Issuu on Google+

danbolin

elurraren zuritan jolasean 2011ko otsaila

114 zb.


2011rako dugun erronka nagusienetakoa bat web orria martxan jartzea da. Baina horretarako zure laguntza behar dugu.

egin zaitez bazkide

Bazkide egiten direnen artean, zozketa eder bat egingo dugu. Eta jadanik bazkide bazara eta beste bat lortzen laguntzen badiguzu, zu zeu ere zozketan sartuko zaitugu. deitu 943 147 123 telefonora edo idatzi danbolin@topagunea.com-era Urteko ekarpena 25â‚Ź

zure iragarkia jartzeko

deitu 943 147 123

telefonora

www.zestoaautoak.com


Sekula ez dut probatu eskiatzea. Gogoan dut, hala ere, nola egoten ginen, ume garaian, elurrak zelaiak zuritu zain, hartu plastikozko zaku bat eta bertan sartuta irristan eta txilipurdika ibiltzeko. Ez genituen oraingo polar, oinetako berezi, betaurreko eta horrelakorik behar izaten (ez behintzat baserrikook, kalekoak beste gauza bat ziren). Arropa zahar batzuk eta botina batzuk jantzi eta, ala!, aldapan gora eta behera, zelai guztiak txikitzera. Pila bat disfrutatzen genuen, adrenalina pila bat botatzen genuen (zer zen ere ez genekien baina…) eta aspertutakoan, etxeko ekonomikako labe epelean sartzen genituen hankak eta hala amaitzen genuen, goxo-goxo, gure eski-saioa. Orain asko sofistikatu da gauza. Eskia negozio handi bat bilakatu da (eta zer ez da bihurtu negozio?). Eta, ni bezalako batek, eskia sekula probatu ez duen batek, sentitzen du turismo-gune handietan sentitu ohi dudan gauza bera. Alegia, artalde izugarri bateko partaide zarela, kontsumismo estrategia zorabiagarri horretan sartu zaituztela eta ez dakizula nola irten. Gauza bera gertatzen zait elikadurarekin. Sagar bat erosten duzu eta irakurtzen duzu etiketan “Alto Adige / Südtirol” eta zeure buruari esaten diozu: zer adar-jotzetan ari naiz parte-hartzen? Nola liteke hemen halako sagastiak egiteko aukera egon, eta Italiaraino joan behar izatea sagar bila? (Horrek eragiten duen arazo ekologikoarekin: garraioa eta kutsadura…). Eta Italiatik ekartzea ez da ezer, munduko edozein lekutatik ekar daiteke-eta gaur egun edozer gauza. Gero, entzuten diozu Silvana Hueguni, ale honetako elkarrizketatuari, eta esaten dizu elikadurari buruzko informazio ugari daukagula, baina aldi berean sekulako desinformazioa; marka komertzialen enkarguz egiten omen dira-eta elikadura azterketa gehienak. Eta orduan hasten zara arazoaren larritasunaz jabetzen. Inpotentzia horren aurrean nola jokatu? Gure aitonak esan ohi zuen moduan, “luxua eta txoro usaina ugari!” eta, besterik gabe, eskiatzeari, turismo egiteari, gauza exotikoak jateari muzin egin? Artaldetik bereiztu? Ez, ez. Artalde hitzak fama txarra dauka baina artaldea ez da, berez, gauza txarra. Ardi bakoitzak bere ezaugarri propioak izaten ditu eta bere izaera; artzain ona kapaz izaten da ardi bakoitza, banaka-banaka, ezagutzeko eta haren izaera bereizteko (hau lotsagabea da, beste hori jatuna, hango hura bakartia…). Beraz, kontua hauxe da: artalde izugarri honetan, bakoitzak geure nortasuna, irizpide propioa eta jarrera kritikoa edukitzea. Uste dut horretan saiatzen direla ale honetako protagonista denak ere. Benetan. Eta, ibilian-ibilian, horrexek egiten ditu erakargarriak ni bezalako irakurle batentzat, ale honetako eski kontuak, osasun gorabeherak eta gainerakoak.

d a n b o l i n EK

F

ernando Arzallus

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin :

Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :

Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 10 14 15 18 19

ELURRAK ZORABIATUTA

INKESTA

ENBIDOAK

JARDUNIAN SILVANA HUEGUN

ELURRETAN

LIBURUTEGITIK INDAMENDIRA

AUZOETATIK

UDALEKO BERRIAK

AGENDA

diruz lagundutakoa


enbidoa I. 2 0 U R T E , A M E T S BAT ! k ere ederra bota didak Joan Mari! Eta tragoarena eginda zagok, nahi dukenean; hemen, Bittor ostatuan, Erdikalean baino lehenago izan behar badik ere. Nola bizi dudan galdetzen didak? Ba, Mikelek poesia batean zioen bezala, “apurka-apurka, nerea ez den herria maitatzen eta nerea ez den itsasertzetik sorterriari begira”. Hitz gutxitan eta laburbilduta, horixe bizi eta sentitzen diat nire egunerokoan. Dagoeneko 20 urte otsailean perretxikoz mozorrotu ginela. Eta pentsatuko duken bezala, zimurrak azaleratzen hasiak dituk, hezurrak ere gogortzen, ile zuriak hor-hemenka... Hotzetan irtetea baino nahiago izaten diat besaulkian mantatxo batean kiribilduta epelean egotea... Beraz, zahartzen hasita baina pozik. Egia esan, nahi baino gehiago ari duk luzatzen itzulera, baina esperantza ez diagu galtzen. Deserrian banagok ere, bihotza sorterrian diat eta amets bat buruan: Zestoara itzuli ahal izatea. Ustez, etsipen garaiak atzean utzita, aro itxaropentsu batean murgildu berri garela ematen dik. Dena den, ibilbidea oztopatzen hasiak dituk, tamalez. Egoera bere horretan usteltzen uztearen adierazle. Izan ere, batzuk eskua luzatzen diatenean, nahikoa ez dela esaten duten horiek zer egiteko prest diren jakin nahiko nikek. Zeren-eta, besteek egin behar dutenaz diskurtso handimandi askotxo entzuten dizkiagu, baina besteei zereginak eskatzeari utzi eta norbere interesak alboratzeko garaian gaudek, Euskal Herriko sektore zabal baten eskakizunei bide emanez. Zoritxarrez, ordea, batzuk egungo gatazka egoeran eroso egon dituk, ongarri ezin hobea baitziaten aldeko uzta politikoa lortzeko. Ongarri bezala ere ilegalizazioa primeran etorri zaiek agintean jartzeko. Beraz, deseroso zabiltzak ezker abertzalean eman den eztabaida prozesuarekin eta eragin dituen ondorioekin. Egoera nahasturik zagok: batzuentzat tranpa dela, besteentzat ez dela nahikoa... Baina espero eta desio diat, oraingo honetan, bai ala bai, Euskal Herrian abian dagoen prozesu demokratikoak, guztion bultzadarekin, ez duela atzera bueltarik izango. Inauterien karian, joaldunak ateratzen hasiak dituk, joareak eta isipuak astinduz. Ea ba esperantza zapuztu nahi duten zomorroak uxatzea lortzen duten. Bukatu ere egin beharko diat nire tartea, baina enbidoa beste norbaiti bota gabe ezin amaitu... eta hirekin gogoratu naun Marian Aramendi... Zer dion hik lau ertz horien artetik? Ederra bota dinat ezta? Muxuak!

