
«Urrezko dominaren bila noa Parisko Joko Olinpikoetara»94. zenbakia • 2024ko ekaina OIER IBARRETXE BOXEOLARIA
«Urrezko dominaren bila noa Parisko Joko Olinpikoetara»94. zenbakia • 2024ko ekaina OIER IBARRETXE BOXEOLARIA
TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA ARGAZKIAK: OIER IBARRETXEK BIDALITAKOAK
Uztailaren 26tik abuztuaren 11ra bitarte Joko Olinpikoak antolatuko dira Parisen eta galdakoztar batek parte hartuko du hauetan: Oier Ibarretxe boxeolaria. 21 urteko gazteak Emilio Garcia estatubatuarraren kontra irabazi zuen Bangokek antolatutako aurreolinpikoetan eta honi esker Parisko Joko Olinpikoetan parte hartuko du, 63,5 kg azpiko kategorian. Esperientzia honen atarian boxeolariarekin hitz egiteko aukera izan du BINKEk helburuen eta bere ibilbidearen inguruan gehiago ezagutzeko asmoz.
Joko Olinpikoetarako hilabete bat falta da. Urduri? Ez. Beste txapelketa bat da. Mundial absolutu baten (Tashkent 2023) eta Europako txapelketa absolutu batean (Belgrado 2024) egonda nago, eta aurkariak berdinak dira. Diferentzia bakarra, nire pisuan hemen hogei boxealari bakarrik gaudela da, munduko hogei onenak. Hemen zozketak berdin dio, edozein aurkari ona da. Beste torneo batzuetan aldiz, hirurogei boxealari inguru egonda, zozketa apur bat errazagoa izan daiteke.
Zer izan da zuretzat Joko Olinpikoetarako sailkatzea?
Hamabi urte nituenetik nire helburua da. Egia esanda, nire planifikatutako zikloa Los Angeles 2028 zan, baina aukera bat izan dut eta lortu dut.
Presioa kudeatzera ohituta egongo zara baina kasu honetan, handiagoa izango da? Ez. Berdina. Gainera, 21 urte ditut eta aukera gehiago aurrerago. Presioa nagusiek dute, bere azken aukera baita zerbait garrantzitsua egiteko…
Dena den, ez noa Parisera argazkiak ataratzera, urrezko dominaren bila noa
Presioa gainditzeko gakorik dago? Ba gakoa ondo prestatuta joatea da, bai fisikoki bai mentalki. Ondo prestatuta sentitzen banaiz, lasai nago.
Zein emaitza da zure helburua Joko Olinpikoetan? Urrezko domina da nire helburua Parisko Joko Olinpikoetan.
Urrea ez lortzea porrrota izango litzakete? Ez, ez litzateke porrot bat izango, arrakastarako urratsak baizik. Hala ere, txapeldun olinpikoa izateko lanean ari naiz.
Norekin bidaiatuko zara Parisera? Nire taldearekin. Sei sailkatu gara: bost gizon eta emakume bat.
Prestakuntza berezia egiiten ari zara Joko Olinpikoetarako? Bai. Ekainaren 16tik 30era Sierra Nevadan altuerako prestakuntza egingo dugu beste herrialde batzuetako kirolariekin. Uztailaren 1etik 22ra aldiz, Nancy-n arituko gara, Errendimentu Altuko Zentro batean, Frantziako selekzioarekin eta beste batzuekin. Eta handik, Parisera.
Zer espero duzu ikastea esperientzia honetatik? Kirolari gisa ikasten eta hobetzen jarraitzea. Baina esan dudan bezala, ez dut esperientzia bakarrik biziko, domina horrengatik baizik.
Noiz hasi zinen boxeoan? Zortzi urterekin kick boxing egiten hasi nintzen, Ugao Txapeldunak klubean. Handik gutxira, GaldaKO Boxing kluba martxan jarri zen eta Galdakaon
Oier
Ibarretxe Conde 2003, Galdakao
Eguzkibegi Ikastolan ikasitakoa da Oier Ibarretxe galdakoztarra. Bertan zegoela hasi zen kirolean eta hasieran futbola eta boxeoa uztartzen zituen arren, azken honetan diardu gaur egun arrakasta handiarekin, Espainiako Selekzioko boxeolaria dela. Bere ibilbidean, besteak beste, Espainiako eta Europako txapelduna izan da, eta orain Joko Olinpikoetarako sailkatu da 21 urteko gazte galdakoztarra.
jarraitu nuen kick boxing egiten. Hala ere, eskuekin hobea nintzen, nabarmen, beraz 11 urterekin boxeoa bakarrik gelditu zen nire ariketan (baita futbola Galdakaoko taldean). Astero, futboleko lau entrenamentu eta boxeoko beste hainbeste nituen, eta asteburuan futboleko partidua… 14 urterekin futbola utzi eta boxeoa bakarrik egiten hasi nintzen. Urte horretan bertan Espainiako selekzioak deitu eta Murtziara bizitzera joan nintzen errendimendu altuko zentro batera.
Non aritzen zara orain? GaldaKO Boxing klubekoa naiz, baina Espainiako selekzioan nago eta orain Madrilen bizi naiz, Blume Errendimendu Altuko Zentroan. Bertan entrenatzen
naiz eta baita bizi ere.
