Issuu on Google+

danbolin 2011ko ekaina

118 zb.

San Joan

suaren kedar usainean


zure iragarkia jartzeko

deitu 943 147 123

telefonora

www.zestoaautoak.com


Argi mozkorraldiak kutsatuta bizi gara garai hauetan, ilunpea topatzea zaila da benetan. Hala ere, San Joan suak inpresionatu egiten du. Ekonomikarik eta beheko surik gabeko etxeetan (ia denetan) ahaztu zaigu zer den suari begira egotea. San Joango ermitaren aurrean egiten zen su galanta datorkit burura, ilunpean argitasuna, eta sutatik zenbat eta gertuago, are eta beroago gorputza. Beste kontu bat da gure buruari galdetzea, urtean behin su miresgarriari begira, ekainaren 23an, zergatik egoten garen. Olazarko Karmenek 60 urte badaramatza baserri horretan eta urteren bat kenduta beste guztietan San Joan bezperako sua ezagutu du. Karmenek jatorri paganoa duen ospakizun honi buruzko azalpenak ez ditu eman, baina argi du zergatik etxeko atarian sua pizten duten urtea joan urtea etorri: “ohitura delako”. Sutondoan kantatu eta garren gainetik salto egin. Barruko orrialdetan su bat baino gehiago ikusiko duzue, baserrian egindakoa, kalekoa, auzoetakoa... bakoitzak du berea.

SEGALARIA OIARTZUNGO ZELAIETAN Belarra ebaki ahal izateko gero eta zelai gutxiago dago, eta segalariak ere ez daude sobran. Iban Pardo zestoarra, korrontearen kontra, segan hasi da, eta Gipuzkoako Txapelketan izan da. Ez da bakarrik joan, laguntzaile koadrilla izan du joko zelaian eta zelaitik kanpo beste hainbat herritar animoak ematen. IRAETAKO “ABENIDA”KO ETXEEN JATORRIA Julian Serranok XIX. mendera eramango gaitu bere artikuluaren bidez. Iraetako fanderiaren nondik norakoak kontatu dizkigu. Mexikora merkurioa eraman behar zen eta horretarako Iraetan milaka eta milaka burdinazko flasko edo poto egin zituzten. 50 bat langile aritzen ziren urtean bost bat hilabetez lanean eta gainerako hilabeteetan, lanik egin gabe ez egotearren, Iraetako baratzeetan jarduten zuten. “Abenida”ko etxeak ziren haien bizitoki. Iraetan egindako flaskoek ikaragarrizko bidaia egiten zuten Mexikora heldu bitartean. Itsasontzi, txalupa, gurdi eta garai hartan garraiorako balio zezakeen tramankulu guztiak erabilita, flasko iraetarrek Mexikon hartzen zuten atseden.

O d a n b o l i nEK

nintza Irureta Azkune

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. tel.:

943 147 123

Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin :

Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :

Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 10 12 14 16 18

SUARI BEGIRA

INKESTA

ENBIDOAK

SAN JOAN SUAREN KEDAR USAINEAN

PIKOKETARA SEGARA

D A N B O L I N- Z U L O

IRAETATIK AMERIKARA

KORTADIREN PLATERETIK

AGENDA

diruz lagundutakoa


enbidoa I. H E R R I KO J A I A K rriko jaiak, nire ustetan, urte osoko egunerokotasunetik alde egiteko jarrita dauden egunak dira. Herriko jaiei dagokien egun horietan, gure errutinan gabiltzan mundutik ihes egiten dugu beste mundu batera salto egiteko. Mundu hori, errutinaren munduarekin konparatuz gero, oso desberdina da; besteak beste, goiz esnatzeko edota gauean etxera joateko presarik ez daukagu, kalean musika entzuten da, edozein momentutan kalera irten eta giro itzela egoten da, edota urte osoan kanpoan bizi diren koadrilako kideekin elkartzeko eta elkarrekin bazkari edo afari bat egiteko aukera paregabea da. Mundu horretan “transformatu� egiten garela esango nuke, errutinaren munduan imajinatu bakarrik egin ditzakegun gauzak eginaz. Urte osoa mundu horretara salto egiteko eguna noiz iritsiko zain egoten gara. Eguna iristean animatu egiten gara; eta, haserre eta liskarrak alde batera utzita, disfrutatzeko ordua iristen da. Data horietan musikarekin zerikusia duten ekintzekin disfrutatzen dut gehien, adibidez, gaueko kontzertuetan oholtza aurrean biltzen garenon artean salto eta dantzak eginaz edota Santakutzetan nire tronpeta hartu eta herriko musika bandarekin Sarriegiren danborradako piezak joaz, atzetik eta aurretik barril eta danbor hotsak ditugula. Baina dudarik gabe gehien gustatu eta emozionatzen nauen momentua edo unea amabirjinetako zezenketa eguneko arratsaldeko 17:30ak dira. Momentu horretan Erdikale osoan taberna atariak jendez beteta egoten dira eta tentsioa da nagusi, herriko banda jotzen hasten den momentuaren zain. Jendea Ssssssss!!Ssssssss!! entzuten da isiltasuna eskatuaz, eta elizako kanpaiak 17:30tak jotzen dituenean hor hasten gara bandakoak Zestoan hain entzuna dugun Amparito Roca pasodoblea joaz. Hotzikara eta oilo-ipurdia jartzen zait momentu horretan eta bakarra ez naizela uste dut. Jendea txaloka eta oihuka kanta abesten ikusten da, beste batzuk dantza ere egitera animatzen dira, hura da giroa sortzen dena. Momentu hori ezin da hitzekin deskribatu, bizi egin behar da. Hunkigarria, ahaztezina eta edozein gauzagatik aldaezina da, edozer gauza aldatuko nuke jaietatik momentu hori izan ezik. Nirekin bat datorren Maria Uriari hau galdetuko nioke: Orain herrian bolo-bolo dabilen zezenketei buruzko herri galdeketari buruz, zer iritzi duzu? Zezenketak kenduko balira, barrerak jartzea mereziko al du? Erdikaleko momentu hori gabe pasa al genitzake festak?

He

Nola egiten diezu bero handiei aurre? Horrelako egunetan hondartzara joaten gara, umeekin ondoena han egoten da, beraiek urertzean eta gu ere ba hantxe lasaiago.