Hi

Zein da ligatzeko trukorik onena? Ligatzeko? Ba garai batean gazteek eta zigarroaren aitzakia erabiltzen zuten ezta? Baziren zigarro faltsu batzuk, haien aitzakian norbaitengana gerturatu eta zigarro horietako bat eskaini eta…

31 urte

Edurne Soraluze

Erantzunik gabe gelditu naun! Nere garayan ez zuen ezerk funtzionatzen eta gaur egunean ere… ez dakit ba! Milagroetan eta sinisten ez bagara hasten…

42 urte

Xabier Arrieta

Kontxi Lopetegi Aurreko Danbolin-en Ekuadortik dator berria artikuluaren egilea Maialen Kortadi da eta ez, Naiara Exposito. Azken horrek koordinazio lanak egin zituen.

Zuzenketa.


5 H E G OA K Z A BA L I K

Ligatzeko trukorik onena zen den? Ederrari galdetu diozue!Neure emaztearekin ere ez dut ligatzen eta!

46 urte

Pedro Cabanillas

Ba, gerturatu eta trago ba atera eta ez dakit Galdera hau ba, berarekin andrea aurrean Ba lagunei hitz egiten hasi dela ezin da eta esan zein eta hori, galdetu erantzun. Anmutil gustatzen dreak bera liga- zaizun eta joe ba zer moduz dagoen eta parre egin tu ninduen ni. gero ba ia funNik ez dakit li- tzionatzen dun beti ere eta… gatzen, ezta denon artean… Josune Irure arrastorik ere!

34 urte

Neritz karrera

13 urte

Irati Artetxe

19 urte

s

ALONIKAKO (Grezia) arte garaikidearen museoan gaude, greziera ikastaroko taldearekin bisita egiten. Hainbat eskultura-lan ikusi ondoren, gidak artista izatera gonbidatu gaitu. Plastilinazko irudi bat egiteko eskatu digu, sentitzen duguna adieraziz. “Zer sentitzen duzue?” Uf, gauza asko… Mila ideia pasa zaizkit burutik, etxetik kanpo emandako bost hilabeteetan eta gelditzen zaizkidanetan pentsatuta. Beldurra sentitzen nuen, hona iristean zer aurkituko nuen ez nekienean. Bakardadea, hemen inor ezagutzen ez nuela konturatu nintzenean. Bigarren egunerako, baina, hobeto sentitzen hasi nintzen. Lagun onak egin ditut, jatorri, adin, estilo desberdinetakoak. Toki asko ikusi ditut, Grezian eta atzerrian: Istanbuleko (Turkia) kolore, usain eta soinuek liluratu naute eta Bulgarian parrandan ibili naiz. Inpotentzia sentitu dut, etxe azpiko amonak hitz egin eta laurdenik ulertu ez diodanean. Era berean, nolabait komunikatzeko gai naiz grezieraz, eta izugarrizko animua ematen dit horrek. Bost hilabete hauetan gauza asko aldatu dira nire buruan, baita kanpoaldean ere. Eta aldaketa horiekin bizitzen ikasi dut, beste aukerarik ez dudalako. Hala ere, bizimodu honi erraz hartzen zaio gustua, zalantzarik gabe. Ez dit inork esaten zer egin behar dudan eta nola, ezta aholku jakintsurik eman ere; bestalde, araurik ez dit inork jartzen, eta asteazken batean parrandarako gogoa izanez gero lasai asko irtengo naiz; eta bi astez bidaiatzeko, klaseak galtzen baditut inork ez dit kontrakorik esango. Etxe-mina sumatzen dut batzuetan, baina nire erara bizitzea asko gustatzen zait. Izan ere, urrutitik errazago ikusten da etxean duzuna, eta distantzia hartzeak beti laguntzen du: ona bada estimatu ahal izateko, eta hain ona ez bada aldatzen hasteko. Gelditzen zaidan beste urte erdian orain arteko esperientzia hobetzeko itxaropena dut, gehiago ikusi, gehiago ikasi, eta etxera itzultzean, gozatzen jarraitzeko. Asko pentsatu ondoren, eskuekin txori bat irudikatu dut, hegoak zabalik, habiatik hegan egiten. Hegaldi luzea eta oparoa izan dadila!

E

nbido 2. Maia Ossa Rissanen


J

ardunian

silvana

Gaur egun zertan egiten duzu lan? Eibarko Oreka zentroan egiten dut lan. Kontsulta dut bertan. Nire lanean, besteak beste, argaltzeko dietak egiten ditut (ez da niri gehien gustatzen zaidan lana baina tokatu egiten zait) baina gehiena dieta terapeutikoekin egiten dut lan. Gure zentroan sendagile bat dago eta pertsona bat bere kontsultatik pasatzen denean, hark tratamendua jartzen dio (sendabelarrak, homeopatia…) eta nik, besteak beste, irisa begiratzen diot. Jarraian, dieta aztertzen dugu eta kasuan kasukoa prestatzen dut. Akupuntura ere egiten dugu kasuaren arabera.

huegun U rteak dira Silvana Huegun (Azpeitia, 1972) Zestoan bizi dela. Nafarroako Unibertsitatean egin zituen ikasketak eta Dietetikan diplomatua da. Ikasketak amaitzerako Huegunek argi zuen medikuntza alternatiboan lan egin nahi zuela eta atseden-etxeetan hasi zen lanean, eta aldi berean praktikak egiten. Bere ikasketak iridologia, naturopatia, makrobiotika eta higienismoko kurtsoekin osatzen joan da.

Hitzaldiak eta ikastaroak ere ematen dituzu ezta? Bai, eskaeren araberako hitzaldiak ematen ditut, baina azkenaldian haurren elikadurarekin lotutakoak ematen ari naiz. Hemen, Zestoan, eman ditudan azkeneko hitzaldiak haurren gaixotasunak eta elikaduraren ingurukoak izan dira. Gehienbat, gaixotasunak nola tratatu. Izan ere, lotura oso handia du elikadurak gaixotasunekin; adibidez, zenbait jakik mukiak sortzen dituzte. Homeopatia ere landu izan dugu. Sukaldaritza ikastaroak ere eman izan ditut. Haurrak izan aurretik pila bat ematen nituen; haurrak izan nituenean, ordea, deskantsu bat hartu nuen eta orain berriro hasi naiz. Azkoitian bada Oreka izeneko elkarte bat eta elkarte horrek urtero sukaldaritza ikastaroak antolatzen ditu. Atseden-etxeetan baraualdiak-eta nik zuzentzen nituen, baina sukaldean ere asko egiten nuen, gustatzen zait janaria prestatzea. Gainera, teoria erakustea oso erraza da, baina praktika ere erakutsi behar da, alegia, arroz integrala jan behar dela esaten badugu baina errezeta goxorik ez badugu erakusten, jendea ez da animatzen. Atseden-etxeetan lan egin izan duzula aipatu duzu. Zer da atseden-etxe bat, eta zer da bertan egiten dena? Etxe horietara jendea egonaldiak egitera joaten da. Asko bakarrik joan ohi dira, baina bikotearekin-eta joaten direnak ere badira. Etxe hauetan elikadura zaintzen da gehienbat. Etxe bakoitzak bere estiloa du: higienistak, makrobiotikoak, begetarianoak… Baraualdiak egiteko aukerak ere egoten dira. Egunean zehar jarduerak izaten dira: yoga tai-chi, eskulanak… Udaberritik udazkenera egon ohi dira zabalik eta egonaldiak iraupen ezberdinetakoak izan daitezke.

