Page 1

“

Gogorra da, ez da udaldirako

etortzen diren umeena bezalakoa, baina gustura nago. Hain da alaia,

�

hain maitagarria

2010eko azaroa

111 zb.


zure iragarkia jartzeko

deitu 943 147 123

telefonora

www.zestoaautoak.com


Narkis Balentziaga pertsona altruista eta eskuzabala izango zen seguruenik. Zaila egiten zait pentsatzea hura bezala urtetan gaixorik eta ospitalean egon, eta besteenganako begirunerik gabeko pertsona izatea. Auskalo. Nolanahi ere, gauza ez-ohikoa ari zaigu bihurtzen eskuzabaltasuna, besteei laguntzea, herriaren alde lana egitea... Gogor jotzen du haizeak kontrako aldera: jende egozentrikoa, elkarren arteko harremanik gabekoa, norbere mesedea/plazerra bakarrik bilatzen duena… Baina gizakia betidanik izan omen da solidarioa eta, beraz, nik badut esperantza (“Atapuercako ikerlariek uste dute duela milioi erdi urte han bizi izan ziren gizakiak solidarioak zirela, eta arazoak zituzten pertsonei lagundu egiten zietela”. Gara, 2010/10/12). Kultur elkarteen eguna. Ez zen izan xanpaina ateratzeko modukoa. Txikia izan zen. Xumea. Familiarra. Ez genuen askoz gehiago ere espero. Gazte asko ikusi nuen han. Gazte asko bezperako ekitaldian –eta kantuan parte hartuz gainera–, eta mordoska elkarteen egunean ere. Ni neu izan nintzenaren ispilu iruditzen zitzaizkidan gazte haiek: hogeita pare bat urterekin, saltsan, intsumisoa zela-eta, gaztetxea zela-eta, hezkuntza zela-eta, mundua hankaz gora irauli nahian, ilusioz… Hala hazi ginen gaztegaztetatik, eta geure barru-barruan iltzatuta geratu zaigu izateko modu hori. Nik ezin dut ulertu munduan izatea herrigintzarik gabe; lehen esaten zen bezala, “militantziarik” gabe. Esaten da gaurko gazteek ez dutela ezer jakin nahi, paso egiten dutela. Kosta egiten zait sinestea. Ez ote diegu parte-hartzearen eredu zaharkitu bat eskaintzen (zorioneko “militantzia”)? Erakargarritasunik gabeko herrigintza bat? Maiz, Anjel Lertxundiren esaldi eder hura etortzen zait bihotzera: “Zerk edertzen du bizitza eman eta eskaini eta oparitu duzunak baino?”. Palomak hilabeteak egin ditu Mamadama neska txiki ginearrari laguntzen, hasieran ospitalean, gero etxean. Laster ebakuntza gogor bat egingo diote umeari, kokotsa berregiteko: hankatik hezurra eta giharra kendu matrailean jartzeko, “gero burdinez josi”, beheko ezpaina berregin eta hortzak jarri. Mingarria eta luzea izango dela diote medikuek. Albert Camusen Izurrian, Rieux medikuak izurriak hildako ume bat seinalatzen dio Paneloux apaizari: “zuk badakizu ume hori errugabea dela”. Ezinezkoa zaigu guri ulertzea zergatik sufritu behar duen gizakiak. Eta batez ere umeek. Eskuzabaltasunak bakarrik eman diezaguke argi pixka bat: “Bai, gogorra da, baina bera ikusten dut eta ahaztu egiten zait. Gaixoak oraindik ederra dauka […]. Ea dena ondo irteten den […]. Horrek ematen dit indarra. Niretzat hori izango da erregalo onena, Mamadama sendatuta ikustea”. Bejondeiela biei! Kontrako aldera jotzen du haizeak, bai, baina bere mundutxo pribatutik haratago eskuzabaltasuna eskaini duten pertsonei esker egin du aurrera gizakiak.

d a n b o l i nEK

F

ernando Arzallus

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin :

Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :

Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 9 13 16 18 19

KONTRAKO HAIZEA

INKESTA

ENBIDOAK

JARDUNIAN XABIER REZABAL

KULTUR ELKARTEEN EGUNA

NARKIS BALENZIAGA PINTOREA

DANBOLIN ZULO

UDALEKO BERRIAK

AGENDA

diruz lagundutakoa


enbidoa I. E N B I D O H A N D I R A E TA T X I K I R A ! sean behintzat enbidoei hordago erantzuten ohituta nagoen arren, honako hau eztarritik behera pasatu ezinik nabil. Nire bizitzako "marroiez" galdetzen dit nire tokaio Potxoloneko bikiak, "betikuak ez, bestiak". Lagun batek gogorazi dit bizitzako marroi handiena ez beharbada baina marroi gehien ikusi nuen eguna behintzat zein izan dudan: 2002ko herriko jaietako azkeneko eguna zen. Edaten aspaldi hasia nintzen, eta pixagura sartu zitzaidan. Aurreko egunetan ez bezala, komun portatilak alferrik jarrita ez zeudela pentsatu, eta han sartu nintzen. Sartzerako, “lagun” batzuk komunari bultzaka hasi ziren jolasean; eskuetatik ihes egin, eta komuna erori egin zitzaien ni barruan nengoela. Ez dut gogoan pixa egitera iritsi nintzen ala ez, baina ederki akordatzen naiz azken eguna zela eta zisterna bete-betea zegoela. Gainera, konturatu nintzen komuneko atea neure azpian zegoela. Eskerrak Laranjadiko iturriari; ez dakizue ondo zer nolako dutxa har daitekeen han. Nolabait garbitu, eta parrandan jarraitu nuen; merezi izan zuen! Ze, Aitor Potxolo, konformatzen al haiz kontatutako marroiarekin? Eta hik pasatu didaken marroia? Nire tokaioa haizelako bakarrik barkatzen diat, bestela… Askok, beharbada, jakin ere ez dute egingo Aitor izena dudala; izan ere, urte mordoxka da korrika azkarra nintzelako Turbox ezizena jarri zidatela. A ze tontakeria, ezta? Ez da asko behar ezizen batekin bizi osorako gelditzeko. Egia esan Aitor oso izen arrunta da Euskal Herrian, eta hori izan liteke Aitor izeneko horrenbeste ezizendun mutil egotearen arrazoia. Zenbat Aitor ote daude ezkutuan, bere izenez deitu beharrean ezizen, abizen, familia edo baserri izenez deituak? Kortxo, Morenax, Katre, Xabala, Kierbex, Joxe, Beltza, Gallegitxo, Xuxu… Ez zuten gure gurasoek alferrik burua nekatzen jardun! Aitor Igualek pasatako enbidoa, beste Aitor bati botako diot nik; Netzer, hik ze esaten duk, egingo al diagu herriko Aitor guztiok afari bat?

Mu

Aitor Bergara

Zeri diozu beldur? Beldurra ez baina errespetua ematen dit ba, hiltzeak. Beldurra ez, legea delako, natura delako, baina errespetu pixkat bai, edo adibidez seme alabak ni baino lehenago hiltzeak edo…

44 urte

Sergio Gartzia

Danak ematen dit beldurra orain, ibili ere ezin gara egin da. Danak gaurko bizimoduan, zahartuta gaude eta ez gera ibiltzeko ere gauza eta eroriko ote gean eta… beti beldurrak aidean.

82 urte

Laxaro Garate

intada.