36 urte

Aitziber Bikendi

Ba etxeko pertsianak eta jaitsi eta plaira. Goizean joan eta txiringitoan bazkaldu bilobaren batekin eta laurak aldera jaitsi eta behekoei kafea eman

75 urte

Maria Angeles Izeta

Joseba rezabal

intada .

Maiatzaren 28ko arratsa. Seguru asko Europa osoan (agian, mundu osoan) telebistaz gehien ikusiko zen saioa: Champions League futbol lehiaketako finala: B a r t z e l o n a - M a n c h e s t e r Auskalo zenbat telebista-katetan eman zuten partida hori; hala ere, guztietan irudi eta errotulu berberak. Gure inguruan, partida ikusteko aukera normalenak honako hauek: - ETB 1 (komentarioak euskaraz) - TVE 1 (komentarioak gaztelaniaz) Zestoan, maiatzaren 28an, arratseko 21:15ean bisitaldi bizkorra erdialdeko tabernetatik; emaitza: - Sei tabernatan gaztelaniazko telebista-kateari begira hainbat jende, gehienak herritarrak eta euskaldunak. - Taberna bakar batean euskarazko telebista-kateari begira hainbat jende, gehienak herritarrak eta euskaldunak Oharra: soziedadeetako eta etxe partikularretako daturik ez daukagu.

Gotzon Lizaso, Manuel Arregi


5 GURE BIHOTZEKO ZESTOA

Itzalean egon edo plaira joan eta uretan ibili, ez zagon besterik! Ez zait batere gustatzen beroa gainera!

41 urte

Gotzone Arriaga

Ba betikoa, plaira joan eta bainu bat hartu edo bestela tabernara joan edo… ez dakit ba mundu guztiak egiten duena

21 urte

Dani Sanchez

Zahar etxeko kortina deItzalean nak itxi eta kanegon eta zerbeza poan toldoa jarri fresko batzuk fresko fresko edan eta lasai egoteko lokala egon. Ahal baldin bada plaira Endika Arrieta joan eta…

26 urte

37 urte

Patxi Arzallus

U

DAKO Udako atarian, zerua argi eta ilargia agerian, zuhaitz eta paisaia ederrez inguratuta nagoela, begi bistan dut gure herri txiki eta maite duguna: Zestua. Kondaira zahar batek dion bezala, Zestoa-Cestona herria, otar baten barruan egongo balitz bezala, mendiz inguraturik dago, eta Erromako zubia agertzen denean mendi batetik bestera, otar itxura Cesta hartzen du. Kuriosoa iruditu izan zait txikitatik gure herriaren izenaren jatorria. Egia ote? Eguzki izpiek epeltzen naute eta begiak ixten ditudanean, gure herria osatu eta maite izan dutenen hainbat pertsona etortzen zaizkit gogora. Beraien aurpegiak, ahotsak, barreak, izaerak…gogoratzen ditut. Zenbat istorio, zenbat gertakizun, herriko pertsonai…. Beraien izaera eta lanari esker dugu guk ere, gaur egun, gure herri maitea, Zestua. Zenbat dugun eskertzeko zestoar haiengandik jaso dugun guztia! Badugu zer ikasia, guk ere gure hurrengoei eman diezaiegun esku zabalez, eman diguten guztia. Badira zestoar ugari egoera desberdinagatik (politika, lana, maitasuna, bizi berri baten bila…) Zestoa utzi eta beste herri, lurralde berri batean ekin behar izan dutenak beraien bizitza berria, baina inoiz ahaztu gabe non dituzten beraien sustraiak: Zestuan. Alderantzizkoak ere badira (maitasuna, lana, bazter zoragarri hauengandik txundituta geratu direnak…) beraien bizitza eta familia bertan sortu dutenak: Zestuan. Denei esker –izan zirenak, garenok eta izango direnek– osatzen eta sortzen dugu gure herri txiki eta maitea dugun, Zestoa. Begiak zabaltzen ditut, zeru urdinean ilargia dut agerian, ezpainetan irribarretxo batekin galdetzen diot: “Ilargi amandria, hor zeruan ze berri?” Haize leuntxo batek laztantzen dit aurpegia, belarrietara xuxurlatzen didan bitartean: “Zestuko zeruan berri onak orain eta beti”.

E

nbido 2. Beatriz zubia


San Joan

suaren kedar usainean San Joan bezpera oso gau kuttuna da bazter askotan oraindik ere. Hala ere, horren adibide gutxi batzuk bakarrik ekarri ditugu lerro hauetara. Olazarragako Karmenekin eta Justina Urrestillarekin izandako solasaldiek, San Joan suaren ikuspegi tradizionala eta famili girokoa erakusten digute. Zestoako eta auzoetakoek, berriz, suaren alderdi herritarra. Artikulu honetan ezin izan diegu lekurik egin, baina aipamena behintzat merezi dute: makina bat baserritako suak, hemen aipatu ez ditugun auzoetakoak, Lizarraitz auzuneko festatxoa, bainuetxean sua pizti gabe baina konjuru eta guzti egindako ekitaldia‌ OLAZARKO KARMENI

BISITA

Berandu iritsi gara hitzordura. Olazarko (Olazarraga) Karmen Salegik ez dauka denbora alferrik galtzeko eta bi ziento tipula atera ditu, bazkaldu eta gu joan bitartean. Laurogeita zazpi urterekin, ez dauka sasoi makala. Etxe atarian egin dugu solasaldia. Hantxe, pixka bat beheraxeago, bidearen beste aldean, egiten dute urtero sua, San Joan bezperan eta horretaz jarduteko gerturatu gara beragana. Karmen: Urte batean-edo ez genuen surik egin baina ni ona etorri nintzela hirurogei urte badira eta harrezkero gurean betitik egin da, eta lehenago ere bai. Hemengo Inixioren aita zenak esan ohi zuen San Joan bezperako gaua baino gau politagorik ez zela izaten. Hark Agiron ardiak txabola batean jezten zituen iluntzean joanda, eta hurrengo goizean esneak hartuta

etortzen zen etxera. Esaten zuen gauean desiratzen egoten zela hura, San Joan gauean. Hasi Zumai aldetik eta dena ikusten omen zela Agiroko puntatik. Denean sua, ikusgarria izaten omen zen. Orain ere, hemen baserri askotan egiten da sua: Baion ikaragarria egiten dute, Legoiagan ere gehienean bai eta Baltzolaberrin ere urtero eta‌ SAN JOAN