Gero eta gehiago entzuten da garaian garaikoa jan behar dela. Zergatik jan behar dugu garaian garaikoa? Alde batetik, merkeagoa delako. Bestalde, adibidez, tomatea hartzen baduzu, tomatea bere garaitik kanpo hazteko botika gehiago bota behar zaizkio, gaitz gehiago izango baititu. Jakiak zenbat eta helduago daudenean jaso landaretik, gero eta bitamina gehiago dituzte. Hau da, tomatea oraindik berdea dagoenean jasotzen badugu, horrek ez du ia bitaminarik. Gainera, garaian garaikoa jateaz gain, bertako produktuak jan behar dira. Nire gorputza klima honetan bizi baldin bada, klima honetan hazten diren produktuak behar ditu eta ez Kariben hasitako produktuak. Jakiek gure

Jatea plazer bat da, ondo jan behar dugu, baina tarteka hortik ateratzen ere jakin behar dugu”


7 gorputzean duten eragina ez dira bakarrik proteinak, bitaminak eta hidratoak. Jaten dugunaren arabera, gure gorputza hoztu edo berotu egiten dugu. Urte sasoi bakoitzean elikadura ezberdina da. Udan entsalada gehiago jaten dugu, neguan zopa gehiago. Pertsona bakoitza ezberdina da eta, ondorioz, bere ezaugarriekin egokien datorkiona jan beharko du. Adibidez, pertsona hozbera bada, berotzen duten jakiak jan beharko ditu; pertsona oso beroa bada hozten duten jakiak jan beharko ditu, entsaladak kasu. Pertsonarengan elikadurak eragina dauka, baina baita bere emozioek, pentsamenduek… dena aztertu behar da. Zenbait gaixotasun dieta zehatz batekin sendatzen direla esaten da. Gaixotasun guztiak senda daitezke dieta egoki batekin? Elikadurak lan asko egiten du prebentzioan. Baina gaixotasun asko daude elikadurak zerikusirik ez duela uste dena, baina zerikusi handia du. Adibide bat, txizako infekzioa, emakumeengan oso ohikoa dena. Urologo batengana joaten bazara ez dizu sekula esango “hau eta hau zaindu behar dituzu”. Txizako infekzioa sortzen da berotasuna eta hezetasuna baldin baduzu. Medikuntza txinatarrean eremu hau asko lantzen da. Zuk esneki eta gozo asko jaten badituzu (hezetasuna sortzen duten elika-

gaiak) eta txizako infekzioa baldin baduzu, elikadura zaindu egin behar duzu, hainbeste hezetasun egon ez dadin. Horrelako adibide pila bat daude, eta elikadura apur bat zainduta arazo asko konpontzen dira. Elikadurak zure gorputzaren baldintzetan du eragina, zure odolaren kalitatean… Odola loditzen duten jaki asko jaten badituzu (koipeak, txorizoa…) gorputzeko barne-likido guztiak loditu egiten dira, muki gehiago sortzen dira eta metabolismoa ere motelago doa. Ondorioz, gaixotasun gehiago sortzen dira. Guk elikadurarekin odol hori eta gorputzeko likido guztiak meheago eta garbiago joatea lor dezakegu. Hori horrela izanik, zelulek sortzen dituzten toxinak errazago kanporatzen dira, elikagaik hobeto iristen dira… Elikadurarekin gorputzeko baldintzak pila bat aldatu ditzakegu.

···


···

ama, zu jatekoarekin ama normal bat izatea nahi dut, mortadela eta Nocilla jartzen duena ogitartekoan

Gai hauen inguruko informazioa gutxi zabalduta dago gure gizartean ezta? Bai aldi berean informazio asko dago, baina baita desinformazioa ere. Informazio asko salmenta eta marketinarekin lotuta dago. Orduan, informazio hori produktuak saltzeko da. Medikuntza tradizionalean, berriz, gaixotasunak sendatzeko elikadura erabat baztertu izan da. Gainera, medikuntza alternatiboa izanik, zenbait jendek ez du guztiz begi onez ikusten, baina nik egunero jendearekin egiten dut lan eta badakit zer nolako eragina duen. Azkenaldian modan daude argaltzeko dieta miragarriak, baina benetan existitzen al dira? Bai badaude, milaka daude. Baina eraginkorrak al diren edo ez, hori beste gauza bat da. Nik argaltzeko dietak jartzen urte mordo bat daramatzat, eta horrelako dieta bat egiteak suposatzen du hilabete batez gauza mordo bat ez jateak; eta, bai, pisua galduko duzu baina zure ohiturak ez badituzu aldatzen, berriro errekuperatuko duzu galdu duzun guztia. Beraz, merezi dizu horrelako dieta bat egitea? Nik erabiltzen ditudan dietak ez dira oso zorrotzak izaten eta gehienbat ohiturak lantzen ditugu, pertsona horrentzat dieta hori egitea erraza izatea, eta mantentzea oso garrantzitsua da. Mantentze hori aurrera eramateko, ohiturak aldatu behar dira. Eskoletako menuek kezka ugari sortzen dute hainbat gurasoen artean… Kalitatezko menuak ematen al dizkiete haurrei? Argi dago menu horien kalitatea aurrekontuak baldintzatzen duela. Gainera, gaur egun ez dakit sukalde propioa duen eskolarik gelditzen al den. Ikastetxe gehienak cateringera pasatu dira, hemen Gipuzkoan bertan. Catering zehatz batera gainera. Suposatzen da menu horiek dietista batek jarritakoak direla, baina… Ez dugu ahaztu behar jangela zerbitzu bat dela, eta zenbaitzuk beste erremediorik ez dute eta beraien haurrak bertan utzi behar izaten dituzte. Dena den, ez dago zalantzarik etxean baino hobeto inon ez dutela jango haurrek. Comer bien para vivir mejor izeneko liburua argitaratu zenuen. Nondik sortu zen liburua argitaratzearen ideia? Eta zer da bertan aurkitu dezakeguna? 1999ko abenduan Zazpika aldizkarian kolaboratzen hasi nintzen. Astero artikulu bat idazten nuen, eta hamaika urte hauetan gai ugari lantzeko aukera izan dut. Artikulu asko garai hartan ikasten ari nintzen gaiak azaltzeko erabili nituen. Une honetan lan as-

ko dut baina ez nuen guztiz utzi nahi, dagoeneko atala nire parte sentitzen nuen. Hori dela-eta orain hamabostean behin idazten dut. Gara egunkaritik etorri zen liburua argitaratzearen proposamena. Ordura arte Zazpikan argitaratutako artikuluen bilduma egitea proposatu zidaten eta niri ideia bikaina iruditu zitzaidan. Artikuluen aukeraketa eta antolaketa egin nuen, eta horrela atera zen. Emaitzarekin oso gustura nago. Zure bizitzan aplikatzen duzu kontsultan ematen dituzun gomendio guztiak? Bai, egia esan, ahalegintzen naiz. Errazena neure buruarekin egiten dut, niri gustatu egiten zait, eta nik erakusten dudana neuk sinesten dut. Esnekiak, gozoak… horiek neurtzen eta produktu integralak jaten ahalegintzen naiz. Neure buruarekin erraz egiten dut, eta etxean, berriz, orain arte haurrek jarraitzen zidaten. Baina alabak, adibidez, lehengoan esan zidan “ama, zu jatekoarekin ama normal bat izatea nahi dut, mortadela eta Nocilla jartzen duena ogitartekoan”. Orain arte esaten ez zizkidaten gauzak esaten hasi dira. Niri hainbat arrazoiengatik suertatu zait jatekoa zaindu behar izatea eta neronek frogatu ahal izan dut jatekoarekin zenbait gaixotasun sendatzea posible dela. Nik denetik jaten badakit, eta gainera oso garrantzitsua iruditzen zait denetarik jaten jakitea. Nik ezkontza bat baldin badut edo bestelako ospakizun bat denetarik jateko arazorik ez daukat, baina eguneroko bizitzan zaintzen jakin behar da. Azken finean, zure osasunean eragina zerak du, egunero nola jaten duzun eta ez tarteka jateko moduak. Ni elikaduraren munduan hasi nintzenean oso zorrotza nintzen nire buruarekin, eta besteei ere hori eskatzen nien. Azkenean konturatu nintzen horrek ezin zuela horrela jarraitu, bizitzako beste alor batzuetan ere horrelako zorrotza izatera pasa bainintzen. Jatea plazer bat da, ondo jan behar dugu, baina tarteka hortik ateratzen ere jakin behar dugu. Bestalde, bizitzako zenbait momentutan oso garrantzitsua da elikadura zaintzea, eta une horietan zaindu egin behar zara: haurdun zaudenean, menopausia garaian, gaixotasun bat duzunean…

N

aiara Expostio Alberdi


9

k

ale/bale KALE.

