Zangozako Kultur Agenda Azaroa 2018

Page 1

11 Azaroa sang18.qxp:Maquetaciรณn 1 23/10/18 10:35 Pรกgina 1

Zangoza / 2018

KULTUR AGENDA

azaroa


11 Azaroa sang18.qxp:Maquetación 1 23/10/18 10:35 Página 2

Zangozako udala

E-MAIL BIDEZKO ORDAINAGIRIAK Ordainagiriak papera gabe posta elektronikotik jaso nahi badituzu, zure helbide elektronikoa bidaltzen ahal diguzu helbide honetara: recibos@sanguesa.es edo web-orriaren bidez eskatu: www.sanguesa.es “solicitar recibos por email” atalean.

Karmengo Entzunaretoa SARRERAK SALTZEA Aldez aurreko salmenta: azaroaren 2tik aurrera Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxean, asteartetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara. Internetetik ere www.sanguesa.es web-orriaren bidez. Tfnoa: 948 870 251. Salmenta txartel-leihatilan antzezpen egunetan: Karmengo Entzunaretoan bertan (sarrerarik izanez gero), antzezpena hasi baino ordubete lehenago. Tfnoa: 948 870 632. Ikuskizun guztietarako sarrera gehienezko kopurua seikoa izanen da lagun eta ikuskizun bakoitzeko. Ez dira onartuko telefonoz eginiko erreserbak. Ikuskizunaren arabera, Udalak lagun bakoitzeko sarrera kopurua aldatu ahal izanen du. Behin hartuz gero, ez da aldaketarik, ezta itzultzerik ere onartuko Ikuskikunaren etena sarreren zenbatekoa itzultzeko kausa bakarra izango da. Beherapenak Gazte txartelarekin: 14 eta 30 urte bitartekoa bazara, hala adierazten den saioetan beherapenez gozatu ahal izanen zara. Gazte txartela leihatilan aurkeztu beharko da sarrera entzunaretoan nahiz interneten erosi bada.

ENTZUMENA HOBETZEKO ANTZERKI IRISGARRIA Karmengo Entzunaretoak badauka sistema bat inguruko hotsa kendu ahal izateko. Hartara, entzumen-arazoak dituzten lagunek ikuskizunez hobeki gozatzen ahal dira. ERNE! sistema hau audiofonoa erabiltzen dutenek ez ezik ongi entzuten ez dutenek ere erabiltzen ahal dute inolako aparaturik eraman ez arren.Bi kasuetan entzungailua edo begizta aretoko langileei eskatu behar zaizkie.

Vallesantoro Jauregia/Kultura Etxea Kultur Etxeko Arreta Ordutegia: Astelehena, 9:30etatik 14:00etara. Asteartetik ostiralera, 9:30etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Erakusketa Aretoko Ordutegia: asteartetik larunbatera, 19:00etatik 21:00etara. Igande eta Jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara. Helbidea: Alfontso Borrokalaria Karrika 20. Tfnoa: 948 870 251. www.sanguesacultura.es www.facebook.com/pages/Casa-de-Cultura-de-Sangüesa Zangozako Udalak ez du bere gain ardurarik hartzen, aldatzen diren edo betetzen ez diren ekitaldiengatik, baldin eta hauek egitarau honetan ez badira aditzera eman. L.G.: NA 1735-2012


11 Azaroa sang18.qxp:Maquetación 1 23/10/18 10:35 Página 3

Zangoza / 2018

aurkibide kronologikoa

KULTUR AGENDA

azaroa 1

Og

Erakusketa. “El ojo electrónico”

4 Orr.

(azaroaren 4ra arte)

2 3 4 5 6 7 8 9 10

Os La Ig

11

Ig

12 13 14

Al As Az

15 16 17

Og Os La

Al As Az Og Os La

18 19 20 21 22 23 24

Ig

25

Ig

26 27 28

Al As Az

29

Og

Al As Az Og Os La

Dantza eta musika. “Jito Alai”

6 Orr.

Musika Eskolako ikasleen kontzertua Eskola-antzerkia. “Oasis” Ingurune-sentsibilizazioari buruzko jardunaldiak