BEZPERAN, SUA

Karmen: Nik ez dakit sinismena zein den, ohitura da. San Joan sua sutzen denean kantatu egiten da eta gero salto egin behar suari gainetik. Ohitura zaharra da. Gu txiki-txikiak ginenean ere Hiruerreketan [Karmenen jaiotetxea] beti egiten genuen San Joan sua. Danbolin: Kantu bat ere ba omen daukazue bat San Joan surako‌ [Eta bitan pentsatu gabe bota digute bertsoa]:


9 JUSTINA URRESTILLAREKIN

Bost txorikume cinco Aita eta ama siete Habia ocho Biba San Joantxo! Karmen: Sua egiteko zuhaitz adar ihartuak, txutxaka edo traste zaharrak-eta erabiltzen ditugu. Orain ez, baina lehen, pago asko zen; orain bezala pinurik ez zen eta pago adarrak-eta bota eta gordetzen ziren San Joan sua egiteko. Aurrez joaten gara pixkanaka piloa egiten. LIZAR

ADARRAK ATE, SORO ETA BARATZEETAN

Karmen: Erramu egunez Gurutzean bedeinkatutako erramu adarrekin, gurutzeak egin eta atari bakoitzeko ateetan jartzen dira Santakutz egunean, aurreko eta atzeko atean, bietan jartzen dira. San Joan egunean berriz, ekainaren hogeita lauan, lizar adar bat ekarri eta erramu bedeinkatu haren pusketa bat sartzen zaio lizarrari beheko aldean, trintxarekin-edo pitzatua eginda. Etxeko ateetan, soroetan, baratzetan eta denean jartzen ditugu lizar adarrak. Soro eta baratzeetan uzta onak izateko, mandioko atean eta denean. Zazpi atetan jartzen dugu denetara. LORE

SORTA

Soroak orain ari dira jorratzen gurean. Arto landarea eta baba landarea, etxean dagoen handiena, horietako bat jartzen da lore sortaren erdian. Gero gereziak bueltan, orain ez dago, aurten pasa dira baina, loreak ipini, eta bedeinkatzera eraman San Joango ermitara. Orain loreak eramatea nahikoa izaten da. Ahal den sortarik dotoreena egiten zen. Gero, bueltan ekarri eta ganbaran gordetzen dugu guk, hantxe egoten da ihartzen. Orain ez dago usadiorik, baina lehen trumoia edo tximista-edo hasten zenean sutara ekarri eta pusketa bat sartzen genuen aldiko.

SOLASEAN

San Joan egunez urtero jarri izan dituzte lizar adarrak Lizentziadoneko atearen bi aldeetan. Azken urte hauetan, ordea, inork ez zuela jartzen eta alboratuta zuten ohitura zahar hau. Aurten berriro animatu eta bi lizar adar eder jarri dituzte alborik albo. Inork puskatu edo kentzen ez baditu behintzat hortxe egongo omen dira datorren urtera arte. Haizeak hosto lehortuak eramaten baditu ere, adarrak hor jarraitzen omen du. Gainontzeko herritarrak animatu nahi ditu Justinak ohitura hau berreskuratzera. Datorren urtean, bakarrenetakoa izan gabe, ate gehienetan lizar adarrak ikusi nahiko lituzke.

SAN JOANGO

ERMITAN LORE BEDEINKATZEA

Gaur egunean zenbaitek lore sorta dendan erosiko badute ere, normalean baserriko edo atariko loreekin osatzen zen erramiletea. Erdian, uztarekin zerikusia zuten landareak jartzen ziren, arto edo baba landareak edo gereziak, esaterako. Bueltan loreak eta ezpata hostoak zuzen-zuzen moztuta, lore sorta zutik jartzeko moduan. Kaletarrek, etxez etxe, lorategia zutenei eskatuz osatzen omen zuten sorta eta baita mendira joanda ere. Emakume eta haurrek eramaten zituzten lore sortak, gizonezko gutxi joaten zen loreak bedeinkatzera. Egun handia izaten omen zen garai batean. Gereziak saltzeko postuak ere jarri ohi zituzten baserritarrek. Kanpaia jotzea ere egiten zuten gaztetxoenek eta dantza saio ederrak ere izango ziren.

路路路


··· argazkia Iban Narbaiza

HERRIAN

NAHIZ AUZOETAN, FESTA SUAREN BUELTAN

Zestoako erdigunean, ogitarteko afaria egin zuten gaztetxoenek San Joan bezperan, udaletxe azpian. Ez zitzaien sua pizteko ordua berehala iritsi gaztetxoenei, aho-zabalka ikusi ahal izan genuen bat baino gehiago. Ilargierdi taldekoak ere, aurten sorgindu nahi izan zituzten afari eder batez, gau magikoaren usainera gerturatutako guztiak. Suaren bueltan Idiakaitz txistulari taldea eta Itxaropena dantza taldea ibili ziren, azken urte hauetako ohiturari eutsiz. Erdigunean ez ezik, Iraetan ere afaria egin zuten, elkartean, eta su galanta gero atarian. Aizarnan, Aranburu landetxe atarian parrilladarekin hasi zuten festa. Sua pizterako ondo berdinduta gelditu zirela dio argazkia bidali digun Jon Egigurenek. Trikitixa faltarik ere ez zen izan ilunabarra alaitzeko. Arroabean, berriz, sorpresa aurtengoan. Urtero bezala, sua piztu ondoren txistua eta danbolina jotzen hasi ziren pare bat lagun jendea dantzan jartzeko asmoz; biribilketak, fandangoak, arin-arinak… Eta halako batean, eta inork jakin gabe, han non entzuten dituzten danbor afrikarren hotsak. Auzoko etxe berrietan senegaldarrak bizi dira, eta etxetik festa giroa ikusita beraiek ere parte hartzera animatu ziren danborrak hartuta Afrikako doinuak ekarriz. Ezezagun izatetik, adiskide izatera pasa ziren dida batean…

J

one Bergara

argazkia Jon Egiguren

argazkia Joseba Ossa


1 -Ez dago pala txapelketarik!