Urtarrilak 27 Greba orokorra. Manifestaldia pentsioen erreformaren inguruan.

AZPEITIARANTZ JOATEKO

AUTOBUS GELTOKIRA HELTZEKO ALDAPATXOA IGO BEHAR DA EDO ESKAILERAK BESTELA.

BARANDA FALTA ZAIO GOIKO ESKAILERA MULTZOARI.

BA L E . DUTE.

Urtarrilak 28 Musa Iraetan. Oskar Segurola eta Mikel Alberdi oikiarrak txapeldun.

PARKEA ERABAT BERRITU BESTE BAT DIRUDI! EA TXUKUN-

TXUKUN ZAINTZEN DUGUN

danbolin Santa Ageda bezpera.

zulo

Urtarrilak 29 Zestoako EHEk otsailaren 12ko manifestazio nazionalerako deia.

Santa Ageda bezperan Lili, Etorra eta Akoako baserri inguruetan ibili ziren goiz eta eguerdi partean santa-eskaleak. Arratsalderako, goizean bakarrik ibili zen Garikoitz Lopetegiri, Millan Telleria bertsolaria gehitu zitzaion, aurten Oskar Alberdik ezin izan du eta. Azken ordurako, herrira gerturatu ziren urtero bezala eta ostirala izaki aukera polita izan zen giro ederrean kopla batzuk entzunez tabernaz taberna ibiltzeko.

Otsailak 6 Gaztelura mendi irteera Agiroko Mendi Taldekoek

Otsailak 13 Atez ateko hondakinen bilketaren inguruko hitzaldia.


elurraren zuritan

jolasean E

lurra, zuria bezain beltza, ederra

bezain gaiztoa. Nahiz eta gure herria

gutxitan estaltzen den maindire zuriz,

Eskia:

Jabier Zunzunegi

normalizatzen joan

ez pentsa zestoarrek ez dakitenik

den kirola

elurraren alde onak aprobetxatzen. Asko eta asko irteten dira herritik elurraz gozatzeko asmotan. Elur zale horien ibilerak hobeto ezagutzeko, eskiatzen urteak daramatzan Jabier Zunzunegirekin, snowboard-ean aritzen diren Gorka Igual eta Hodei Unanuerekin eta mendi-eskiak hartu eta gora eta behera

Zestoako lehenengotako eskiatzailea izango zara, ezta? Bai, lehenengotakoak gara gu. Hala ere, bada beste zestoar bat ni baino lehenago hasitakoa: German Apategi panaderoa. Hura, aste osoa lan egin ostean, igande goizetan bere umeak hartu eta Candanchura joaten zen. Gu ere askotan joan izan gara berarekin Frantzia aldera, egun-pasak egitera. Ume denak harekin nahi izaten zuten joan, furgonetan sartuta, ogi artean.

Gaur egun nahiko ohikoa da eskiatzera joatea, baina garai hartan nola hasi zineten? Zarauztar batzuk zerbait ibiltzen zirela enteratu eta gara hizketan. haien eskiekin probatu genuen asteburu batean. Gustatu egin zitzaigun eta haiekin joaten hasi ginen. Guk orduan ez geneukan eskiatzeko materialik eta Laxaro zapateroarengana joan nintzen mendiko bota batzuekin, zorua apurtuta nuela eta aurrean eta atzean kantoi moduko bat egin behar zidala esanez. Halako bota batzuekin ibili nintzen aurreneko aldiz, mendiko bota batzuk birmoldatuta. Hori izan zen lehen aldia.

ibiltzen diren Xabier Ostolaza eta Koldo Ruizekin aritu

“pistarik

Beti toki berdinetan eskiatu izan al duzu? Aurreneko aldietan Candanchura joaten ginen, baina eskiatzen hasi baino lehen. Jacqueline alaba zaharrenak zortzi bat urte izango zituen garaian, Tucako estaziora hasi ginen joaten. Gaur egun itxita dago baina Viella (Lleibaten atzetik da) bertan zegoen. Elur gutxi zegoelako itxi zuten eta, ondorioz, Baqueirara (Lleida) pasa ginen. Alpeetan ere ibili gara, Austrian, Frantzia nindoala, erori eta aldean... Hemengoaren aldean beste kontu bat zen hura. Leku mordoxka ezagutzeko aukera izan dut. eskiekin klabikula

errazenean monitore

�

hautsi nuen

Hasi zinetenetik hona gauzak nola aldatu dira? Gu hasi ginenetik hona material asuntoan ikusi dut aldaketarik handiena. Lehen ahal zen moduan joaten ginen, hel-


1 1

ZUNZUNEGI UGARTE ANAI ARREBAK BAQUEIRAN ESKIATZEN

burua joatea baitzen. Hala ere, alde handia zegoen gu joaten ginen modua edo/eta Bartzelona edo Madril aldetik joaten zen jendearen artean. Guk zahatoa eta bokata ederrak eramaten genituen. Horrez gain, lehen pijoen kirola zela esaten zen, jende gutxik praktikatzen zuelako. Baina denborarekin normalizatzen joan da eta egun kirol normal bat dela pentsatzen dut. Zure alabek eta bilobek ere eskiatzen dute, ezta? Beti eman izan ditugu gurekin alabak, ahal izan dugun leku guztietara. Gero alabek euren nobioak bilatu zituzten. Hasiera batean batzuk ez zuten eskiatzen, baina badakizu nola izaten den, azkenean haiei ere gustatu! Orain bilobak ere eramaten dituzte, eta umeak oso gustura joaten dira. Askotan irakasle modura ere ibilia izango zara ba? Irakasle modura ere jardun gara, bai. Lagunekin-eta joan izan garenean, batzuentzat lehen aldia zenez, ba zerbait erakutsi egin behar. Akatsik handiena izaten da hasiera-hasieratik aldapa handietara-eta eramatea, blokeatu eta eskiatzea lagatzen dute-eta batzuek. Pazientzia handiarekin hartzeko kontua da, apurka-apurka zeuk lagunduta. Askotan agujeta izugarriekin amaitzen duzu, ohitu gabeko gauzak egiten dituzulako.

tik nindoala, erori eta eskiekin klabikula hautsi nuela. Min hartu nuen tokitik ezin zidatela atera esan, eta lau kilometro inguru jarraitu behar izan nuen eskiatzen klabikula apurtuta nuela. Carabinieriak joan behar izan zuten nire bila. Holandar batzuekin nintzen egun hartan.

