Issuu on Google+

jose egirao

futbola salbazio bide


Haurrei zuzendua izan da bigarren lehiaketa hau. Ekaingo kobazuloko horma osatu behar zen oraingoan, iraila, urria eta azaroko Danbolineko zenbakietan atera diren zatiak moztu eta txukun pegatuta. Eta haren gainean zaldiak marraztu gero. Zozketa eginda, oparia Nahia Ulaziari tokatu zaio.

Zorionak!! www.ekainberri.com Telf. 943 868 811


aurtengo urtea ere joan da; nire ustez, inoiz baino azkarrago gainera! ez al zaizue iruditzen oso azkar doala denbora? aspaldi entzun nion bati behin 20 urtera iritsita hurrengoak binaka igarotzen direla. ez zuen arrazoi faltarik. badakit oraindik gaztea naizela, baina aitortu beharra daukat azkenaldian zahartze konplexutxoa etorri zaidala. denboraren igaroari alferrik egingo diogu kontra. hala ere, noizbehinka atzera begiratzea ez da inongo bekatu, betiere nostalgia puntua alde batera uzten badugu, pasatutako garaiak eta uneak gogoratu eta datozenak hobeak izango direla pentsatuz. urte bukaeran ohitura bihurtu den moduan, atarian dugu Mutilen euskal Futbol selekzioaren partida. iruditzen zait atzo izan zela aurreko urtekoa. oso presente daukat: egun osoan zehar donostiako alde zaharrean ibili ondoren, anoetan ikusi nuen euskal herria - bolivia partida. konturatzerako, aurtengoa ere bertan. denboraren orratzen abiadura azkarra, berriro, presente. aurten, san Mamesen izango da, abenduaren 28an, eta aurkari Peru izango du gure selekzioak. Festa eta aldarrikapena ziurtatuta, beraz. denboraren orratzak aurrera bultzatuta, 2018ko Munduko kopan, errusiako zelaietan ikusten ditut euskal selekzioko jokalariak. baita 2022an Qatarren ere. nork daki? baikorrak izan gaitezen! bitartean, euskal selekzioak nazioartean ofizialki aritzeko eskubidea aldarrikatzen jarraitu behar. denboraren orratzei atzera bultzatzen badiegu, ikus dezakegu gerra zibilean euskal selekzioak garrantzi handia izan zuela. izan ere, gure naziotasuna aldarrikatzeko, hemen gertatzen ari zena zabaltzeko edota gerrarako fondoak biltzeko oso baliagarriak izan ziren euskal jokalariek selekzio bezala nazioartean jokatu zituzten partidak. esan daiteke Jose egiraorentzat, arroagoiko altube baserriko antonia zubimendiren semearentzat, selekzioa salbazioa izan zela. Jatorri euskalduneko futbolaria izanda, Frantziako iheslari esparru batetik alde egin eta selekzioarekin Mexikora joan baitzen. behin gerra amaituta, desegin egin zen selekzioa. Frankismoko errepresioa zela eta, trantsiziora arte botak zintzilikatu behar izan zituzten selekzioko jokalariek. tarte horretan ireki zituen uzkudun harategiak bere ateak, 1963an. aurten bete ditu 50 urte, beraz. zorionak! urteurrenekin jarraituz eta abenduan gaudela aprobetxatuz, zoroperietako barazki lehiaketak 24 urte beteko ditu aurten; ezti lehiaketak 16 eta gazta eta sagardo lehiaketak, 15. alima dantzako lokalean, berriz, hirugarren artisau azoka egingo dute aurtengoan. herrian, aspaldian, baditugu hainbat bitxigile. orratzei atzera eginda, afiziotzat zuten bitxigintza gehienek; egun, ofizio bihurtu zaiela esan daiteke. orratzei aurrera bultzaz, etorkizun oparoa opa diet guztiei! denboraren zurrunbiloan eta orratzen jira bueltan, jakinekoa da orratzak ez direla geldituko. beraz, onena: carpe diem, bizi dezagun oraina!

A

maiur Aristi Arregi

d a n b o l i n ek

e z d u b e r e ga i n h a rt z e n a l d i z k a r i a n a d i e r a z i ta ko e s a n e n e ta i r i t z i e n e r a n t z u k i z u na

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larra単aga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (O単ati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 10 13 14 16 18

DENBORAREN ORRATZAK, ATZERA ETA AURRERA

inkesta

enbidoak

u zkudun harategia 50 u rte

gerra garaian eus kal s elekzioan

dan bolin zu lo

caritas

herriko artisauak

agenda

diruz lagundutakoa


enbidoa I. AURREIRITZIEI pa Iñigo! Hasteko esan 30ak ondo pasata hik edukiko ditukela, nik oraindik 32 zauzkat eta! Galderari erantzunez, esan behar ez nagoela ados baieztapen horrekin. Zestoan akaso ez, baina hemendik kanpo badago gazte jendea metala eta muturreko metala entzun eta biziki maite duena. Beste gauza bat da adibidez astearte buruzuri batean Bilbora Voivod bezalako talde bat ikustera joaten zareten jendearen batazbestekoa 35 urtekoa izatea. Nik uste baliabideek ere zer esana dutela; ez da errexa ikasle batentzat halako kontzertu batera mugitzea, lehen idatzi dudanagatik. Nire kasuan, 12-13 urterekin nire lehengusu Landerrek Su Ta Gar-en Hortzak Estuturik kaset bat pasa zidanetik, beti entzun izan dut metala, baina Metallica, Sepultura edo Pantera bezalako talde mainstreamak gehiago. Egia esan urteetan aurrera joan naizen heinean gero eta talde extremoagoak gustatzen joan zaizkit, (hire kulpa,fruteriko elkarrizketen ondorio....) eta orain ba Morbid Angelen fan handia naiz adibidez, edo askotan kotxean Nile edo Suffocation bezalako taldeak entzuten ditut. Aukera dudanez hemen idazteko, pare bat estigma edo nahiko nituzke aklaratu Metal musikaren inguruan. Lehenik zaratarena. Badaukagu maiz entzun beharra “hori zarata dek!” eta horrelako gauzak, eta esan behar ba azkar jotzeak eta bolumen altuek ez dutela esan nahi zarata denik, gehiago esango dut, Nechrophagist bezalako talde baten konposizioak eta hori jotzeko behar den teknika musikala, edozein talde komertzialetik argi urte askoetara daudela eta jende horrek duen maila musikala ikaragarria dela, dedikazio handikoa. Bigarrenik, jende askok du barneratua metaleroak edo heavyak ile luzedunak, bizardunak eta erdi tontoak edo izan behar dugula, eta Isi&Disi bezalako pelikulek ez dute batere lagundu aurreiritzi horiek alderatzen. Egia hortik oso urrun dago, adibidez Zestoan bertan metal extremo zale handienetakoak, matematikako irakasle bat, frutero bat edo taxista bat gara. Eta bide batez herriko gazte edo ez hain gazte zaretenok pixkat “metalizatzeko” ea Etorkizunarekin Jolasean Human gure taldearen lehendabiziko lanak laguntzen dizuen! Gazteei buruz hizketan hasi dugu enbido hau, eta Ortzi Alberdiri bota nahi nioke hurrengo enbidoa: zein iturratik kulturizatzen zarete gaur egungo gazteak?

Au

I

bon Telleria

intada . Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila zestoako plazan! Mertxe Merino, leire etxeberria (zorionak bide batez), iñaki Mantzisidor, Jon artano, amaiur aristi, amagoia andres, Maider arregi, ruben larrañaga eta amancay gaztañagak, borondatez egindako ahaleginaren ondorioz, fantasiaz betetako munduan murgiltzeko aukera izan dute gure seme-alabek. egia esan, herrian ez da kultur ekintza askorik eskaintzen haurrentzat eta proiektu zoragarri honekin ikaragarri disfrutatu dute. Jarraipena izango duenaren itxaropenez, mila esker bihotzez.