Gizon proba. Abenduan plazan egingo den gizon proba dela eta ikusmin handia dago herrian eta horrek zenbait

galdera sortu du. Niri behintzat bai. Herriko kultur talde batek ekitaldi bat antolatzen duenean erraztasunak ematearen aldekoa naiz, baina koadrila baten apustua kultura ote den ez dakit. Lagun talde baten etekin ekonomikoak ez lituzke herriaren baliabideak hipotekatu behar. Eta herriko plaza eremu publikoa den neurrian herritarren ondarea da. Aurreko proba egin zenean plaza itxi eta sarrera kobratu zuten eta oraingoan beste horrenbeste gertatuko dela dirudi. Nahiz eta oraindik inork ez duen ezer esan ofizialki. Probaren egunean zerbait gertatzen bada nor egingo da kargu? Udalak baimena ematerakoan baldintzak ongi finkatuko zituela espero dut. Ez dakit antolatzaileek alokairu bat ordaindu beharko ote luketen, baina gutxienez espero dut ez direla ibiliko hain mugatuak diren baliabide publikoak gutxi batzuen onurarako. Esate baterako, udal langileak erabiliz plaza itxi behar bada.

Harria mugitzen duen eskua


5 E TA AU R T E N G U … Ba neri bakardadeak ematen dit bildur gehien. Beti jendearekin ohituta gaude eta ba… bakarrik egotea tristea delako eta zer egin ez nuke jakingo eta…

Lehoiak ematen didate bildurra, ze hortzaka egiten badit akabatu egingo nauelako. Mamuak ere ematen didate bildurra eta banpiroek ere bai, txiki txikitatik ematen didaAingeru Pikabea te.

7 urte

Odei Arzallus

43 urte

Zahartzeak ematen dit neri beldurra, asko Iluntasunak zahartzeak eta ematen dit bel- gero ba betiko durra, pentsatzen beldurrak, lanak det ilunpetan na- eta gauzak ondo goenean ba zer- joateak eta… bait egon behar duela edo betitik Kontxi Irureta ematen dit bel67 urte dur. Nola ez dezun ezer ikusten ba…

14 urte

Udane Cabanillas

H

ERRIKO festetako gogoa, ilusioa eta poza kurtso berriak suposatzen duenaren aurrean jarri ziren, sentimendu kontrajarria benetan… Eta horrela, jai giro tartean, ikasturte berriari begira jarri nintzen. Beldur apur batekin egia esan, gauza berrien aurrean izaten dugun jakin-min eta egonezin horrekin … Lehenengo eguna beti izaten da gogorrena, jendea ezagutu nahi duzu, lehenbailehen erlazionatu, lagunak egin, inpresio ona eman,...nerbioak, jakin-mina, nahiak, tristura, bakardadea, poza, negargura, barregura … ikaragarria da goiz batean nolako sentimendu nahasketa jasan dezakezun. Eta gainera, aurreko eguneko parrandako ajearekin!... pentsatuko duzuen bezala etxera iritsi eta zuzenean sofara, hasperen handi bat egin eta lo geratu nintzen. Nik uste txikitatik jasan dugun egoera izan dela, pixkanaka-pixkanaka gure inguruak zabalduz joan dira. Hasiera batean familiatik eskolara, ondoren herrira, inguruko herrietara, kanpora oporretara, … eta orain Arrasatera. Aldaketak … Eta aldaketez hitz egiten ari naizela, esan behar dut unibertsitatea aldaketa handiagoa espero nuela eta Unibertsitatearekiko eginda nuen ideia ez zaidala bete. Nik inpertsonala espero nuen eta egia esan horrek harritu egin nau: Irakasleek gure izenak dakizkite, asistentzia faltak mugatuak dira, ebaluaketa jarraia da …. eta hori guztia bere alde on eta txarrekin. Jada bi hilabete igaro dira. Unibertsitateko erritmoan sartu naiz, liburutegian nahi baino ordu gehiago igarotzen ditut eta Arrasateko parranda ere ezagutu dut. Horrela, aste-bukaerek beren zentzua irabazi dute eta ilusioak opor eta jai egunetan finkatu dira; errutina...eguneroko errutinaren morroi bihurtu naiz. Zestoan ere talde asko udarako nahasmena atzean utzita beren errutinara itzuli dira eta hots, begira kultur taldeen egunak izan zuen arrakasta. Danbolin zoriontzeko aukera hartu nahi dut, Piano bat bertsotan ekitaldiagatik. Giro ederra lortu zenuten eta herriaren parte hartzea; asko gustatu zitzaidan. Honi jarraituz, talde feministak ere gogoz eta lehenengo urteak suposatzen duena gaindituta ea errutinan sartzea lortzen dugun.

E

nbido 2. Oihane Larrañaga


J

ardunian

paloma aranbarri P

anpinak beti daude ohe gainean Paloma Aranbarriren etxean, haurren batek laztantzeko. Bere bost bilobak, eta sahararren kanpamenduetatik etorritako Baba, Maillua, Sarka, Fatimetu eta Laured, denak zintzilik paretetan eta egongelako mahai txikiaren gainean, koadrotan. 2001ean hartu zuen etxean lehen umea. Azkena uztailaren 20an iritsi zen Ginea Konakrytik. Mamadama Yasmane neska txikia sendatzera etorri da. Hiru aste egin zituen ospitalean, Palomak gauak egiten zizkiola. Abuztuaz geroztik dabil Zestoako kaleetan, denak agurtzen. “Rosita, ondo? Agur bi Arantxa, Bernabe, kanpaia noiz jo?”. Txirrinak jotzeko zain egoten da orain goizero, eskolan sartzeko irrikitan ia lau urteko umea. Gabon ondoren ebakuntza egingo diote, okotza berregiteko. Hanketik hezurra eta giharra kenduko dizkiote matrailean jartzeko. Ondoren burniz josi, eta azkenik beheko ezpaina berregin eta hortzak jarri. Mingarria eta luzea izango dela diote medikuek.

Zer moduz dago Mamadama? Oso ondo. Etorri zenean 7 kilo eskas zen eta orain ia 13. Operatu ahal izateko pisua hartu beharra zeukan, eta laster egingo diote operazioa. Medikuek zoriondu egin naute, eman duen bilakaeragatik. Ze zaintza behar du? Botikak ematen dizkiot, infekzioarengatik, bitaminak, eta abar. Daukana da ezin duela jan, eta dena zukututa edo pure eginda eman behar zaiola, jeringilarekin, horixe. Bat urarentzat, bestea lodiagoa haragia-eta sartzen badiot purean, eta bestea zerealentzat. Egun osoa banderilekin. Brometan esaten dut udaletxera joan eta banderilero aurkeztu behar dudala zezenetarako. Ez da barre egitekoa, baina… Zapi politen bat ere beti eramaten du lepoan. Nola beheko ezpainik-eta ez daukan, listua erortzen zaio etengabe. Painolua jartzen diot beti lepoan, baina busti egiten da. Egunean lau bat aldiz aldatu behar zaio arropa goitik behera. Baina ni oso pozik nago. Gogorra da, ez da udaldirako etortzen diren umeena bezalakoa, baina gustura nago. Hain da alaia, hain maitagarria.