Nolakoa da zure eguneroko entrenamendua? Egunero bi entrenamendu ditugu, astelehenetik larunbatera (biak barne): goizean fisikoa (erresistentzia edo indarra) eta arratsaldekoa tekniko-taktikoa da (boxeokoa espezifikoa).
Kolpeen beldur izan zara noizbait? Inoiz. Kolpeen beldur bazara, ezin zara boxeoan aritu.
Borroka bereziki gogorren bat gogoratzen duzu? Borroka gogor asko izan ditut. Oso txikitan, 14-15 urterekin
Ez naiz inoiz kolpeen beldur izan. Beldur bazara, ezin zara
boxeoan aritu
Hamabi urte nituenetik nire
helburua Joko Olinpikoetarako sailkatzea izan da
adibidez, ez nuen pisu minimoa ere ematen borrokatzeko, eta nire lehiak 4-5 kg azpitik ziren beti aukariaren alde. Borroka horiek oso gogorrak ziren. Pisua berdina izan dudanean, borroka gogor asko izan ditut ere, baina hoberen gogoratzen ditudanak, hurbilenak, salikapen honetakoak dira, Iranen kontra adibidez. Baina gogorrena USA-ren kontrakoa izan zen, Joko Olinpikoetarako sailkatu ninduena.
Eta asko disfrutatu duzun norgehiagokaren bat? Klasifikatorio honetako lau borrokaldiak. Oso oso ondo prestatuta heldu naiz eta asko disfrutatu dut lau borrokaldietan.
Boxeotik kanpo, zeintzuk dira zure zaletasunak? Asko gustatzen zait familiarekin eta lagunekin denbora pasatzea, edozer gauza egiten. Nahi dudan guztia ez ditut ikusten eta.
Orain Galdakaotik kanpo bizi zarela, zer botatzen duzu faltan herritik? Hori hain zuzen. Nire lagunak eta gurasoak falta botatzen ditut gehien.
Zaila da eliteko kirolaria izatea eta familia eta lagunekin egoteko tartea aurkitzea? Ez da batere erraza. Hasieran, oso gogorra da zure jendearekin ez egoten ohitzea, baina, urteen poderioz, ahalik eta hoberen eramaten ikasten duzu. Nire kasuan, sei urte dira etxetik kanpo, eta esan liteke ondo daramadala, baina lehen bi urteak oso gogorrak izan ziren. 14-15 urterekin joan nintzen etxetik, bakarrik, nire ametsa betetzeko. Ahalegin horrek guztiak merezi izan du sailkapenagatik bakarrik. •
Asteko egun gogokoa? Igandea.
Herriko txoko gustukoa? Nire etxea.
Liburua ala tablet-a? Liburua.
Pelikula bat? Torrente saga.
Ez duzu onartzen… Gezurra.
Zoriontsu egiten zaitu… Boxeoak.
Plater bat? Txuleta.
Deskribatzen zaituen berba? Esfortzua.
Herrian zer kenduko zenuke? Ez nuke ezer kenduko.
Eta zer berria jarri? Boxeoko gimnasio handi eta on bat.
Euskarazko berbarik politena? Maite.
Zure ametsetako bidaia?
Thailandiara itzuli baina turismoa egiteko.
Berba egin ala entzun? Entzun.
Zure mesanotxean ezin da falta… Txokolatea.
Abesti bat? Yo lo se.
Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak
SOR-PRESA
«Zatozte nigana eta Klarisen bizkotxoen errezetarekin batera konbentzituko zaituztetenazalpenak emango dizkizuet»
Beloradotik etorritako moja
Andra Marik antolatu zuen Zuberoako Maskaradako ikusleetako ia inork ez zuela ulertzen bertako dantzariek beraien zubereraz zer esaten zuten?
eguraldi eguzkitsua ate joka dugun honetan, berrogeita hamar mailako eguzkitako krema botatzea komeni da, zigala kolorea hartu nahi ez baduzue
Orain beroa egiten hasiko dala beti galdera bera egiten deutsot nire buruari... Zergatik ez dabez eraikinak portaleko materialarekin eraikitzen?
Galdakao Hollywooderako bidean dago
Metroaren etorrera dela eta Galdakaoko etxebizitzen prezioek jasan duten igoera ikusita, Etxebizitza Duinen Kolektiboak Usargoitiko magalean Hollywooden duten bezalako kartel erraldoia jartzeko proposamena luzatu du.
hizkuntza politika berdintasunerantz
Usansolok bere izena hizkuntza politikara egokitu beharko du eta horregatik, genero bazterketarik egon ez dadin, erreferendum berri bat deituko dute izena Usansolo, Usansola edo Usansole den erabakitzeko.
Txakurjabe batzuk ez dakite belar artifiziala eta naturalaren artean ezberdintzen. Hori azaltzeko, Euskadi eta Urki Kaleko bizilagunek iruditxoak jarriko dituzte faroletan, izan ere, animaliek «regalotxoak» belar artifizialean uzten dituzte.
Hilabete honetako sarituak Maiatzeko saridunak
Omer Amarika Orue
Eguzkiñe Gezuraga Barrena
Basoa tabernan bina pertsonentzako jatorduak irabazi dituzte.
