Page 1

173.qxp_55 26/6/16 12:44 Pรกgina 1

27 urte

agureskolari eta gero


173.qxp_55 26/6/16 12:44 Pรกgina 2

Ekainberri opariaren irabazlea: Itziar Lopetegi Loiola izan da. Zorionak!


173.qxp_55 26/6/16 12:44 Página 3

34 6 10 14 16 19 ENB I D OA BO TA L I BR E

JARDUNIAN

J E SUSMARI L ANDA

AU RREIRITZIEI ETA ESANE I ENTZU NGOR , IRANERA

DANBOLIN ZULO

OPORRALDIAK Uda garaia hasi berri den honetan, jada hasita egongo zarete batzuk oporretara kanpora joateko prestaketekin, eta egongo da guztia prestatuta eta ondo lotuta duenik ere. Nora? Horra hor oporraldia antolatzen hasitakoan geure buruari egin ohi diogun lehenengo galdera. Goiatz Aburuza Arroagoiko bizilagunak aspalditik zuen bidaia bat egiteko gogoa, eta nora joan erabakitzen hasita, ez du gure artean ohikoak diren herrialderik hautatu. Iranen izan da, herrialdearen inguruan dauzkagun aurreiritziekin apurtzeko prest. Paisaia berdeak eta marroiak ikusi ditu han, hiru asteko oporraldian, baita meskitak ere, musulmanen otoitz lekuak. Meskiten barruan aurki daitekeen ikusgarritasuna eta edertasuna nabarmendu ditu. Eraikin ikusgarriak eta ederrak dira inguruan ditugun elizak ere; musulmanenak meskitak bezala, kristauen otoitz lekuak dira elizak. Eta Iranen meskitak moduan, Euskal Herrian elizak dauzkagu, herri eta auzo guztietan; baita Zestoan ere, batzuk besteak baino zaharragoak. Vicente Davilak Zestoako elizako erretaula hartu du hizpide. Sarri gertatzen zaigu urrutiko gauzen berri jaso, urrutiko gauzen edertasunarekin liluratu, eta etxekoaz bat ere ohartu gabe bizi. Kanpora joan gabe ere, badaukagu herrian zer ikusia. Zestoako erretaularen inguruko xehetasunak dakarzkigu artikulu horretan Vicentek; gainera, erretaulei beste era batera begiratzeko baliabideak eskaintzen dizkigu herritarroi. Herria zaintzen geratzen garenontzat izan daiteke udako denbora-pasa. Herriko kontuekin jarraituz, irailaren 5ean hartuko du erretiroa Txomin Landak, azken 27 urteetan Zestoako Herri Ikastetxeko eskolazain izan denak. Zestoako belaunaldi ugari ikusi ditu eskolatik pasatzen, bihurrikeriak egiten… Izan ere, 27 urtek askorako eman dezakete, pentsa, nire belaunaldia jaio zen orain dela 27 urte! Umez inguratuta pasatu dituen urteez, haien bihurrikeriez, askok gogoan dugun Dok txakurraz… dihardu Txominek; eskolazain gisa egin dituen urteetako kontuak aurkituko dituzu datozen orrialdeetan. Irailean erretiroa hartzen duenean, beste gauza batzuen artean, bidaiatzeko gogoa duela dio Txominek. Iranera joateko gogoa piztu diezaioke Goiatz Aburuzaren bidaiaren inguruko erreportajeak. Bidaiatzea gogoko ez duenarentzat, horra herritik mugitu gabe egiteko moduko plana: Vicenteren argibideak irakurri eta bisitatu Zestoako eliza.

d a n b o l i n EK

N

erea Odriozola Larrañaga

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

Z ESTOAKO E RRETAU LA

A G E N DA

diruz lagundutakoa


173.qxp_55 26/6/16 12:44 Página 4

Ki enbidoa

Momentuan momentukoa

rrik, Koiote tabernako barra atzetik botatako enbidoaren berri jakin nuenean, “Altza zak bat” esan eta ezer ez idaztea pentsatu nuen. Asko kostatzen zait nire sentimenduak adieraztea, betidanik, bai familiakoei, lagunei edo neska politen bati. Ia beti norbait galdutakoan, eta ia beti beranduegi. Niretzat futbola ez da baloia eta bi ate soilik, zerbait gehiago da, baina ez dakit nola adierazi… Akaso, izan daiteke, futbola ez dudalako oraindik erabat utzi, auskalo, nork daki… Futbolak asko eman dit; pentsa, nire bizitzako momentu txarretan “kit-kat” bat egiten lagundu izan dit, baina ez jarraitzea erabaki dut, nahiz eta zuzendaritzak beste urtebetez jarraitzea proposatu zidan. Begiak itxi, arnasa sakon hartu, asperen egin eta barrua hutsa dudala sentitzen dut, energiarik gabe geratu banintz bezala. Bihar zer egin pentsatu gabe eta atzo zer egin nuen gogoratzen denborarik galdu gabe bizi nahi dut, “momentuan momentukoa”. Anekdota bat kontatu nahi dizuet. Ostiral batean, entrenamendutik etxera nindoala, zenbait jokalariren neska-lagunek asaldatu ninduten, purrustan: “Haien mutilei egur gehiegi ematen niela”, “Etxean niregatik hitz egiten zutela”, “Futbola besterik ez zutela buruan”… Etxera joan, afaldu eta kalera irten nintzen. Tabernan jokalari batzuk zeuden hurrengo eguneko partidari buruz hizketan. Orduan, pentsatu nuen nire baitan: “Ostras, oso kontzentratuta zaudek biharko, hobe horrela”. Hurrengo egunean, partida hasierako beroketan jokalariak partida ondorengo “parrandari” buruz ari ziren hitz egiten, isildu gabe. Hura kontraesana! Hurrengo hizketaldian esan nien hori ez zela normala, neska-lagunarekin eta tabernan futbolaz hitz egitea eta futbol zelaian berriz, parrandaz. Gauza bakoitzak bere lekua eta unea zuela eta “momentuan momentukoa” bizi behar genuela, bestela alferrik ari ginela. Hizketaldi hartatik aurrera, emaitzak asko hobetu ziren eta baita jokalarien neska-lagunen purrustak gutxitu ere. Bestalde, jakin dut Jone Exposito urte bukaeran Mexikora joatekoa dela ikastera. Jone, uda honetan momentuan momentukoa egiten ari zara, edo jada Mexikon duzu burua?

B

P

erdaitz Landa

intada . “Ondo egiten jarraitu nahi dugu”.

Ondo ari gara Zestoan, eskualdeko eredu gara eta horrela izaten jarraitu nahi dugu. Hondakinen bilketa sistema aldatzea erabaki genuen 2014ko ekainean. Inolako liskarrik sortu gabe hondakin bilketa sistema eraginkor bat martxan jarri genuen eta gaur egun % 75eko birziklapen-tasa daukagu. Eta hori herritar guztion lana da, harro sentitu eta zoriontzeko moduko lana. Emaitza onak izaten ari gara zestoarrok, ingurumenarekiko errespetuzkoago jokatzen ikasi eta ondo sailkatzen dugulako, baina baita ere bilketa eredu honekin biltzaileek “deskuidoak” momentuan zuzendu eta ondo sailkatuta dagoenari kalterik eragiten ez diolako. 24 orduan kaleak betetzen zizkiguten kontenedoreen ordez, iluntzero etxe azpian jarri eta jasotzen dizkiguten ontzi garbiak ditugu. Beraz, Zestoan dugun hondakinak biltzeko sistemak ondo funtzionatzen badu eta herritarrok gustura bagaude, zergatik aldatu? Zestoan ondo egiten jarraitu nahi dugulako gaur egungo hondakinen bilketa sistema mantentzearen alde sinatzera gonbidatzen zaitugu. Eskuz-esku ibiliko dira sinadurak biltzeko orriak, eta asteburuetan plaza inguruan mahaia ere jarriko da.

H

erritar talde bat


173.qxp_55 26/6/16 12:44 PĂĄgina 5

5

botalibrean

Emoziolana.

