Fanzine 3

Page 1

Gonzalo Nicuesa

fanzine

HABITACIÓN

3



once hamaika



Kasik zoriaren bidez egituratutako, eta itxuraz, beren artean inongo loturarik ez duten multzokatze baten aurrean gaude. Obren multzokatzea, eta obren atzean dauden artisten, pertsonen multzokatzea da honakoa. Lehenengo begiratzean eta aurkezpen txartel gisa, hala ere, guztiak talde batean biltzen dituen lokailua da azpimarratzen dena: Nafarroako Gobernuak 2016. urtean luzatutako ekoizpeneko beken irabazleak dira. Hala, guztiak nafarrak, eta guztiak dira irabazleak. Horiek lokailu bakarrak, lehenengo begiratzean, guztiz lokailu hauskorrak diruditenak. Zenbatetan topatu izan dugu ordea gure burua, bizitzan zehar zoriz osatutako multzokatze baten partaide? Hala, ikasgelan, nola parrandan, manifestazioren batean edo yogako klaseetan. Eta hasiera batean, itxuraz, lokailu hauskorrez osatutako multzokatze horietatik, denboraren poderioz, bestelako lokailuak birsortzen ikusi izan ditugu, batzuekin gehiago besteekin baino, baina zenbaitetan lotura irmoak ere agertu izan zaizkigu; ziur. Prozesu guzti hau ordea, hasierako egoera erabat alderantzikatu duena -elkarren arteko lotura irmoak sortzearena-, oso luzea, eta ia inkontzientea izan ohi da. Eta hemen erronka, aukera berri baten agerpena: Prozesua naturalki garatzeko testuinguruak aukerarik ematen ez duenez oraingoan, modu kontziente batez, lor al daiteke, gainazaleko lotura hauskor horien pean egon litezkeen bestelako lotura egonkor edo irmoagoak azaleratzea -kasu honetan, proiektu artistikoenartean-?


Horretarako ariketa bat proposatzen dizuet; egoera eta hausnarketa honen aurrean, nik neuk burututako bera. Hasi aurretik ordea, beharrezkoa da ariketa behar bezala burutzeko, abiapuntua azaltzea. Bracha Ettinger artista, filosofo, idazle eta psikoanalistak landutako kontzeptuetariko bat izango da: Subjektua. Ettingerrek, -modu sinplista batez azalduaz, bere ikerketak eta pentsamoldeak guztiz sakonak eta garatuak baitira- kontzeptu bakoitzaren oinarrizko jatorrira jotzen du, bere esanahia erabat ulertu eta haren inguruko gogoeta burutzeko asmoarekin. Horretarako, eta mendebaldeko gizartearen baitako hiztegia lantzen ari denez, gizarte beraren oinarri izan den iturrira jotzen du: Bibliara hain zuzen ere; baina jatorrizkora berriz ere, bere bertsio guztietan lehenengora, hebreeraz idatziriko Itun Zaharrera. Eta badirudi, Ettingerrek burututako ikerketaren arabera, subjektu kontzeptuaren esanahia erabat aldatu dela denboraren poderioz. Egun, eta Euskaltzaindiaren arabera, hona esanahia: − Subjektu: Pertsona, pentsatzen duen edo aritzen den izaki gisa hartua. − Pertsona: Giza espezieko banakoa. Beraz, egungo subjektua, pertsona indibiduala da, bakarra -ziur aski, bizi garen gizartearen eragina ere izango da esanahiaren muinean-. Antzina berriz, badirudi guztiz kontrakoa zela, eta hobeto ulertzearren, aurrez baimena eskatuta, gaztelerara joko dut, hizkuntza honetan oraindik ere iraganeko esentzia mantentzen baita hitzean -nahiz eta erabiltzailea maiz honetaz kontziente ez izan-, gainontzekoetan itzulpenak tartean, esanahiaren zatia galdu egin baita. Subjektuak pertsona esan nahi zuen, baina ez pertsona banako gisa, indibiduala. Pertsona, subjektua zen heinean (alegia, gaztelerazko sujeto substantiboa), lotu, eutsi edo heldutako subjektua edo pertsona zen (kasu honetan gaztelerazko sujeto izenondo gisa ulertuaz). Eta harantzago, ez soilik heldutako subjektua, baizik eta era berean, heldu ere egiten zuena (gaztelerazko sujeto orainaldiko lehenengo pertsona singularreko aditz gisa hartuaz). Honela bada, subjektu hitzaren esanahia askoz ere konplexuagoa zen antzina, hiru esanahi horiek batean ulertzen baitziren. Eta zeinaren baitan, pertsona banako gisa ulertu beharrean, komunitate baten partaide, talde baten, nolabaiteko sarearen funtsezko zati gisa ulertzen baitzen. Sare hori ordea, etengabeko loturez osatua zegoen heinean, ez zen zerbait mugatua, mugagaitza baizik, eta bere baitan subjektuen garapenaren arabera guztiz eraldagarria, bere baitan sor litezkeen loturen aukerak ere, era berean, mugaezinak izanik.




