Zangozako Kultur Agenda Abendua 2016

Page 1

12-abendua zangoza 16.QXP

28/11/16

13:13

Pรกgina 1

Zangoza / 2016

KULTUR AGENDA abendua


12-abendua zangoza 16.QXP

28/11/16

13:04

PĂĄgina 2

Sarrerak saltzea ÂĄADI! SARRERAK INTERNETETIK SALGAI! Aldez aurreko salmenta: abenduaren 1etik aurrera Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxean, asteartetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara. Internetatik ere www.sanguesa.es web orriaren bidez. Tfnoa: 948 870 251. Salmenta txartel-leihatilan antzezpen egunetan: Karmengo Entzunaretoan bertan (sarrerarik izanez gero), antzezpena hasi baino ordubete lehenago. Argibide telefonoa: 948 870 632. Zangozako Udal Banda Elkartearen Eguberriko Kontzerturako sarrerak abenduaren 27, 28 eta 29 eskuragai. (argibidea eta ordutegiak 11. orrialdean ikusi). Ikuskizun guztietarako sarrera gehienezko kopurua seikoa izanen da lagun eta ikuskizun bakoitzeko. Ez dira onartuko telefonoz eginiko erreserbak. Ikuskizunaren arabera, Udalak lagun bakoitzeko sarrera kopurua aldatu ahal izanen du.Behin hartuz gero, ez da aldaketarik, ezta itzultzerik ere onartuko. Ikuskizunaren etena sarreren zenbatekoa itzultzeko kausa bakarra izango da. Udalak antolatzen ez dituen ekitaldietan, dagozkien ataletan zehazten dira egunak, ordutegiak eta sarrerak har daitezkeen tokia.

Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxea Kultur Etxeko Arreta Ordutegia: asteartetik ostiralera, 9:30etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Erakusketa Aretoko Ordutegia: asteartetik larunbatera, 19:00etatik 21:00etara. Igande eta Jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara. Abenduak 24, 25, 26 eta 31; 2017ko urtarrilak 1 eta 6 Kultur Etxea itxita egonen da jendearentzat. Helbidea: Alfontso Borrokalaria Karrika 20. Tfnoa: 948 870 251. Kultur agenda posta elektronikotik jaso nahi baduzu, helbide honetara eska dezakezu: infocultura@sanguesa.es. Facebooken gure kultur agendari segi diezaiokezu eta gure politika Datuak Babesteko www.sanguesa.es web-orrian kontsulta dezakezu.Zangozako Udalak ez du bere gain ardurarik hartzen, aldatzen diren edo betetzen ez diren ekitaldiengatik, baldin eta hauek egitarau honetan ez badira aditzera eman. www.facebook.com/pages/Casa-de-Cultura-de-SangĂźesa

Carmengo Entzutegia Karmengo Entzutegia Nafarroako Antzoki Sarearen partaide da. Ezin izanen da mugaturiko edukiera gainditu (232 eserleku). Ikuskizunaren bitartean sarreretatik, irteeretatik, pasabideetatik eta larrialdietarako ateetatik erraz pasa ahalko da, inongo oztoporik gabe. Otoi garaiz etor. Behin ikuskizuna hasita, ez da Entzutegiaren barnealdera igarotzerik egongo. 7 urtetik beherakoek heldu batekin sartu behar dute. Entzutegira sartzerakoan sakelakoak deskonektatu behar dira, baita soinu-alarmak ere. Ezin da jan, edan, ezta erre ere. Ezin da animaliarik sartu. Karmengo Entzutegiaren barruan debekatuta dago edozein grabazio edo filmazio, Udalak, Kultur Zerbitzuaren bidez, ez badu aldez aurretik eta idatziz baimendu. Baldintzek hala eskatzen badute Kultur Zerbitzuak iragarritako datak, ordutegiak, egitarauak eta interpretatzaileak aldatu ahal izanen ditu. Segurtasun arrazoiak direla kausa, ezin da agertokira igo emanaldia amaitu eta gero. Karmengo Entzutegiko langileek adierazitako gomendioak errespetatzen ez dituzten pertsonak ez onartzeko eskubidea dute eta arauak betearazteko baimenduta daude. D.L.: NA 1735-2012

