Issuu on Google+

2012ko iraila

131 zk.

Zuloan sartuta


Aurtengo udak ere egin du berea. Festetako ajeari nola edo hala buelta eman, oporraldia alde batera utzi, eta betiko martxan hasteko ordua iritsi da gehienentzat. D a n b o l i n ere, abuztuko etenaldiaren ondoren, itzuli da zuen eskuetara. Aldizkariak hilabeteko oporraldia izan du, bai, baina d a n b o l i nen presentziarik ez da falta izan uda honetan. Hortxe ibili gara alde batetik bestera d a nb o l i neko “txiringitoarekin”, kamisetak saltzen, txapak banatzen, bazkideak lortu nahian… baina ez pentsa presentzia kontua bakarrik izan denik; beharrak bultzatu gaitu horretara. Udan ederki ibili gara gehienok firin-faran, baina ez dugu ahaztu behar krisi ekonomikoa gogor eragiten ari dela ia arlo guztietan, eta, nola ez, euskal hedabideetan. Eusko Jaurlaritzako murrizketen ondorioz, d a n b o l i nek diru laguntza gutxiago jasoko du aurten, (5.000 euro beharrean, 3.000 euro) eta horri alde batetik edo bestetik buelta eman beharra ikusi dugu. Gu, indartsu gaude; inoiz baino jende gehiago gaude erredakzioan, eta, urtero moduan, gogotsu hasi dugu ikasturtea, baina ezin da ahaztu dirurik gabe jai dagoela. Tristea, baina horixe da errealitatea. Konturatuko zineten hil honetako d a n b o l i n normalean baino motxagoa dela. Lehen esan bezala, handik edo hemendik aurreztu beharra dago, eta noizean behinka pisu pixka bat kenduko diogu gure aldizkaritxoari, 20 orrialdekoa beharrean 16koa eginez. Hala ere, aipatu behar da aldizkarian kabitzen ez diren kontuak Interneten zintzilikatzen hasiko garela. D a n b o l i nek Facebookeko profila ireki du. Egin zaitezte d a n b o l i nen lagun! Ikusten duzuen moduan, diru arazoak hor daude, baina guri lanerako gogoa ez zaigu alde egin. Nork bere harri koskorra ekartzeko ordua dela uste dugu. Horrela, egoerari errazago egingo diogu aurre. Fati tabernakoek ekarri dute beren harri koskorra: azken pintxo poteoko irabazi guztiak d a n b o l i nentzat bildu zituzten, 600 €! ESKERRIK ASKO! Azkenaldian, bazkide berri gutxi lortu ditugu, baina seguru gaude oraindik asko zaudetela egiteko. Gogoratu bazkidetza ez dela harpidetza, eta d a n b o l i n zuen etxean doan jasotzeak ez duela esan nahi gustuko baduzu lagundu ez dezakezunik.Urtean 25 €-ko kuota besterik ez da. Oraintxe duzue aukera zuen harri koskorra ekartzeko! Uda honetan inoiz baino argiago ikusi da Zestoan diru askorik gabe baina herritarren elkarlanarekin gauza politak egin daitezkeela. Zerbeza Festa eta herriko festei begiratu besterik ez dago. Azken urteetako aurrekontu txikienarekin hiru asteburu festan ibili ez gara ba! Bejondeigula! Gauza txarrei alde positiboa topatu behar diegu, eta, diru kontuak diru kontu, denon artean buelta emango diogula pentsatu. Nire partetik, Zerbeza Festako pankarta batean agertzen ziren Itoitzen Lau Teilatu abestiko hitz hauek gogoraraztea besterik ez: dirurik gabe, baina izarrak gurekin daude. d a n b o l i n EK

A

maiur Aristi Arregi

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. tel.:

943 147 123

Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :

Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 10 11 12 14

EKAR DEZAGUN DENOK GURE HARRI KOSKORRA

INKESTA

ENBIDOAK

'J A R D U N I A N TANIA D E SOUSA

IKUS MIRA OROI MINA

DANBOLIN ZULO

AUZOETATIK

AGENDA

diruz lagundutakoa


enbidoa I. BA R R A BA R R U T I K da heldu da!” zioen Pellok eta negua heldu dela esan beharko dut nik. Barrerak kenduta, hondarra jasota, umeak eskolara hasita... festa ondorena ez da xamurra izaten Zestoan Denek ondo pasatzeko aukera izango zenuten behintzat Amabirjin hauetan: kontzertuak, afariak, paella lehiaketa, koadrila arteko jolasak, zezenak, pilota partidak... denentzako egon da festarako aukera. Nire kasuan ez dira egun ederrak izan. Tabernariontzat herriko festak lan askoko egunak dira eta festa aurrekoak dira gogorrenak dena prest edukitzeko buruhauste pila bat izaten delako: zenbat kamarero beharko diren, zenbat jenero, izotza gorde behar, ordutegiak lotu, musika prestatu... ez da erraza asmatzea. Baina txupinazoa bota ondoren jada ez dago atzera bueltarik eta “datorrena datorrela” esan eta lanera! Eta lanean barra barrutik gauza pila bat ikusten da. Denak ezin dira kontatu, noski, baina polita izaten da jendea pozik ikustea dantzan, kantuan, fitxak sartzen edo txapa ematen, denetarik baitago! Garai batean zuritoa eta kalimotxoa edaten zen nagusiki eta ginkas-a zen edari berezia. Gaur egun gazteek edo gaztetxoek ez dakite zer edan, edozer gauza nahasten dute. Gogoan dut neska batek eskatutakoa: “pitufo bat jarriko?” eta nik “eztakau”, “ba ordun TGV” nik “ezta”, “ba piruleta” ni parrez, eta berak azkenean “ba matxakau tubue!”. Eta horixe da modan dagoena, vodka limoiarekin eta txupito basoak matxakatzeko eta aldi berean aldamenekoak zipriztintzeko. Bada gauza bat azkenengo urteetan asko kezkatzen nauena. Normalean gehiengoa ondo portatzen da baina parranda dagoen bakoitzean txikizioak egiten dira. Komuneko atea, taza edo bonba, kisketak, lanparak, kristalak, pintadak... beti zerbait apurtu behar! Zergatik? Gustura geratzen da hori egiten duena? Ez dut ulertzen! Eta festari berriz helduz, beti ikusten dira parejita berriak, jendeak asko ligatzen du, batzuk ezkutuan eta beste batzuk denon aurrean exibizioak egiten. Ainhoak Gallegitxok zerbait jakingo du. Zuk nola egiten duzu? Telefonoz?

“U

I

ñaki Izeta

P

intada . Zerbeza festa 2012

Honezkero festetako ondorenak gaindituta izango dituzuelakoan gaude, batzuei besteei baino gehiago kostako zitzaizuen ajearen kalbarioari aurre egitea, baina zer demontre!, herriko festak urtean behin izaten dira eta aurten ere eguraldiak lagunduta giro bikaina izan dugunik ezin uka. Aurten inoiz baino festa luzeagoak izan ditugu, zenbaitzuei herriko festak motzak izango zirela iruditu nonbait eta Garagardo festa antolatzea otu ez zitzaien ba! Gai horrekin heldu nahi genioke Danbolinek eskaini digun Pintada honi, balorazioa egin eta bitartean herritarrei eskerrak eman nahi genizkieke. Aurtengo festetarako krisi santua dela eta aurrekontu murritza iritsi zitzaion festa batzordeari, eta horri aurre egiteko eredurik egokiena zestoarrok lanean jartzea iruditu zitzaigun. Nahiz eta lehenengo aldia izateak eta garai desegokia izateak beldur pixka bat eman, ederki eman genion buelta guztion artean, jendearen parte hartze ikaragarria eta herritarrek erakutsi zuten lanerako prestutasuna eredugarriak izan baitira. Gazte eta heldu izan ditugu giro bikainean lanean Garagardo festak iraun duen lau egunetan.

Eskerrik beroenak eman nahi genizkieke bertara gerturatu diren guztiei, eta bereziki lanean jardun diren 120 herritarrei. Horien artean Aizpea Aristiri; Erralla Bertso Eskolari; Moniki, Eiderri eta Leireri; musika ekipoa utzi digun Gazte Asanbladari eta horrekin lan egin duten Ikerri, Manuri eta Telle-ri. Udalak emandako laguntza ere ezin ahaztu: Jubilatu Elkartearen tabernaren eta kiroldegiko komunen erabilpena, tikeen diseinua eta inprimaketa, brigadako langileen laguntza… badakigu norbait ahaztuko zaigula, baina eskerrik beroenak denei. Orain festa batzordearen lana izango da, hemen atera den diruarekin eta Garagardo festarekin zer egin behar den erabakitzea, beraz animatu bertara!! Eskerrik asko eta Zorionak Zestoa! Garagardo festa antolatzen jardun garen Festa Batzordeko kideak:Virginia Anguera, Inaxio Artetxe, Aimar Etxeberria, Marian Larrea, Joseba Regil, Jesus Udabe Isto eta Imanol Ugarte.


5

Zenbat kilometro egingo zenituzke korrika euskararen alde?

“Oraingoz lana badaukat, baina badaezpada 2. perfila edo titulua atera nahi dut, hemendik hilabete gutxira ez dakit-eta zer pasatuko den”. Enpresako administraria, 41 urte. “Getxokoa naiz eta Zestoara etorri naiz bikotearekin bizitzera; Iraetan bizi gara. Hemen denek euskaraz egiten dute eta nire euskara hobetzeko beharra ikusi dut”. Informatikaria, 26 urte.

Ni lehen ibilNik korrika tzen nintzen koasko ez, biziklerrika baina orain tan pixka bat utzita daukat. Ez gehiago eta modakit zenbat torrean buelta egingo nituzkeeuskadi. en, 3 bat edo…

16 urte

Sara Balenciaga

53 urte

Mikel Etxeberria

Nik korrika, bat ere ez, ez naiz ibiltzen eta ez nago entrenatuta. Nik uste dut inportanteagoa dela hitz egitea eta nik hori egiten dut.

37 urte

Aizpea Gonzalez

“Otsailetik langabezian nago eta prestakuntza moduan hartu dut urte hau. Euskara maila findu eta, ahal badut, EGA atera nahiko nuke”. Ingeniari kimikoa, 32 urte. Ez dakit ba, nola nagoen arabera. 4km, 5km, 6km,… behar direnak.