Duela urte batzuk nire anaia batek istorio harrigarri bat kontatu zidan: belauna puskatu zuen neska batena, bere lagun bat. Nonbait, medikuek eskainitako kirurgiei uko egin eta lanketa mentala egiten hasi zen neska hori. Bere belauna bisualizatzen zuen egunero, tendoia, zuntza eta lotailua irudikatzen zituen, pixkanaka sendatzen. Belaun barrua osaSarritan entzun izan tzen nola ari zen ikusten dut hauteskundeak demokraziaren festa omen direla dioen zuen, begiak itxita. Eta hiesaera. Zumaian santelmoak bezala, oraingoan San Hauteskunlabete batzuen buruan, de festa-errepikapena herri gisa azpiratuak gauzkan erresuma belauna primeran jarri zigogaikarrian. Gidoia zertxobait aldatu bada ere, egitaraua eta tzaion. konpartsak aurreko berberak, diskurtsoa ere ez da gehiegi alIstorioa iltzatuta datu eta inkestek ere ditxosozko sorpasoa iragarri arren, ez dugeratu zitzaidan; gure buruak sendatzeko duen indarrak te emaitza absolutuetan aldaketxunditu egin ninduen. Ordutik ikuspuntu holistiko bateta handirik aurreikusten. Ikusitatik abiatzen diren terapiek atentzioa ematen didate. koak ikusita, antzerkiaren Gaur egun, eszeptikoenak ere onartuko du estreamaieran usteletan ustelenak sa gaitz askorekin lotuta dagoela. Hori esanda, ez zaituzerresuma usteleko presidente te zorotzat hartuko. Emozioek eragina dute gaixotasuizaten jarraituko duela dirudi. netan bai, baina nik gehiago esango nuke: emozioek Zestoan ere urtebete sortzen dituzte gaixotasunak. Adibidez, guk elikagaiekin udal hauteskundeak izan genidugun jarrera erabat lotuta dago gure amarekin dugun tuenetik, eta idazten ari zaizuen harremanarekin. Beraz, elikadura-nahasteak dituen perSan Opositore hau, politikaren tsona batek, amarekin duen harremana osatzen ez babeste topiko nagusietako bat gezurtatzeko moduan da. Izan du, alferrik ariko da dietak probatzen. ere, betidanik esan izan da oposizioan egotea zinez erraza deEta are gehiago esango nuke: gure bizitzan errela. Lan-karga handirik gabe, inori konturik eman gabe goberprimitutako emozio edo kolpe emozionalek bakarrik ez, nuan dagoena gupida gabe jipoitu, gobernuan egotea suertatu gure arbasoek jasandakoek ere eragiten dizkigute gaixobalitz herritarrei ilargiaren konkista ere aginduz. Eta gurean tasunak. Gero eta gehiago entzuten da memoria transbezala, balizko gobernua, gobernutik baino desgobernutik gergenerazionalak gure bizitzan duen eraginaz. Alegia: zure tuago dagoenean, oposizioaren sarraskirako gosea biderkaamama edo birraitona batek bizi izandako gertaera latzea da normalena jardun politiko klasikoan. tzek (bortxaketa, gerra, kartzela‌) zure izaerarekin, Bada gure kasuan behintzat, aitortu behar dut, gobernu gorputzarekin eta gaitzekin lotura duela. ardura guztietatik kanpo utzita, inolako oposizio eraikitzailerik Baina badago baldintzapen horietatik libratzeko egitea zaila izanda ere, ez dela batere erraza oposizio eredu aukera bat. Blokeatutako emozio horien kontzientzia berritzailerik asmatzea. Zaila ez ezik, mingarria ere bihur daitehartuta, sendatze bidean jarriko zara. Behin, erditu auke askotan: adibidez, herrian jaio eta herrian bizi den zinegotzi rreko beldurra nuela eta, terapeuta batengana joan ninsendagileak ongizate batzordean parte hartu ezin izana. Zertzen; haurdunaldiko gorabeherekin hasi eta bizi guztian gatik eta kanpoan bizi den gobernu zinegotziak, batzordeak izan dudan bizkarreko min oso zehatz batez hitz egiten goizean deitzeko kapritxo aldaezina izan duelako. bukatu genuen. Konstelazio familiar bat egin nuen orArerio politikoaren gaitasun eza bertute bihurtzea ere duan eta nire amamak izandako bi ume galtzeren inforgabeziaren seinale izan daiteke ordea, eta bere burua ezkertiar mazioa azaleratu zen. Nik ez nuen horren berri, gero aieta eraldatzailetzat daukanak ezin du ika-mikan ainguratua geltaren familiarekin hitz egin eta baieztatu zizkidaten gerditu. Ezkerrak buletin ofizialetik harago egin behar du politika, taera triste horiek. Lanketa horrez geroztik, ez dut instituzioak beharrezkoak izan arren soluzio izatetik urrun dauberriz bizkarreko min ia kroniko hori izan. Nonbait, nire delako. Areago esango nuke, erakundeak kontserbatzaileak gorputzak atera behar zuen nik bi haur haiek ondratzeaizan ohi dira, establishmenta arriskuan jarri aurretik gotortuta ren arantza bizkar gainetik. gelditzeko erabakia gailenduko delako aparatu politikoetan. Atzo hautsitako belaunak edo duela 70 urte gerHerrigintza herritik egin behar da eta Zestoan azkenaldian tatutako zorigaitzak, biek egiten digute min. Eta bietan hainbat herritar lezio aparta ematen ari zaizkigulakoan nago. kontzientziazio lan bat dago: etorkizuna irudikatu eta oraina hobetu batean; iragana ikusi eta oraina hobetu bestean. Subkontzienteak ez baitaki denbora eta errealitate kontuez. Batzuetan arrazoia deskantsuan utzi eta emozioekin lan pixka bat egin beharko genuke.

San hauteskunde.

M

ikel Arregi “Ertxin�

M

ari artano


173.qxp_55 26/6/16 12:44 Página 6

JL

ardunian

JESUSMARI

ANDA “Bi gauza dira beharrezkoa k lan honetan: umeekin pazientzia izatea eta gogoa”


173.qxp_55 26/6/16 12:44 PĂĄgina 7

Noiz eta nola iritsi zinen eskolara? Udalak oposizioak atera zituen eraikin berria egin zenean. Aurkeztea erabaki, eta lana eskuratu nuen 1989. urtean. Aurten hogeita zazpi urte egingo ditut eskola honetan lanean. Irailaren 5a izango da ikastetxeko nire azken laneguna.

Eskolan baino lehenago beste hainbat lanetan jardundakoa zara, ezta? Bai, Guztiok Bat edota Zubiola enpresetan, esaterako. Horrez gain, hainbat urtetan, Osakidetzako zeladore lanak ere egin nituen Gipuzkoako hainbat anbulatorio eta herritan: Hernanin, Irunen, Azpeitian...

Aldaketa handia izan al zen lan honekin hastea? Bai, oso handia, gehien bat hona etorri behar genuelako bizitzera. Lan honek garai hartan hori zekarren, atezain postua zuenak ikastetxean bertan bizi behar zuen nahitaez. Helburua eskolaren gaineko kontrola areagotzea zen, batez ere asteburuetan. Ikastetxea hutsik gelditzen zenean, norbaitek zaindari lanak egin behar zituen. Gaur egun hori aldatu egin da, eta atezainak ez du zertan ikastetxean bertan bizi beharrik. 1989ko abenduaren 1an hasi nintzen hemen lanean eta erregenak pasatu ondoren, familia osoa hona etorri ginen bizitzera. Denontzat izan zen aldaketa handia, ez niretzat bakarrik. Emaztea oso gustura zegoen, auzo honetakoa baita. Hala ere, aldaketa positiboa izan zen, baita haurrentzat ere, ilusioz hartu genuen.

Zer lan egiten duzu eskolan? Alde batetik, eraikina kontrolatzea: ateak ireki eta itxi, berogailuak piztu eta itzali, argiak kontrolatu, irteterakoan dena ondo dagoela ziurtatu... Bestalde, atezain lanak ere egin behar ditut: fotokopiak atera, plastifikazioak egin, eskaneatu, postaz arduratu, erosketaren bat egin... Eskolaren mantentze orokorra ere egiten dut: sarrailak aldatu, argiak ongi funtzionatzen dutela ziurtatu... Teknologiari dagokionez, eskolan aldaketa nabaria gertatu izango da hasierako garaietatik gaur egunera arte, ezta?

7

Hogeita zazpi urte igaro dira Jesusmari Landa Txomin Zestoako Herri Ikastetxean lanean hasi zenetik. Datorren irailean hartuko du erretiroa. Urte horietan guztietan une txar gutxi bizi izan dituela dio. Ikastetxeko gainontzeko langileekin izandako giro ona etengabe aipatzen du. Hasiera batean, lankide zirenak orain beti gogoratuko dituen lagun bihurtu dira. Duela ia hiru hamarkada lehen aldiz zapaldu zuen etxe hura uzteko garaia iritsi zaie Txomini eta emazteari. Hainbeste une berezi bizi izan dituzten etxea utzi, eta, erretiroa hartzearekin batera, erabateko aldaketa emango die bizitzak. Haurren sintonian bizitzera ohituta egotetik zestoarron artean hain ezaguna izan den “Txooomin!� oihua ez entzutera pasatuko da egun batetik bestera Txomin. Tristura handiarekin baina gogotsu emango dio hasiera aro berriari.