1

-Ze? -Libratu garela, egun horretan ez dagoela pala txapelketako partidarik. -Eskerrak! Mundiala litzateke frontoian egoten den gazte jende hori ere etortzea. -Elkartuko al zaizkigu? -Bai. Nik ingurukoei-eta komentatu diet. -Ta, zer esan dizute? -Denetik: batzuek pixkat arraro begiratu didate; beste batzuek azalduko direla. -Nik 23 urteko mutil bati komentatu nion hitzaldiarena eta berak baietz, esango ziola... neskalagunari! -kar,kar,kar...Ona! Ta zer esan zenion? -Ni bera ari nintzela gonbidatzen! Neskari esateko, jakina, baina beretzat ere interesantea dela. -Tipikoa. Denok jaio gara, eta denok hilko gara. Eta ez dugu hitz egiten ez heriotzaz ez jaiotzaz. -Guraso izateko momentua iritsi arte, jende gehienak ez du planteatu ere egiten. Ez da lantzen. Gero gainera, garaia iristean, erditu behar duena emakumea denez, emakumea da prestatu behar duena. -Eta, konturatu al zara?, bestela-ere jaiotzaz entzuten duguna ez da erakargarria. Gehiegitan lotzen da beldurrarekin, ardurekin, kezkekin‌ -Arrazoia. Nola liteke dagoenik-eta gauzarik naturalena hain ezkutatua edukitzea egunerokotik, konbertsaziotatik... Zer irakasten dute erditzeaz eskolan? Eta etxean? Pixka bat gehiago jakinez gero inguruan izango ditugun jaiotzak hobeto ulertu eta gertuago sentituko ditugu. -Eta guraso izan direnekin edo izan behar dutenekin hitz egiteko ere, askoz erosoago. -Edo norberaren gurasoekin! Zuk galdetu al diezu nolakoa izan zen zure jaiotza? Zer sentitu zuten?

Taberna atari batean izandako konbertsazio batetik sortu da Jaiotza jaiotzen hitzaldia. Nerea Mendizabalek emango du uztailaren 6an, 20:00etan, kultur etxean.

J

on artano izata


E M A I T Z A: 1. Joanjoxe Lizaso 3459 k 2. Mikel Alkorta 3212,5 k 3. Jokin Etxeberria 3154,5 k 4. Arkaitz Arteaga 2956 k (20 kiloko zigorra) 5. Iban Pardo 2111,5 k (40 kiloko zigorra)

Pikoketara

segara

Joan den ekainaren 12an, Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak antolatuta, Gipuzkoako Sega Txapelketa ospatu zen Oiartzungo Pikoketa belardian. Saio bakarrera jokatu zen txapelketa eta bertan parte hartu zuen, lehenengo aldiz, Iban Pardo Andres segalariak beste hainbat zestoarren laguntzaz; Bixente Mitxelena sega zorrozten, David Mari単elarena laguntzaile, Joseba Eizagirre Jantxi, Axier Amallobieta eta Jon Aizpuru Mixpita eskuarearekin belarra biltzen, Joseba Odriozola Taladro eskuz piloak egiten, Eneko Iraola eta Mikel Ega単a belarra pisatzen eta Mikel Iruretagoiena Kami eta Jon Alberdik jardun zuten kontrajuez. Pikoketara gerturatutako ikusleen artean zestoarrak nagusi, bai kopuruz bai ahotsaren bolumenez ere.

A

1- 10:30. Taldea Pikoketara iritsi da, gehienak inoiz ibili gabeak dira sega txapelketan eta bertan daudenei galderak eginez, zelaian buelta bat eman dute, lehiatuko duten eremua ezagutu nahian.

maiur Aristi 2- 11:00. Zestoar kuadrila haundi bat entzuten da Gurutzean, batzuk lo gutxi eginda daudela igarri daiteke baina denak kotxetan bildu eta gogoz habiatu dira segalariak animatzera.


3- 11:30. Iban iritsi da, nerbioak tarteko, nahiago izan du beranduxeago iritsi lehiaketa eremura.

6- 12:16. Biltzaileak hasi dira belarra bildu eta pisatzen. Urduritasunaren ondorioz, zestoarrak azkar xamar hasi dira baina berehala hartu diote tamaina.

4- 12:00. Lehiakide guztiak aurkeztu dituzte: Mikel Alkorta (Donostia), Arkaitz Arteaga (Baliarrain), Jokin Etxeberria (Amasa), Juanjoxe Lizaso (Asteasu) eta Iban Pardo (Zestoa).

7- 13:06. Epaileak txistua jo eta segalariek lana bukatu dute, biltzaileei oraindik 10 minutu geratzen zaizkie.

5- 12:06. Epaileak txistua jo eta hasi da lehia. Ordu beteko lana, zeinek belar gehiago moztu (kilotan).

8- 13:16. Lehiaketari amaiera eman zaio.


Txapela behar den lekuan. Arroagoiko Jose Ignacio Zubizarretak, 16 urte besterik ez eta Txato txakurrarekin, Euskadiko Basurde Arrasto Txapelketa irabazi zuen maiatzaren 15ean Murgian (Araba). Uztailaren 30ean Asturiasen Espainiako Txapelketan hartuko du parte. Zorionak eta zorte on!

Maiatzak 27 Arriya filmaren estreinaldia Zestoako plazan

Maiatzak 30

Gurutzeaga frontoia.

Pello A単orgarekin ipuinak nola kontatu ikasten liburutegian

Ez da giro izan azken egun hauetan frontoian. Txokoko partiduak gutxi balira, palaz ere jo eta su aritu dira. Mutilak ikusten ohituagoak gaude baina aurten nesken txapelketa ere antolatu da eta Monic Valor eta Miriam Mantzisidor izan dira txapeldunak. Txokoan berriz Imanol Ugarte eta I単igo Uria.

Ekainak 5 Ekainberritik ingurumenaren egunean bazterrak garbitzera

Zestoan Txartela herriko hainbat establezimendutan.

Ekainak 10 Itxaropena dantza taldeak urteroko ikasturte bukaerako jaialdia

Ekainak 11 Inbestidura ekitaldian Leire Etxeberria alkate berria aginte makila hartzen

Zestoan Merkatarien Elkarteak eta Nafarroako Rural Kutxak bultzatuta eta Zestoako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak lagunduta, Zestoan Merkatari Elkarteak fidelizazio txartela atera du; Zestoan Txartela. Honekin, erosketak ordaintzeaz gain, puntu sistema baten bidez, opariak irabazi edota hileroko sustapenetan parte hartzeko aukera izango da. Erabat doakoa da, bakoitzak aukeratutako bankuan helbidera daiteke eta erosketen ordainketa hiru hilabetez atzeratzeko aukera ematen du. Txartelaren eskaera egiteko esku orriak herriko establezimendu ezberdinetan daude.