I

tziar Iturbe Beldarrain

Gabonak izaera erlijiosoa duten festak dira baina zuk nola ospatzen dituzu? Nik normalean modu erlijiosoan, lehengo modura. Beste batzuk, badakit, beste modu batean ospatzen dutela baina hor azkenean bakoitzaren gustu eta istorioak sartzen dira eta hori errespetatzekoa da. Guk etxean jaiotza eta gauza guztiak jartzen ditugu, umeak izan da etxean... Familiarekin elkartzen gara eta ez dut umeak bezala bizitzen baina ondo pasatzen dut eta gustura egoten naiz.

Aitor Gonzalez

41 urte

Ospatu, ospatzen ditugu. Nik uste etxe danetan egiten dela azkenean ohitura jarraitzen baitugu. Jaiotza jartzen da, familiarekin pasatzen ditugu egunak… Jesukristoren jaiotza ez horrenbeste baina ohiturak jarraitzen ditugu. Niri pertsonalki ez zaizkit asko gustatzen, batere ez… Derrigortuta, urteko beste fase bat gehiago da eta pasa egiten dugu.

Maite Elustondo

23 urte


5 Gabonak ez ditut oso gustuErlijiosoan ez ko, etxekoak baina famili giroNik ospat- falta dira eta an bai, denak elzen ditut eta pixka bat tristekartu, jan, gainera asko ak dira. Ospatu, edan… baina ez Mezetara jogustatzen zaiz- ospatzen ditugu modu erlijioso aten naiz baina kit. Ez dut modu baina ez ditut batean. Txikitan normalean etxeerlijiosoan egi- oso gustukoak. zuhaitza eta an ospatzen diten ez bainaiz Niretzat festa jaiotza jartzen tut, familia giroelizara joaten. erlijioso bat baigenuen eta orain an. Afaltzeko Familiarekin el- no gehiago failobak ditudalako guztiok elkartzen kartzea eta hor miliarekin egobaina bizi esaten gara eta zuhaitza sortzen den giro teko egunak didena ez. Gaboeta jartzen ditugu hori atsegin dut. ra. Ez dudana nak gustatzen baserrian. FamiNik Gabonak atsegin Gabozaizkit urrutiko lian egoten gara gustuko ditut nen inguruan lehengusuekin eta nik neu guseta ez nituzke dagoen kontsueta elkartzen gatukoak ditut Gabeste ezergatik mismoa da. Arrelako. bonak. aldatuko. giak edonon, Julen Aldalur Cipriano Eizaguirre Goretti Galarraga opariak… pixka 20 urte bat nekagarria 65 urte 33 urte da niretzat.

Edurne Soraluce

34 urte

KRITIKATZEA

L

an bat egitean, bakoitza ahal duen ondoena egiten saiatu ohi da, ahal duen guztia emanez. Horretan egindako esfortzua, ordea, oso gutxitan ikusten du inguruak. Emaitzei begiratzen zaie, eta tarteko esfortzuak hala behar duela pentsatu ohi dugu. Beraz, azkeneko kritika sinplea izan ohi da; emaitza lortu da ala ez? Ondo egindakoa bada, kito (hala behar zuen); aldiz, gaizki atera bada… orduan hasten dira komeriak. Norbera hasitakoan aldatu ohi da kontua; orduan esan ohi da “oso gutxik dakite atzean zer lan dagoen”, eta, aizu, agian jada berandu bada ere, aurretik ibili denari gustatuko zaio onarpen hori entzutea. Azken finean, denok etengabe neurtzen dugu guztia. Geuk nahi genuena lortu ote dugun, emaitza hobea lor zitekeela, hurrengo batean ea zer egin daitekeen… Baina, batez ere, geuretzat onura ala kalteren bat dakarren zerbait albokoak nola egin duen neurtzen dugu. Ez, ordea, geuretzat erabili dugun metro berdinarekin! Besteen akatsak handi diren bitartean, geure akats berdinak txikiagoak izan ohi dira. Oso gutxitan ohartzen gara albokoari zer lan eman dion, zenbat saiatu den, eta kritika negatiboak zer min ematen dion. Bakoitzaren izaeraren gain dago horren zati bat, eta nik neuk “nahi duenak nahi duena esan dezala” sinesten dutenak miresten ditut, haiek, buruari buelta gutxiago emanez, erdia sufrituko baitute. Alferrik izan ohi da kritika positiboen zain egotea, oso gutxitan iritsiko baitira loreak. Baina, gutxienez, kritika eraikitzaileak egingo bagenitu, hurrengo batean nola hobetu eta zertan denbora alferrik ez galdu ikasiko genuke denok ere. Emaitza txarra bada onartu beharra baitago, baina gauza bera mila era desberdinetan adieraz daiteke. Duela gutxi, kritikatzeko dugun joerari buruz kritikatzen aritu ginen (paradoxa hauxe!). Guztiok ados ginen zerbaitetan: ospe ona irabaztea oso zaila den arren, txarra berehala zabaltzen da. Orduan, behatza altxa eta batek esaera polit bat esan zuen: “"Zerbait gaizki esateko badaukazu, niri esan, eta ondo esatekoak, kanpoan esan"”. Alderantziz egin ohi dugulakoan nago, baina inoiz ez da berandu joerak aldatzeko.

E

nbido 2. Eguzki Iraolagoitia


50haragi

Uzkudun harategia

urte erdikalean

saltzen

b

adira ia 12 urte Luis Uzkudunek erretiroa hartu zuela. 1963ko abuztuan hasi zen harakin lanean eta lan asko egin eta gero, orain hobeto bizi omen da. Luis jubilatuta, ez zituen horregatik ateak itxi harategiak; ordurako urte mordoa lanean aritu zen Maritxu Aldalur emazteak hortxe jarraitzen du, eta azkeneko urtetan Joxemari semea eta haren emazte Itziar Gorrotxategi ere hortxe ari dira. Patxi Etxabek alokairuan zeukan harategia eta hark utzi egingo zuela jakinda, Luisi negozio horretan hastea okurritu zitzaion. Ez zuen babes handirik izan. Gurasoek ez hasteko horrelako kontuetan, lan gogorra zela. Bixente Errezil enteratu zein burutaziorekin zebilen eta “ez hadi hor sartu, ez haiz aterako!”. Soldaduska egin ondoren, basoan ibili zen lanean Luis. Lan haiek bukatuta erabaki zuen harategiari heltzea, tailerrera joateko batere gogorik ez zeukan. Urtebetez Zumaian harategi batean ikasten ibili eta Etxabek alokairuan zuen harategia hartu eta errenta ordaintzen hasi zen. Bat baino gehiago izan du lanean alboan urte luze hauetan. Ingurukoek esanda bezalako lan gogorra izan al zen galdetu diogu eta baietz erantzun digu: “Bizimodu grabea izan genuen, lan asko eta biok bakarrik lanerako”. Maritxuk barre egin du senarraren baieztapena entzundakoan, baina berak ere gauza bera dio, garai hartan harategiko lana gogorra zela.