8 Orr. 7 Orr. 12 Orr.

Erakusketa “Lingua navarrorum” (azaroaren 25era arte) Musikala. “Todos los musicales o casi” Ingurune-sentsibilizazioari buruzko jardunaldiak Keinuen antzerkia-zirkua. “Km 0”

4 Orr. 7 Orr. 12 Orr. 8 Orr.

Ipuin kontalaria (gaztelaniaz). “Las aventuras de Samín” 10 Orr. Liburuaren aurkezpena. “Bardenas Reales” 11 Orr. Elkartasunaren II. Astea. Hitzaldia 9 Orr. Elkartasunaren II. Astea. Gobernuz kanpoko erakundeen eta elkarteen 2. erakustaldia Musika. Iruñeko Orfeoia

9 Orr. 8 Orr.

Ipuin kontalaria (euskaraz).“Txikien kluba”

10 Orr.

Zangozako Musika Eskolako Bandaren Kalejira Zangozako Udal-banda Elkartearen Kalejira Zezilia donearen Meza. Nora Abesbatza Elkarretaratzea. Genero-indarkeriaren kontrako eguna Zinea. “Coco”

9 Orr. 9 Orr. 9 Orr. 12 Orr. 5 Orr.

Zinea. 1. Proiekzioa. “Nafarroa, zine lurraldea” Ipuin kontalaria (inglesez). “Traveling by tales” Musika Eskolako ikasleen kontzertuak Erakusketa. “Emakume maiak, emakume berriak”

6 Orr. 10 Orr. 8 Orr. 5 Orr.

(abenduaren 16a arte)

Zinea. 2. Proiekzioa. “Nafarroa, zine lurraldea” 30 Os “Zangotzarra” aldizkariaren aurkezpena 1 La Zangozako Udal-Banda Elkartearen kontzertua Azaleko irudia: “Km 0”.

6 Orr. 11 Orr. 11 Orr.


11 Azaroa sang18.qxp:Maquetación 1 23/10/18 10:35 Página 4

4 ⁄ KULTUR AGENDA. ZANGOZA

Erakusketak “EL OJO ELECTRÓNICO”

URRIAREN 18TIK AZAROAREN 4RA “Begi elektronikoa” izenburua duen erakustaldia, ekortze-mikroskopio elektroniko batek eginiko argazkiek osatzen dute. Hari esker egunerokoaren irudi harrigarriak ikus daitezke 4.000 mila aldiz handiagotuta (intsektuak, landareak, konposatu kimikoak, mikrofosilak edo gauzakiak, boligrafoak edo txanponak kasu). Erakusketak argazki bakoitzaren argibide-txartelak dauzka (gaztelaniaz nahiz euskaraz), baita aurkezpen bat eta neurrien alderatze bat ere, edonork jatorrizko dimentsio mikroskopikoak uler ditzan. José Javier Vesperinas Oroz irudien egilea da, teknikaria Nafarroako Unibertsitateko Ikerkuntzari Laguntzeko Zerbitzuan. Lekua: Vallesantoro Jauregia / Kultura-etxeko Erakusketa Aretoa. Eragilea: NUP. Laguntzailea: Nafarroako Gobernua. “LINGUA NAVARRORUM” EUSKARARI BURUZKO NAFAR AGIRIAK BI MILA URTETAN ZEHAR

AZAROAREN 10ETIK 25ERA NAVARRORUM ez da euskararen historiari buruzko erakusketa bat. Baina, zernahi gisaz, aurre egiten dio erronka jakin bati: idazki batzuen bidez euskararen aztarna dokumentala agertzea, kontuan izanda ia mila eta bostehun urtean ahozko mintzoa izan zela. Ahozko hizkuntza, idazten ez zena. Erakusketarako, hiru dozena dokumentu hautatu ditugu. Euskarazko agiriez gain, euskarari buruzko agiriak ere badaude tartean. Den-denek badute bereizgarri bat, nafartasuna: Nafarroari buruzkoak, Nafarroan idatziak edo nafarrek eginak dira. Gehienak gure artxibo, museo eta liburutegietatik hartu ditugu, baina badaude Afrikako, Ameriketako eta Europako beste dokumentu zentroetakoak ere. Lekua: Vallesantoro Jauregia / Kultura-etxeko Erakusketa Aretoa. Eragile eta antolatzailea: Nafarroako Gobernua.