3 1

Asentzioak Endoian. Ostegunez, Asentzio egunez eman zien endoiarrek jaiei hasiera bertso afari ederrarekin. Asteburuan ere ez zen ekitaldirik falta izan. Igandean Itziarko dantzariek erakustaldi polita eman zuten eta Zelailuzeren poni eta zezen txikiekin ere gozatu zuten gaztetxoenek.

Ekainak 17 Erremonte partidua lehen aldiz kiroldegian

Ekainak 18

ErtxiĂąa musika eskolak 25 urte .

Ekainaren 4ko jaialdi bikainak erakutsi zuen hogeita bost urte eta gero ErtxiĂąa musika eskola geroz eta indartsuago dagoela. Egun guztian zehar musikaz blaituta egon zen herria, goizeko kalejirekin hasi eta gaueko afalondorena arte. Luzaroan jarrai dezala horrela!

Talentudunen txapelketako finalak jokatu ziren Zestoan

Ekainak 23 Puxka Muxka Zirkusen eskutik “Poltsikoko zirkoa

danbolin Zestoako lehenengo argazki rallya.

zulo

Ekainaren 19an hamalau herritarrek hartu zuten parte I. Zestoako Argazki Rallyan. Epaimahaiak aukeratuko du zein izan zen argazkirik onena eta baita seikote bildumarik onena ere, baina herritarrek ere izan dute beraien botoa emateko aukera. Ekainaren 23an plazan jarri ziren argazki guztiak horretarako. Uztailaren 1ean jakingo da zein izan diren irabazleak.

Ekainak 23 Zestoarrek egindako pintura erakusketa Areto Nagusian

Ekainak 24 Alima dantza taldearen kurtso bukaerako emanaldia Bainuetxean


Iraetatik

Amerikara Sevillatik eta Almadenetik igaroz

Orain dela urte gutxi arte kare hidraulikoa egiten zen olaren hondakinen azpian, XVIII. eta XIX. mendeetan Euskal Herriko garrantzitsuena izan zen fanderia delakoaren hormak eta ubideak daude. Fanderia berezi honek, burdinurtua zapaltzeko eta luzatzeko zilindro bereziak eta lanabesak zituen. Makina horien bidez, urte batzuetan zehar milaka burdinazko flasko egin ziren Almadeneko meategietatik Mexikora merkurioa garraiatzeko eta bertan zilarra lortzeko lanetan erabiltzeko.

Iraetako fanderiaren historiaren zati bat hiru artxibategitan aurkitu daiteke: Madrilgo Archivo Nacional HistĂłrico delakoak gordetzen dituen Almadeneko meategietako artxibo zaharrenetan, Sevillako Archivo de Indias delakoan eta OĂąatiko Gipuzkoako Protokoloen Artxibo historikoan. Fanderiaren garapen teknikoaren eta garaiko euskal merkatari adoretsuen historia erakargarria. Almadeneko meategiko artxiboa ez dago ohiko eran antolatuta. Inor gutxi joan zela zerbait eskatzera esan ziguten Madrilen. Hala ere, lortu genituen Iraetako flaskoei buruzko paper interesgarriak. 1843 eta 1844 urteetan Iraetatik 48.599 flasko jaso zirela Almadenen. Igorlea Arambarry y CompaĂąia konpainia zen, Granadako Dukearen Iraetako fanderiaren errentariak. Flaskoak Francisco de Urquiola kapitaina zuen La Bella Juanita itsasontzian iritsi ziren Sevillara eta handik Almadenera eramateko hogeita hamar baino gurdi gehiago erabili ziren lau bidaietan. Garraiolarien sinadurak eta garraioaren prezioak dituzten paperak ondo gordeta daude. Flaskoak Mexikora bidaltzeko 2,5 litro merkurioz beteta, berriro Sevillara bideratuak izan zirenean, gurdi askoz gehiago behar izan ziren, zeren, hutsik flaskoen pisua 6-9 kg. zen eta betetakoan 41 kg. Gaztelako Koroarekin burututako kontratutakoak ziren flasko horiek. Kontratuek hauek izan ziren. 1806 1808 1826 1830 1835 1839 1842 DENERA Urteak Flaskoak 33.000 40.000 90.000 90.000 90.000 90.000 60.000 493.000


5 1

IRAETAKOAREN ANTZEKO FANDERIA XVIII. MENDEAN (AUÑAMENDI)

ZILARRA AMALGAMATZEKO PATIOKO METODOA Sevillako Bartolome de Medinak aurkitutako metodo hau Mexikon (Nueva España) erabiltzen hasi zen 1555an. Zilarra nahastuta zeukaten lurrak birrindu, patio baten zabaldu eta merkurioa botatzen zitzaien gainera. Zilarra merkurioan disolbatzen zen eta pasta horren beroketa prozesuaren bidez, zilarra banandu egiten zen. Emaitzak hain onak izanik, Almadeneko merkurioaren premiazko beharra zuten. Metodo hau hirurehun urtetan zehar erabilia izan zen. ALMADENEKO MEATEGIA Almadeneko meategiak (Ciudad Real) munduko merkurio meategi aberatsenak izan dira. Bi mila urte baino gehiagotan ustiatu izan dira etengabe. Merkurioa, giroko tenperaturan metal likidoa da. Oso astuna da (13,6 kg/dm3) eta bere lurrunak oso arriskutsuak dira osasunarentzat. Halere, bere garraioa zeharo beharrezkoa gertatzen zen Amerikatik Koroarentzat zilarra ekarri ahal izateko. Hasera baten ardi larruak erabiltzen ziren hiru kapazko poltsak eginez, baina Amerikara iristeko 9.000 Km zeharkatu beharrak eta bertako bideen egoerak, galera izugarriak sortzen zituzten. Beste zenbait sistema probatu ondoren, azkenik, 1978an Joseph Pizarrok proposamen berri bat aurkeztu zuen, burdinazko flaskoak erabiltzea alegia. Emaitzak onak izan ziren eta harrezkero horiek erabili ziren, izan ere, merkurioak ez du burdina urtzen. SEVILLAKO ARCHIVO DE INDIAS Merkurioa gordetzeko lehenengo burdinazko flaskoen diseinuak Archivo de Indias delakoan gordetzen dira. 1792 urteko dokumentu baten, zehaztasun osoz azaltzen dira nola egin behar ziren, marrazkiak eta guzti. Joseph Pizarro flaskoak egiteko toki bila ibili zen, Oñati eta Eibarko burdinoletan saiatu zen baina beharrezkoa zen makineria, Iraetako fanderian bakarrik aurkitu zuen. Iraetako fanderiaren kokapena oso egokia zen, Urola ibaiaren ertzean. Somorrostroko burdin mea jasotzen zen Beduako portua gertu zegoen. Bertara iristen zen Ingalaterratik edo Asturiastik zetorren ikatza ere.

