2024 Urtekaria | ENEEK-Ekolurra

Page 1


ekologikoa, dena hobetzeko!

www.ekolurra.eus

2024 URTEKARIA

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua berritu da

Ezkerretik eskuinera Jon Ariño, Iker Iglesias Eguia, Sonia Ingunza Zumalde, Judit Garcia Llorens,

Arrieta Zialzeta eta Garikoitz Aiesta Etxaniz.

Aurreko kontseilu taldeak 2022ko otsailean hauteskunde prozesuari hasiera eman bazion ere, egokitzapena behar zuten zenbait administrazio-gaiek prozesua luzatu dute. Oztopo hauek konponduta, hauteskunde prozesua 2023ko irailaren 1ean jarri zen martxan.

Talde berriak 2024ko otsailaren 5ean egin zuen lehendabiziko eratze bilera, eta bertan ofizialki KONTSEILU BERRIA osatu zen. Egun honetan finkatu ziren ere lehendakaritza eta lehendakariordetza karguak, hautagaien arteko bozketa bitartez. Hala, datozen 4 urtetarako Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko Lehendakari Judit Gartzia Llorens izango da, lehendakariordetza, berriz, Garikoitz Aiesta Et xaniz-i egokitu zaio

Kontseilu berria

Elikadura ekologikoaren alorrean jarduten duten azpisektoreetako ordezkariek (nekazari zein abeltzainak, eralda-

tzaileak, merkaturatzaileak...) osatzen dute Kontseilua.

Eusko Jaurlaritza, hiru Foru Aldundiak eta kontsumitzaileen ordezkari bat ere par te dira.

2023-2027 epealdian, sektore ekologikoaren ordezkaritzan lau ekoizle egongo dira: Raúl Rituerto Turrado (abeltzaina eta nekazaria, Araba), Sonia Ingunza Zumalde (baratzezaina, Bizkaia), Garikoitz Aiesta Etxaniz (abeltzaina, Gipuzkoa) eta Miren Nekane Tomasena Elorza (barat zezaina, Gipuzkoa) eta eraldatzaile, merkaturatzaile eta inportatzaileen ordezkaritzan beste lau kide egongo dira: Anna Montserrat Minguella (okina, Araba), Judit Gartzia Llorens (abeltzaina eta esneki ekoizlea, Gipuzkoa), Jose Ramon Arrieta Zialzeta “Exkerra” (artzaina eta gaztagilea, Gipuzkoa) eta Iker Iglesias Eguia (pentsu ekoizlea, Bizkaia-Gipuzkoa).

Halaber, kontsumitzaileen ordezkari bezala Euskadiko Kontsumitzaileen

Elkar teko lehendakari den Jon Ariño dago.

Kideak

Judit Garcia Llorens (Etxeberri Goikoa EZ) Kontseiluko Lehendakaritza Olaberria, Gipuzkoa

2010etik Etxeberri Goikoan ekoiztutako esnekiak eta bestelako animali ekoizpenak eredu ekologikoan ziurtatuta daude.

“Jaiotzez nafarra naiz. Nekazaritzako Ingeniaritza ikasketak egin nituen. Urte dezentetan kanpoan lanean eta baserrian laguntzen ibili naiz.

2019tik, kanpoko lanak utzi eta baserriko jardueretan nabil buru-belarri: abelt zainak gara, etxaldean 10 esnebehi, txekor batzuk eta oilaskoak ditugu. Txekorren haragia paketetan saltzen dugu eta esnearekin hainbat gazta mota egiten ditugu, salmenta zuzenaren bitar-

tez merkaturatzen ditugunak: azoketan, kontsumo- taldetan, herriko dendetan.... Sinisten dugun proiektutan eragiten dugu eta agroekologia bultzatzen duten beste ekoizleekin elkarlanean gabiltza sarea indartuz.”

Garikoitz Aiesta Etxaniz (Mandubizahar Baserria) Lehendakaritzaordea Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa.

2014tik Mandubi-Zahar etxaldean ekoiztutako haragia eredu ekologikoan ziurtatuta dago.

“Jaiotzez kaletarra izanda ere, Donostiakoa bainaiz; badira ia 25 urte amaren jaiotetxera bizitzera joan nintzela. Ingenierit za Agronomoko ikasketak amaitu ondoren, nire ibilbide profesionalean jardunbide mistoa uztartu dut: abelt zain agroekologikoan aritzeaz gain, enpresa pribatuan lanean diardut aholkularitza teknikoan.

Administrazio publikoan ere lanean

Miren Nekane Tomasena Elorza, Raúl Rituerto Turrado, Anna Montserrat Minguella, Jose Ramon

ibili naiz momentu desberdinetan: Ezkio-Itsasoko zinegotzi eta alkate, Legazpiko Udalean nekazaritza eta hirigintzako teknikari, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat Eskualdeko Nekazal Bulego ezberdinetan, HAZIn, DEBAGARAIAn eta Eusko Jaurlaritzan ere. Gaur egun, abeltzaina naiz eta AYESTA INGENIEROS, S.A. enpresako buru.

1980. hamarkada hasiera arte esne behiak genituen etxaldean, baina momentu hartan haragi behien aldeko trantsizioa gauzatu zen. Nik etxaldearen gidaritza 2000. urtean hartu nuen, ordurako, haragi behietara bideratuta zegoela. Salmenta zuzena egiten dugu beste 5 baserritarrekin batera, haragia “Goiekoharagia-Goierriko Haragi Ekologikoa” markarekin merkaturatzen dugu.

Kontseilukide izateko nire burua aurkeztea erabaki nuen Biolur elkartetik gonbitea jasotzean. Bizitzan zikloak daudela uste dut eta ekarpenak egiteko momentua iritsi zait; errespetuz baina gogotsu heltzen diot erronkari. ENEEK Kontseiluaren funtzionamendua eta barruko tripak nolakoak diren ezagutzea garrant zitsua da, gabeziak mahairatu, zuzendu eta potentzialitateak indartzeko.”

Nekane tomasena elorza y otro cb (lurraren orena) Gipuzkoako ekoizleen ordezkaria Orereta, Gipuzkoa

2015etik barazkiak eredu ekologikoan ziurtatuta dituzte.