11 Azaroa sang18.qxp:Maquetación 1 23/10/18 10:35 Página 5

azaroa 2018 / 5

Erakusketak “EMAKUME MAIAK, EMAKUME BERRIAK” Argazki-erakusketa

AZAROAREN 29TIK ABENDUAREN 16RA Emakume hauen eta haien taldeen eguneroko errealitatea, lana, ahalegina, boterea, itxaropena eta batik bat ilusioa, ikus ditzakegu erakusketa honetan. Egitasmoak bi zatitan banatu den erakusketa bat dauka. Lehenak roll-upsak ditu, gehien bat Chiapaseko errealitatearekin eta Yach’il Antzetic komunitate-etxean eginiko lanarekin. Baita zentroko emakume erabiltzaileei egindako bost elkarrizketa ere. Bigarren zatian neurri ezberdineko argazkiak eta testuak, hainbat lekutako emakume maien errealitateari ekin eta beraiekin bizi izandako esperientzietatik berauek hobe ezagutzeko. Eragilea: Ekologistak martxan Nafarroa. Antolatzailea: Zangozako Udalaren Gizartegaietarako Batzordea. Lekua: Vallesantoro Jauregia / Kultura-etxeko Erakusketa Aretoa. Ordutegia: asteartetik larunbatera 19:00etatik 21:00etara. Igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara.

Zinea “Coco”

AZAROAK 25, IGANDEA Animazio, fantasia eta misteriozko filma. Zuzendariak: Lee Unkrich, Adrián Molina. Ekoiztetxea: Pixar Animation Studios / Walt Disney Pictures. Familiaren gogoz kontra, Miguel gazteak musikaren mito bihurtzeko ametsa dauka. Grina horrek “Hildakoen Lurraldean” sarraraziko du bere benetako familia-ondarea ezagutzeko. Ikusle guztientzat. Iraupena: 109 minutu. Ordua: 18:00. Lekua: Karmengo Entzunaretoa. Sarrera: 3 €. Laguntzailea: Nafarroako Gobernua.


11 Azaroa sang18.qxp:Maquetación 1 23/10/18 10:35 Página 6

6 ⁄ KULTUR AGENDA. ZANGOZA

Zinea “NAFARROA, ZINE LURRALDEA” VI. LEHIAKETA Lehiaketaren film labur finalisten proiekzioak. 1. Proiekzioa (5 film labur)

AZAROAK 27, ASTEARTEA Ordua: 19:30. Saio honetan Zangozan filmatu zen “La Espera” ikusiko da, Miguel Suarez del Cerrok eta Donald Navasek filmatuta, Idoya Labay zangozarra protagonista izanik. 2. Proiekzioa (5 film labur)

AZAROAK 29, OSTEGUNA Ordua: 19:30. Lekua: Vallesantoro Jauregia / Kultura-etxeko Hitzaldi Aretoa. Antolatzailea: Certamen de cortometrajes Navarra, Tierras de Cine. Laguntzaileak: Nafarroako Gobernua. Navarra Film Comission.

Arte eszenikoak

Karmengo entzunaretoan DANTZA ETA MUSIKA “Jito Alai”. Aires bohemios-La tierra baila YERBABUENA PRODUCCIONES S.L Gayarre Saria 2018 egitasmo eszenikoari

