indar daukan eta nola eragiten duen pisuaren arabera... Orain arte garbitzen egin dute lana eta, gero, martxan jartzeko muntatzen dutenean orduan izango da interesgarriena: non dauzkan arazoak ikusi eta horiei irtenbidea ematea...”. Erlojua konpondutakoan proiektuaren txosten sakona argitaratuko dute. prozesu osoaren zehaztasunak adieraziko dira: funtzionamendua, erlojuari egingo zaizkion moldaketak, eta abar. DATOZEN LANAK

Erlojua behar bezala Santa Engrazian kokatzeko, beste hainbat lan gelditzen direla, dio lantaldeak. Horiek egiteko auzolanaz aparte jende profesionala ibiliko da. Hainbat lan aipatu dizkigute: Bentatik ermitarako bidea pixka bat moldatzea, kanpoaldeko instalazio elektrikoa moldatzea (agian, argindar kablearen azken metroak lurperatuta eta kanpoko hormako kaxak beste lekuren batera Zeuk egiten aldatzea, dagoen lekuan itsusi samar geratzen da-eta), txi- baduzu lana, mistaren arriskuak saihesteko askoz gehiago neurriak ezartzea... Horiez gain, beharrezko- maitatzen duzu, tzat jotzen dute erlojuaren pihori da suak jasotzeko motor berria ipintzea eta erlojuaren itxitu- garrantzitsua ran aldaketa batzuk egitea: esate baterako, eskailera eta erlojua kokatzen den tranpala berritzea. Gainera, ikusi dute erlojua lehen zegoen baino beherago jarriz gero, kristalera handi bat jarri edo leihatila bat ireki, kristalez itxi eta jendeak ikusteko moduan jar daitekeela.

Beste asmoa da herritarrei erakustea erlojua. Erabat berrituta eta Santa Engraziara jasotzeko moduan dagoenean, Zestoan eta Aizarnan erakusketa antolatu nahiko lukete. Erlojuaren oinarrizko funtzionamendua, historia, zaharberritzelanen prozesua eta abar azalduko lirateke. Horretarako, erlojuaz aparte, testuak, argazkiak, ikus-entzunezkoak eta abar jarri nahi dituzte erakusketan, eta heldu zein eskola-umeentzat bisita gidatuak antolatzeko gogoa ere badaukate. Beraz, lan ikaragarri daukate oraindik baina esaera zaharrak dioen bezala, gustuko lekuan aldaparik ez.


177.qxp_55 20/11/16 20:03 Página 9

9 DENA EZ DA LANA, OrDEA

Erreportajea egiteko batekin eta bestearekin kontu-kontari ari garela, tailerreko sirena batek jo du. Xantik azaldu digu sirena horren nondik norakoa: “Gu goizeko hamarretan etortzen gara eta ordu bata ingurura arte jarduten dugu. Lantokira joaten denean bezala etortzen gara gu; bakarrik, ez dugula fitxatzen. Bakar bakarrik jotzen dugu sirena hamaiketakoa egin behar dugunean. Su bat badago hemen eta haren ondoan zegoen entxufe bat, eta egun batean ukitu nuen eta sirenak jo zuen; aiba!, hau primerakoa, pentsatu nuen: gosaria preparatzen dudanean, jotzen dut eta denak etortzen dira eta gosari txiki bat egiten dugu; hamar minutu pasatzen ditugu, gehiago ez. Atzo odolkiak ziren, gaur berriz hirugiharra eta arrautza, hurrengo berriz tortilla, hurrengoan txorizoa eta solomoa... Sukaldeko lanak neuk egiten ditut, gustatu egiten zait horrelako gauzatan-eta”.

ErLOJUA MAITATZEKO MODUA

“Gure helburua da kultur ondarea zaharberritzea” esan digu Bego Arrutik, Xabier Alvarez Ieregiren emazteak. Ez dute, ordea, horretarako enpresa profesional bat kontratatzeko aukera hartu. Jakina, oso garestia aterako litzatekeelako, baina bada hori baino motibo garrantzitsuago bat: “Auzolanaren bidez egiten baduzu lan hau, hemen parte hartzen duen jendeak, herriko jendeak, gehiago maitatzen du erlojua. Ez da berdina norbait etortzea kanpotik, konpontzea erlojua eta jendeak esaten du: ‘etorri dira erlojua konpontzera’ eta kito. Zeuk egiten baduzu lana, askoz gehiago maitatzen duzu, hori da garrantzitsua. Gainera, erakusketak ere egingo ditugu eta, hartara, Santa Engraziara joan ezin den jendeak Zestoan edo Aizarnan ikusi ahal izango du erlojua; baita umeek ere, ikaragarri gustatzen zaie-eta; umeei txikitatik erakutsi behar zaie horrelako gauzak zaindu egin behar direla”. Manuel Arregi konforme geratu da Begok esandakoarekin: “Nik lehen, erloju zaharrei, ba, kanpotik begiratzen nien eta kito. Orain, beste nonbaiten erlojuren bat ikusten badut erreparatuko diot. Orain ulertzen dut, erlojuen mundu hau, beste era batera”. Begori eta Manueli ez ezik, gainerakoei ere zerbait berezia eragin die Santa Engraziko erloju zaharrak. Jon Egigurenek gauza hauek errekuperatzea nahiko luke “ondarea direlako; bai Aizarnakoa, bai hau, nola edo hala. Gero gustatuko litzaidake Aizarnan eta horrelako erloju bat dagoen tokietan, ba, talde bat sortzea, halako erlojuren lagunak edo”. Illarramendik, berriz, etorkizunari begiratzen dio: “Gu hemen ibili garen bezala, orain 20-25 urte Legoia eta Joxe Orbegozo, beraiek ahal zuten moduan, ahalegindu ziren bezala, alegia erloju horri kuerda emateko sistema eta gainontzekoak elektrikoki jartzen eta abar, ba ederra izango litzateke orain beste generazio bat gure atzetik izatea eta hartzea errelebo hori. Gaur egun hain zabaldua dagoen joera bati muzin eginez –alegia, zertarako daude ba udalak eta erakundeak? edo besteek egin dezatela– joera horri muzin eginez, milaka urte dituen gizalegeari edo ohiturari heldu diote auzolankide hauek: Nik neuk zertan lagun dezaket gure herria hobea eta ederragoa izan dadin? Aurrekoek, hor sarri-sarri teilatua konpontzen ibili direnek, horien aurretik erlojuaren pisuak igotzeko motorra ipintzen ibili zirenek, duela berrogei urte berritze lan handi haietan ibili zirenek, haien aurrekoen aurretik ibili zirenek, auskalo noiztik datorren kate bat osatzen dute, gaur egunera arte. Geroak esango du etorkizunean zer gertatuko den. puska batean behintzat han izango dugu gure erlojua bizi-bizirik, eta noiz edo noiz haren kanpai-hotsa Akoa aldetik garbigarbi entzuten dutenean, gure ondorengoek ere segiko dute esaten: “Bazetorrek hego haizea!”...