Fanderia Urola ibaiaren ezkerreko ertzean zegoen. EsALMADENEKO MUSEOKO BURDIN FLASKOAK kuineko ertzean bi errenkada etxe fanderiko langileenak. Granada de Egako dukeak eraiki zuen kolonia hau 1774. urtean. Fanderiako lanak, eurien menpe, ibaiak ur nahikoa zekarrenean egiten ziren. Bost bat hilabete urtean. Langileak, berrogeita hamar inguru, baratzak zituzten fanderiako langabezia konpentsatzeko. 1806 urtean fanderiako zuzendariak Azkoitiko Manuel de Arambarri eta Francisco de Echeverria ziren. Real Compañía de Filipinas delakoarekin urte betean 33.000 flasko egiteko kontratua lortu zuten, Agian Joseph Pizarroren bitartez. Kontratu horrek lehenengoa dirudi eta beste asko etorriko ziren 1842 urtera arte. Burdinazko flaskoak bide luzea egiten zuten Iraetatik Kontinente berriraino. ∑ Iraetatik Beduara, gurdiz. Handik, Zumaiara eta Pasaiara itsasontziz. ∑ Pasaiatik Sanlucar de Barramedara, itsasontziz, Santander, Gijon eta Lisboa igaroz. ∑ Sanlucarretik Sevillara, txalupaz. ∑ Sevillatik Almadenera, gurdiz edo mandoz. ∑ Almadenen flaskoak merkurioz bete ondoren, gurdiz edo mandoz, Sevillara. ∑ Sevillatik Sanlucarrera, txalupaz. Sanlucarretik Cadizera eta handik Mexikora, itsasontziz. ∑ Mexikoko hiriburutik meategietara, mandoz edo gurdiz. Koroarekin egindako kontratuen 493.000 flaskoek 3.053 burdin tona behar izan zituzten. Garraiatutako merkurio bolumena 1.232.500 litrokoa izan zen, eta pisua 16.700 tonakoa. Kilo bat zilar lortzeko 1,6 kg. merkurio behar zirela kalkulatzen da, beraz esan dezakegu 493.000 flaskoetako merkurioarekin, 10.000 tona zilar baino gehiago lortuko zirela. Teknologia ona, une egokia eta Iraetako langileen jarduerak lortu zuten zilarra prozesatzeko hain beharrezkoak ziren flasko xume batzuk 12.000Km baino gehiago igarotzea.

J

ulian Serrano


garaiyan garaikua THUNNUS THYNNUS ATUNA

kortadiren

plateretik

Betiere ez dugu atun berdina jaten. Merezi du arrandegian galdetzea: ∑Hegalaburra (zimarroia, atungorria); handiena, Atlantikotik Mediterraneora doana umeak izatera (japoniarren baimenarekin). ∑Hegaluzea; kontserbatan ikusten duguna. Berdela; familiakoa, baina urrutikoa.

Osagaiak : 2 ale baratxuri 1 tipula 2 piper berde 1 piper gorri 1/2 kg patata 400 g atun Tomatea / Piper txorizeroa Atun hezur eta azalen salda

On egin!

marmitakua

Prestaketa : - Moztu barazkiak brunoise eran, eta erregosi oliotan. - Gehitu patatak kraskatuta, eta gorritu. - Nahasi tomatea eta piper txorizero koilarakada bat. - Gehitu ardo txuri pixka bat. - Bota salda, eta eduki irakiten patata egin arte (20-25 minutu). -Itzali sua, gehitu atuna dadotan, eta utzi tapa batekin 7 minutuz.

Osagaiak : 800 g atungorri 4 urdaiazpiko xerra 6 tomate 2 tipula 4 piper berde 6 tomate txiki Ezkaia (erle-belarra, tomillo )

urdai eta

piperrekin

Prestaketak : - Bildu atun solomo bakoitza urdaiazpikoz (lokarriz lagunduta, nahi bada), eta, olioa gainetik jarrita, ipini lau zatiak erretilu batean. - Garbitu tomateak, eta jarri osorik beste erretilu batean, gainetik ezkaia, piperbeltza, gatza eta olio tanta bat botata. - Sartu bi erretiluak 190 ÂşC-ra berotutako labean, eta eduki 20 minutuz (atuna goiko aldean, hobe). - Bitartean, prestatu piperrada bat, tipula eta piper berdeekin. - Atera atuna labetik, eta, tomate eta piperradarekin lagunduta, platerera.


7 1

efe meri

deak

JOSE LUIS ARRIZABALAGAREN ARTXIBOTIKD

1969-06-08 Ekaingo haitzuloaren aurkikuntza. Protagonistak, Andoni Albizuri eta Rafael Rezabal. Aire korronte hotz bat harri-zulo batetik. Sarbidea oztopatzen zuten harri bloke batzuk kendu, eta arrastaka, metro mordoska batean. Azkenean, Rafaelen dei zirraragarria: “Andoni, hator”. Hantxe, milaka urtean sekula inork ikusi gabe, Zaldien Panel Handia. Nola adierazi hitzekin, une hartan Rafaelek eta Andonik sentitu zutena!

1955-06-15 Urtero bezala, egun horretan ireki zen urzaleen denboraldia. Hotel guztiek egun horretan irekitzen zituzten beren zerbitzuak. Urte hartan ia 6.000 urzale etorri ziren Zestoara. Garai haietan Zestoan dozenatik gora hotel zegoen, eta horiez gain ostatu eta etxe askotan ere hartzen zituzten udatiarrak.