Bai, erabat. Ni lanean hasi nintzenean, ez zegoen ordenagailu bakar bat ere, gauza asko eskuz egiten genituen; gainera, garai hartan multikopiagailua geneukan. Urte batzuk geroago, pixkanaka, ordenagailuekin hasi ginen lanean. Gauza berri guztiekin bezala, ohitzea da kontua eta erabiliz ikasten omen da. Nire kasuan, gailu berriekin ondo moldatu nintzen hasiera-hasieratik. Beti gustatu izan zait, orain ere bai, eta gogoz egiten dut. Orain ia gauza guztiak eskaneatu egiten dira, dena informatizatuta dago. Nolakoa izan da irakasleekin harremana? Oso ona. Lanerako nire izaera nahiko ona dela uste dut. Haserre batzuk izatea normala da, beste lan guztietan bezala, baina tira, beste munduko ezer ez; oro har, oso gustura aritu naiz.

Urte asko daramatzazu hemen; ondorioz, irakasleez gain ikasleekin eta gurasoekin ere harreman estua izango zenuen seguru asko... Azken finean, umeekin eta gurasoekin harremanetan zaude etengabe. Nire egunerokoan gurasoz, ikaslez eta irakaslez inguratuta nago. Hogeita sei urte egin ditut eskola kontseiluan eta harreman hori izatea ezinbestekoa da. Guraso pila bat pasa da kontseilutik. Orain dela urte batzuk haur zirenak orain guraso moduan etortzen dira. Horrelakoetan ikusten duzu zenbat zahartu zaren. Orain dela urte batzuk zortzi edo bederatzi urterekin ikastetxean zebilen haur bat orain bere haur txikiekin eskolara etortzen ikusten duzunean konturatzen zara gauzak nola eta zein azkar aldatzen diren. Umez inguratuta egotean, haien gaiztakerien "biktima" ere izango zinen behin baino gehiagotan... Bai, umeen kontuak dira horiek ere. Ohiko gaiztakerien artean dago, adibidez, komuneko horma guztiak paper bustiz betetzea. Aspaldian ez didate egin, baina lehen garai batean behin baino gehiagotan egiten zuten nolabaiteko jokaldia komuneko ateekin ere. Komuneko ateek behean tartea dute, segurtasun neurri gisa. Atea krisketarekin itxi eta beheko tarte horretatik alde egiten zuten. Gero hura irekitzeko izaten ziren lanak hasieran. Gerora ordea, praktika kontua zen. Umez inguratuta lan egiten duzunean gertatzen diren gauzak dira, ez diet garrantzia handirik ematen. Umeek bizipoza ematen dute, nahiz eta askotan zure energia hori xahutzen dizuten. Nola ikusten zaituzte haurrek? Askok, nire bilobek barne, eskolako nagusia naizela diote. Nik alde egiten dudanean eskola saldu behar ote dudan ere sarri galdetzen didate. Beste batek esaten zidan eskola ez zela nirea, ni gobernua nintzela. Denetik esan didate.


173.qxp_55 26/6/16 12:44 Página 8

“Nik alde egiten dudanean eskola saldu behar al dudan galdetzen didate ume askok”

Eskolako txakurra ezaguna zen herritar guztion artean... Dok zuen izena eta hamalau urte egon zen gurekin hemen. Schaunser handi bat zen, txakur alemana, oso ona. Haren lana nirekin batera eskola zaintzea zen. Gurekin egon zen urte guztietan ez zen inor eskolara sartu. Hogeita sei urtean behin bakarrik sartu dira, txakurra falta zenean, eta oraindik alarmarik ez genuenean. Orain eskolan eta etxean, leku guztietan daukagu alarma. Gau batean sartu eta emazteak zaratak entzun zituen. Ikastetxeko lehenengo solairuan zeuden eta poltsa batzuk zituzten ordenagailuz eta bestelako materialez beteta. Eskolako argiak piztu bezain pronto ihes egin zuten. Aurrez apurtu zuten leiho batetik irten ziren.

Bukaera eman beharko zaio zure aro horri... Zerbait antolatzen dabiltzala badakit. Urtero ikastetxeko langileok irtenaldia eta bazkaria egiten dugu, eta aurten nire agurra egun horretan izango delakoan nago. Ikastetxean bertan haurrekin ere egiten da festa moduko bat, baina hori sekretua izaten omen da. Baina ez da erraza sekretu bat mantentzea, haurrak tartean direnean.

Erretiroa hartzeko eguna gerturatzen doa. Nola ikusten duzu hastera zoazen bizitzako beste etapa hori? Oraindik ez dakit. Alde batetik, lau biloba ditut eta haiek zaintzea tokatuko zait, gustura egingo dut hori. Bestalde, betidanik gustatu izan zait informatikaren mundua, eta horrekin lotura duen zerbait egitea ere gustatuko litzaidake. Bidaiatzea ere beti gustatu izan zait, eta bidaiatzen jarraitzea nahiko nuke. Eta gero betikoa, orain arte egiten dudan kirola egiten jarraitu, eta, zergatik ez, ahal bada pixka bat gehiago egiten ere saiatuko naiz.

Erretiroa eta etxez aldatzea eskutik lotuta doaz zure kasuan... Bai, halaxe da. Pena handiarekin utziko dugu hau baina gogoa ere badaukagu. Adin batera heltzean umeek gero eta gehiago nekatzen zaituztela konturatzen zara. Baina, esan bezala, pena ere ematen digu. Hemen urte asko igaro ditugu eta hasiera batean lankideak zirenak orain lagun bihurtu dira. Giro oso ona izan dugu eskolan, ezin kexa naiteke. Aldi zailak ere izan dira, baina oso gutxi; oro har, dena oso ona izan da. Lagun asko egin ditut. Urte horiek guztiak ez nituzke ezergatik aldatuko, oso ondo bizi izan naiz bai etxean, baita eskolako jendearekin ere.

Zer esango zenioke hurrengo "Txomin" izango denari? Lasai hartzeko, lana oso erraza da ez du beste munduko sekreturik. Bi gauza dira beharrezkoak lan honetan: alde batetik, umeekin pazientzia izatea eta bestetik, gogoa. Bi ezaugarri horiek betez gero, ni bezain gustura jardungo du ondorengoak ere hemen lanean.

I

tsaso Waliño

E KAINAREN 23 AN, IKASTETXEKO IKASLE ETA IRAKASLEEK EGIN ZIOTEN AGURREAN

Z ARAUZKO A ITEN -E TXE JATETXEAN LANKIDEEKIN , 1993-1994 IKASTURTEA


173.qxp_55 26/6/16 12:44 Pรกgina 9

"UDA OPERAZIOA"

Urrian hasi ginen Euskaltegira etortzen eta ekainean amaitu dugu gure jarduna. Oso gustura ibili gara, baina oporrak behar genituen; izan ere, ikasi eta ondo pasatu arren burmuinak nekatuak ditugu. Euskaltegiko jarduna bukatu dugu, baina gure euskararen ibilbidea hasi besterik ez da egin. Uda iritsi da, eta jende asko etorri ohi da Zestoara: bainuetxera, Ekainberrira, Lili jauregira, Sastarrainera, etab. Horregatik, gure gogoak transmititu nahi dizkiegu bisitariei.

Euskalduno ke sentitzeko; a zaugarri asko ditugu ha dibidez, oso gertukoak g rro agurtzerako ara an. ezagutu, beti Nahiz eta, elkar ez da bezala jokatz nik ezagutuko bagina en dugu. Hori dela eta , pr Zestoako her oposamen bat daukagu rit kalean zabil arrentzat; esate baterako , tza beti euskaraz tenean, lehenengo hitza egin. IEPA GUZT

IOI!


173.qxp_55 26/6/16 12:44 Página 10

AURREIRITZIAK

GAINDITUZ

ETA

ESANEI ENTZUNGOR,

IRANERA

EmAkUmEA ETA gAZTEA. IrANEN. BAkArrIk. BEldUrrA? EZTA pENTsATU ErE! kEZkA? AgIAN BAI. goIATZ ABUrUZA ArroAgoIko BIZIlAgUNAk IrANEN EgIN dITUEN hIrU AsTEETAN BIZI IZAN dUEN EspErIENTZIArEN BErrI jAsoko dUZUE hoNAko lErro hAUTAN. EZAgUTZA omEN, ETA lEhEN pErTsoNAN BAdA hoBE, EZjAkINTAsUNArEN ETA AUrrEIrITZIEN AUrkAko ErrEmEdIorIk ErAgINkorrENA.

