Skip to main content

BINKE 112 Otsaila 2025

Page 1


«Jendea
112. zenbakia • 2026ko otsaila
JOSI SIERRA KOMUNIKATZAILEA

JOSI SIERRA KOMUNIKATZAILEA

«Euskarazko Wikipedia oso tresna aberasgarria da herritarrentzat»

TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA

ARGAZKIAK: JON GOMEZ GARAI

Herriko dinamiketan inplikatuta dagoen galdakoztar gutxi egongo da herrian, hilabeteko protagonista ezagutzen ez duenik. Irakaslea eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko aholkularia izandakoa, mila saltsatan sartuta dago Josi

Sierra. Aurten 25 urte bete dituen Euskazko Wikipedian eta ikus-entzunezkoen sorkuntzan murgilduta dago, esaterako. Sierrarekin egon gara bere ibilbidearen eta esku artean dituen proiektuen inguruan gehiago ezagutzeko.

Euskarazko Wikipediak 25 urte bete ditu aurten eta zu proiektu horretan murgildu zinen duela denbora luze. Nola hasi zinen euskarazko sarrerak sortzen Wikipedian? Ni 2005ean hasi nintzen euskarazko sarrerak sortzen Wikipedian. Ikus-entzunezko ikasketak egiten nenbilen Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako kanpusean eta irakasle moderno batek Wikipedia erabiltzera animatu zigun. Ni ikasle fina izan nahi nintzenez, erabiltzen hasi nintzen, oso erraza delako: izen bat eta gako bat asmatu besterik ez da behar erabiltzen hasteko.

Zein motatako gaiei buruzko sarrerak sortzen zenituen? Batez ere niri gustatzen zitzaizkidan gaiei buruzko sarrerak sortzen nituen, eta baita ikasketerako baliagarriak izan zitezkeen gaien ingurukoak ere. Nik nekiena baino, jakin nahi nuena jorratzen nuen sarrera horietan. Audacity programaren inguruan egin nuen bat adibidez, momentu horretan denok jakin nahi genuelako nola erabiltzen zen programa hori. Elkar-eragina izateko tresna oso aberasgarria da Euskarazko Wikipedia, bakoitzak

bere jakituria konpartitzeko aukera ematen duelako.

Testuak oinarri dituzten sarrerez gain, irudiak ere sartu dituzu Wikipedian, ezta? Bai! Euskal Herriko Unibertsitateak beste hainbat erakunderekin batera Zientzia Astea antolatu zuen 2007an, urtero moduan, eta bertan parte hartu nuen. Wikipedian eta ikus-entzunezkoen munduan murgilduta nebilela aprobetxatuz, bideo-elkarrizketak egin nituen euskarazko Wikipediaren hasieran egon ziren profesionalekin eta Wikipediara bideoak ere igotzen hasi nintzen. Pilo bat ikasi nuen aste horretan, profesional itzelak ezagutzeko eta haiengadik edateko aukera izan nuelako. Ezagutza hori Wikipedian konpartitu nuen.

Sortu zenetik, milaka eta milaka pertsonek erabili dute Euskarazko Wikipedia. Zergatik da garrantzitsua sarrerak gure hizkuntzan ere egotea? Euskaldunok ez badugu informazioa gure hizkuntzan eskuragarri jartzen, nor etorriko da sarrerak euskaraz egitera? Argi dago gu geu izan behar garela gure hizkuntzaren sustatzaile nagusiak, eta Wikipedian ere. Horregatik, jendea animatzen dut Wikipedian sarrerak euskaraz sortzera. Nire gomedioa da izena eman dezazun Wikipedian, erabiltzaile eta pasahitza asmatuz, eta probatu dagizun gaiari buruz zerbait aportatzen: ekarpen txikienak ere baerasgarriak dira; eta asko ikasiko duzu. Zure gustuko gaiak aukeratu eta euskara eta emakumeen gaiak, berdintasuna, genero arrakala, ekologia, aldaketa klimatikoa… badira, laster topatuko duzu nork lagundu. Durangoko WikiEmakumeOK adibidez, desiatzen dagoz jende berria eta gaztea hurbiltzeko.

Ikus-entzunezko ikasketak amaitu ostean, hezkuntzan murgildu zinen baina kasu honetan teknologiari

Josi Sierra Orrantia 1959, Bilbo

Magisteritza ikasi zuen Bilbon eta irakasle lanetan ibili zen han eta hemen, Eguzkibegi Ikastolan esaterako, urte askotan zehar. Aholkularia izan da ere Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean eta Interneteko komunikazioan aritua da. 2019an jubilatu zen eta gaur egun euskarazko Wikipedian eta ikus-entzunezko hainbat proiektutan murgilduta dago.

Aitzindariak izan ziren andereñoei buruzko proiektua prestatzen nago

Guk ez badugu informazioa gure hizkuntzan eskuragarri jartzen, nor etorriko da hori egitera?

lotutako ahokulari lanetan. Zein metodologia sustatzen zenuen? 2019an jubilatu nintzen eta momentu horretara arte egon nintzen aholkulari lanetan, bai. Internetek eta Wikipediak hezkuntzan ireki ahal zituzten ateak sustatzen nituen, Wikipedia batez ere oso tresna egokia iruditzen zitzaidalako ikasleen eta irakasleen ezagutza zabaltzeko, eta Internetek ematen zituen aukera amaiezinak deskubritzeko. Jubilatu nintzenean ere egiteko horretan jarraitu nuen, egia esanda asko gustatzen zaidalako. Jubilatu orduko Wikipediaren kudeaketa lanetan zebilen Galder Gonzalezek proiektu bat aurkeztu zidan: Wikipedian hezkuntza atari bat sortzea eta bertan hezkuntzari lotutako 1.000 objekturi buruzko sarrerak egitea. Eta nik ekarpenak egin nizkion 1.000 objektu horien inguruan. Beraz, jubilatu arren, aurretik egindako bide beretik jarraitu nuen, eta jarraitzen dut.