1986-06 Posta Zuzendaritzak herriguneetako posta kodeak ezarri zituen. Uztailetik aurrera, gutun guztiek eraman beharko zuten kode berria: Zestoa eta Lasaori 20740a egokitu zitzaien eta Aizarna, Arroa eta Iraetari, berriz, 20749a.

HIRU EGUN BALEAREN SABELEAN haur-gazte literatura.6-8 urte Patxi Zubizarreta Pamiela 2011

irakurri

berri

Ba al dakizu, lehen, baleak euskal kostalderaino iristen zirela? Ba al dakizu gaurko estropaden jatorria orduko arrantzaleen harrapaketa dela? Ba al dakizu, gerora, baleak urritu, eta baleazaleak Kanadaraino joaten zirela? Ba al dakizu baleontzi bakoitzean mutil gazte bat joaten zela laguntzaile, eta Txo esaten ziotela? Beharbada hori guztia badakizu, baina ezetz jakin zer gertatu zitzaion San Roke itsasontziko txoari, nolako zeharkaldia egin behar izan zuen Ternuaraino, ekaitzek eta zorigaitzek nola eraso zioten, eta, finean, zergatik esaten zioten Ismael...?

dut

Edurne Errasti 3 Mariak. Arantxa Urretabizkaia. Egun, “zahartzarora” iritsi diren txikitako hiru lagun min elkartu eta elkar bizitzea da Gorriren desioa. Beteko ote da? Eleberri polita eta oso erraz irakurtzen dena. Topikoak alde batera utziz zahartzaroari begi berriekin begiratzera gonbidatzen gaituena. Gomendagarria

TANGERREKO AMETSAK Jon Arretxe Saila: Uzta gorria, 7 Erein 2011 Nobela beltza da, baina genero honen ohiko ezaugarriak bidaiarekin konbinatzen ditu. Ohi duen bezala, toki kilikagarrietara eramango gaitu bere obrarekin, bai geografiari bai kulturari dagokionez. Lehenago Lisboara eraman gintuen Fatum-ekin (2008); eta gero Istanbul, Kurdistan eta Munichera Xahmaran-ekin (2009). Oraingo honetan Bamako eta Tangerren artean gauzatuko da trama, Afrika Beltzaren eta Europako kosta begi bistan daukan hiri marokoarraren artean. Eta hiri eder horretako kaleen galtzada-harri gogorraren kontra tupust egingo dute hainbat lagunen ametsek.


agenda uz 01 02

TAILA OSTIRALA

Musika bandaren kontzertuaplazan: zineko musika bandak. LARUNBATA

Ekaindarren eguna. Goizean zehar Zestoako tabernatan historiaurreko pintxo bira. Kale animazioa triki-bertso poteoarekin. Artisau postuak plazan. Zestoako Bainuetxeak eskainitako infusio dastaketa. 13:30-14:00 Suaren etorrera Ekaingo tribuak eskainia. Historiaurreko teknikak erabiliz antzezlan txikia plazan. 15:30-17:00 Historiaurreko tekniken erakustaldiak plazan: margoa, sua, eta ehiza. 17:00-18:30 Zaldi erakustaldiak plazan. 19:00-20:00 Burruntzian erretako arkume pintxoak. 20:30ean Harpa eta perkusio afrikarrez eginiko kontzertu txikia.

16

LARUNBATA

10:00etan txistulariak. 11:30-13:00 umeen txokoa (kamixeten postua, eskutitzak idazteko mahaia...), 13:00 Sastarrain-Zestoa lasterketa. 14:00 Bazkaria. Ondoren, musika. 17:30ean pelota partidak. 19:00etan kalejira/Irudi erraldoia. 22:30ean Kontzertua. Egun osoan zehar, argazki erakusketa eta bizikleta estatikoak herriko presoak bisitatzeko egin behar diren kilometro kopuruak osatu arte.

17 22

IGANDEA

Katamarrua Natur taldeak antolatuta, egun osoko irteera Zumaia-Mutriku. OSTIRALA

Hortzuma taldeak Libertia kale antzerkia eskainiko du gaztetxoentzat. • Musika klasikotik euskal musikara. Pio Baroja Plazan 20:15ean. Kutxaren laguntzarekin.

A uzoak jaietan

Sa

nkristobalak Narruondon

08

OSTIRALA 20:00etan suziriak jaiei hasiera emateko. 22:00etan mus, eskoba eta partxis txapelketa. Sari bikainak izango dira. LARUNBATA 10:30ean Idiakaitz txistulari taldea. 11:00etan Herri meza eta kotxeen bedeinkazioa. Ondoren, toldopean auzoko edadetuen hamaiketakoa. 17:30ean ume jolasak eta txokolatada. 21:00etan afari herrikoia Etxeko Janak enpresak prestatua. izena emateko taberna eta elkartean uztailak 7 baino lehen. Helduek 30 euro, umeek 10 euro. 23:00etan Egan taldea eta jarraian DJ-Jon. IGANDEA San Kristobal eguna. 14:00etan toldopean sardina eta kostilla jana trikitilariek alaiturik. 18:00etan herri kirol bikaina eta Gorriti bere animaliekin.