31 urte

Iban Bueno

Zergatik joaten gara

euskaltegira? Iraila bukaerara arte, Zestoako AEK euskaltegian izena emateko aukera izango dute herritarrek. Hainbat bidetatik eman daiteke izena: udaletxeko bulegora joanda, 943 14 70 10 edo 943 15 10 89 telefonoetara deituta, edo xabi-a@aek.org helbidera idatzita. Zestoako Udalaren laguntzari esker urteko matrikula doan irtengo zaie euskara ikasteko apustuari sendo eusten diotenei. Ikasturte hasieran 100 euro ordainduko ditu ikasle bakoitzak, eta %80ko asistentzia baldin badauka, diru kopurua oso-osorik itzuliko zaio ikasturte amaieran. Euskara bizia ikasteko aukera paregabea inondik inora.

“Nire neska-laguna euskaldun zaharra da baina ni ez. A ereduan ikasi nuen Iru_ean eta erdararako joera handia dut. Gure artean beti gaztelaniaz egiten dugu eta hori aldatu nahi dut”. Sukaldaria, 37 urte. “Zestoar peto-petoa naiz, euskalduna goitik behera. Baina euskarazko albisteak irakurtzea asko kostatzen zait... eta zerbait idaztea zer esanik ez. Marka da gero! Gaztetan izan ez nuen aukera eman nahi diot neure buruari”. Mekanikaria, 54 urte. “Haurrak txikiak zirenean, ondo moldatzen nintzen beraiekin euskaraz, baina hazten ari dira. Orain ia edozertaz hitz egiten dute, eta haiei ulertzeko euskara gehiago jakin behar dut. Ez dut gaztelerara itzuli nahi”. Garraiolaria, 43 urte. “Iaz euskaltegian ibili nintzen eta konturatu naiz nire bizimodua asko euskaldundu dela: irratia entzutean, lagunarteko hizkuntzan... Klak! egin dit buruak. Aurten ere joango naiz, dudarik gabe!”. Ingeleseko irakaslea, 29 urte. “Institutu garaian ez nuen EGA titulua atera eta orain lana lortzeko behar-beharrezkoa dut. Orduan egindakoaren damuak ez duenez balio, pilak jarri eta martxan hastea erabaki dut”. Haur hezitzailea, 35 urte. “Orain dela urte batzuk euskara politikarekin lotzen nuen, baina garaiak aldatu egin dira eta beste txip batekin nabil. Toki batean bizi eta bertako hizkuntza ikasteko premiari orain beste begi batzuekin begiratzen diot. Aldaketak eboluzioaren seinale dira ezta?”. Enpresaria, 47 urte. “Niri mingaina askatzea falta zait, praktikatzea. Nik ez daukat tituluen beharrik, baina kalean erabiltzeko asko interesatzen zait. Iazko mintzasaioetan oso ondo pasatzen genuen!”. Etxeko langilea, 50 urte.


TO M HAG EN

J

Taula xumeetatik alfonbra gorrira

ardunia

B

atek baino gehiagok bi aldiz begiratuko dio portadako neskari zein den ziurtatzeko. Tania de Sousa da bai (Zestoa, 1987). 16 urterekin irten zuen herritik berak bilatzen zituen bideak hemen aurkitzen ez zituela eta. Batxiler artistikoa egitera joan zen Donostiara eta han gelditu zen bere lekua bilatuta. Ordutik gutxi zapaldu du herria bederatzi urte hauetan, eta guk, amarenera bueltatu den honetan, berean muturra sartu nahi izan dugu. Marraztea gustuko zuelako ekin zion batxiler artistikoari eta geroago Psikologia ikasketak hasi zituen baina ez zuen aurrera jarraitu. Biziak musika mundura bideratu du Tania. Eta han eta hemen dastatzen ibilita, orain berea sentitzen duen gune horretan murgilduta dago, goi mailako soinu moduloa egin eta musika talde desberdinetan parte hartu ostean, besteak beste. Herritar askok Zuloan ezkutatuta egon dela pentsa baldin badezake ere, bertan sartu berri dela esan dezakegu, eta ibilibide gorabeheratsua Noiz murgildu zinen musika munduan? 17-18 urterekin neska talde bat elkartu ginen eta Las Putas del Mistol talizan ostean, sakonera dea sortu genuen. Geroago beste bi taldetan ere ibili naiz; Kalamitin -euskahandia duen proiektuan raz abesten genuen- eta The Dispositivesen, Hori Donostiako lagun batzuemurgilduta dago. kin osatua dago eta oraindik segitzen dugu jotzen. Bost gara taldean: bi gita-

de

Tania

Sousa

rra, bateria, baxua eta ahotsa. Hori da musikalki egin dudana. Hemendik kanpo ere egon zara bizitzen ezta? Bai, Manchesterren egon naiz hiru hilabetez, nahiz eta joan etorrian ibili naizen. Ingelesa ikasteko asmoz joan nintzen eta han egon naizen bitartean zerbitzari lanetan ibili naiz. Baina orain sartua nagoen Zuloak proiekturako deitu zidaten eta asko interesatu zitzaidanez, bueltatu egin nintzen.