“Egun baratzezaina naiz, baina aspalditik sektorearekin harremana daukat: duela 35 urte, artean zigilurik ere ez zegoenean, ogi ekologikoa egiten genuen. Ondoren, denda ekologiko bat izan genuen. Eta 49 urterekin hasi nintzen baratzezaintzan.

Zerotik abiatu ginen, zerotik guk geuk dena sortu dugu lanari ekinez, betiere eredu ekologikoan sinestuz. Zortez, erresistentzia handiko emakumea naiz!

Salmenta zuzena egiten dugu: saskiak prestatzen ditugu, azokara jaisten gara eta denda bat zuetan saltzen dugu. Sektorean sinesten dugu eta Euskal Herrian Agroekologia bultzatzeko lan egiten dugu. Biolurreko kide naiz. Biolur gure etxea da, proiektu asko bideratzen ditugu elkarlanean.

Errespetuz heltzen diot erronkari, ez dut ezagutzen noraino eragin dezakegun eta noraino ez.”

Jose Ramon Arrieta (Pikunietako Artzaiak)

Elaborazio eta merkaturatze enpresen ordezkaria

Antzuola, Gipuzkoa

2002tik Pikunietan egindako ardi-zantza eredua eta esnekiak ekologikoan ziurtatuta daude.

“Artzaiak gara etxean. Gure ardiak baserriaren bueltako belardietan bizi dira, inguruko belardi eta mendietako belarrarekin elikatuz. Ardien esnea eraldat zen dugu gazta mota ezberdinak egiteko. Salmenta zuzenera bideratzen dugu gure ekoizpen guztia: gazta urte osoan zehar eta arkumeak sasoian.

Aurreko legegintzaldian Kontseilukide izan nintzen, ez nintzen erabat gustura geratu, eta oraindik nire ekarpena egiten jarraitu dezakedala uste dudanez errepikatzea erabaki dut. Biolurreko eta EHKOlektiboko kidea naiz eta agroekologian oinarritutako nekazaritza ekologikoak gaur egun bizi dugun krisi ekosozialari erantzuna emateko tresna oso baliagarria dela uste dut.”

Iker Iglesias (Miba Sociedad Cooperativa - Miba-Goimar) Elaborazio eta merkaturatze enpresen ordezkaria Bizkaia, Arratia-Nerbioi

2002tik eredu ekologikoarentzat abere pentsu ziurtatua ekoizten dute.

“Ingeniaria naiz, eta prestakuntza dut enpresen eta taldeen kudeaketan, bai eta elikagaien segurtasunari eta kalitateari buruzko azterlanetan ere. Jaio nint zenetik daramat sektorean. Animalien elikaduraren sektorean esperientzia handia izanik, gaur egun MIBA kooperatiba-sozietateko kudeatzailea naiz, 2022an Goimar SL familia-enpresak MIBArekin bat egin ondoren. Erreferente gara Euskadin ziurtagiri ekologikoa duten pentsuen fabrikazioan.

MIBA-Goimar elkarteak sektorearen eskakizunei erantzuten die, animalien elikadurak berme handiagoa izan dezan elikagaien kalitateari eta segurtasunari dagokienez. Horregatik, pentsu ekologikoa garatzearen aldeko apustua egiten dugu, nire ustez hori baita nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorea garatzeko bide naturala.

Bestalde, Intereco elkarteko presidentea naiz, Nekazaritza Ekologikoaren Kontrolerako Estatuko Agintaritza Publikoak biltzen dituen elkartekoa. Orain dela 8 urte sartu nintzen Kontseiluan eta Ekolur elkartekoa naiz.”

Raul Rituerto Turrado (Ekokela) Arabako ekoizleen ordezkaria Azazeta, Araba

2004tik Arabako Mendialdean egiten duen abeltzaintza eredu ekologikoan ziurtatuta du.

“Abelt zaina eta nekazaria naiz, etxalde txiki bat daukat Azazetan. Haragitarako behiak eta zaldiak ekoizten ditugu lurra zainduz, hau da, gure animalien simaurrarekin lurra ongarritu eta hobetzen dugu. Gure abereek behar duten elikagai ia guztia ekoizten dugu: ia ehun hektarea batzen dituzten lursailetan zekalea, oloa, garagarra, babak, ilarrak, bazka… ereiten ditugu gure aziendarentzat. Gainera, abereak lursail horietatik guztietatik pasatzen dira, larratzen.

Zuzeneko salmenta egitetik handizkako salmenta egitera igaro gara, gehienbat Gasteizko zenbait harakinei. Hala ere, arkumearen kasuan salmenta zuzena egiten jarraitzen dugu gehienbat. Natuaraba elkarteko kide naiz, eta Kontseiluko partaide izan nintzen 20142018 legegintzaldian. Errepikatzera animatu naiz, ahal dudan guztia ematen jarraitu nahi dudalako.”

Sonia Ingunza Zumalde (Asterriabio) Bizkaiko ekoizleen ordezkaria

2007tik bertan egindako barazkiak eredu ekologikoan ziurtatuta daude.

“Baratzezain ekologikoa naiz. Nire jarduna 15 urtetan zehar zuzeneko salmenta egitera bideratu izan dut, sasoiko barazki otarren bitartez batez ere. Osasun arazo baten ondorioz erritmoa jeitsi behar izan nuen eta beste lan baten hasi. Gaur egun soroa lagun eta familiako kideentzako lantzen dut batik bat. EHNE Bizkaiako kidea naiz eta Lurrekon eta agroekologiaren aldeko elkarte desberdinetan parte hartzen dut.”

Anna Montserrat (Mendialdeko Ogia Koop. Elk. Txikia) Elaborazio eta merkaturatze enpresen ordezkaria

2015etik bertan egiten diren elikagaiak eredu ekologikoan ziurtatuta dituzte.

“Bartzelonakoa jaiotzaz, 2012tik Maeztun bizi naiz. Nazioarteko merkataritza ikasketak egin nituen, eta nire lehenengo harremana lan munduarekin modaren sektorean burutu nuen. Ama-

tasunaren ondorioz eta munduan sortzen ari ginen nahasmenaz kontzientzia har t zerakoan, horretara dedikatu nahi izatearen zalantza handiak sortzen hasi zitzaizkigun. Arabako Mendialdean bizi diren adiskide on batzuen eskutik, jauzia ematea erabaki genuen eta okindegiaren ideiarekin etorri ginen, baina lanbidearen funtsez ideiarik izan gabe. Modu autodidaktan hasi ginen 2012an ikasten.