Jaiotzatik al dauka osasun arazo hau? Ez. Urte eta erdirekin erori egin zen, eta zauria gaiztotu egin zitzaion. Gurasoek sasi mediku batengana eraman zuten. Sei hilabetean enplastoak egiten aritu ziren, eta umea matrailarik gabe geratu zen. Sekulako infekzioa zeukan. Amamaren besoetan egoten zen beti, ibili ere ez zen egiten ia. “Gizakien lurra” Gasteizko Gobernuz Kanpoko Erakundearen bitartez etorri da. Nola hasi zara zu boluntario lanetan? Telebistan ikusi nuen ume gaixoak ekartzen zituztela sendatzera eta Joseba Azpeitiari esan nion hartuko nukeela horrelakoren bat. Hark egin zuen bidea. Bileratara joaten hasi nintzen eta gero egonalditan laguntzen. Xabier Euzkitzek hartu zuen Atoumane ume senegaldarrari gauak egiten nizkion ospitalean.

Gogorra da, ez da udaldirako etortzen diren umeena bezalakoa, baina gustura nago. Hain da alaia, hain maitagarria

Zuk ba al daukazu laguntzaren bat Mamadamarekin? Bai, apoioko familia daukat, Oiartzungoa. Asteburua haiekin pasatzen du nik deskantsatzeko eta gero ingresatzen dutenean ere txandak egin eta izango dut laguntza.


7 Ba al duzu haurraren familiarekin harremanik? Ez, ez. Hortan elkartea oso zorrotza da. Inolako harremanik ez daukagu. Beraiek jakinarazten diete umea ondo dihoala eta guzti hori, baina guk ez. Askotan akordatzen naiz bere gurasoekin. Iluntzetan, ohean sartzen dudanean, tapatu, eta begira egoten naiz, eta haiekin akordatzen naiz. Hau hemen eta haiek batere berririk izan gabe. Gutxienez telefonoz edo entzungo balute, baina horrela daude eginda gauzak. Egia, gauetan negar egiten dut bere etxekoekin pentsatuta. Sukaldean badaukazu etxekoen argazki bat. Begira egoten gara. Aita, ama eta amama agertzen dira, baina amama seinalatzen du gehienbat. Hura arduratu omen zen-eta asko haurraz min hartu eta gero. Beti gogoratzen diot. Sendatutakoan hara joango da berriz. Ginea Konakrykoa da. Nolakoa da bere familia? Alaba bakarra da gainera, ez daukate beste umerik. Ekarri duen paperean jartzen du hiriburuko auzo bazter batean bizi direla. Arrantzaleak eta artisauak bizi diren inguru batean. Argindarra eta ura badute, alokatutako etxea. Aitak tarteka lan egiten du ostalaritzan, eta amak ez. Musulmanak dira. Itzuleran, bertara erraz egiteko gomendio oso zehatzak ematen ditu elkarteak. Aita-ama eta ez deitzeko, beti presente izateko buelta, bizimodu oparoegia ez emateko gero Afrikako herrialdera itzuli behar duenerako, opariak beti ere, saritzeko erabiltzeko, eta egitekoren bat jartzeko, erantzunkizun txikiren bat. Nik bilobei bezala egiten diot. Bera jazten da, komunera joan, eta abar. Oraindik txikia da. Hasieran bai, oheratu eta gero beti joaten nintzen begiratzera, han nola lurrean egiten duten lo, ohetik eroriko ote zen beldurrak, baina bestela dena normal. Ez da inoiz kexatzen, ez du sekula negarrik egiten, ume zoragarria da.

Zer moduz hartu dute bilobek? Oso ondo. Txikienak, Jokinek, zeloak ere baditu. Bi urte ditu berak, Mamadamak ia lau, eta beti ibiltzen dira jolasean. Kalean, mundu guztiak Mamadamari egiten dio kaso, eta bestea hor egoten da, ezin eramanda. Lehengo batean hor ikusi genuen Jokin, bera ere mingaina aterata jendeak kaso egiteko. Nola Mamadamak mihia kanpoan daukan, ba bera ere igual jarrita. Hiru hilabete pasa dira dagoeneko eta oraindik gogorrena falta da. Nola ikusten duzu zure burua, ez al zaude nekatuta? Bai, gogorra da, baina bera ikusten dut eta ahaztu egiten zait. Gaixoak oraindik ederra dauka, eta ez dakigu zenbat hilabete pasako diren. Igoal beste bost, edo, behar duena, baina esperantza badaukat. Ea dena ondo irteten den eta egiten dioten ebakuntza eta ipintzen dioten dena ondo-ondo. Horrek ematen dit indarra. Niretzat hori izango da erregalo onena, Mamadama sendatuta ikustea. Palomaren balkoian soinekotxo loraturik ez ikustea seinale ona izango da. Mamadamak euskera ahaztea ere bai. Ginea Konakryra osatuta itzuli den seinale. Gero, ez deirik, ez harremanik. Hori da tratua. Osatu bitartean, musuak agortu arte. Mamadamak ere goizero eskolarakoan estutzen ditu bere panpinak agurtzeko. “Maria, zu hemen egon txintxotxintxo, ni etorri arte�.

N

agore Telleria


Mekaguengero: Gure aittitta, nola esango dizuet, ba, diplomatikoa zen, oso kale zalea, taberna gustatzen zitzaiona. 38 urtean ez omen zuen etxean afaldu, horrela kontatzen zuen, beti kalean afaltzen zuen. Eta hilean lau-bost bat botila pattar edaten omen zituen. Semea berriz, gure aita, sekula tabernara sartu ere egiten ez zena; hura, Espiritu Santua. Garai batean gaueko hamaiketan jendeak erretiratu egin behar izaten zuen, eta gure aittitta Praixkuk eta bere lagunak gorabeherak izan zituz-

ahuntz mozkorra ten kontu horrekin. Behin herriko serenoarekin izan zuten hala moduzko gorabehera bat. Serenoak ere halakoxea izan behar zuen… norbera bekataria denean, bestearen bekatua bilatu egiten du ba, erraz. Hura, nonbait, ez zen parranderoa, andreak lagatzen ez ziolako. Gure aittitta eta egoten ziren Alejandronekoan. Hor elizaren atzeko atea, nola? Haren parean Alejandroneko taberna zegoen… Gero arrandegia egon zen leku horretan. Esan bezala, tabernan egiten zituzten egonaldiak. Lehenengo kopa pattar batzuk edan Alejandronekoan, eta gero, gaueko hamaikak aldera edo, botila pattarra hartu eta ezkutura joaten ziren: gure aittitta Praixku, Inixio Galleri, mineroa hura ere, sekula nahikoa edan ez zuena. Bazen beste bat ere Metei edo esaten ziotena, nik ez nuen ezagutu; hura ere tipo samarra, auskalo zenbat kopa pattar edaten zituena hura ere… Gaueko hamaiketan botila pattarra hartu, eta Elizkalean bertan, gero soziedadea egon zen horretan, behean, ukuiluan elkartzen ziren. Ukuiluan Agustin Olazabalek behia edukitzen zuen orduan, eta Gallerik ere bai. Horra joan Alejandroneko botila pattarra hartuta, eta pattarra edan eta edan pasatzen zuten goizaldera artekoa. Baina serenoak bijilatu egiten zituen, ezin sufritu haien parrandak. Behin denuntzia jarri zien. Mikeleteak ekarri gauean, botila pattarrarekin harrapatu, eta duroa multa. Gure aittittak, jeseeuss!, serenoarentzat hark zuen gorrotoa! Esan ohi zituen hargatik gure aittittak… lapur, txerri… Baina duroa multa! Orduan duroa asko zen, e! Behiak balio zuen duroa. Beste gau batean, orduan ere ukuiluan zeudela, botila pattarretik nonbait gutxi samar edanda, eman ez diote ba, ahuntzari, muturretik. Ukuiluan behiak egoten ziren lekuan ahuntza zegoen nonbait, Agustin Olazabalen ahuntza. Eta hari muturretik pattarra sartu. Eta ahuntzak edan, beharko edan! Mozkortu arte! Goizean zortzietarako minara joan behar izaten zuen Agustin Olazabalek, ahuntzaren jabeak. Baina goizean, lehenengo ahuntza larrera ateratzen zuen ibai bazterrera. Hor lotu eta minara joaten zen lanera. Goiz hartan hartu du ahuntza, baina ahuntza mozkortuta; nahikoa pattar edanda. Blaust, erori egiten ahuntz hori… –Mekaguen gero! –bota omen zuen Agustinek, ahuntzari zer gertatzen zitzaion antzeman ezinik. Ordutik aurrera Mekaguengero izenarekin gelditu omen zen ahuntza. Horrelaxe ibilitakoa zen gure aittitta. Buenooo.. Hura tipoa!