Eskiatzaile eta snow zaleen arteko pike horren gainean zer diozu? Guri los palilleros, los abuelos deitzen digute, katxondeo modura. Susto dezente ematen dizkigute horiek, pistaz kanpo-eta asko ibiltzen baitira, eta bat-batean bazoaz zeure kasa eta aldamenetik agertzen zaizkizu salto bat eginez-edo. Orain, ordea, beraientzako leku egokituak dituzte snow parkeak-eta. Baina nik ikusi izan ditut gazteak snow-arekin hasi, eta eskira pasa direnak. Nola doa aurtengo sasoia? Aurtengo sasoian neu ez naiz izan oraindik, baina esan didatenez, elurra nahiko eskas ibili da. Orain egin omen du zerbait baina... gauza gutxi. Hala ere, gaur egunean, tenperatura baxuak baldin badaude, kanoietatik-eta elur artifiziala botatzen dute eta horrek zerbait irauten du. Ez da elurrik onena baina... nahiko ondo mantentzen dituzte.

Kontatzeko pasadizorik ere izango duzu‌ Pasadizoak, ba egia esan ni oso gutxi erori izan naiz. Baina gogoratzen naiz Dolomitetan, astebete ederki ibili ostean eta azkenaurreko egunean hainbat mendi igo ostean, pistarik errazenean monitore baten atze-

¡¡¡


···

Konta daitekeen gertakizunen bat? Gorka: Orain gutxi tranpolin batetik salto egiten hasi nintzen. Airean kanpai-buelta bat egitea nahi nuen, eta erortzerakoan buruan kolpea hartu nuen. Konortea galduta Snowboard-a: egon nintzen eta gero hiru ordu inguruko amnesia izan nuen. Lagunak eta ezagutzen nituen baina ez nintzen Gorka Igual eta gai galdera errazei erantzuteko. Hodei Martija Zer da snowboard-a? Hodei: 14 bat urte genituenean sekulakoak egiten Surfaren antzeko zerbait da, uretan egin behagenituen elurretara joan ahal izateko. Urtean asrrean elurretan egiten dena, hankak taulari lotuteburu bat hartu eta eguraldia eta elurrari erreta ibiltzen dira. Batzuk pista normaletan ibiltzen paratu gabe autobusean Donostiara joaten gidira, beste batzuk pistetatik kanpo, zapaldu gabenen, Donostian beste autobus bat hartu eta ko elurretan. Gu akrobaziak egiten ibiltzen gara. Iruñera eta handik Jakara. Bertan hotel batean lo egin eta Candanchura joaten ginen Zergatik taula eta ez eskiak? autobusez. Gorka: ni eskiatzen hasi nintzen 14 bat urte inguru niNormalean ze ingurutara joaten tuenean, nire osaba Paskirekin. Gero, ordea, lagunekinzarete? eta hasi nintzen joaten elurretara eta orduan taulara pasa Candanchun hasi ginen, Astun eta Fornintzen, eskiak alde batera utzita. migalen ere ibiltzen ginen baina orain Hodei: Ni ere 14 urte ingururekin hasiko nintzen baina zuzeLa Mongiera joaten gara. Pistak gustukonean taula hartu nuen. Behin edo beste eskiatu izan dut, eskoago ditugu, lasaiagoak dira eta gainera lako ibilaldi batean-edo, baina taula probatu ostean gehiago merkeagoak. gustatu zitzaidan.

elurretako

surfa

Zenbat aldiz joaten zarete elurretara? Hasi ginenean urtean behin joaten ginen koadrilakoak. Udarako lanak-eta hasi zirenean, irabazitako diruarekin neguan hiruzpalau buelta egiteko ematen zigun. Orain gehienok gidabaimena eta lana dauzkagula, ahal dugun guztietan joaten gara. Beraz, kirol garestia dela esan daiteke? Baietz esan daiteke, baina ez da aberatsen kirola, bestela begiratu guri. Kirol hau praktikatzeko gogoa eduki eta lana egiten baduzu, ba egin dezakezu, gogoa behar da gehienbat. Askotan, asteburu bat herrian pasatuta diru gehiago gasta dezakezu elurretara joanda baino (parrandak…).

Nola doa aurtengo denboraldia? Esaldi batean definituko genuke aurtengo sasoia: eguraldi on asko baina elur gutxi. Aste egunetan elur mordoxka eta aste buruetan eguzkia egingo balu...

“ez da aberatsen kirola, bestela begiratu guri”

Bada eskiatzaileen eta snow zaleen arteko lehiarik? Bai. Pike sanoa dela esango genuke, Athletic eta Errealaren arteko pike bat bezala. Guk palillero deitzen diegu, baina azkenean denok amaitzen dugu elkarrekin. Beraiek guri quita nieves hots egiten digute. Zenbat jende mugitzen du kirol honek Zestoan? Jende dezente joaten da Zestoatik snow-a egitera. Mikel Miantxa da gehien ibitzen dena, monitore lanak-eta egiten ibiltzen da. Nahiz eta orain gutxiago, Espada ere asko ibilia da. Hauez gain, Joseba Illarramendi, Aitor Alberdi Beltza, gure koadrilako hainbat... Eta beste hainbeste, jakin ere ez ditugunak egingo.

GORKA ETA HODEI BAREGES-LA MONGIKO ESKI ESTAZIOKO SNOW PARKEAN


3 1

KOLDO RUIZ ALPEETAN, OSTOLAZAREKIN IZANDAKO BATEAN ARGAZKI TXIKIAN: XABIER OSTOLAZA ETA BALENTZIAR LAGUNA, HIRUKOTEA IRANERA JOAN ZENEKOA

Mendi-eskia:

abentura, saturaziorik gabe Koldo Ruiz eta Xabier Ostolaza

Hasteko, zer da mendi-eskia? Kirol hau eski alpinotik eta alpinismotik dator, bien arteko nahasketa bat da. Eskiekin igotzen da mendia, labaindu eta atzeraka ez joateko foka larruez eta eski-hortzez baliatuz, eta behin mendia igo ondoren, eskiatzen jaisten da. Noiz hasi zineten mendi-eskiarekin? Orain dela hamar bat urte hasi ginen. Beti ibili izan gara mendian, gu belaunerainoko elurrarekin mendia oinez igo guztia eta jaisten genuen bitartean, ikusten genuen jendea mendi-eskiekin elurraren gainetik gu baino askoz errazago igotzen eta ondoren abiadan jaisten. Gustatu, urtebete pistetan trebatzen ibili eta gu ere mendi-eskiarekin hasi ginen.

emititu eta beste arva baten frekuentzia jasotzen duena, elur azpian dagoen laguna gutxi gora behera non dagoen esaten duena; zunda, berriz, makila moduko bat da, elur azpian dagoena zein sakoneratan dagoen jakiteko balio izaten du; eta pala ba behin gure laguna non dagoen dakigunean gaineko elurra kentzeko.

“Aske sentitzen gara, mendi gurea izango balitz bezala”

Ze abantaila bilatzen dizkiozu pistetako eskiarekin alderatuz? Gu ibiltzen garen tokietan ez dago pistetako saturaziorik, askoz jende gutxiago ibiltzen da, ez daukagu ilaretan itxaron beharrik eta askoz ere merkeagoa da, ez baitago forfaitik ordaindu beharrik. Aske sentitzen gara, mendi guztia gurea izango balitz bezala.

Ze tokitan ibiltzen zarete? Hasiera batean Piriniotan ibiltzen ginen. Alpetan ere ibiliak gara, Chamonixen, Zermatten eta Oberdlanden. Orain dela bi urte, berriz, Iranen izan ginen 5.600 metroko Damavand sumendian.