AZAROAK 3, LARUNBATA Oinarrizko ideia, konposizioa eta saxoa: Josetxo Goia-Aribe; Kontrabaxua: José Mari Garzón; Gitarra: Mixel Ducau; Dantza eta Koreografia: Mariana Collado eta Carlos Chamorro. Musika eta dantza lotzen dituen mundu osoari eskainitako ikuskizun berria. Herriko tradizioa oinarria izanda, bereziki sortutako musika eta egungo flamenkoa lotuko ditu; magiaz eta olerkiz beteriko kantua taularatzeko asmoz. Saxofoi bat, gitarra bat eta kontrabaxu bat zapateatukoarekin, kaskainetekin eta bi dantzarien elkarrizketarekin batera. Ikusleak: Gazteak eta heldua. Iraupena: 60 minutu. Ordua: 20:00. Aldez aurreko sarrera: 8 €. Txartel-leihatilako sarrera: 10 €. Sarrerak gazte txartelarekin: 5 €. Eragilea: Gayarre Udal-fundazioa. Babeslea: Nafarroako Gobernua.


11 Azaroa sang18.qxp:Maquetación 1 23/10/18 10:35 Página 7

azaroa 2018 / 7

Arte eszenikoak

Karmengo entzunaretoan ESKOLA-ANTZERKIA “SALTO A ESCENA/ OHOLTZARA” “Oasis” TEATRO A QUEMARROPA

AZAROAK 7, ASTEAZKENA “Salto a Escena/Oholtzara” Programa. Arte eszenikoak ikusle gazteei hurbildu nahi dituen ekimena, berauek protagonista bihurtuta.

Idatzi eta zuzendua: Inés Artajo eta Ion Martinkorena. Raulek 20 urte zituen eta aurrean etorkizun handiko karrera bat futbolari moduan. Baina orduantxe espetxeratu zuten 15 urteko neska batez abusatzeagatik eta argazki sexualak argitaratzeagatik. Bederatzi urte geroago, bere biktima topatu du, Irene. Berak bizitza berregin du Robertorekin. Mutil xarmagarri honekin maitemindu zen protagonistek orain bizi duten errealitatean. Ikusleak: Zangozako Leire Mendia Institutoko D.B.H.ko 4.eko eta Batxilergoko l.ko ikasleak. Ordua: 12:30. Iraupena: 75 minutu. Antolatzailea: Nafarroako Antzoki Sarea (NAS). Laguntzaileak: Nafarroako Kutxa Fundazioa eta La Caixa Gizarte-ekintza. MUSIKALA “Todos los musicales o casi” DEMODÉ QUARTET Circuito Artes Escénicas de Navarra-Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuitua

AZAROAK 10, LARUNBATA Antzerkilariak: Mikel de la Fuente, Joli Pascualena, Iker Huitzi eta David Rosco. Zuzendaria: Patxi Barco. Bi abeslari xelebrek zuzenean eta “a capella” abesten dituzte garai guztietako hogei musikal ospetsu baino gehiagoren bertsio dibertigarriak eta bereziak. Dekoratu anitz eta beraien grabazioak ahoorkestra ugari bat eta dantza talde oso bat sortzeko. “Todos los musicales o casi” umorez beteriko ikuskizuna da, lau ahotsetarako aho-lan akasgabe batekin eta harrigarria den proposamen eszeniko batekin. Ikusleak: Gazteak eta helduak. Iraupena: 90 minutu. Ordua: 20:00. Aldez aurreko sarrerak: 6 €. Txartel-leihatilako sarrera: 8 €. Sarrerak gazte txartelarekin: 4 €. Babesleak: Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Antzoki Sarea Elkartea (NAS).


11 Azaroa sang18.qxp:Maquetación 1 23/10/18 10:35 Página 8

8 ⁄ KULTUR AGENDA. ZANGOZA

Arte eszenikoak

Karmengo entzunaretoan KEINUEN ANTZERKIA-ZIRKUA “Km 0” LA BANDA

AZAROAK 11, IGANDEA Antzerkilariak: Izaskun Lasarte eta Nano Napal. Zuzendariak: Txori García Uriz eta La Banda. Bi bidelagun tren geltoki batera iritsiko dira. Abiatzea atzeratzen ari da eta itxaronaldia eta loa hasiko da. Esnatzen direnean mapa baten zati bat ikusiko dute eta bidaia magiko batean murgilduko ditu ibilgailu berezi eta ezohikoen bidez. Arrastoei segituz inoiz irudikatuko ez zituzten lekuetara iritsiko dira eta makina bat sentsazio aurkitu eginen dute. Ikusleak: familiakoak. Iraupena: 55 minutu. Aldez aurreko sarrerak: 3 €. Txartel-leihatilan: 5 €. Ordua: 18:00. Laguntzailea: Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Antzoki Sarea Elkartea (NAS). MUSIKA IRUÑEKO ORFEOIA Programazioa Nora Abesbatzaren 50. urteurrenagatik