Hezkuntzan eta Wikipedian ibili zaren bitartean eta ondoren, ikus-entzunezko hainbat ekoizpen egin dituzu eta asko emakumeen inguruan, haien artean, ‘WikiEmakumeOK DOnK’ dokumentala, Wikipediako emakume editore-taldearen prozesua azaltzen duenak. Zergatik azpimarratu nahi duzu emakumeen papera? Ikuspegi feminista nagusitzea ezinbestekoa delako. Nik etxean emakume erreferente oso potenteak izan ditut eta agian horregatik konturatu naiz historian zehar egin duten lan itzela aitortu behar zaiela. Isilduta egon da emakumeek bizitzako arlo asko eta askotan egin duten lana eta hori ez da bidezkoa. Egoera hobetzen joan den arren, oraindik asko dago egiteko eta erakusteko.

Zenbait proiektu ZINEBI jaialdian estreinatzeko aukera izan duzu. Nolakoa izan da esperientzia jaialdi horretan? Askotan egon gara han eta esperientzia oso aberasgarria da beti. Profesional eta proiektu interesgarri asko ezagutzeko aukera ematen duen jaialdia da, eta hori eskertzekoa da. Egia da ez dutela inoiz nire lanik hautatu, baina nik saiatzen jarraituko naiz, jajaja!

Gaur egun, dokumentalik edo ikus-entzunezko

Herriarentzat oso ekimen polita

eta aberasgarria da Sormene

Profesional eta proiektu interesgarri asko ezagutzeko aukera ematen du ZINEBI jaialdiak

proiekturik duzu esku artean? Galdakaon 1934an «Escuela Vasca» deituriko eskola bat zabaldu zen bi andereñoren ardurapean: Monika Lekunberri eta Rosita Lekerika. Hirurogei bat ikaslek eman zuen izena eta klaseak 1934ko martxoan hasi ziren. Momentu hau abiapuntu hartuz, Andereño Monika dokumentala sortu nuen Itziar Barrenetxearekin batera, eta dokumentala egiteko prozesuan konturatu nintzen aitzindariak izan ziren beste emakume batzuk egon zirela Bizkaian. Hamaika izan ziren eta horiei buruzko dokumentala da orain prestatzen nagoen proiektua.

Andereño Monika aipatu duzu baina, horretaz gain, Galdakaon erreferente izandako beste pertsona edo gertakariei buruzko ikerketak ere egin dituzu. Zergatik da garrantzitsua herriaren memoria bizirik mantentzea? Lehen aipatu dudan moduan, historiak ez du ikuspegi feministarik izan, ezta gutxietsiak izan direnena ere. Horregatik, gogora ekarri nahi izan dut beti Galdakaon gertatu zena, adibidez, naziek egin zuten bonbardaketa; edo herrian erreferente izan diren pertsonak, hala nola, Margari emagina. 1928 urtean haurdun zeuden emakume pobreei laguntzeko lanean hasi zen Galdakaoko Udalarentzat eta 1964ra arte ehunka ume erditzen lagundu zuen emakume horrek, eta bere lana ez da inoiz aitortu.

Herriko kulturari oso lotuta egon zara beti eta Sormene jaialdiaren prestakuntzan parte hartu duzu zenbaitetan. Zer esan nahi du Galdakaorentzat Sormene bezalako jaialdi bat izateak? Oso proiektu polita eta aberasgarria da denontzako: kudeaketa lanetan dagoen jendearentzat, parte-hartzaileentzat, herritarrentzat... Erreferente bihurtu da atzean dagoen lana itzela delako, eta herriko sortzaileak eta Euskal Herrikoak batzen dituen plaza delako. Azken urteetan gainera, Ane Legarreta orkestra zuzendaria ibili da kudeaketa lanetan eta egiten ari den lana benetan miresgarria da. Esperientzia eta ikuspegi zabala duen emakumea da, eta aldi berean Galdakaori oso lotuta jarraitzen duena. Hemen ikasi du eta herriko sustraiak oso presente ditu beti, Sormenen eta doan leku guztietara. •

Arin-Arin!

Asteko egun gogokoa? Zazpirok.

Herriko txoko gustukoa? Pranaren makina, Basabetrokan.

Liburua ala tablet-a? Tableta.

Pelikula bat? Karmele, Asier Altunarena.

Ez duzu onartzen… Prepotentzia.

Zoriontsu egiten zaitu… Maitasunak.

Plater bat? Entsalada.

Deskribatzen zaituen berba? Bizizale.

Herrian zer kenduko zenuke? Gidarien errespetu falta zebrabideetan.

Eta zer berria jarri? Pertsonen arteko elkartasun gehiago.

Euskarazko berbarik politena? Gogoa.

Zure ametsetako bidaia? Munduko bira egitea. Berba egin ala entzun? Biak.

Zure mesanotxean ezin da falta… Ura eta argia.

Abesti bat? Tabernako argiak, McOnak taldearena.

Aginke!

Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak

KEPA SANTXEZ

«Sare Sozialak debekatu nahi ditudan arren, lasai egon, BINKEren Instagram eta Facebook perfilak ez ditut mugatuko...»

