Zangozako Kultur Agenda Otsaila 2018

Page 1

02-OTSAILA 18.QXP:Maquetaciรณn 1 23/01/18 11:15 Pรกgina 1

Zangoza / 2018

KULTUR AGENDA otsaila


02-OTSAILA 18.QXP:MaquetaciĂłn 1 23/01/18 11:16 PĂĄgina 2

Sarrerak saltzea ADI! SARRERAK INTERNETETIK SALGAI! Aldez aurreko salmenta: otsailaren 1etik aurrera, Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxean, asteartetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara. Internetatik ere www.sanguesa.es web orriaren bidez. Tfnoa: 948 870 251. Salmenta txartel-leihatilan antzezpen egunetan: Karmengo Entzunaretoan bertan (sarrerarik izanez gero), antzezpena hasi baino ordubete lehenago. Argibide telefonoa: 948 870 632. Ikuskizun guztietarako sarrera gehienezko kopurua seikoa izanen da lagun eta ikuskizun bakoitzeko. Ez dira onartuko telefonoz eginiko erreserbak. Ikuskizunaren arabera, Udalak lagun bakoitzeko sarrera kopurua aldatu ahal izanen du. Behin hartuz gero, ez da aldaketarik, ezta itzultzerik ere onartuko Ikuskikunaren etena sarreren zenbatekoa itzultzeko kausa bakarra izango da. Udalak antolatzen ez dituen ekitaldietan, dogozkien ataletan zehazten dira egunak, ordutegiak eta sarrerak har daitezkeen tokia.

Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxea Kultur Etxeko Arreta Ordutegia: Astelehena, 9:30etatik 14:00etara. Asteartetik ostiralera, 9:30etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Erakusketa Aretoko Ordutegia: asteartetik larunbatera, 19:00etatik 21:00etara. Igande eta Jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara. Helbidea: Alfontso Borrokalaria Karrika 20. Tfnoa: 948 870 251. Kultur agenda posta elektronikotik jaso nahi baduzu, helbide honetara eska dezakezu: infocultura@sanguesa.es. Facebooken gure kultur agendari segi diezaiokezu eta gure politika Datuak Babesteko www.sanguesa.es web-orrian kontsulta dezakezu. Zangozako Udalak ez du bere gain ardurarik hartzen, aldatzen diren edo betetzen ez diren ekitaldiengatik, baldin eta hauek egitarau honetan ez badira aditzera eman. www.facebook.com/pages/Casa-de-Cultura-de-SangĂźesa

Karmengo Entzunaretoa Zangozako Karmengo Entzunaretoa Nafarroako Antzoki Sarearen partaide da. Ezin izanen da mugaturiko edukiera gainditu (232 eserleku). Ikuskizunaren bitartean sarreretatik, irteeretatik, pasabideetatik eta larrialdietarako ateetatik erraz pasa ahalko da, inongo oztoporik gabe. Otoi garaiz etor. Behin ikuskizuna hasita, ez da Entzunaretoaren barnealdera igarotzerik egongo. 7 urtetik beherakoek heldu batekin sartu behar dute. Entzunaretora sartzerakoan sakelakoak deskonektatu behar dira, baita soinu-alarmak ere. Ezin da jan, edan, ezta erre ere. Ezin da animaliarik sartu. Karmengo Entzunaretoaren barruan debekatuta dago edozein grabazio edo filmazio, Udalak, Kultur Zerbitzuaren bidez, ez badu aldez aurretik eta idatziz baimendu. Baldintzek hala eskatzen badute Kultur Zerbitzuak iragarritako datak, ordutegiak, egitarauak eta interpretatzaileak aldatu ahal izanen ditu. Segurtasun arrazoiak direla kausa, ezin da agertokira igo emanaldia amaitu eta gero. Karmengo Entzunaretoko langileek adierazitako gomendioak errespetatzen ez dituzten pertsonak ez onartzeko eskubidea dute eta arauak betearazteko baimenduta daude. L.G.: NA 1735-2012