F

ernando arzallus


177.qxp_55 20/11/16 20:03 Página 10

Hil Honetan, agiro Mendi taldeak, Mendi astea dela-eta Hainbat ekintza antolatu ditu: Mendi bidaien inguruko Hiru Hitzaldi, Haurrentzako eskalada tailerra eta beñat-benantxio ibilaldi neurtua. Mendian ibili diren Hainbat Herritarrek beren esperientziak beste Herritar batzuekin partekatu dituzte. Hitzaldietara joan ez denarentzat, inor penetan gera ez dadin, bidai Horien nondik norakoak azaltzeko eskatu diegu Hizlariei.

M ARANG (4.200 M ), A NDONI ETA DANIEL TALDEKIDEA ERREZOKO BANDERAK JARTZEN ALTUERA GARAIENEAN .

E ZKERRETIK ESKUINERA , M IGEL A NJEL U ZKUDUN , M ARITXU E TXABE , I ZASKUN A RANA , M ARIPAZ U GARTE , A XUN U GARTE , A RANTXA G URRUTXAGA ETA P ELLO A RRUE .

H IRUKOTEA ETA ATZEAN GIA , A LPAMAYO C HICO GAILURREAN


urtzi zelaia eta koldo ruiz, bolivian, 6.000 Metrotan

1

ATZEAN C HICO

177.qxp_55 20/11/16 20:04 Página 11

1

UrTZI ZELAIA ETA KOLDO rUIZ BOLIVIAN IZAN ZIrEN AUrTENGO MAIATZEAN, HAMABI EGUNEKO BIDAIA EGIN ZUTEN. AUKErAN, MOTZ GErATU ZITZAIELA

DIOTE BAINA ONDO AprOBETXATU ZUTEN DENBOrA: SEI GAILUrrETArA IGO ZIrEN, TArTEAN 6.000 METrO ALTUErAKO BAT.

kontaiguzue bidaia labur-labur Hegazkinez egin genuen, Madril-Cochabamba-La paz. Hiru zonaldetan ibili ginen. Iritsi eta La pazetik Chacaltayara (5.395m) joan ginen. Eski estazio bat da, ia bertaraino kotxean igo ginen, baina pare bat ordu oinez egin genituen, bertako girora egokitzeko. Handik La pazera jaitsi eta Condoriri zonaldera abiatu ginen. Zonalde hartan lau gailur egin genituen: Miradores (5.200m), Austria (5.300m), Tarija (5.300m) eta Alpamayo Chico (5.400m). Condorinin ibili ginen egunetan, gaua mendiko txabolatan egiten genuen. Lau gailurrak igota, La pazera jaitsi, bertan gaua pasa eta Huayna potosira abiatu ginen. Egun bat bertan ibili ginen, hurrengo egunean goiko kanpamentura igo ginen eta, goizaldera, gailurrera (6.000m) abiatu ginen. Hurrengo eguna La pazen pasa genuen.

orduan la pazetik mugitu zineten? La paz basea izan da. Kotxean mugitzen ginen gune edo mendi batera eta berriro La pazera jaisten ginen. Gu ibili ginen zonaldeetatik bi ordura dago La paz. La pazeko El Alto 4.000 metrora dago. Lehen errepide zaharrak zeuden baina orain, Evo Moralesekin, kabinak jarri dituzte. Beraientzat oso garestiak dira erabiltzeko baina guretzat oso merkeak. biok joan al zineten? Urtzi: Koldoren lagun zarauztar bat ere, Bittor, gurekin etorri zen.

nolatan boliviara? Koldo: Bittorrek dauzka agian kulpa denak. 6.000ko bat egin behar genuela eta egin behar genuela, buruan horrekin zebilen eta Boliviara animatu ginen. Gero, Urtzi libre zegoela eta animatuko zela, eta noski, guk baietz.

zuen kasa ibili al zineten? Hango agentzia batekin ibili ginen. Ia dena lotuta joan ginen: egun gutxitarako joan ginenez, dena lotuta edukitzea komeni zen, denbora ahal zen ondoen aprobetxatzeko. Bertako gidari batekin ibili ginen. Bere anaia eta emaztea ere elkartu zitzaizkigun. Hirurak aimarak ziren, bertakoak.

gidariaren emaztea ere zuekin ibili al zen? Koldo: Bai, hala da. Ni lehenago ere ibilita nago horrelako mendietan baina sekula ez nuen emakumerik ikusi horrela. Lehenengo aldia izan zen baina bidaia hartan ikusi genituen gehiago. Sukaldari lanetan ibili zen, txabolan geratzen zen. Oso lotsatuta, burua makurtuta, beti berrehun metro atzetik ibiltzen zen. Bukaerarako gerturatu ginen. Zapatatxo batzuekin igotzen zen, ilekorda luze-luzearekin eta zortzi bat gona elkarren gainean jantzita. Emakumeek bertako arropa tradizionala mantendu egiten dute, gizonezkoek ez. C ONDORIRIKO

LAKUA ETA TXABOLA

M IRADORESTIK

aipatu dituzuen txabolak, turistentzako dira? Hasiera batean zertarako eraiki ziren ez dakigu baina orain txabola haiek mendian dabiltzan jendearentzako moldatuta daude. Bailarako familiek eramaten dute txabolen ardura. Astero familia batek, txandaka. Gero irabaziak banatu egingo dituzte. Horrelako bidaia bat egiten zenuten lehenengo aldia al zen? Urtzi: Nik bai, Koldok asko egin ditu. Berme bat izan da horrelako esperientzia duen pertsona batekin joatea.

