BINKE 097 urria 2024

Page 1


«Askoz errazagoa da

ikasleak gobernatzea ardiak baino»

97. zenbakia • 2024ko urria
BITTOR BENGOETXEA ARTZAINA ETA IRAKASLEA

«Betidanik izan dot animalienganako maitasun handia»

TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA

ARGAZKIAK: JON GOMEZ GARAI

Altamira auzo galdakoztarrean bertan jaiotako azken herritarra da Bittor Bengoetxea, Galdakaoko eta inguruetako artzairik ezagun eta maitatuena. Zizurkilgo Fraisoro Eskolan dabil irakasle nekazaritza gaietan, duela 43 urtetik, baina artzain-txakur txapelketetan parte-hartze nabarmena izateagatik da gure inguruan batez ere ezagun. Bere jarduna eta ibilbidea gehiago ezagutzeko Altamira auzoan geratu gara berarekin.

Artzain profesionala zarela esan daiteke? Ez, ez naz artzaintzatik bizi, nire irakasle lanetik baizik. Artzaintza niretzako zaletasuna da, orain 24 urte hasitakoa. Artzain-txakur txalpelketak ikustera joaten nintzan aurretik be eta betidanik izan dot animalienganako maitasun handia.

Ikusten duzu gaur egun badagoela honetatik bizitzerik? Bai, baina beste sektore asko moduan ez dago bere momenturik onenean. Gaztaia eginda da artzaintzatik bizitzeko modu bakarra, bestela ez da ekonomikoki bideragarria ardiak izatea.

Irakasle zarela esan duzu. Zer irakasten duzu? Irakasgai bi emoten dodaz. Batetik, Nekazaritzako Makineria Txikia Maneiatzea eta Mantentzea, eta bestetik Ohitura Fitosanitario Onen erabilpena.

Zein adinekoak dira zure ikasleak? Gehienak 17-18 urtegaz hasten dira gradua ikasten baina badagoz beste ikasketa batzuk daukiezan pertsona nagusiagoak be, gure eskolara etortzen diranak.

Ikasle gazteak izateak esan nahi du nekazaritzak baduela etorkizunik? Bai, erabat. Guk beti daukaguz klaseak beteta eta Bizkaiko eta Arabako kanpusetan be nekazaritzagaz lotutako ikasketak egiten dauan hainbat eta hainbat ikasle dago.

Nondik datorkizu nekazaritzarekiko duzun maitasuna?

Altamiran jaio izanak eragin handia izan dau eta ni betidanik ibili naz txakur eta ardi artean. Maitasun honegaz jaio nintzala esango neuke.

Asko aldatu da ardiak zaintzeko modua, hasi zinenetik? Bai. Aldaketa handiena garbitasun aldetik egon da. Elikadura be, ardiek jaten dabena ezbardina dalako, baina batez be garbitasunak aldaketa handia izan dau. Lehen, esnea eskuz biltzen zan eta horrek bakteria asko uzten ebazan eskuetan eta, noski, esnean bertan. Gaur ordea, teknologiaren bitartez bakteria horreik saihestu daikeguz eta esnea garbiago urtetan da. Gainera, atara ostean beste filtro asko igarotzen dauz gurera heldu arte.

Zenbat ardi dauzkazu gaur egun? Artzain batek ez dau inoiz esaten zenbat buru daukazan, tradizino bat da. Nik gaur egun 17 «inguru» daukadaz! (barreka)

Diferentziarik dago ardi beltzen eta zurien artean?

Artaldean ardi baltzak egoteak arrazoi zehatz bat dauka: kontaketea. Ardiak zenbatzean, guztiak zuriak badira zailagoa da begirada arin batean konturatzea batan bat falta dala. Baina batan bat baltza bada, eta hori falta bada, seguruenik beste batzuk beragaz egongo dira eta holan konturatu gaitekez artaldean ez dagozala guztiak.

Bittor

Bengoetxea Aberasturi 1963, Galdakao

Galdakaon egin zituen derrigorrezko ikasketak eta ondoren Zizurkilgo Fraisoro Eskolara joan zen, langilezain agronomoa izateko ikastera. Horren ostean, han hasi zen irakasle eta 43 urteren ondoren Fraisoro Eskolan irakasten jarraitzen du. Herriko artzainik ezagunena da Bengoetxea eta artzain-txakur txapelketetan parte hartzen du sarri. Espainia mailan bigarren postua lortu zuen duela urte batzuk.

Ardiak gobernatzeko ezinbestekoa da txakurra, batez be mendian Ardi baltzek kontaketa egiteko balio dabe, batan bat galduta dabilen jakiteko

Ardiak zuk eskilatzen dituzu? Azken urteetan nik egin dot, iaztik izan ezik. Lagun bat ekarten dot hona eta berak egiten dau. Lehen etxez-etxe joaten nintzan besteen ardiak be eskilatzera, ezer kobratu barik. Gustatzen jat!

Noiz eskilatzen dira ardiak? Lehen San Juanetan egiten zan, urtean behin, baina orain artzain onek urtean birritan eskilatzen dabe.

Zer da zailagoa ardiak ala ikasleak gobernatzea? Askoz errazagoa da ikasleak gobernatzea! Ardiak gobernatzeko txakurraren laguntza behar dot! (barreka)

Ardiak gobernatzeko beraz, ezinbestekoa da txakurra? Bai, noski. Jaten emoteko, leku batetik bestera mugitzeko, eta batez be mendian egoteko, ezinbestekoa da txakurra, berak gidatzen dau artaldea.