02-OTSAILA 18.QXP:Maquetación 1 23/01/18 11:16 Página 3

Zangoza / 2018

aurkibide kronologkoa

KULTUR AGENDA

otsaila 1

Og

2 3 4 5 6 7 8

Os La Ig

9

Os

10 11

La Ig

12 13 14 15

Al As Az Og

16 17

Os La

18 19 20 21 22

Ig

23 24 25 26 27 28

Os La Ig

Al As Az Og

Al As Az Og

Al As Az

Erakusketa. “Formas en la Foz de Lumbier”, Javier Eskirozen (otsailaren 18a bitarte) Javier Eskiroz artistarekin… topaketa Agate deunaren ospakizuna

4 orr. 4 orr. 10 orr.

Musika Eskolako ikasleen kontzertuak Tutoriala: “Aprendiendo a integrar el estrés”

7 orr. 10 orr.

Hitzaldien zikloa. “Sangüesa hace 2100 años. El yacimiento de los Cascajos” Inauteri desfilea. Luis Gil Ikastetxe Publikoa eta Zangozako ikastola Inauteria. Txokolatada eta dantzaldiak Inauteria. Ikusle guztientzako magia “Rumbo a la magia”

Ipuin kontalaria. “Entre amor y amor, coliflor” Hitzaldien zikloa. “La recuperación del castillo de Sangüesa, ¿un sueño hecho realidad?” Musika-komedia. “The Primitals” Abiadura irristaketako indoor txapelketa

8 orr. 9 orr. 9 orr. 9 orr. 5 orr.

7 orr. 8 orr. 5 orr. 10 orr.

Ipuin kontalaria. “The Unusual spell” (ingelesez) Erakusketa. Itziar Caramés (martxoaren 11a bitarte) Hitzaldien zikloa. “Intervención arqueológica en la necrópolis de Santa María la Real de Sangüesa”

7 orr. 4 orr.

Antzerkia. “Nada que perder”

6 orr.

Ipuin kontalaria. “Mozorroen kutxa” (euskaraz) Musika Eskolako ikasleen kontzertuak

7 orr. 7 orr.

Azalako irudia: ”The Primitals”.

8 orr.


02-OTSAILA 18.QXP:Maquetación 1 23/01/18 11:16 Página 4 4 ⁄ KULTUR AGENDA. ZANGOZA

Erakusketak JAVIER ESKIROZ “Formas en la Foz de Lumbier” Margoketa

OTSAILAREN 1ETIK 18RA “Javier zera da… artista batengandik espero ahal den guztia. Behatzailea, aztertzailea, zorrotza, bizia, geldigaitza, kartsua eta batik-bat, sortzailea (…). Bere lanek figuraziora jotzen dute eta errealitate-puskekin eginak daude. Batzuetan itxuragabetzen dira eta hain erralistak ez diren unibertso piktoriko abstraktuagoak sortzen dituzte”. Leire Olkotz. JAVIER ESKIROZ ARTISTAREKIN…TOPAKETA

OSTEGUNEAN, OTSAILAK 1 Ordua: 19:00 h. ITZIAR CARAMÉS Margoketa

OTSAILAREN 22TIK MARTXOAREN 11RA Teknika ezberdinetako erretratu eta figura multzo honetan begiradak protagonistak dira, baita irudi batek eragiten dizkigun sentsazioak ere. Lehenengo begiratuan xumea iruditzen zaigu irudi hori baina haratago begiratzen baldin badakigu, haren atzean sentimendu bat ezkutatzen dela konturatzen gara.

Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kulturaetxeko Erakusketa Aretoa. Bisita egiteko ordutegia: Asteartetik larunbatera, 19:00etatik 21:00etara. Igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara. Laguntzailea: Nafarroako Gobernua.