Pedrito presidentea

Sarean arrantzatua

Ba al zenekien...

Galdakaoko umeek 'sacamantecas'-i baino beldur gehiago dietela Altsasuko momotxorroei?

17

Gildatxo eta Izaskun Taberna itxi ondoren, %17 jaitsi da asteburuko poteoan txakolinen kontsumoa

Txiste txarra

— Zelan daroazu alkoholagaz daroazun adikzioa.

— Ondo, dagoaneko ez dot horretan pentsetan, Anis.

— Ines.

— Hori.

Auzoak identitateaplataformak aldatuko du

Auzoak plataformak barne eztabaidak izan ditu azkenaldian eta alderdiaren norabidea ezbaian jarri da. Hori dela eta, Auzoak taldetik Udalean dirauten bi zinegotziek alderdi xumeago bat sortzea aztertu dute eta Kaleak deituko omen diote.

Galdakaok arau-hausleen identitatea publikatuko du Herri osoan zehar dauden obren ondorioz seinale berriak errespetatzen ez dituztenei isuna jartzeaz gain, berauen jatorria eta sexua zein den publikatuko du Galdakaoko Udalak, baita arau-hausleak Usansolokoak badira ere.

Txamizoak ere etxebizitza bihurtu daitezke

Galdakaoko udalbatzak hutsik dauden lokalak etxebizitza bihurtzea arautu zuen eta bide beretik, arrakastatsuak ziren txamizoak ere etxebizitza bihurtuko dira. Lehendabizi ordea, ondo bentilatu beharko dira barruko giro «kargatua» lausotseko.

Hilabete honetako sarituak Urtarrileko saridunak

Lidia Gonzalez Zabala

Estitxu Fernandez Alonso

Martxoaren 7an Kimu antzezlanaz gozatzeko bina sarrera irabazi dituzte.

Marian Garagaltza eta Ibon Lopez de Munain Edurne Espilla zinegotziarekin, Nor naizen baneki obraz gozatzeko oparitutako bina sarrerak jasotzeko unean.

Zuk ere Binkekide izan gura dozu?

Eman zure babesa urteko 39 € ordainduta

Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:

1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus

2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.

IZEN-ABIZENAK:

HELBIDEA:

NORTASUN AGIRIA:

E-POSTA:

KONTU KORRONTEA:

TELEFONOA:

3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!

Santa Ageda Usansolon

ARGAZKIAK: ANDER ELORDUI / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

Santa Ageda Galdakaon

ARGAZKIAK: ANDER ELORDUI / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

Desagerpena

Hamar urte bete dira Hodei Egiluzen gorpua aurkitu zutenetik

TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA

ARGAZKIA: DEIA

Hamar urte bete ziren otsailaren 11n Hodei Egiluz galdakoztarraren gorpua

Anbereseko Eskalda ibaian aurkitu zutenetik. Gaztea 2013ko urriaren 19an desagertu zen Flandriako hirian, eta senideek 853 egun eman zituzten haren bila. Galdakao eta Euskal Herri osoa hunkitu zituen kasuan gertatutakoa gogoratu nahi izan du BINKEk, maitasun eta errespetu osoz.

Otsailaren 11n hamar urte bete ziren Hodei Egiluz Diaz galdakoztarraren gorpua Anbereseko Eskalda ibaian aurkitu zutenetik. Semearen berririk 853 egun eman ostean, albiste txarrena jaso zuten senideek 2016ko otsailaren 19an: zortzi egun lehenago Anberesen aurkitutako gorpua Hodeirena zen.

Egiluz informatika ingeniaria zen eta Flandriako hirian bizi zen 2013ko apiriletik. Hilabete gutxitan lagun taldea egin eta haiekin irten zen urriaren 18ko gauean. Orduantxe galdu zen Hodeiren arrastoa, goizaldeko hirurak aldera lagunak agurtu eta etxera zihoala esan zienean.

Etxerako bidean ordea, lapurreta egin zioten, eta gazteari ondoren gertatutakoari buruz ez dago informazio askorik. Arrasto bakanetako bat banketxe bateko segurtasun-kamera baten irudiak izan ziren, ustez Hodei ibaiaren ondoan ikusi zutenak. Hori izan zen Hodeiren azken irudia.

Lau urteko kartzela-zigorra. Hodeiri lapurreta egitea leporatuta, lau lagun epaitu zituzten 2016ko irailean, eta laurak zigortu zituzten. Lapurreta leporatu zieten, baina desagerpenari buruzko deliturik ez. Fiskalak egindako zigor eskariak onartu zituen auzitegiak.

«Semea galdu eta hain epai irrigarria. Hainbeste denbora itxaron, hainbeste sufrimendu honetarako. Justizia hain da konplikatua, konplexua, gogorra eta zentzugabea», adierazi

zuen Hodeiren amak epaia ezagutzean.

Geroztik, ez da kasu honen inguruko beste berririk izan, eta desagerpena argitu barik artxibatu zuen epaileak Hodei Egiluz herrikidearen kasua. Bidegabe.

Herri oso bat elkarturik. Hodeiren desagerpenak oihartzun handia izan zuen Galdakaon eta baita gure mugetatik kanpo ere. Kurtzeko plazan ehunka eta ehunka pertsona batzen ziren hilabetero ekitaldi hunkigarrietan, eta Euskal Herri osoko goi mailako politikariak ere etortzen ziren Galdakaora. Herritarrak eta erakundeak Hodeiren bilaketan inplikatu ziren, eta gaztearen familiarekin eta Belgikako poliziarekin batera aritu ziren bera aurkitzeko elkarlanean. Galdakaoko Udaleko ordezkariek Anberesera ere maiz bidaiatu zuten, tartean Ibon Uribe orduko alkatea zela.