Urtebete geroago, okindegia ireki genuen Azazetako Administrazio Batzarrak alokatu zigun lokal batean, eta eredu ekologikoan ziurtatu genuen. Une horretan Bionekazaritza elkartearen eskutik hasi ginen, eta ateak ireki zizkigun kontsumo-taldeei saltzeko. BioAlai gure lehenengo bezeroetako bat izan zen, eta horrek oinarri bat eman zigun gure lantegia pixkanaka eraiki ahal izateko. 2019an, lantegi txiki bat eraiki ahal izan genuen Maeztun, eta gaur egun hor bizi gara.

Gari barietate zaharrak berreskuratzeko proiektuetan laguntzen dugu, hala nola, Sabandoko gari gorria berreskuratzeko proiektuetan, eta Bionekazaritza elkarteko kideen eta Hazien Sareko kideen eskutik, oso zirraragarriak iruditzen zaizkigun proiektuetan parte hartzen dugu. Ogi ekologikoa egiteaz gain, lurraldearekin, ingurunearekin eta Arabako landa-eremuko jendartearekin konprometituta gaude, aurrera egiteko, hazteko eta daukagun guztiari balioa emateko. “

Jon Ariño Kontseiluko kidea Bilbo, Bizkaia

“Medikuntzan lizentziatua naiz eta Euskadiko Kontsumitzaileen Federazioko (EKE) presidentea. Hiru legegintzaldi daramat zat Kontseiluan.

1981ean, koltza-olioaren gertaeraren ondoren, aitzindaria izan zen kontsumitzailearen euskal estatutua ezarri zen, eta Eusko Jaurlaritzak elkarteak kontsumitzaileen estatutuan sartzea sustatu zuen, estatutua betetzeko. Garai hartan, Abantoko auzo-elkarte batean nengoen, eta kontsumitzaileen federazioa antolatu eta eratu genuen. Denborak aurrera egin ahala, Kontsumitzaileen Federazioko presidente izatea egokitu zitzaidan.”

Edozein ekarpen, kexa edo bestelako iritzi kontseiluko kideekin partekatu nahi baduzu idatzi hona: info@ekolurra.eus

Ezagutu gehiago:

Ekologikoa, dena hobetzeko! 2024 URTEKARIA

2023ko komunikazio ekintzak

Barnera begira

Barne komunikazioan egindako lan gehiena kontseilua hautat zeko prozesuarekin izan du zerikusia. Hauteskunde batzordea eratu ondoren, uztailaren 10ean Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko errolda argitaratu zen eta irailaren 1etik 11era ar te hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu zen. Ondoren, hauteskunde-prozesuak ustekabeko etenaldia izan zuen, eta, at zerapenaren ondorioz, Kontseilu berria 2024ko otsailaren 5ean eratu zen.

Ekainak 24ean, azken urtean erregistratutako 56 eragile ekologiko berrieri ongi etorria eman zitzaien. Saioan Kontseiluaren egoitza eta ematen diren zerbitzuak ezagutzeko aukera izan zuten.

Ekologikoa, dena hobetzeko! kanpaina

“Ekologikoak gara, naturala delako” aurreko urtean abiatutako kanpainarekin jarraitzeko erabakia hartu zen kontsumitzaileei elikagai ekologikoen irudia eta kanpaina ezaguna egiteko helburuarekin. Gainera, erabaki honek aurrekontu guztia kanpainaren zabalkunderako erabiltzea ahalbidetu zuen, presentzia nabarmendua lortuz telebistan, irratian, markesina, mupi eta kanal digitaletan.

Sare sozialetako kanpainak

Hileroko argitalpenez gain, Txotx denboraldia aprobetxatuta, sagardo ekologikoa bultzatzeko kanpaina burutu zen sareetan, Erkidegoan sagardo ekologikoa kontsumitzeko aukera ere dagoela ikusarazteko.

Horrez gain, bigarren urtez, irailaren 23an ‘Nekazaritza Ekologikoaren Europako Eguna’ ospatu zen. Aurten Idiazabal JI eta Euskal sagardoak bat egin

zuten egunarekin “ekologikoa, dena hobetzeko!” mezuaren bidez. Honetaz gain, azaroaren 24an ogi ekologikoa bultzatzeko kanpaina abian jarri zen Euskadin dauden 26 okinen ekoizpena balioan jartzeko eta ogi ekologikoa eskuratzeko aukera ikusarazteko helburuarekin.

Bestalde, Durangoko azokan Biolur elkartearekin batera ekoiztutako “Abelt zaintza ekologikoarekin dena hobetzen da” ikus-entzunezkoaren emanaldia aurkeztu zen eta sareetan laburmetraiaren publizitatea egin zen abeltzaintza ekologikotik eratorriak diren elikagaiak kontsumitzeak duen garrantzia nabarmentzeko.

Azkenik, gabon garaian “Gabonetan ere ekologikoa, dena hobetzeko!” aurreko urtean sortutako kanpainari jarraipena eman zitzaion.

Amorebieta Etxanoko udalarekin hitzarmena

Jauregibarriako egoitzaren inguruan udalarekin dagoen hitzarmenaren barruan: 2023an Itzuliako 5. etapa Amorebieta-Etxanotik abiatzen zela aprobetxatuz, mendiko liderrari elikagai ekologikoz osatutako saskia eman zitzaion. Urrian, Aramotz mendi lasterketaren babesletza egin zen irabazleei elikagai ekologikoz osatutako saskia emanez.

Dibulgazioa

‘Elikadura ekologikoarekin dena hobetzen da’ izenpean erakusketa ibiltariak Elorrio, Murgia, Gasteiz eta Bilbo bisitatu ditu. Erakusketari, 14 panelez osatuta, aurten 14 bideo labur gehitu zaizkio. Zazpigarren urtez jarraian, EAEko 26 eskola-taldek parte hartu zuten “Lurzorua” programan, nekazaritza eko-

logikoa ezagutuz eta lurzoruen diagnostikoa eginez.