AZAROAK 17, LARUNBATA Ikusleak: Gazteak eta helduak. Ordua: 20:00. Aldez aurreko sarrerak: 8 €. Txartel-leihatilan: 10 €. Antolatzailea: Nora Abesbatza.

Musika Eskola

“Juan Francés de Iribarren” ZANGOZAKO “JUAN FRANCÉS DE IRIBARREN” MUSIKA ESKOLAKO IKASLEEN KONTZERTUAK

ASTEARTEAN, AZAROAK 6 ETA ASTEAZKENEAN, AZAROAK 28 Ordua: 19:30. Lekua: Karmengo Entzunaretoa.


11 Azaroa sang18.qxp:Maquetación 1 23/10/18 10:35 Página 9

azaroa 2018 / 9

Zezilia Donearen Ospakizuna ZANGOZAKO “JUAN FRANCÉS DE IRIBARREN” MUSIKA ESKOLAKO BANDAREN KALEJIRA

AZAROAK 23, OSTIRALA Ordua: 18:30. Antolatzailea: Zangozako “Juan Francés de Iribarren” Musika Eskola. ZANGOZAKO UDAL-BANDA ELKARTEAREN KALEJIRA

AZAROAK 24, LARUNBATA Ordua: 17:30. Antolatzailea: Zangozako Udal-banda Elkartea. “ZEZILIA DONEAREN MEZA” Programazioa Nora Abesbatzaren 50. urteurrenagatik NORA ABESBATZA - ZANGOZAKO AUROROAK

AZAROAK 24, LARUNBATA Lekua: Santa Maria Eliza. Ordua: 19:00. Antolatzailea: Nora Abesbatza.

Elkartasunaren II. Astea AZAROAK 15, OSTEGUNA HITZALDIA “La trata de mujeres y niñas con fines de explotación Sexual en Navarra-Nigeria, los roles de género y nuevas masculinidades” (Zangozako Udala lankide da nazioarteko lankidetza-egitasmo honetan) Hizlaria: Acción contra la Trata elkarteko kideak. Ordua: 19:00. Lekua: Vallesantoro Jauregia / Kultura-etxeko Hitzaldi Aretoa.

AZAROAK 17, LARUNBATA Nazioarteko Lankidetza eta tokiko gizarte-ekintza mailan lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeen eta elkarteen 2. erakustaldia Ordua: 11:30etik 14:30era. Lekua: Karrika Nagusia. Antolatzailea: Zangozako Udalaren Gizartegaietarako Batzordea.


11 Azaroa sang18.qxp:Maquetación 1 23/10/18 10:35 Página 10

10 ⁄ KULTUR AGENDA. ZANGOZA

Ipuin kontalaria “Las aventuras de Samín” (Gaztelaniazko ipuin kontalaria) NEREA BONITO

AZAROAK 14, ASTEAZKENA Samin Afrikan jaio zen mutiko bat da. Txikitan bere gurasoekin Europa bizitzera etorri zen. Hain ohitura ezberdinak ikusi zituen, mundo osotik bidaiatzea erabaki zuen. Horrela kulturak, erritualak, janariak eta abar aurkituko zituen.Zenbat ikasi duen Saminek bere bidaietan! “Txikien kluba” (Euskarazko ipuin kontalaria) LAURA VILLANUEVA

AZAROAK 21, ASTEAZKENA Txikiak direlako, ez dutelako ongi irakurtzen, ohean pixa egiteagatik… zirikatzen dituzte. Aski da! Zapaltzaileen aurkako borrokan elkartu dira txikitxoak eta bide batez gogoraziko diete egunen batean handitu egingo direla. “De puente a puente. Traveling by tales” (Ingelesezko ipuin kontalaria) XABI ARTIEDA