Beti izan dituzu txakur berdinak? Ez, beti izan dodaz Euskal Artzain Txakurrak eta orain aldiz Border Collie arrazako lau daukadaz: anai-arrebak eta emearen seme-alaba bi.

Artzai Txakur Txapelketatetara beti eramaten duzu

Ez dot inoiz sentitu animalien kontrako tratu txarrik emon dodanik

13.000 km. egin nebazan 16 egunetan motorrean, lagun bategaz batera

Zelan aukeratu daiteke txakur egokia? Jaiotzen danetik ikusi leike artzaintzarako balio izango dauan ala ez. Ezkutatzen dan txakur bat adibidez ez da gidari ona izango. Horretarako bizia izan behar da, asko mugitu behar da.

Animalien ongizatea eta eskubideak oso presente daude gaur egun. Horrek eragina du zure jardunean? Noski. Gaur egun kontrol asko dago eta arauak errespetatu behar dira, bestela isunak izango dozuz eta ez dozu kalitatezko produktuak egitea lortuko. Aldiro etortzen da gizon bat azterketak egitera eta imajinatu leikezun moduan, duela urte batzuk hori ez zan gertatzen.

Zuk sentitzen duzu animalien aurkako tratu txarrak ematen duzunik? Ez, inondik inora be. Nik animaliak maite dodaz eta ahal dodan bizitza onena izan dagien saiatzen naz egunero. Txakurrak adibidez nigaz bizi dira eta mimo handiz zaintzen dodaz.

Jende askok ardiekin lotzen du 'Bittortxu', baina bestelako esparru batzuetan ere abila zarela badakigu! Bizikletan asko ibiltzen nintzan, eta baita korrika be! Maratoiak egin dodaz, munduko onenetarikoak ganera! New Yorkeko, Bostoneko, Sevillako, Parisko, Atenaseko, Lisboako eta beste leku askotako maratoietan parte hartu izan dot!

Motorrean ere aritzen zinen, ezta? ETBn 26 urte egin dodaz, nire motorrean txirrindularitza lasterketetako kameralariak eta esatariak eroaten. Baina nire kontu be astakeriren bat egin izan dot motorragaz: orain hamar urte inguru Europako muturrera, Finlandiara, joan nintzan motorragaz. Osloko aireportuan lagun bat hartu eta hortik Fiordoetara abiatu ginan. 13.000 kilometro egin genduazan 16 egunetan. Egunero 1.500 kilometro inguru. Itzela izan zan! •

Arin-Arin!

Asteko egun gogokoa? Astelehena.

Herriko txoko gustukoa? Altamira.

Liburua ala tablet-a? Liburua.

Pelikula bat? Babe, el cerdito valiente.

Ez duzu onartzen… Naturala ez izatea.

Zoriontsu egiten zaitu… Maitatua sentitzeak.

Plater bat? Txuleta.

Deskribatzen zaituen berba? Naturala.

Herrian zer kenduko zenuke? Ezer ez.

Eta zer berria jarri? Abere gehiago.

Euskarazko berbarik politena? Osasuna.

Zure ametsetako bidaia? Eskoziara bueltatzea.

Berba egin ala entzun? Entzun.

Zure mesanotxean ezin da falta… Artzaintzari buruzko liburu bat.

Abesti bat? Txoriak Txori, Mikel Laboarena.

Aginke!

Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak

«Aldaketa klimatikoagaz gaztainak baino, izozkiak saldu beharko dodaz»

GALDAKAOKO KASTAÑEROA

Olentzeroren frankizia

Sarean arrantzatua

Ba al zenekien...

«Ama, aita, ahal dut txutxe bat erosi?» dela barikuetako esaldirik errepikatuena?

98

Olabarriko gasolindegi abandonatuak eman zuen azken prezioa 98 pezetakoa izan zan litroko. Geroztik ez du beste preziorik izan.

Txiste txarra

— Dirua daukot behingoz A4 bat erosteko!

— Ostras! Audi bat?

— Ez, folio bat.

Arrapala mekaniko eta igogailuetarako eskuliburuak

Igogailu eta arrapalak erabiltzen dituzten herritarrek askotan ez dakite zertaz hitz egin beste erabiltzaileekin. Laguntzeko asmoz, Udalak eskuliburu batzuk banatuko ditu eguraldia, politika edota azken txutxumutxuak proposatuz hitz egiteko gai gisa.

Gangurenek matxeteak oparituko ditu urteurrenean

Duela urte batzuk Ganguren Mendi Taldeak herriko ibilbide ezberdin asko seinalez ondo markatu ondoren, bide horietako asko orain sasi eta belar luzeez izkutaturik daude. Garbiketan laguntzeko, matxeteak banatuko ditu elkarteak.

Fisioterapia sustatu nahi du Galdakaoko Udalak

Galdakao «tentsionatutako herri» izendatzeko izapidea kudeatzen den bitartean, Iñigo Hernandok zuzentzen duen Udalak fisioterapia zentroak irekitzeko laguntzak emango ditu, tentsio horiek erlaxatzeko helburuarekin.