E

lkarrizketa, transkripzioa eta moldaketa: Manuel Arregi, Jon Artano

E H U N URTE INGURU IZAN DITZAKETEN PASADIZO HAUETAKO · FR A N T Z I S K O A R R E G I A R O Z E N A, P R A I X K U E R T X I N · IG N A Z I O A Z K U N E A I E S T A R A N, I N I X I O G A L L E R I · AG U S T I N L I Z A S O U G A R T E, A U S T I N O L A Z A B A L

P R O T A G O N I S T A K:

Pasadizoak entzuteko: www.ahotsak.com/zestoa/hizlariak/joxe-migel-arregi-ibarguren-ertxin/


9 Kultur Elkarteen eguna Azaroaren 6an Zestoako hainbat kultur elkarte herriko plazan elkartu ziren. Han ikusi genituen dantzariak, txalaparta irakaslea, AEK-ko irakasleak, Katamarrua Natur Taldeko kideak... eta Danbolin Kultur Elkartekoak. Lehenengo aldia da herrian Kultur Elkarteen Eguna antolatzen dela. Asmoa taldeak ezagutaraztea, eta herritarrek nahi izanez gero, taldeetara hurbiltzeko aukera izatea izan zen. Kultur Elkarteen Eguna nola antolatu den ulertzeko pixka bat atzera jo beharra dago. Duela pare bat urte herriko Kultur Aholku Batzordea aldian behin elkartzen hasi zen. Hau da, herriko hainbat kultur talde elkarrekin lanean hasi zen, besteak beste elkarren arteko koordinazioa hobetzeko, herriko giroan gehiago parte hartzeko eta kultur agenda osatu bat egiteko. Bi urte horietako bileretan hausnarketa asko egin dute taldeek eta horietako gogoeta bat ondokoa izan da: badira talde batzuk kopuruz handiak direnak eta baita herrian pisu handia hartzen dutenak ere. Beste batzuk, berriz txikiagoak dira edo ez hain ezagunak. Gainera, talde askoren kezka da ez ote diren beraiek nahiko ezezagun herritarrentzako eta agian horregatik ez ote den herritar gehiago hurbiltzen. Buruari buelta batzuk eman eta Kultur Elkarteen Eguna antolatzea pentsatu zuten Kultur Aholku Batzordeak, Udalak eta bertako hainbat teknikarik. Egun osoko ekitaldiak antolatzea gehitxo iruditu eta goiz bateko kontua prestatzea erabaki zuten gero. Zein izango zen helburua? Bada, taldeek egiten

dutena plazaratzea, herritarrei erakustea bakoitza zertan ari den, eta jakina, pozik handiena litzateke goiz aberats hori pasa eta gero herritar batzuk taldeetara gehiago hurbiltzea, parte hartzeko intentzioz. Askotan herriko taldeetan parte hartzea lan pisutsu eta gehiegizko konpromiso moduan hartzen da. Azaroaren 6ko goizaren helburua alde txarrak baino positiboak agertzea izan zen, herri mugimenduan lan egiteak satisfazio handiak ere bai baititu. Esan gabe doa adin guztietako herritarrak erakarri nahi izan zirela Kultur Elkarteen Egun hartan eta hemendik aurrera ere edonork badaki adin guztietarako eta gustu guztietarako taldeak daudela herrian. Arrox Etxabe Kultura zinegotziaren iritziz, “ikaragarrizko talde kopurua dago Zestoan. Azaroaren 6ko goizeko irudi hura oso aberatsa izan zen, herriko kultur mugimendua hala baita. Dena dela, ez da Zestoako kontua bakarrik, baina egia da jendearengan apatia moduko bat zabalduta dagoela, interes gutxi nabari zaio jendeari herrietako kultur bizitzan parte hartzerakoan. Saiatu gara, xume bada ere, zerbait antolatzen. Egingo dugu balorazioa eta ikusiko dugu ea hurrengoan egun osoko zerbait egiteko gai garen eta elkarte gehiago plazan egotea lortzen dugun�.

O

nintza Irureta


Haurrak kantu-dantza jolasean, gazte eta helduak Danbolinek bere mahaian eskegitako argazki zaharrei begira, AEK eta EHEkoak elastikoak saltzen eta informazioa banatzen, arreta txalapartaren ttakunean jarritako herritarrak… Herriko plaza Zestoan kultura arloan egiten den lanaren erakusle bihurtu zen azaroaren 6an. Herritar ugari bertaratu zen ikusteko ez ezik, parte hartzeko aukera ere eman zuen Kultur taldeen egunera. Danbolin elkarteak, eskuetan duzun aldizkaria argitaratzeaz gain, egiten al du beste zerbait? Itxaropena dantza taldean parte hartzeko zer egin daiteke? Amalda abesbatzan zenbat urtetik gorako haurrak sar daitezke? Katamarru natur taldeak zer antolatzen du? Eta EHEk? Hainbat galdera sor dakizkioke edozein herritarri, Zestoan lan egiten duten kultur elkarteen gainean pentsatzen hasten den unetik beretik. Galdera horiei erantzuteko bidea eman zuen, azaroaren 6an plazan antolatutako Kultur Taldeen Egunak. Herriko kultur taldeek zer lan egiten duten erakustea zen helburua, eta asmo horrekin jarri zituzten beren erakusmahaiak Ertxiña musika eskolak, Amalda abesbatzak, Itxaropena dantza taldeak, Danbolinek, Euskal Herrian Euskarazek, AEK euskaltegiak, Katamarrua natur taldeak eta Uema / Euskara Aholku Batzordeak. Mahairik gabe baina oso presente egon ziren, halaber, Idiakaitz txistulari taldea eta Musika Banda. “Ona da kultur taldeek beren lana herritarrei erakustea. Batzuk ezagutzen ditugulako, baina beste batzuek, ezagututa ere, ez dugulako jakiten zer egiten duten zehazki”. Erkuden Larrañagak hitz gutxitan laburbildu zuen kaleko herritarraren iritzia. Hura bezala, mahai batetik bestera ibili ziren lagun asko eta asko.Informazio eske batzuk, ikusmiran besteak, eta taldeetatik eskaintzen zizkieten tailerretan parte hartzeko prest beste batzuk. Felipe Murillo Amalda abesbatzako kidea, esaterako, haur eta gaztetxoz inguratu zen eta kantuan ez ezik, dantza pausoak ematen ere jarri zituen. Globo