L EZAUN

7

ERN AN DO

Musikalki atea irekitzeko asmoz joan zinen ingelesa ikastera? Beti gustatu izan zait hizkuntza hau. Gehien entzuten dudan musika ingelesez egindakoa da, eta nire asmoa ondo ikastea zen, taldean letrak idazteko. Baina zoritxarrez ez dit denbora eman horretarako.

an

Kanpoan egon zaren bitartean nola egin duzu The Dispositivesekin jarraipena? Etenaldia izan duzue? Joan aurretik disko bat grabatu genuen, oraindik atera ez dena. Beraiek entseatzen jarraitu zuten bitarte horretan baina kontzertuak eman gabe. Zenbat denbora daramazue? Ba formazioz aldatzen joan bagara ere, hiruzpalau urte daramazkigu taldearekin. Nola iritsi zinen Zuloak proiektura? Taldea Arrate Rodriguezek sortu zuen, eta niri berak deitu zidan Zuloak taldeko abeslariak utzi egin zuelako. Kontatu zidatena hainbeste gustatu zitzaidan, Manchesterretik bueltatzea erabaki nuela. Hasiera batean martxa hartu genuen eta kontzertu batzuk eman genituen. Arratek bere esperimentazio lana hasia zuen taldearekin: taldea sortu, filmaketak egin… baina geroago utzi egin genuen, eta taldea bera eta bildutako materiala geldirik egon da Fermin Muguruzaren eskuetara iritsi bitartean. Une horretatik aurrera proiektuak aurrera egin du eta ez edonola. Noiz hasi zen Zuloaken ibilbidea? Aurreko urteko irailean hasi ziren. Ordutik taldeak aldaketak jasan ditu, ni beranduago sartu nintzen, aurtengo otsaila inguruan, aurreko abeslariak utzi zuela eta. Tartean tentsio une ugari sortu ziren eta Arratek proiektua utzi zuela eta, maiatzean azken kontzertua eman eta guztiok laga genuen taldea. Ferminek berreskuratu du pelikula egitearen plana dela-eta.

Zuloak, dokumental faltsua Irailak 22, Zuloak filmaren estreinaldia. Eserlekuak bero, ikusmin handia, protagonistak bertan, ikusleak prest… Argiak itzali dira eta filma hastera doa. Zuloak ilunak izan ohi dira eta ilunpean ezkutuko zerbait dago hemen ere, filmaren bukaeran argitu dutena. Dokumental faltsua, sorkuntzazko dokumentala dela bota du Fermin Muguruzak. Propio filmerako sortutako taldea da Zuloak, ez iragan bat duen formazioa. Elkarrizketa egina dugu eta zenbait gauza ez dira kontatu diguten bezala. Izan ere, aktore papera kameraz aparte ere mantentzea tokatu zaie Zuloakekoi, eta horren parte izan da istorioaren zati asmatua filma aurkeztu aurretik mantentzea. Arratek grabatu, taldea utzi eta material guztia Fermini utzi ziola, besteak beste. Gauzak horrela, zorionak Zuloakekoei eta bereziki Taniari bere lana ederki egin duelako. Dokumental faltsuarena mantentzearren kontatu zigun guztia egia ez zelako erakutsi digun kezka ezaba dezala.

Zuloak taldean hiru zarete. Zuk instrumenturik jotzen duzu? Ni beti txarra izan naiz instrumentuekin.Hartu izan dut gitarra, pianoa… baina beti laga ditut eta kantatzen bukatu izan dut. Ezta inongo broma ahotsa instrumentu gisa ez? Ba ez, asko zaindu behar da. Zertan datza Zuloak proiektua? Zeren bila hasi zen Arrate Rodriguez taldea sortu eta filmaketa horiek egiterakoan? Nik uste berak esperimentu bat egin nahi izan zuela, esan izan den bezala, Andy Warholek bere taldearekin [Velvet Underground –Lou Reeden lehenengo taldea-] egin zuen moduan. Ez da naturalki sortutako taldea, aukeratuak izan direnak bildu eta nolabait hori zuzendu du. Proiektuan zehar era guztietako momentuak bizi ditugu, tentsio uneak barne. Dena joan da filmatzen eta azkenean produktu polita atera da nire ustez. Zein motatako filmaketak egin zituen Arratek? Sakontasun askoko materiala bildu zuen. Gure arteko solasaldiak, kontzertuak, entseguak, dena erakustea nahi izan du. Hasieran ez genekien zer egin behar zuen material horrekin. Gero Fermin jarri zenean proiektuaren arduradun, haluzinatu egin genuen. Zaila izango zen ba normaltasunez eta natural mantentzea kamera aurrean edukita ezta? Bai, ez zen batere erosoa egun guztia kamera parean edukitzea. Batzuetan, une artifizialak sortzen ziren, izan ere egoerak ez zuen uzten jarrera erabat naturala izaten.

···

Emakumearen aldeko aldarrikapen kutsua ote duen esan da… Bai, emakume euskaldunak rock munduan duen lekua aldarrikatu nahi izan dela esango nuke.