Hilabete honetako sarituak Iraileko saridunak

Amaia Diez Iturralde

Jabi Pujana Sanchoyerto

‘EMDLM. Mundu guztietan onena’ obra ikusteko bina sarrera irabazi dituzte.

Martin Amarika (ezker) eta Olatz Lezeta (eskuin) Binkekideak On Kafe kafetegiko Ibanekin, produktu sorta bana jasotzerako orduan! Zorionak eta on egin!

Zuk ere Binkekide izan gura dozu?

Eman zure babesa urteko 39 € ordainduta

Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:

1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus

2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.

IZEN-ABIZENAK:

HELBIDEA:

NORTASUN AGIRIA:

KONTU KORRONTEA:

3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!

Herri lasterketa

ARGAZKIAK: ANDER ELORDUI / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

Dirulaguntzak Galdakaon

Merkataritza sustatzeko dirulaguntza berriak emango dira

TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA

ARGAZKIA: GALDAKAOKO UDALA

Galdakaoko Udalak herriko merkataritza «indartzeko» neurriak jarri ditu martxan. Besteak beste, dendarik ez dagoen auzoetan oinarrizko saltokiak zabaltzeko dirulaguntzak eskainiko ditu, eta baita paisaia «euskalduntzeko» helburua dutenak ere. Hemen batu ditugu hauen nondik norakoak.

Irailaren 26an egindako osoko bilkuran herriko merkataritza txikia sustatzeko dirulaguntza berriak ematea adostu zuen Galdakaoko udalbatzak. Hauek aurkeztu zituen duela egun batzuk Galdakaoko Udalak, merkataritza «indartzeko» neurriak direla azpimarratuz. Iñigo Hernando alkateak «plangintza integral» baten barruan kokatu zituen neurriak eta auzoetan oinarrizko beharrak asetzea helburuetako bat dela adierazi zuen. Halaber, herria prestatuta egoteko plangintzaren zati bat dela nabarmendu zuen: «Ohiturak, bizitzeko moduak eta mugikortasun joerak aldatzen ari direla kontuan hartuta eta urte batzuk barru Metroa ere iritsiko zaigula kontuan hartuta, bertoko merkataritza sarea indartu behar dugu, prest izan behar dugu».

Monika Bailon Sustapen Ekonomikorako zinegotziak ildo berean aritu zen eta «etorkizunera begira» ari direla azpimarratu zuen, Metroak ekarriko dituen aukerak baliatzeko herria prestatzeko eta baita «hizkuntza paisaia euskalduntzeko» ere.

Hiru motatako laguntzak. Irekitze eta egokitze horietarako 82.000 euro banatuko dira lehen deialdian eta hauek dira dirulaguntzen ezaugarri nagusiak.

Batetik, dendarik ez dagoen auzoetan komertzioak zabaltzeko dirulaguntzak eskainiko ditu Udalak:

· Aperribai, Zuatzaurre, Tximelarre, Bengoetxe, Olabarrieta eta Urtebietan oinarrizko beharrak aseko dituzten auzoko dendak irekitzeko.

· Denda txikiei bideratua: autonomo gisa ari direnentzat edo 5 langile baino gutxiago dituzten enpresentzat.

Alokairuak ordaintzeko edo merkatal jarduerarako beharrezko inbertsioak egiteko:

– Alokairua: alokairuaren %50 ordaintzeko. Hilean gehienez 291,67 euroko laguntzak. 24 hilabete, gehienez.

– Inbertsioa: inbertsioaren %50 ordaintzeko. Gehienez, 3.000 euro. Zenbatekoa 3.300 eurokoa izan liteke, kasu hauetan: merkatal elkarte bateko kide izatea, irisgarritasun lanak egitea edo energia eraginkortasuna hobetzeko inbertsioak izatea.

Etorkizunera begira. Bestetik, komertzio guneetan dendak berritu, modernizatu eta hobetzeko dirulaguntzak ere emango ditu Galdakaoko Udalak:

· Erdigunean eta Urretan: Dendak berritzeko, irisgarritasuna hobetzeko, modernizatzeko eta erakargarriago egiteko.

· Denda txikiei bideratua: autonomo gisa ari direnentzat edo bost langile baino gutxiago dituzten enpresentzat.

- Inbertsioa: inbertsioaren %50 ordaintzeko. Gehienez, 3.000 euro. Zenbatekoa 3.300 eurokoa izan liteke, kasu hauetan: merkatal elkarte bateko kide izatea, irisgarritasun lanak egitea edo energia eraginkortasuna hobetzeko inbertsioak izatea.

Paisaia euskalduntzeko apustua. Azkenik, paisaia linguistikoa euskalduntzeko dirulaguntzak ere eskainiko ditu:

· Irudi korporatiboa, errotuluak, publizitatea edo web orriak euskalduntzeko.

– Euskara hutsezkoetan gastuaren %50 ordainduko da,

Helburua herriko merkataritza txikia indartzen jarraitzea da Dirulaguntzak urte amaieran erabilgarri izatea aurreikusi du Udalak

gehienez 350 euro.

– Euskaraz eta gaztelaniaz egindakoetan, gastuaren %30 ordainduko da, gehienez, 175 euro.