02-OTSAILA 18.QXP:Maquetación 1 23/01/18 11:16 Página 5 otsaila 2018 / 5

Arte eszenikoak Karmengo Entzunaretoan MAGIA “Rumbo a la magia” MAGO MARCOS

IGANDEAN, OTSAILAK 11 Sandokini piratak “Magia” uhartea aurkitzen lagunduko dion maparen azken zatia lortu egin du. Zatoz, erroldatu eta abenturan parte hartu! Ikusleak: Haurrak eta sendiak. Iraupena: 60 minutu. Ordua: 18:00. Lekua: Karmengo Entzunaretoa. Aldez aurreko sarrerak: 3 €. Txartel-leihatilan: 5 €. Laguntzaileak: Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Antzoki Sarea (NAS). MUSIKA-KOMEDIA “A CAPPELLA” “The Primitals” YLLANA ETA PRIMITAL BROTHERS

LARUNBATEAN, OTSAILAK 17 Abeslariak: Iñigo García, Pedro Herrero, Adri Soto eta Manu Pilas. Lurra izan daitekeen planeta bateko lau aborigenek agertokia hartu dute, karkarez edo aihozkadez ikusleak konkistatzeko prest, baina beti espazioan eta denboran egindako bidaietan xurgatu duten hamaika generotako musikaz blai. THE PRIMITALS obran tribu disfuntzional samar bati buruzko istorio txiki surrealista bat kontatzen digute: haien barne-borrokak, amets handinahiak, buru-desorekak eta farmakopea milurtekoa. Txamanismoa lau ahotsetan. A cappella sorturiko tragikomedia. Antzinako abangoardismoa. Hori guztia eta gehiago THE PRIMITALS ikuskizunean. Ikusleak: Gazteak eta helduak. Iraupena: 90 minutu. Ordua: 20:00. Lekua: Karmengo Entzunaretoa. Aldez aurreko sarrerak: 8 €. Txartel-leihatilan: 10 €. Laguntzaileak: Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Antzoki Sarea (NAS).


02-OTSAILA 18.QXP:Maquetación 1 23/01/18 11:16 Página 6 6 ⁄ KULTUR AGENDA. ZANGOZA

Arte eszenikoak Karmengo Entzunaretoan ANTZERKIA “Nada que perder” CUARTA PARED

LARUNBATEAN, OTSAILAK 24 Antzerkilariak: Marina Herranz, Javier Pérez-Acebrón eta Pedro Ángel Roca. Antzezlan honen abiaburua hilketa bat da, eta ondoz ondoko zortzi galdeketaren arabera egituratzen da. Gutxitan lortzen dute antzezlanek kritikarien aho bateko txaloa eta ikusleen erantzun izugarria. Bada, horixe lortu egin dute aktoreek lan honekin. Horren erakusgarri honako hitz hauek: “Cuarta Pared taldeko mago hauek badituzte hiru antzezle erruz lan egiten ari direnak hogei pertsonaiei bizia emateko”, edo “aktore-ariketa ikaragarri bat, bizia, dibertigarria, ziztatzailea”. Gaur egungo obra hau thrillerra eta ideia-antzerkia da eta gazteengandik hurbil dago. Gurasoak, seme-alabak, enpresaburuak, abokatuak, poliziak, hautetsiak, irakasleak…agertuko dira hemen ikusleen aurrean, balio-krisia islatzeko. Geure buruari galdetzeko. Geure buruari galderak eragiteko. Jakin ala ez jakin? Zer da hobe, egia jakitea edo ezjakintasunean zoriontsu bizitzea? Ikusleak: Gazteak eta helduak. Iraupena: 100 minutu. Ordua: 20:00. Lekua: Karmengo Entzunaretoa. Aldez aurreko sarrerak: 8 €. Txartel-leihatilan: 10 €. Laguntzaileak: Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Antzoki Sarea (NAS).