ZANGOZAKO UDALAREN KULTUR ALORRETIK BAKEZ ETA ELKARTASUNEZ BETERIKO URTE BAT OPA DIZUEGU ETA 2017A KULTURAZ BETERIK ETOR DADILA


12-abendua zangoza 16.QXP

28/11/16

13:04

Página 3

Zangoza / 2016

aurkibide kronologkoa

KULTUR AGENDA

ZANGOZAKO UDALAREN KULTUR ALORRETIK BAKEZ ETA ELKARTASUNEZ BETERIKO URTE BAT OPA DIZUEGU ETA 2017A KULTURAZ BETERIK ETOR DADILA

abendua 1 2

Og Os

3 4 5 6 7 8 9

La Ig

10 11 12 13 14 15

La Ig

16 17

Os La

18

Ig

19 20 21

Al

22

Og

23 24

Os La

25 26 27 28

Ig

29 30 31

Og Os La

Al As Az Og Os

Al As Az Og

As Az

Al As Az

Erakusketa. Pilar Alcolea (abenduaren18a bitarte) Horizonte Elkartearen kontzertua “Zangotzarra” aldizkariaren aurkezpena Nafarroaren Eguna. Oibarreko Bandaren kontzertua

Eguberriko Feria Ipuin kontalaria. “Melchor, Gaspar, Baltasar...” “Ideas para belenes...” liburuaren aurkezpena Antzerkia. “Toma el dinero y corr(omp)e”

4 orr. 8 orr. 9 orr. 8 orr.

10 orr.

6 orr. 9 orr. 5 orr.

“Nafarroaren, zine lurraldea” IV Lehiaketa Ipuin kontalaria. “Cuentos a estribor” Musika Eskolako ikasleen kontzertua “Nafarroaren, zine lurraldea” IV Lehiaketa Gabonetako Pregoia Nora Abesbatzaren kontzertua. Eguberriko Meza Azokatxo solidarioa Antzerkia. “Kaput” Pilar Alcolearen erakusketaren amaiera

10 orr. 6 orr. 8 orr. 10 orr. 10 orr. 11 orr. 12 orr. 5 orr. 4 orr.

Erakusketa. “Eguberriko haur lanen erakusketa” Ipuin kontalaria. “Gaueko hamabiak” “Mujeres en Euskal Herria” liburuaren aurkezpena Erakusketa. “Artelazki eta goroldiozko jaiotzak” Gabon-kantak karrikan

4 orr. 7 orr. 9 orr. 4 orr. 11 orr.

Jaiotza bedeinkatzea eta irekitzea Olentzero

11 orr. 11 orr.

Antzerkia. “Un cuento de miedo (que da risa)” Ipuin kontalaria. “La luz de la choza” Ipuin kontalaria. “Kontu kantoi” ¨Cantolagua” saskibaloiko taldeak aurkeztea Ipuin kontalaria. “Gotas de cuento” Musika Banda Elkartearen Eguberriko Kontzertua San Silvestre

6 orr. 7 orr. 7 orr. 12 orr. 7 orr. 11 orr. 12 orr.

Azaleko irudia: “Kaput“


12-abendua zangoza 16.QXP

28/11/16

13:04

Página 4

4 ⁄ KULTUR AGENDA. ZANGOZA

Erakusketak PILAR ALCOLEA “Koloretako euria”

ABENDUAREN 18A BITARTE "Uneko argazkiak eta sentsazioak harrapatuz, izaki bizidunen eta bizi izandako paisaien psikologia, ur eta pastelaren erritmoan hari eroale bezala, beste egitasmo batzuetan sartzen naiz eta denboratik kanpoko lekuetan ehundurik dagoen amets honen partedun egin nahi zaituztet, non arteari buru eta bihotz lotzen natzaion argi puntuak sortzeko asmo sekretuarekin eta hala itzalak indargetu”. Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxeko Erakusketa Aretoa. Laguntzailea: Nafarroako Gobernua. ARTELAZKI ETA GOROLDIOZKO JAIOTZAK EGITEKO IDEIAK