Denda txikiei bideratua: autonomo gisa ari direnentzat edo bost langile baino gutxiago dituzten enpresentzat Galdakaoko Udalak dirulaguntza hauek urte amaiera alderako erabilgarri izatea aurreikusi du. •

Gure berbaz

MANU ETXEBARRIA AYESTA

Gorueta edo ardazketa

Behin urriraz gero, egunak laburtuz doaz eta gauak luzatuz. Gure baserrietan iluntzeak etxe barruko lanetararako aprobetxatzen ziran. Lanetariko bat, gorueta edo ardazketa zan eta gehienbat andrazkoen lana sutondo inguruan. Gorua zein ardatza, biak ziran haria egiteko, linoagaz zein artileagaz. Lan hau sukaldeko sutondoan egiten zan, normalean norbere etxaldean eta auzune handietan taldeka be bai inon diran kontu eta kantuei ekinez. Goazen kontu bat aipatzera. «Behin, goruetan ebilen andrazko bati, katu baltz bat agertzen ei jakon gauero. Senarrari kontatu eutsan eta hurrengo gauean senarra andra jantzita geratu zan goruetan. Bajatorko katu baltza eta badinotso: Zer? Gizona eta goruetan? Eta gizonak erantzun: katua eta berbetan? Hartzen dau surteko ilinti gori bat, jo katu baltza eta ospa egin eutsan alaurika. Hurrengo egunean auzoko bat aurpegia erreta agertu ei zan, danen harridurarako». Goazen kantura. Horra hor 'Oi Pello Pello' abesti Baxe Nafartarra, R.M. de Azkuek jasoa Cancionero Popular Vascon, Aita Donostiaren laguntzaz. Gaur egun, gorueta edo ardazketa galdu da baina abestia daukagu egintza hori gogoratzeko.

Barikupasa bueltan!

Bueltan da Barikupasa, Gau Beltza gai hartuta. Urriaren 25ean izango da udazkeneko lehen saioa, arratsaldeko 17:00 eta 18:30 artean, Gandasegi Ikastetxeko arkupeetan. Gau Beltza egun gutxitara izango denez, bi gune prestatuko dira, 3 eta 11 urte bitarteko umeak eta euren gurasoak elkarrekin aritzeko: batean, aurpegiak margotuko dituzte; bestean gune sentsorialaz gozatu eta eskulanak egiteko aukera izango dute.

Barikupasa hilero egingo da, salbuespenak salbuespen, hilaren azken ostiral arratsaldeetan. Era askotako jarduerak antolatuko dira, eta elkarrekin euskaraz hitz egiteko aukera emango diete haurrei eta gurasoei. Bagabiz Euskara Elkarteak eta Argizai Elkarteak, Galdakaoko Udalarekin elkarlanean, zenbait ekimenen bitartez guraso eta haurren arteko harremanetan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin sortutako egitasmoa da Barikupasa.

Izan ere, eskola-orduetan egindako lanaz gain etxean, kalean, aisian, kirolean eta egunero garatzen diren bestelako jardueretan ere euskararen erabilera indartu nahi da. Hortaz, aktibazio-ekimena da Barikupasa, haur eta helduen arteko harremanaren hizkuntzapraktikak alda daitezen eta euskara gehiago erabili dadin.

Gogoratu Ludotekak itxita izango direla Barikupasa egiten den egunetan. Aukeran duzue Barikupasa, bertaratu zaitezte eta gozatu!

Galdakanoko alkateak: foruak edo hil

Espainiako historiografian Gerra Karlistak esaten zaienei, Foru-Gerrak deitu beharko litzateke euskal historiografian, herri osoa (liberal zein karlista), gure legeak eta ohiturak defendatzeko altxatu baitzen, hau da, Nabarrako Estatuari zegozkion administrazioeredua eta legedia defendatzeko, eta ez errege edo erregina atzerritar bat jartzeko.

Lehen Gerra Karlista 1833tik 1839ra bitartean izan zen, Karlistek porrot egin zuten eta Foruen parte bat berehala kendu ziguten, guztia Madrilen zentralizatzeko asmoz. Hala ere, gure herriak ez zuen amore eman, 1841ean Gernikan udalerrien Bizkaiko Batzar Orokorrean gertatutakoa lekuko. Bertan, korrejidoreak, Bizkaiko

Jaunaren ordezkari koloniala (Espainiako erregea ere zena), Foruak gutxi batzuk nahi zutela esan zuenean, udalen ordezkari guztiek ahots batez erantzun zioten:

-Guztiok, guztiok!

Orduan, Maroto jeneralarekin batera «Bergarako besarkadan» traidoretzat jotzen den Simón de la Torre jeneral Larrabetzuarrak, hitza hartu eta erantzun zien beldurtzen saiatuz:

-Zer egingo dugu gobernuak hogeita hamar edo berrogei mila gizon bidaltzen badizkigu, matxinatutzat jota?

-Hil! hil!

Galdakanoko alkatearen eztarritik irten zen lehen oihua, baina gainerakoek ere goratu zuten. Handik urte batzuetara, Bigarren Foru-Gerra hasi zen ia Hego Euskal Herrian soilik, gerra hura ere galdu zuen herri honek eta ondorio latsak ekarri zituen, gaur artekoak: Foruak ezabatu zizkiguten eta kanpotar legegileen esku gaude, autonomia eskasa daukagu gure beharrak asetzeko, geroztik, gure hizkuntza zein kultura gainbehera eta jazarriak darraie.