02-OTSAILA 18.QXP:Maquetación 1 23/01/18 11:16 Página 7 otsaila 2018 / 7

Ipuin kontalaria “Entre amor y amor, coliflor” NEREA BONITO (gaztelaniaz)

ASTEAZKENEAN, OTSAILAK 14 Koroarik gabeko printzesek kontatzen dituzten ipuinak, herensuge azkarrekin eta printze despistatuekin maitemindurik daudenak. “The Unusual spell” VIRGINIA MORIONES (ingelesez)

ASTEAZKENEAN, OTSAILAK 21 Lilithek ez daki sorgina denik. Ohartzeke oso arao arrotza sortu du asperduraren aurka. Berak egin duena ikusi nahi al duzu? “Mozorroen kutxa” AINHOA RUIZ (euskaraz)

ASTEAZKENEAN, OTSAILAK 28 Oihane amonaren ganbaran jolasean dago kutxa handi eta polit bat aurkitu duenean. Mozorroz beterik dago! Bere irudimena askatu egiten du jantzi bakoitza hezurmamitzeko. Ikusleak: 4 eta 10 urte bitarteko umeentzat. 7 urtetik beherako umeei helduek lagundu behar diete. Ordua: 18:30etatik 19:30etara. Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxeko Erabilera Anitzeko Aretoa. Laguntzaileak: Nafarroako Gobernua.

“Juan Francés de Iribarren”

Musika Eskola MUSIKA ESKOLAKO IKASLEEN KONTZERTUAK

OTSAILAK 5, ASTELEHENA Ordua: 19:30. Lekua: Karmengo Entzunaretoa.

OTSAILAK 28, ASTEAZKENA Ordua: 19:30. Lekua: Karmengo Entzunaretoa.


02-OTSAILA 18.QXP:Maquetación 1 23/01/18 11:16 Página 8 8 ⁄ KULTUR AGENDA. ZANGOZA

Hitzaldien zikloa

Arkeologia-aztarnategiak Zangozan “SANGÜESA HACE 2100 AÑOS. EL YACIMIENTO DE LOS CASCAJOS”

OTSAILAK 8, OSTEGUNA Hizlaria: Javier Armendariz Martija. Arkeologoa. Nafarroako Unibertsitateko eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Aurrehistoria eta Arkeologia irakaslea. Juan Cruz Labeagak aurkitu zuenez geroztik, Los Cascajos-ko arkeologia-aztarnategia erromatar kanpamentu iraunkor bat bezala ulertu izan da. Halere, azken bost urteotan burututako ikerlan arkeologikoen ondorioz, aurreerromatar hiri indigena eta gotortua zela ondorioztatu egin da. Hiri honek inolako zalantzarik gabe, zangozar lurraldea kapitalizatu zuen kristo aurreko II. mende eta I. mende hasieraren artean. Ordua: 19:30. “LA RECUPERACIÓN DEL CASTILLÓN DE SANGÜESA ¿UN SUEÑO O UNA REALIDAD?”

OTSAILAK 15, OSTEGUNA Hizlaria: Iñaki Sagredo. Historialaria. Gestión Cultural Larrate enpresako arduraduna eta koordinatzailea. Hitzaldia gaztelua zaharberritu eta bere balioa nabarmentzeko egitasmoari buruzkoa da. Bertaratuei gazteluaren historia eta egitasmoa azalduko zaizkie labur-labur. Azaldu nahi da zer nolako lana eginen den eta bere helburua. Zangozako inguruak behatzeko dorre bat, zeina bisita egiteko leku garrantzitsua izanen baita. Ordua: 19:30. “INTERVENCIÓN ARQUEOLÓGICA EN LA NECRÓPOLIS DE SANTA MARÍA LA REAL DE SANGÜESA”

OTSAILAK 22, OSTEGUNA Hizlaria: Alex Duró Cazorla. OLKAIRUM S.L. enpresako arkeologia-teknikaria. Santa Maria elizan 2016ko hondarrean eginiko eskuhartze arkeologikoaren emaitzak. Bere Erdi Aroko parrokiaren hilobi batzuk eta erromatar aroko zenbait zeramika aurkitu ziren. Berauek Aragoi ibaiaren ezkerraldeko gizakien bizitza ulertzen laguntzen digute. Ordua: 19:30. Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxeko Hitzaldi Aretoa.