Formakuntza, hitzaldi, mahai tekniko eta jardunaldiak

Urtean zehar, Kontseiluak Euskadin nekazaritza eta elikadura ekologikoaren erreferentea izanik, hainbat formakuntza, hitzaldi, mahai tekniko eta jardunalditan parte hartu zuen. Nabarmenen artean Busturialdea-Urdaibaiko lehen sektorea dinamizatzeko lan taldea, I+G Agro jardunaldiak, ‘Nekazaritza ekologiko jasangarrirako negozio eredu berriak’ topaketak, Ekolurra bereizgarriaren aurkezpena Kataluniako Unió de Pagesos Kataluinako taldeari eta ‘Abeltzaintza ekologikoa, dena hobetzeko’ laburmetraiaren aurkezpena Durangoko Azokan.

Erakustazokak eta Udako Azoka Ekologikoak

Hainbat eragilekin batera, Kontseilua Euskadin eta Euskaditik kanpo antolatutako hainbat azokatan egon zen 2023an zehar: Bioterra, BioCultura Bilbao, BioAraba, BioCultura Barcelona eta Madrid. Udako Azoka Ekologikoei dagokienez, 2023an 15 azoka antolatu ziren elkarteekin elkarlanean. Azokak ondorengo herrietan antolatu ziren: Elorrio, Zigoitia, Zarautz, Zumaia, Donostia, Errenteria, Algorta, Zerain, Aretxabaleta, Mungia, Gasteiz, Eibar, Durango, Leintz-Gatzaga eta Amasa-Villabona. Elikagai ekologikoak ezagutarazteko eta sustatzeko dastaketak eta sukaldaritza erakustaldian antolatu ziren.

Merkaturatze sarea

Zuzeneko salmenta bultzatzeko “merkaturatze sarea” plataforman, ekoizleen autonomia errazteko egokitzapenak egin dira. 2023an, martxan dagoen 10 merkatuen funtzionamenduarekin jarraitu da eta 20 ekoizlek haien salmenta zuzenak bideratu dituzte bertatik. Guztira 196 eroslek egin dituzten beraien erosketa ekologikoak plataformaren bitartez.

Elikadura ekologikoarekin dena hobetzen da!
Arreta eta osasun printzipioak dira nagusi
Ekoizten diren tokian ingurumena hobetzen da

Erroldatutako eragileen jarraipena

Ondo dakizuen bezala Kontseiluan erroldatuta izan behar dira Euskal Autonomi erkidegoan elikagai ekologikoak ekoizten, elaboratzen eta merkaturatzen dituzten, proiektu, enpresa edota eragileak. Modu honetara kontseiluak ziurtatzen du eragile hauen kasuan Europar Batasunak elikagai ekologikoentzat ezarrita duen etiketatu araudia betetzen dela. Araudi honi esker ekologiko, biologiko, organiko eta Eko ta bio aurrizkiak babesten dira eta kontsumitzaileari produktu hauek merkatuan erraz identifikatzeko logo berezi bat ematen zaio. Aldi berean eragile desberdinen arteko konpetentzia garbia bermatzen da, aipamenak erabiltzeko bete beharreko minimoak ondo zehaztuta gelditzen direlako, eta betetzen ez dituen orok debekatuta duelako Eko aipamenak erabiltzea.

Erroldan dagoen eragile bakoitzari kontseiluak urtero bere lanen jarraipen bat egiten dio, ekoizpen unitateak ikuskatzen ditu, azken bisitatik egindako lanen auditoretza egiten du, eta beharrezkoa denean laginak hartu eta analitikak egiten ditu.

Kontrol eta ziurtapen sistema honek bere araubide propioa du eta modu ofizialean bete behar da, agintari eskudunari (Europar Batasuna) kontuak emanez. Honetarako ENEEK-Ekolurra kontseiluari Europar batasunak kontrol agintaritza izaera aitortu dio eta kodea eman: ES-ECO-026-VAS.

Kontseiluak kode eta aitortza ofizial hau ez galtzeko, ezinbestekoa da erroldatuta zaudeten eragileon lanak patxadaz jarraitzea. Kontrol eta ziurtapen sistema honetan eragileok paper oso garrantzitsua jokatzen duzue. Zuen kolaboraziorik gabe ez dago berme sistema hau indarrean mantentzerik. Kontseiluko teknikariek egindako auditoretzetan ezinbestekoa da zuen jarrera aktiboa izatea eta EB araudia betetzen duzuela modu sinesgarri batean beraien aurrean defendatzea, erregistroak, argazkiak, dokumentuak zein beste edozein ebidentzia objektibo aurkeztuta. Sistema hau sinesgarria izatea denon ardura kolektiboa da neurri batean, eta norbait iruzurretan ibiltzeak kalte egingo zion, bai berme sistemari zein bertan parte hartzen duzuen eragile guztioi.

Urteko jarraipen plana

urte hasieran ENEEK-Ekolurrako teknikariek erroldaren azterketa indibi-

duala egiten dute, banan-banan eragile bakoit zak araudia betetzeko eskaintzen duen bermea baloratzen dute puntuaketa sistema baten bitartez. Kontutan har t zen diren ezaugarriak dira: aurreko urtean arau hausterik izan den; modu ekologikoan ekoizten ez diren bestelako aktibitateak edo ekoizpenak ere egiten diren; eta maneiatzen den aktibitatearen dimentsioa. Puntuaketaren arabera eragile bat zuei kontrol bisita bat baino gehiago egiten zaie, batzuetan abisatu gabe, edota laginak hartzen zaizkie. Ziur tatutako ekoizpen jardueraren arabera zenbat lagin hartuko diren eta zenbat laborategiko azterketa egin planifikatzen da urte hasieran.

Hondakin kimiko anit zen eta transgenikoen presentziaren analisiak egiten dira, ekoizpen lanetan erabili ez direla ziurtatzeko. Analitika hauek produktu talde anitz bati egiten zaizkio, tartean barazkiak, mahats hosto eta fruituak, muztioak, abereentzat pentsuak, eztiak, lurrak eta bestelako batzuk daude. Hondakin bat aterat zen denean ikerketa bat abiatzen da, hondakinaren jatorria ez dela ekoizlearen maneiu desegoki baten ondorio ziurtatzeko. Orain arte bezala bi laborategirekin egiten da lana, tratamendu fitosanitarioen hondakinak aztertzeko Almeriako SICaAgri laborategia erabiltzen da eta transgenikoen detekziorako, Murtziako Agrolab laborategia, biek ENAC akreditazioaren bermea dute.