09 10

Ka rmengo Amaren jaiak Arroabean 14

OSTEGUNA Jubilatu eguna. 10:30ean Bonbazoa eta suziriak. 12:00etan Jubilatuentzako meza. Herriko jubilatuen arteko binakako pala partida. 14:00etan Jubilatuentzat bazkaria. 18:00etan Pala Txapelketako Semifinalak. Ondoren “Munduko Platerak”; Arroan bizi diren nazionalitate ezberdinetako pertsonek prestatutako jakiak dastatzeko aukera. 22:30ean Karmeneteako I. Mus txapelketa herrikoia eta mahai jokoak, Ederki elkartean. OSTIRALA Haurren eguna. 9:00etan hasita ume jolasak. Eguerdian, haurrentzako bazkaria frontoian. 16:30ean jolasen sari banaketa. 17:00etan Poxpolo, Mokolo eta Konpainia pailazoak eta txokolatada. 19:00etan pala txapelketako finala. 21:00etan afaria frontoian danborradan parte hartuko dutenentzat. 23:00etan Danborrada Nagusia. 00:00etan ikurriñaren igoera. Obaneuke taldearekin erromeria. 3:30etatik goizaldera arte dantzaldia DJonekin. LARUNBATA Karmengo Amaren eguna eta koadrila eguna. 6:00etan Karroza. 10:30ean koadrilen arteko sukaldaritza txapelketa. 12:00etan meza Arroa Beheko Abesbatzarekin, elizaren mendeurrena ospatzeko. Zestoako dantzarien emanaldia. 14:30ean Koadrilen arteko bazkaria. Segidan, Sukaldaritza lehiaketako saribanaketa. 18:00etan auzoen arteko norgehiagoka. 19:30ean “Lopene”-ren zezenak. 23:00etan dantzaldia Drindots taldearekin. IGANDEA Euskal Jai eguna. Herritarrei baserritarrez jaztea eskatzen zaie. Goizean zehar Idiakaitz txistulari taldea. 10:30ean meza nagusia. Ondoren, IV. Umeen danborrada. 12:00etan II. Zaldi Proba. 18:00etan Arroa Beheko III. Trikitilari gazteen txapelketa. Ondoren, Patata torila lehiaketa eta herriko sagardozaleen sagardo dastaketa. 0:00etan bonbazoa eta ikurriña jaitsiera. OSTIRALA Bakalada. 21:30ean herri afaria, frontoian. Afal ondoren, Bikotekako Dantza txapelketa DJon-en eskutik. Jarraian, goizalderarte iraungo duen dantzaldia DJon-ekin.

15

16 17

22

Sa ntio Santanak Arroagoisn 23

LARUNBATA 18:00etan Txupinazoa. Jarraian judo erakusketa frontoian. 20:00etan trikipoteoa. Iluntzeko 21:00etan herri afaria: Joxe Ramon “Akulu” eta Joxe Agirre “Oranda” bertsolariekin eta trikitilariek lagundurik. 23:30ean Erromeria goizaldera arte Izer, Alabier eta Arkaitzekin. 01:30ean Dantza bikote lehiaketa. Saria: Bi lagunentzat afaria. 03:00etan Imanol DJ Pajaritoren emanaldia. Goizeko 6:30ean Herri etxean txokolatada eta jarraian karroza. IGANDEA Santio bezpera. 10:30ean Meza. 12:00etan Haur eta gaztetxoentzat Puxka Muxka Zirkusekin Zirko eskola txikia frontoian. 16:30ean ume jolasak eta txokolatada. 19:00etan Gorriti eta bere abereak. 22:45ean Obaneuke erromeri taldea. 02:00etan Karaoke lehiaketa. ASTELEHENA Santio eguna. 10:30ean Meza Nagusia. 11:00etan patata tortilla lehiaketa (tortilla 10:45etarako Herri-etxe elkartera eraman beharko da).11:30ean Idiakaitz txistulari taldea eta Zestoako albokariak. Jarraian sagardo lehiaketa. Herritarrei baserritar jantziarekin ateratzea eskatzen zaie.12:00etan esku pilota partiduak, eskuz binaka. 16:00tan Josu Arrietaren omenez Parapente txapelketa. 19:00etan “Karmelo Matrakaren” omenez Herri kirol saioa. 22:30ean goizaldera arte Erromeria Monik, Eider, Leire eta Oihana taldearekin. ASTEARTEA Santa Ana Eguna. 11:00etan Meza Nagusia. Ondoren Itxaropena dantza taldea eta hamaiketakoa. 19:30ean herritarren arteko kirolak frontoian. 22:30ean jaiei amaiera emateko Imanol Dj Pajaritoren emanaldia plazan.

24 25

26


9

1

Intsusa

ukendua

Teresa Arzallusek egina

Urteroko nahia izaten da nirea. Gure herrian ere izango da ba ukendua egiten duen amona edo aitonaren bat? Udaberriari ongi etorria egiteko modu politagorik ez dut ezagutzen: landareak bildu eta gero, zauriak eta minak sendatzeko ukendua prestatzea. Landareen udaberriko indar eta kemena gure egiteko modua. Galdezka ibili eta azkenean topatu dut amona zoragarria. Teresa Arzallus. Akoako Aurrekoetxekoa, 23 urterekin ezkondu eta ordutik Zestoako kalean bizi dena. Duela berrogehi urte inguru, azaleko arazoak medio, A_orgako Do_a Angelesengana joan zen, eta han eman zioten intsusa ukendua egiteko errezeta. Oraindik ere papera gordea du. Letra dotorearekin idatzitako errezeta irakurri ondoren ekin diogu ukendua egiteari. Landareak alabak biltzen dizkio Teresari. Usaina ere berezia omen du intsusak Anarentzat, eta hori esatearekin batera irribarre zabala atera zaio. Udaberrian joaten da landare bila eta ondoren amak egiten du ukendua. Hauexek ditugu osagaiak: basokada bat olio lodia, 10 cm-tako intsusaren adarra eta argizari puxka, 10 gr inguru. Argizaria Eguberri bigarrenean Akuarretxeko Pilarri hartzen dio Teresak. Intsusaren adarra hartu eta bigarren azalarekin egiten da ukendua. Gainean duen azal marroia kendu eta bigarren azal berdea bereizi be-

har da egurretik. Hau basokada bat olio loditan egosi ordu erdian, poliki-poliki, erre gabe. Ondoren, olioa iragazi gasa batetik zakar denak kentzeko, eta epeltzen utzi. Argizari pixka batekin gogortu eta guztiz hoztu aurretik, potoetan banatu. Ontzi bakoitzari ukenduaren osagai nagusia eta data idatzi zelorekin itsatsiz. Erabiltzeko prest dago. Psoriasiaren aurka erabiltzen du Teresak ukendu hau. On egiten dio eta beti beti ematen ez badu ere, aldea nabarmentzen du gauetan ematen duenean. Ukenduak egitea erraza egiten zaio eta berbena-belarrarekin ere egin izan omen du. Libururen batean-edo irakurri landareren bat ona dela honentzako edo bestearentzako eta berdin prestatzen du. Enplastoak ere noiz edo noiz erabili izan ditu gerriko minarentzat. Baina belarrak hartzeari errespetu gehiago dio. Sendabelarrak erabiltzea ez datorkio etxetik, ez da gogoratzen etxean ukendurik-eta egin izana. Bere kasa ederki ikasi du ordea Teresak.

L

ierni Arrieta Irureta



118 - 2011 ekaina