Uribek BINKErekin oroitu du garai hartako bizipen gogorra, «sekula ahaztuko ez dugun eskarmentua», bere hitzetan. «Egiluzen desagerpenean ez zan bereizketarik egon: herritarrak eta erakundeak danak alkarregaz egon gintzezan, familiak behar eban horretan», gogoratu du alkate ohiak hunkiturik. Eta esaldi hauek baliatu gura izan ditu familiari maitasunezko besarkada estua bidaltzeko. Gugan bego, Hodei.•

Semearen berririk 853 egun eman ostean, albiste txarrena jaso zuten senideek

Kurtzeko plazan ehunka pertsona batzen ziren hilabetero ekitaldi hunkigarrietan

Gure berbaz

MANU ETXEBARRIA AYESTA

Lurmenak

Agate Deunaren bezperan talde asko ikusten doguz kantuan, baina oraingoan 1951ean sortu zan Arratiakoa aipatuko dogu, ni neu be partaide izan nintzalako garai baten. Goizean Villaroko klarisetan meza entzuten genduan eta gero autobusez hasi kantatzen Arratian zehar Galdakao bitarteko. Jarraian Bilbora. Eguerdian Getxoko Tamarisesen bazkaldu Arteatik eroandako indabakaz. Arrastian barriro Bilbora gune esanguratsuenetan abesteko. Gogoan dot urte baten domekaz jausi zanez Agate Deuna bezpera eta San Mamesen partidua suertatu, atsedenaldian erdiko zirkuluan abestu genduala, ohol biribil baten makil-hots bakarragaz erritmoa markatuz. Batzen zan dirua benefikoa zanez, autobusak, bazkaria, udal laguntzak etab. donatiboak izaten ziran. San Mamesen sartzeko gestioak hasieran Ortiz de Mendibil arbitroak egiten ebazan eta gero Iribarrek. Iluntzean barriro Villarora. Sakramentinuen egoitzan diruak kontatu, porrusalda afaldu eta danok etxera neke-neke eginda baina pozik. Gaur be bizirik daragoio Arratiako koruak eta oraintsu ibili da kantuan Katania, Roma eta Bordelen. Aurten 75. urteurrena da eta CD bat aterako da euren errepertorioko abestiekaz. Orioketa!

Irakurraldi Jarraituaren baitako lehen ekitaldiak

Zerria liburua irakurtzen eta lantzen ari dira Elexalde, Bengoetxe eta Eguzkibegiko DBH4ko ikasleak. Maiatzaren 19an izango da irakurraldi jarraitua. Aurrez, ordea, bost jarduera osagarri izango dituzte ikasleek. Edukiz beterikoak izan dira Patxi Zubizarreta idazlearen eta Eñaut Izagirre glaziologoaren hitzaldiak. Martxoaren hamaikan izango da hurrengo ekitaldia: Oihane Zuberoa filosofoa gehituko zaie Zubizarretari eta Izagirreri Uxue Alberdik gidatutako mahainguruan.

V. edizioa du Irakurraldi Jarraituak eta urte osoko jarduera bihurtu du Galdakaoko Udaleko Hezkuntza eta Euskara unitateak: irakurketaz haratago doan bidaia kolektiboa, ikasleek irakurketa eta komunikazio gaitasunak indartzeaz gain irakurriko den liburuan lantzen diren gaien inguruko hausnarketa bultzatu nahi duena. Ikastetxeetako irakasleek proposatu zioten Galdakaoko Udalari Patxi Zubizarreta idazle ordiziarraren Zerria liburua: XL. Lizardi saria irabazi zuen 2021ean eta Euskadi Literatura Saria eta Espainiako Literatura Sari Nazionala 2023an. Urtarrilean Eñaut Izagirreren Glaziarrak (ag)urtzen dokumentala ikusi zuten Torrezabal aretoan. Otsailaren 5ean eta 6an Patxi Zubizarreta idazlearen eta Pello Ramirez musikariaren hitzaldi musikatuaz gozatu zuten; astebete geroago, otsailaren 12an, Eñaut Izagirre glaziologoaren hitzaldiaz. Ordu arteko emanaldiak DBH4 mailako ikasleei zuzenduak izan dira, baina Izagirre glaziologoak herritar guztiei zuzendu zien bigarren hitzaldi bat: 80tik gora lagun bildu ziren Torrezabaleko erakusketa gelan eta galdera ugari egin zituzten amaieran.

Aste Santuko oporren aurretik, Patxi Zubizarretaren, Eñaut Izagirreren, Uxue Alberdiren eta Oihane Zuberoaren arteko mahaingurua izango da DBH4ko ikasleentzat. Martxoaren 11n izango da, 10:30ean, Torrezabal kultur etxean. Irakurraldi jarraitua ongi prestatzeko, apirilean eta maiatzean boz gora irakurtzeko tailerrak egingo dituzte Elexalden, Bengoetxen eta Eguzkibegin. Maiatzaren 19an izango da irakurraldi jarraitua Torrezabal Kultur Etxean, Sormene astearen barruan.

Dinamita iruditan

ARGAZKIAK: GALDAKAOKO UDAL ARTXIBOA / ARGAZKI GEHIAGO: BINKE.EUS

Euskal Herriko Orkestra Barrokoa, proiektu aitzindaria

TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA

ARGAZKIAK: ANE+JOSE

Euskal Herriko Orkestra

Barrokoa sortu berri da Enrike

Solinis eta Miren Zeberioren eskutik, eta Masquarade estrenaldi-kontzertua eskainiko du Bilboko Arriaga

Antzokian eta Donostiako

Kursaalen. Horren aurretik, entseguak Galdakaon egin ditu orkestrak, eta egonaldia egin du herrian. Solinisekin hitz egin du BINKEk, proiektuaren inguruko gehiago ezagutzeko asmoz.