···

Zuk nola ikusten duzu emakumea mundu honetan? Gaur egun denok aukera berdinak ditugu. Gauzak asko aldatu dira eta matxismoak ez du hainbeste pisu, nahiz eta oraindik beharrezkoa den zenbait momentutan aldarrikatzea. Baina bagaude emakumeak musika egiten. Gizonezko gehiago dago, eta urteetan zehar egon izan diren emakumearekiko mugak badu bere isla, baina dagoeneko ez daukagu arazorik nire ustez. JO N USUAL

Nola ikusten duzu zure taldearen egoera? Zaila da babesik gabe aurrera egitea. Zerikusirik ez Zuloakekin izaten ari naizen bizipenekin. Lana berdin egiten dut talde batean eta bestean, entregatuta, ahalik eta kontzertu gehien ematen saiatzen gara, lagunak joaten dira ikustera eta dirurik ez da ateratzen. Fermin Muguruza atzean edukitzearen aldea ikusi duzu ez? Bai, berari esker izan da. Bera ez baldin balego honen guztiaren atzean ez liguke inork ezagutuko. Bultzada izan daiteke bakoitzak bere aldetik dituzuen taldeak agerian jartzeko? Bai, posible da. Ni ezagunagoa egite horrek gure taldea ezagutarazteko aukera zabaldu dezake. Agian lagungarria izan daiteke, bai. Nondik mugitu izan zara zure taldearekin? Donostia eta inguruetan. Ez gara inoiz kanpora atera. Beste maila batean ibili gara, orain izaten ari naizen aukeraren antzik ez.

Zu eroso sentitu izan zara, beraz, orain gutxi arte “gizonezkoagoa” izan den mundu honen barne. Ni bai. Ez dut inoiz arazorik izan alde horretatik. Norbera irekia izatea beharrezkoa, zu zeu bezela ezta? Bai, ez dut inoiz mugarik sentitu. Zer moduzko harrera izan du Zuloak taldeak? Oso ona. Orain, kontzertuekin berriro hasi garenean, gustura ekin diogu. Bilbon izan zen berriro hasi garenetik eman dugun lehen kontzertua eta oso ondo. Zein izango da hemendik aurrerako plana? Ba kontzertu asko ditugu, hemen Euskal Herrian: Iruñean, Bilbon, Donostia eta inguruetan…; Espainia mailan ere bai, Bartzelona, Madril, Orense (Galizia)… eta hemendik kanpo, Mexiko, Berlin… Izugarria, oso aukera polita. Kilometroetan eta Korrikan ere izango gara. Eta nola ikusten duzu etorkizuna? Momentuz ea zer harrera izaten duen hasitako honek. Agian aurrerantzean jarraituko dugu jotzen baina nola bakoitzak bere proiektu pertsonalak ditugun, momentuan pelikularen aitzakia hau dela-eta ari gara kontzertuak ematen. Taldea sortzea pelikula egitearen aitzakiaz sortu bada ere, irekita zaudete izan lezakeen bidearekin jarraitzera ezta? Bai ikusiko dugu, berez bukaera dauka, pelikulak bezala. Gu bananduta gaude talde desberdinetan eta pelikula egite honek elkartu gaitu. The Dispositives taldearekin jarraitzen duzu lanean? Bai, momentuan ez daukagu kontzerturik, baina entseatzen jarraitzen dugu. Joan etorrian ibiltzen naiz Zestoatik Donostiara, orain hemen bizi naizen horrekin.

Musika estiloak batera edo bestera bideratu ohi izan du taldea. Zein musika mota egiten duzue zuek? Eskandinaviatik azken urteetan etorri diren taldeen ildoan mugitzen gara. Hellacopters eta abar. Nahiko indartsua eta erritmo azkarrekoa. The Dispositives-en ingelesez abestera ohituta egonda, eroso sentitu al zara euskaraz abesten? Bai, oso. Azken finean nire hizkuntza da eta horrela adierazteak gainera beste neska talde batzuengandik desberdintzen gaitu. Zeharo esperientzia berria bizitzen ari zara… Bai bai, dena, nork esango zidan pelikula batean aterako nintzenik, zineman… Bizimoduz aldatu eta Manchesterrera joan ingelesa ikastera… eta azkenean dei batek plan guztiak aldatu eta bueltan hemen naiz nolabait zoriz iritsi zaidan proiektu honetan. Zestoan badago musikarekiko zaletasuna… Bai. Ematen du ez dagoela inor ezertan baina gero beti ateratzen da zerbait. Jendeak gehiago borrokatzen du, herri txikia izanda. Berez, hemen ez dago laguntzarik promozionatzeko, ez aurrera ateratzeko, ez dago ezer, baina, hala ere, jendea saiatzen da. Zer esaten dizue herrian? Flipatu egiten dute. Jendeak gelditu izan nau kalean, zerbait entzun dutela eta galdezka. Lotsa puntua ematen dit, telebista, prentsa kontu horrek… Betiere herri txikian lotsa gehiago ematen du, denek ezagutzen nautela-eta. Hala ere, ni pozik. Ea ba ze ate irekitzen dizuen proiektu honek… Bai, ea jendeari gustatzen zaion; ez pelikula bakarrik, baizik eta kontzertuak eta taldea bera. Ea jendea gu ikustera etortzen den. Bestela lehenago bukatuko da guztia.

M

aialen Kortadi Iparragirre


9 argazki gehiago

danbolineko facebookean


ND-3.