AZAROAK 28, ASTEAZKENA Opor nahasi hauek herriz herri eramango gaituzte, beno, hiriz hiri… edo baliteke zenbait kontinente bisitatzea… Edozer gauza gerta daiteke, beraz, espazio-ontzia presta dezagun badaezpada ere. Ikusleak: 4 eta 10 urte bitarteko haurrak. 7 urtetik beherako umeei helduek lagundu behar diete. Ordua: 18:30etik 19:30era. Lekua: Vallesantoro Jauregia / Kultura-etxeko Erabilera Anitzeko Aretoa. Laguntzailea: Nafarroako Gobernua.


11 Azaroa sang18.qxp:Maquetación 1 23/10/18 10:35 Página 11

azaroa 2018 / 11

Beste kultura-erakunde batzuen ekitaldiak

LIBURUAREN AURKEZPENA “Bardenas Reales”

AZAROAK 14, ASTEAZKENA Egilea eta argazkilaria: Eduardo Blanco Mendizábal. Aurkezpena: Eduardo Blanco eta Zangozako Argazki-elkartea. Ordua: 19:00. Lekua: Zangozako Vallesantoro Jauregia / Kultura-etxeko Hitzaldi Aretoa. Antolatzailea: Zangozako Argazki Elkartea. “ZANGOTZARRA” ALDIZKARIAREN AURKEZPENA

AZAROAK 30, OSTIRALA Ordua: 19:30. Lekua: Vallesantoro Jauregia / Kultura-etxeko Hitzaldi Aretoa. Antolatzailea: Albreteko Enrike Kultura-elkartea. www.zangoztzarra.es HORIZONTE ELKARTEAREN KULTURA- JARDUNALDIAK Azaroaren 26 eta abenduaren 3a bitartean, Elkarteak ekitaldi batzuk prestatu ditu. Hauek egitarau berezi batean emanen dira aditzera. Nabarmena da besteak beste: Zangozako Udal-Banda Elkartearen kontzertua

ABENDUAK 1, LARUNBATA Ordua: 20:00. Lekua: Karmengo Entzunaretoa. Sarrerak: 5 €. Laguntzailea: Zangozako Udala.


11 Azaroa sang18.qxp:Maquetación 1 23/10/18 10:35 Página 12

12 ⁄ KULTUR AGENDA. ZANGOZA

Beste zenbait ekitaldi HIRIKO ZIENTZIARI ETA INGURUNE-SENTSIBILIZAZIOARI BURUZKO JARDUNALDIA Irakasleak: Juan Ignacio Deán Pinedo. Gorosti Natur Zientzi Elkartea. Espainiako Ornitologia Elkartea IruñeaNafarroa.

AZAROAK 8, OSTEGUNA 18:00etan Saio teorikoa: Eskualdeko hegaztiak eta hegaztientzako intereseko tokiak. 18:50ean Atsedenaldia. 19:00ean Saio praktikoa: eBird behaketak erregistratzeko webplataforma eta telefono aplikazioa (app). Lekua: Vallesantoro Jauregia / Kulturaetxeko Hitzaldi Aretoa.

AZAROAK 10, IGANDEA

Argazkiak: Juan Ignacio Deán.

19:30ean Landara irteera hegaztiak identifikatu eta erregistratzeko. Antolatzailea: Gorosti Natur Zientzi Elkartea.

Genero-indarkeriaren Aurkako Egunaren Inguruko sentzibilizazio ekitaldiak ELKARRETARATZEA

AZAROAK 25, IGANDEA Ordua: 12:30. Lekua: Udaleko arkupeak. ARGAZKI-ERAKUSKETA “Emakume Maiak, emakume berriak” EKOLOGISTAK MARTXAN NAFARROA ELKARTEAREN

AZAROAREN 29TIK ABENDUAREN 16RA (argibide gehiago 5 orrialdean) Antolatzailea: Zangozako Udalaren Gizarte-gaietarako Batzordea.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.