nolako parajeekin egin zenuten topo? Hura oso lehorra da. Abioitik ikusten zen La paz aldapan egindako hiri bat dela. Gero goi-lautada bat dauka, El Alto. Eta gero mendi tontorretan elurra. Lakuak-eta daude; Titikaka ezaguna, esaterako, urrutira ikusi genuen. Tenperatura oso goxoa, eguzkiak irteten zuenean asko gozatzen zuen. Eguraldi oso ona egin zigun.

konta iezaguzue zuek han pasatako egun bat Egun denak ez dira berdinak izan. Gailurrera igotzeko egunek gaueko ordu txikietan mugitzea eskatzen zuten. Besteetan esnatu, gosaldu ondo eta mendira. Hasieran oso lasai ibili ginen. Erritmoa jartzerakoan, gidariak bista ona zeukan eta erritmoa neurtzen ibili ginen. Goian ere lasai, goxo egoten ginen, denbora-pasa. Bazkalondorena arte-edo ibiltzen ginen oinez. Bueltan bazkaldu, eta arratsaldea lasai. Bertara egokitzeko, aklimatatzeko, egun osoa zegoenez, lasai ibiltzen ginen, 6-7 ordu ibiltzen ginen oinez guztira. La pazen, berriz, hiria ikusteko aprobetxatzen genuen. gauza asko egongo da ikusteko? Inguru ederrak, lakuak… Txabola alboan, laku dezente bat zegoen mendiz inguratuta. Bertakoek gauero sarea botatzen zuten eta gero goizean jaso. Ikusgarria zen nola moldatzen ziren. Lau lagun txalupan, batek arraunean egiten zuen beste bik sarea zabaltzen zuten eta laugarrena txalupatik ura ateratzen ibiltzen zen. Ikusgarria, xelebre samarra, sarea korapilatuta… arrantza handirik ez zutela egingo pentsatzen genuen baina egunero amuarrainak jan genituen. eta la pazen? Kultura ezberdina. Goizean azoka handi-handi bat egoten da, “El mercado de las mañaneras”, joan eta joan eta ez da bukatzen. produktuak saltzeaz aparte, jateko aukera ere egoten da. Bertako azokak dira baina aldi berean kanpotik datozen pertsonentzat ere bideratzen dituzte: erosketak egin eta bertakoekin hitz egiteko, eta hitz egiten genuen. Oso jatorrak eta legalak dira. Beraien artean aimara hizkuntza hitz egiten dute baina gazteleraz komunikatzen ginen. bitxikeriarik? Oso sinestunak dira, zerbait edaterakoan, lehenengo tragoa lurrera botatzen dute “para la pachamama” esanez, Amalurrari botatzen diote. Azken egunean, La pazen jatetxe batean jan genuen gidariarekin. Dotorea zen lekua eta jende ugari zegoen. Han behintzat tragoa lurrera ez zuela botako uste genuen baina lasai bota zuen (kar-kar-kar!)

ATERATA , ALDAPAN BEHERA IKUS DAITEZKE GURE PROTAGONISTAK


177.qxp_55 20/11/16 20:04 Página 12

andoni zulaika, nepaleko altxor ezkutuan

ANDONI ZULAIKA ABUZTUArEN 8TIK 20rA NEpALEN IBILI ZEN, MUSTANG TrEKKINGA EGIN ZUEN. MUSTANG NEpAL ETA TIBETEKO MUGAN AUrKITZEN DA. MENDIZALE ASKOrEN MODUAN, BETI IZAN DU NEpAL BUrUAN ANDONIK. AUrTEN, NAHIZ ETA ABUZTUA EZ IZAN GArAIrIK EGOKIENA, ANIMATU EGIN ZEN. nolatan nepalera? nola komunikatzen zineten bertakoekin? Leku bat baino gehiago nituen buruan, Kanada, Ingelesa zein garrantzitsua den konturatzen zara horrelakoetan. BerIran… Horrela nenbilela, Mikel Irurek animatu ninduen tako batzuk moldatzen dira ingelesez eta hala komunikatzen ginen. Nik, Nepalera joatera. Buruan sartu zidan, begira hasi nintamalez, ez dut ingeles askorik egiten eta batzuetan aparte geratzen tzen eta nire aurrekontura egokitzen zen bidaia bat to- nintzen baina gero besteek azaltzen zidaten. patu eta aurrera egin nuen. Uste dut mendian ibiltzen kultura berri bat ezagutzeko aukera izan zenuten ezta? garen denok daukagula buruan Nepal. “Zergatik ez ba? Madrildik trekkinga hasi behar genuen lekura iristeUrteak aurrera doaz, egin eta bakea”, pentsatu nuen. ko, bidaia luzea eta astuna izan zen. Baina dena zen bezeure kasa antolatu al zenuen bidaia? rria, interesgarria. Istanbulen geldialdia egin genuen eta Agentzia batekin jarri nintzen harremanetan. Aurre- hura ere ederra izan zen, telebistari bezala denei begira, ko urtean ere agentzia horrekin bidaia bat egin nuen dena ezberdina, dena berria… eta oso gustura ibili nintzen; beraz, aurten errepikabitxikeriarik? tzea erabaki nuen. “Y por qué no solo?” du izena Katmandun, azken egunean hiria ezagutzeko aukera agentziak. Madrileko bidaia-agentzia bat da, baldintza izan genuen. Turismo pixka bat egin genuen, tartean, bakarra ipintzen du bidaiara joateko: bakarrik joatea. Tximinoen tenplua izenez ezagutzen den monasterio Gero beraiek egiten dute taldea eta bidaia guztia lobudista batera joan ginen. pixka bat beldurrarekin, txitzen dute. Teorian denok bakarrik joaten gara, denok minoak tximinoak dira… Jende asko zegoen baina txiegoera berdinean. Bi madrildar, hiru kataluniar eta ni mino bakarra ikusi genuen! (kar-kar-kar!) elkartu ginen. Mustangen izan zinen, ezta? Bai. Nepal abuztuan joateko ez da leku egokia, montzoi garaia izaten baita, baina Mustang oso zonalde lehorra da. Abuztuan, mendi handiak lainopean egoten dira. Gutxi ikusten genituen, eta alde horretatik pena izan zen. Inguru lehorra da baina goian elurtutako mendi izugarriak dituztenez, ur dena kanalizatuta dute. Herri bat bistatzen genuenean oasi bat zirudien, herria zegoen lekua berde-berdea zen, ura bertara bideratuta, baratzak eginda dituzte... Tenperatura ona izan genuen, manga motzean egun askotan ibili ginen.