MARÍ)

CC BY -NC-

UTX 12 / K -ES 20

ACO A) / (P

ND-3.0-

TE / KUTXA ES 2012

ARIN KA / (M

FUNTSA

) O MARÍ ) / (PAC

CC BY-NC-ND-3.0-ES 2012 / KUTXATEKA / (MARIN FUNTSA) / (PACO MARÍ)

ND-3.0

FUNTS

CCC BY- N

-NCCC BY

RIN / (MA ATEKA

0-ES 2 012 / KUTXA

TEKA / (MARI

N F UN TS

A) / (P ACO

MARÍ)

ABC egunkariak zekarren albistea, hurrengo egunean: “Vallellanoko kondea iritsi zen Aizarnara, Zestoako auzora; han garaipen arku bat eraikita zeukaten, ongietorri beroa eginaz. Errepidearen bedeinkazioaren ondoren, ministroak zinta sinbolikoa moztu zuen, eta bidea zabalik geratu zen trafikoarentzat. Ondoren, ministroa eta agintariak Lasaora joan ziren eta hango bidea ere inauguratu zuten”. Udaleko paperek diotenez, Espainiako, Diputazioko zein herriko agintari franko bildu zen bertan. Bedeinkazioa, berriz, on Joan Epelde Aizarnako apaizak (Ieregi erretorea kanpoan zen, nonbait) eta on Jose Azkoitia Zestoako bikarioak eman zuten. Zinta gorri-horiak Herrilanetako ministroak ebaki zituen, ABCk dioen bezala. Sei errepide inauguratu zituen egun berean: aipatu ditugun biak, beste bi Legazpi aldean (Urtatza eta Aztibia) eta beste bi Tolosa inguruan (Aldaba eta Urkizu). Fernando Suarez de Tangil (18861964), Vallellanoko kondea, eroso ibiliko zen frankismoaren ontasunen propagandarako aproposak izan ohi ziren ekitaldi horietan. Izan ere, benetako animalia politikoa zen bera: 1920an Madrilgo diputatu izan zen, gero berriz alkate, Alfontso XIIIaren lagun, Errepublika garaian Espainiako Gorteetako presidenteorde… Francoren diktaduran, berriz, beste hainbat karguren artean, Herrilanetako ministro izan zen (1951-1957), Estatu-Kontseiluko presidente (1958) eta Gorteetako prokuradore 1949tik hil zen arte. Urte dezentetan, Zestoako bainuetxera etorri ohi zen oporrak pasatzera eta herriko handikiek laster egin zituzten, esan ohi den bezala, amistadeak, kondearekin. Hala, “berari zor dizkio” Zestoako herriak –eta Aizarnakoak ere bai, bistan denez- – hamaika azpiegitura. Horien artean, bainuetxeko zubia (1953-1954) eta errepidea zabaltzea, Zestoako bariantea (1959), Casasbaratas delakoak…

ikus mira oroimina

F D

ernando Arzallus

uela hilabete batzuk, Kutxak milioi erdi argazki jarri zituen ikusgai kutxateka.com webgunean. Ikaragarrizko altxorra da eta Gipuzkoako gizarte, politika eta kulturabizitzaren erakusketa bikain-bikaina. Guri Aizarnako argazki hauexek eman digute atentzioa. 1954ko abuztuaren 27a, ostirala, goizeko bederatziak eta erdiak: Santa Engraziako bidea inauguratzeko, agintarien zain Aizarnan.


1 1

Abuzturen 2a

Abuzturen 10a

Abuzturen 25a

Izetaren idi parea zortzi mutilak baino gehiago harriari tiraka

“Gartxot” Zinea Izarpean ekimenaren baitan

Mus txapelketa jendetsua garagardo festaren baitan

Abuzturen 25a

Abuzturen 30a

Abuzturen 31a

V. Slalomean jendetza aurten ere

XLI. Dinastia Etxabe txapelketako finalak kiroldegian

“Ametsetan bizi” kale antzerkia Laranjadin

danbolin

zulo Irailuren 1a

Irailuren 1a

Irailuren 1a

Arroabeko eskolan aurrefabrikatutako eraikina leku arazoa konpontzeko

Gazteen bazkaria kiroldegiko aterpean

XXVII. Ondarbasora Igoera giro bikainean

Irailuren 2a

Irailuren 2a

Irailuren 6a

Teodoro Sanchezen emazteak jaso zuen herriko zaharrenen oroigarria

Herri kirolak edadetuen egunean

Gazteen III. esku pilota txapelketako finalak Gurutzeagan

Irailuren 13a

Irailuren 14a

Irailuren 22a

Arroabeko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa

Eskualdeko udal ordezkariak bilduta herritarrentzat lana sustatzeko planean

“Euskaraz bizi nahi dut” lasterketak arrakasta bikaina


au Arroagoiko Santio Santana Urruti xamar gelditu zaizkigu Arroagoiko Santio Santanak baina ez genituzke aipatu gabe utzi nahi, hortxe argazki batzuk!

San San Lorenteko Lorentzo Eta San Lorenten ere ez zen festa girorik falta izan auzoari izena ematen dien San Lorentzo eguneko jaietan.

Akoako bira Zazpigarren urtez antolatu da Akoako bira, jada finkatuta dago korrikalarien egutegietan, horren adierazgarri aurtengo parte hartzea, 150 lagun alajaina, dortsal guztiak amaitu ziren. Mutiletan irabazle azken urteetako bera, Igon Manzisidor Itziarkoa eta emakumezkoetan Nerea Amilibia aiarra. Asto probak ere izaten du ikusmira, aurten zazpi asto lehian, Joxe Mari Albizu izan zen aurrena marra gurutzatzen, eta Joxe Inazio anaia bigarren.