Etxean hildako ahuntzak eta tripaki garbiketak Astean behin behintzat joaten zen Luis hiltegira. Goizeko seiretan egiten zuen etxetik martxa eta Maritxuk tripakiak garbitzeko aprobetxatzen zituen denda ireki aurreko ordu horiek: “Lan ederra izaten zen bada hori ere! Denda irekitzerako bukatu nahi izaten genuen lan hori, usaina ere izaten zen eta”. Hiltzea merezi zuen ganadua baserrian bertan aukeratzen zuen Luisek eta igande goizak baliatzen zituen horretarako. Joxemari semeak azkar asko esan du berak jaian jai egiten duela eta baserrietara astean zehar joaten dela. Lan nekagarri asko izaten zela kexatzen dira andre-gizonak: hildako ganadua lepaka ibiltzen zuen Luisek, edo bizkarrean kamaran sartu ahal izateko. Saihetsak aizkorarekin ebakitzen zituzten. Arkumeak eta untxiak esate baterako, harategian bertan hiltzen zituzten eta gero garbitu egin behar. Maritxu aspertu xamar ibiltzen zen nonbait: “Arkumeak jaiotzen hasten zirenean esaten nuen nik noiz bukatuko ote dira?”. Ostiral santu goiza arkume hiltzen pasatzen zuten, “hura kaka pila!” dio senarrak. Luisek hasiera haietan zapatutan goiz eta arratsalde irekitzen zuen. Igande goizetan etxera zetozkion bezeroak atenditzen zituen: “Mezatara ez joatea bekatua zen. Baserritarrak elizako buelta eginda etxera etortzen zitzaizkidan haragi eske eta nik eman”. Oraingo lana errazagoa dela aitortzen dute Joxemarik eta Maritxuk. Ez dute animaliarik hiltzen harategian, ez daukate hiltegira joan beharrik, esku lana arintzeko


7 makina asko asmatu dira... Joxemariren ustez harakin lana “lotua da, baina orain askoz hobeto bizi gara”, eta Maritxuren ustez, “ordu asko dira”.

INGUrUkO

BASErrIETAkO TxAHALAk

Baserritarrak deitzen diote esanez txahala prest dagoela edo hilabete-bi hilabete barru prest egongo dela. Hara joan, txahala ikusi eta tratua egiten da. Hitzezko tratua, ia beti erraldetan eta pezetatan. Asko edadeko baserritarrak dira eta diruarekin nahastu egiten dira. Faktura berriz, kilotan eta eurotan. Txahal bat jaiotzen denean, hamabost eguneko epean albaitariari hots egin behar diote. Belarritakoa jarri eta erregistratuta geratzen da. Tratua egiten dutenean baserritarrak fitxa bat betetzen du, normalean interneten. Eusko Jaurlaritzak eskatutako tramitea da, hori gabe ez lukete onartuko animalia hiltegian. Gertatu izan da hiltegira belarritakoa galduta ailegatzea animalia eta berriz ere ganadua baserrira itzultzea. kontrolak oso zorrotzak dira. Uzkuduneko haragia ez dator ustiapen handiak dituzten granjetatik, ezta haztegietatik ere: “Badira granjak txahal gazteak erosi, gizendu eta saltzera dedikatzen direnak. Guk horrelakoetara ez dugu jotzen, guk behiak dauzkaten baserritarrei erosten dizkiegu txahalak”.

Ahuntzak kotxean hartuta Beti ez zen harategian egoten Luis. Nafarroa hegoaldeko bazterrak ezagutzen ditu. Etxe inguruan ganadu nahikoa ez zuenean aurkitzen behe alde horretara jotzen zuen. Carcar herria dauka gogoan. Simca 1200 familiarra, kobre kolorekoa, hartu eta ahuntz bila. Hiru ahuntz ekarri zituenekoa gogoan du, “hankak lotuta”. kamioian berriz, 22 ahuntz ekarri zituenekoarekin akordatzen da. 5 pezeta ordaintzen zuen kiloko eta gastatutakoa bezainbeste jasotzen zuen larrua salduta. Arkumeak ere ekartzen zituen, Gabonetan animalia hori jatea modan jarri zenean. Ernesto Monterori, enpresa fuertea garai hartan, hamar arkume erosi zizkion, eta esan zioten, “nora zoaz hainbeste arkume erosita?, ez dituzu salduko!”, eta denak saldu zituen.


Joan zen oilaskoa osorik saltze hura Azken urteetan asko jaitsi da arkumearen salmenta. Gazteek ez daukate labea pizteko ohiturarik. Familiako eta kuadrillako jatorduetan bai, baina lehen edozein asteburutan arkume laurdena eramaten zuen jendeak etxera. Arkumearekin bezala bestelako generoarekin ere gertatu da. Oilasko osoa labean ere nekez. Joxemarik hala dio: “Garai batean Zaragozatik edo etorri norbait eta eskatu oilasko erdia eta nola erdia? Oilaskoa osoa da! Gaur egun oilaskoa puskatuta saltzen da, eta gainera bularkia xerratuta, izterrei hezurra eta azala kenduta. Jendeak lan gutxiago egin nahi ote du etxean? Joxemarik: “Errazera jotzen da”, eta Maritxuk: “Diferente. Jendeak behar duena eramaten du, oilasko osoa behar badu osoa eta bi hego behar baditu bi hego”. Eta Joxemarik berriz ere: “Diferente bai, baina ikusten da etxean azkar prestatzeko zerbait eraman nahi dutela”.

Orain ez da jendea lehen bezala kexatzen Orokorrean betiko bezeroak dauzka Uzkudun harategiak eta erosleak nahiz eta ez ezagutu oso ondo haragi motak, ganaduaren parteak eta beste, Joxemarik eta Maritxuk bakoitzari tankera hartzen diote zer gustatzen zaion. Gaur egun, erosleak gutxi kexatzen omen dira, baina gustukoa ez emanez gero hurrengoan ez da joango eta kito. Maritxuk hala dio: “Lehen errieta egiten zuten, ‘lehengoan ze xerra eman zenizkidan!, niri ez zaidazu horrelakorik eman!”. Nonbait kontua ez da genero txarra ala ona edukitzea, baizik eta bezeroa ezagutu eta nondik eman, eta batik bat, nondik ez eman asmatzea. Hala dio Joxemarik: “Lehen bazenekien bezeroa etorriko zela larunbatean 9:00etatik 10:00etara bitartean, eta zankarroia nahi zuen parte honetakoa, eta gorde egin behar zenion. Gaur egun jendea etortzen da etortzen denean. Eta harekin ere asmatu behar duzu”. Luis garai bateko amamekin akordatu da: “Lehengo amonek gisatzeko haragia eramaten zuten eta kazuelka jartzen zuten”. Maritxuk: “Denbora behar da ordea”. Luisek: “Orduan denbora bazegoen”. Maritxuk: “Orain gutxiago” eta Luisek errematea: “Askok jakin ere ez”. Joxemariren ustez, gizonezkoa lehen bezala, tamainan sartzen da sukaldean eta “emakume gazteak ez dakit noiz arte estudiatzen eta gero lan munduan sartu dira. Dena ezin duzu jakin, lehen neska koskorretatik sukaldean zebiltzan”.

e rrioxako s ant o d oMi ng o de la c alzadan d ago argaz kiko ku ad rilla . e z kerreti k esku in era haue xek di ra : Joxe art an o , k e Perin s asiain , l ui s u z kud un , i ñaki i ri ond o , J uan J ose s ae zMie ra M aixua , asen tsi o sagarn a , a lFon korta , xabin o arang uren . b eti ez z en g an ad ua Pres t hilt egira eraMat eko . u d aberri an ganadu Faltan ibili ohi z iren garai batean . n atu ra loratze n ari z enean belar berd ea i zaten zen , “ Pagotxa belarra ”, l ui sek e saten du en bezala , et a g ehiago gi zen du arte bas erritarrek ez zu ten txahala salt zerik nahi i zat en . o rd uan batera eta best era gan ad u bi la J oan behar . h alaxe aileg atu zi ren s an to d oMin go d e la c alzadara z es toa in guru ko hai nbat harakin . e z zut en atarraMen du han di rik atera ; i kus i bai g an ad ua , bai na ez er erosi gabe it zuli zi re n . e gu n Pas a e derra egin zu ten orde a , J u an J ose s aez Miera M ai xu ak e raMan z itu en baz kaltz era e ta eliza ere bisi tatu z ut en . l ui s akordatze n d a n ola oi loa e ta oilarra , e git azkoak , krist alez ko kai olan zeu den . h alako bid ai ak e gite ko ai tzakiarik e z du te orain . e z d a s eku la Janariri k Falta ganadu aren tz at , Mu nd u guz tit ik i rist en d a . l u is harat egi an lan ean hasi zen ean orde a , 1963 an , e skuz ebaki tze n z en Pagotxa belarra ( orain ereit en ez d ena ), s oroko arbia , artoa et a e rreM olatxa Jat en zit uzt en behie k . e txe ko Pen tsu a zen egu nerokoa .