Egoitz Ferreira (ezker) eta Lorea Atutxa (erdian) Binkekideak Kaiola Festibalerako bina sarrera jasotzeko unean. Zorionak eta eskerrik asko zuen babesagatik!
Eman zure babesa urteko 36 € ordainduta
Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:
1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus
2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.
IZEN-ABIZENAK:
HELBIDEA:
NORTASUN AGIRIA:
KONTU KORRONTEA:
3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!
ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS
MANU ETXEBARRIA AYESTA
Muskerra, politez, sano polita da, bere kolore berde eta urdinekaz.
Gaur egun, badakigu jakin bereno bakoa dana, baina lehenago, gure herrian ezjakintasunagaitik, bildur handia izaten jakon muskerrari ia-ia subeari bestekoa. Gure zaharren irakatsietatik dakigu muskerra dagoan lekutik hur subea ibilten dala eta kontuz ibilteko esaten euskuen, batez be, udako egun beroetan. Zergaitik ba orduan hainbesteko bildurra muskerrari? Ba, aiko. Gure zaharrei entzuten geuntsan, batez be, egintza txarren bat egin ezkero, muskerrak bernatik ausiki egiten ebala edo samara saltu eta barruan sartu. Haginok soltatu edo samatik aterateko komediak biziten ei ebezan. Kasurako, Gorbeialdean entzunda daukadanez, Bariku Santuz, eleizara barik labegurretan joan zan bati muskerrak haginka egin ei eutsan bernatik eta ezin soltatu ezelan be. Abadegana joan zan eta bedeikazinoa emoteaz gain, zazpi herritako kanpaiak joteko agindu eutsan. Agindu hori bete ebanean, amorruz beterik soltatu eta alde egin ei eutsan musker mantzin demonintruak. Herri-siniskera horregaz, zelan ez euki bildurra muskerrari? Bizitzan beti daukagu zer ikusi eta zer ikasi.
Galdakaoko Udalak hiri-udalekuak antolatu ditu uztailaren 1etik 26ra. Zerbitzuaren hartzaile izango dira Galdakaoko 4 eta 11 urte bitarteko neska-mutilak, eta proposatutako jardueren bitartez, hizkuntza ohituretan eta umeen arteko harremanetan sakondu gura da. Udalekuotan hezkidetza, integrazioa eta normalizazioa bultzatu gura da, eta ezintasunen bat duten pertsonen nahiz kulturara heltzeko ahalmen txikiagoa dutenen gizarteratzea eta normalizazioa sustatu.
Guraso edo tutoreentzako informazio-batzarrak:
2024/06/25 – Aperribain izena eman dutenentzat
Lekua: Aperribai HI
Ordua: 17:00 h
2024/06/27 – Gandasegin edo Urretan izena eman dutenentzat
Lekua: Gandasegi HIko areto nagusia
Ordua:
17:00 (euskaraz)
18:15 (gaztelaniaz)
Oharrak:
- Edukiera kontuengatik, parte-hartzaile bakoitzeko pertsona bakarra joatea gomendatzen da.
- Batzarretara joatea ezinezkoa balitz, antolatzaileekin harremanetan jartzeko modua jakinaraziko da, udalekuak hasi orduko.
Hizkuntza-eskubideak bermatzeko sortutako Hauspotu zerbitzuak jaso ditu honezkero lehenengo mezuak. Kexak, iradokizunak edo zorion mezuak bidali daitezke. Hizkuntza-eskubideak
Hizkuntza-eskubideen alorrean lan egin gura duen Hauspotu egitasmoa aurkeztu zuten Galdakaoko Udalak, BAGABIZ euskara elkarteak eta BINKE hedabideak abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldi nagusiaren baitan.
Ordura arte herritarren batek hizkuntza-eskubideen urraketa baten aurrean zerbait salatu edo iradoki nahi bazuen Elebide eta Behatokia zituen eskura eta ordutik Hauspotu izan du ere. Protokoloak bi aukera eskaintzen ditu urreketak salatzeko:
Norbaitek zerbait komunikatu nahi izanez gero 680743211 BINKEren telefonora idatzi edo audioa bidal dezake WhatsApp edo Telegram bidez. Bide hau anonimoa da eta ondorio informatibo hutsa izango du. Kontsultak, iradokizunak eta esker onak adierazteko bidea da hau.
Kexa formala jartzeko gure webgunean ahalbidetu dugun formularioa bete beharko da (behean dago QR kodea). Ondoren Euskara Arlora bideratuko da, bertan izapidetu ahal izateko. Kexak, kontsultak, iradokizunak eta esker onak adierazi ahal izango dira bide honetatik.
Honezkero heldu dira herritarren lehen kexak eta jabari publikoarekin erlazionatutako bi batu dira. Batetik, auzo bateko jaietan bozgorailuaren erabilera gaztelaniaz bakarrik izan dela salatuz eta bestetik, hauetan jardueren kartelak gaztelaniaz bakarrik jarri direla adieraziz.
Udal-zerbitzuari lotuta aldiz hiru kexa heldu dira, garraioaren informazioa eta kirol ikastaroak gaztelaniaz bakarrik eskaini direla azalduz, eta administrazio telematikoan euskararen kalitatea salatuz.