3 1

uzoetatik Aizarnako Amabirjinak 2012 ‘Kontzejuko’ balkoitik zinegotziak etxafuegoa bota zuenean hasi ziren ofizialki Aizarnako Amabirjinak, nahiz eta aurretik oilasko biltzaileen doinu eta makila hotsak entzunak genituen. Ordurako, sardinak prest zeuden parrillan, eta sagardoa ere bai laguntzeko. Jendea, berriz, etxafuegoa lehertu zain, parrillara inguratzeko. Bezperako sardina jana egiten dela ez dira urte asko oraindik, baina badirudi nahiko finkatu dela herrian; harexek eman zien jaiei hasiera. Aurtengo egitaraua luzea eta ekintza ugarirekin osatuta zegoen. Eskerrak horretaz arduratzen den taldeak profesionalen mailan egiten duen lan; hori bai, soldatarik gabe eta Aizarnari dioten sentimendu handi batekin. Oilasko biltzaileak Amabirjin bezperan aritzea; hori berria da Aizarnan. Aldaketaren arrazoia zen gazteak fresko irten eta fresko itzultzea, baina ez dut uste helburua osorik lortu zutenik. Errua eguraldi beroari botako diogu. Pilotaleku bikaina badugu, baina, ikusleen kopurua ikusita, badirudi ez dagoela pilotazale asko Aizarnan; agian, bezperako gaupasa izango zen errudun. Iparraldeko herri kirolen erakustaldia, benetan bikaina. Lasto fardoak ermitaren teilatu parean ikusten genituen, eta neska gazteek trontzarekin egurra nola moztu! Kirol horrek beti lortzen du arrakasta handia. Ekintza horren bitxikeria bat ere aipatu behar da: aurkezleak egin zuen galderan jarri nuen arreta, eta, Aizarna herria ala auzoa den galdetu zuenean, gehiengo batek herria zela erantzun zuen. Benetan ote dago sentimendu hori kalean? Herriko bikoteen arteko paella txapelketan ere giro bikaina nabari zen, eta usain gozoa, zer esanik ez. Tomas eta Segundo nagusitu ziren lehian, eta, ondoren, paella jana herriko plazan. Euskaldunok, mahai ingurua ez badugu, ez dakigu jaiak ondo ospatzen, eta Aizarnan ere egunero zegoen plazan sabela betetzeko aukera: sardina jana, oilasko biltzaileen bazkaria, gazte afaria, paella jana, ume eta gurasoen bazkaria, herri afaria, jubilatuen hamaiketakoa eta triki poteoa noiznahi. Ume jolasak, asto probak, erromeriak eta gaupasak ere izan dute nahiko arrakasta, baina ezin da lerro gutxitan denen berri eman. Jaiak luzeak iruditu arren, lasaiak eta alaitsuak izan dira, eta herritarren parte hartze bikain batekin gainera. Zorionak antolatzaileei eta jaietan parte hartu duten guztiei. Gora Aizarnako Amabirjinak!

J

on Egiguren


ir 28 29

AILA OSTIRALA

Hileko azken ostiraleroko elkarretaratzea 20:00etan plazan “Preso eta iheslariak herrira” lemapean. LARUNBATA

Gorputzarekin komunikatuz tailerra 11:00etatik 14:00etara eta 14:00etatik 16:30etara Alima Danza lokalean. Gorputza ezagutzen ikasi ukimena eta entzuketaren bitartez. Dantza, antzerkia edo gorputz espresioan esperientzia dutenei nahiz ez dutenei zuzendua. Daniel Charqueroren eskutik, cuerpomovimiento@gmail.com helbidean informazio gehiago. • Xabinen hilketaren XXVII. urteurrenean Ertxiñara irteera “Izan zirelako gara” lemapean 9:00etan Gurutzetik aterata. 13:00etan monolitora kalejira.

ur 05 05 07 09

RIA

OSTIRALA

Txilipurdika Kultur Etxeko Balio Anitzean.

-06

ASTEBURUAN

Gu sukaldari: pizza tailerra gaztelekuan. IGANDEA

Gipuzkoako Ikastolen jaia: Kilometroak 2012 Andoainen Aurtengo leloa: “On egin” ASTEARTEA

Katxalin, Bularreko eta Ginekologiako minbizia duten emakumeen elkarteak antolatuta, hitzaldia: Bularreko eta ginekologiako Minbiziaren prebentzioa. Udaleko pleno aretoan 17:30ean.

14 18 19

IGANDEA

Tolosa-Zestoa mendi zeharkaldia Agiro mendi taldeak antolatuta egun osorako. OSTEGUNA

Puxka-Muxka Zirkuseko kideak Aizarnan izango dira, 17:30-18:30 bitartean. OSTIRALA

Gaztelekuan elkartzen direnek, azaroan zehar egingo dituzten ekintzak adostuko dituzte. Informazio gehiago 688 684 029 telefonora deituta.• Txilipurdika Kultur Etxeko Balio Anitzean.