2023 urtean ekoizpenari egindako jarraipena

2023 urtean guztira 1.137 jarraipen bisita egin ziren eta 74 kasutan laginak hartzeko izan zen. Bisita hauen %10a aurretik abisatu gabe egin ziren.

Kontutan izanda guztira 731 eragileren lana jarraitu zela, 230 eragileri bisita bat baino gehiago egin zitzaien, ekoizpen orientazio desberdinetan erroldatuta zeudelako, edota urte hasierako ebaluaketak abisatu gabeko bisita gehigarria egitea agintzen zuelako, azken hauek 73 eragile izan ziren, erroldaren %10. 2023 urtean 74 lagin analizatu ziren.

2023 urtean egindako jarraipenaren emaitzak

Urtean zehar guztira 40 arau-hauste jaso zituzten idatziz kontseiluko teknikariek, eta 35 eragile izan ziren arazo hauetan inplikatuta. Kasu gehienetan eragileak ostean idatziz hartutako kon-

promisua ontzat eman zen edota hartutako neurri zuzentzaileak nahikoa izan zirela onar tu zen.

Egindako laborategi analisiei dagokionez, analizatutako laginen %95ean ez zen inolako kutsadura arrastorik antzeman, baina 3 laginetan pestiziden hondakinak aurkitu ziren. Lagin hauek 3 ekoizle desberdini zegozkien. Araudiak exijitzen duen ikerketa egin ondoren kontseiluko ziurtapen zuzendaritzak ebatzitakoa ondorengo taulan jasotzen da, 2023 urtean izandako bestelako kasuekin batera.

2024 urterako aurreikusitako jarraipen plana

748 eragile daude erroldatuta urte hasieran eta kontutan izanda askok ekoizpen orientazio bat baino gehiago duela, 947 bisita egitea aurreikusi da. Horrez gain, urte hasierako ebaluaketak 75 kontrol gehigarri egitea agintzen du, abisatu gabeak. Bestalde 49 lagin hartze planifikatu dira urte hasieran, baina kopuru hau gehitzen joaten da urtean zehar, susmoak daudenean kontseiluko teknikariek laginak hartzea erabakitzen dutelako (iaz 74). Kopuru hauei gehitu behar dizkiegu urtean zehar suertatzen diren eragile berrien auditoretzak, aurten 127 aurreikusi dira. Guzti honekin 1 198 jarraipen bisita planifikatu dira, iaz egin zirenak baino 61 gehiago.

2024 urterako Kontseiluaren lantaldea kontrol eta ziurtapen lanetan

Auditoretza lanetan ari den lankideen kopurua beharrizanetara moldatzen da, horrela, zenbat eta jarraitu beharreko eragile gehiago, edota ematen duten bermea txikiagoa, edo arau hausteak izateko arrisku gehiago, edo eragileen partetik laguntza gutxiago, orduan eta baliabide gehiago beharko ditu kontseiluak bere lana ondo egiteko.

Baliabide hauek beti nahikoa izatea bermatu behar du kontseiluak, hau da, lantaldearen ahalmena bat datorrela egin beharreko kontrol kopuruarekin, eta honetarako ezinbestekoa da urtean zehar sortu daitezkeen ustekabeei aurre egitea.

2024 urterako lantaldea hauxe da: Bisitak: Amaia Lopez, Haritz Mayora, Irantzu Alegria, Estibalitz Martinez, Edurne Or tun (maiat za arte), Mikel Guergue, Julen Elorza (ekainetik aurrera); ADMINISTRARIA (bisitetako dokumenta-

zioaren prestaketa): Kristina Somozas; Ziur tapen teknikaria: Itxaso Cadenato; Ziurtapen zuzendaria: Xabier lejarzegi

Teknikari bakoitzak urte hasieran, berak jarraipena eman beharko dien eragileen zerrenda, eta eragile bakoitzarentzat planifikazioa, jasotzen ditu: eragileari egin beharreko bisita kopurua, aztertu beharreko aurrekariak, bisita egiteko urte sasoia, abisatu gabe izango diren, eta laginak hartu beharko dituen aldez aurretik zehazten dira, besteak beste.

Eragileak bisitaren berri duenean aukera dauka, modu objektiboan justifikatzen duen neurrian eta denboraz egiten badu, teknikari aldaketa eskatzea, honetarako kontseiluaren bulegora deitu eta ziurtapen zuzendaritzarekin hitz egin behar du, edota emailez zuzendu. Garrantzitsua da kontseiluko teknikariei arreta egokia ematea eta ahal den neurrian hitzordua lotzeko erraztasunak ematea. Lanak astelehenetik ostiralera egiten dira eta posible den neurrian kontseiluaren lan ordutegian. Abisatutako bisitak direnean hitzorduak astebete lehenago jar t zen dira, bitartean eragileari arazoren bat sortzen bazaio lehenbailehen kontseilura deitu eta abisatzea ezinbestekoa da. Iaz 27 kasutan hitzordua bertan behera gelditu zen eta honek denbora galtzeak eta efizientzia jaistea ekartzen ditu. Beraz garrantzitsua da kontseiluko teknikariekin hitzorduak bertan behera ez ustea, baina beste aukerarik ez denean ahalik eta azkarren abisatzea.

Ziurtapenean interesa duten alderdien batzordea

batzorde honen eginkizun nagusia gutxienez urtean behin berme sistemaren azterketa egitea da, puntu nagusi hauek aztertuz: baliabide nahikoa, teknikarien formakuntza, independentzia, inpartzialtasuna, lan prozeduren egokitasuna, egindako barne auditoretzen emaitzak, hartutako ziurtapen erabakien errebisioa, arau hausteen kudeaketa egokia.

Eginkizun hauetan berme sisteman interesa duten alde guztiek parte har t zen dute, ordezkari kopuru berdinarekin, bi ordezkari interes talde bakoitzean: ekoizleak, elaborazio eta merkaturatze enpresak, kontsumitzaileak, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak eta ziurtapen lanetan adituak. Kontrol eta ziurtapen sistemari dagokionez, batzorde honen erabakiak Kontseiluak bete egin behar ditu.