AITZOL ALTUNA ENZUNZA Lehoinabarra

Triatloi Txikia

ARGAZKIAK: UGAITZ AGUILAR / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

Duatloi Inklusiboa

ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

Españakeriak

Berriz ere, Espainiaren zainik ilunena aurkitu dugu. Norbaitek euskal presoen izaera politikoa frogatzea planteatuko balu, nekez egingo luke Espainiako eskuinak baino hobeto, komunikabideen eta «betiko» pentsamendu-korronteen guruen eskutik.

Euskal presoekin mantentzen duten salbuespena beti izan direnaren erakusle da: preso politikoak. Bizitza salbuespenezkoa izan da beti motibazio politikoagatik preso dauden pertsonentzat, bai segurtasun goreneko espetxeetatik, bai gainditutako sakabanaketapolitikatik, bai edozein presok izan beharko lukeen espetxe-bideari eta bide juridiko arruntari jarritako oztopoetatik.

Torturarik izugarrienak justifika zitzakeen Espainia ilun hartan, biktimak «merezi bazuen», ahaleginak egiten zituzten esateko baietz, preso arruntak zirela. Eta, hala ere, euren eskubideak eta senide eta lagunenak urratzen zituzten salbuespenezko tratamenduak jasaten zituzten.

Kontraesan hori agerikoa izan da dozenaka urtetan, eta min handia eragin die presoei eta senideei. Bizitzak, kalte psikikoak eta fisikoak, benetako estortsio ekonomikoak... hamaika neke.

JOSE INAZIO BASTERRETXEA POLO

Gatazka honetako eragileek, presoek barne, urteak eman dituzte ahaleginak egiten salbuespenak eta baita asko sufritu duten hirugarrenei egindako kalteak atzean uzteko. Baina egiaztatu dugu Espainiak berdin jarraitzen duela, ilun.

Europako legediaren transposizio batek aitortzen dio edozein presori beste herrialde batzuetan betetako kondena-denbora. Aplikazio horrek euskal presoei mesede egiteak eta zigorra betetzeko data hurbiltzeak normaltasunaren aurkako aldarri iluna eragin du.

Kosta ala kosta, ohiz kanpoko zigorra aldarrikatzen dute, Europako edo berdin da nongo legedien gainetik. Euskal presoek salbuespenezko linbo batean egon beharko lukete, non denak balio duen, euren eskubideak izan ezik. Eta gero, politikari horiek beraiek demokrazia eta giza eskubideak irakasten dizkiete hirugarren herrialdeei... hamaika ikusteko jaioak gara! Zer ez da gertatuko egun ez oso urrun bateanfrogatzen bada euskal preso asko espazio ilunetan egindako deklarazioetan oinarrituta zigortu

Berriz ere, Espainiaren zainik ilunena aurkitu dugu

Iritzia

Kosta ala kosta, ohiz kanpoko zigorra aldarrikatzen dute

Erretratuak

dituztela, non tratu txarrak eta torturak justifikatzen ziren «merezi zutelako!» Ikertu gabeko torturak eta tratu txarrak. Kardiologoak eta psikiatrak presta daitezela, orain Europako lege baten transposizio soil baten aurka ari diren horiei arreta emateko.

Ane Alonso Vaca Galdakao, 1999

Mikropigmentazioaren munduan hasi zen eta sektorean lan egiteko aukera eman zioten hainbat ikastaro egin zituen. Bat-batean ordea, tatuatu nahi zela konturatu zen eta mundu honetan hasteko aukera sortu zitzaion. Urtebete eman zuen lerro mehea egiten, beste estilo batzuk aztertu nahi zituela jakin zuen arte. Gaur egun, hiru hilabete daramatza San Mames aurrean kokatutako Anonymus izeneko estudioan. Bere estilo gogokoenak errealismoa eta neotradia dira, eta asko gustatzen zaio kalko batetik abiatzea, edonork ulertzen ez duena, eta ikustea nola ateratzen dituen bolumenak, argiak, itzalak... Horrela, bere inspirazio nagusia iturria eguneroko bizitza da.

Oinarin, Euskal Herriko Dantzari Egunean

Euskal Herriko Dantzari Egunaren edizio barria antolatu zan urriaren 4an, Karrantzan. Euskal Herri osotik etorritako mila

dantzaritik gora aritu ziran Bizkaiko udalerriaren Pozalagua agertoki ederrean, eta horien artean 40 usansolotar inguru joan ziran Oinarin Dantzari Taldearen ordezkari. Informazio gehiago ezagutu leike BINKE.EUS-en.

Atienza, Besarkada Saria

Urriaren 2an XX. Besarkada Sariak banatu ebazan Euskal

Aktoreen Batasunak eta sarituetako bat Itziar Atienza galdakoztarra izan zan. Atienzak aurtengo Besarkada Saria jaso eban telebista kategorian.

Leire Olano, Mihiluze saioan

Leire Olano usansolotarrak euskaragaz jolastuz dirua irabaztea helburu daukan Euskal Telebistako Mihiluze saioan parte hartu eban, bere lagun Olatz Del Molino sestaotarragaz batera.

OINARIN

Zainduz programa, martxan barriz

Ikasturteari ekin deutso Zainduz programak be, menpekotasuna daukien pertsonen zaintzaz arduratzen diran senideei laguntzeko egitasmoak.