20 21 26 26

LARUNBATA

Gaztelekuan eskulanak; dama txinatarra. IGANDEA

BTT irteera goizean zehar.

-27

ASTEBURUAN

Gaztelekuan birziklapen tailerra; tetrabrikekin egindako diruzorroak. LARUNBATA

Garikoitz Mendizabalek, Txistu Symphonic (Garikoitz Mendizabal & The Bratislava Symphony Orchestra) lana aurkeztuko du 12:00etan pleno aretoan. Diskoko hainbat doinu eskainiko ditu.

agenda

• Kaukerez gain, berrikuntza modura kirol ezberdin asko iroldegitik. Urteetan zehar finkatzen joan diren kirol

eskainiko dira aurten. Oraindik moldaketetan ari diren arren, zerbait berria egiten hasteko interesa duena gertura dadila kiroldegira.

• Otupperrak banatuko dira urriaren 19an (10:00-13:00) ntziratu zaitez kanpainaren barruan arrainarentzat

eta 23an (17:00-20:00). Kanpaina hau Urola Erdiko Mankomunitateak antolatu du Kutxa Ekogunearen laguntzarekin. Helburua hirukoitza du: Erosketak egitea erosoagoa izatea, arrandegiek paper eta plastikozko poltsa gutxiago erabiltzea eta zabor gutxiago sortzea. Etxe bakoitzeko ontzi bakarra banatuko da.

• Ygunetan izango da printzipioz, 17:30etatik 19:00etara,

oga ikastaroa urriaren 2an hasiko da. Astearte eta oste-

Kultur Etxean. Mertxe Urreta hogeita bi urteko esperientzia duen irakasleak jakinarazi du adin mugarik ez dagoela: gazteentzat, helduentzat, haurrentzat, haurdun daudenentzat... egokia da. Informazio gehiago nahi duenak 943 147 875 telefonora dei dezala.

• Eeuskaltegian izena emateko aukera izango dute herritauskara ikastaroak. Iraila bukaerara arte, Zestoako AEK

rrek. Hainbat bidetatik eman daiteke izena: udaletxeko bulegora joanda, 943 14 70 10 edo 943 15 10 89 telefonoetara deituta, edo xabi-a@aek.org helbidera idatzita. Zestoako Udalaren laguntzari esker urteko matrikula doan irtengo zaie euskara ikasteko apustuari sendo eusten diotenei. Ikasturte hasieran 100 euro ordainduko ditu ikasle bakoitzak, eta %80ko asistentzia baldin badauka, diru kopurua oso-osorik itzuliko zaio ikasturte amaieran. Euskara bizia ikasteko aukera paregabea inondik inora.

• Aeskutik. Tailerraren helburua Zestoan antzerki talde

ntzezpen tailerra hasiko da Amancay Gaztañagaren

iraunkorra sortzea da. Horretarako honako ibilbidea jarraituko dira: lehendabiziko bi urteetan, Michael Chejov eta William Layton-en interpretazio teknikak ikasi eta landu eta hirugarren urtean, autore baten obra osoa landu eta antzeztu. Hortik aurrera antzerki taldea osatua eta egina egongo litzateke eta urteko antzerki obra bat eskaini eta landuko luke. Aurten, iazko taldeez gain beste bat irekiko da astearteetan. Lau urtetik gorako haurrei zuzendua, adierazpena, irudimena eta gorputz kontzientzia landuko dira. Irakaslea Arantza Iglesias. Informazio guztia 630 559 584 telefonoan edota www.alimadanza.com helbidean.


ERRAUTS Eneko Aizpurua. Erein, 2011

irakurri

berri dut

Me r t xe U r i b e t xe b e r r i a Udazkeneko Lorea. Xabier Etxeberria “Gezurra” ardatz nagusi bezala harturik, idazleak elkarrekin gurutzatzen diren hiru istorio arrunt bezain gogor kontatzen ditu eleberri honetan. Beraien bitartez, irakurleari erakutsiko dio nola “egiak” aurpegi asko dituen, baina “gezurrak” ere bai. Eta, batzuetan, gezurra da egiaren aurpegietako bat.

Magrebtar gizaseme bat labankadaka hil dute Lazkaon. Abokatu batek hilketa argitzeko eskatu dio Mikel Egileorri. Kazetaria kinka txarrean da, egunkariko lanpostua galtzeko arriskuan. Lan eta diru arazoek eraginda, Egileorrek mandatua onartu eta lanari ekingo dio berehala. Ikerketak ezkutuko interes zikinen, negozio ilunen eta eraildako etorkinen errautsak lurpetik atera eta denen bistan haizatuko ditu ustelkeriaren kiratsa bazter guztietara zabalduz.

EGARRI EGUNAK PORTUALDEAN Koldo Izagirre. Susa, 2011 Egarri egunak, bai, 1977ko uda hartakoak: asean gozatu nahi ditu gazteria matxinatu batek askatasuna, maitasuna, berdintasuna, edertasuna. Egarri anitz honek gatazkan murgilduko du heziketa sozial eta sentimentalean aurreneko pausoak ematen ari den protagonista, hats kolektiboaren eta indibidualismoaren artean bere ezintasun, ahuldade eta ametsekin, gizontasun berri baten bila.


zure iragarkia jartzeko

deitu 943 147 123

telefonora


131 - 2012 iraila