nolakoa izan zen trekkinga? Trekking lasaia, eramangarria izan zen, edozeinek egin dezakeena. Hamaika eguneko trekkinga egin genuen, Jomsometik (2.700m) iparraldera, Lo Manthangera (3.750m) eta gero buelta. 15-20 kilometroko etapak egiten genituen bataz beste. Goizean gosalduta irteten ginen. Eguerdian herrixkaren batera iritsi eta te bat-edo hartzen genuen bertakoekin. Arratsaldean, hurrengo herrira iristen ginen, bertan trasteak eta antolatu, afaldu eta lotara. Egun denak antzekoak izan ziren.

laguntzaileekin ibiliko zineten ba? Bi gidarirekin ibili ginen. Nagusia aurretik joaten zen eta laguntzailea atzetik, norbait atzean geratzen bazen ere. petatea eramateko esan ziguten eta kezka geneukan, ez genuen pertsona bat karga-karga eginda gure alboan joaterik nahi. Hiru baino gutxiagoren trasteak garraiatzaileek beraiek eramaten dituzte. Hirutik gora, aukera daukate zaldia edo mandoa erabiltzeko. Gu zaldiarekin eta zaldizainarekin ibili ginen.

A NDONI ,

ATZEAN

G HAMI (3.510 M )

IKUSTEN DELA

P UMORIKO KANPAMENTU BASEA , GAZTEEN OROIMENEZ IPINITAKO HARRI GORRIA IKUS DAITEKE

A RANTXA ETA S UKA K ATMANDUKO

OSPITALEAN

O RAIN DELA 15 URTE, S UKA ETA B EÑAT A RRUE T HAMO INGURUAN


TAKO US

KA

URTE , A RRUE N

aizarnarrak eta zestoarrak nepalera, bisitan

3

AMENTU

177.qxp_55 20/11/16 20:04 Página 13

1

AIZArNAKO, ZESTOAKO, ZUMAIAKO, HErNIALDEKO ETA IrUñEKO BEDErATZI LAGUN ErE NEpALEN IBILI DIrA UrrIArEN 3TIK 26rA BITArTEAN. AIZArNATIK, pELLO ArrUE, ArANTXA GUrrUTXAGA, MIGEL ANJEL UZKUDUN ETA MArIpAZ UGArTE. ZESTOATIK, AXUN UGArTE. ZUMAIATIK MArITXU ETXABE ETA HErNIALDETIK IZASKUN ArANA. pUMOrIKO ISTrIpUAN HIL ZEN CESAr NIETOrEN ANAIA ETA BErE LAGUNA BLANCA ErE BErAIEKIN JOAN DIrA; ANAIA HIL ZEN LUrrETArA LEHENGO ALDIZ JOAN DIrA. AXUN ETA MArIpAZ ErE LEHENENGO ALDIZ JOAN DIrA pArAJE HAIETArA. BESTEAK, LEHENAGO ErE IBILIAK DIrA NEpALEN. AIZArNAN ELKArTU GArA, ArANTXA, MArI pAZ, AXUN ETA MIGEL ANJELEKIN. azaldu iezaguzue bidaia labur-labur Bilbon hartu genuen hegazkina eta Bilbo-Madril-Doha (Qatar)-Katmandu ibilbidea egin genuen. Gauean iritsi ginen Katmandura. Esnatu eta Luklara igo ginen, 35 minutuko hegaldi batean, hegazkin txiki batean. Trekking bat egin genuen pumoriko kanpamentu baseraino eta berriro buelta.

nolatan nepalera? Arantxa: Beñat semea, orain dela 15 urte, pumoriko magalean han geratu zen istripu baten ondorioz. Ezbeharra gertatu eta urte betera Benantxio Iruretak gazteei bisita egitera zihoala esan zigun eta gu ere animatu egin ginen. Ordutik hiru urtetik behin-edo bisita egitera joaten gara. Maripaz: Aizarnara bizitzera etorri nintzenean hauekin (Arantxarekin eta pellorekin) harremana egin nuen eta orduan Nepalerako bidaia preparatzen ari ziren. Gogoa sartu zitzaidan baina orain dela hiru urte ez nintzen animatu; asko ibili gabe nengoen, beraiek biak bakarrik zihoazen… Baina aurten bai. Axun: Ahizpak animatu ninduen, niretzako izugarrizko aukera zela ikusi nuen, bestela ez nuela inoiz egingo. Hasieran ezezkoa esan nuen, denbora gutxi zegoela prestatzeko. Behin erabakita, ordea, asko ibili gara mendian aurtengo udan. Migel Anjel: Gustatzen zaidalako, leku ederra da. 2010ean joan nintzen lehengo aldiz, orduan Benantxiok animatu ninduen, aurtengoa bigarren aldia da. parajeak ederrak dira, baina bertakoak dira ederragoak.

trekking gogorra al da? Erraz ibili gara, aurrez ibiltzea, preparatzea, eskatzen du. Zenbat eta gehiago ibili, gehiago preziatzen duzu bidaia, lekua. Bideak ondo prestatuta daude, arrisku handirik gabe. Bataz beste, bospasei orduko etapak-edo egiten genituen. Guk lasailasai egin dugu, denak parekoak joan gara eta erritmo ona hartu dugu eta etapa oso ondo bukatzen genuen. pellok jartzen zuen erritmoa, gidariek gelditzea gomendatzen zutenean, zerbait jan, ura edan, deskantsatu eta berriro martxan. Goizetan seietan jaikitzen ginen, zazpietarako gosaldu eta oinez hasten ginen. Eguneko helmugara bazkalordurako-edo iristen ginen. Arratsaldean deskantsatu, kartetan ibili, herrixka ikusi… eta zortzietarako denok lotara.