P ERSEPO

“Bakarrik bidaiatzen nuen lehenengo aldia zen”

S HIRAZ- EKO S HAH C HERAGH

MESKITAREN BARRUALDEA

Hartu minutu bat eta pentsatu galdera honen inguruan. Aukera izanez gero, zein litzateke oporraldi baterako zure leku ideala? Horien artean al legoke Maroko, edo Iran, edo Thailandia? Bada, hori da Goiatz Aburuzaren kasua, hogeita bi urteko Arroagoiko bizilagunaren kasua. Haur Hezkuntzako hezitzailea izatez, Azpeitiko Hotel Loiolan dihardu lanean 2010. urteaz geroztik. Aspaldidanik zuen Goiatzek bidaia bereziren bat egiteko gogoa, baina, batez ere, inguruak oztopatu izan dio ametsa errealitate bilakatzea. Emakume izatearekin lotutako esaldiekin aurkitzen zen bere asmoen berri ematen zuen bakoitzean; adibidez: “Ez bidaiatu Iranera, herrialde musulman bat da eta. Ez joan Indiara, bortxatu egingo zaituzte. Entzuna dut Vietnam arriskutsua dela... Ezta pentsatu ere Marokora joatea, nire lagun baten lagun bati Fez-eko kaleetan atzetik jarraitu zioten”.


173.qxp_55 26/6/16 12:44 Página 11

1 1

Bere ustetan sendo, eta unea iritsi zitzaiola pentsatuta, betidanik amestu izan duen bidaia horietako bat egitea erabaki zuen, eta uda aurretik izan behar zuen. “Hiru aukera nituen mahai gainean: AUrrEIrITZIAK APUrTZEKO PrEST Maroko, Iran edo Thailandia. Hasieran, Marokoren aldera egiten Bi kontu zituen, batez ere, lotu beharrekoak bidaiari heldu zuen balantzak. Baina lagun batekin izan nuen solasaldiaren ondoaurretik: bidaia beraren nondik norakoak, gutxi gorabehera tik, ez nuen zalantzarik izan, eta Iranen aldeko apustua egin nuen. izanda ere, marraztea eta Iranen sartzeko beharrezkoa zuen biBestelako herrialde eta kultura bat ezagutzeko gogoa neukan eta, sa eskuratzea. “Zalantzarik gabe, bisa eskuratzea izan zen koraaldi berean, Iranen inguruan guztiok ditugun aurreiritzi horiek pilatsuena. Bidaiaren nondik norakoak marrazteko ez nuen denegiazkoak edo faltsuak ote ziren argitu bora asko behar izan, aurretik T EHERANGO I MAMZADEH S ALEH MESKITAREN nahi nuen nire kabuz”. hainbat irandarrekin egoteko auKANPOKO ALDEAN . M ESKITA BARRURA SARTZEKO , NAHIZ TXADORRA JANZTEA DERRIGORREZKOA DA Horren harira, Herri Azokaren egitakera izan bainuen. Sare sozialeETA ARROPA LUZEAK ETA ZAPIA ERAMAN ; GAINETIK rauaren barruan Txoko Feministak islatan jendeak herrialdearen inguTXADORRA JANTZI BEHAR DA mofobiaren inguruan antolatutako hiruan egin izan dituen iruzkinak tzaldia ekarri du gogora, eta gaineratu ere aintzat hartu nituen”. komunikabideetatik mezu gogorrak jaBisa eskuratzeak, baina, burusotzen ditugula islamaren eta hori prakko min gehiago eragin zizkion, nahiz berak hasiera batean uste tikatzen duten musulmanen inguruan. izan baino errazago suertatu zi“Ondorioz, esan nezake ezjakintasun tzaion. “Hemendik bertatik bisa handia dagoela horren guztiaren inguruan. Iran herrialdearen izena aditze hueskuan hartuta joateko hiru edo tsarekin terrorismo, gerra edo basamorlau hilabete aurrez egin behar da tu moduko hitzak datozkigu burura, eta eskaera; nik ez neukan hainbeserlijioaren jarraitzaile sutsuekin osatutate denbora. Beraz, aukera arrisko mundu imakutsuago baten alde egin nuen; jinario bat erahau da, Iranen lur hartu bezain tzen dugu”. pronto, bisa aireportuan bertan Kanpoko inteeskatzea erabaki nuen. Bazegorakzioak albo en arrisku bat, bisa ukatu eta batera utzita, bueltan etxerako bidea hartu beIranera abiahar izatea, alegia. Baina entzuna tzeko prestanuen bazegoela arrisku hori ketei ekin zien saihesteko kode moduko bat Goiatzek. erabiltzeko aukera. Irango enbaxadak pare bat asteko tartearekin bidaltzen du; hura eskuan nuela sartu ahal izan nintzen herrialdera. P ERSEPOLIS Gauzak horrela, Iranen zen Goiatz, Teheran hiriburuan hain zuzen ere, bere burua eta aurreiritzi guztiak hankaz gora jartzeko prest. “Bakarrik bidaiatzen nuen lehenengo aldia zen eta, egia esan, abiatu aurretik egiten zizkidaten komentarioek ez zidaten batere lagundu. Behin eta berriz galdetzen nion neure buruari ea erabaki egokia hartu nuen Iranera bidaiatzearekin, baina, era berean, lasai nengoen hango kontaktu batzuk ere banituelako, zer edo zer gertatuz gero”. Lur hartu zuen une beretik hasi behar izan zuen hangoekin harremanetan. “Goizeko lauretan iritsi nintzen aireportura eta hiriaren erdigunera joateko taxia hartu behar nuen... Hasierahasieratik irekiak eta jatorrak iruditu zitzaizkidan irandarrak, beti I RANGO JAN laguntzeko prest. Atzerritarrak hartzea gustuko dutela iruditu TRADIZIONALETAKO BAT, CHOLO KABAB zitzaidan”. Taxira sartu eta hara lehenengo sorpresa... “TeheraKUBIDE . O TORDU nera bidean beldurra sentitu nuen gidatzeko duten moduagaGUZTIETAN OGIA ( TALO MODUKOA ), tik: ez dituzte erreiak errespetatzen, hiruzpalau errei dauden toARROZA , KEBAB ETA kian dozena erdi bat auto-ilara egiten dituzte; nahiko ohikoa da EDATEKO JOGURTA IZATEN DIRA eskuineko erreitik aurreratzea; gidatzen ari denak une oro esNAGUSI kua klaxonean dauka; elkarri argiak botatzen ibiltzen dira, nahiz eta bazen goizaldeko ordu horietan argiak itzalita zeramatzanik ere... Hau da hau desastrea! pentsatu nuen”.