Kontsumo azkar eta etengabea nagusi den garai hauetan, guztiz kontrakoa bilatzen duen proiektu aitzindaria jarri dute abian Enrike Solinis galdakoztarrak eta bere emazte Miren Zeberiok: Euskal Herriko Orkestra Barrokoa. «Azkenaldian Europan gorakada handia izan da musika barrokoan espezializatutako jaialdi eta orkestren artean. Orkestra sinfoniko modernoak errepertorio modernoago bat interpretatzeko diseinatuak daude oro har, eta orkestra barroko batek musika hori konposatu zen garaian erabiltzen ziren instrumentuak eta interpretatzeko irizpideak erabiltzen ditu, bestelako ñabardura eta aberarastasun tinbrikoa eskainiz besteak beste», adierazi du Solinisek, orkestraren zuzendariak.

Hutsunea betetzeko xedea. Euskal Herrian badago musikari profesional ugari estilo barrokoan espezializatu dena, baina ez dago orkestra barroko egonkorrik hemen aritzeko, eta hori da hain zuzen proiektuaren helburuetako bat, musikari guzti horiek batzea: «Musikari izugarriak ditugu Euskal Herrian, kanpora joan behar izan direnak, hemen ez zegoelako orain sortu dugun bezalako proiekturik. Gainera, ez dugu ahaztu behar musika barrokoak eta korronte historizistan publiko zabala erakartzen duela Euskal Herriko aretoetara». «Euskal Herriko Orkestra Barrokoak hutsune hori betetzeko xedea du, urtean zenbait proiektu burutuko dituen orkestra eta proiektu egonkorra izatekoa, kalitatezkoa eta prestaketa lan sendoa burutuko duena,

musikari gazteentzako ere formakuntza eta aukera profesionala suposatuko duena», azpimarratu du Solinisek, proiektua aurrera eramateko Kursaal Eszenaren, Eusko Jaurlaritzaren, Galdakaoko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntza izan dutela nabarmenduz.

Gazteentzako aukerak. Orkestra sortzeko, Jordi Savall musikariaren ereduan oinarritu ziren Solinis eta Zeberio: «EHBOren oinarrietako bat Akademia proiektua da. Akademiak aukera ematen die Euskal Herriko eta inguruko musikari gazteei errepertorio barrokoa lantzeko goi-mailako musikariekin batera, eta baita ezagutza historizistan hasten ari diren musikariei formakuntza eta esperientzia jasotzeko». Eta, hain zuzen, akademia horretan ikasten ari diren gazteei eman diete orkestran parte hartzeko aukera. «Azken urtean dauden ikasleei entseguetara etortzera animatzen diegu eta orain arte oso ondo joan da. Aukera aprobetxatu dute eta gurekin batera jotzen ari dira», azaldu du Solinisek.

Estreinaldia Masquarade obra izango da Euskal Herriko Orkestra Barrokoaren aurkezpen-proiektua eta Bilboko Arriaga Antzokian eta Donostiako Kursaal aretoan estreinatuko du, otsailaren 26an eta 28an, hurrenez hurren. Europako barroko garaiko musika osoan nagusitu zen forma musikal bat du ardatz nagusi obra horrek: maskarada. Dantza-talde batekin eta abeslari batekin batera proposatzen duen kontzertua eskainiko du orkestrak eta egitura nagusi gisa J. B. Lully konpositorearen Le carnaval mascarade, LWV 52 lana hartu du. Lau atal ezberdinen bidez, Europako barrokoan maskaraden inguruan sortutako musiken barrena egiten den bidaia aurkeztuko du. Alde batetik, Ingalaterra, Henry Purcell edo John Adson bezalako egileen Masque originaletako musika-piezekin; bestetik, Italiako barrokoa, Veneziako inauterien garaian estreinatutako Vivaldiren ariekin; eta azkenik, Frantziako dantzak, aipatutako Lully, Marais edo Philidor konpositoreen eskutik. «Horiek guztiek, maskarada tradizionaletako zenbait osagairekin batera, estreinaldi hau benetako inaugurazio-jai barroko bihurtzen dute», azaldu dute taldetik.

Egonaldia Galdakaon . Estreinaldia baino lehen, egonaldia egin du orkestrak Galdakaon. «Oso esperientzia aberasgarria izan da

Masquarade obra izango da Euskal Herriko Orkestra

Barrokoaren

aurkezpen proiektua

taldearentzat, asko ikasi dugulako bata bestearengandik, eta esperimentatzeko aukera izan dugulako ere», azaldu dio Solinisek BINKEri, harentzat are bereziagoa izan dela nabarmenduz: «Hemen jaio ez arren, bizitza erdia eman dut herrian eta oso lotuta nago. Asko eskertzen dut hemen egonaldia egiteko aukera eman izana».

Publikoarekin disfrutatzeko saioa. Egonaldi horren baitan, publikoarekin disfrutatzeko aukera izan du orkestrak, entsegu irekien bitartez: «Asko disfrutatu genuen, guk eta

Musikari izugarriak ditugu Euskal Herrian, kanpora joan behar izan direnak lan bila

publikoak. Bertaratu zirenek musikarien lana bertatikbertara ezagutzeko eta entzuteko aukera izan zuten, estilo barrokoko pieza ez hain ezagunak ezagutzearekin batera.