Bestalde, bi iradokizun jaso dira udal kirol ikastaroak euskaraz ere eskaintzeko eta udalerriko establezimendu batean oharrak euskaraz ere jartzeko. Halaber, establezimendu batean euskararekiko izandako abegi ona heldu da Hauspotu zerbitzura.
Jasotako mezuekin protokoloa jarri da martxan: eskabidea aztertu da, erantzuna adostu da eta hirugarrenari erantzunaren berri eman zaio, «betiere modu eraikitzailean».
ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS
TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA
ARGAZKIAK: USANSOLOKO UDALAK BINKERI BIDALITAKOAK
Bizkaiko 113. udalerria da Usansolo iazko abendutik eta ospakizunen osteko hurrengo pausoa Udala eratzea izan da. Zerotik hasi behar izan zuen bidea Usansoloko Udalak eta pixkanaka-pixkakana erabakiak hartzen joan da, «usansolotarren beharrak asetzeko asmoz». Sei hilabete bete dira lanean hasi zirenetik eta berakien hitz egiteko aukera izan dugu epe honetan egindakoaren eta etorkizunaren inguruan.
Urte askotako borrokaren ostean, Usansolo Bizkaiko 113. udalerria da iazko abenduaren 22tik. Estatuko Abokatutzak atzera egin zuen Usansoloko segregazioa baimentzen zuen Bizkaiko Batzar Nagusien erabakiaren aurka aurkeztutako helegitean eta Espainiako Gobernuak egun horretan egin zuen Usansolo Tokiko Erakundeen Erregistroan sartzeko eskaera. Ordutik aurrera, aurretik ere lanean zegoen Usansoloko Udala izan da udalerrian erabakiak hartzeko arduraduna.
Usansoloko Udalerako lehen hauteskundeak 2028an antolatuko dira eta horregatik, pasa den urteko maiatzaren 28an Galdakaoko udal-hauteskundeetan usansolotarrek bozkatu zutena oinarri hartuz eratu zen Usansoloko Udalaren funtzioak betetzen dituen kudeaketa batzordea. Honetan hamaika kide daude: Usansolo Herria plataformako zortzi, EAJ-PNVko bi eta EH Bilduko bat; eta hiru hilerik behin egiten dute osoko bilkura, azkenaldian gehiago izan badira ere premiazko egoareraen ondorioz.
Gobernu taldea. Usansoloko Udalaren gobernu taldea ordea, hau da, plenora eramaten diren proposamenen inguruan erabakiak hartzen duen taldea, Usansolo Herriako zortzi kideek osatzen dute. Agustin Aizpuru da alkatea eta hau da hortaz alkatetza sailaren arduraduna. Bigarren saila aldiz, antolakuntzari dagokio, eta ekonomia, ogasuna eta eraberritze administratiboa batzen ditu, Enrike Barrenetxea
eta Jose Angel Garciaren gidaritzapean.
Hiritartasuna da beste sailetako bat eta honetan kultura, euskara, jaiak eta beste hainbat alor uztartzen dituzte Javier Aurrekoetxeak, Leire Aranak eta Alvaro Ruizek. Azkenik, lurralde sailaren arduradunak Julen Urgoiti eta Diego Ortega dira.
Guzti hauen artean, pausoak ematen ari dira gutxinakagutxinaka zerotik udala eratzeko eta honezkero sei hilabete bete dituzte egiteko honetan. «Bidea nahiko zaila izaten ari da baina saiatzen gara gure onena ematen gero eta independenteago izateko udal moduan», azpimarratu dio BINKEri Agustin Aizpuru alkateak.
Hitzarmena Galdakaoko Udalarekin. «Hasieratik izan dugun erronka nagusia hauxe izan da: udalerri izan baino lehen Usansolok zituen zerbitzuak mantentzea». Eta prozesu honetan ezinbesteko bidelagun izan dute Galdakaoko Udala, izan ere, honek eskaintzen ditu Usansolon oraindik zerbitzuetako asko, ordainsari baten truke.
Duela aste batzuk iragarri zutenez, bi urterako lankidetza hitzarmena sinatu dute Galdakaoko eta Usansoloko Udalek eta honek bi adar ditu.
Batetik, Usansolon zerbitzuak eskaintzen dituzten kontratuak mantentzeko lan egin da. Bakoitzaren barruan Usansolon ematen den zerbitzuaren balioa kuantifikatu da eta guztira 3,5 mililoi euro dira eta kopuru hau ordainduko
dio Usansolok Galdakaori urteko amaieran egingo den likidazioan. Besteak beste, kale garbiketa, eraikinen garbiketa, olioaren bilketa eta ahalduntze eskolak eskaintzen jarraituko ditu Usansolon Galdakaoko Udalak.
Lasaitasuna. Bestetik, Usansolo udalerri ofizial eratu zenetik Galdakaok ezin izan ditu zerbitzu batzuk eskaini. Orain ordea, hitzarmen honi esker, segurtasun juridikoa du adibidez Usansolon larrialdiko laguntzak eskaintzeko, hirigintza lizentziak emateko, edo espazio publikoak erabiltzeko baimenak emateko.
Bi adar hauetan Galdakaoko Udalako teknikariek eskaintzen duten laguntzak 500.000 euroko balioa du eta kopuru hau ere Usansolok Galdakaori ordainduko dio urte amaierako likidazioan. Hortaz, guztira 4 milioi inguru eman beharko dizkio.