···

173.qxp_55 26/6/16 12:44 Página 12

BErDETIK GrISErA; IPArrETIK HEGOrA

Aurrez adierazi dugu ez zitzaiola bereziki konplikatua suertatu bide-orri bat marraztea. Hiru asteko bidaia izanik, hiru eremu ezagutzeko asmoa zuen Goiatzek: Teheran, Esfahan eta Shiraz. Lurralde horiek ezagutzeaz gain, baina, bertako herritarrekin zuzeneko tratua izan nahi zuen, euren bizimodua sakon ezagutze aldera. Baina iritsi bezain pronto, eta gida baten esanei men eginez, plana aldatzea erabaki zuen. “Gida batek esan zidan hiru astean aipatu hiru eremuak ezagutzeko baino askoz ere denbora gehiago izango nuela, eta hobe nuela beste leku batzuk ere ezagutzea”. Hala, lehenengo lau egunak Iran iparraldean egin zituen. “Irandarren oso gustuko eremua da iparraldea; hango klima gurearen oso antzekoa da, berdea eta bustia”. Iparraldean igaro zituen egun horietan neska bat ezagutu zuen. Gainera, etxera gonbidatu zuen tea hartzera. Kontu kontari igaro zuten arratsaldea. Ondorengo bi egunak herrialdeko hiriburua, Teheran, ezagutzeko baliatu zituen. “Imamzadeh Saleh meskita bisitatzeko ilusio berezia nuen. Hara sartzeko derrigorrezkoa da txadorra janztea (emakume musulmanek erabiltzen duten jantzi tipikoa, burua eta gorputza estaltzen dituena). Han ikusitakoleak asfaltatu gabe dituzte. Jendeak eskuzabalik hartu ninduen eta ak harridura sortu zidan: Irango ospakizun guztiek oinarrian euren etxeetara gonbidatzen ninduten tea hartuz tertulian egotera”. heriotza bat dute, “jaiegun tristeak” deitua”. Teheranen berHandik gertu Matin Abad basamortua aurkitzen da, eta ezin hura zade kolorea utzi eta marroia nagusitzen hasten bada ere, badipaldu gabe itzuli. “A ze parajeak, duna ederrekin! Harrigarria da haira bisitatzea merezi duten txokoak, Goiatzen iritziz, Darband zeak arearekin nola jolasten duen ikustea, sortzen dituen marrazkiei kasu. “Mendi magalean dagoen jatetxez betetako eremua erreparatzea… zoragarria!”. da, hango jendeak oso gustuko du, naturarekin harreman zuAzkenean bai, bi geldialdiren ostean iritsi zen Goiatz Isfahanera. zena duelako”. Hasieratik zuen apuntatua hiri horren izena eta bisitatu behar zituen Teheran utzi eta Isfahan aldera abiatu zen segidan. Bidean, eremuen artean erlijio kutsuko nabarmenetakoak zeuden. “Iritsi eta baina, geldialdia egin zuen Kashanen. “Iran oso ezaguna da alsegituan konturatu nintzen emakume guztiak txadorra jantzita zihoafonbren industriagatik, baina herri hori bereziki omen da ezazela”. Erlijio kontuak albo batera utzita, bada bitxikeriarik Isfahanen. guna. Banuen jakin-mina alfonbren produkzioarekin; hori dela “Debekatua dago kantatzea. Herritarrak hiria zeharkatzen duen ibaia eta, Amary etxera gonbidatu ninduten. Alfonbrak nola egiten alderik alde lotzen duen zubian elkartzen dira dantzan egin eta abesdituzten ikusteko aukera izan nuen, baita bateren bati eskua teko, harik eta polizia gerturatzen den arte. Herritarrak ez daude botatzekoa ere! Ez dute pazientzia makala, ez horixe! Alfonados debeku horrekin, baina nabari da poliziaren beldur direla”. bra bakoitza egiten bi edo hiru Bidaia amaierara helhilabete pasa ditzakete, alfontzen zihoan. Bi leku baino braren itxuraren arabera: lisoa ez zitzaizkion falta zapalden edo marrazkiz osatua datzeko Goiatzi: Shiraz eta goen…”. Persepolis. Lehenbizikoan Isfahanera bidean beste gelentzun zuen lehenengo aldialdi bat egin zuen, Abyaneh diz emakume baten ahoherrian hain zuzen ere. “Irango tsa abesti batean, eta segiherri zaharrena omen den hotuan jabetu zen Isfahan rretan oraino bada han bertan baino irekiagoa zela herria bizi denik, nahiz eta gehienak zentzu horretan bederen. edadetuak izan. Lokatzez eginHan bada meskita bat, dako etxeetan bizi dira eta kaShah Cheragh, eta egin M ATIN A BAD BASAMORTURA EGINDAKO IBILALDIAN zuen bisita hara ere. “Harritzeko modukoa da meskita baten barruan aurki dezakezun aberastasuna eta edertasuna, beren kristal distiratsuekin… Meskitan sartu bezain pronto ohartu ziren atzerritarra nintzela eta oso adeitsu tratatu ninduten, mersi-mersi!, Al-lah helijub! eta abarrekin. Eta, nola ez, han ere etxe batera gonbidatu ninduten, tratu ezin hobea jasoz”. Persepolis izan zuen azken helmuga Goiatzek Iranen. “Akemenestarren Inperio garaiko Irango hiriburua izan zen Persepolis, baina K.a. 330. urteko gerrateen eraginez hiria suntsituta geratu zen. Alabaina, oraino garai hartako aztarna batzuk ikus daitezke. Hiriaren historiaren berriek biziki hunkitu ninduen”.

“emakumeen bizimodua gizonezkoena baino gogorragoa da”


173.qxp_55 26/6/16 12:44 Página 13

Aho-zapore gazi-gozoarekin itzuli da Goiatz Iranetik. Gozoa jendearen izaeragatik: “Duten guztia ematen dute, etxekoa izango bazina bezala tratatzen zaituzte, gure kulturarekiko interesa agertzen dute, beti laguntzeko prest daude...”. Zapore gazia, baina, emakumeek pairatzen duten egoerak utzi dio. “Esan nezake emakumeen bizimodua gizonezkoena baino gogorragoa dela Iranen; behartuta daude buruko zapia erabiltzera, baita arropa luzeak janztera ere. Hala ere, iruditzen zait belaunaldien artean sumatzen dela aldaketa: emakume gazte irandarrak hasi dira, pixkanaka bada ere, niki motzak erabiltzen, baita buruko zapia kentzen ere, nahiz eta oso adi egon behar izaten duten, polizia azaltzen bada, berriro janzteko”. Afera horri lotuta, zera nabarmendu nahi izan du: “Iranen derrigorrezkoa da zapia eramatea, bertakoentzat eta atzerritarrentzat. Baina hitz egiteko aukera izan dudan pertsona guztiek aipatu didate euren ustetan hautazkoa behar lukeela izan zapia erabiltzea”. Zapia, oro har, eremu pribatuan sartzen diren unean kentzeko aukera dute emakumeek. Hala egiten zuen Goia-

3

GOZOTIK ASKO, BAINA BAITA GAZITIK ErE

1

tzek berak ere, baina, dirudienez, ez da emakume irandar guztiek duten eskubidea: “Iparraldeko herri batean nintzela, emakume batek bere etxera gonbidatu ninduen arratsaldea igarotzera. Etxera iritsi bezain pronto kendu nuen nik zapia, bi aldiz pentsatu gabe, baina berak ez zuen halakorik egin. Horren zergatiaz galdetuta, adierazi zidan gizonak soilik elkarrekin bakarrik zeudenean baimentzen ziola zapia kentzea. Horrek, baina, ez du esan nahi emakume guztiak gizonezkoen mende bizi direnik, nahiz eta tamalez horrelako egoerak gertatzen diren”. Goiatz, emakume moduan, ez da gaizki sentitu Iranen egin dituen hiru asteetan, baina hango emakumeekiko enpatia sentitzen du. Bertatik bertara ikusi ahal izan du Irango emakumeak ez direla aske osoki nahi dutena egiteko, baina gaineratu du aldaketa zantzuak nabari direla. Horren adibide txiki bat baino ez da emakumeek erabiltzen dituzten arropen koloreetan antzematen den aldaketa: “Orain urte batzuk nahiko kolore hilak eramaten zituzten soinean (beltza, marroia, grisa...), baina gaur egungo emakume gazteek arrosa, berdea edo urdina moduko koloreak hautatzen dituzte jantzietarako!”. Kontuak kontu, ez du zalantzarik egiten ea Iranera berriz bueltan joango litzakeen galdetutakoan: “Iran zapaldu arte ez zidan ezezagun batek bere etxeko aterik inoiz ireki. Iranen egin nituen hogei egunetan zazpi aldiz ireki zizkidaten euren etxeetako ateak, baita bihotzak ere. Jendea animatzea nahiko nuke Irango kultura eta bizimodua gerturik ezagutzera, are gehiago arkitektura gustatuz gero; oso aberatsa eta berezia da Irango arkitektura”.

A

imar Etxeberria

“Iran zapaldu arte ez zidan ezezagun batek bere etxeko aterik inoiz ireki. Iranen zazpi aldiz ireki zizkidaten euren etxeetako ateak, baita bihotzak ere”

T EHERANGO DARBAND. H AN ERE BADIRA TXOKO

POLITAK

JANZKERA ALDAKETA NABARIA , TXADORRA JANTZI GABE , EMAKUME GEHIENAK ZAPIA KENDUTA ( ZAPIA KENDU GABE DAGOENA , GIZONAK BEHARTZEN DUELAKO DAGO ZAPIA JANTZITA )


173.qxp_55 26/6/16 12:44 Página 14

TxArTEL BErrIArEKIN BESTE AUKErA BATZUK IZANGO DITUZTE UDAL LIBUrUTEGIKO ErABILTZAILEEK

Zestoako Udal Liburutegiak hogeita hamar urte bete ditu aurten. Urte horietan zenbait aldaketa izan ditu egoitzari edo kudeaketari dagokionez, besteak beste. Badira urte batzuk liburutegia katalogatzeari ekin zitzaiola. Katalogazioa ia bukatuta dago, eta hainbat aldaketa eta onura izango dituzte hemendik aurrera liburutegiko erabiltzaileek. Horretarako, ezinbestekoa izango da barra kodea duen txartel berria eskuratzea. Herritarrek liburutegitik pasatu behar dute inprimakia betetzera. Sareko beste liburutegiren batean txartela egina izanez gero, harekin jarraitzeko edo Zestoara migratzeko aukera dago.