Ekologikoa, dena hobetzeko! 2024 URTEKARIA

Araudiaren gaia

Ustiategian eko eta ez eko ekoizpenak daudenean uzta biltzen hasi aurretik abisua eman.

Ekoizpen unitatearen zaintza.

Soilik zerrenda positiboan dauden sustantzia aktiboak erabiltzen direla frogatzeko erroldako eragileen %5-ri laborategiko analisiak egin.

Kasu kopurua

9

3

Soilik zerrenda positiboan dauden sustantzia aktiboen erabilera.

Soilik onar tutako sargaien (insumo) biltegiratzea.

Modu ekologikoan ekoiztutako hazi eta landare erabilera.

Soilik zerrenda positiboan dauden ongarrien erabilera.

Ongarriketan emandako Nitrogeno kopurua mugatzea.

3

Ez-adostasunen nondik norakoa Ebazpena

LANDARE EKOIZPENAK

Mahastien kasuan, behin behineko salbuespena duten ekoizleek ez dute uzta biltzen hasi aurretik abisatu.

Lursailetan ontzi eta plastiko hondakinak botata aurkitzen dira.

Agertu diren produktuak izan dira: Ardoan metalaxilo eta folpet, biak fungizidak ; Tomatean spirotretamat intsektizida; Mahastian intsektizida eta fungizidak, abamectina, fenpiroximato, mandipropamida eta zoxamida. Sustantzia guzti hauek nekazaritza konbentzionalean ohikoak dira, eta aurkitutako kopuru baxuengatik ekoizpenak legalki merkaturatuko ziren. Baina eredu ekologikoan hondakinen presentzia txikia izan arren ikerketa zabaldu eta kutsaduraren jatorria aztertu beharra dago.

2 Ereindako haziek ekologikoan onartezina den tratamendua zuten.

Neurri zuzentzaileak onartu eta ziurtagiria berriztatu.

Neurri zuzentzaileak onartu eta ziurtagiria berriztatu.

Kasu batean hondakinen presentzia zeharkako kutsadura bategatik izan zela frogatu zen eta ondorioz kutsatutako produktu lotea deskalifikatu zen (Eko aipamenak erabiltzeko aukerarik ez), baina ekoizleak ziurtapen ekologikoa mantendu zuen. Beste bi kasuetan ordea, ekoizleek ezin izan zuten modu argi batean frogatu hondakinen jatorria ez zela beraiek egindako tratamendu onartezin baten ondorioa eta beraz produktua deskalifikatzeaz gain, ekoizleari ziurtagiri ekologikoa kendu zit zaion eta honekin Eko aipamen babestuak erabiltzeko baimena.

Ekoizpena ez Eko bezala deskalifikatu eta ziurtagiria baldintzatuta berriztatu.

1 Onartuta ez dagoen ongarri sintetiko bat biltegian aurkitu da. Erroldan inskribatzea ukatzen zaio.

1 Bisitan ezin da egiaztatu hainbat udaberriko landaketan erabilitako landare eta hazien jatorria

1 Et xerako diren frutarbola batzuetan jatorri sintetikoa duen ongarri minerala erabili da.

1 Or tuan erabili diren ongarrien N kopurua araudiak baimentzen duena baino altuago izan da.

Hainbat lursailetan metal astunen kutsadura. 1 Kutsatutako lurrak bajan ematen dira.

Oiloek bedarra edo bazka berdea eskuragarri izan behar dute.

ANIMALI EKOIZPENAK

2 Eguraldi txarragatik oilotoki barruan gelditu behar izan direnean ez zaie bazkarik eman.

Oiloei aire librean aske ibiltzea bermatu behar zaie.2

Animaliak jatorri ekologikoa duten elikagaiekin elikatu.

Oilotokiko ateak oiloentzat itxita zeuden inongo justifikaziorik gabe, ez eguraldi ez maneiuak baldintzatuta.

1 Esnetarako ardientzat bedar falta izan dute eta kanpoan erosterakoan ez da jatorri ekologikoa bermatu.

Animali berriek jatorri ekologikoa izatea. 1 Zaldi ustiategian araudiak zehazten duen baino animali ez ekologiko gehiago sartu dira.

Ekoizpena ez Eko bezala deskalifikatu eta ziurtagiria baldintzatuta berriztatu.

Ekoizpena ez Eko bezala deskalifikatu eta ziurtagiria baldintzatuta berriztatu.

Neurri zuzentzaileak onartu dira eta inskripzioa mantendu da.

Neurri zuzentzaileak onartu eta ziurtagiria berriztatu.

Neurri zuzentzaileak onartu eta ziurtagiria berriztatu.

Neurri zuzent zaileak onartu eta ziurtagiria berriztatu.

Hiru hilabeterako ziurtagiriaren etena eta epe horretan egindako gaztak Eko aipamenik gabe merkaturatu .

Ustiategiaren bilakaera ekologikora atzeratu edo bilakaera epea luzatu.

Ukuiluaren baldintzak egokiak izan behar dira. 1 Animaliak ez dira ziurtatzen baldintza bete arte Neurri zuzentzaileak onartu eta inskripzioa mantendu

Animalien elikadura ezin hobea izan behar da. 1

Kontseiluko teknikariak antzematen du oiloen eguneko errazioa ez dela normala eta arazoren bat izan behar dela.

Eragileak gaia aztertu eta albaitari baten aholkularitza jasotzen du. Neurri zuzentzaileak onartu eta ziurtagiria berriztatu.

Animaliak beti ondo identifikatuta izatea. 1 Zaldi batzuk ez daude identifikatuta. Neurri zuzentzaileak onartu eta ziurtagiria berriztatu.

ELABORAZIO ETA MERKATURATZE LANAK

Eko aipamen babestuen erabilera egokia etiketan. 4

Informazioaren kudeaketa egokia.

Ekologikoa urtean zehar soilik egun puntualetan egiten denean abisua eman.

Egindako lanen erregistro egokiak eramatea. 1

Ekoizpen unitate guztien notifikazioa eta errolda berme sisteman.

Hiru kasutan etiketak gaizki daude: Eko diren osagaiak ez direlako zerrendan zehazten, osagaien jatorria gaizki adierazita eta beste batean fakturan ez delako jaso ES-ECO-O26VAS kodea.