«Hainbat hilabeteetan zehar lan egiten egon ostean, guretzat lasaitasun handia izan zen hitzarmena sinatzea, izan ere, honekin ziurtatzen genuen zerbitzuak eskaintzen jarraitzen zela», nabarmendu du Javier Aurrekoetxeak.
«Hala ere, udal bien arteko prozesu honetan oraindik gauza bat falta zaigu: usansolotarrek oraindik Galdakaoko Udalean ordaintzen dituzten zergen diru kantitatea zehaztea eta hona ekartzea, 2022ko abendutik gurea delako. Hauek pixkanaka egiten ditugun gauzak dira», azaldu du Aizpuru alkateak prozesuaren inguruan.
Udalerri izan baino lehen
Usansolok zituen zerbitzuak
mantentzea izan da helburu nagusia
Galdakaoko eta
Usansoloko Udalek
Webgune berria. Pixkanaka-pixkakana baina badoa aurrera Usansoloko Udalaren lana. Galdakaoko Udalarekin egindako hitzarmenaz gain, badira bere kabuz antolatzen hasi dituen ekintzak, hala nola, umeentzako udalekuak, herriko taldeentzako diru-laguntzen kudeaketa eta zenbait izapide. Azken hauei dagokienez, honezkero webgune bitartez egin daitezke, Usansoloko Udalak duela aste batzuk martxan jarri zuen webgunetik.
Honetan, Udalaren antolakuntza, honek eskaintzen dituen zerbitzuak, albisteak, plenoen aktak eta beste hainbat gai batzen dira, «usansolotarrek gure herriarekin zerikusia duten gaien berri izateko».
Ertzaintzarekin akordioa. Usansoloko Udalak esku artean duen beste gaietako bat langileena da. Oraindik ez
du langile propiorik baina idazkari bat eta administrabo bat kontratatzeko prozesua martxan jarriko dute laster. Halaber, hauek eta Udaleko kideek lan egin ahal izateko lokal baten beharra dute ere.
Bitartean, Usansolon lan egiten duten baina Galdakaoko Udalaren langile diren lau pertsonen egoeraren inguruan erabaki bat hartu behar dute, kontu juridikoak oinarri hartuz, baina haien nahia ere. «Noski, haiei Galdakaoko Udalaren barne geratu edo Usansolokoaren langileak izan nahi diren galdetuko diegu», azpimarratu du Leire Aranak.
Bestalde, Usansoloko Udala akordio batera heldu da Ertzaintzarekin herrian segurtasuna bermatzeko, izan ere, Galdakaoko Udaltzaingoak ezin du Usansolon lan egin honezkero eta Usansolon ez dago oraindik eratuta.
Metroaren arazoa. Gai guzti hauei gainera, Metroaren arazoa gehitu zaie. Metroaren 5. linearen proiektuan Usansoloko gaur egungo tren geltokia kendu eta erdigunea geltoki barik utziko dutela salatzen ibili dira usansolotarrak azken hilabeteetan.
Udalak auzokideekin bat egin du eta Geltokia Erdigunean plataformak egiten ari den lana eskertu du: «Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Trenbide Sareak egindako proiektua datuetan oinarrituta dago, eta ez dute usansolotarron ahotsa entzun. Guk bizi-kalitatea galduko dugu proiektu honekin eta ez dut uste helburua hau denik», aldarrikatu du Aranak.
«Metroaren arazoarekin beste egiteko guztiekin egin dugun bidea jarraitu dugu: usansolotarrek behar dutena entzun eta irtenbidea bilatu. Konponbide bat nahi dugu», adierazi du alkateak.
Aurrera begira. Orain arte sei hilabete hauetan egindako lan guzti honi begira, Arana, Aizpuru eta Aurrekoetxea bat datoz: «Hilabete gogorrenak jadanik igaro direla espero dugu. Oso kontziente gara asko dagoela egiteko baina egindako bidea izugarri baloratzen dugu, zerotik hasten den udala eraikitzeko lehen pausoak eman ditugulako».
«Orain arte eta hurrengo hilabeteetan egunero eta minuturo suertatzen diren arazoei konponbidea bilatzeko lan egiten gabiltza, baina etorkizunean gure gobernu-taldeko lan ildoak ere finkatu nahi ditugu, besteak beste, euskara, kultura eta beste hainbat alor indartuz», azaldu du Aranak.
«Pertsonalki ere abentura itzela izaten ari da, baina prest gaude gure Udala gero eta independenteago egiteko eta gure auzokideen beharrak asetzeko eta eskubideak bermatzeko», adierazi du Aizpuru alkateak. •
Basauri, 1953
Pandemian hasi zen margotzen, alabak oparitutako Internet bidezko akuarela ikastaro bati esker, eta ordutik margotzen jarraitzen du. Galdakaoko Arte Eskolan aldiz duela hiru urte hasi zen, ikasle bat ezagutu zuelako eta berak hitz egin ziolako eskolaren inguruan. Hainbat teknika erabiltzen du, hala nola, akuarela, pastela eta akuarela; eta urrian, Palestinak jasotzen zituen erasoek sortzen zioten hunkipenaren aurrean, akuarelen bidez haurren suntsiketa, etsipena, ikara, negarra islatu eta salatzeko beharra sentitu zuen. Halaber, emakume aktibistak margotu ohi ditu, «eredu direlako beste emakumeentzat».