‘BOST GELTOKI HISTOrIAN’: UrOLA KOSTArA DATOZEN TUrISTENTZAKO ESKAINTZA Urola Kostako bisitariei Bost geltoki historian deitu duten produktua eskaintzen hasi dira bailarako turismo bulegoetan. Abenduaren 8ra arte martxan izango da turistei zuzendutako proiektu hori. Loiolako turismo bulegoan egin zuten egitasmoaren aurkezpena. Honako hauek dira “bost geltoki” horiek: Zestoako Ekainberri museoa, Zestoako Lili Jauregia, Zumaiako Algorri Naturaren Ezagutza Etxea, Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoa eta Loiolako Santutegia. Egitasmoaren helburua Urola Kostan urte guztian turistentzako eskaintza izatea da.

ErABAKITZEKO ESKUBIDEA 2017AN GAUZATUKO DA ZESTOAN

Ekainaren 11n, herritar talde bat bildu zen Zestoako Gure Esku Dago taldeak deituta. Herritarren iritziak, ekarpenak, proposamenak… jaso eta Zestoan erabakitzeko eskubidea gauzatuko den edo ez erabaki nahi izan zuten bileran. Hara bildu ziren herritarrek 2017an Zestoan Euskal Herriaren etorkizuna erabakitzeko herri galdeketa egitea erabaki zuten. Inguruko zenbait herrik ere galdeketa hemendik urtebetera egingo dutela ikusita, Zumaiak eta Getariak esaterako, olatua baliatu, eta haien data antzekotan egitea erabaki zen. Sei hilabete inguruko lantze prozesua eskatzen omen duela galdeketak, eta bileran izan ziren batzuek jada lanerako konprometitu ziren. Horrela, beste hainbat eta hainbat herritarrengana heldu nahi dute. Besteak beste, herri galdeketa ariketa demokratikoa izateaz gain, herritarrak batu eta denen ikuspegien bidez elkarlanean aritzeko aukera dela adierazi zuten.

BOST EDUKIONTZIrEN SISTEMA EZArrIKO DU UDALAK

Maiatzaren 26ko ohiko udalbatzarrean EAJren aldeko sei botoekin eta EH Bilduren kontrako bost botoekin, bost edukiontzitan oinarritutako zabor bilketa sistema ezartzea onartu zen. EAJko taldeak adierazi zuen gaur egungo sistema hobetzeko hartu dutela bost edukiontziko sistema ezartzeko erabakia. Erosoagoa dela argudiatu zuten. Sistema berria, ordutegiari eta egutegiari dagokionez malguagoa eta erosoagoa izango dela esan zuten, eta, zorrotz jokatuta, kostuak jaitsi daitezkeela. Herritarrei arduraz jokatzeko deia luzatu zieten, kostua jaisteko beharrezkoa baita gaur egungo sailkapen tasa mantentzea. EH Bilduk adierazi zuen ez duela aldaketaren arrazoia ulertzen. Gaur egungo sistema adostasunez erabaki zela, eta alde bakarretik adostasuna haustea onartezina dela azaldu zuen. Bestalde, EH Bilduri EAJk gaia nola kudeatu duen ez zaio gustatu. EH Bilduren arabera, abenduan, EAJk gaia aztertzen ari zirela eta aldaketarik izatekotan hondakinen mahaia deituko zela esan zuen. Hondakinen mahaia ez da bildu eta EH Bilduri gaia azken unean plenora ekartzea “errespetu falta” eta “jarrera totalitarioa” iruditzen zaizkio. Bozketaren ondoren, EH Bilduk, mozio baten bidez herri galdeketa eskatu zuen. Sistema aldatzekotan adostasunez edo herriak hala erabakita aldatu beharko litzatekeela adierazi zuen. EAJk ez zuen mozioa onartu, ez du galdeketa beharrik ikusten, EAJren ustez ez baita sistema aldatzen, “Gure ustez sistema bera mantentzen da aldaketa batzuekin”.


173.qxp_55 26/6/16 12:44 Página 15

5 1

LASAOTArrEN EGUNA 2016

FESTArEKIN AMAITU ZUTEN IKASTUrTEA ArABIAr

Lasaotarrek ekainaren 4an festa eguna izan zuten. Aurten seigarrenez antolatu dute “Lasaotarren eguna” edo “Espabilau eguna”. Egunaren helburua lasaotarrak biltzea eta elkarrekin egun ederra pasatzea da, elkarrekin hainbat ekintzatan parte hartuz: herri kiroletan, bazkaria eta afaria prestatzen, haurrentzako jolasetan, musika jartzen… Auzotarrekin eta auzotarrentzat sortutako eguna da.

HIZKUNTZAKO IKASLEEK

Arabiar hizkuntzako ikasleek ikasturteari amaiera emateko festa ospatu zuten ekainaren 4an. Bost urtetik gorako haurrei zuzendutako eskolak eman ditu Abdul irakasleak urte guztian. Guraso arabiarrak dituzten Zestoako haurrei arabiera irakasten die. Bi mailatan banatzen ditu ikasleak: oinarrizko maila eta maila aurreratua. Hurrengo ikasturtean ere arabiar hizkuntza irakasten jarraitzeko asmoa dute. Abdulek azaldu zigunez “Aurtengo ikasturtean hamazazpi haur izan ditugu, eta astero larunbat eta igandez eman dizkiegu arabiar eskolak. Haur horiek euskaraz eta gaztelaniaz badakite, eta eskola horiekin beraien gurasoen hizkuntza irakasten diegu”. Hurrengo ikasturtean haur gehiago hasiko direla aurreikusten dute.

J ON E GIGUNEN ETA EMAZTEA , F ELICITAS N AVAS ( ALABA ), A NTONIO G ARCÍA ( BILOBA ) ETA M ERCEDES G ARCÍA DE PAREDES (A NTONIOREN EMAZTEA )

AIZArNAKO MAISU IZANDAKO PLáCIDO NAVASEN AGIrIBILDUMA ZESTOAKO UDALArI EMAN DIOTE DOHAINTZAN Maiatzaren 27an, Plácido Navas Aizarnako maisu izandakoaren oinordekoek hainbat agiri eman zizkioten dohaintzan Zestoako Udalari. Navas 1934tik 1938ra bitartean izan zen maisu Aizarnan, Cadizetik etorrita. Garai zailetan egin zuen lana Navasek. Batetik, garai hartako eskolek baldintza eskasak zeuzkaten, konponketak egiteko udalak zeukan aurrekontu eskasagatik. Bestetik, Cadizeko puntatik etorri, euskaraz hitzik ere jakin gabe, eta hemengo ikasleekin muga handiak aurkitzen zituen. Baina, batez ere, orduko egoera politikoak sortu zizkion egoera latzak: gerrak Zestoan harrapatu zuen Navas, eta hainbat gorabehera izan zituen, 1938an bere sorterrira joan zen arte. Navas 1960ko hamarkadan hil zen, eta hainbat paper, argazki eta material utzi zituen. 1990eko hamarkadatik aurrera, haren biloba Antonio García material hura guztia aztertzen hasi zen, eta horrela konturatu ziren gauza asko zeuzkala gordeta Aizarnako egonaldiari buruz: gutunak, argazki mordoxka bat, era askotako idatziak… Horrela bada, materiala Zestoako Udalari dohaintzan ematea erabaki zuten oinordekoek. 120 dokumentu edota irudik osatzen dute funtsa. Orain, Zestoako Udaleko Artxibo Historikoak agiri horien inbentarioa egingo du lehendabizi, ondoren dohaintza legeztatu egingo da eta, azkenik, pixkanaka-pixkanaka agiriak ikertzen joan ahala, jendearentzako ikusgai jarriko dira.

zulo

danbolin


173.qxp_55 26/6/16 12:44 Página 16

ZESTOAKO UDALErrIAK HIrU PArrOKIA DITU, PArrOKIA BAKOITZAK BErE PArrOKIA ELIZA DU, ETA PArrOKIA ELIZA BAKOITZAK BErE ErrETAULA. MENDEZ MENDE KrISTAU ELIZA KATOLIKOAK ErrETAULEN BIDEZ APAINDU IZAN DIrA. SINESTUNENTZAT ErrETAULArIK GABEKO ELIZA POBrEA ZEN EZINBESTEAN. GAUr EGUN BErrIZ, ArKITEKTO MODErNOAK ELIZA HUTSAK ErAIKI ZALE

DIrA; HALABEr BAITA ANTZINAKO ELIZAK BILUZTEKO

ZALE ErE; HOrrELA GEHIAGO LUZITUKO DUTELAKOAN.