Parte

hartzek kultura

bana eman zien arnasketa ariketa egiteko eta Saloi frantses baten-en doinura dantzan eta kantuan hasi ziren guztiak. “Oso ondo pasatu dugu” zioten aldi berean Alaitz eta Irati 10 urteko gaztetxoek: “Abestea gustatzen zaigu, baina ez dakigu abesbatzan sartzeko…”. Murillo pozik zegoen, baina haur gehiago espero zituen plazan. “Juxtu gaur eskola-kirol eguna da eta ondorioz ume asko kanpoan dago”. Dena dela, 3, 4 eta 5 urteko haur txikiekin Amaldak urrian egin dituen bi saioak oso positiboak izan direla nabarmendu zuen Murillok. Metro batzuk harago Lierni Arrieta zegoen, Katamarru natur taldearen mahaian. Hainbat landare eta fruitu zituzten bertan (hurrak, intxaurrak, ezkurrak), baita liburuak ere. Eta taldeak antolatu dituen jardunaldien eta txangoen berri ematen zuten afixak. “Gu talde txikia gara, bost bat lagun”, zioen Arrietak, taldearen helburuak xumeak direla azaltzeko: “Gutxi gara, baina gero, jende gehiago biltzen zaigu ibilaldiak-eta egiten ditugunean. Naturarekin harremana izan eta natura gehiago ezagutzeko aukera ematen du taldeak”. Katamarru duela bizpahiru urte sortu zen.

ERRITMO FESTA Gorka Errezil txalapartaren erritmoa nola eraman irakasten aritu zen goiz osoan Ertxiña musika eskolako mahaiaren ondoan. Lehendabizi gaztetxoak animatu ziren ttakuna eta herrenari heltzen, eta ondore helduagoak. Noelia da Silva-k lehenengo aldia zuen. “Oso gustura ibili naiz. Musika asko gustatzen zait, eta tira, igual animatuko nintzateke ikastera”, zioen barrezka. Errezilek onartzen zuen txalapartak erakarmen gaitasun handia duela: “Txalaparta berez tailer bat egiteko oso egokia da. Lau kolperekin, haurrek nahiz helduek oso ondo pasa dezakete. Ez du ezagutza handia eskatzen. Eta jende asko etorri da. Solfeoa dakitenek edo musika egiten dutenek erraztasun handiagoa dute, baina jendea oso gustura ibili da”. Maria Jesus Etxeberria eskolako irakaslearen arabera ere, horrelako egunak antolatzea “egokia”


1 1

e

ko da . “Guk ez dugu, agian, behar handirik, Zestoa oso herri musikazalea izanik, ikasle asko ditugulako, baina beti da ona zer egiten den erakustea”. Itxaropena dantza taldekoek saioa eskaini zuten arkupetan, baina beren txokoan buruko zapia nola jantzi irakasten ere aritu ziren. EUSKALGINTZAREN GUNEA Erdi kaletik sartuta, herritarrek euskalgintzaren eremuan lan egiten duten taldeak aurkitzen zituzten lehen-lehenik: EHE, Euskara Aholku Batzordea eta AEK. EHEkoek material ugari jarri zuten salgai (kamisetak, egutegiak) eta baita bazkide egiteko informazioa eta Euskaltzale aldizkariaren aleak ere. “Materiala ondo saldu dugu, baina bazkide berriak egitea zaila da”, zioen Ixiar Larrañaga kideak. Baina, hala ere, oso balorazio ona egin zuen ekimenaz beraz: “Oso egokia da, jendeak ikus dezan talde bakoitza zertan ari den”. Nora Palmitano euskara teknikaria Euskara Aholku Batzordearen mahaian zegoen bertara hurbiltzen zen edonori Udalak euskara arloan zer eskaintzen duen azaltzen, eta AEKko irakasleak ere beren mahaian zeuden, bi ikaslek lagunduta. Besteak beste, hurrengo urtean egingo den Korrikaren materiala jarri zuten salgai, baina informazioa

Danbolinek ez zuen huts egin hitzordura eta hainbat lagun plazan izan zen lanean

ere zabaldu zuten. Julian Serrano, adibidez, mintzaguneen gaineko informazio bila joan zen AEK-ren erakusmahaira: “Horixe falta zait euskaraz hobeto aritzeko, mintzatzea”, azaldu zuen. Danbolinek ez zuen huts egin hitzordura. Hainbat lagun plazan bertan egon ziren lanean, ordenadore aurrean, eta mahaian, ale zaharrez gain, garai ugaritako argazkiak ere jarri zituen ikusgai. Zalantzarik gabe, azken horiek izan zuten arrakasta gehien, goiz osoan jende pasa etengabea izan baitzen. Izan ere, herritarrei begirako saioa izan zen Kultur taldeen eguna. Eta herritarrak gustura. Loren Nogalesek, adibidez, “interesgarri” zeritzon taldeek egiten dutena ezagutzeari: “Horrelakoak egitea oso ondo dago, beharrezkoa da”. Josu Aizpurua plazan zer zegoen jakin gabe bertaratu zen, baina ideia egokia iruditu zitzaion: “Talde ugari daudela konturatu naiz, eta zuen lana erakusten ari zaretela”. Loren Nogalesen arabera, berriz, “beharrezkoak” dira halako ekimenak. Eta Zestoan “harrobia” dagoela erakusten dute. Plazan karpak izan ziren bezala, udaletxe azpian zuzeneko emanaldiak izan ziren. Idiakaitz txistulari taldeak, besteak beste, Jagoba Astiazaranek idatzitako ereserkia jo zuen eta Itxaropena dantza taldeak aurreskua eskaini zien bertaratukoei. Amaldako haurrek Itoizen Lau teilatu eta Andrea Bocelliren Vivo por ella abestu zituzten eta Ertxiña musika eskolakoek eta musika bandak, azkenik, bost pieza interpretatu zituzten aurreneko aldiz elkarrekin.

M

argari Eizagirre / Mikel Lizarralde


Euskal Herrian Euskaraz

Idiakaitz Txistulari taldea

noiz elkartzen da: Astelehena 18:30ean ezker abertzalearen lokalean telefonoa: 677673731 (Larraitz) e-maila: zestoa@euskalherrianeuskaraz.org Helburua: Euskaraz biziko den herria, elebakarra baina herritar eleanitzez osatua eraikitzea.

noiz elkartzen da: Osteguna 20:00etan Kultur Etxean e-maila: idiakaitz@euskalerria.org / manuarregi@gmail.com helburua: Txistua mantentzea eta etorkizuna finkatzea. Herrietan eta auzoetan txistua jotzea.

AEK euskaltegia zer eskaini: Autoikaskuntza (tutoritzak eta mintzasaioak) eta hasierako mailako ikastaroa (astelehenetik ostegunera 18:00 - 20:00) telefonoa: 943 130175 (Goizane) e-maila: zarautz@aek.org helburua: Euskal Herria euskalduntzea.

Euskara Aholku Batzodea

Katamarrua natur taldea

noiz elkartzen da: Hilaren bigarren asteko asteazkena, 18:30-20:00. telefonoa: 943 147010 e-maila: euskara@zestoa.net helburua: Zestoako Udalak euskara bultzatzeko egingo dituen ekintzak, programak eta kanpainak erabakitzea.

noiz elkartzen da: Larunbat goizetan Ipintza elkartean. telefonoa: 677155938 (Onintza) e-maila: onintza@argia.com helburua: Natura ezagutu, aztertu eta ezagutarazi. Beti ere natura babesteko helburuarekin.

Amalda Abesbatza noiz elkartzen da: Osteguna 17:45, Idiazpiko lokalean. telefonoa: 680570588 (Felipe) e-maila: tiopelipe@hotmail.com helburua: Abesteko grina sortzea haurrekin eta ondo pasatzea.

