Euskadiko Bazterkeria eta Garapen Sozialari buruzko III. Txostena

Page 8

Euskadiko bazterkeriaren eta gizarte-garapenaren inguruko txostena

Une hauetan osasun-krisiaren intentsitatea aurreko hilabeteetan bizitakoa baino baxuagoa den arren, oraindik goiz da bai osasun-egoera bai hortik eratorritako gizarte-egoera kontrolatzeko esanguratsuenak izan diren neurriak eta faktoreak ebaluatzeko. FOESSA Fundaziotik, aldiz, garrantzitsua eta egokia iruditu zaigu une hauetan gure gizartean dagoen bazterkeriaren irudia ateratzea, pandemia hau izaten ari den tsunamia igaro ostean, edo bitartean. Martxoan konfinamendua hasi eta egun gutxira, erantzuna behar zuten hainbat galdera egiten hasi ginen: Nola eragiten die krisi honek gure herrialdeko bazterkeria- eta integraziomailei? Pandemiak berdin eragin die gizarteko geruza guztiei, edo, berriro ere abantailarik gutxienak dituzten etxebizitzak al dira kaltetuenak? Testuinguru berri honetan bazterkeria sortzen duten elementu berriak identifika ditzakegu? Galdera hauei eta beste batzuei erantzuteko, FOESSAko (EINSFOESSA 2021) Integrazio eta Gizarte-Beharren Galdetegi berri bat bidali dugu, eta 2021eko martxoa eta maiatza bitartean egin genuen eremu-ikerketa. Galdetegi horren erantzunek osatzen dute hein batean txosten hau, estatistika-iturri ofizialetatik ateratako informaziorik esanguratsuenarekin batera. Dokumentu honen helburu nagusia da bazterkeria-egoera eta COVID-19aren krisiak Euskadiko bizi-baldintzetan eta gizarte-egituran zehazki izan duen eragina deskribatzea. Lurralde-ikuspegia du eta «Gizarte-kohesioaren eta COVID-19aren ondorioak Espainian» txosten orokorra irakurketarekin osatu beharko litzateke. Dokumentu hori zabalgoa da errealitatearen xehetasun interpretaziozkoagoak eta etorkizunekoagoak ditu. 2007tik, FOESSA Fundazioak gizarte-bazterkeriaren bilakaera sistematikoa behatu eta ikertzeko hautua egin du. Hainbat olatutan (2007, 2009, 2013 eta 2018), FOESSA Txostenak gizarte osoaren bizi-baldintzen inguruko gogoeta egin du eta, bereziki, pertsona eta kolektiborik zaurgarrienak direnena. Horretarako, Gizarte Bazterkeriaren Indize Sintetikoa (GBIS) erabili dugu. Indize horrek pertsonek gizartean parte hartzeko duten gaitasuna eta aukerak neurtzen ditu 37 adierazleren bitartez, eta oinarrizko 8 arlo aztertzen ditu: enplegua, kontsumoa, parte-hartze politikoa, osasuna, hezkuntza, etxebizitza, gizarte-gatazka eta gizarte-isolamendua. Kasu honetan, GBIS berrikusi eta handitu dugu, gizarte-bazterkeria-egoeran dauden pertsonen errealitatea hobeto identifikatu ahal izateko. 8

Aurkibidea


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Euskadiko Bazterkeria eta Garapen Sozialari buruzko III. Txostena by Caritas Bizkaia - Issuu