Herritarrentzako deia. «Uste dut jendeak musika barrokoan murgiltzeko aukera bikaina izango duela gure emanaldien bitartez. Askorentzat estilo oso ezezaguna da eta haientzat instrumentu bitxiak batzen dituena. Animatu zaitezte Donostiako edo Bilboko saioetara!», animatu ditu herritarrak Solinisek. •

Merezi ote

Gizakion gaitasunen artean, idaztea garrantzi handienetakoa dugu, gizateriaren historian zehar oinarrizko komunikazio tresna, norbere asmoak, nahiak, sentimenduak eta iritziak adierazteko modua izan delako. Hala ere, gaitasun gutxi dira berau bezain gutxietsiak, denok baitakigu, geure ingurura begiratuta, gehienak ozta-ozta direla mezuak koherentziaz idazteko gai. Eta, aldiz, euren iritziak argi, zehatz eta estilo apur batez osatzen dituzten gutxi horiek abantaila konpetitiboa daukatela.

Behintzat, hala izan da inteligentzia artifiziala etorri arte. Gauetik egunera, berriz, gizaki gehienok baino zuzenago idazten duen tresna hau nonahiko bihurtu da, dela Googlen edo Worden, dela mezu aplikazioetan edo ChatGPT-ren bidez idazketa txukuna denon eskura jarririk. Eta doanik. Ustekabean, galdera da ondo idazteko ahalegina merezi ote duen, biharkoan ere abantaila konpetitiboa izango ote den.

Galdera honi erantzun ahal izateko, har ditzagun kontuan, lehenik, Adimen Artifizialak eskaintzen dituen beste abantailak, ortografia eta sintaxi zuzenen berma emateaz gainekoak: laburbiltzen, luzatzen, estiloak imitatzen, hizkuntzen artean itzultzen eta antzekoetan iaiotasun aparta dauka, bai, baina alderdi hauek guztiok konpartitzen duten abantaila da benetan goren eta gaindiezina: denbora aurreztea.

Beraz, epe labur edo ertainean mundu guztiak idatziko du Adimen Artifizialaren laguntzaz eta honek onura ekarriko du gehienentzat, ideiak eta aldarrikapenak ahalegin handirik gabe, hobeto eta bizkor ezagutarazteko bidea emango duen aldetik. Baina, gaitasun mailan gorantz egin ahala, zalantzak sortzen dira: zer on ekarriko dio IA-k ondo edo are bikain idazten duenari? Ez ote du hezkuntza eredua aldatuko, idazteak hezkuntza tresna legez balioa galdu arte? Ez ote du pentsamendu kritikoa akabatuko?

Jakina, aurreikuspenik ilunenak ere oraingoz espekulazioa baino ez direnez, baikorrak ez dira falta. IA-ren algoritmoak mugak badituela nabarmentzen dute hauek, sortzen duen edozein testu, azken batean, zeuk emandako idea bera baita, betegarri hutsez

Zabalean

Epe laburrean mundu guztiak idatziko du Adimen Artifizialaren laguntzaz

Baliteke, hizkuntz-akatsa gizakiaren askatasunaren ikur bihurtzea

apaindua. Idaztea, pentsatzea da. Ondo idaztea, argi pentsatzea. Gaitasun ezin zailagoa, beraz, gizakiaren ez beste inoren eskura ei dagoena eta IA-k egundo bereganatuko ez duena. Nik behintzat ez nuke abade hori nire aita ez denik esango. Oraingoz, argi dago ondo idaztearen abantaila konpetitiboak gero eta esparru mugatuagoa izango duela eta, Adimen Artifizalak dakarren

«Bai Mundu Berri» horretan nortasun indibidualari eusteko, sormena beti beharrezkoa izango dela. Baliteke, agertoki horretan, hizkuntz-akatsa gizakiaren askatasunaren ikur bihurtzea. Badaexpada, ni yadanik entzeatxen asi nais.

Enbaxadoreak

Antxoka Jauregui Zabala Sanokeko galdakoztarra.

Jaiotzez: Galdakao.

Gaur egun: Sanoken (Polonia).

Jaiotza urtea: 1983.

Ikasketak: Automatizazioa.

Zertan dabil: Familiarekin bizitzen.

«Poloniako janari tradizionala oso gomendagarria da»

Zeintzuk dira bizi izan dituzun aldaketarik nabarmenenak?

Argi falta eta kale hutsak neguan. Udazkenean eta neguan, 16:00etan iluntzen du, eta gainera nahiko hotz egin dezake, 1020 gradu zero azpitik. Udan, ordea, goizeko hiru eta erdietan, eguzkia ateratzen da eta txoriak abesten hasten dira.

Zer du zure hango herriak, Galdakaok ez duena? Sanok Galdakao baino handiagoa da, baina ez askoz handiagoa. Hiria naturaz inguratuta dago, eskualdeak oraindik natura basatia dauka, hartzak, otsoak eta bisonteak aurki daitezke nahiko hurbil. Horrez gain, leku oso segurua da eta umeak nahiko aske ibilten dira.

Zeren falta somatzen duzu han? Familia, lagunak, ohiturak eta janaria batez ere.

Zer gomendatuko zenioke zure herritar bati, han bisitatzeko? Polonia herri handia da, pertsona gehienak normalean toki turistikoetara joaten dira, baina paisaia naturaletara joatea proposatuko nuke, iparraldean baltikoa eta

mendiak hegoaldean. Gainera, gaztelu pila bat daude eta herri gehienek alde zahar klasikoak dituzte. Janari tradizionala ere oso gomendagarria da, batez ere hotz egiten duenean.