–Hotelak beteta egoten ziren eta bertako haragia eramaten zuten eta asko saltzen zen. Orain berriz, hotelak dagoenik eta merkeenaren bila doaz –Maritxuk. –Gero eta lan gutxiago egiten dugu haiekin, ez dago marjenik. Hotelek beraiek ere marjen estuak dauzkate, eta zein haragi dagoen merke bada hori eramaten dute –Joxemarik. –konpromisoren bat baldin badute eta on samarra nahi baldin badute, orduan bai, etortzen dira harategi txikietara –Maritxuk. –Tabernetan adibidez bertako haragia erabiltzen dute. Ostalaritzan asko zabaldu da kanpokoa erostea, baina hemen asko mantentzen da bertako haragia. Zergatik jaten da haragi gutxiago? Joxemariren ustez, lehentasun kontua bada, “garai batean etxea ordaindu, tabernako jirak egin eta ondo jan. Orain, urtean oporraldi batzuk, internet, kotxea... gastu asko sortu dira. Egunero baba jaten aritu zirenak, dirua irabazten hasi zirenean haragia erosten hasi

Haragi gutxiago jaten da –Lehen haragi gehiago jaten zen, –dio Maritxuk. –Baina garai batean beti jan izan zen gehiago ala urte batzuetan? Zuek gazteak zinetean oso haragi gutxi jaten zen, ez zegoen dirurik –Joxemarik. –Baina tailerrean dirua irabazten zutenean, bateko soziedadera, besteko... –Maritxuk. –Ba umetan eta gaztetan haragi gutxi jan zutenak, dirua irabazten hasi zirenean haragi asko jaten hasi ziren –Joxemarik.

Uzkudun harategian labeldun txistorrarik ez dute egiten, baina esan digute aurten Azpeitiko lehiaketan hirugarren saria irabazi dutela. Probatzeko modukoa izango da!


9 ziren, haragia estimatzen zuten”. Luis akordatzen da Etxabenetik [fabrikatik] nola joaten ziren, diru freskoa eskuan, soziedaderako haragi bila, ia egunero. Poliki-poliki haragi kontsumoa jaisteaz gain, azken urteotako krisiak ere eragina izan du. Diru sarrerarik ezean alde guztietatik gastuak murriztu behar. Bi aldaketa nabaritu dituzte Uzkudun harategian: batetik, kantitate txikiagoa eramaten du bezeroak, eta bestetik, genero garestiagoa, asteburuetan-eta kontsumitzen zena, hala nola, foie-grasa, iberikoak eta azpizuna gutxiago saltzen dira.

Behi zoroen garai eroa klenbuterola, oilaskoen dioxinak, behi zoroak... eskandalu asko izan dira zenbait urtetan eta horrek nola eragin dien galdetu diegu Uzkudundarrei. 2000ko otsailean Azpeitian agertu omen zen behi zoro horietako bat eta Uzkudun harategian aste batetik bestera salmenta %20 jaitsi zen. Joxemarik dio telebistan beste konturik ez zela, “akabatutako behiak palarekin mugitzen ikusten zen, nazka emateko moduan. Pentsa, Europako biztanle erdiak hil egin behar genuela ematen zuen”. Hasierako kolpea gogorra izan zen harategientzat, baina beraiei epe luzera ondo etorri zaiela dio Joxemarik. Onartzen du merkatuan “desmadre” handia zegoela, mafia, granjetan zikinkeria handiak egiten zirela. kontrolak asko zorroztu dira ordutik eta pentsuak hobeak dira. Baserritarrek ahalik eta ondoen eginda ere, pentsuaren kalitatea ez zen hain ona –dio Joxemarik. kontrol zorrotzek lan prozesuak zaildu dituzte eta kostuak igo dira, eta jan behar duenak ordaintzen du hori. Dena dela, berriz dio Joxemarik epe luzera harategi txikiak irabazten atera direla, prezioan ez baina, kalitatean konpetitu behar baitute.

Label beharrik ez dute sentitu Neurri egokia iruditzen zaie jakiei labela ezartzea, baina harategian ez dute beharrik sentitu, jendeak ez die halakorik eskatu. Herria txikia izaki, kaleko jendeak badaki inguruko baserrietako ganadua dela. Joxemarik astean-astean, saltzeko daukan ganaduaren informazioa jartzen du harategian. Derrigorra dauka txahalari hiltegian jartzen zaion fitxa erosleen bistan ipintzea. Nahikoa omen da ordea esatea txahala Espainian jaioa, hazia eta hila izan dela. Joxemarik baserriaren izena jartzen du. Eta haren amak hala dio: “Uste genuen jendea ez zela fijatzen baina batzuk galdetzen dute: ‘hori zein baserritakoa da?’”. Ama-semeek uste dute jendeak gero eta gehiago baloratzen duela hurbiltasuna, hainbeste eskandalu egon eta gero, munduaren bestaldetik era guztietako jakiak ekartzen diren garai hauetan, “zenbat eta hurbilagokoa izan orduan eta konfiantza gehiago dauka jendeak”.

O

nintza irureta azkune


skuartera, gerra garaiko historia kurioso bat iritsi zaigu. Zoritxarrez, protagonista, Jose Egirao Zubimendi (1914, Madril), duela 30 urte hil zen. Seguru gaude berak zehaztasun handiagoarekin kontatuko zizkigula bere ibilerak, zenbait datu edota data airean geratu zaizkigueta. Hala ere, bere alabak askotan entzuten zizkion aitari gazte garaiko kontuak. Horri esker jakin dezakegu, esate baterako, Jose Madrilen jaio bazen ere, uda Arroagoian pasatzen zuela, futbolaria zela, gerran errepublikarrekin ibili zela, Euskal Selekzioan ere bai, Mexikoko ligan parte hartu zuela‌

gerra garaianEuskal Selekzioan

J ose e gira o z ubiMen di , 1940 a n M ex ikon , a st urias t ald ean J okat zen zu ene an .


Arroagoiko Altube baserriko Antonia Zubimendiren semea zen Jose. Antonia, bere ahizpa Josefarekin, Madrilera joan zen lanera. Han, Antonio Giraorekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba izan zituzten: Antonio, Jose eta Maria Luisa. Familia Madrilen bizi zen baina udan, urtero, amaren jaiotetxera etortzen ziren oporrak pasatzera.

Jose, Madrilen, futbolean ibiltzen zen Tranviaria taldean. Agrupación Deportiva Tranviaria zen taldearen izen ofiziala. 1923an sortu eta 1948an desegin zen. Ez dakigu noiz hasi zen talde hartan Jose, ezta zenbat urtean jardun zuen ere, baina Joseren alabak gordeta zuen aldizkari zati bati erreparatuta, badakigu 1934an taldeko kide zela. 20 urte izango zituen, orduan.