Konta iezaguzue esperientziaren bat, gogoan duzuen bidaia bat, gehien markatu zaituena… Alpetakoa zoragarria izan zen, lehenengoa izan baitzen; dudarik gabe, Irango bidaia ere ahaztezina. Bitxikeri moduan, Iranen Teheranetik gertu, bertako girora egokitzen ari ginela, 3.500 bat metrora, mediku kontrol batekin egin genuen topo, emakume batek mendizaleei tentsioa hartzen zien. Tentsioa ondo zuenari gora joateko baimena ematen zion eta bestela behera.

Pistetan aritzea baino arriskutsuagoa izango da, Etorkizunean egitea pentsatu duzun bidaiaren ezta? bat edo... Bai, mendia beti da arriskutsua baina badakigu nora goaKoldo: [Barre txikiarekin] Bai, ni martxoan Turkiara noa. zen. Neurria hartzea da garrantzitsua: aurrez eguraldia eta Ostolaza: [Aurpegi tristeagoarekin] Ni ez, gustura joango elurraren egoera begiratu, jendea dabilen tokietara joan… nintzateke baina ezin dut. Hala ere, dudarik gabe, ahal duMendian, urrutira norbait ikusten badugu, nahiz eta guk bes- danean, egingo dugu beste planen bat. te planen bat izan, haien toki berera joaten gara segurtasunagatik. Gainean ibiltzen dugu beti, elur-jausiren batek harrapatuko bagintu ere, materiala: Arva da aparatu bat seinale bat

A

imar Etxeberria Amaiur Aristi


gurean

Liburutegitik

Indamendira

Urte berriarekin batera proposamen berrituarekin gatozkizue Katamarrua Natur Taldekook. Orain arte egindako proposamenen artean txangoak izan dira arrakastatsuenak eta hauei zukua ateratzea erabaki dugu: bidaiatxo hauek aurrez lantzeko aukera, hain zuzen ere. Urtean zehar egingo ditugun lau irteeretan landuko diren gaiak aurrez ikasi edo aztertzeko aukera izango da, liburutegian denon eskura jarriko ditugun liburu, (osoak edo atal interesgarriak) txosten eta Interneteko helbideen bidez. Plazaratze hau ibilaldia baino hilabete lehenago egingo da, nahi dituenak irakurri eta aztertzeko. Ibilbidearen egunean gaiari buruz hitz egiteko aukera izango dugu. Hala ere, txangora, ezer irakurri gabe, zer-ikusi joan nahi duenarentzat ere, ateak zabalik daude; esan beharrik ez dago.

Ibilbide hauen artean, lehenengoa geologiari eskainiko diogu. Zestoan hain ugaria den kareharriari buruz eta kareharritan agertzen diren fosilei buruz gehiago jakiteko aukera izango dugu. Kareharria edo kare-haitza karbonatoz osatutako harkaitza da. Gutxienez erdia karbonatoz (Ca CO3) osatutakoa. Harri sedimentarioak dira. Martxoaren 20an, goizeko 10:00etan Gurutzean elkartu eta Txatxarromendi eta Indamendiko iparraldeko mendi hegalak aztertuko ditugu, hango geologia aztertu nahian. Egitura geologikoari dagokionez, Indamendi klippe izeneko irla tektonikoan dago. Klippe horrek mendilerro xume bat eratzen du, Kretazeo garaiko uharri edo arrezifeek osatutako kareharria. Kretazeo garaia Bigarren Aroa edo Mesozoikoa deitutakoaren azken aldia da, duela 141 eta 65 milioi urte artekoa. Ibilbide honen helburuen artean daude, gure inguruko mendietan hain ohikoa den kareharria hobeto ezagutzea, eta bide batez, berau sorrarazi zuten bizidunei eta inguruneari buruzko ideia orokor batzuk geureganatzea. Horretarako, fosilak ugari diren inguru batera hurbildu eta aurkitzen saiatuko gara. Ondoren, aztertu, sailkatu eta identifikatzen ahaleginduko gara. Fosil aztarnategian indusketa lanak egingo ditugu, gehiegi nekatu gabe, jakina! Jakin-min handiagoa dutenentzat gomendagarria da lanabes xume batzuk eramatea, esate baterako, lorezain-pala edota aitzur txikia. Lan hauek, beti ere, begirune osoz egingo ditugu, hots, mendia suntsitu gabe. Behin fosilak aztertu eta gero, urpeko bizidun hauei buruz eta berauen bizimodua baimendu zuten ingurumenari buruz hitz egingo dugu, baita bizidunen artean sortu ziren harremanei buruz ere. Bukatzeko, gune horiek mendi bilakatzearen arrazoiak zeintzuk izan daitezkeen eztabaidatuko dugu. Gai hau zure gustukoa bada hurbildu liburutegira eta bertan dauden txosten eta liburuetan aztarrikatu; ondoren, ibilbideari eta bertako aztarnategiari zuku gehiago ateratzeko modua baita. Herriari, eta bide batez, gure mendiei buruz gehiago ikasteko aukera paregabea. Anima zaitez!

K

atamarrua Natur Taldea


5 1

auzo etatik

arroa behea

SEMAFOROA E S K AT Z E K O K A N PA I N A A R R O A B E H E A N Arroa Beheko auzo elkarteak urteko batzarra egin berria du otsailean, eta mintzagai (eta eztabaidagai) asko egon baziren ere, denak kabitzen ez direnez, bat azpimarratu genezake: semaforoa jartzeko eskaera. Auzoa ezagutzen duen edonork dakien bezala, N-634 errepideak bitan zatitzen du, eta horrek arrisku egoera larriak sortzen ditu egunero-egunero. Izan ere, jende asko bizi da goiko aldean, eta etengabea izaten da alde batetik besterako ibilia: eskolara jaisteko, tabernara, parkera, dendara edo elizara joateko… Bestetik, beheko aldean bizi garenok ere sarri zeharkatzen dugu errepidea (goiko etxeetara joateko edo trena hartzeko, adibidez). Eta autoak bizkor igarotzen dira bertatik. Susto ugari hartu izan ditu batek baino gehiagok. Adineko jendea beldurrez ibiltzen da, ez baitago zebra biderik, ezta semafororik ere. Aspaldikoa da eskaera, baina Diputazioak beti ezezkoa eman izan dio asmo horri. Haien argudioa da ezin dela inguru hori “nukleo urbano” gisa hartu, eta beraz, ez dagoela justifikatuta hor halakorik jartzea. Gainera, Arroa Beheko saihesbidea egiteko asmoa dutenez, ba iruditzen zaie horrekin konponduko dela arazoa. Eta agian hala izango da, baina krisiaren ondorioz lan asko geldirik daudenez, auzotar asko beldur dira ez ote den hau guztia izugarri luzatuko. Ez alferrik, gutxienez 12 urte izango dira lehen eskaera egin zenetik!! Hori dela-eta, auzo elkarteko ordezkariek eta alkateak erabaki zuten sinadura-bilketa kanpaina bat hastea, Udalera eramateko, eta alkatearen laguntzaz eskaera behar duen lekura helarazteko. Auzoak eskarmentu ederra du lehendik ere horrelako kanpainekin, eta gauzak zail dauden arren, ez dugu lehenengoan etsiko, ez horixe! Bestelako gaiak eta arazoak ere badira (eskola berria, saihesbidea, etxe berriak, bidegorria, frontoia, tren geltokia, poligonoko zikinkeriak…) baina hurrengo baterako ere zerbait utzi beharko dugu, ala? “OHITURA ZAHARRAK AURTEN BERRITZEKO ASMOZ…” Eta nola utzi aipatu gabe? Aurten ere koadrilla ederra juntatu da, etxez etxe, baserriz baserri Santa Eskean ibiltzeko, kantuan, bertsotan, giro onean, ohitura onei jarraipena emateko… Azkenik, Zorionak Danbolinekoei, auzo “periferiko” apaloi ere lekua eskaintzeagatik aldizkariaren orrion artean!!