ABENDUAREN 22TIK 2017KO URTARRILAREN 8RA Artelazkia, goroldioa, zerrautsa, zelaian bildutako lurra, zilarrezko papera, ispilu bat, ibaiko harri txikiak, zenbait zuhaitz txiki edo zenbait adar eta urte askotan zehar erositako irudiak. Artelazkiarekin eraikinak, haitzuloak, mendiak, ibaien ibilguak eta zoruak eginen ditugu. Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxeko Erakusketa Aretoa. Antolatzailea: Miguel Ochoa Pérez. Laguntzaileak: FdB Editions S.L, Navarmusic S.L. eta Creaciones Tula. EGUBERRIKO HAUR LANEN ERAKUSKETA

ABENDUAREN 20TIK 2017KO URTARRILAREN 8RA Laguntzaileak: 0tik 3 urtera bitarteko zentroa, Luis Gil Ikastetxe Publikoa eta Zangozako Ikastola. Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultur Erabilera Anitzeko Aretoa Bisita-ordutegia: asteartetik larunbatera 19:00etatik 21:00etara. Igandeetan eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara.


12-abendua zangoza 16.QXP

28/11/16

13:04

Página 5

abendua 2016 / 5

kusketak

Arte eszenikoak Karmengo Entzunaretoan ANTZERKIA “Toma el dinero y corr(omp)e” LA NAVE TEATRO

ABENDUAK 10, LARUNBATA Antzerkilariak: Miguel Munarriz eta Marta Juaniz. Zuzendaria: Miguel Munarriz. Camilo aldi berean iruzurtia eta jauna da. Karrerako funtzionarioa izanik, inork baino hobeki dakizki Administrazio barruko kontu eta zirritu guztiak. 16 urtez politikan aritu ondoren, Camilok bere lanpostura itzuli behar izan du; bedel. EElvira ez da gaiztoa, gizakia baizik. Biziki gustatzen baitzaio bai zeta, bai Chanelen 5 zenbakia, bai Mercedes 350a, bai zero-sorta handia bankukontuan. Ikusleak: Gazteak eta helduak. Iraupena: 60 minutu gutxi gorabehera. Ordua: 20:00. Lekua: Karmengo Entzunaretoa. Aldez aurreko salmenta: 8 €. Leihatilan: 10 €. Laguntzaileak: Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Antzoki Sarea Elkartea (RTN). ANTZERKIA “Kaput” GANSO & CIA

ABENDUAK 18, IGANDEA Antzerkilariak: Gorka Ganso eta Txefo Rodríguez. Zuzendaria: Jimena Cavalletti. KAPUTek bi zororen eta auto baten ihes geldia kontatzen digu. Bi bidaideak gure aterpean hartuko ditugu, itxaropena eta barealdi-tartea emateko. Kaput barretik eta optimismotik gerren drama unibertsalera eta bere zeharkako efektuetara hurbiltzen gaituen komedia hunkigarri, urratzaile eta zentzugabekoa da. Ikusleak: Haurrak eta sendiak. Iraupena: 60 minutu gutxi gorabehera. Ordua: 18:00. Lekua: Karmengo Entzunaretoa. Aldez aurreko salmenta: 3 €. Leihatilan: 5 €. Laguntzaileak: Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Antzoki Sarea Elkartea (RTN).