1

1

Altubetik Madrilera

Lehenago ere, euskal futbolariak batu eta talde batean biltzeko ahalegin batzuk egin baziren ere, esan daiteke euskal selekzioa 1937an sortu zela. Euzkadi izena jarri zioten selekzioari eta helburua atzerrian gerrarako fondoak biltzea izango zen. Euskal Herrian bertan ere aritu ziren. Izan ere, Euzkadi hegazkinaren aldeko kanpaina abian zen. Hainbat kultur eta kirol ekitaldi antolatu ziren Eusko Jaurlaritzarentzat gerrarako hegazkin bat lortzeko. Tartean, Euzkadiren partidua. Frankistek Bilbo hartu zutenean, ordea, (1937ko ekaina) atzerrira alde egin behar izan zuten jokalariek. Lehendabizi, Frantziara.

Gerra bete-betean Francoren altxamendua hasi zenean (1936ko uztaila) Madrilen zen Jose. Ordurako aita hilda zuen. Ama Antoniak eta arreba Maria Luisak Guadalajara alde egin zuten. Josek eta anaia Antoniok, berriz, gerrara joan behar izan zuten: bata errepublikarrekin eta bestea frankistekin, hurrenez hurren. Jose komunikazio teniente gisa ibili omen zen. Frontetik ihes egitea lortu zuen, baina Frantziako errefuxiatu-esparru batean amaitu zuen. Badirudi, garai hartan, han inguruan zeudela Euskal Selekzioko kideak. Auskalo nola, Euzkadi selekzioa s tu rias ta lde a : l a rrinag a , t oMas a g irre , J os e e girao , P edro r e geiro , s a bino a g irre , t oMa s ko kideekin harremanetan jarri, eta r e gue iro e ta “ el c havo ” u rkia ga J oka lari eus kal dun ekin . errefuxiatu-esparrutik ihes egitea Asturiasek fitxatu lortu zuen Josek. 1937ko udazkenean selekzioa Ameriketara Mexikon, Asturias taldeak fitxatu zuen. Talde hori, joatekoa zen. Jose jatorri euskalduneko futbolaria izanda, fitxatu egin zuten. Abizena aldatu egin behar izan zuen, ordea. Mexikoko lehen mailako taldea izan zen; 1918an sortu zuten han Mexikon aurkitzen ziren asturiar batzuk. Giraori, “e“ bat gehitu zioten, abizena euskaldunduz. Helburua zen Mexikora emigratutako asturiarren bataSelekzioa Mexikora joan zen, han partida batzuk jokatu suna lortzea. Gerora, euskaldun mordoxka ibili ziren eta, gero, Hego Ameriketan zehar ibiltzeko. Jose, ordea, Mexikon geratu zen. Ez dakigu partidurik jokatu zuen selekzioa- Asturias taldean. Izan ere, Euzkadik Ameriketako buelta amaitu zuenean, taldea desegin egin zen eta zenbait rekin, bai, ordea, Euzkadiko jokalari moduan iritsi zela Mexijokalarik Mexikon geratzea erabaki zuten. kora.


J os e e g ira o z ubiMen di , “c a becita

Jose aurrelari lanetan ibiltzen zen. “Cabecita de oro” deitzen zioten, baloia buruz jotzeko zuen gaitasunagatik, seguru asko.

Mexikoko klase altuan Futbol jokalaria izanda, Josek Mexikoko klase altuarekin harremanak izan zituen. Mexikoko aberats jendea mugitzen zen Club deportivo de Campo edota El Chairel bezalako lekuetan ibiltzen zen Jose. Garai hartan ezagutu zuen Manuela rey, jatorri galiziarreko mexikarra, eta gerora bere emazte izango zena. Futbolaria izan bazen ere, tenisean eta golfean ere ederki moldatzen omen zen. Torero lanetan ere ibili omen zen Jose.

Euskal Herrira bueltan Artxiboetan topatu dugun Joseren emigrazio fitxaren arabera, badirudi 1950ean Arroara itzuli zela. Alabak ere zerbait gogoratzen du, aita ezkondu aurretik Euskal Herrira etorri zela familia bisitatzera. Ez omen zekien hona etorri eta errepresaliatua izan ote zitekeen eta bueltatzerik izango ote zuen, eta badaezpada ere Hendaiatik Hondarribira txalupan pasa omen zuen muga, erdi ezkutuan. kontuak kontu, 1951an ezkondu egin zen Mexikon Manuela rey-rekin. Hiru alaba izan zituzten, Maria karmen, Bego eta klaudia. Emigrazio fitxan, Jose merkataria zela agertzen zaigu. Alabak kontatu digunez, Josek futbola utzi zuenean, Mexikon ospe handia duen Corona garagardoa egiten zuen enpresan ibili omen zen lanean. Hemen Coronita bezala ezagutzen dugun garagardoa saltzen aritzen zen, beraz. 1969an, emaztea hil egin zitzaion eta, orduan, Jose bi alaba gazteekin, 2 eta 9 urtekoekin, Euskal Herrira itzuli zen, Zumaiara hain zuzen ere, bertan bizi ziren-eta bere ama eta arreba.

A

maiur Aristi

de oro ”


3

1 Azaroaren 29a

Azaroaren 30a

Abenduaren 3a

Gaztaina erre eguna ikastetxean

Zarautzen Gazte koruen VI. tailerrean parte hartu zuen Amalda abesbatzak

rafa Berasategiren "Antartika urtzen" erakustaldia areto nagusian

Abenduaren 4a

Abenduaren 7a

Abenduaren 8a

Hitzaldia etxe kaleratzeen inguruan Stop Dehaucios taldeak antolatuta

Zestoako Elikagaien Bankuak antolatuta janari bilketa arrakastatsua

Tango eta milonga ikuskizuna 9. urtez arkupetan

Abenduaren 9a

Abenduaren 11a

Abenduaren 11a

Human talde zestoarrak disko berria aurkeztu du Lasarteko Elebeltz aretoan

Bainuetxeko geltokia berritu da presoen birgizarteratzea helburu duen proiektu baten baitan

Gaztain erre eguna Aizarnako eskolan

Abenduaren 12a

Abenduaren 12a

Abenduaren 13a

TSko langileek protestan jarraitzen dute adostasun faltaren aurrean

Ipuinak kontatzen hasteko tailerra Arroabean Bego Alabazanen eskutik

reggae gaua Gaztetxean

Abenduaren 13a

Abenduaren 14a

Abenduaren 15a

Hainbat herritar III. Urkome Sarien artean

Andrina Basandrina ipuin kontalaria eta globoflexia Aizarnan

Agiro mendi taldea eta Ekain Guraso elkarteak antolatuta, famili giroko mendi irteera


caritas eskua emanez taldea:

ereiten

lbisteak medioetan entzute hutsak ito egiten gaitu, saltoki eta erakusleihoetan “salgai” edo “alokatzen da” bezalako kartelak zintzilikatu dira eta gosea pasatzen ari den hura, gertuen daukaguna izan daiteke. krisialdi ekonomikoak bizi baldintzak eta bizitzeko moduak aldatu ditu, baina badira oraindik ere esperantza izpiak oparitzen dituzten elkarteak. Zestoako Caritas taldeak urteak daramatza lanean. Askorentzat Elizari lotutako erakundea da, eta beste askoentzat ez da ezaguna ere. Josune Zabaleta, Mª Angeles Odriozola, Lutxi Erkizia, Jacqueline Zunzunegi eta Itziar Urteagak elkartasunari eta gizatasunari loturiko irakasgai bat jarri digute mahai gainean.

Behar gehien dutenentzat lan egiteaz gain, pertsonen duintasuna aldarrikatu eta entzuten dakiten emakumeak direla erakutsi digute. Handik eta hemendik dirua jaso, hura gestionatu eta laguntza behar duen horri dirua eskaintzen diote, inolako konpromisorik gabe. Josune, Mª Angeles eta Itziarrek 15 urte inguru daramatzate lanean, Lutxik, aldiz, pare bat. Jacqueline Zunzunegi da kide berriena eta gazteena aldi berean. Aurten hasi da eurekin kolaboratzen eta gainerakoak oso gustura daudela aitortu du Josunek “teknologi berrien inguruan asko daki eta guk berriz, zero! Beraz, berak jakinaren gainean jartzen gaitu beti” Jendearen laguntza eskaerak hileko lehenengo ostegunean goizeko 11:00etatik 12:00etara Zestoako apaizetxean, kale Okerra 3an, jasotzen dituzte. Eskaera eta beharren arabera taldeko kideak elkartu eta koldo apaizaren laguntzaz landu beharreko kasuen analisi antzeko bat egiten dute eta laguntzarako irizpideak finkatu. “Lehenengo pausoa ia Zestoan erroldatuta dagoen jakitea da. Herri mailan ez dugu kasu gehiegirik izaten, herri txikia delako. Baina egia da Azpeitia eta Azkoitia inguruan denetarik ikusten dela eta gero eta kasu gehiago daude” dio Mª Angelesek. “Argiaren fakturak ordaintzeko dirua behar dutenak edota etxearen alokairua ordaintzeko laguntzak behar dituztenak

izan ohi dira gehien ikusten ditugun kasuak”. Beste batzuetan ere tokatu ei zaie bidaia-txartela ordaintzea ere euren herrialdeetara bidaiatu nahi baina ezin izan duten atzerritarrei. kasuak aldi baterakoak eta puntualak izaten direerrege la gehienetan diote, baina “dozena erdi bat bezPe ran , familia ingururi laguntzen diogu urtean” dio caritas en alde Mª Angelesek. talo Po stua Gabon garaian ere izan ohi dute eginbehaizan go da rra. Errege kabalgata egunean San Joan eta GiPlazan sasola zaharren egoitzetako egoiliarrei opariak egiten dizkiete eta noiz edo noiz beharra izan duten herriko familiei ere Gabonetako otarren bat eman izan diete. Elizbarrutiak baditu taldeak gizarte laguntzak bideratzen dituena, espetxe pastoraltza (presoei laguntza ekonomikoak ematen dizkiena) eta osasun pastoraltza (gaixoentzako laguntza taldeak). Herri gehienetan arlo horiek talde banatan antolatzen dira. Zestoako kasuan presoei laguntza emateaz eta Caritasen egiteko arruntez talde bakarra arduratzen da. Gaixotasunak dituzten pertsonentzako laguntza, berriz, beste talde batek burutzen du. Elkarte lokal bat baino, bailara mailan lan egiten duen elkartetzat dute euren burua. Urola mailan, elkarlanean dihardute. Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako taldeak hilean behin biltzen dira dituzten kasuen inguruan hitz egiteko. Donostiako Caritaseko egoitzatik ere aholkulari bat etortzen zaie kasuak bideratzen laguntzeko. Gipuzkoako gainerako elkarteekin ere harremanetan daude etengabe. Urtean behin biltzen dira elkarte horiekin esperientziak eta iradokizunak euren artean trukatzeko. Garrantzi handikoa da beste elkarteekin izandako elkarlana, baliabide berriak bilatu eta aholkularitza jasotzeko ezinbestekoa dela diote.


5

1

Josune zabaleta, itziar urteaga, lutxi erkizia, JacQueline zunzunegi eta Mª angeles odriozola

Gai zaila da, pertsonala eta tentuz tratatu beharrekoa. Udalarekin dituzten harremanak “nahiko mugatuak” direla ere aitortu dute eta hori horren arrazoi izan daitekeela. Hala, Udala eta Caritas elkartearen artean lankidetza bermatuz gero amaierako emaitza ere hobea izango zitekeela aldarrikatzen dute partaideek. Era berean, argi dute “asko dagoela egiteko” eta zoritxarrez finantzaketa iturri bakarra Elizaren bidezkoa da. Herri handitan badira behartsuentzako aterpeak edota lokal bereziak. “Zarautzen adibidez negurako bakarrik irekitzen dute aterpe bat. Urola mailan nahi izan dugu mota honetako aterpe bat lortzea, baina ezinezkoa da” gaineratu du Mª Angelesek. Bitarteko ekonomiko eta fisiko eskasak dituzte, baina gainerako elkarteekin harremanetan egoteak lana errazten diete. “Norbaitek aterpea edo beharko balu guk hemendik bideratu genezake. Herri txikitan modu horretan funtzionatzen dugu, denok denen telefonoak ditugu” aipatu du. Elizkizunetatik eta urtean zehar Elizaren bitartez burutzen diren diru-bilketen bitartez biltzen dute diru guztia; aurreko urtean adibidez, 6.000 euro biltzera iritsi ziren. Urtean lau diru-bilketa nagusi burutzen dituzte: bi herriko eta beste bi bailarako beharrizanetarako. Hala eta guztiz ere, dirurik gehien santa eskeko bilketa eta Gabonetan abesbatzaren laguntzaz eginiko bilketarekin lortzen dutela diote. “Diru-iturri berriak planteatzen ari gara, modu berriak jendearen-

gana hurbiltzeko eta bilketa handiagoak egiteko” dio Josunek. “Adineko jendea da gehien hurbiltzen dena. Nahiz eta jendea oso ongi portatzen den, gazteen parte hartzea botatzen dugu faltan”. Jende gaztea eta bestelako erlijio-ikuspuntua duena erakarri nahi dute, bai laguntzak emateko eta baita boluntario lanak egiteko ere, horretan dihardute apurka-apurka. Caritasekoek argi dute beharra duena edonor izan daitekeela eta gero eta gehiago direla. Bizimaila altuena duena ere irits daiteke laguntza behar izatera, gero eta gertuago daukagula behartsuena. Lutxi, Jaqueline, Itziar, Josune eta Mª Angelesek hausnarketarako bide berriak ireki dizkigute. Ez dezagun ahaztu, beharrak ez du legerik.

J

anire Diaz


artisau ak gertutik

herriko

ezagutzen

Gure herrian ugaltzen ari ote dira artisauak? Ez, ziurrenik; eskulangintza bazter guztietan izango zen garai batean: otargileak, zintzarrigileak, abarka eta alpargatagileak… Haiek ikusten ditugu orain gaur egungo azoketan, garai batean zeregin hori lanbide zutenak. Ofiziotik afiziora ere alde txikia dago askotan. Urrutira joan gabe, denok dugu gertuan egurra edo antzeko materialen bat lantzen duenik. Jakiei begira hasten bagara ere, artisauak izan daitezken sukaldari fin ugari da herrian, marmeladak, tarta goxoak, ogiak, gazta, eztia… egiten dituztenak, baita edari ezberdinak ere, hala nola likore, sagardo edota patxaran eder askoak. Gaurkoan, bitxiak egiten dituztenak ekarri nahi izan ditugu gurera. Ea nola bizi duten berek mundu hau, zer lantzen duten eta non ikasi duten.