Dantza sustatzeko egitasmoa

Galdakaoko Udalak, Andra Mari Dantza Taldeak eta Aiko taldeak ‘Lumak dantzan’ egitasmoa jarri dabe martxan. Honen helburua galdakoztarren artean dantza sustatzea da eta adin guztiei zuzendutako ikastaroak eskainiko dabez.

Haurren Kontseiluaren bilera

Haurren Kontseilua «umeen begirada udal politiketara eramateko helburuz» sortu zan Galdakaon duela urte batzuk. Urriaren 15ean osatu eben ikasturteko taldea.

Kala Studio proiektu barria

Zuriñe Gutierrezek eta Nagore de la Torrek Kala Studio proiektua martxan jarri dabe Galdakaon. Besteak beste, pintura, buztina eta josteko tailerrak eskaintzen dabez.

Aurrekoetxea zendu zan

Galdakaogaz lotura pertsonal eta politikoa izan dauan Txomin Aurrekoetxea politikari ohia hil zan irailaren 29an. Eusko Legebiltzarreko parlamentari izan zan urte luzez.

Txulalai talde barria eratu dabe

Kantu Kolore talde galdakoztarrak agur esan eban urte hasieran. Honen ostean, taldearen kide ziran Mikel Leibarrek eta Iñigo Agirrezabalak Txulalai talde barria eratu dabe, Argiñe Belakortu usansolotarragaz batera.

Etxebizitzari buruzko bilera

Eremu tentsionatua izendatzea eskatu eutsan

Galdakaoko Udalak Jaurlaritzari. Gai honen inguruan aritzeko, Iñigo Hernando alkatea Bizkaian baldintzak betetzen dabezan udalerrien ordezkariekaz batu zan.

Muguru parkea konpontzeko lanak

Urriaren 11n hasi ziran Muguru parkeko kolunpioak konpontzeko lanak, eta ondorioz hiruzpalau astez jolasparkea itxita egongo da. Kolunpioak margotu, zorua aldatu eta txirrista bere osotasunean aldatu egingo dabe.

Hondakinen bilketa

Kolitza Mendi kalean Kolitza Mendi kale galdakoztarrak be, udalerriaren erdiguneko gainontzeko kale askok bezala, aurki ezagutuko dau lurrazpiko hondakinen bilketa sistema barria.

Musika Bizianen X. edizioa

Galdakaoko X. Musika Bizian jaialdia urriaren 25ean eta 26an antolatuko da. Aurten Ipar Irlanda, Man irlak, Galizia eta Herrialde Katalanak izango dira protagonista, Euskal Herriko ordezkariekaz batera, urtero lez.

Euskara sustatzeko bideoa

«Euskara modu erosoan ikasiko dozula irudikatzeko», ‘spot’ itxurako bideoa grabatu dabe Galdakaoko Barandiaran AEK euskaltegikoek. Bideoa ikusi BINKE.EUS-en.

Geltokia eskatzeko manifestazioa

Ehunka usansolotar herriko erdigunean Metro geltokia ezartzea eskatzeko batu ziran urriaren 5ean, Usansoloko kaleetatik zehar egindako manifestazioan.

Karlos Aretxabaleta, idazlea

«Opari ederra izan da proiektu honetan murgiltzea»

TESTUA: IRATI ALONSO GARCIA

ARGAZKIA: JON GOMEZ GARAI

Karlos Aretxabaleta

Arrigorriaga BHIn dabil euskara irakasle baina idazlea ere bada. Bere azken lanean, 'Izarrak eta haitzak', hitzak eta mendizaletasuna batu ditu, pertsona ezagunekin izandako solasaldien bitartez. Berarekin hitz egin dugu liburuaren inguruan gehiago sakontzeko.

Ruandan jaio arren, Galdakaon bizi da gaur egun Karlos Aretxabaleta eta Arrigorriaga BHIn dabil euskara irakasle. Geletan ematen ditu orduak eta orduak baina baita mendian ere, bere zaletasuneko bat. Hain zuzen, naturarekiko duen maitasun honetatik sortu zen bere azken liburua idazteko ideia. Irakasle izateaz gain, idazlea da 'Txapel' eta bere azken lanean natura eta hitzak batu ditu. 'Izarrak eta haitzak' izenpean, Edurne Pasaban, Pou anaiak edo Alex Txikon bezalako pertsona ezagunekin izandako solasaldiak batu ditu Aretxabaletak.

Nola sortu zen liburu hau idazteko ideia? Beste galdera batekin erantzungo dizut lehendabizi: «Zergatik idatzi maite dudan horri buruz?» Mendiak eta eskaladak on egiten didate. Gaizki nagoenean suspertzen naute, bakea behar dudanean lasaitasuna eskaintzen didate. Bestalde, mundu honetan murgilduta ibili naiz, neurri handi batean, ahal izan dudalako. Aberatsa naiz zentzu horretan. Alegia, ez naiz literaturaz bizi, ez naiz oso ezaguna mundu honetan eta ez dut espektatiba argirik idazle ibilbidearekiko, bada, neure gogoei kasu egitea erabaki nuen eta pasioari heldu nion beste behin; mendiari.

