Komunitate babesletza | Patrocinio comunitario
KOMUNITATE BABESLETZA Migratzailearen 2018ko Munduko Egunaren harira, Frantzisko Aita Santuak gogorarazi zigun, Eliza moduan, errefuxiatu eta migratzaileei harrera egin behar diegula eta gizarteratzen lagundu behar diegula, beren duintasun eta eskubideak errespeta daitezen.
eta komunitarioak egiteko, pertsona babesgabeenentzako bideak irekitzeko. Esparru horretan, Eusko Jaurlaritzak sustatu eta Caritas eta Jesuitek kudeatutako komunitate babesletza proiektuaren bidez, aukera daukagu Eliza eta Gizarte moduan dei honi erantzuteko, harrera gizarte izateko eta beren herriak atzean utzi behar izan dituzten anai-arrebekin elkar aurkitzeko. Konpromiso esperientzia honen bidez, familia handi bat osatu dugu, elkar babesten duten pertsona ezberdinez osatua; kultura ezberdinetako pertsonak, elkarrekin ikasi eta bizipenak partekatzeko prest. Horrela, konturatuko gara beldurra eta aurreiritziak desagertu egiten direla elkarbizitzarekin. Komunitate abegitsua izan nahi dugu, gure gizartean itxaropen izpi baten bila ari diren pertsonak babesteko.
Harrera eta konpromisoa Kristau komunitate garen heinean, gizakion migrazio behartuak planteatzen dituen erronkei erantzun behar diegu, komunitate ireki eta abegitsu moduan. Gugana heltzen diren pertsona guztiei garatzeko aukera eman behar diegu, Sortzaileak egindako gizateria honen dimentsio guztietan. Harrera egitearen inguruan, Aita Santuak nabarmendu zuen aukerak zabaldu behar ditugula, errefuxiatu eta migratzaileak xedeko herrialdeetan modu seguru eta legezkoan sartu ahal izateko. Horregatik, herrialde guztiei eskatu zien babesletza programa pribatuak 2020ko negua • Bihotzez