normalean, arantxa, beñatez aparte beste pertsona berezi bat ere bisitatzen duzue ezta? Bai, guretzako oso berezia den neskato bat bizi da Nepalen. Argazki baten bidez ezagutu genuen. Istripuaren ondoren, Beñaten txamarra eta Iñaki Aierzaren kamera agertu ziren. Kamera puskatuta zegoen baina barruko filma ondo zegoen. Argazki batean, Beñat agertzen zen hiru bat urteko neskato batekin. Handik urte betera, Benantxiorekin joan ginenean, hark buruan zeukan argazki hura non ateratakoa izan zitekeen. Thamo herrian, galdetu zuen argazkiko neska hura ezagutzen ote zuten eta “Suka, Suka” oihu egiten zuten. Txabola moduko etxe batera jarraitu zieten bertakoei eta han zegoen argazkiko neska. Nepalera joaten garen bakoitzean Sukarengana joaten gara, oso harreman berezia dugu.

aurten ere joan zarete? Bai, joan gara. Azkena orain dela hiru urte egon ginen berarekin eta ez genekien nola topatuko genuen. Alde batetik, orain dela urtebete izan zen lurrikarak nola eragin zuen herrian ez genekien, eta, bestetik, hemeretzi urte ditu Sukak; adin horrekin haurtxo batekin topatuko genuela ere pentsatu genuen. Iritsi eta izugarrizko sorpresa hartu genuen. Atarira hurbildu eta falta zen, etxera sartzeko esan ziguten eta Suka ohean topatu genuen, oso gaixorik. Giltzurrunetako gaixotasunen bat zeukala esan ziguten, urtebete edo zeraman gaixorik. Katmanduko ospitalera jaistea oso konplikatua eta garestia zen eta hantxe zegoen mugitu ezinik. Guk ezer egin gabe ezin genuen gelditu eta helikoptero bati deitu genion. Eguraldi txarra zela eta hurrengo egunean joan zen helikopteroa; guk trekkingarekin jarraitu behar izan genuen. Ezin izan genuen ikusi neska helikopterora sartzen baina argazkiak bidali zizkiguten. Trekkinga amaitu eta Katmandura jaitsi ginean, ospitalera joan ginen bisitan. Askoz hobeto ikusi genuen, giltzurrunetako gaitz larri bat dauka, transplantea egin beharra dauka baina orain medikuek ikusi dute eta tratatzen hasi dira. emozioz betetako bidaia, ezta? Bai, halaxe izan da. Suka egoera hartan topatu genuen egunaz aparte, bada nabarmentzeko beste egun bat: pumoriko kanpamentu basera joan ginen, urteak dira dolmen moduko bat egin genuela eta haren gainean harri gorri bat ipini genuela, istripuan hildakoen omenez. Aurten, berriz, Nietok anaiarentzako plaka bat ipini nahi zuen. Harri gorria zegoen zonaldera iritsi ginen baina dolmena dena puskatuta zegoen, harria ez zegoen bere lekuan, lurrikarak dena mugitu zuen. Zeremonia bat egin genuen, bertako erara, elkarri eskuak emanda, intsentsu eta guzti. Handik Everesteko kanpamentu basera abiatu ginen baina esan bezala, lurrikararen eraginez, bidea hondatuta zegoen, harriak mugituta… Asko kosta zitzaigun Everesteko kanpo basera iristea: momentu batean, hantxe bertan iluna gainera etorriko zitzaigula ere pentsatu genuen, tentsio handiko momentuak izan ziren, baina denak isil-isilik gidariei jarraitu eta kostata baina iritsi ginen.

A

maiur aristi arregi


177.qxp_55 20/11/16 20:04 Página 14

danbolin.eus

Herritarrek bilera hondakinen gaia jorratuz

Azaroaren 3an Udaletxeko areto nagusian hainbat herritar bildu zen hondakinen gaiaz eztabaidatzeko. Lehenbizi, taldeak egindako bidea errepasatu zuten, “ongi egiten jarraitzearen alde” emandako pausoak eta orain arteko dena mahai gainean jarri zen. Horrela, aurrez Udaleko Ingurumen batzordearekin izandako bileran hitz egindakoak jakinarazi zizkieten bertaratu zirenei. Udal Gobernuak hondakinen bilketa sistema aldatzeko erabakia hartua du, eta herritar taldearen iritziz aldaketa hori “atzera pauso nabarmena da, orain dugun sistema Urola Erdiko Mankomunitateko sistemarik eraginkorrena eta arazo gutxien eman duena baita”. Aurrera begira, herritar taldeak Udalari Hondakinen Mahaia deitzeko eskaera egiten dio, sistemaren aldaketarik bada, aldaketa hori Hondakinen Mahaian adosteko helburuarekin. Aipatu behar da, herritar talde horrek 720 herritarren babesa jaso duela, firma bilketa bidez.

aizarnako eskolan mobilizazioak

Hego Euskal Herriko hezkuntza eragileek eta langileen sindikatuek urriaren 26an LOMCE eta Heziberri proiektuen aurkako mobilizazioak deitu zituzten, eta Aizarnako eskolak bat egin zuen deialdi horrekin. Horrela, gurasoek eta ikasleek ez esan zieten LOMCEri eta Heziberriri. Hego Euskal Herriko sindikatu ia guztiek egin zuten bat mobilizazioekin, baita EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak ere.

‘zestoa lagunkoia’ proiektua aurkeztu zaie herritarrei

Azaroaren 26an, ‘Zestoa Lagunkoia’ proiektuaren aurkezpena izan zen. Zestoa Lagunkoia Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailak sustatu eta Matia Fundazioak abiarazitako ekimena da eta bere helburua adinekoek eta, oro har, herritarrek herria hobetzen parte har dezatela bultzatzea da, zahartu ahala nork bere bizimodua izaten jarraitu ahal izateko. Udaleko areto nagusian elkartutako herritarrek faltan botatzen dituzten gauzak mahai gainean jarri zituzten. Hala ere, lehen bilera bakarrik izan zen, abiapuntu bat, eta abenduaren 15ean 18:00etan Udaleko areto nagusian berriz elkartuko dira Zestoa lagunkoiago bat lortzeko helburuarekin. Bilera irekia izango da hori ere, eta adineko herritarrei bertan parte hartzeko deia egin diete. Aurrerago bilera gehiago ere izango dira. Bilera horiek ordu bat iraungo dute, eta Matia Fundazioko kideek dinamizatuko dituzte.

autobus geltoki berriak

Zumaiarako noranzkoan diren bi autobus geltoki lekuz aldatuko dira. Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako departamenduak abiatutako lan horiek urtea bukatzerako amaitzeko asmoa dago. Horretaz gain, Azpeitia aldera doan errepidean norabide aldaketa egiteko gunea egokituko dute. Udalak azaldu duenez lanek 121.607 euroko aurrekontua dute, eta Urbycolan enpresa ari da lan horiek egiten.