HOrI IZUGArrIKErIA IrUDITUKO ZITZAION HAINBAT BELAUNALDITAKO JENDEArI. IZAN ErE, ErrETAULArIK GABEKO ELIZAN ErrEZOAK NOrA BEGIrA EGINGO DIrA, BESTELA? Horixe dira erretaulak, irudi santuak, errezorako irudiak, bestela esanda, errezora, hausnarketara edo erlijioa bera sentitzera daramaten irudien edo ikuskarien multzoa. Norbaitek esango luke hori guztia gauza jakina dela. Seguru asko, gazte askorentzat erretaula gauza ezezaguna izango da, zenbait heldurentzat komunikazio digitala (zeinuak, koloreak, esanahi garbirik ez duten formak…) izan daitekeen bezalatsu. Beste adibide bat: mendebaldeko artearekin ohituta daudenei galde iezaiezue tenplu hinduetako erliebeak edota Historiaurreko labar-artea ulertzen dituzten. Hasierako sarrera pedante hori eginda, erretaulak oso gustuko ditudala aitortu behar dizuet. Zestoan, gainera, erretaula asko dauzkagu. Batzuk txikiak dira, ermitetan banatuta daude. Baina baditugu handiak ere, parrokia elizetan. Zestoako, Aizarnako eta Arroako erretaulek merezi dute bisita pausatu bat. Ez dira, soilik, ezkontza baten atzeko ikuspegia edota hileta-elizkizunetako osagarri solemnea. Erretaula batek erlijioa ulertzeko modua dauka barru-barruan. Erretaulari aretoen dekorazioarekin zerikusirik ez duen bestelako dimentsio espirituala dario. Egin dezagun historia pixka bat. 1566an (begiratu elizako atalburuan, izar moduko baten barruan,

artikulua irakurri ondoren korrika erretaula ikustera joaten zaretenean) hasi ziren gaur egun ezagutzen dugun Zestoako eliza eraikitzen. Urte batzuk lehenago ia dena erre zen. Elizarekin batera bi erretaula ere erre ziren, “Flandriatik ekarriak” paper zaharrek diotenez. Zorionez, Aizarnan badaukagu era horretako bat. Zumaian berriz, garai hartako bi erretaula dituzte, balio handikoak. Kontuak kontu, xVII. mendearen hasieran eliza eraikita zegoen, baina taxuzko erretaularik ez zeukan, oso gauza xumea eta apala besterik ez. Soluzioa testamentu batek bideratu zuen, zenbait urte geroago. Miguel Irarraga jaun jeneralak erabaki zuen, testamentu bidez, sobera gelditu zitzaion dirua gure hiru parrokia elizetako “Sakramentu Santuaren apainduriara” bideratzea. Irarraga jauna Alcantara ordenako zalduna izana zen, eta zestoarra itxura guztien arabera. Hala ere, diru gehiena Zestoako eliza konpontzera bideratu zuten, bereziki erretaula nagusia eta alboetakoak eraikitzera. Iruñeko gotzaina 1686an etorri zen eliza bisitatzera, eta erretaulak ahalik eta diru gutxien xahutuz egiteko agindu zuen. Eskultoreek eta arkitektoek ere “traza erdia” (erretaularen diseinua, erdia soilik marraztua) soilik eman zietela adierazi zuten. Artistak Joan Apaiztegi eta Martin Olaizola azkoitiarrak izan ziren. Garbi asko eskatu zitzaien zer eta nola egin behar zuten: “Aipatu erretaulak (nagusiak) erdi-erdian lau mukulu (irudi) izango ditu: San Ignazio Loiolakoa, San Frantzisko xabierkoa, San Josef eta San Frantzisko Asiskoa. Horrez gain, lau zutabe bihurritu eta hamabi haurtxo guztira, horietatik bi trazari gehitzeko.” Gainera, adierazi zitzaien erretaula egiteko materiala intxaurrondo eta gaztainondo onetatik ateratakoa izan zedila, eta geroago egingo ziren margolanak ezartzeko hutsuneak utz zitzatela. Lanak ez ziren hain gaizki joan, eta 1701. urtean kontu guztiak kitatu zituzten, artistei ere zuzen ordaindu zitzaien, ondo eta egoki egindako lanagatik. Hamar urtetik gora iraun zuten lanek.

Erretaulari urre kolorea ematea

Eliza batera sartu eta erretaula barroko batek urre kolorerik ez badu, dirurik ez zegoen seinale. Irudiak enkargatzen zirenean, beti polikromatuak enkargatzen ziren. Baina eraikuntza-lanetatik aparteko lana zenez, inoiz urre kolorea eman gabe gelditzen ziren irudiak diru faltagatik. Zestoan dirua iritsi zitzaigun, baina erretaulak egin eta mende erdi bat geroago, 1766 inguruan. Urre kolorea emateko lana Pasaiako Pedro rueteri enkargatu zitzaion. Baina garbi adierazi zitzaion, lan horretan hasi aurretik, erretaulari hautsa kendu egin behar ziola, hainbat urte zeramatzanaren seinale. Baita ere, agindu zitzaion urre kolorea erretaula osoari emateko, ez uzteko zirrikitu bat bera ere urre kolorea eman gabe. Santuen irudiak, bakoitzaren koloreagatik nabarmentzeko agindua eman zuten; halaber, bakoitzaren atzealdeko nitxoa ere apaintzeko eskatu zuten. Esan gabe doa, halaxe egin zela.


173.qxp_55 26/6/16 12:44 Pรกgina 17

7

1


173.qxp_55 26/6/16 12:44 Pรกgina 18

Haurrak

Erretaularen estai nagusiko entablamendutik zintzilik sei haur biluzi eta sendokoteren irudiak daude; tailla ez da oso txukuna. Ez dira aingeruak, ez baitute hegorik. Eliztarrek 1686an eskatutako irudiak dira; zorionez eskatutakoak baino gutxiago egin zituzten. Aingeruak izan gabe, nahiko ohikoak ziren apaingarri gisa Italian xV. mendetik aurrera; putti deitzen zitzaien. Baina garai ilunak bizi izan ditugu, eta diktadura garaian, nonbait, zestoarrei (edo auskalo nori) lotsa ematen zien haur biluziak santuen artean, denen aurrean, edukitzea, nahiz eta arima garbikoak izan. Beraz, erretaulatik kendu egin zituzten. Baina 1990ko hamarkada amaieran erretaula zaharberritu zenean, berriro itzuli ziren euren lekura, haur jolasti eta xalo horiek.

Margolanak, Ama Birjinaren jaiotza eta zeruratzea

Erretaulako margolanak Nikolas Bustin bilbotarrak egin zituen 1793an. Ez da ospe handiko artista, baina Ama Birjina protagonista agertzen den erretaula nagusiko margolanak oso txukunak dira. Erretaularen erdian oihalean egindako olioan Ama Birjinaren jaiotza ageri da. Itxura baten arabera, etxe bateko eszena da: Santa Ana Maria jaio berria garbitzen ari da, oihaletan bilduta; aspaldiko ohitura zen, nahiz eta ez dakigun Jesu Kristoren garaian hala egiten ote zuten. Aingeruek laguntzen diote eta, itxuraz, gela berean, emakume bat ohean etzanda dago, agure bizar handi batek lagunduta. Agurea San Joakim ote da? Eta emakumea Santa Ana bera, erditu ondoren? Ebanjelioen arabera, biak zaharrak omen ziren, ametsetan San Joakimi agertu zitzaion aingeruak Maria-

ren jaiotzaren berri eman zionean. Leku berean, goialdean, era ikusgarrian, Mariaren zeruratzea irudikatzen da, hodeien eta aingeruen artean. Erretaularen goialdean, esferaerdiari egokituta, Ama Birjinaren zeruratzea irudikatuta dago, oholean egindako olioan. Hor soineko gorria eta mantu urdina daramatza, barreneko irudian soineko zuria eta mantu urdina daramatzan bitartean. Inguruan musikatresnak jotzen ari diren aingeruak dauzka, eta hodei gainean arrosak eta zitoriak ageri dira. Irudikapen horiek guztiak garai hartako margolariek erabiltzen zituzten, Maria Sortzez Garbiaren dogma adierazteko, jatorrizko bekaturik gabe jaio zen Ama Birjinaren ustea adierazteko, alegia. Hirutasun Santua zain dago, bi eszenetan, Ama Birjina, zeruetako erregina, koroatzeko.