amancay gaztañaga. Madrilera Arte Dramatikoa ikastera joan zenean, ordura arte denbora-pasa zena gehiago garatu zuen. Ohartu zen antzerki munduan aktore batek josten eta eszenografiaz ere jakin behar zuela. Horrek material asko ezagutzera eta esperimentaziora eraman zuen. "La gata de Pandora" ideia Zestoan sortu zen. Dantzako ikasleek, askotan, emanaldietako arropak nondik ateratzen zituen galdetzen zioten. Asko berak eginak ziren, eta autonomo egin eta saltzen hastea pentsatu zuen. "Vintage" estiloko osagarriak egiten ditu; poltsak, diru zorroak, lore lehorrekin eginiko belarritako eta eskumuturrekoak, harri naturalekin eginiko zintzilikarioak... guztia material ekologiko eta organikoekin. Orain, zilarra eta brontzea lantzen ari da. Labe berezi bat ere erosi du horretarako. kalean berari zuzenean galdetuta edota www.lagatadepandora.com -en lor daitezke bere lanak. bihotz uzkudun. Artisautzatik bizi dela zazpi urte inguru da. Historia luzea da: garai hartan, Hego Ameriketan zebilen, eta bere eskuak ziren biziraupenerako zuen tresna bakarra. Artisautzaren inguruan mugimendu handia ikusi zuen, eta bizimodu bezala aukera bat, baita bidaiatzeko ere. Ideia gustatu zitzaion, eta animatu egin zen. Makrame teknikarekin egindako gauzak, eskumuturrekoak, poltsak, bufandak... egiten ditu. Teknika hori orain dela 2000 urte k.a. erabiltzen zen. Oso teknika interesgarria da, ez baita tresna berezirik behar; haria eta eskuekin korapiloak egitean datza. Ez du lanak saltzeko leku finkorik. Azoketan parte hartzen du. Abenduan, Soroperitan izango da.

Gabon atarian, herri askotan egiten dira artisau azokak. Zestoan ere, abenduaren 22an (11:00-14:30 eta 16:00-20:00), azoka bat izango da Amancay Gaztañagaren Alima Dantzako lokalean. Hirugarren urtea da artisau azoka berezi hau antolatzen dela, eta han lortzen den diruaren zati bat Indiako haurrei laguntzeko NavaJeevan elkartearentzat izango da. Denetarik erosteko aukera izango da: bitxiak, jantziak eta osagarriak, panpinak, turroiak, pastak, marmeladak, likoreak…


7 1

ane indamendi. Betidanik izugarri gustatu izan zaio eskulan desberdinak egitea, baina nahiko berria da artisautza munduan. Duela urte erdi inguru jarri zuen lehen aldiz postu bat. Beroaldi batean hartu zuen erabakia. Denbora, pazientzia eta iniziatiba bazituen, eta zergatik ez aprobetxatu aukera? Mota eta estilo guztietako bitxi edo apaingarriak egiten saiatzen da. Berezienak korapilo zeltetan inspiraturikoak dira, koloretako larruzko lokarriekin eginikoak. Lan asko eskaerapean egiten ditu, nolabait pertsonalizatuak. Ostiraleroko azoka alde batera utzi beharra izan du denboralditxo baterako, baina gainontzeko azoketan parte hartzen saiatzen da, eta Facebookeko keyna profilaz ere baliatzen da enkarguak bideratzeko. aiora urbieta. Badira urte batzuk sendabelar, ukendu, perfume, eta olioen munduan sartu zela, baina, bitxiak egiten, urtebete inguru darama. Hego Ameriketara egindako bidaia batean sortu zitzaion bitxiak egiten hasteko ideia. Makramezko gauzak egin eta haiek salduz bidaiatzea zuen helburu, eta horrela hasi zen harizko eta harri mineral, landare hazi, luma, hezur nahiz alanbrezko lanak egiten. Bere lanak Euskal Herrian zehar egiten diren hainbat artisau azokatan saltzen ditu, eta zuzenean berarekin harremanetan ipinita ere lor daitezke, noski. iraia llanos. Artisau munduan sartzea orain dela urte eta erdi bururatu zitzaion. Ikasketak amaitu eta lanik bilatzen ez zuenez, denbora libre asko zuen, eta pentsatu zuen aukera ezin hobea zela norberak egindako produktuak zabaldu eta ezagutzara emateko. kuriositatez hasi zen bitxiak egiten, eta gustatu eta jarraitu egin zuen. Fimoa lantzen du batez ere: lepokoak, belarritakoak, eskumuturrekoak, eraztunak eta paparrekoak egiten ditu. Herriz herri ibiltzen da artisautza azoketan bere produktuak saltzen, eta azoka horietan lor daitezke bere produktuak. Enkarguz ere egiten ditu, eta Facebooken orri bat egiteko asmoa du laster bere kontaktu eta produktuen argazkiekin.

alaine kortadi. Udaberrian hasi zen artisautzan murgiltzen. Amak animatu zuen bitxiak egin eta salgai jartzera, haren ile apaindegiko erakusleihoa aukera ona izan zitekeelakoan. Hainbat material probatzen eta lantzen hasi zen orduan, gehien gustatzen zitzaizkion gauzak aurkitzen; fimoa, feltroa eta narrua erabiltzen ditu belarritakoak, lepokoak, eraztunak, diademak, ileko apaingarriak, eskumuturrekoak eta paparrekoak egiteko. Teknika berriak ikasten ari da. Orain, soutache teknika probatzen dabil; harriak eta lokarriak elkar jostean oinarritzen da. Oraindik gauza gutxi egin du, baina oso gustuko du. karmele ile apaindegian ditu bere lanak, eta abenduaren 22an Alimakoan eta 26an Soroperitako azokan egongo da. mia rissanen. Ehungilea da. Trapuzko alfonbrak, kotoizko edo artilezko bufandak eta lihozko fularrak egiten ditu ehungailu handian. Ikastaro batzuk ere eman izan ditu. Erakustaldietan, mahai gaineko ehungailu txikia ateratzen du. Gazte garaian ikasitako lanbidea du; bere arropa egiten ikasi nahi zuen. Seme-alabak txikiak zirenean hasi zen berriro hariekin jolasean, eta, igandero, Gipuzkoako hainbat herritako artisau azoketara joaten. kontsumo azkarraren aurkako ekintzailea da, eta asko gustatzen zaio “zuk zeuk egin� filosofia. Azkenaldian ez da, ordea, azoketara ateratzen; salmenta asko jaitsi da, eta etxean gordeta dauzka fularrak eta alfonbrak. Bere produktuak saldu eta ekoizteari baino garrantzi handiagoa ematen dio orain trebetasunak partekatu eta prozesua besteekin bizitzeari, emakumezkoak gehienetan.

N

aiara exposito alberdi


agenda ab 20

en dua

. . . o stirala

Ertxiña musika eskolako entzunaldia, Kultur Arroabeko eskolak, egoera ekonoEtxean, 18:30ean. miko kaskarrari aurre egiteko hiru otarren zozketa egingo du. Olentzero Arroabeko eskolan izango da eskutitzak jaso eta txistorra jaten. ”Izan bedi emakumea” antzezlana Kultur Etxean 22:00etan.

22 23 24

igandea

III. Artisau azoka Alima dantza gunean 11.00etatik 14:30era eta 16.00tatik 20.00tara. astelehen a

Zestoako Gabon Abesbatzaren azken ensaioa 21:00etan Kultur Etxean. asteartea

Gabon kantak. Goizean umeen txanda, herri eta auzoetan. Arroagoian Olentzeroren bisita izango dute goizean. Arratsaldeko 17:00etan Zestoako Gabon Abesbatza.

26

o ste guna

9:00. Idiakaitz txistulari taldea. XXIV. Barazki eta fruta lehiaketa. Urolako XVI. Ezti lehiaketa. XV. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Aizarnako talogileak, Zestoako artisauak eta eta salmenta-postu franko. 12:00. Felix eta Eider trikitilariak, plazan. Idiakaitz txistulari taldea. 12:30. Sari banaketak. Jarraian, trikitilariak. 13:30. Gazta eta sagardoa dastatzea. 17:00. ‘Beldartxo jatuna’ umeentzako ikuskizuna, Kultur Etxean. 17:15. Denok kiroldegira, kalejiran, Laranjadi txarangarekin. 18:00etan kiroldegian profesionalen arteko pilota partidua eta sokatira auzo eta herritar taldeen artean. Ondoren, Laranjadi txaranga, afalordura arte.