ErtxiĂąa Musika Eskola

Itxaropena Dantza Taldea noiz elkartzen da: Osteguna 20:00etan Idiazpiko lokalean telefonoa: 665719534 (Ane) e-maila: anemendizabal@hotmail.com helburua: Euskal kultura sustatu, mantendu eta bereziki haurrei transmititzea.

telefonoa: 943147911 (MÂŞ Jesus - MÂŞ Angeles) e-maila: ertxiamusikaeskola@yahoo.es helburua: Musika ahal den jende gehienarengana iristea, musikarekiko zaletasuna sortuz. Musikarekin disfrutatzea.

Musika Banda noiz elkartzen da: Astelehena eta asteazkena 20:00 - 21:00 Musika Eskolan. telefonoa: 690758518 (Andoni) helburua: Herriko egun berezietan musikaren presentzia bermatzea. Herrian musikarekiko zaletasuna ez galtzea.


3 1

Elkarrizketa

Narkis Balentziaga Arroako pintorearekin

Pasillotan, iruditu zitzaidan aurpegi batzuk ezagunak nituela. Oro har, aurpegi malenkoniatsu eta triste antzekoak ziren. Horrelako leku batean ez zen harritzekoa; izan ere, goizegi desagertutakoen linboan bainengoen, orduz lehen etendako karreren zeruan, behar baino lehen amaitutako etorkizun oparoko bizitzen lekuan. Narkis Balentziagaren bila nenbilen eta hantxe zegoen, pasillo bukaerako gela batean, ohean etzanda, bere koloretako lapitzekin eta leihotik sartzen zen argi leunak argiztatzen zituen orri zuriekin. Ohol bat zeukan belaunen kontra jarrita eta han erdi margotutako marrazki bat. –Barkatu, ez zaitut molestatu nahi baina Danbolinek zuri elkarrizketa bat egiteko eskatu dit –esan nion. –Pasa, pasa… Gustatzen zaizkit elkarrizketak baina zer da Danbolin? –galdetu zidan, atseginez begiratuz, begiak diz-diz zituela (nonbaiten irakurria nuen, begi urduriak omen zituela, bere pentsamenduak bezala; hala esaten zuten kritikariek). –Ba gure herriko aldizkaria da, Zestoakoa, eta zu herritar garrantzitsuenetako bat zarenez… Eta gaur, azaroak 26, zure heriotzaren 75 urte betetzen direnez… Gainera, aldizkari honetan beti gustatu izan zaigu pintura. –Gutxi inportako zaizkio Zestoari eta munduari nire

nondik norakoak -–erantzun zuen aurpegi eszeptikoz. –Ez pentsa, zure margolanak ezinbestekoak dira XX. mendeko euskal pinturari buruzko edozein antologiatan. Ez zaitu asko harrituko horrek, zuk bizi zinela ere ezagutu zenuen-eta arrakasta –esan nion bera animatzeko. –Auto istripu malapartatu harrezkero gutxi gozatu ahal izan nuen nik arrakastaz. Orduan galdu nuen

···


···

bizia, Mexikon, familiarengandik urruti, eta hantxe lurperatu ninduten, Arroatik hain urruti. Hogeita hamar urte nituen bakarrik… Ordurako erakutsia nuen nire lana Txilen eta Buenos Airesen; asko gustatu zen han nire pintura eta artean bide luzea geratzen zitzaidan mundu erdia ezagutzeko. Ahal nuen arte-klase gehienak ikusi nahi nituen, nire begiek jaso zezaketen pintura guztia, ikasteko, nire pintzel-lana hobetzeko. Pinturan beti ikasten da. Eta azkeneko lekua Italia izango zen. Han zeuden klasikorik handienak. –Baina zure pintura berrikuntzaren adibide gisa jartzen da beti, zure maisu Inazio Zuloagaren pinturatik bereizten den bide berri baten gisa. –E! –esan zuen, agian pixka bat minduta– Zuloaga nire kontseilaria izan zen eta asko ikasi nuen harengandik, baina ez nuen bera imitatu nahi edo bere jarraitzailea izan nahi. Alderantziz, laster konturatu nintzen margolari frantsesak eta alemaniarrak nituela gogoko, eta nire inguruko euskal pintoreak. Diozun moduan, arte kritikak irakurri baldin badituzu, jakingo duzu espresionismoarekin eta post-espresionismoarekin lotzen nautela. Baina pintura klasikoa irakaspen galanta izan zen niretzat. Prado Museora egindako bisitaldien ostean paisai batzuk egin nituen, baita Gaztela zaharrean koadro kostunbristaren bat ere, baina batez ere nire jaioterri Arroa eta kostaldeko bazterrak irudikatu nituen. Esaten dute orduan hasten dela garatzen nire lana, orduan ematen dizkidate sariak eta nire lana erakusten hasten naiz. Nire lana neuk eraiki dut, urratsez urrats, askatasunez, talderen batean

sartu gabe edo pintura manifesturik sinatu gabe. Nahi izan dudana pintatu dut eta nik neuk sentitzen nuen modura. –Zure garaiko kideen onespena jasoaz gainera. Esate baterako, Hego Ameriketara joan aurretik zure lagunek omenaldia egin zizuten, eta erakundeek ere bai, bidaia Diputazioak diruz lagundutakoa izan baitzen. –Bai, Jorgerekin joan nintzen [Oteiza]. Lagun handiak izan ginen, eta orduan jada banekien bera handietako bat izango zela [laguna oroitzean tristuraz betetzen zaizkio begiak]. Ilusioz eta indarrez gainezka geunden. Nik Donostian, Bilbon, Madrilen… erakutsi nituen lanak, sari ugari jaso ere bai, Madrileko Arte Garaikideko Museoak Getariako Portu Zaharra margolana erosi zuen… Orduko artistek amesten zituzten gauza asko lortu nituen… Dena bertan behera gelditu zen Mexiko Hirian, artean hango Liburutegi Nazionalean koadroak zintzilikatzen ari nintzelarik. Hura izan zen nire azken erakusketa, bizirik ezagutu ezin izan nuena. –Zure pinturak iraungo du [oroitzapen tristeetatik dis-


5 traiarazi egin nahi nuen]. San Telmo Museoak erakusketa antologikoa egin zuen 1983an eta Zumaiako Udalak bestea 1993an. Zestoan ere nahiko genuke zure lana biltzea, egunen batean aukera izango bagenu. Horrela gogoratu egingo genuke zu Hego Ameriketara joan aurretik Zestoako orduko Eskola Nazionaletan egin zen erakusketa; han zure hogei bat lan ikusteko aukera izan zuten zestoarrek. Oraingoz Batzokiak bakarrik dauka zure Ahari jokoa, handik pasatzen denak ikusi ahal dezan. –Bai, eta Arroako nire familiak ere nire pintura ugari gordetzen ditu beren etxeetan [orain bera zen animatzen ari zena]. Arroagoiko soroak margotu nituen goizaldeko argiaren edertasuna eta mendien geometria bilatu nahian. Geometriaren kontu hori, hau da, gauzei sendotasuna eta antolamendua ematen dieten alegiazko lerro horiek, nire koadro guztietan ikusiko dituzu. Nire gazte denbora, izan nuen bakarra, ekonomikoki oparoa izan zen. Agian horregatik ez

1

ninduten erakarri gizarte arazoek. Behar bada, nire inguruko bizitza tradizionalak bai: baserritarrak erromerian edo tabernan, edo langileak Arroako iraulika fabrikatan. Gai horietan kolorea bigarren mailara pasatzen zen. Nire bodegoi edo paisaietan, ordea, garrantzi izugarria izan zuen koloreak, eta argiak, eta geometriak, eta gauzak beren bolumena izan zezaten grinak, alegia, gauzak koadroaren barruan bizi izateko grinak. Mahai batean dauden gauza bakar batzuetan arreta jartzeak ez du mugatzen pintorea; alderantziz, pinturaren inguruko hausnarketa sakonagoa ahalbideratzen du.