1 Kontseiluko teknikariari ez zaizkio ezinbestekoak diren dokumentuak aurkezten.

1 Hiltegi baten kasuan ez da aldez aurretik abisatu jatorri Eko duen abelburua sakrifikatuko dela.

Auditoretzan faltan botatzen dira lan askoren ebidentzia eman behar duten erregistroak.

1 Sagar zukuaren elaborazioa berme sisteman inskribatu gabe zegoen instalazioetan egin da.

Neurri zuzentzaileak onartu eta ziurtagiria berriztatu.

Neurri zuzentzaileak hartu ostean ziurtagiria berriztatu.

Neurri zuzentzaileak hartu ostean ziurtagiria berriztatu.

Neurri zuzent zaileak hartu ostean ziurtagiria baldintzatuta berriztatzea.

Akats administratiboa izan dela frogatuta ziurtagiria berriztatu.

Ekologikoa,

Kontseiluak eskeintzen dituen materiale eta zerbitzuak

Egoitza erabiltzeko aukera

Egoitza erreserbatu:

Ekoizpen ekologikoarekin lotutako bilerak, jardunaldiak, mahai inguru, ikastaro, aurkezpenak… egiteko egoitza erreserbatu daiteke.

Interesatuei arreta

Diagnostikoen zerbitzua:

Ekologikora urratsa eman aurretik zure jardunean egokitu beharrekoa ezagutzeko diagnostiko bat eskatu daiteke.

Salmentarako euskarriak:

Zuzeneko salmentan erabiltzeko euskarri bateratuak ekoizten dira Kontseilutik, hauek dira euskarriak:

PAPEREZKO POLTSAK 1 KG

Neurria: 18 + 6,5 x 26 cm

· Kraft paper birziklatua

·Hezetasunaren aurkako tratamendua

Alboko hauspoa

·1000 poltsa kutxa bakoitzean

· Salneurria: 24 €/kaxa (BEZ barne)

HELDULEKUDUN POLTSAK

Neurria: 23+11 x 31 cm

Kraft paper birziklatua

· Alboko hauspoa

·220 poltsa kaxa bakoitzean

Salneurria: 37€/kaxa (BEZ barne)

PAPAREZKO POLTSAK 2KG

Neurria: 23 + 10,5 x 34 cm

· Kraft paper birziklatua

·Hezetasunaren aurkako tratamendua Alboko hauspoa

·1000 poltsa kutxa bakoitzean

· Salneurria: 28€/kaxa (BEZ barne)

POLTSA KONPOSTAGARRIA

Neurria: 40 x 60 cm

·100 galgadun poltsa

· OK Compost zigilua dute

·1000 poltsa kaxa bakoitzean

Salneurria: 110/kaxa (BEZ barne)

JUTEZKO POLTSAK

·Jute naturala eta barne laminatua

Neurria: 40 x 40 x 22 cm

· Bi helduleku: luzea eta laburra ·50 poltsa kaxa bakoitzean

Salneurria: 75 €/ kaxa (BEZ barne)

MERCHANDISING POLTSAK

·Telazko poltsak

Neurria: 40 x 40 x 22 cm

Salneurria: 3 €/ poltsa (BEZ barne)

Bidalketa: Jasotze puntua elkarteetan eta Kontseiluan izango da.

Bestelakoak

AMANTALA

Neurria: 40 x 40 x 22 cm

Salneurria: 10€/ kaxa (BEZ barne)

· Bidalketa: Jasotze puntua elkarteetan eta Kontseiluan izango da.

SALMENTA ZUZENERAKO TABLEROA

Kontseiluak ekologikoan ziurtatutako eragileei zuzeneko salmentarako euskarri bat eskaintzen die.

· Salneurria: Bidalketa gastuak.

PAPEREZKO XINGOLA EKOLOGIKOA

Neurria: 3 cm x 50 m

· Kraft paper birziklagarria

Salneurria: 3 €/unit. (BEZ barne)

MANTELAK

· Neurria: 40 x 40 x 22 cm

Salneurria: 15 €/unitatea (BEZ barne)

Bidalketa: Jasotze puntua elkarteetan eta Kontseiluan izango da.

ETIKETA PERTSONALIZATU ITSASKORRAK

Kontseilutik etiketa pertsonalizatuak egiten dira behar duen ekoizlearentzat. Diseinu bakarra dago eta diseinu horretara egokitzen dira elikagaiaren ezaugarriak.

· Neurria: 10cm x 5cm

Salneurria: 0,035€/unitatea

Oharra: lehen inprimaketak 20€-ko gastua du gestio gastuak direla eta.

Eskaera egiteko 94 627 15 94 sustatu@ekolurra.eus

Nor zaren adierazi Eskaria egin

Oharra: euskarrien eskariak 7 egun lehenago egitea komeni da.

Azokak - EKOEUSKADI gunea

Kontseiluak erabakitzen diren azoka desberdinetan parte hartzen du informazio puntu bat jarriz. Honez gain, azokaren deialdia partekatzen da eta interesatu direnen arabera gune bat erreserbatzen da, EKOEUSKADI gunea. Kontseiluak gunea erreserbatzeko gutxienez 4 ekoizlek izena eman behar dute. Gunean parte hartzeko Kontseiluari ekarpen bat egiten zaio.

Dibulgazio materialak

Kontseiluak ekoizpen ekologikoaren inguruko dibulgazio material desberdinak sortzen ditu ekimen ezberdinetan banatzeko. Material honen eskaera egin dezakezue zuen bezeroen otarretan edo saltoki ezberdinetan banatzeko.

01. Argudio eskuorriak: Kontseilutik 5 elikagaien argudio eskuorriak sortu dira; arrautzak, barazkiak, esnekiak, haragia eta ardoa. Argudio eskuorri bilduma hau sortzen jarraituko dugu aurten.

02. Eskuorri orokorra: Ekoizpen ekologikoaren inguruko informazio orokorra biltzen du abeltzaintza ekologikoaren garrantziari atal bat zuzenduz.

03. Elikadura ekologikoarekin dena hobetzen da: erakusketari lotutako edukia biltzen du. Elikadura ekologikoarekin hobetzen den gauza aipagarrienak adieraziz.

Argitalpenak

Negutegien maneiu ekologikoa (Salneuria: 12€).