12-abendua zangoza 16.QXP

28/11/16

13:05

Página 6

6 ⁄ KULTUR AGENDA. ZANGOZA

Arte eszenikoak Karmengo Entzunaretoan

ANTZERKIA “Un cuento de miedo (que da risa)” ILUNA PRODUCCIONES

ABENDUAK 26, ASTELEHENA Antzerkilariak: Óscar Orzaiz, Ana Berrade, David Larrea, Pedro Izura eta Miguel Goikoetxandia. Zuzendaria: Miguel Goikoetxandia. Armiarmen beldur zara? Edo, munstroen beldur? Edo iluntasunaren beldur? Batzuek altuerei diete beldurra, edo mamuei edota bakarrik egoteari. Gauza askoren beldur izaten gara. Garrantzitsuena da gure beldurrak menderatzen jakitea eta beldurrekin gozatu ahal izatea. Ikusleak: Haurrak eta sendiak. Iraupena: 55 minutu gutxi gorabehera. Ordua: 18:00. Lekua: Karmengo Entzunaretoa. Aldez aurreko salmenta: 3 €. Leihatilan: 5 €. Laguntzaileak: Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Antzoki Sarea Elkartea (RTN).

Ipuin kontalaria “Melchor, Gaspar, Baltasar y el laboratorio de sueños” (Erdarazko ipuin kontalaria) ELENA RETA ALMÁRCEGUI

ABENDUAK 9, OSTIRALA Azti-ikastun batek amets misteriotsu bat argitzeko Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek egin zuten bidaia handia kontatuko digu. “Cuentos a estribor” (Erdarazko ipuin kontalaria) SERGIO DE ANDRÉS

ABENDUAK 14, ASTEAZKENA Ez dut inoiz jakin ezkerretara ala eskubitara zen. Horregatik, hoberena piratekin mintzatzea da, itsasoaz gauza asko jakiteaz gain istoria-pila bat dakitelako.


12-abendua zangoza 16.QXP

28/11/16

13:05

Página 7

abendua 2016 / 7

Ipuin kontalaria “Gaueko hamabiak” (Euskarazko ipuin kontalaria) BIRJIÑE ALBIRA

ABENDUAK 21, ASTEAZKENA Gaur gaueko hamabietan urte berri bat helduko zaigu. Baina inortxok ere ez daki nolakoa izanen den. Zerbait aldatzen denean misteriotsua izan daiteke. Sorginak aldaketetan eta misterioetan adituak dira. Eta ez bakarrik haiek… Cuento de Navidad: “La luz de la choza” (Erdarazko ipuin kontalaria) SERGIO SALINAS

ABENDUAK 27, ASTEARTEA Gabonetako espiritua ate azpitik pasatu da. Uharte tropikal batean, txabola bateko zurezko zoruaren arrailetatik. “Kontu kantoi: ipuinak eta ilustrazioak zuzenean” (Euskarazko ipuin kontalaria)

ABENDUAK 28, ASTEAZKENA Sakeletan, galtzerdietan, belarrietan… bizikleta bat, euliak, dortoka bat, elefante bat, haurrak, ilargia… Den-dena nahastuta istoria bitxiak sortzen saiatuko gara. “Gotas de cuento” (Erdarazko ipuin kontalaria) BIRJIÑE ALBIRA ETA MAIALEN DIAZ

ABENDUAK 29, OSTEGUNA Ai ene, hau zikinkeria! Gaitzerdi garbitzaileak orain datozen… Baina bikote honek ez du bakarrik honelako zaborra hartzen. Baita geure barnean duguna ere: tristezia, haserrea, beldurra… Nola egingo ote dute? Zer nolako misterioa… Ikusleak: 4 eta 10 urte bitarteko haurrak. 7 urtetik beherako umeei helduek lagundu behar diete. Ordutegia: 18:30etatik 19:30etara. Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxea. Laguntzailea: Nafarroako Gobernua.


12-abendua zangoza 16.QXP

28/11/16

13:05

Página 8

8 ⁄ KULTUR AGENDA. ZANGOZA

Musika HORIZONTE ELKARTEAREN KULTURA-JARDUNALDIAK

ABENDUAK 2, OSTIRALA Ordua: 20:00. Lekua: Karmengo Entzunaretoa. Doako sarrera: Gonbidapen ZENBAKITUAK Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxean hartu ahalko dira12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara www.sanguesa.es web-orrian. NAFARROAREN EGUNA OSPATZEA OIBARREKO BANDAREN KONTZERTUA

ABENDUAK 3, LARUNBATA Ordua: 13:00. Lekua: Karmengo Entzunaretoa Dohainik. Gonbidapen ZENBAKITUAK Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxean hartu ahalko dira abenduaren 29tik aurrera, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara, eta Karmengo Entzunaretoan kontzertuaren egunean 12:00etatik aurrera. www.sanguesa.es web-orrian ere. Antolatzailea: Nafarroako Gobernua.