Bere eskua inkontzienteki mugitu zen paperean eta trazu batzuk egin zituen. Gaztetxoa zenean ospitalean ohean pasa zituen bost urteak gogoratu nituen orduan. Han sendotu zen betirako bere zaletasuna, marrazkiak eginaz pasa zituen ordu luze haietan. Une hartantxe konturatu nintzen non nengoen ni: bere norabidea markatu zuen gela bera zen, beti ihes egiten zuen lekua baina bere margoetan beti bueltatu egiten zena. Bere bodegoietan beti dago leihoren bat edo ateren bat zeinetatik sartzen diren argi-printzak: bere bizitza markatu zuten urte haietan kanpoarekiko harremana sortzen zuten leihoen antzeko bat. Une honetan, ordea, leihotik sartzen den argia moteltzen ari da eta ni han egoteko baimena ere bukatu egin da. Narkisek jada ez dit entzuten eta nik ere ezin dut bera ikusi dagoeneko; lapitzek paperean irristatzen egiten duten hots leuna bakarrik entzun dezaket. Atzera lurrera itzulita, arte katalogoei begira, margolaria ikusten dut auto-erretratatuta, kolorez betetako paleta batekin eta aurrean pintzelak dituela. Badirudi ikusleari erakusten dizkiola eskaintza gisa, gure begiei eskainitako ahogozagarri gisa. Atsegin handiz dastatuko ditugu gutizi horiek. Betirako irauten duten gutizi horiek, behin eta berriro, mila aldiz, dastatuko genituzkeenak Narkis Balentziagaren ohorez, Arroako pintorearen ohorez. (Narziso Balentziaga Altuna, Arroa 1905 – Mexiko Hiria 1935)

B

izente DĂĄvila


z

d urriak 29 “Preso bat egunkari bat” mus txapelketa

Axun Arrazola.

Azaroak 6 Huancavelicaren lagunek urteroko janari bilketa egin dute

Azaroak 8 Agiro mendi taldeak mendi astea antolatu du

Azaroak 10 Guinness errekorra Urkaikon hildako behiak

Azaroak 12 Antzerkia Danbolin Zuloren 10. urteurrenean

Axun Arrazola… nor zen, zer egin zuen, ze merezimendu ditu Kultur Etxeko plazari bere izena jartzeko? Herritar askok arrastorik ere ez bere bizitzaz. Hori nolabait zuzentzeko –eta Axuni omenaldi gisa– mahai-ingurua egin zen udaletxean urriaren 26an. Han izan ziren Joxe Mari Arrazola (Axunen iloba), Miren Azkarate (Kultura sailburu eta Arrazolaren ikasle izandakoa), Edorta Kortadi (unibertsitate irakasle eta arte aditua) eta Alazne Olaizola alkatea. Mahai-inguruan entzundakoak dira besteak beste ondokoak: Emakume indartsua, langilea, saiatua, azkarra, baina gogorra ere bai. Klausurako moja. Donostiako Turismo Eskolaren eta Irakasle Eskolaren sortzaile. Bi karrera, Historia eta Pedagogia eta gero doktoretza, eta komentutik atera gabe. Hezitzaile modernoa, irakaskuntza bizi egiten zuena. El Renacimiento en Gipuzkoa doktoretza tesi garrantzitsuaren egilea. Zestoari buruzko artikulu ugariren egilea, eta abar eta abar. Eta 1970. urte inguruan –garai haietan!–, 16 bat urteko neskekin eskolabidaian, Paris gauez ezagutu zuten, autobusetik irten gabe. Pigalle aldean –dena kabaretez eta neoizko argiz betetako auzoa– neska gazteak liluratuta, zer ote zen hura, eta Axunek: “¡Esto es París, chicas!”

Lasaoko Sanmartinak. Horrenbeste urtetan eguraldi ona izan duten arren, azken bi urte hauetan tristeagoa tokatu zaie Lasaoko San Martin jaiei eta ondorioz barazkien azoka frontoian egin behar izan dute aurten ere. Jende ugari bildu zen hala ere, eta txistulari eta trikitilariak ere ez ziren falta izan. Puzgarrietan ere majo gozatu zuten gaztetxoenek eta helduagoek bertso saltsan. Datorren urtean gehiago!


k

1

7

zulo

danbolin

ale/bale KALE.

Azaroak 12 Wadna taldeak elkarretaratzea deitu zuen saharar herriarekin batuz

ARROABEKO AUTOBUS

GELTOKIA ERABAT TXIKITUTA DAGO ETA BERTARA

IRISTEKO BIDEA ERE PROBISIONAL MODURA.

INGURUKO ETXEAK BUKATU DITUZTE ETA BADA ORDUA TXUKUNDU ON BAT EMATEKO

BA L E .

HAINBAT LEKUTAN LORE

BERRIAK LANDATU DITUZTE, EA ZENBAT

Azaroak 12 Iraetako Gure Ordeka elkartean bertso afaria.

DENBORAN IRAUTEN DUTEN LORONTZIEK ZUTIK!!!

Azaroak 14 Piano bat bertsotan.

10. urteurreneko ekitaldian, espero bagenuen ere, udaletxe azpia horrenbeste jendez beteta ikusteak indarra eman dio Danbolineko lan taldeari. Gaztetxoetatik hasi eta aittitta-amamataraino elkartu ginen. Bertso gosez joan zirenek Beñat Gaztelumendiren lan onaz gozatu ahal izan zuten. Kantu gogoz joan zirenek berriz, denetarik abestu ahal izan zuten Ainhoa Ansa eta Jagoba Astiazararekin; moda-modako kantu berrienetatik hasi eta aspaldikoak arte, tartean baita “debekatuak” ere, betibetikoak alegia, Xalbadorren heriotza, Baldorba, Izarren hautsa… Kafe, pasta eta kandelek ere egin zuten bere lana eta giroa benetan goxoa izan zen. Antolakuntza, lana izan beharrean, plazera izan zen. Beste 10 urtetarako indarra eman diguzue, bejondaizuela!

Agirokoek Munoandira goiz pasa egin zuten

Azaroak 14 Behobia-Donostian herritar mordoska

Azaroak 18 Ertxiña musika eskolakoak 25. Santa Zezilia eguna ospatu zuten.


udaleko berriak •

2011 URTERAKO UDAL ORDENANTZA FISKALAK BERRIKUSI DIRA

Ordenantza Fiskalak iazko KPIak izan duen gorakadaren arabera berrikustea proposatu da aurten. Ogasun Batzordeko bileretan proposatutakoaren ildotik, egonkortasuna mantentzeko helburua du neurri honek. Hemendik aurrera, KPIaren erreferentziatzat hartzerakoan, ahal den eguneratuena izan dadin gertueneko datua hartuko da kontutan. Hortaz, abuztutik abuztura, eta ez orain arte bezala beti abendutik abendura. Aurtengo datuak %1,8ko igoera izan du. Aho batez onartu zen. Zabor bilketa zerbitzuagatiko tasa %5 igotzea proposatu da. Zaborren tarifak bereizten dituen sailkapenean multzo berri bat gehitu da: ile-apaindegiak, masaje eta estetika zentroak osatzen dutena. Profesional bulegoak, dendekin eta elkarteekin sailkatu dira eta museoak, enpresen ataletik atera eta taberna eta janari dendekin batera sailkatuko dira. Ur horniduraren zerbitzuari dagokion tasak %2,1eko igoera izango du, hala erabaki baitu Gipuzkoako Ur Kontsortzioak eta Ondasun Higiezinen gaineko zerga mantendu egin da pairatzen ari garen egoera kontuan izanda.