Simaurraren konpostagea nekazaritza ekologikoan (Salneurrria 5€).

Erakusketa ibiltaria

“Elikadura ekologikoarekin dena hobetzen da” erakusketa. Zure intereseko toki batera eramateko eskakizuna egin daiteke.

Ekologikoaren erakusketa Jauregibarria baserrian

Kontseiluaren egoitzan ekologikoaren inguruko erakusketa ezagutzeko aukera dago. Bisita hau eskola taldeei, kontsumitzaileei eta elkarte ezberdinei zuzenduta dago.

Lurzorua hezkuntza programa 10-14 urte arteko ikasleei zuzendua dago. Lurra baliabide didaktiko moduan erabiltzen da lurzoru emankorra zaintzearen garrantzia azpimarratzeko helburuarekin. Nekazaritza-ekosistema bateko lurzoruaren osasunaren benetako diagnostikoa egiten da. Eskaintza Euskadiko ikastetxe guztietara zabaltzen da.

Merkaturatze Sarea

Sare hau ekoizleek zuzenean edota taldean antolatzen eta kudeatzen diren azoka desberdinek osatzen dute. Bezeroak zuzenean egiten du eskaria, momentuko eskaria zein maiztasun batekin egindakoa izan daiteke.

Elikagaien eskaintza erosleei ikustarazteko, eskaerak jasotzeko, kudeatzeko eta fakturatzeko edota kobratzeko erabili daiteke. Tokiko produktu ekologikoak online erosteko erreferentziazko gunea izatea nahi da.

Nekazaritza ekologikoaren bilakaera

2023an ekoizpen eredu ekologikoan kudeatutako 1.668 hektarea berri ziurtatu ziren Euskal Autonomi Erkidegoan. Horrenbestez gurean, guztira, 10.781 hektarea daude ekologikoan ziurtatuta.

Eragile kopuruari dagokionez, Kontseiluaren erroldak %3ko igoera izan zuen 2023an (guztira 51 profesionalek eman zuten izena nekazaritza ekologikoan). Azpimarratzekoa da izen emateen %80 ekoizpen konbentzionalean jarduten zuela aurretik eta eredu ekologikorako urratsa eman dutela. Bestalde, alta berrien %35 titular gazteak dira (45 urtetik beherakoak) eta horietako %80 bere jarduna osotasunean ekoizpen ekologikora bideratzeko erabakia hartu du. Lurraldeka, hazkunde handiena Araban eman zen (%7koa). Hala ere, Gipuzkoa

profesional gehien dituen probintzia izaten jarraitzen du. Bizkaiak, aldiz, %2ko jaitsiera jasan du 2022ko datuekin alderatuta.

Baserritik mahaira erronka

Nekazaritza ekologikoak goranzko bidea jarraitu arren, une honetan Euskadiko nekazaritza lurren (NAE) %4,8 ekologikoan ziurtatuta dago soilik, oraindik urrun ‘Baserritik mahaira’ Europako Itun Berdearen helburua betetzeko.

Hau da, 2030ean lurren %25 ekologikoa izatea. Egungo egoerak argi erakusten du Euskadiko nekazaritza ereduak ekologikoranzko bilakaera nabarmena eman beharra daukala datozen 6 urteetan, helburua beteko bada. Datu honen egoera inguruan hobea da Nafarroan

Errolda eta azalera:

Errolda %3 hazi da

Azalera %18 hazi da 2022

9104 Ha EKO 718 eragile

Erroldaren

2023

10781 Ha EKO 740 eragile

ikuspegi orokorra:

Gehienak nekazariak dira

Inportazioa

Merkaturatzea

Abeltzaintza

Elaborazioa

Nekazaritza

lurren %7, Katalunian %24,8, Estatu mailan %10,9 eta Europar Batasun mailan orokorrean %10,40.

Erronka horri heltzeko bidean garrantzitsua da, alde batetik, bertoko ekoizpen ezaugarrietara egokituta dagoen nekazal ekoizpen ekologikoa babesten jarraitzea, agroekologia bultzatuz. Eta bestetik, ekoizleentzat merkaturatze modu duinak indartzea eta kontsumitzaileei horiek erabiltzeko erraztasunak ematea.

Azkenik, gizartearen zati handi batek ekologia, ingurumena, osasuna, bizitza eta ondo elikatzearen inguruan kontzientziazio altua du, baina ekintzarako deia egin behar da, erronka bertoko elikagai ekologikoak aurkitu eta erostea da.

Beste datu esanguratsu batzuk:

• Mahastizaintza, abeltzaintza eta frutagintza hazten hari diren sektoreak dira. Baratzezaintzaren sektorea, aldiz, egonkortu egin da, nahiz eta Euskadin inskribatutako operadore ekologikoen erdiak baratzezainak diren.

• Nekazarit za ekologikoko erroldaren %36 titular gazteak dira (45urte-

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua, ENEEK | Q2000531J

Jauregibarria Auzoa, 4 Jauregibarria baserria, 1º solarirua. Amorebieta-Etxano (Bizkaia) 48340

Kontaktua: 94 627 1594 | Jendaurreko ordutegia: 8,30 - 14,30

Administrazioa: admin@ekolurra.eus | Zuzendaritza: zuzendaritza@ekolurra.eus Ziurtapen arloa: garantia@ekolurra.eus | Komunikazio arloa: sustatu@ekolurra.eus www.ekolurra.eus

EAEko NAEren azaleraren %

% NAE

eta fruitu lehorrak

%4,8

tik beherakoak) eta erroldaren %39 emakume titularrak.

• Euskadin elikagai ekologikoen eskaintza zabala da. Guztira 2.600 elikagai desberdin daude eredu ekologikoan ziurtatuta; haragia, barazkiak, esnekiak, ont ziratuak, lekaleak, ogia eta gozogintza, olioa, ardoa, sagardoa, arrautzak... Eta beste elikagai berezi bat zuk baita ere, horien artean, gatza, shiitake, kombucha eta pottoka haragia izendatu daitezke.

Errolda eta datu gehiago: www.ekolurra.eus

Ekoizpen editoriala: Centipede Films, S.L. centipede@centipedefilms.com

Argitalpen hau 55 g/m2-ko ExoPress paperean inprimatuta dago, zehaztapen hauek betetzen dituena:

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.