Musika Eskola

“Juan Francés de Iribarren” ZANGOZAKO “JUAN FRANCÉS DE IRIBARREN” MUSIKA ESKOLAKO IKASLEEN KONTZERTUA

ABENDUAK 15, OSTEGUNA Ordua: 19:30. Lekua: Karmengo Entzunaretoa.


12-abendua zangoza 16.QXP

28/11/16

13:05

Página 9

abendua 2016 / 9

Aurkezpenak “ZANGOTZARRA” ALDIZKARIA

ABENDUAK 2, OSTIRALA Ordua: 20:00. Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxeko Hitzaldi Aretoa. Antolatzailea: Enrique II de Albret Kulturaelkartea. www.zangotzarra.es “IDEAS PARA BELENES DE CORCHO & MUSGO” MIGUEL OCHOA PÉREZ ETA IGNACIO FERNÁNDEZ CHOCARRO

ABENDUAK 9, OSTIRALA Ordua: 19:00. Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxeko Hitzaldi Aretoa. Antolatzailea: FdB Editions Argitaletxea. “HISTORIA DE LAS MUJERES EN EUSKAL HERRIA 1: PREHISTORIA, ROMANIZACIÓN Y REINO DE NAVARRA” ROSA IZIZ ETA ANA IZIZ

ABENDUAK 21, ASTEAZKENA Artxibatze eta dokumentatze-lan zorrotz batetik abiatuta, zeinetan egileek gaurko egunetaraino iritsitako testigantza gutxi horiek bildu baitituzte, lan ikaragarri honek gure herriko historiografian zegoen hutsune bat bete egiten du, zehazki birpasatuz, zertan ari ziren Erdi Aroko andereak, sorgintza eta bere errepresioa, sexua eta harreman afektiboak, emakumeen eguneroko zapalkuntza, gizartearen maila guztiek izatez duten misoginia… Hainbat argazkirekin eta koadro, grabatu eta ilustrazio-sorta batekin osatuta, liburu honek azterketa osoa eta originala eskaintzen digu, genero-ikuspegi batetik, legeek, araudiek eta nafar foruek gizarte osoan eta batez ere orduko emakumeengan izan zuten eraginari buruz. Aurkezleak: Rosa Iziz eta Ana Iziz. Ordua: 19:30 h. Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxeko Hitzaldi Aretoa.


12-abendua zangoza 16.QXP

28/11/16

13:05

Página 10

10 ⁄ KULTUR AGENDA. ZANGOZA

Nafarroa, zine lurraldea “NAFARROA, ZINE LURRALDEA” IV. LEHIAKETA Lehiaketaren film labur finalisten proiekzioak 1. Proiekzioa (5 film labur)

ABENDUAK 13, ASTEARTEA Ordua: 19:30. Saio honetan Sandra Iraizozek Zangozan filmatu zuen“Cu Cu” emanen da. 2. Proiekzioa (5 film labur)

ABENDUAK 15, OSTEGUNA Ordua: 19:30. Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxeko Hitzaldi Aretoa. Antolatzailea: Endo Comunicación. Laguntzaileak: Nafarroako Gobernua. Navarra Film Comission.

Eguberria EGUBERRIKO FERIA

ABENDUAK 6, ASTEARTEA Eguberriko azoka honetan eskualdeko artisauak eta merkatariak egonen dira: artisauproduktuak, opariak (zeramika-lanak, ilustrazioak, fofutxak, zorroak, paparrekoak…), hazi-bankua, gaztaina-saltzailea eta produktu tipikoak. Musikak feria girotuko du. Ordua: 11:00etatik 14:30era. Lekua: Galeria Plaza eta Alde Zaharra. Antolatzailea: Quiero Molarte Taldea. Laguntzailea: Zangozako Udala. GABONETAKO PREGOIA Zangozako Nora Abesbatzaren emanaldia

ABENDUAK 16, OSTIRALA Aldarrikaria: Enrique Itoiz, Zangozako Misterio de Reyes Elkarteko presidentea. Doako sarrerak edukiera bete artean. Ordua: 20:30. Lekua: Karmengo Entzunaretoa. Antolatzailea: Misterio de Reyes Elkartea.