Binkekide laguna! Ba al dakizu arrakastarako bidea dela akatsa? Bai, egia da. Irakurri bestela pasadiso hau. Thomas Edisoni buruz hitz egiten du. Thomas Alva Edison, Ohio n jaio zen 1847ko otsailaren 11n, eta New Jerseyn hil, 1931ko urriaren 18an. Asmatzailea eta negozio gizona izan zen.
Honako hau Thomas Edison argindar elektrikoaren asmatzailearen historia da. Asmatzaileak ia mila aldiz huts egin behar izan zuen argiak sortuko zuen harizpiaren material zehatza aurkitu arte.
Bonbillaren sortzaileak ezbehar eta etsipen ugari bizi izan zituen bide horretan. Haserre aurpegiaren aurrean proba huts asko zituzten batean, laguntzaile batek ezin izan zuen bere burua kontrolatu, eta zera esan zion:
—Maisu, ohikoa da adorerik gabe egotea, denoi gertatzen zaigu. Ia mila proba daramatzagu, eta
baikorrenak ere amore emango luke.
—Zer huts eta etsipenez mintzo zara, gazte? Hemen ez dut hutsik ikusten.
Laguntzaile gaztea ia hitzik gabe geratu zen maisuaren tonu zorrotz eta seguruaren aurrean. Azkenean honela esan zuen:
—Bueno, ikusten dut ez dugula aurrera egiten.
—Oker zaude! Proba bakoitzak, nik deitzen diodan bezala, edo huts egite bakoitzak, zuk deitzen diozun moduan, berebiziko garrantzia duen zerbait ikusarazten digu.
—Eta zer ikusi dugu? –galdetu zuen laguntzaileak listua irentsiz, bere hitzek maisua irainduko zutela jakinda.
—Huts egindako ahalegin bakoitzarekin asmakizunak ez funtzionatzeko arrazoi bat aurkitu dugu. Orain ia mila modu ezagutzen ditut bonbillarik ez egiteko.
Aikor! Ekina barregarria da, eta ezina barregarriago!
Dantzariz bete ziran Zumaiako kaleak ekainaren 1ean, izan ere, Euskal Herriko Joaldunen Jaia ospatu zan herri gipuzkoarrean. Guztira 123 joaldun batu ziren ospakizunean eta parte-hartzaileen artean Oinarin Dantza Talde usansolotarreko hamar kide izan ziran. Albiste osoa irakurri BINKE.EUS-en.
Ekainaren 1ean Ultraswim Ibiza txapelketaren laugarren edizioa antolatu zan eta Andrea de la Hera galdakoztarrak garaipena lortu eban emakumeen artean.
Zuhatzu hobetzeko lanak martxan
Zuhatzu ingurua hobetzeko obren bigarren faseagaz hasi da Galdakaoko Udala, ibaiaren berbideratzea amaitu ostean. Zubi barri batek N-637 errepidea eta Zuhatzu lotuko ditu.
Urko Agirre, txapeldun
Adiskide Pilota Elkarteko Urko
Agirrek Urko Ugarteren kontra irabazi eban eta honi esker
Bizkaiko Lau eta Erdiko Kadeteen 3. Mailako txapeldun izendatu zan.
Osakidetzako biltegietako langileek mobilizazioekaz jarraitzen dabe, «biltegien pribatizazioa» salatzeko. Ekainaren 11n elkarretaratzea egin eben Usansoloko ospitalean «pribatizaziorik ez» lemapean. Informazio gehiago: BINKE.EUS.
Galdakaoko Udala «euskara indarbarritzeko» marko estrategikoa diseinatzen ari da eta bide honetan hitzarmena sinatu dau Hizkuntza Eskubideen Behatokiagaz.
Ekainaren 8 eta 9an Espainiako Halterofilia Txapelketa Absolutua antolatu zan Ourensen eta Alazne Gomez txapeldunorde izan zan 76 kg-ko kategorian.
Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak antolatuko du 2025eko Ibilaldia eta ekainaren 15ean egin zuten ekimenaren aurkezpena, ikastolaren jaiaren baitan.
Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolaren jaia ospatu zuten ekainaren 15ean hainbat ekintzekin.
Ospakizunaren baitan, gainera, Eguzkibegik antolatuko duen Ibilaldia 2025 aurkeztu zuten logo eta leloa ere lehenegoz jendaurrean erakutsiz.
Joana Lasherasek eta Jon Gomez Garaik zuzendutako ekitaldia musikarekin zabaldu zen eta ondoren Oihane Arana Eguzkibegi Ikastolako lehendakariak hartu zuen hitza, Galdakaoko Udalari eta Ikastolen Elkarteari eskerrak emateko, besteak beste. Antolakuntzatik nabarmendu zutenez, «Ibilaldia ez da egun bakarreko jaialadia soilik, urte osoan garatuz doan proiektua baizik».