Honela, egun galduriko subjektuaren antzinateko esanahia berreskuratu, eta hauxe bera izango da ariketarako giltza, tresna edo erreminta nagusia. Ia zoriz sorturiko proiektuen eta bakoitzaren atzean diharduten artisten multzokatzea, kontzeptu honen baitan aztertzea, erronka. Eta modu honetan, agian, izango dugu aukerarik, modu kontziente batez, gainazaleko lotura hauskor horien pean egon litezkeen bestelako lotura egonkor edo irmoagoak azaleratzekoa. Agian ariketak ez du ezertarako balio izango, eta emaitza etsigarria izan denaren sentsazioa senti daiteke; ala agian guztiz kontrakoa ere gerta dakizuke, eta aurrez guztiz itzalperaturiko konexio eta lokerak argitaratzeko aukera liluragarria agerrarazi eskuartean. Gertatzen dena gertatuta ere, prozesuak berak mereziko du. Nik ariketa egin nuen, eta hemen, jarraian duzue ikusgarri nire emaitza, proiektu bakoitza aztertu eta besteekiko lotura posibleak burutu zitzaketen gai edo eta eremuen aurkezpena. Lotura batzuk balizkoak izan ziren, besteak ez hainbeste, baina emaitza izan zena izan zela ere, lotura, helduleku eta konexio berri posibleen aukerak mahaigaineratzeko balio izan zuen prozesuak. Eta horra hor bere interesa. Ariketaren emaitza guztiak ez dute zertan berdinak izan, eta hala balitz, gainera hobe, saretzearen lotura gune posible berri eta anitzagoen sorrera eragingo bailuke horrek.


Matriz de pelotas


El edificio de una escuela sin edificio / Alba Aguirre

Portable classroom


Sahara


Es posible que la tierra quisiera, Ser, como antes de que existiera / Amaia Molinet

Islandia



Sicut nubes / VĂ­ctor Manzanal


Catarsis


Únicas / Cristina Núñez Baquedano

Reminiscencia




Mural Villava


FAC3S / Jabier Landa

Mural Huarte


SUB-PIXEL


Histeresis / FermĂ­n Diez de Ulzurrun

Antsoain


Bronce y argรณn


Neón y argón / Mikel Okiñena

Neón


Sixties Women Magical Mystery Tour


Sixties women magical mystery tour / Leire Urbeltz

La Baby Batiz


La durĂŠe exacte du temps fotograma 1


La durée exacte du temps / Mireya Martín Larumbe

La durée exacte du temps fotograma 2



#NYC Proyect / Gonzalo Nicuesa


Imรกgenes de archivo. Khartoum


Sister song / Javier Arbizu


Fanzine 3 forma parte del proyecto expositivo Habitación 3 / Once / Hamaika, que tuvo lugar del 24 de marzo al 7 de abril de 2017 en el Centro Huarte. Esta exposición daba cuenta de los proyectos ganadores de las ayudas a las artes visuales, plásticas e innovación de la Dirección General de Cultura- Institución Príncipe de Viana del año 2016. Fanzine 3, zehazki, Habitación 3 / Once / Hamaika erakusketa proiektuan sarturik dago. Erakusketa Uharte Zentroan egin zen, 2017ko martxoaren 24tik apirilaren 7ra bitarte. 2016an Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeak arte plastiko, ikusizko eta berritzaileei emandako diru-laguntzen proiektuen berri ematen du. Textos / Testuak: Garazi Ansa Imágenes / Irudiak: Javier Arbizu Mikel Okiñena Amaia Molinet Mireya Martín Larumbe Gonzalo Nicuesa Leire Urbeltz Fermín Diez de Ulzurrun Cristina Núñez Baquedano Javier Landa Alba Aguirre Víctor Manzanal Diseño y maquetación / Maketazio eta diseinua: Marisa Mantxola

Calvario, 2. 31620 Uharte Huarte | Nafarroa Navarra t. 948 361 457 | centrohuarte.es Finantziatua / Financiado por




Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.