San Josef eta San Frantzisko

Bi eskulturarik handienak San Josef eta San Frantzisko dira; bakoitza zutabe bihurrituen erdian kokaturik dago. San Josefen hainbeste irudikapen ikusi ditugu, baina sarritan ahaztu egiten zaigu xVII. mendera arte erlijio iruditerian ez zela agertu ere egiten. Bai santu moduan eta baita modelo moduan ere, xVII. mendean eman zitzaion garrantzia, gizarte kristauaren oinarri zen familia arriskuan ikusi zutenean. Ordutik aurrera, San Josef familiaren oinarrizko eredu bilakatu zen, eta erretaula guztietan leku nabarmena ematen hasi zitzaizkion. San Frantziskok kordoi batekin lotutako luxu handiko jantzia darama , berez, zaia arrunta egokiagoa izango balu ere. Zerura begira dago, hatz muturrez seinalatzen duen lekura, hain zuzen. Estasian dago; Kristo gurutzean dagoen bitartean, San Frantzisko Pasioaren estigmak jasotzen ari da.

San Ignazio eta San Frantzisko xabierkoa

Bizkaiko eta Gipuzkoako parrokia elizetako erretauletan San Ignazioren irudia agertzen da. 1622an egin zuten santu, eta urte batzuk geroago Gipuzkoako eta Bizkaiko zaindari izendatu zuten. Izan ere, amaren aldetik Bizkaiko jatorrikoa zen. Jesusen Lagundiaren fundatzaileak itxura klasikoa du: apaiz janzkera, esku batean kustodia, Jesusen izenarekin eta beste eskuan Konstituzioen liburua AMGD idatziekin. Eta aurpegia? Ez al da harrigarria berez izango zituen aurpegi zorrotza eta buru soildua edukitzea? San Ignazioren benetako aurpegiera hurbiletik ikusi nahi baduzue, zoazte Loiolara. Laster, danbolin.eus orrian Aizarnako eta Arroako parrokietako erretaulen inguruko artikuluak

V

icente Davila


173.qxp_55 26/6/16 12:44 Página 19

ASTELEHENA

Lehen urteko ikasleen antzezpena, hainbat autore klasikoren obren eszenak antzeztuko dituzte.

, 29, 30,

ETA

1

Zestoako Eromen Antzerki Taldearen eskutik Sweeney antzezlana. Stephen Sondheim-en Sweeney Todd obran oinarritutako komedia..

02

LARUNBATA

Bihotz salataria antzezlana, Atx Teatroa talde bizkaitarraren eskutik.

UZTAILA

16 17

02 16 22

Sa 23

Txokoko txapelketako finalak, 19:00etatik aurrera. Zineko doinuen kontzertua, Zestoako Musika Banda eta Arimaz ganbera orkestraren eskutik. 22:30ean plazan; eguraldi txarra eginez gero, kiroldegiko aterpean. LARUNBATA

Bigarren eskuko azoka Eliz kaleko zentroan 10:00-13:00. •II. Trenen Topaketa Iraetan. aurrera.

LARUNBATA

Iraetako trena martxan egongo da, 17:00etatik OSTIRALA

Jubilatuen tabernan, afaria eta ondoren erromeria Izer eta Alabierrekin. Sarrerak, uztailaren 10etik aurrera, tabernan bertan salgai.

29

OSTIRALA

Elkarretaratzea Zestoako Plazan Presoak, iheslariak eta deportatuak etxera lemapean, 20:00etan.

Ka 14

rmenak Arroabean OSTEGUNA

11:00etan, Bonbazoa jaiei hasiera emateko. 12:00etan, jubilatuentzako meza Karmengo Amaren elizan. Meza ondoren, herriko jubilatuen pala partida. 14:00etan, jubilatuentzako bazkaria Ederki elkartean. Bazkalostean, erromeria Jugatz eta Naiararekin. 18:30ean, Karmenetako pala txapelketako finalerdiak. Jarraian, “Munduko Platerak”, hainbat jatorritako arroarrek prestatutako jakiak dastatzeko aukera. 22:30ean Bertsolari Gazteen Saioa. Bertsolariak: Aitor Salegi, Arnaitz Lasarte, Eli Pagola, Gemma Urteaga, Jokin Bergara, Maialen Velarde.

15

OSTIRALA

10:00etan hasi eta goiz osoan, ume jolasak. Ondoren, umeentzako bazkaria. 15:00etan, puzgarriak haurren gozamenerako. 17:00etan, txokolatada. 19:00etan, pala txapelketako finala. 20:30ean, danborradako afaria. 23:00etan, danborrada Arroako kaleetan, Zestoako txarangak lagunduta. Gauerdian, ikurrina altxatuko da Joxe Migelen plazan, sirena hotsak lagunduta. Segidan, erromeria FAN&GO taldearekin goizaldera arte, Djon.

1

LARUNBATA

6:00etan, karroza herriko baserrietan bertako trikitilariekin. 12:00etan Karmengo Amaren Meza Nagusia herriko abesbatzarekin. Ondoren, Zestoako Dantzariak. 14:30ean, kuadrillen arteko bazkaria frontoian. Arratsaldean, kuadrillen arteko norgehiagoka Lopeneren zezenekin. 22:30ean, kontzertuak: The Friday´s Crew, Egurra ta Kitto, Guri5.

01•

OSTIRALA

9

An 27 28

tzerki astea

age nd a IGANDEA

10:30ean Idiakaitz Txistulari Taldearen diana. 11:30ean, zezenak, poniak eta basurdeak. 13:00etan, Meza Nagusia. 18:00etan Arroabeko VIII. Trikitilari Gazteen Txapelketa. Ondoren, sagardo dastaketa; sabela hutsik ez izateko, pintxoak ere izango dira. Gauerdian, bonbazoa, suziriak eta ikurrinaren jaitsiera sirena hotsarekin, jaiei amaiera emateko. ntio-Santanak Arroagoian LARUNBATA

19:00etan Txupinazoa. 19:30ean, Trikipoteoa. 21:00etan, herri afaria: Joxe Ramon Akulu eta Aitor Salegi bertsolariek eta trikitilariek lagunduta. 23:30ean, erromeria Izer eta Alabier erromeri taldeak alaituta. 03:00etan Olaberri DJren emanaldia. 6:00etan txokolatada eta gaupaseroen argazkia.

24

IGANDEA

10:00etan meza. 11:00etan Patata tortilla lehiaketa (tortilla 10:30etarako Herri-etxe elkartera eraman beharko da). 11:30ean Idiakaitz Txistulari Taldea. Jarraian, sagardo lehiaketa; partaideak: Olaberri, Azkaeta, Igartzaundi, Etxeberri, Zelaikoa, Azkaetaerrota eta Areitzaga. 12:00etan esku pilota finalak; Gaztetxoak: Naroa Agirre eta Maddi Unanue - Naroa Urdanpilleta eta Nora Mendibil; Gazteak: Gurrutxaga eta Zunzunegi - Odriozola eta Salegi. 16:00etan, Josu Arrietaren omenez parapente txapelketa. 18:30ean Karmelo Matrakaren omenez herri kirol saioa; harri jasotzen, Joseba Ostolaza eta Aimar Galarraga, Imanol Kortabarri eta Jokin Eizmendiren aurka; bakarka, Udane Ostolaza eta Mikelaren erakustaldia. Jarraian, asto probak: Pello Etxabe eta Unai Gijarroren astoak. 22:30ean Arroako argazki proiekzioa (2009-2010ekoak). 23:15ean Ezten Giro taldearekin erromeria. Jarraian, Imanol DJ Pajaritoren emanaldia.

25

ASTELEHENA

Wester eguna. 10:00etan Meza Nagusia. 12:00etan haurrentzako zirku eskola txikia eta gazteentzako akrobazia eta parku tailerra Zurrumurru taldearen eskutik. 14:00etan, bazkaria eta karaokea. 19:00etan herritarren arteko kirolak (txinga, trontza, soka-tira...) frontoian. 22:30ean erromeria Erokomeri taldearekin. Jarraian Imanol DJ Pajaritoren emanaldia.

26

ASTEARTEA

Meza Nagusia. Ondoren, Itxaropena dantza taldea. Jarraian, Edadetuentzako hamaiketakoa Herri-etxe elkartean; tartean bingoan jokatzeko aukera izango da. 16:30ean ume jolasak (izen ematea 16:00etan) eta txokolatada plazan. 18:30ean Gorriti eta bere abereak. 22:30ean Irati eta Amets trikitilariekin erromeria; tartean, gauerdian, otarraren zozketa eta argazki lehiaketaren sari banaketa.

Oharra: Festa Batzordeak ez ditu bere gain hartzen jaietan gerta litezkeen istripuak.


173.qxp_55 26/6/16 12:44 Pรกgina 20

943 148 061

173. alea - Ekaina 2016  

dabolinen 173. alea

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you