Zergatik jarri diozu liburuari 'Izarrak eta haitzak' izenburua? Gaston Rebufat alpinista frantsesak idatzitako 'Etoiles et Tempêtes' liburuak asko markatu ninduen bere egunean. Mendiko-literaturari dagokionez irakurri nuen lehenengoetarikoa beharbada. Nik moldatu nuen, eta bide batez iradokitzailea iruditu zitzaidan alegoriari ere lekutxoa egin nion, izartzat baitauzkat liburuan ageri diren pertsona eta lagun asko.

Edurne Pasaban, Pou anaiak, Alex Txikon... Hainbat pertsona ezagunekin ibili zara solasean. Nola aukeratu zenuen norekin izan tartetxo hauek? Tira, lehendabizi zerrendatxo bat egin nuen, zirriborroa, eta bertan mendian izandako lorpenez gain, euskal gizartean edota munduan zehar mendizaletasunaren eta gizatasunaren balioak barreiatu dituzten pertsonak aintzat izan nituen. Euretariko batzuk laguntzat nituen hasiera-hasieratik, zorionez, eta beste batzuk bidean egin ditut. Bestalde, eta oker ez banabil bi irizpide eman nizkien: batetik, gazteak mendizaletasunera eta euskal literaturara hurbiltzeko modu polita izan zitekeela; nahiz eta gero gaztelaniara ere itzuli den. Eta bestetik, lorpen indibidualetatik kanpo, nahiago nuela pasadizo bereziak eta «arruntak» jasotzea. Gogoan dut batzuei, laguntza modura, esaten niela ea zer pasadizo kontatuko lioketen 16 urteko neska edo mutil bati.

Nork harritu edo liluratu zintuen gehien? Guztiek liluratu ninduten erabat, bakoitzak bere erara, noski. Juanjo Sansebastianen gertutasuna, Iker Arroitajauregiren sotiltasuna, Ekaitz Maiz eta Imanol Amundarainen laguntasuna, Irati Andaren epeltasuna, Iñaki Marko eta Itziar Zabalaren konplizitatea, Edurne Pasabanen eztitasuna, Zigorren eta Oihanaren umorea,.. guztiekin zorretan nago. Meritua eurena da, eta liburua ere eureri eskainia.

Zu ere mendizalea izanda, gustora egongo zinen

haiekin hizketan ezta? Bai, esan bezala opari ederra izan da proiektu honetan murgiltzea, hainbeste errespetatzen duzun pertsonengandik hurbil sentitzea...

Solasaldi hauetan izandako anekdotaren bat? Anekdota nahikotxo bizi izan ditut, bai. Behingoan Pou anaiekin elkartzea lortu nuenean —bide-deiez—, hara non, bakoitzak bere etxetik agurtu ninduen. Eneko petatea prestatzen zebilen, eta Iker Campus Board delakoan kristoren ariketa zailak egiten. Barreak egin genituen, eta bide batez Ikerren entrenamendu jasangaitzaren lekukoa izan nintzen. Beste pasadizo bitxi bat, sagardoz eta konplizitatez bustia, Arabako herri txiki batean bizi izan nuen, Alaitzan. Baina bertan jazotakoak jakiteko liburuko kapitulu bat irakurri beharko duzue: «Azken anarkista».

Liburu honen salmentaren bitartez lortutako irabaziak SOS Himalaya Fundazioari emango dizkiozu. Zergatik?

Argi nuen nonbaitera agindu nahi nuela. Ez nekien, ordea, desio hori publiko egin edo zer. Iñaki Ochoa liburu honetan lasai asko ager zitekeen alpinista zen, eta zoritzarrez ez dut inoiz berarekin mintzatzeko edo egoteko aukerarik izango. Bere ametsetariko bat Himalayan proiektu solidarioak garatzea zen —umezurztegia, eko-etxaldea, ospitalea…—, eta fundazioak bere ametsa egia bihurtzen saiatzen da urteanurtean. Bejondeiola fundazioari eta aski liburu saldu dadila hango proiektuak eta umeak hazten jarraitzeko. •

Binke.eus

Europar Batasunean betetako espetxe

zigorrak aintzat hartzeko erreforma onartu zuen

Espainiako Kongresuak eta galdakoztar biren zigorrak arindu ditzake.

Esteban Loroñok

Galdakaori herentzian utzitako 600.000 euro

Zuhatzu auzoko San

Andres adinekoen

egoitza berritzeko erabiliko dira.

Galdakao Bolei

Taldeak Superliga

2 mailara igotzea lortu zuten pasa den denboraldian eta liga honetan arituko dira aurten.

Paperetik harago, hauek dira Binkeren webgunean irakurrienak!

Memoria historikoa lantzen duen Galdakao

Gogora elkarteak Gurs kontzentrazio zelaira irteera antolatu du urriaren 26rako. Jabi Bilbaok gidatuko du.

Galdakaon erroldatuta dauden ekintzaileei eta herrian negozio bat sortzea pentsatzen ari direnei zuzendutako dirulaguntzak eskainiko dituzte.

Urriaren 1etik aurrera maiatzaren 31ra bitarte, auzoen arteko Galdabusak neguko ordutegia izango du, ordutegi aldaketa txikiekin.

Gure herrietako aktualitatea:

Binke TV

Romualda Zuloagaren omenezko murala egin dute Tximelarregoikoan.

Iskander Sagarminaga igerilaria Ipar Kanalaren erronka egiten saiatu zen eta honi buruzko hitzaldia eskaini zuen Eider Eibarrekin batera.