27 30

o stirala

Txokolatea txurroekin Gaztelekuan 16:00etan. astelehen a

PIN Umeen Gabonetako Parkera irteera Gaztelekutik. Irteera Gurutzetik 10:00etan, itzulera 19:00etan. 10 euro.• III. San Silbestre lasterketa. 16:00etan 12 urte artekoak (Erdikalea-Laranjadi itztulia), 16:15ean 12 urtetik 15 bitartekoak (2 itzuli) eta 16:30ean 16 urtetik gorakoak (3km-ko itzulia).

31

asteartea

"Tantaz tanta Preso eta iheslarien eskubideen alde" elkarretaratzea plazan 19:30ean.

ur 05

tarrila igandea

Errege Magoak 18:45ean iritsiko dira Akoara. Inoiz baino gehiago behar dituzte laguntzaileak. Animatu eta deitu 650 197188 telefonora. Arroabean ere izango da kabalgata eta haur guztientzat opariak banatuko dituzte.

11

laru nbata

Bilboko "Tantaz tanta Itsasoa gara" ekimenera joateko autobusak izango dira. Izenematea ohiko tabernetan.

24

o stirala

Yereguitarren erlojugintza lanen inguruko hitzaldia Aranburu landetxean.

Bakarren batek oraindik ez badaki ere, Danbolin aldizkaria etxe guztietara doan banatzen bada ere, 300 herritarretik gora dira jada proiektua diruz indartu asmoz urtean 25 euroko ekarpena egiten dutenak. Bai, bai, gainontzekoek bezalaxe jasotzen dute etxean, ez diegu urre koloreko kartazalean bidaltzen, ez eta nahiko genukeen opari bikainik egiten ere, baina hala ere, gure lanarekin bat egin eta lagundu asmoz diru ekarpena egiten dute. Danbolinentzat dira sarrera hau behar beharrezkoa da gaur egun eta asko estimatzen dugu. Jarraitu horrelaxe, mila esker bihotz bihotzez!! Eta ez genituzke ahaztuta utzi nahiko urteetan publizitatea jartzen jarraitzen duten herriko establezimenduak ere. Hauentzat ere garai guztiak ez dira berdinak izango, baina hala eta guztiz ere, hortxe jarraitzen duten finfin urtero aldizkaria laguntzen, eskerrik beroenak zuentzat ere benebenetan. ArANBUrU LANDETxEA ArIN ASESOrIA BAkUN ITZULPEN ETA ArGITALPEN ZErBITZUAk EkAINBErrI ELOrZA JANArIDENDA ELOrZA MErTZErIA ESkUA TErAPIA ZENTrOA FATI TABErNA IrANZU kAFETEGIA

IrAOLA ZAPATA DENDA kIMU BAT kOIOTE TABErNA LA HUErTA FrUTADENDA LOPENE HArATEGIA LOrENTxA TABErNA MAIrI LENTZErIA MAMEN ESTETIkA ZENTrOA MIANTxA JANArI DENDA MIZU HOrTZ kLINIkA MOLLErGI TABErNA ONENAk ALTZArIAk PATxI OTxUA HArATEGIA POTxOLO LIBUrU ETA OPArI DENDA rOMANA OkINDEGIA SANTANDEr BANkUA SASTArrAIN BASErrI ESkOLA SUryA OSTEOPATIA ETA kIrOL MASAJEA TxOkO TABErNA UGArTE BUrDINDEGIA UZkUDUN HArATEGIA UZTAPIDE TABErNA xABIEr ASEGUrUAk ZESTOA AUTOESkOLA ZUBIA GESTOrIA


9

1

oiloen moduan,

aztarka F ernando Arzallus

a rgaz kia : i n da lezio o Ja ngu ren . www . g uregiPu zkoa . n et . g iPu zkoako a rtx ibo o rokorra . oa06775

San Lorente ermita eta behi parea ikusita, Enrike Zurutuza albaitaria (Ataun, 1917 – Azpeitia, 2010) etorri zait burura. Badu, izan ere, prentsan kontatua, lerro hauetara ekartzeko moduko anekdota polit bat. Zumaia eta Zestoaren arteko mugak zirela-eta, antzina izandako liskarrak ditu aipagai. Berari utziko diogu hizketan: «Dirudienez, garai batean, bien arteko muga [San Lorente] ermitaren paretik pasatzen zen: aurrealdea bere aldarearekin Zestoari zegokion, eta atzealdea sarrerako atearekin Zumaiari. Biak auzitan zebiltzan eta

zestoarrei –garaipena erregutzeko seguruenik– ez zitzaien ermita hartantxe meza egitea baino gauza hoberik bururatu. Joan ziren, bada, agintariak eta kabildoa, baina zumaiar haserretu batzuk sarrera oztopatzen zuten, eta beren herriko atetik Zestoako inor ez zela sartuko, botatzen zuten desafioa. Egoera korapilatsu hartan, zestoarrek, moderatuagoak, eta mutur-joka hasi beharrik gabe, konponbidea aurkitu zuten. Ermitak leiho txiki bat du aldare gainean, beraz, Zestoako partean. Ondoko baserritik ekarri zuten eskailera luze bat eta berarekin pasa ziren barrura. Dirudienez, apaiza lodi samarra izan behar zuen eta lanak izan omen zituzten leihatilatik barrura sartzen. Elizkizun errukitsua ospatuta lasai-lasai itzuli ziren, aho zabalik lagata zumaiarrak. Gaur egun, ermita hura eta baserria Zestoakoak dira. Ondo baliokoa izan zuten meza».

zestoarren

erretolika

ZOritXarreZ edO ZOriOneZ, diruaK Pisu handi saMarra dauKa gure biZiMOduan. gure herriKO hiZKeraK biltZen dituen esaMOlde eta hitZei begiratu besteriK eZ dagO! hauei begiratu bat eManda, esangO genuKe Pisua, ZOriOneZ bainO gehiagO, ZOritXarreZ dauKala.

astian bi ostiral pasau

•beti allau eZinda. Diruz iritsi ezinda. •astian bi Ostiral Pasau. Ezinean, egora latzean (di-

ruz iritsi ezinik) dabilenari esan ohi zaio, ostirala iristea kosta egingo zaiola adierazteko. Garai batean, izan ere, astero-astero, astearen bukaeran, kobratzen zen. •dirua auZuan!. Dirurik ez dagoela adierazteko. •benga dirua!. “Emaidazu dirua” esateko modua, baina eskatu ordez, aginduz. Benga. •besten lePOtiK ibilli. Besteren kontura, besteren bizkar ibili. •bi PerrO tXiKi baliyOKO ittu. Diru dexente balioko duela adierazteko. •laPur bildurriK eZ iZan. xoxik gabe geratzean esan ohi den esapidea; lapurrak etxera etortzeko inolako kezkarik ez dagoenean erabiltzen da; ezer ez dagoen tokitik ezer ezin baitaiteke ostu. •dirua in. Aberastu. •diru-tXaMar. Diru apurrak. •esKuarte handiya iZan. Diru, baliabide edo ondasun asko izan. •KittOiK in eZ. Diruari dagokionez, ezertxo ere ez irabazi; norberaren gastuak kitatzeko ere adina ez egin. •PetO eOn. Hutsik, dirurik gabe egon edo gelditu.

tXanPOn MOtaK: dukat duro-zilar errialbiko erriel ontza ontzako urre txakur haundi

Ilustrazioa: Iban Altuna



145 danbolin abendua