Gure herriaz hitz egiten badiezu hangoei, zeren inguruan aritzen zara bereziki? Normalean non gauden, gure herriko giroa eta bizimodua, hondartzak eta mendiak zein gertu dauden, Euskara eta historiari buruz, eta Athleticeri buruz bebai.

Zer dakite gure herriaz? Poloniarrak oso jakin-min handikoak dira, uste baino askoz gehiago dakite Euskal Herriari buruz. Euskara filologia fakultate batzuetan irakasten da, adibidez Poznaneko unibertsitatean.

Zer zenekien zu hangoaz? Ia ezer ez: komunismoa, neguak, vodka eta hizkuntza oso zaila daukatela.

Zeintzuk dira zure etorkizunerako asmoak? Seguruenik hemen geratuko naiz, baina bizitza sorpresaz beteta dago eta nork daki.

Dinamitaren argazkiak, ikusgai udal artxiboan

Maxamgroup enpresak Dinamitaren dokumentazio historikoa Galdakaoko Udalaren esku utzi dau. Horri esker, 161 irudi batzen dituen funts digitala sortu dau Udalak eta udal artxiboan jarri dau ikusgai. Argazkiek 1880 urtetik 1980. hamarkadara bitarteko garaia hartzen dabe, fabrikaren hazkundea erakusten, eta Galdakaogaz zuen lotura sakona be.

Ibarretxeren brontzezko domina

BOXAM International txapelketa antolatu zan Alacanten eta bertan 300 boxeolari baino gehiagok parte hartu eben, tartean Oier Ibarretxek. Galdakoztarrak brontzezko domina lortu eban. Informazio gehiago: BINKE.EUS.

Estebanen eta Palmaren dominak

Bilbon antolatutako Euskadiko Borroka Txapelketan hartu eban parte Urreta Taekwondo Taldeak, eta bertan domina bi lortu ebazan. Ager Estebanek eta Oier Palmak brontzezko dominak eskuratu ebezan.

GALDAKAOKO
URRETA TK

Gomezek presidente kargutik dimititu du

Euskal Triatloi Federazioko presidente kargutik dimisioa emon dau Richard Gomez galdakoztarrak. Dimisioaren arrazoi guztiak ezagutzeko: BINKE.EUS.

Metroaren obrak, aurrera

Galdakaotik eta Usansolotik igaroko dan Metroaren 5. lineako tunelaren %20 hondeatu dau dagoaneko Euskal Trenbide Sareak. Ibilbide osoko 6,3 kilometroetatik 1,2 km. hondeatu dituela iragarri dau Bizkaiko Foru Aldundiak.

Madina eta Neven, txapeldunorde

Galdakao Igeriketa Taldeko Ander Madinak eta Eneko Nevenek Espainiako Neguko Igeriketa Txapelketan parte hartu eben, eta zilarrezko dominak lortu ebezan.

Ekintzaile eta ikasleen topaketa

Enpresa mundua ikasgeletara hurbiltzeko helburuz, ekintzaileen eta ikasleen arteko topaketa antolatu eban Galdakaoko Udalak Torrezabal Kultur Etxean.

Aldundiaren «isilunea»

Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak

Metroaren obrak bisitatu ebazan, eta Aldundiaren jarrera «isiluneak baino ez dirala» salatu eban Geltokia Erdigunean plataformak.

Urtzi Otaegi, txapeldun berriz

Bizkaiko Belenisten Elkarteak Gabonetako jaiotzen txapelketa antolatu dau aurten be, eta Urtzi Otaegi galdakoztarrak irabazi dau etxeko belenen lehen saria, 18 urtetik beherakoak diran eta aldez aurretik sarituak izan diranen kategorian.

Itzulia, Galdakaotik apirilaren 9an

Euskal Herriko txirrindularitza lasterketarik ezagunenak, Itzuliak, hasiera eta helmuga Galdakao izango dau bere 2026ko etapetariko batean. Apirilaren 9an izango da, eta webgunean batu doguz ibilbidearen xehetasunak.

Galdakao, emakume zientzialakaz

Galdakaok Emakume zientzialariak kanpaina abiatu dau lehen aldiz herriko saltokietan. Horren baitan, herriko 14 establezimenduk euren erakusleihoak gai horren harira apaindu dabez. Informazio gehiago: BINKE.EUS.

Komoda Decoración, irabazle Gabonetan

Galdakaoko Udalak eta Gu Dendarik

Gabonetako Erakusleihoen

Lehiaketaren bigarren edizioa antolatu eben, eta Komoda Decoración denda izan zan irabazlea.

Merkatuko dirua, Mozambiquera

Mundu Bat elkarteak Gabonetako merkatu txikia antolatu eban abenduan

Galdakaon, eta bertan 1.360€ bildu ebazan. Dirua Namaacha Mozambique proiektuari emon deutso. Informazio gehiago: BINKE.EUS.

Atletismo taldearen arrakasta

Bizkaiko Pista Estaliko Txapelketa lehiatu zan Anoetan eta bertan Galdakao Atletismo Taldeak lau domina lortu ebazan. Irabazleen zerrenda ezagutu BINKE.EUS-en.

Geltokiaren obrak hasiko dira

Usansoloko Ospitaleko Metro geltokia eraikitzeko obrak apirilean hasiko dira, Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak baieztatu ebanez.

Altsasu-Galdakao

ARGAZKIAK: JON GOMEZ GARAI / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

Binke.eus

Paperetik harago, hauek dira

Binkeren webgunean irakurrienak!