02-OTSAILA 18.QXP:Maquetación 1 23/01/18 11:16 Página 9 otsaila 2018 / 9

Inauteria OTSAILAK 9, OSTIRALA INAUTERI DESFILEA Luis Gil Ikastetxe Publikoa 11:00etan Luis Gil Ikastetxe Publikoko haurren Inauterietako desfile eta jaia hiriko karriketatik. Zangozako ikastola 11:30etan Zangozako Ikastolako haurren Inauterietako desfilea hiriko karriketatik.

OTSAILAK 10, LARUNBATA 18:30etan Txokolatada Arkupeetan. 18:30etatik 20:30etara Haurdantzaldia Diapasonic-en eskutik Arkupeetan. 23:00etatik 01:30etara Inauterietako dantzaldia Diapasonicen eskutik Arkupeetan. Inauteriaren ospakizuna jai eta jendetsua izan dadin eginkizunetara mozorratuta joatera anima zaitezte.

OTSAILAK 11, IGANDEA IKUSLE GUZTIENTZAKO MAGIA “Rumbo a la magia” MAGO MARCOS Ordua: 18:00. Lekua: Karmengo Entzunaretoa. Informazio gehiago 5.orrialdean.


02-OTSAILA 18.QXP:Maquetación 1 23/01/18 11:16 Página 10 10 ⁄ KULTUR AGENDA. ZANGOZA

Kirol-ekitaldiak 2018KO NAFARROAKO ABIADURA IRRISTAKETAKO INDOOR TXAPELKETAREN 4. JARDUNALDIA Nafarroako Kirol-jokoak

OTSAILAK 17, LARUNBATA Mailak: Txikiak, Aurrebenjaminak, Kimuak, Haurrak. Ordutegia: 10:00etatik 13:30etara. Lekua: Cantolagua Pilotalekua. Antolatzaileak: Cantolagua Kirol Elkartea (Abiadura Irristaketako Saila) eta Nafarroako Irristaketa Federazioa. Babesle eta laguntzaileak: Zangozako Udalaren Kirol Patronatua, Nafarroako Kirol-jokoak eta beste erakunde batzuk.

Beste ekitaldi batzuk AGATE DEUNAREN OSPAKIZUNA

OTSAILAK 2, LARUNBATA 11:30etan Agate Deunaren eguna dela eta, Zangozako Ikastolako haurrak hiriko karriketan zehar ibiliko dira. Antolatzailea: Zangozako Ikastola. TUTORIALA: “APRENDIENDO A INTEGRAR EL ESTRÉS”

OTSAILAK 6, ASTEARTEA Ordutegia: 14:30etatik 16:30etara. Lekua: Herritarren Arretarako Zentroa. Enpresa Txiki eta Ertainei, autonomoei eta negozio bati ekin nahi dioten pertsonei zuzendua, berauek estresa kudeatzen ikasi eta beren enpresan bertara egin nahi badute. Edukiak: Era teoriko-praktiko batean ikastaroa estresa azaltzen duten bi oinarriei hurbilduko zaie bertara egiten ikasteko eta hobetzeko (portaera-neurozientzia eta fisika kuantikoa). Irakasleak: Dina Ramirez eta Javier Urra, emozioetan aholkulariak. Antolatzaileak: Cederna-Garalur eta Nafar Lansare. Laguntzaileak: Zangozako udala. Izen-emateak: sanguesa@cederna.es Telefonoa 639 904 401.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.