12-abendua zangoza 16.QXP

28/11/16

13:05

Página 11

abendua 2016 / 11

Eguberria NORA ABESBATZAREN KONTZERTUA. EGUBERRIKO MEZA

ABENDUAK 17, LARUNBATA Ordua: 19:00. Lekua: Aita Kaputxinoen Eliza. Antolatzailea: Nora Abesbatza. GABON-KANTAK KARRIKAN Musika Eskolako Banda eta Koruak

ABENDUAK 22, OSTEGUNA Ordua: 18:00. Lekua: Arkupeetatik irteera. Antolatzailea: “Juan Francés de Iribarren” Musika Eskola. OLENTZERO

ABENDUAK 24, LARUNBATA Ordua: 19:00. Lekua: Ibilbidea Magdalena karrikatik, Antso Gartzes, Peñaltako Portala, Balate, Nagusia eta Alfontso Borrokalaria. Antolatzailea: Zangozako Ikastola. JAIOTZA BEDEINKATZEA ETA IREKITZEA

ABENDUAK 24, LARUNBATA Ordua: 19:30. Lekua: Abatetxeko Plaza. Antolatzailea: Misterio de Reyes Elkartea. ZANGOZAKO MUSIKA BANDA ELKARTEAREN EGUBERRIKO KONTZERTUA

ABENDUAK 30, OSTIRALA Ordua: 20:00. Lekua: Karmengo Entzunaretoa. Sarrerak: 5 €. Sarrerak saltzea: Abenduak 27, 28 eta 29 Kultur Etxean, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara. Abenduak 30, 12:00etatik 14:00etara. Eta interneten bidez abenduak 27, 28, 29 eta 30 www.sanguesa.es web-orrian. Kontzertuaren egunean 19:00etatik aurrera Karmengo Entzunaretoan bertan (sarrerarik izanez gero). Lagun bakoitzak 6 sarrera hartu ahal izanen ditu gehienez ere. Ez dira onartuko telefonoz eginiko erreserbak. Antolatzailea: Zangozako Udal Banda Elkartea.


12-abendua zangoza 16.QXP

28/11/16

13:05

Página 12

12 ⁄ KULTUR AGENDA. ZANGOZA

Beste ekitaldi batzuk AZOKATXO SOLIDARIOA PERUKO AMANTANI HAURRAK HARTZEKO ZENTROAREKIN

ABENDUAK 17, LARUNBATA Ordua: 11:00etatik 14:00etara. Lekua: Arkupeetako Enparantza. Antolatzailea: Zangozako Ikastola. Hilak 9a bitartean Zangozako Ikastolan (Lehenengo eta Bigarren Hezkuntzako eraikinean) jostailuak, ipuinak, eskola-gaiak e.a. bilduko dira azokatxoan salgai jartzeko. SAN SILVESTRE 2016 (5 KM)

ABENDUAK 31, LARUNBATA Ordua: 17:00 Txikiak. 19:00 Helduak. (16 urte baino gehiagokoak). Izen-emateak: Doakoak abenduaren 30era arte Leire tabernan eta g.a.zangoza@gmail.com posta elektronikoan. Antolatzailea: Zangozako Gazte Asanblada. Babeslea eta laguntzailea: Zangozako Kirol Patronatua. ¨CANTOLAGUA” ELKARTEAREN SASKIBALOIKO TALDEAK AURKEZTEA

ABENDUAK 28, ASTEAZKENA 16:00etan. Benjamin lehiaketa 19:00etan. Taldeak aurkeztea Lekua: Udal kiroldegia.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.