J

oseba Ossa


Osagaiak : berenjena 1 tipulatx 1 tipula 1 tomate txiki 1 limoi erdi baten zukua kuminoa antxoilak

Prestaketak :

berenjena

antxoila ruloa

kortadiren

plateretik

- Berenjena erditik ebaki eta busti olio pixka bat, gatza eta kuminoz. Bildu aluminio paperetan eta sartu labean 180ยบtara, 30 minutuz. - Gauza bera egin tomatearekin eta tipularekin eta sartu labean 20 minutuz. - Txiki-txiki egin txalota eta erre oliotan su baxuan. Gehitu labetik ateratako tomate eta tipula. - Atera berenjenak labetik eta kendu mamia kutxara batez. Gehitu hau eta limoi zukua aurreko nahasteari. Eduki su baxuan 15 minutuz. - Nahastea epel dagoenean, barilla batekin birrindu masa bat egin arte eta egin bola batzuk. Jarri antxoilak bueltan-bueltan.

Osagaiak : kilo 1 haragi txikitu piper gorri 1 eta berde 1 tipula txiki 1 etxeko tenpura:

haragi

pilotak tanto

masa arin bat egin litro bat esne, 20 g legami eta irinarekin eta hozkailuan gorde 2 orduz.

Prestaketak : - Txikitu tipula eta piperrak eta gorritu oliotan. Ondoren gehitu haragia eta gatz pixka bat. - Haragiak kolorea galdutakoan gehitu ardo txuria eta ondoren 10 koilarakada irin. - Azkenik esnea gehitzen joan poliki nahastuz eta lodituz. - Gorde hoztu arte. - Haragi bolak egin eta igurtzi tenpuratan eta frijitu.

Osagaiak : 500g gazta (Philadelphia) 6 arrautza litro laurdena esne 2 koilarakada irin (maizena) 8 koilarakada azukre 2 txermen laminatan

gazta

txermen

On egin!

mokadua

Prestaketak : -

Banakako edo osoko moldea igurtzi gurin eta azukrez. Lamina finetan ebakitako txermenez bete molde bazterrak eta sartu labean 10 minutuz 180ยบtara. Philadelphia gazta, arrautzak, esnea, azukrea eta maizena ondo nahastu eta bete moldea. Molde gaina itxi txermen laminekin eta beste 15-20 minutuz sartu labean 180ยบ tara. Hoztutakoan moztu eta intxaur batzuekin apainduz atera mahaira.


7 1

efe meri

deak

1926-02-22

Alfontso XIII.a erregeak Urolako trena inauguratu zuen. Geltoki guztietan geratuz egin zuen estreinako bidaia trenak. Zestoako agintariak hantxe, Idiazpin, ErregeTrenari harrera egiten, eta herri guztiko umeak aho zabalik, banderatxoak eskuetan zituztela. Gero, egundoko bazkaria egin zuten Udaletxean herriko agintariek, elizgizonek eta handikiek. Herritar xehearentzat, berriz, ardoa eta ogia nahieran. Eta pilota partida ederrak eta Lasturko zezentxoak.

1956-02-03 Sekulako jelatea Europa osoan. Donostiako behatokian, otsailaren 3a izan zen hotzena (minimoa, -12,1 gradu; maximoa, -1,8); hurrena, otsailaren 10a (minimoa, -10,4, maximoa, -4,3). Hilabete osoko elurra eta jelatea eta, ondorioz, kalte izugarriak.

1993-02-13 Lazkao Txiki ospitalean koman zegoela-eta, Andoni Ega単ak bertso ahaztezin batzuk kantatu zituen Zestoan: Bart arratsean Lazkao-Txikiz / pentsamenduan nenguan, / txoriak ere gehientsunetan / isiltzen dira neguan, / udaberrian piztuko zaigu / txori txikien moduan, / hemen nahi degu onduan / besteokin tabladuan (bis) / ze leku gutxi behar zun harek / gurekin zegon orduan, / ta falta zaigun garaian berriz / ze hutsune utzi duan! (bis)

SAKONETA Xabier Mendiguren Elizegi Elkar 2011

irakurri

berri dut

Ramon Martija Urteaga

Mikel Antzaren lehen nobela, Ospitalekoak, Fresnes espetxean idatzi zuen. Liburu hori oso interesgarria egin zait. Preso baten errealitatea ulertu eta bere lekuan jartzen zaitu. Espetxeko bizipenak kontatzen ditu. Guri kanpora, errealitate desberdin honetara, bere pentsamendua helarazteko duen erraztasuna asko gustatu zait.

Ertzain gotorki armatuak, ekologista sutsu solidarioak, kazetari zinikoak edo jakingoseak... Denak doaz Sasiondora, han, diotenez, baserritar txoro edo terrorista fanatiko batek tiroka egin baitie aurre agintariei, AHTk desjabeturiko baserria, Sakoneta, hustera zetozenean. 24 ordu eskasean, hainbat pertsonaia gurutzatuko dira, nor bere amets eta esperientziekin, eta guztien berri emango digu nobela labur eta koral honek, 48 atal laburren bidez, errealismotik esperpentora egiten duen umore maltzurrez eta biziaren zipriztinak sentiarazten dituen hizkeraz.

TXATARTEGIRAKO IPUINAK Xabier Etxaniz Rojo Erein 2010 Udaltzaingoaren auto batek kalea mozten zuen. Haren atzean, Ertzaintzaren auto andana. Are atzerago behinola auto bat izan zena. Handik metro batera estalki hori bat. Haren azpian gorpu txikitu bat. Huraxe zen ordu batzuk lehenago iruditutako eszenatoki makabroa, eta I単aki demas izorratu zuen hutsik ez zuela egin ohartzeak.


udaleko berriak 2010eko azaroaren 25ean Udal Batzarrak Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, herritarren partehartzea eta inplikazioa sustatzeko eratu zuten Kudeatuz programaren baitan, bi egitasmo jarri zituen Zestoako Udalak martxan, herritarrek gai ezberdinen inguruan zuten iritzia jakin asmoz. Orain eman dira ezagutzera emaitzak. Alde batetik, aholkularitza-enpresa batek koordinatuta, hainbat saio egin ziren kirolaren inguruan aritzen den jendearekin. Saio horietan ondorio hauek atera dituzte, besteak beste: kirol aukera egon badagoela, baina