177.qxp_55 20/11/16 20:04 Página 15

5 1

zestoan trikitilari taldea sortzeko bidean

Herriko trikitilariak elkartu eta kultur talde bat osatzeko asmotan dabiltza. Helburua, elkar ezagutu eta herriko egun esanguratsuetan kalejiran irten edo trikiti emanaldi batzuk eskaintzea da hasiera batean. Bilera deialdi bat eginda, hogeita hamarren bat haur eta heldu elkartu ziren azaroaren 17an. Jendea gogotsu agertu zen eta lehenengo zita Zoroperi egunean izango da. Horretarako entseguak finkatu dituzte: abenduaren 1ean, 15ean eta 22an 19:00etan Zestoako Kultur Etxean. Hau hasiera besterik ez dela izango dirudi, buruan ideia ugari baitituzte. Herriko edozein trikitilariri pasa nahi diete beraiekin elkartzeko gonbita. Bakoitzak erabakiko du konpromiso maila, ez dute jendearentzako karga edo lan bat izaterik nahi. Besterik gabe, elkartu eta trikitiaz gozatzea da helburua. Zestoako trikitilarien elkargune bat izango da.

zestoarrak behobia – donostia lasterketan

Azaroaren 12an izan zen 52. Behobia-Donostia lasterketa ospetsua. Kategoria ezberdinetan 18 zestoarrek hartu zuten parte. Honako hauek dira zestoarren denborak: Garikoitz Tabasco Lizaso 01:13:22 Alexander Muela Aparicio 01:20:00 Aritz Elustondo Garate 01:20:04 Ibon Aranguren Kerejeta 01:22:41 Mikel Jauregi Izagirre 01:24:54 Agustín Egiguren Egiguren 01:30:21 Mikel Salegi Martija 01:31:08 Adur Barroso Zigaran 01:33:38 pedro Lopez Armero 01:35:29 Juan Inazio Zunzunegi Ugarte 01:36:48 Asier Zubelzu Uriarte 01:46:00 Andoni Zulaika Errasti 01:48:21 Nerea Irure Izeta 01:49:37 June Landa Alberdi 01:55:17 Miguel Angel perez Lopez 01:58:14 Juan Jose Odriozola Odriozola 01:59:58 Elena Goikoetxea Aipzurua 01:59:58 Aitor Mendizabal Uria 02:03:00

‘urolanprest.eus’: enplegu webgunea

Langabetuentzako informazio baliagarria publikatzen duten webgunea jarri dute martxan. Urola Erdiko enplegua, orientazioa eta lan prestakuntzarako eragileen eskaintza eta informazio bateratua eta eguneratua jasotzeko erreferentziazko topagunea izatea du helburu urolanprest.eus webguneak. proiektuaren eragileak eta bultzatzaileak Urola Erdiko zerbitzuetako eta formazio eta orientazio laboraleko eragileak dira, eskualdeko erakundeekin elkarlanean. Hiru zutabe nagusi ditu webguneak: enplegua, orientazioa eta prestakuntza.

Hitziturri hasi da martxan

Hainbat zestoar bildu ziren, Lauiturretan, datorren udaberrian gure herrian Euskal Herriaren etorkizuna erabakitzeko egingo den galdeketa antolatuko duen taldea aurkezteko. prozesua aurrera eramateko Hitziturri taldea sortu da. Talde honek, herritarrek hitza eman dezaten bete behar diren pausoak emango ditu. Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko elkarlanera gonbidatu zituzten herritarrak.


177.qxp_55 20/11/16 20:04 PĂĄgina 16

J

one bergara Naiara exposito Mari artano

ERRETIRATUAK Urte batzuen buruan ohikoa bihurtu da aitita eta amamak parkean ikustea, eskola atarian edo ume-kotxeekin paseoan. Guraso biak lan mundura sartu izanak bultzatu du egoera hau, azkar esanda arrazoi hori azpimarratuko genuke denok. Egia da baina, etxe bakoitzeko egoerak oso desberdinak direla. Horregatik, aitita-amama "zaintzaile" izateko modu andana dago. Kontratatua, boluntarioa, larrialditarakoa, zubi lanak egiten dituena, guardiakoa, lanaldi osokoa, erdikoa edo herenekoa eta beste erremediorik ez dagoelako lan egiten duena edo haurrak zaintzeko desiratzen egoten dena. Ez da beti erraza, ez gurasoentzat haurrak delegatzea, ez erretiroaren bueltan dagoena lan berri honetan hastea, heziketarako iritzi desberdinak, adinaren ajeak... Danbolinek ofizio honetan dabiltzanen iritzia jakin nahi izan du: Zer sentitzen dute biloben kargu egiten direnean?

amapola Hernandez

Ibai De las Morenas Linazasoro Guretzat ume hau bedeinkazio bat izan da, hitzez esan ezin den poza; bere zaintza ere oso gustura hartzen dugun lana da, senarra eta biok egiten gara kargu etxean baina kalera nik ateratzen dut. Umea gure etxean jolasten ikustea zoragarria da, tontotuta egoten gara berari begira. Gainera, ziklo baten itxiera marraztuko balitz bezala da semeak bere familia osatu duela ikustea. Ibai parkera eramateak gaztetu egin nau, errealizatuta sentitzen naiz: biloba zaintzean semeari eta errainari laguntzen ari naizela jakiteak ere poza ematen du. Nik astean hiru arratsaldetan zaintzen dut Ibai, eta egun horietan nekatu ere zertxobait egiten gara bai, baina ez gehiegi, adibidez besotan dagoeneko gutxi hartzen dut, adina igarri egiten da. Ezingo nuke lan hau egun guztian egin, baina umea oraindik txikia da eta oraingoz ondo moldatzen naiz, esan bezala plazeretik egiten den lana da.

rosa irazabal

Laia eta Kepa Aranburu Martija polita da lana, gustura ibiltzen naiz, gaztetuta sentitzen naiz. Haurrek maitasuna ematen dizute eta ikusi gabe pare bat egun egoten banaiz, umeen falta sumatzen dut. Bilobak eta denda senarra eta bion artean uztartzen ditugu, nik haurren ardura hartzen dut gehiago. Askatasunarekin bizi dut haurren zaintza, egun batean ezin badut haurren kargu egin semearekin eta errainarekin hitz egin eta moldatzen dira ni gabe, horregatik esaten dut nahi dudalako egiten dudan lan bat dela. Bilobekin gehiago gozatzen ari naiz neure semeekin lehen gozatu nuena baino, semeekin ez nuen orain bizitzen ari naizen prozesua bizi, hauekin sentitzen dudana ez nuen sentitu. Ama izan nintzenean lanean nengoen, mila gauza nituen buruan, denborarik ez, urduri zaude eta ezin duzu denera iritsi. Egoera horretan ez duzu seme-alaben prozesuaz gozatzen. Eta horrek pena ematen dit, pentsatzen dudalako semea eta erraina ere konturatuko direla horretaz noizbait, ni konturatu naizen bezala.