Hauek dira grabatu eta argitaratutako azken hiru bideoak Binke telebistan!

Izarok kontzertua eskaini zuen Torrezabalen eta berarekin izan ginen saioaren ostean.

Giro ederra izan zen Galdakaoko Triatloi Txikiaren hirugarren edizioan.

Leidu Irakurketa

Taldearen txokoa

Izarra eta haitzak

Sua edizioak, 2024

Karlos Aretxabaleta

Uda joan zaigu eta egunerokotasunak, atzera ere, irentsi gaitu; baina… gogoko tokian aldaparik ez!

Udagoienak ere baditu zeregin ederrak: perretxikoak eta gaztainak batu, euriaz eta hego-haizeaz gozatu, eta zelan ez, liburuak eskuartean ditugula momentu gozoez disfrutatzea.

Oraingo honetan, ia gazdakoztarra den Karlos 'Txapel' Aretxabaleta idazlearen 'Izarrak eta haitzak' liburua gomendatzen dizuegu. Eta, gainera, egilea bera izango da gugaz urriaren 21eko hitzorduan.

Aretxabaletak betidanik izan ditu gustuko mendia eta eskalatzea. Askotan bakarrik ibili da, eta beste askotan jende gehiagorekin eta, horrela, makina bat lagun ezagutu ditu bere eskalatzaile eta mendizale ibilbidean: Irati Anda, Alberto Iñurrategi, Edurne Pasaban, Alex Txikon…

Ezagunak diren pertsona horiekin eseri da egilea, garagardo bana eskuan dutela. Horrela sortu dira hitzak, hurbilak eta sentikorrak. Haien ondoan ibiliko gara oroitzapenetan murgilduta, urruneko zein hurbileko paisaietan gora eta behera, tristurak eta pozak, lorpenak eta porrotak konpartitzen.

Libururuaren salmentarekin lortutako diru guztia SOS Himalaya elkartera bideratuko du idazleak.

Proiektu honetarako lanean:

Argitaratzailea: Aitu elkartea.

Koordinatzailea: Jon Gomez Garai.

Erredakzioa: Irati Alonso García.

Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.

Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.

Ilustratzaileak: Irrimarra.

Inprenta: Comeco Gráfico.

Banaketa: Mediapost eta Correos.

Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.

Lege Gordailua: BI-41-2016

ISSN: 2444-9385

Proiektu hau posible egiten dute:

Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Edu Madina, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Antton Irusta, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.

Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia eta Bagabiz euskara elkartea. Argazkilari kolaboratzaileak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz , Julio Legarretaetxebarria eta Peio Zamalloa. Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.

Binke aldizkariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzunkizunik.

Harremana: 680 74 32 11 info@binke.eus www.binke.eus

Musika Bizian

Urriak 25, barikua

19:00 Taberna Ibiltaria, Santi Brouard enparantzatik

21:30 Brian Finnegan & Hunger of the Skin (Ipar Irlanda) eta Tapia eta Leturiaren kontzertuak, Iturrondoko karpan

Urriak 26, zapatua

12:00 Luthier Azoka eta musika erakustaldiak zein umeentzako tailerrak Iturrondoko karpan, eta kale animazioa Xistra de Coruxo (Galiza) eta Ad Libitum (Galdakao) taldeekin

19:00 Burrunba elektrotxarangarekin kale animazioa, Santi Brouardetik hasita

21:00 Tomas Gallister & Friends (Man irlak), Xavi Sarrià (Katalunia) eta Leihotikan (Euskal Herria) taldeen kontzertuak, Iturrondoko karpan

Erakusketak

Urriaren 17tik 22ra

Gazte Plazan

12:00-19:00 Ardanza parkean

Dokumentalak

Urriak 26, zapatua

Handbike dokumentala

19:00 Torrezabal Kultur Etxea

Antzerkia

Urriak 18, barikua

Khea Ziater

La sed del minotauro

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 20:00 Sarrera: 5-10€.

Urriak 19, zapatua

Canti Vaganti

Pinocchio, erdalniozko istorioa

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 18:00 Sarrera: 3-6€.

Urriak 25, barikua

Ane Pikaza&Gheada

MDLM. Mundu guztietan onena

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 20:00 Sarrera: 4-8€.

Azaroak 8, barikua

Chévere Teatro, Centro Dramático Nacional eta Teatre Lliure

Hellen Keller, a Muller Marabilla

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 20:00 Sarrera: 6-12€.

Azaroak 9, zapatua

Teatro Paraiso

Kutxartean

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 18:00 Sarrera: 3-6€.

Irakurketa taldea

Urriak 21, astelehena

'Izarrak eta haitzak'

18:30 Peña Santa Cruzen

Mendia

Urriak 20, domeka

Hoyufresnu (1.056 m) eta Mazo Grande ( 1.159 m)

08:00 Udaletxetik

Urriak 26-27

Techo de Zamora. Peña Trevinca (2.127 m)

07:00 Udaletxetik

Azaroak 9-28

Mendi Astea

19:30 Ganguren Mendi Taldearen egoitzan

Ikusmena eta entzumena Bizitza gehiago ematen diegu zure zentzumenei

Juan Bautista Uriarte, 19. GALDAKAO

Telefonoa: 94 456 59 54

WhatsApp: 688 856 690

Hauetan ere bagaude!

ikusmen eta entzumen zentroa

Joana

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.