koordinazioa falta dela eta azpiegiturak zaharkituta daudela. Bestalde, gizarte-ikerketan aditua den beste enpresa batek galdeketa egin die 476 herritarrei. Ondorio guztiak ezin ditugu jaso hemen baina nabarmenenak hauek izan daitezke: Zestoako herritarren gogobetetze-mailaren batez bestekoa 6,73 puntutako da. Zestoak, bizileku gisa, 7, 51 puntu lortu ditu. Herritarren %52,3ak uste du herriak hobera egin duela eta %58,3ak dio bizi kalitateak ere hala egin duela. %55ak Zestoa aukeratuko luke bizitzeko. Gazteen herrian geratzeko gogoa erakutsi, nonbait, eta, beraz, esan daiteke ez dagoela herria despopulatzeko arriskurik. Arazo nagusiak hauexek dira, herritarrentzat: langabezia (%21,6), aparkalekuak (%13,7) eta etxebizitza falta (%4,4). Bide publikoen mantenu eta garbitasunari 5,76 puntu eman dizkie herritarrek, berdeguneei 5,96 puntu eta argiztapenari 6,06 puntu. Emaitzarik baxuena zirkulazioak jaso badu ere (5,66 puntu), inguruko herrietako bataz bestekoaren gainetik dago. Kultura, aisia eta gazteria atalari dagokionez, honako balorazioa egin dute herritarrek: ondoen baloratu duten lana euskara arloa izan da (7,53 puntu); gero, haur irakaskuntza (7,31 puntu); gizarte zerbitzuek eta herriko jaiek 6,78na puntu jaso dituzte; aisia eta kultura zerbitzuek 6,25 puntu; kirol arloak, berriz, 6,10 puntu jaso ditu eta gazteriak 6,06 puntu. Beste zerbitzu batzuk aipatzearren, osasun zerbitzuei 6,36 puntu eman dizkiete eta ur horniketaren zerbitzuari 7,51 puntu. Udala eta arduradunei dagokionez, Udalaren jarduerarik positiboenak kale berriak, Ekainberri eta Bainuetxeko pasabidea dira. Balorazio kaskarrena jaso dutenak, berriz, Iraetako futbol zelaia eta garbiketa. Alkateari 6,56 puntuko nota jarri diote (beste herrietako bataz bestekoaren –6,25– gainetik). Kudeatzaileek 6,10eko puntuazioa jaso dute. Beste herrietako bataz bestekoaren gainetik daude, baita ere, funtzionarioen tratua, zergak biltzeko egiten den lana‌ Kirol ohiturei dagokionean, zestoarren erdiak kirola edo ariketa fisikoa egiten du (%34,6ak kiroldegian); %52,1ek paseatu egiten du, %9,6ak gimnasia, %8,3ak footinga, %7,5ak txirrindularitza eta 7,5ak gimnasioa erabiltzen du. Instalazioei, berriz, 5, 82 puntu jarri dizkiote.

ZEZENKETAK

ETA ATEZ ATEKOA

Aipatu galdeketa beste bi gairi buruzko iritzia jakiteko ere aprobetxatu da. Batetik, zekorketei buruzko herri kontsulta egin beharko ote litzatekeen galdetzeko, hau da, zekorketak jaietatik kendu ala ez erabakitzeko. %64,6a kontsulta horren alde azaldu da; %20,3a ez dago ados kontsulta egitearekin eta %15, 1ak, berriz, ez du erantzun. Bestalde atez ateko zabor bilketa ezartzeari buruz galdetu da. Ikusi denez, herritarren iritzia oso polarizatuta dago eta kontzientziatze lana egin beharko litzatekeela uste da. %39,5a atez ateko sistema ezartzearen alde dago, %38,3a kontra eta %21,7ak ez daki zer erantzun (agian sistema ezagutze ez duelako).


ot 27

SAILA IGANDEA

Agiro mendi taldea Zubietara sagardotegira oinez egun pasa. Sei orduko buelta, goizeko 7:00etan Gurutzetik aterata, itzulera autobusez. Izen ematea kiroldegian.• Leok´k taldearen kontzertua Azpeitiko San Agustin aretoan 19:00etan.

ma 02 03 04 05

RTXOA

ASTEAZKENA

Korrika batzordeko bilera. Kultur Etxean 20:00etan. OSTEGUNA

Ertxiñako Trikitixa taldearen kalejira egoitzara. OSTIRALA

Ertxiña Musika Eskolako Banda Txikia kaldereroz mozorrotuta, kalejira egingo du eta egoitzara joan-etorria.

LARUNBATA

9

agenda

19•

1

Herri krosa arratsaldeko 16:00etan txikienekin hasita. Bertso saioa gaztetxean; Julio Soto, Ainhoa Mujika, Jone Uria, Miren Amuriza, Beñat Ugartetxea eta Aitor Salegi herritarrarekin. Gaueko 22:30ean.

20 25

IGANDEA

Katamarrua natur taldearen ibilaldi geologikoa Urdane inguruan. OSTIRALA

Puxka Muxka Zirkus kultur elkartekoak Aizarnan 17:00etatik 18:00etara.

Ko ma 25 ap 02 09

rrika badator!!!!

RTXOA OSTIRALA

IRILA

Korrika kulturalaren baitan antzerkia. OSTIRALA

Korrikako material salmenta. OSTIRALA

Korrika Txotxa eta bertso afaria udaletxe azpian LARUNBATA Korrika batzordea eta Erralla bertso eskolaren artean antoInauteriak: 17:00tan, txokolatada. 18:00etan, desfileralatuta. ko izen-ematea. 18:30ak aldera, umeentzako mozorro desfilea aur masaje ikastaroa. 0 eta 1 urte bitarteko haurren Udaletxeko arkupetan. 19:00etatik 21:00etara, Laranjadi txagurasoentzat eta haurdun daudenentzat. Bi orduko ranga. 21:00etan, afari-txotxa Udaletxeko arkupetan. 23:00etabost saio izango dira goizez 10:00etatik 12:00etara martxoatik 1:00etara, Laranjadi txaranga. ren 4an hasita. Haurrei masajea ematen ikasteaz gain hauASTEARTEA rren heziketan ditugun kezka, zalantza eta gaiak jorratuko Arratsaldean merienda, Ekain Guraso Elkarteak andira. Interesatuek dei dezatela 628 859 282 telefonora. tolatuta. Ondoren, dantza eta musika umeentzat. • Emakuamilia ugariak. Herriko familia ugariek Hiri Ondasumeen aldeko elkarretaratzea plazan arratsaldeko 20:00etan. nen Gaineko Zergari dagokion deskontua eska dezakeASTEAZKENA te. Otsailaren 28a izango da eskaera horiek egiteko azken Gurutze jubilatu elkartekoak Petritegi sagardotegian eguna eta familiek honako agiriak aurkeztu beharko dituzte: bazkalduaz egun pasa. Izenemate epea martxoaren 4an bukafamilia ugariaren ziurtagiria, Gipuzkoako Foru Aldundiak tzen da. emana; diru-sarreren egiaztagiria (azkena); eta etxebizitza baOSTIRALA karraren jabe izatearen zinpeko agiria (udaletxean eska daitePuxka Muxka Zirkus kultur elkartekoak Arroagoian ke eredua). 17:00etatik 18:00etara. • Emakumeen bertso afaria gure txoabarraldek “Konfliktoaren jatorria” izeneko jardunalkoa elkartean, 21:30ean. diak, antolatu ditu. Saioak Kultur Etxeko izango dira, IGANDEA 19:30ean. Martxoak 15. 1512. Nafarroaren konkista (ikus-entzuLilatoia Donostian. Emakumeentzako 5 km-ko lasternezkoa). Aurkezlea: Anjel Rekalde. Martxoak 22. Gipuzkoaren keta herrikoia. Izenematea taldean, herri mailan egiteko, idajatorria (ikus-entzunezkoa). Aurkezlea: Mirari Bereziartua. tzi onintzairureta@gmail.com-era. Plana zehaztu gabe dago Martxoak 29. Nabarralderen aurkezpena: gogoeta. Hizlaria: baina bazkaltzen gelditzea dago proposamenen artean. Beñi Agirre.

08

•H

09

•F

13

•N

11



114 - 2011 otsaila