177.qxp_55 20/11/16 20:04 PĂĄgina 17

Mirari eta Sarai Aldalur pombo Bilobak zaintzea gure alabari laguntzeko modu bat da. Gaur egun bizimodua ez da erraza, bikoteko bi kideek egin behar dute lan eta lanpostuari eustea garrantzitsua da, baina testuinguru horretan familia eta lana uztartzea konplexua da. Hor sartzen gara aitona-amonak. Gure seme-alabak hazi eta hezi ditugu eta orain bilobak zaintzea tokatzen zaigu, euren bigarren aita eta ama bihurtzea. Lana da, karga da, ordutegien menpe egon behar duzu berriro eta hori jada ahaztua izan behar genuen, gorabeherak bizi dituzu, une alaiak eta tristeak‌ baina era berean egiten dugun lanak bere ordaina dauka, ematen dugunarekin jaso ere egiten dugu eta maitasun eta eskertza moduan dator jasotzen duguna.

juan joxe iturzaeta

Haritz, Miren eta Intza Iturzaeta Oiartzabal eta Oihan eta Ander Lizarburu Iturzaeta Niretzat umeak bizipoza dira. Aurre-jubilatu nintzenerako Aitorrek semea izan zuen Azpeitian eta hara joaten ginen tarteka. Jubilatu nintzenerako berriz AloĂąak izan zuen semea eta Zestoan ibili gara gehiago baina Azpeitian ere behar izan gaituztenetan esku bat bota dugu. Goizeko 7:30-8:00ak alderako joaten naiz egunero, gosaldu, jantzi eta prestatzen pixka bat laguntzen diet eta eskolara joaten dira, jada 8 eta 9 urte dituzte, ez dute lan handirik ematen. Eguerdian gurean bazkaltzen dute, emaztea (Maria Angeles Odriozola) eta biok gustura egiten dugu eguerdiko buelta hori. Niretzat umeekin ibiltzea mundiala da, beharrik izan gabe ere arratsaldean buelta bat beti egiten dut parketik eta iluntzean ere askotan etortzen dira gure etxera. Ni gustura. Gure seme-alabek eskertu ere asko egiten dute eta horrek ere laguntzen du.

pilar gurrutxaga

7

Francisco pombo eta Maria luisa aramendi

1

Aiert Uria Urbieta eta Malen Arrue Uria Goizean 7:30erako joaten naiz alabaren etxera, Malen (2 urte) bilobarekin gelditzera. Orduan joan ohi dira ama eta aita lanera. Gosaria eman, jantzi eta ikastolara eramaten dut. Eguerdian jaso eta elkarrekin bazkaltzen dugu. Aizarnara joan ohi gara, bertan dugu baserria eta bertan pasatzen dugu arratsaldea. Siestatik esnatzen denean pixka bat jolasten dugu, meriendatu eta baratzean jolasten ibiltzen gara ama etorri arte. Orain, Malen bakarrik zaintzen dut, nire alaba Lorearen alaba. Baina lehen semearen parteko bilobak ere zaintzen nituen. Haietako bat, Aiert (9 urte) alabaren etxera etortzen da eskolako ordua iritsi arte, bere etxean bakarrik ez egoteko. Bilobak zaintzea niretzat gozamen bat da. Nekatu ere egiten da noski, baina beraiek konpentsatzen dizute neke hori.

juan Mari Canseco eta inma alkorta

Maddi, Haizea eta Irati plazaola Canseco Tarteka pozen bat ematen dizute baina egia esaten hasita, lana ere bada. Eta pixka bat eskertzen da baina ez da gehiegi aitortzen egiten den lan guztia. Ez da berdin, tarteka bilobak hartzea edo urtea joan, urtea etorri, egunero-eguneroko lotura. Edo ume bakarra izan edo hiru, gure kasuan bezala; goizean eskolara eramaten lagundu, eguerdian bazkaria eman, berriro eskolara eraman eta arratsaldean berriro jaso eta gurasoak etorri arte parkean ibili. Erretiratuta dagoenarentzat lotura da, libre egon behar zuenean eta ez dagoenarentzat bereaz gain lan karga gehigarri bat. Urtetik urtera egoera aldatzen doa eta garaian garaiko aukeren arabera moldatzen saiatzen gara; haur-eskola, jangela... Baina gaur egungo egoerarekin, hipoteka ordaintzeko aitak eta amak lan egin behar dute eta haurrak zaintzeko norbait hartuz gero bietako baten soldata joaten da horretan ia.


177.qxp_55 20/11/16 20:04 Página 18

kirol Masaje eta ajuste neurologiko saio baten bazkide irabazlea: Mari jose etxeberria

aurpegirako kreMa Hidratatzailearen bazkide irabazlea (olioz eta larrosa urez egin): jon irure izeta

Hilabete pasatxo da Zestoako AEK euskaltegiko ikasle eta irakasleok ikasturteari ekin geniola. Indartsu hasi zaizkigu iazko ikasleak zein berriak, tartean Zestoara duela hilabete gutxi iritsitakoak, ongi etorri geure artera! Guztiek euskalduntzen hasi edota jarraitzearen aldeko apustu sendoa egin dute eta bejondeiela, bai baitakigu ez dela neke eta buruhausterik falta bide honetan. Ikasleak gogotsu agertu ohi dira zestoarrek kalean erabiltzen dituzten hitz eta esapideak ikasteko. Beti, ordea, ez zaie erraza suertatzen hitz eta esamolde guztiak ulertzea.