Hurrengo urteko maiatzaren 25ean, domekaz, antolatuko du Ibilaldia Eguzkibegi Ikastolak eta egun horretan eta aurretik erabiliko diren leloa eta logoa aurkeztu zituzten ekainaren 15eko ekitaldian. Horretarako, ikastolako dozena erdi ikaslek logoa bera zuzenean margotu zuten, eta ekitaldiaren hasieratik estalita egon zen leloa erakutsi zuten jendaurrean.
«Magaletik herrire, euskera erdire» izango da Ibilaldia 2025eko leloa eta hauek izan dira leloa sortzeko kontuan izandako kontzeptuak: magala, herria, euskara erdigunera
ardatz, loturak eta eguzki izpiak.
«Ikastolak eskaintzen duen familia giroa islatzen du magalak, eta era berean ikastola kokatuta dagoen mendi magalari ere egiten dio errreferentzia. Herrira horrekin ikastolak herriarekin duen lotura islatzen du, ikastola herrira doala, ikastola herria dela», azaldu zuten ikastolatik.
Logoaren eta leloaren estilo liburua deskargatu
ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS
EH Bildu izan zen alderdi bozkatuena Galdakaon eta Usansolon Europako Parlamenturako hauteskundeetan, eta baita Euskal Autonomia Erkidegoan ere.
Joseba Loroño galdakoztarrak garaipena lortu zuen Espainiako Medikuentzako
XV. Txirrindularitza Txapelketan.
Talde kriminal bat identifikatu zuten auzokideek duela egun batzuk Galdakaon, etxeetan lapurretak egiten saiatu zena.
Paperetik harago, hauek dira Binkeren webgunean irakurrienak!
Epaitegi batek Galdakaoko Udalaren kontrako sententzia argitaratu du, lanpostu baterako egindako euskara mailaren eskakizun batean.
Etxez etxeko arretarako maleta digitala jarri da martxan BarrualdeGaldakaoko ESIan, zerbitzua hobetzeko helburuz.
Akize Iglesias patinatzailea txapeldunorde izan zen Euskadiko Irristaketa Artistikoko Txapelketan, Miribillan antolatutakoa.
Gure herrietako aktualitatea:
Tabakoa saltzearen inguruan duten iritzia galdetu diegu gure herrikideei.
ekaina
Binke!
Gizon batek lapurreta egin zuen, labana eskuan, Galdakaoko estanko batean beste gizon baten laguntzaz. Gizona atxilotu zuten duela egun batzuk.
Hauek dira grabatu eta argitaratutako azken hiru bideoak Binke telebistan!
Eguzkibegi Ikastolak Ibilaldia 2025eko leloa eta logoa aurkeztu zituen.
Athletic Cup-eko zenbait partida Galdakaon jokatu ziren hilaren 7tik 9ra.
Familiako lexikoa
Igela, 2021
Natalia Ginzburg
Beste hilabete bat ere joan zaigu, maiatza. Atseginak izaten dira goiz argiak eta arratsalde luzeak baina eguzkia eta euria ere izan ditugu: «Eguzkia eta euria, Erromako zubia».
Sustrujue sarri izan dugu gure goietan.
Badator ekaina, badatoz Sanjuanak eta badator hilabete honetarako beste irakurketa proposamen bat: Natalia Ginzburgen libururik intimoena, Fernando Reyk euskaratutako 'Familiako lexikoa'.
Ginzburgek hitzek, esaldiek eta esaerek gogora ekartzen dizkioten gertaerak kontatzen dizkigu. Bere familiakronika osatzen duten gaiak (heriotzak, jaiotzak edo maitasunak) azaltzen ditu, baita faxismoaren gorakada Bigarren Mundu Gerran ere.
Hitz propioek sortzen dizkioten oroitzapenen bidez biziarazten digu bere familiako eta Italiako giroa; ama eta aita, neba-arrebak, bere lehenengo senarra, tertulietan ibiltzen ziren politikoak eta intelektualak eta XX. mendeko Italia antifaxistaren historia ere.
Nahiz eta askotan izen propioen dantzak zaildu egin dezakeen irakurketa, egunerokotasunaren ispilua da nobela. Idazkera sinplean baina sakontasunez dabil idazlea, eta hainbatetan hausnartzeko ateak irekitzen ditu.
Ginzburgen 'Familiako lexikoa' beharragaz amaituko dugu ikasturtea.
Irailean izango gara bueltan, bien bitartean ondo ibili eta asko leidu!
Proiektu honetarako lanean:
Argitaratzailea: Aitu elkartea.
Koordinatzailea: Jon Gomez Garai.
Erredakzioa: Irati Alonso García.
Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.
Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.
Ilustratzaileak: Irrimarra.
Inprenta: Comeco Gráfico.
Banaketa: Mediapost eta Correos.
Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.
Lege Gordailua: BI-41-2016
ISSN: 2444-9385
Proiektu hau posible egiten dute:
Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Edu Madina, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Antton Irusta, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.
Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia eta Bagabiz euskara elkartea. Argazkilari kolaboratzaileak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz , Julio Legarretaetxebarria eta Peio Zamalloa. Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.
Binke aldizkariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzunkizunik.