TXILIPURDIKA ETA PUXKAMUXKA ZIRKUS

ENDOIAKO ADIN TXIKIKOEN ZENTROA

Udalaren bultzadaz bi aisialdi talde berri sortu dira bata herriko hutsunea betetzeko eta bestea auzoetarako. Gazteria teknikariarekin elkarlanean ekintzak antolatuko dituzte eta herriko gainontzeko taldeek bezala beraien dirulaguntza izango dute. Txilipurdika Zestoako Kultur Etxeko gela balioanitzean bilduko da hamabost egunetik behin arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara eta 7 urtetik 9 urte bitarteko haurrentzat ekintzak eskainiko dituzte. Abenduaren 3tik aurrera hasiko dira eta Gabonetako oporraldian hiru egunez jarraian gauza mordoskaz gozatzeko aukera izango dute goizeko 10:30etatik 12:30etara bitartean. Abenduaren 28an, asteartean, masaje tailerra; 29an “Altxorraren bila”; eta 30ean, Lasturrera joango dira eta goiz pasa egingo dute Paint Ball-en Puxkamuxka Zirkus taldekoak laster hasiko dira Arroabea, Arroagoia eta Aizarnan biltzen. Hamabost egunetik behin auzoak txandatzen joango dira haurrentzako ekintzak eskainiz. Zalantzak argitzeko 688684029 (Leire)

Endoiako adingabeko etorkinentzako zentroaren inguruko iskanbilak isilduta daude aspaldian. Izan ere ez dago gazterik bertan, aldaketak izan direlako. Hemendik aurrera, beste perfil bateko pertsonak biziko dira bertan. Endoiarrek beraiek ere parte hartu dute arazo hau bideratzeko batzordean. Egokitzapen lan batzuk ere egin dira, ur fekalen hodiari dagokiona eta eraikinaren barruko aldean egindako berrikuntza lanak esate baterako. Baina kanpotik ikusita nabarmenena itxiturarena izan da. Alazne Olaizola alkatearen esanetan kartzela itxura kendu zaio, sarea kendu da eta altuera baxuagoko petrila bakarrik gelditzen da eta berau ere huntzez estali nahi da. Orokorrean inguruak itxura goxoago bat hartu du eta giroa ere neurri berean hobetu egin da.


19

az 24

24

AROA ASTEAZKENA

“Munduko dantzak” guraso eta haurrentzat tailerra, Kontxi Roldanen eskutik. Ekain Guraso Elkarteak antolatuta arratsaldeko 17:00etan Idiazpiko dantza lokalean.

ab 03 07 12

ENDUA

tetxean.

OSTIRALA

Euskararen eguna dela eta poteoa eta kantu afaria GazASTEARTEA

Tango eta milonga erakustaldia udaletxe azpian. IGANDEA

Urtiaga haitzulora bisita antolatu du Katamarrua natur taldeak. Historiaurreko gizakia bizi izan zen kobazuloa eta ingurua bisitatuko dituzte eta hamaiketakoa egingo da kobazuloaren inguruan. Gurutzetik aterako dira 9:30ean eta kotxetan joango dira Itziar aldera.• Pentsiodunen eta jubilatuen anaiarteko bazkaria Arocena jatetxean. Izena emateko epea abenduaren 4an bukatzen da. Txartelak jubilatuen tabernan; bazkideak 30 euro, ez bazkideak 33. Bakoitzak Kutxak eskainitako opari bat jasoko du. Egun honetako 12:00etako meza, hil berriak diren Antonia Altuna, Karmen Arrojeria, Eduardo Sagarzazu eta Julian Lizaso bazkideen alde izango da.

18

LARUNBATA

Zumaiako arraulari taldeak botatako erronkari erantzunez, giza proba izango da gaueko 22:00etan. Zumaiako arraunlarien aurka arituko den zestoar taldeak hiru plazako aldea izango du. Taldeko zortzi mutilek 650 kg pisatu beharko dute gehienez, besteala pasatako kilo bakoitzeko bi kiloko gainkarka jarriko zaio 800 kg-ko harriari. 5000 euro daude jokoan.

9

agenda

1

IGANDEA

Agiro mendi taldeak guraso elkartearekin elkarlanean irteera antolatu dute Sastarraindik Ekain aldera, handik Gaztainondoko bidetik Etorratik bueltan Zestoara. Edonork egiteko moduko itzulia.• Musika bandaren Gabonetako kontzertua elizan. OSTIRALA

Olentzero Kantuz taldekoak goizeko 9:00etan aterako dira Gurutzetik eta auzoz auzo ibiliko dira. Arratsaldeko 16:30ean, berriz ekingo diote Uztapide plazatik hasita.• Jaiotza biziarekin bateratzen den taldek, berriz, arratsaldeko 17:00etan hasiko du ibilbidea Eliz Ondotik.

26

IGANDEA

Soroperi eguna. 9:00etan, Idiakaitz Txistulari taldearen diana. Barazki eta fruta lehiaketa. Urolako XIII. Ezti lehiaketa. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Horiez gain, talogileak eta beste salmenta postu franko, trikitilariak... Gaztetxean bazkaria... Arratsaldeko 17:00etan Kultur etxeko areto nagusian haurrentzat emanaldia...

28

ASTEARTEA

Gaztelekuak antolatuta 12 urtetik gorakoentzat masaje tailerra goizeko 10:30etatik 12:30etara.

29 30

ASTEAZKENA

Altxorraren bila jolasa egingo dute goizeko 10:30etatik 12:30era Gaztelekuak antolatuta. OSTEGUNA

Gaztelekutik Paint Ball-era jolasteko irteera egingo dute Lasturrera.

•K

onposta egiteko kanpaina. Etxean gero eta hondakin gehiago sortzen dugu. Zati handiena organikoa da, janari-ondarrak batez ere. Hori kontuan hartuta, eta herriko hondakin kopurua gutxitu asmoz, Zestoako Udalak, etxean konposta egiteko kanpaina jarri du abian. Etxeko konpostari esker, familia batek sortzen dituen hondakinen %4050 gutxitzen da eta hondakinen garraioan energia aurrezten da. Janari-hondar guztiak birzikla ditzakegu, baita baratzako eta lorategiko hondakinak ere. Horiek transformatuta lurrarentzat ongarria lortuko dugu eta landare,- loreak, barazkiak edo zuhaitzak-, osasuntsuagoak izango ditugu. Kanpaina honetan parte hartzeko lorategi txiki bat edo baratzea izan behar da. Horrela etxean eta lorategian sortzen den gai organikoarekin etxean erabiltzeko konposta lortzen da. Erabat dohainik da eta parte hartuz gero, konposta egiteko ontzia, prestakuntza tailerra, norbanako konpostgintzarako liburuxka bat eta aholku-zerbitzua ematen dira. Animatu eta parte hartu, ingurumenak eta herriak eskertuko dizute!


111 - 2010 azaroa  

deskribapena

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you