Honen ha rira, gogo eta hauexe dizkizueg k proposat u azarora uko ko. ·Euskara ik asleekin e dota eusk topatzean aldun ber kontutan riekin hartu beha zailtasun rko al gen hau? uke ·Euskaldun du berri d irenei irak dizkiegu, asten al irakatsi b eharko al herriko es g enizkieke am gure ·Bilera batea oldeak? n euskald un berri b saiatzen a at dagoen l gara ma ean ntsoago ed hitz egiten o ulerterraz ? ago ·Guk geuk b a al dugu jariotasun batuan ar ik euskar itzeko? Er a agin buru a r i eta batez zestoarrez ere, nahiz bat uan, ekin eta aritu e , gozatu uskaraz!


177.qxp_55 20/11/16 20:04 Página 19

25

OSTIRALA

Eskola Txiken festako 'denda' Udaletxean. Kamisetak eta sudaderak ikusteko, probatzeko eta enkargatzeko aukera. •Txikitasunean haundi Arroabean: 17:00etan ume jolasak. 18:30ean “Eskola Berria Orain!” ekitaldia. Ondoren, gaztaina erre jana. •Elkarretaratzea Zestoako Plazan Presoak, iheslariak eta deportatuak etxera lemapean 19:30ean.

26

LARUNBATA

Txikitasunean haundi Arroabean: 11:00etan, bidegorriaren aldeko martxaren hasiera Narrondotik. 12:30ean elkarretaratze zaratatsua Zestoako plazan (gorriz jantzita joateko gonbita egin dute antolatzaileek). 16:00etan, II. mus txapelketa. 17:00etan, haurrentzako zinema euskaraz. 19:30ean trikipoteoa. 21:30ean, bertso afaria Ederki elkartean. Bertsolariak: Julio Soto eta Aitor Sarriegi (sarrerak salgai Txominen eta Lurdesen). Ondoren, ordu txikiak arteko festa.

AB

ENDUA

01

OSTEGUNA

AEKako ikasleentzat gertuko magia Euskaltegian. 19:00ak aldera magia poteoa, herritar guztiak gonbidatuta daude. •Trikiti entsegua 19:00etan, herriko edozein trikitilarirentzat. •Bolumen handiko hondakinen bilketa, 20:00etatik aurrera papera eta kartoiaren edukiontzien ondoan.

03 11

LARUNBATA

Iraetako trena martxan egongo da, 17:00etatik aurrera. IGANDEA

Amurrioko Tertanga Etxeko jolasgunearen eraikuntza prozesua ezagutzeko familia-irteera. Irteera: 9:30 (Gurutzean) itzulera: 18:30 (Gurutzean). Tertangako Etxean, gurasoei jolasgunearen eraikuntza prozesua aurkezten zaien bitartean, haurrentzako tailerra egongo da. Ondoren, aterpetxean bertan bazkaria. Prezioa: helduak 6€/haurrak 4€ Izen-emateak eta informazio gehiago gaztelekuan (688 684 029)

13

ASTEARTEA

Silo-bola plastikoen bilketa.

9

AZAROA

age nd a 14

1

ASTEAZKENA

Zestoako Gabon Abesbatzaren entsegua, 21:00tan Zestoako Kultur Etxean.

15

OSTEGUNA

“Zestoa lagunkoia” proiektuaren bigarren bilera 18:00etatik 19:00etara Udaleko areto nagusian. •Trikiti entsegua 19:00etan, herriko edozein trikitilarirentzat. •Zestoako Gabon Abesbatzaren entsegua, 21:00tan Zestoako Kultur Etxean. •Bolumen handiko hondakinen bilketa, 20:00etatik aurrera papera eta kartoiaren edukiontzien ondoan..

16 17

OSTIRALA

Ertxiña musika eskolaren Gabonetako emanaldia 19:00etan. LARUNBATA

Arropa Solidario taldeak antolatuta, bigarren eskuko arropa denda zentroan, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00ak arte. •Iraetako trena martxan egongo da, 17:00etatik aurrera.

22 •

OSTEGUNA

Trikiti entsegua 19:00etan, herriko edozein trikitilarirentzat. Zestoako Gabon Abesbatzaren entsegua, 21:00tan Zestoako Kultur Etxean.

•b

aionako bernat etxepare lizeoak "Hazten gaitu, hazten dugu" kanpaina jarri du martxan. Kanpainaren helburua, lizeo berria eraikitzeko behar dituzten 300.000 euroko kostuari buelta ematea da. Zestoarrak ere, kanpainan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte. Laguntza bakoitzeko, sagarrondo bat landatuko da. Norberak landatu dezake edo “euskararen sagartzean” landatuko dute beraiek. www.betxepare.eus web orrian informazio gehiago.

•z

estoako gabon abesbatza aurten ere kalera irtengo da abenduaren 24an, beti bezala beharra dutenen alde dirua biltzeko aitzakian. Abenduaren 14a asteazkena 15a osteguna eta 22 osteguna egingo dituzte entseguak Kultur Etxean, gaueko 21:00etan. Taldeko kideek herritarrei dei egin nahi die beraiekin batzera. Ez da musika irakurtzen jakin behar, ezta abesten jakin behar ere. Ez dituzte orfeoiko ahotsak behar, abestu nahi duen edonork dauka abesbatzan parte hartzea.

•b

arbantxoren saioak: Azaroaren 25ean, Iraetan (17:30-18:30) eta Arroabean (17:00-18:30). Abenduaren 2an, Aizarnan (16:30-17:30) eta Zestoan (17:0018:00). Abenduaren 16an, Iraetan (17:30-18:30) eta Arroabean (17:00-18:00 eta 18:15-19:15).

•g

aztelekuko ekintzak: Abenduak 1, sukaldaritza, patata-tortila. Abenduak 3, "euskaraz jolastu nahi dut". Abenduak 14, txontxongilo tailerra 6 urtetik gorako haurrentzat, gaztelekuan. 1.txanda: 17:00-18:00 2.txanda: 18:0019:00. Izen-emateak eta informazio gehiago gaztelekuan (688 684 029). Abenduak 17, txistorrada.


177.qxp_55 20/11/16 20:04 Pรกgina 20

943 148 061


177. alea - 2016ko Azaroa