Harremana: 680 74 32 11 info@binke.eus www.binke.eus
Ekainak 21, barikua
Herriko Bentan
20:30 Impro show
22:00 Meren kantautorea
Ekainak 22, zapatua
Bekeako frontoian
10:00 Auzolana
15:00 Bazkari komunala
17:00 Serigrafia tailerra
19:00 Kimo Sound System
20:00 Udako solstizio gaua
Ekainak 23, domeka Galdakao
22:00 San Juan Sua eta umeentzako ekintzak Santi Brouard enparantzan, Andra Mari Dantza Taldearen eskutik
22:30 Dantza ikuskizuna eta txalaparta Muguruko landan
22:45 San Juan sua eta txokolatada Muguruko landan, Zizpa Gazte Asanbladak antolatuta
23:00 Erromeria Gautegun taldearen eskutik, Mugurun
Gorosibai
19:00 Jolasak
20:00 Magoa
21:30 Sua
Usansolo
Unkina plazan
12:00 Saukuaren ibilbidea
17:00 Saukuaren ukendua prestatzea
17:30 Ludotekako eskulan tailerrak
19:30 Txistorrada
20:30 Txondor piztea
Ekainak 26 eta 27
Bilboko LGTBIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte
Eszenikoen Jaialdiaren saioak
Ordua: 17:00 Torrezabal Kultur Etxean
Ekainak 24, astelehena
'Familiako lexikoa'
18:30 Peña Santa Cruzen
Ekainak 21, barikua
16:30 Aurpegiak margotzea eta eskulanen tailerra
17:30 Guarrindongada Jokoak eta ur-borroka,
19:00 Pregoia: Erabide Emakume Elkartea eta Femme
19:00 Txosnak irekitzea
19:00 Soka Batukada
19:30 Sardina-jan herrikoia
20:00 Mozoilo Irratia
20:00 Musika: Femme-Adur
21:00 Musika: Femme-Lena Makana
22:00 Musika: Viktor Kordoba DJ + Tracy DJ + Divinoa DJ
Ekainak 22, larunbata
11:00 Artisau Azoka Urreta parkean
11:00 Patinaje artistikoko erakustaldia eta tailerra
12:00 Txosnak irekitzea
12:00 IA & Robotics Txokoa Izarra Topagunean
12:30 Putxeren III. Lehiaketan izena ematea
13:00 Rally Poteoa
13:00 Kalejira: Da Capo Musika Banda
13:30 Soka Batukada
14:00 Putxeren aurkezpena eta sari banaketa
14:00 Putxera zozketa Urreta zelaian
16:00 Apar festa Urreta parkean
16:00 Mus txapelketa Gure Bastartxue tabernan
17:00 Patata tortillen X. Lehiaketan izena ematea
17:00 I. Futbolin Txapelketa
18:30 Tortillen aurkezpena eta sari banaketa
19:00 Kalejira eta animazioa tabernetatik
19:30 Txokolatada
20:00 Kontzertuak Musika Eskolako etxartean
00:00 Dantzaldia: Princesa taldea
01:30 Bingoa eta ezusteko emanaldi berezia
02:00 Dantzaldia: Princesa taldea
Ekainak 23, igandea
12:00 Kalejira eta animazioa tabernetatik
12:00 Familiako I. Futbolin Txapelketa
12:30 Txupiponpa tailerra Urreta parkean
13:00 Rally Poteoa
13:00 Galdakaoko Ad Libitum Txistu Banda
13:00 Meza
13:00 Paella lehiaketaren X. edizioan izena ematea
14:30 Paellen aurkezpena eta sari banaketa
15:00 Herri bazkaria
16:00 Aurpegiak margotzea, tailerrak eta jolasak
17:00 Stunt Rider motorren erakustaldia
17:00 Txupiponpak Urreta parkean
19:00 Kontzertua Patxi tabernan: Tequilas
21:00 Zozketa Urreta zelaian: Rally Poteoko saria
22:00 Tributu kontzertua: El Barrio
22:30 Sua piztea
00:00 Jaien amaiera
Ekainak 21, barikua
Galdakaoko AEK euskaltegi
berriaren inaugurazioa
18:30 Barandiaran kalea, 8
Parte hartzeko beharrezkoa da mezua bidaltzea helbide honetara: barandiaran@aek.eus
Ekainak 29, zapatua
Bilbotik Galdakaorako bidegorriaren aldeko XXIX. martxa
11:00 Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik
Ekainak 23, domeka
BBK Mendi Martxa
9:00 Ganguren Mendi Taldearen egoitzatik
Ekainak 29, zapatua
Pirineoak. Panticosa. Garmo Negro (3.051 m)
08:00 Ganguren Mendi Taldearen egoitzatik
Uztailak 6, zapatua
Huesca. Murallas de la Hoya
08:00 Udaletxetik
Ekainak 23
Igandea
Santi Brouard plaza
22:00 SAN JUAN SUA
Ume jokoak
San Juanetako kantuak
Erritualak eta konjuruak
Erromeria
Andra Mari Dantza Taldeak antolatuta
Muguruko landa
22:30 DANTZA IKUSKIZUNA
San Juaneko Taupadak
Taupadak Dantza Eskola,
eta ZIZPA Gazte Asanbladak antolatuta
22:45 SAN JUAN GAUA
San Juan Sua
Txokolatada
San Juan ura
ZIZPA Gazte Asanbladak antolatuta
23:00 ERROMERIA
Gautegun taldea