Otsailaren 9an Erletxe industrialdera N-634 errepidetik sarbidea behin betiko itxi zen ibilgailuentzat eta BI-2713 errepidetik sartu behar dira.

Auzoak plataforma sortu zuen gehiengoak amaitutzat eman du proiektua, zinegotziek jardunean jarraitu arren.

Martxoaren 22an zen antolatzekoa

U113 Triatloi taldea Binakako

Duatloiaren hirugarren edizioa, baina atzeratu behar izan dute.

Galdakaoko Udal Gobernua «herriaren errealitateari buruzko eztabaida politikoari izkin egiten ari dela» salatu du Victor Trimiño PSE-EEko bozeramaileak.

Kategoria profesionalean debuta egingo du Oier Ibarretxe boxeolari galdakoztarrak martxoaren 14an. Borroka Bilbon izango da.

Gure herrietako aktualitatea:

Binke TV

Hauek dira argitaratutako azken bideoak Binkeren sareetan!

Leidu Irakurketa Taldearen txokoa

Erleen azken ziztada Erein, 2025 Kepa Iribar Elizegi

Goizean eguzki ta arrasti euri, martiko eguraldi». Arrasti gorriak, haize boladak, euria eta elurte dezente… bere onena ematen dabil negua. Udaberriaren esperoan, goxo-goxo zabalduko dugu hurrengo liburua: Kepa Iribar Elizegiren Erleen azken ziztada nobela.

Kepa Iribarrek narrazio bizia eskaintzen digu bere azken eleberri honetan, Bigarren Mundu Gerraren oroitzapenak eta itzalak, gaur eguneko argilunekin tartekatuz.

Getariako alde zaharreko kale estuetara bidaiatuko dugu. Donostiako olatu handien artean ibiliko gara eta Bidasoaren bazterretan ihesaldiak, bahiketak eta pertsonaien sekretuak ezagutuko ditugu Aitor Letamendia detektibearen eskutik. Iraganeko zauriekin borrokan dabilen pertsonaien bidez, hainbat gai agertuko zaizkigu: boterearen gehiegikeriak, beldurrak, elkartasunaren indarra, ultra eskumaren gorakada, migratzaileen tragedia, … Idazkera arinak eta gertaeren kateak hasieratik harrapatuko gaituzte. Nor da erlea? Ziztadari aurre egiteko gai izango ote gara? Goza dezagun liburua eguzki epelaren babespean!

BINKE

Proiektu honetarako lanean:

Argitaratzailea: Aitu elkartea.

Zuzendaria: Jon Gomez Garai.

Erredaktorea: Irati Alonso García.

Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.

Argazkilariak: Ander Elordui eta Peio Zamalloa.

Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.

Ekarpen taldea: Joseba Uranga, Igor Amarika, Jaime Zubero, Asier Balentzia, Leire Eskabel, Ainhoa Uriarte, Aitor Zelaia eta Unai Atutxa.

Ilustratzailea: Karmele Gorroño, Irrimarra.

Inprenta: Comeco Gráfico, Zamudio.

Banaketa: Joal Express eta Correos.

Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.

Lege Gordailua: BI-41-2016

ISSN: 2444-9385

Proiektu hau posible

egiten dute:

Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.

Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia, Click&Click elkartea, Leidu taldea eta Bagabiz euskara elkartea.

Argazkilari kolaboratzaileak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz eta Julio Legarretaetxebarria.

Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.

BINKEk ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzukizunik.

Harremana: 680 74 32 11 info@binke.eus

Jarraitu BINKEren edukiak zure gustuko sarean!

Babesle ofizialak:

Antzerkia

Otsailak 19, eguena

Metrokoadroka kolektiboa

Bi baso bat ur

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 19:00 Sarrera: 4,5-6€

Otsailak 21, zapatua Markeliñe

Hodei guztien gainetik

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 18:00 Sarrera: 4-6€

Otsailak 28, zapatua

Zig Zag Danza Mimesis

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 17:00 eta 18:30 Sarrera: 4-6€

Martxoak 1, domeka

Tanttaka Teatroa

Desobedienteak 18/98

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 19:00 Sarrera: 9-12€

Martxoak 7, zapatua

Marie de Jongh

Kimu

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 18:00 Sarrera: 4-6€

Martxoak 13, barikua

Isabel Vázquez

Zambra de la buena salvaje

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 20:00 Sarrera: 9-10€

Ikastaroa

Otsailak 27 eta 28

Kirol argazkigintza tailerra

18:00 eta 11:00 Galdakaon

Hitzaldia

Otsailak 23, astelehena

Jeronimo Lopez geologoa

19:00 Torrezabal Kultur Etxean

Irakurketa taldea

Martxoak 9, astelehena

Erleen azken ziztada

18:30 Peña Santa Cruzen

Mendia

Martxoak 15, domeka

Urnieta/Andoain-Buruntza (441 metro)

08:00 Galdakaotik

Martxoak 22, domeka

Puerto de Los Tornos-Zalama-San Pelayo

08:00 Galdakaotik

Irteerak

Otsailak 20, 21 eta 22

Bakeirara eski irteera

18:45 Galdakaotik

Martxoak 13, 14 eta 15

Bakeirara eski irteera

18:45 Galdakaotik

URTEBETETZEA

Martxoak 22

Jon

Zorionak Jon!

Disfrutatu bizitzak ematen dizun momentu bakoitzaz...

Ilargiraino eta buelta... Maite zaitugu Jon!!!

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
BINKE 112 Otsaila 2025 by BINKE - Issuu