Skip to main content

Villefrancheko espetxetik

Page 1

2012.eko Abendua

Adi egoteko garaia

Sarrera

Nola askatu preso dauden herrikideak? Nola herriratu ihesean eta errefuxiaturik dauden herrikideak? Guztien buruan dauden galderak dira. Lehentasun politikoa bilakatu da euskal preso, errefuxiatu eta iheslarien etxeratzea. Are gehiago, egoera politiko berri honetan larritasun handiko kontua bilakatu zaigu.

Tamalez, larrialdi egoeretan eta larritasunaren menean erabaki okerrak hartzeko arriskuak biderkatzen dira. Horrela, egoera larri horiek gainditzea helburu bakarra duten erabakiak hartzearen arriskuan erori gaitezke. Desbideratze horretan, larrialdi egoerak deskontestualizatu egiten dira, isolatu, eta errealitate deslotu gisa aurkeztu eta sasikonpondu erabaki horiek epe luzean utzi dezaketen kalteak zeintzuk izan daitezkeen hausnartu gabe. Euskal preso politikoak, errefuxiatu eta iheslariak gure herriaren ukazioaren ondorioei lotuta errepresioa pairatzen dugun kolektiboa gara. Beraz, ukaezina da gure askatasuna gure herriaren askatasunarekin bat egiten duen afera dela. Hauek dira erdibitu eta deslotu ezin diren egoerak. Zentzu honetan, egunero errepikatzen diguten “aterabide indibidualenâ€? kantinela onartezina da. Aterabide pertsonalak jorratu ezkero edota kolektiboaren osotasuna aintzat hartzen ez duten proposamenak, gatazka distortsionatzea besterik ez lukete ekarriko, gure herriaren borroka eremu kriminalera eramanez eta gatazka politikoaren sustraiak ezabatuz. Euskal preso, errefuxiatu eta iheslarien etxeratzearen borrokaren gibelean, gure irtenbide pertsonal-kolektiboa baino, LEHEN LERROKO BATAILA POLITIKOA dagoela barneratu behar dugu. Bataila hau gure askapen prozesuan inflexio puntu bat izango dela argi badago ere, ze zentzutan emango den zehazteke dago eta hori da gure esku dagoena. Hor dago koska, une hauetan, gure herriaren askatasunaren aldeko borrokaren parean kokatu behar dugula errepresaliatuen askatasun aldarria bata bestea‌ preso errumaniar ezin xelebreagoak oihukatzen digun aldarria... gabe zentzugabe edo erabat desitxuratua gelditzen delako. Herritarrena den herrira itzuli nahi dugu!

1. orrialdea


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook