

«Gure dantzarako jantziak guk diseinatzen ditugu eta gure amak josten dizkigu»
TESTUA: JON GOMEZ GARAI
ARGAZKIAK: ELI FERREIRA (ESTUDIOKOAK) ETA DS PHOTO (DANTZAN)
BINKEren azal bateko lehenengo dantzari profesionalak dira Borja eta Estefania anai-arrebak, gazteak izan arren 20 urtetik gorako ibilbidea dutenak eta orain hiru urte pandemia betean eskola propioa abian jarri duten senide galdakoztarrak. Garai zail hartan, gainera, BINKEk sortu zuen Koarentena Artistikoa ekimenean parte hartu zuen bikoteak, bere borondatez doako dantza ikastaroak eskaintzeko gure mugikorren bidez.
Anai-arreba zarete. Horrek laguntzen al du dantzarako elkar ulertzean? Uste dugu hori gutxienekoa dela. Egia da anai-arreba izanda eta hurbil bizita —txapelketen garaian elkarrekin bizi ginen gainera— entrenatzeko denbora gehiago izan dugula, baina gure arteko dantzarako adostasuna entsegu orduek ekarri dute, ez senideak izatea.
Erraza al da entseguetan familiako gorabeherak alde batera uztea? Eztabaidetan beti desberdindu ditugu asko esparru profesionala eta familiarra. Dantza aretoan izan dugun eztabaida beti saiatzen gara etxera ez eramaten, eta alderantziz. Hainbeste denbora elkarrekin igarota saihestezina da ika-mikaren bat sortzea —bereziki txapelketen garaian, presioa handiagoa delako—, baina beti konpondu ditugu bizitza familiarra edo profesionala kaltetu barik.
Bikote sentimentaltzat hartu al zaituzte inoiz? Txapelketetan ibiltzen ginenean gehienek bazekiten anai-
arreba ginela, mundu horretako gehienok elkar ezagutzen baitugu —gainera ohikoa da horrelako kasuekin topo egitea—. Baina orain, beste dantza estilo batzuekin ari garela, bikote izatearekin erratu izan gaituzte inoiz, bai, baina ohituta gaude (irribarretsu).
Beste ezaugarri askoren artean, zuen dantzatzeko modua oso sentsuala da. Zenbatekoa da bi dantzarien arteko konfiantza? Dantzari bien arteko konfiantza oso garrantzitsua da, noski, baina ia edozein estilotan. Garrantzitsuena baino, oinarrizkoa da dantza horrek adierazi gura duena modu naturalean adierazi ahal izateko.
Ohikoa da zuek elkarrekin dantzan ikustea. Dantzatu al izan duzue inoiz bakoitzak bere aldetik? Gaur egun 16 urte inguru daramatzagu elkarrekin dantzan. Hala ere, garai berean dantzatzen hasi baginen ere, ez ginen elkarrekin batera dantzatzen hasi. Borja gure lehengusinarekin hasi zen dantzan, eta bost urte inguru egin zituzten txapelketetan elkarrekin. Estefania ere aritu izan zen beste bikote batzuekin, baina 2008an elkarrekin hasi ginen lanean eta... gaur arte.
Dantzatzerako orduan ba al duzue komunikazio-koderik?
Ez, hainbeste entsegu-orduren eta txapelketaren ostean elkarri ezer esan gabe ulertzeko gaitasuna garatu dugu. Prestatutako koreografia batean nahi beste orduko entseguak egiten ditugu, eta hor ez dago ezer esan beharrik. Inprobisaziorako aukera gehiago ematen duten dantzetan, saltsa edo bachata estiloetan adibidez, 'leader' eta 'follower' teknika onarekin lortzen dugu komunikazio barik elkar ulertzea.

Borja eta Estefania Martínez Gutiérrez 1987 eta 1991, Galdakao
Borjak Begoñako Andra Marin irakasle izateko diplomatura ikasketak egin bazituen ere, eta Estefaniak Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatura, Martinez anai-arrebek hasieratik izan dituzte aretoko dantzak pasio. Eta euren pasioa ogibide bilakatzea lortu dute sakrifizio, formazio eta dantza-txapelketa asko irabazi ostean. Beraiek dira, besteak beste: 2016ko Espainiako 10 dantzen txapeldun, Espainiako dantza Standarden txapeldunorde eta latinoen txapeldunorde. Orain, ireki berri duten Be Move dantza-eskolan burubelarri dabiltza.
Aretoko dantzen artean, zein da gustukoen duzuena? Galdera honi erantzutea asko kostatzen zaigu beti, denak gustatzen zaizkigulako, egia esan. Baina bat aukeratu beharko bagenu... lehenik aretoko dantzen bi kategoriak desberdindu beharko genituzke: 'standard' eta latinoak. Oso izaera desberdina duten elkarren artean.
Eta zein duzue gustukoen kategoria bakoitzean? 'Standard' kategorian Vals Ingelesarekin geratuko ginateke, eta latinoetan runba-boleroarekin, biak oso dotoreak direlako eta ondo sentiarazten digutelako.
Eta zein iruditzen zaizue zailena? Dantza bakoitzak bere izaera, teknika eta zailtasunak ditu. Baina kategoria bakoitzeko bana aukeratu beharko bagenu, 'standard' kategorian Slow Fox izenekoa aukeratuko genuke —soltura handia eskatzen duen dantza delako—; eta latinoen artean zailena agian runba-boleroa da. Zaila da horrelako dantza bat ondo dantzatuta ikustea, ohikoa baino dantza geldoagoa delako, eta teknika onarekin zein interpretazio onarekin egiten ez bada, ez da polita geratzen...
Aukerarik eman al dizue dantzak euren jatorriko herrialderen bat ezagutzeko? Asko dira jatorriko herrialdeak, baina zorionez izan dugu euretariko askotan egoteko aukera, bai! Hala ere, jatorriaz ari garela, gaur egun influentzia handiak daude aretoko dantzen artean estilo batetik bestera. Eta gaur egun ez dira dantzatzen hasieran bezala eta jatorrizko herrialdeetan bezala.
Bachata bere jatorrian dantzatzeak, Dominikar Errepublikan esaterako... Errespetua, motibazioa ala beldurra ematen du? Borja Dominikar Errepublikan izan zen. Han egon zen garaian ez zen oso ibilia oraindik bachata estiloan, eta ez zuen gainera jende askorik aurkitu ondo dantzatzen zuenik. Dena dela, Europan dantzatzen den bachata eta han dantzatzen dena oso diferentea da. Hori bai, guri asko gustatzen zaigu bachata tradizionala eta ikaragarri gustatuko litzaiguke bere jatorrira ikastera joatea!
Hitz egin dezagun janzkeraz. Nork aukeratzen ditu eta zein irizpiderekin? Guk diseinatzen ditugu gure jantziak. Borjaren kasuan, 'standard' kategorian eta maila batetik gora beti joan behar da frakarekin jantzita, baina bestela Borjak ere bere trajeak diseinatzen ditu.
Eta jakingo zenukete esaten dantzarako zenbat arropa desberdin dituzuen? Buf! Zaila da jakiten, askotxo diraeta! (barreka) Baina kalkulu arin bat eginda... Esango genuke Borjaren kasuan 30 praka inguru eta 40 'bodie' dituela. Eta Estefaniaren jantzi-kopurua... 50etik gora, erraz!
Zuek diseinatutakoak direla jakinda, janzkera da akaso inbertsio handiena eskatzen dizuena? Ez. Zorte handia dugu, gure amak josten dakielako! (irribarretsu) Eta kalitatezko materialetan inbertitu behar izaten badugu ere, bada inbertsio handiagoa eskatzen duen alderdirik: txapelketetara bidaiak,
Gaur egun influentzia handiak daude aretoko dantzen artean, estilo batetik bestera
Dantza aretoan izan dugun eztabaida beti saiatzen gara etxera ez eramaten
egonaldiak, izen-emateak, formakuntza... Azken horretan, gainera, gero eta maila altuagoa izan, orduan eta irakasle garestiagoak behar ditugu ikastaro pribatuak jasotzeko, etxetik urrun sarritan.
Tira, inbertitzeaz ari garela... Inbertsio ona bien artean sortu duzuen proiektua, ezta? Bai, Be Move, gure dantzaeskola! Orain 10 urtetik buruan izan dugun proiektua martxan jarri dugu. Hasieran, bakoitzak bere ogibidea izatea zen gure ideia, eta tarteka klaseak eskaintzea —asko gustatzen baitzaigu bioi—. Baina dantzari gero eta ordu gehiago eskaintzen geniola eta gure txapelketetako emaitzak gero eta hobeak zirela ikusita, eskola bat martxan jartzeko aukera gero eta hurbilago ikusten genuen.
Eta zein unetan iritsi da aukera hori? Ba, egia esan, asko kostatu zitzaigun gure beharretara egokituko zen espazio bat aurkitzea. Baina aukera iritsi zen orain justu martxoan hiru urte... behin asko bilatuta, gure ikasketak amaituta eta gurasoen laguntzari esker!
Zergatik erabaki zenuten eskola propioa abian jartzea? Aurretik ibili izan gara beste eskola batzuetan klaseak eskaintzen, beste akademia batzuen beharretara eta lan egiteko modura egokitzen. Baina dantza ikusteko eta erakusteko dugun ikuspuntua ezarri ahal izateko proiektu bat nahi genuen; erabakiak guk geuk hartzeko aukera eskainiko ziguna.
Erakusteko modua ere desberdina al da zuena? Uste dugu baduguna esperientzia nahikoa proiektu bat izateko, zeinek gure metodo didaktiko propioa izango duen eta egunero hobetzeko motibazioa emango diguna. Ikasleek beraien onena eskaintzen dute eta momentuz oso pozik gaude lortutako emaitzekin!
Pandemia garaian hasi zineten. Zelakoa zen Covid-ak
eragindako neurriekin dantzatu behar izatea? irekiera ez zen batere erraza izan. Lokalaren lanen baimenak, obrak eurek... dena atzeratu zitzaigun. Eta behin irekita ere, beldur ginen, jendeak nola erantzungo zuen jakin gabe. Baina etxean egoteaz nazkatuta, jendea irteteko gogoz zegoen eta asko izan ziren «ihes» egiteko bide bat dantzan aurkitu zutenak.
Dantzan elkar ukitu barik aritzen zineten, beraz? noski, ezarritako segurtasun neurri guztiak hartzen genituen: musukoarekin dantzatzen genuen, distantziara, bikote aldaketak egin barik... Baina gure eskola handia denez eta aireztatzeko aukerak ematen dituenez, uste dugu horrek lagundu egin gintuela. Ez ziren horretarako egoerarik onenak izan, baina dantzara bueltatzeko genituen gogoak oztopoak baino handiagoak ziren.
Dantzatzea, gorputzarekin egokitutako mugimenduen exekuzioa izateaz gain, zer gehiago da zuentzat? gure bizitzetako osagai beharrezkoa da, eta gure izateko moduan eragin handia izan duena. Bi garai desberdindu ohi ditugu gure 20 urtetik gorako ibilbidean: txapelketen garaia eta irakaskuntzaren garaia. Lehenengoak diziplinatuak, konprometituak eta kontrako egoerei aurre egiteko kapazak izatea ekarri digu. Bigarrena garaiak aldiz, pertsonak askoz hobeto ulertzera eraman gaitu, baita irekiagoak eta gertukoagoak izatera, bion izaera oso barnerakoia baita.
Gizarteko dantzari gehienentzat dantzatzea ihesbide bat da, deskonexio bat. Posible al da deskonektatzea, dantza zure ogibide denean? Guretzat zailagoa da gure egunerokoaren ihesbide bat izatea dantza. Dantza gure pasioa da, bai, baina baita gure lanbidea ere. Eta zintzotasunez, zerbait lana denean, gutxitan izan daiteke deskonexio bat nahiz eta zure lana asko gustatu. Batzuetan lagunartean dantzatzera joaten gara eta bai, deskonektatzera ere iritsi gaitezke.
Baina egunerokotik ihes egiteko nahiago izaten dugu beste gauza batzuk egin (barreka).
Azken mezutxoren bat euskaldunok mugitzen ez dakigula diotenentzat?
Hori mito bat da eta horrekin amaitu beharra dago! Gu behintzat harrituta gaude gero eta jende gehiago ari delako estilo desberdinetako dantzetara animatzen; tartean baita gizonezkoak ere! Gero eta euskaldun gehiago dira dantzan egiten dutenak, eta ondo egin ere! •

Aginke!
Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak

«Egon erne galdakoztarrak, ia ni bezala zuen beste herrikideren bat jausiko den 'Koldo auzian'...»JOSE LUIS AIBALOS-TI Espainiako Ministro fistro ohia
Sarean arrantzatua


Ba
al zenekien...
Egunero kotxeren baten amortiguadorea matxuratzen dela, Udaltzaingotik Zabalganerako errepideko zuloetan gurpila sartzeagatik?
Metroa eraikitzeko lanen ondorioz, Kolesterolaren Ruta egiten dutenek 847 metroko defizita izango dute euren podometroan, Meatzetako ibilbidea moztuta dutelako.
Txiste txarra
— Zuri txikitan inoiz ez deutsue arreta deitu?
— Ez, beti deitu izan nabe
Jon Mikel Garikoitz.
POTX enplegu plan berria abian jarri du Galdakaok
Galdakaoko udalerrian egin izan diren obrak historikoki lehenengoan ondo inoiz egiten ez direlakoan, udalbatzak Proiektatutako Obra Txapuzak edo POTX izeneko enplegu plana aurkeztu du. Lana bermatzea helburu duen akordio honi esker, etengabe egongo dira Urretako kiroldegia, Torrezabal Kultur Etxea edo Kurtzea frontoia konpontzen.
Aukeren Azoka moda 'retroan' murgiltzen hasi da Aurreko asteburu batean Zamakoa kalean izan den Aukeren Azokan, lehendabiziko ediziotik oraindik salgai dagoen kamiseta, jertse edo prakaren bat aurkitu ahal izan dute bertaratutako erosleek. Honi buruz galdetuta, saltzaileek moda 'retroaren' joera Aukeren Azokan murgildu dela erantzun dute.
VIII. Duatloi Txikia
ARGAZKIAK: ANDER LOPEZ / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS






Hilabete honetako sarituak Otsaileko saridunak
Eunate Barroeta Velasco
Jose Ramon Muñiz Petralanda

Kerren jatetxean bina pertsonentzako eguneko menua irabazi dute. On egin!
Irati Pradera (ezker) eta Maider Bilbao (eskuin) Binkekideak Edurne Espilla zinegotziarekin batera, 'Bidai on, amona Braulia' ikuskizunera sartu aurreko unean!

Zuk ere Binkekide izan gura dozu?
Eman zure babesa urteko 36 € ordainduta
Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:
1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus
2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.
IZEN-ABIZENAK:
HELBIDEA:
NORTASUN AGIRIA:
E-POSTA:
KONTU KORRONTEA:
TELEFONOA:
3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!


1.200 urte euskal estatua sortu zela
Euskaldunen askatasunaren aldeko borrokan, 778. urteko abuztuaren 15ean
Orreagako Lehen Gudan gure arbasoek Karlomagno enperadore frankoaren armada boteretsua garaitu zuten, Mendebaldeko Erromatar Inperioa berrantolatzen saiatzen ari zenean. Baina, hor ez zen dena amaitu.
Iparraldeko frankoen eta hegoaldeko musulmanen inperialismoaren aurrean euskaldunek gure lurraldearen, kulturaren eta herriaren defentsak 824. urtean goia jo zuten, Orreagako Bigarren Gudan. Urte hartan, euskaldunak buruzagi baten inguruan elkartu ziren, Eneko Aritza Ximeno, eta hura izendatu zuten euskaldunen lehen erregea, aurten 1.200 urte betetzen direlarik.
824. urtean Karlomagnoren biloba zen Akitaniako Pipinio I errege frankoak, Eblo eta Aznar kondeen agintepean beste armada bat eratu zuen, Pirinioak gurutzatu zituena Iruñean «ordena berrezartzeko» asmoz.
Eblo eta Aznar zailtasun handirik gabe sartu ziren baskoien hirian, biztanle asko urkatuz atzeguardiak eraso ez ziezaieten eta giza armarri bezala hartu zituzten hainbat bahitu. Frankoen interesei leial zitzaien abadeak eta agintariak izendatu ondoren atera ziren hiritik.
Bere herrialdera itzultzeko, Karlomagnok erabilitako galtzada bera zeharkatu zuten, Ibañetako mendatetik eta Orreagatik.
Mendeku bila, euskaldunen armadak erasoa jo eta preso hartu zituen Eblo eta Aznar, Karlomagno garaitua izan zen toki berean. Euskaldunen buruzagien familiek izan ziren frankoak menderatu zituztenak: Ximenotarrak, Gartzeatarrak eta Belaskotarrak, haiek ziren, egiazki, lurraldea menderatzen zutenak, frankoen kroniketan 'Nauarri' edo nafarren lurrak deiturikoa.
Euskaldunek, apurka-apurka, Baskoniako dukerriaren lurralde osoa berreskuratu zuten XI. mendearen hasierarako Antso III.a Nagusiarekin, hizkuntza eta kultura aldetik Estatu euskalduna sortu zuten, legegintza tradizio propio batekin gainera. Nabarra izan zen, hasieratik, euskaldunen Estatua, XVI. eta XVII. mendeen artean inperialista frankoespainolek ia erabat menderatu zuten arte, garai horretan subiranotasuna galdu zuelarik. Baina, orduan ere, euskaldunek absolutismo uniformizatzaileari aurre egitea lortu zuten, bere sistema juridiko eta politikoari eustean hainbat
Inperialismoaren aurrean, euskaldunek 824. urtean goia jo zuten
Euskaldunek absolutismo uniformizatzaileari aurre egitea lortu zuten
mendetan: Nabarra Estatuko Foruak, Konstituzio baten parekoak.
Foruak, zuzenbide-iturri nagusi gisa herriaren usadio eta ohituretan oinarritutako sistema politiko, juridiko eta legislatiboa zen: behetik gora eraikia, Erdi Aroko eta gaur egungo Estatuetako legeriak eta sistema politikoak ez bezala, hauek, agintari-elite batek emandakoak baitira.
Usansoloko Gazte Eguna
ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS





Martxoak 8 Usansolon
ARGAZKIAK:







Galberde Gure berbaz
MANU ETXEBARRIA AYESTA
Euskaltzaindiaren
Orotariko Euskal Hiztegia lanean berba asko agertzen dira, baina herri-euskerak bizirik daukazan guztiak ez. Aikomen euretariko bat: galberde. Berba egin hau, gari+berde konposatutik dator. Garia hemen, zemendian edo azaroan ereiten zan eta hilabetearen izena be hortik dator. Garia erne eta negua igaro ondoren, marti edo martxoraz gero hazi egiten da bedar itxuran eta horrexeri deritxagu: galberde. Galberde garaiak bere ardurak eukazan ondo garatzeko. Galberde artean mokilak edo sokilak sortzen ziranez, birrindu egin behar izaten ziran. Horretarako, eukanak, hagindun txilindroia erabiltzen eban mokilak apurtzean galberdea gauzeztandu ez daiten. Beste batzuek, ardiak sartzen ebezan galberdea jateko, halan, bigarren brote edo garatzea mizkeago eta indartsuago etorteko. Egun ez dogu garirik ereiten gure inguruan baina Araba eta Nafarroa aldean bai. Horregaitik, gariaren kulturako hiztegi aberatsa, baliagarria da ereiten dan lekuetarako eta besteontzat traslazio semantikoa egiteko, «galbahe» kasurako. Jagon daiguzan herririk harako berba zaharrak eta jaso lexikoietan betiko galdu baino lehen! Hala bedi!
Euskararen erabilera plan berria
Galdakaoko Udala euskara indarberritzeko eta euskaldunak ahalduntzeko Marko Estrategikoa (AROA) diseinatzen hasi da hurrengo hamar urteotako erronka berriei aurre egiteko, eta horretarako herriko eragileekin eta norbanakoekin elkarlanean ari da.
Planak gure gizartearen beharrei erantzun nahi die eta eraldatzeko tresna izan nahi du, euskararen ekosistema osoan eragina izan dezaketen erronkak definituz eta bere eginez, euskararen hizkuntza komunitatea zabaltzeko eta ahalduntzeko bidean.
Plan honek balio nagusi hauek ditu: adostua, egingarria eta eragingarria izatea; eta diseinatzeko urratsak hauek dira:
1. Euskarari eta euskal komunitateari buruzko pertzepzioa ezagutzea.
2. Lan-batzarrak: udalerriko eragileak (herriko eragileak, udal zinegotziak, udal langileak…)
3. Plana onartzea: Galdakaoko Udalbatza
Beraz, lehenengo urratsa egiteko eta euskararekiko pertzepzioa ezagutzeko galdetegi bat helarazi zaie herriko ikastetxeei, euskaltegiei, norbanakoei, baita parte-hartze plataforman izena emanda duten herritarrei.
Martxoaren 4ra arte bildutako datu batzuk:
- 353 inkesta bete dira eta gehienek euskaraz bete dute
- Gehienak 13-29 urte bitartekoak izan dira
- %41ek esan du euskararen erabilerak behera egin duela azken urte hauetan
- Eskolan eta udal harremanetan dago euskararen erabilera indartsuen eta sare sozialetan ahulen
Lehenengo urrats hori amaituta, behin betiko datuak jakinaraziko dira eta hurrengo urratsei ekingo zaie.

Gurera etorriak
«Jendea eta giroa da hemendik gehien gustatzen zaidana»
Ernesto Vega Perez La Habanan jaio zen (1968, Kuba). Duela 27 urte jaioterria atzean utzi eta bere emazte galdakoztarrarekin heldu zen gure herrira. Familiarekin egonkortzeko helburua zuen eta ordutik herriko ostalaritzan ezaguna egin da. Gaur egun Urki Kafean lan egiten du, «oso pozik».
Noiz eta zergatik etorri zinen Galdakaora?
Madrilera 1997ko ekainaren 2an heldu nintzen eta egun batzuk beranduago, ez dut ondo gogoratzen zenbat zehazki, Galdakaora heldu nintzen. Emakume galdakoztar bat ezagutu nuen Kuban, han ezkondu ginen eta gero hona etorri ginen biok, egonkortzeko helburuarekin.
Herrira heltzean zer izan zen zailena? Nire familia atzean ustea benetan gogorra izan da, batez ere hasieran. Orain ere faltan botatzen ditut, noski, baina banatzean sentitzen duzun hori oso gogorra da. Ume txiki bat utzi nuen han eta hori benetan sufritzea egiten du.
Ondo inguratuta egon arrean zure etxea faltan botatzea normala da.

Ondo hartu zizun Galdakaok? Oso oso ondo. Heldu eta hurrengo egunean lan egiten nengoen, Urki Kafean. Hiru urte baino gehiago egon nintzen han eta 2000ko otsailean Plaza Gorriko taberna bat hartu nuen. Hor lau urte eman nituen eta beste taberna batean hamasei. Hori uzteko erabakia hartu nuen jabe bezala ordu asko eta asko ematen dituzulako lanean, gehiegi ia beti. Oso nekatuta nengoen. Banatzaile moduan egon nintzen hilabete batzuetan zehar baina Urki Kafera bueltatzeko aukera ikusi nuenean ez nuen bi aldiz pentsatu. Hemen oso harreman ona dut denekin eta soberan ezagutzen dut funtzionamendua. Asko gustatzen zain ostalaritza eta Urkin gozatu dezaket, giro oso polita duen lekua delako eta nire bi semeekin disfrutatzeko denbora uzten didalako ere.
Zer da gure herritik gehien gustatzen zaizuna? Jendea eta giroa. Herri lasaia da baina aldi berean oso bizia, giro handikoa zentzu guztietan. Aurretik esan dudan moduan, asko gustatzen zait ostalaritza eta ofizio honek galdakoztar
asko ezagutzeko aukera eman didanez, gustoko ditudala esan dezaket. Egia esanez, ez nintzateke hemendik joango, ez nuke Galdakao aldatuko, bizitza honetara ohitu naiz eta gustoko dut.
Euskaraz dakizu? Ez, eta pena handiarekin esaten dut, benetan. Asko gustatzen zait hizkuntza eta heldu nintzenetik izan dut buruan euskara ikasten hastea. Ikusten ditut herrian hizkuntzaren alde egiten diren ekimen guztiak eta asko gustatzen zait. Duela urte asko euskara ikasten hasteko asmoa nuen baina taberna baten jabea izateak ez ninduen ezertarako denbora uzten. Nire umeentzako denbora ez banuen ere, nola hasi hizkuntza berri bat ikastera? Eta gainera euskara, nahiko zaila dela. Baina ideia hori oraindik buruan dut. Pasa den urtean eta aurten euskaltegian izena emango nuen baina epetik kanpo geratu naiz. Hala ere, euskara ikasiko dudala argi dut, noiz izango den ez jakin arren, jajaja. Nire familia oso euskalduna da eta ni ere mundu horretan murgiltzeko asmo irmoa dut.
Merkataritza
Galdakaoko merkatua, ixteko zorian
TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA
ARGAZKIAK: JON GOMEZ GARAI
Galdakaoko merkatuak 1983an ireki zituen ateak eta urte askotan zehar erreferentzia izan da herrian eta baita inguruetan ere. Gutxinakagutxinaka ordea gainbeheran hasi zen eta gaur egun merkatuak dituen hogeita bi postuetatik bi bakarrik daude irekita. Merkatuaren hasiera eta gaur egungo egoera aztertu ditu BINKEk ondoko erreportaje sakonean.
Hiirurogeita hamarreko hamarkadara arte, hornikuntza-merkatuak herri eta hirietako elikagaien merkataritzaren zutabe garrantzitsuenetako bat ziren. Legeak hórrela ezarrita —2013an aldatu zen derrigortasuna kentzeko— merkatuek herritarrentzako elikagaien hornidura bermatzeko helburua zuten, bereziki, elikadura freskoari dagokionez.
Beste denda batzuen eta batez ere supermerkatuen irekierekin ordea, bigarren mailako papera hartu zuten eta gainbehera garaian sartu ziren, eta, kasu askotan, desagertu egin ziren.
Galdakaon martxan dago oraindik Zuloaga Margolari kalean sarrera nagusia duen merkatua baina honek dituen hogeita bi postuetatik —hamaika jabe daude eta postuetako asko Anza familiarenak dira— bi soilik daude irekita: Manu eta Olgaren oilasko-denda eta urdaitegia, eta Edu martxan jarri zuen Mila Arraindegia. Are gehiago, merkatua ixteko zorian dago; izan ere, postu gehienen jabeek saldu egin nahi dituzte, alferrikakoak direlako. Amaiera tristea oso garai onak izan dituen merkatu batentzat.
Polemika irekieran. Atzera egin behar dugu merkatuaren lehen pausoak kokatzeko. Zehazki, duela 43 urte hasi zen proiektua eta 1982an eman zuen Galdakaoko Udalak merkatua irekitzeko behin betiko lizentzia. Andoni Larrauri izan zen arkitektoa eta Maria Luisa Revuelta proiektuaren jabea. Guztira, 660 metro karratu ditu lokalak.
Irekiera ofiziala 1983an egin zen, polemika handia





egon zela tartean. Merkatu gainean dagoen eraikineko auzokide gehienak kontra zeuden eta batzuek salaketak jarri zituzten merkatua jada martxan zegoenean, usain txarra eta zarataregantik. Honen aurrean, merkatariak greba egitera heldu ziren, haien eskubideak defendatzeko helburuz.
«Gogoratzen dut hasieratik kontra zeudela nire auzokide gehienak eta boikota egin ziotela merkatuari. Ez ziren hara erostera sartzen eta oraindik ere jarrera hori mantetzen dutenak badira», azaldu du antzina eraikin horretan bizi zen emakume batek.
«Nik ez nuen usainik antzematen eta ingurukoak kontra bazeuden ere, joaten jarraitu nintzen beste gutxi batzuekin
Merkatua martxan jarri zuten sei harategi, bi arraindegi eta hiru urdaitegirekin
batera, ez nuelako logikoa ikusten boikot guzti hori», azpimarratu du.
Jendez lepo urte askotan zehar. Polemika atzean utzita, edo behintzat alde batera baztertuz, merkatua abiatu zuten sei harategi, bi arraindegi eta hiru urdaitegirekin. Hori izan zen hasierako lerrokatzea baina urte guzti hauetan jokalariak aldatzen joan dira. Fruta-dendak egon dira esaterako, eta baita oilaskoa saldu duten postuak. Eta, nola ez, herritar askok mimoz gogoratzen duten taberna.
Urte onak, oso onak izan zituen merkatuak. Jendez lepo goizez eta arratsaldez, asteburuetakoak ziren salmenta gehien egiten zituzten egunak.
Alfonsok Ortuellan hasi zuen haragiaren munduan eta han urte batzuk eman ondoren, Galdakaoko merkatuko postu batean bere negozioa jartzeko aukera ikusi zuen. «Gogoratzen dut oso aukera ona zela. Jende asko etortzen zen hona erostera, Galdakaotik, Usansolotik, eta beste hainbat herritk. Aldi berean sei harategi geunden irekita eta denok topera lan egiten genuen», azaldu du.
Gainbehera garaia. Duela hamabost urte inguru ordea, merkatutik ateratzeko erabakia hartu zuen Alfonsok, «postuak ixten hasi zirelako eta gainbehera ikusten zelako jada». Gaur egun merkatuaren sarrera ondoan, Zuloaga Margolari kalean, lan egiten du, Serrano harategian, eta «hartu nuen erabakia asko eskertzen dut».
«Asko somatzen da kanpoan egotea. Barruan nengoenean etortzen ziren bezero asko izaten jarraitzen dut baina berriak egin ditut ere, hemen kanpoan askoz errazago ikusten delako denda», nabarmendu du, merkatu barruan dagoen egoera «pena handiz» ikusten duela azpimarratuz.
Alfonsok bezala, beste merkatari askok merkatua uzteko erabakia hartzen joan dira azken urteetan eta lokalaren barruan argi batzuk amatatuta ikusi ahal dira ere, jabe batzuek ez dutelako gasturik ordaindu nahi.
Azken itxierak . Persiana itxi duten azkenetarikoak Maza fruta-denda eta Pako eta Arantza izan dira. Azken hauek urdaitegia zuten merkatuaren hasiera hasieratik eta duela urte eta erdi inguru jubilatu ziren.
Hain zuen Pako eta Arantzaren postuaren aurrean
Pixkanakapixkanaka ikusten joan gara nola inguruko postuak ixten joan diren gure aurrean
oraindik irekita dagoen Mila arraindegia aurkitu dezakegu. Aurretik beste jabe batzuk zeuden baina duela hogei urte ingurutik Eduk agurtzen ditu arraindegi honen bezeroak. «Ni hasi nintzenean postu guztiak zeuden zabalik, den denak, eta sekulako bizitasuna zuen merkatu honek», adierazi du gizonak.
«Gainbehera supermerkatuak heldu direnean gertatu da. Gutxinaka gutxinaka ikusi dugu nola postuak ixten joan dira eta jendeak gaur egun erosketak leku berean egin nahi ditu denak», azaldu du. «Ez du arraindegira eta harategira joateko denborarik, edo ohiturarik», dio arrain-saltzaileak.
«Nik bizitza osoa eman dut negozio honetan eta ikusten dut nola arraina erostera etortzen diren bezero gehienak nahiko nagusiak diren. Zaila da bezero berriak egitea, are gehiago gazteek duten bizitzeko modua ikusita. Gutxiago sukaldatzen da eta guk hori ere somatzen dugu», aitortu du.
Bi postu irekita. Jubilatzeko urte bat geratzen zaio Eduri, baina lehenago egingo duela argi du: «Gaixotasun bat dut eta eskuetan min handia egiten dit urak, horregatik Javi dago nirekin gaur egun arraindegian. Bihar itxi dezaket edo hilabete batzuk barru, nork daki. Pena handiz esaten dut, baina nire ordua iritsi da ere, disfrutatzeko ordua».
Momentu hori heltzean postu bakarra izango da zabalik merkatu osoan, Zuloaga Margolari kaleko sarreratik ikusi daitekeen lehenengoa: Manu eta Olgaren urdaitegi eta oilasko denda.
Duela urte asko ere ireki zuten eta ez dute itxi nahi. «Gure arazoa da irekita mantendu nahi garen bakarrak garela, baina leku estrategiko bat dugu. Alboko postuak ere gureak dira eta gure proposamena haiek beste guztia hartu eta beste aldeko sarrera hartzea izan da, baina ez dute nahi», azaldu du Manuk.
Azken arnasa . «Logikoa denez, lokal osoa erosi nahi dute, postu guztiekin, eta gu gauden sarrera barne noski, hau delako jendeak kaletik gehien ikusten duena», dio Manuk. «Arazoa da lan hau oso esklabua dela eta inork ez duela nahi hemen 18 ordu egon lan egiten», azpimarratu du.
«Gure asmoa hala ere hemen mantentzea da, gu pozik gaudelako hemen. Badakigu itxi nahi dutela baina Chanquetek zioen moduan, ez gaituzte mugituko, ez
behintzat guk horrela erabakita», azpimarratu du bikoteak. Momentuz, bezeroen babesa dute Manuk eta Olgak eta baita Eduk ere, eta hurrengo hilabeteetan gertatuko denaren zain daude, saltzeari utzi gabe. «Gure negozioa bideragarria da eta bizitza osoan egin duguna da hau, ez dugu beste etorkizunik imajinatzen momentuz. Espero dugu konponbide bat lortzea laster, ez baitugu hau hiltzea nahi, ezta pentsatu ere!», dio Manuk irribarrez. «Etorri zaitezte erostera, bizirik mantendu behar dugu merkatu hau!». •



Martxoak 8 Galdakaon










Pedro Perez Banderas Igorre, 1962
Gaztea denetik izan du gertutasun handia pinturarekin, hasieran marrazkiekin eta beranduago kolorea erabiliz. Beti izan du tarte bat zaletasun horretan aritzeko, nolabait bere lanbidearekin zerikusia duena, pintura dekoratiboko enpresa bat baitu. Galdakaoko Arte Eskolan hasi zen semea hara eramaten zuelako txikia zenean, eta oraindik ere eskoletara joaten da. Teknika guztiak landu ditu: grafitoa, ikatz-ziria, akuarela, olioa... baina orain pastel-pinturan murgilduta dago, paisaietan batez ere. Norberaren edo ezagunen argazkiak lantzen saiatzen da, eta bere iritziak paperera eramaten ditu. Lantzen dituen irudi gehienak Kantabria eta Bizkaia ingurukoak dira.





Usansolo, lortu dogu!
ARGAZKIAK: ANTON ARANA / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS







Txirrindulari Elkarteak denboraldia aurkeztu eban
Martxoaren 1ean Galdakao Txirrindulari Elkarteak bere denboraldia barria aurkeztu eban Gandasegi eskolaren areto nagusian. Hitzorduan talde osoa batu zan eta aurtengo erronkak azaldu ebezan Igor Anton presidente barriak eta taldeko arduradunek. Udalaren ordezkariek ere parte hartu eben ekitaldian. Informazio gehiago: BINKE.EUS.

Atienza, epaimahaikide Malagan
Itziar Atienza epaimahaikide izan zan Malagako zinema festibalean. Zonazine ataleko saridunak aukeratu ebazan Ernesto Daranas eta Luisa Mayolegaz batera.


Revueltas eta Chamizo, Arriagan
Arriaga Antzokiak ‘Guridi: Magical Bidaia’ lana estreinatu dau. Obran, besteak beste, Pako Revueltas zuzendariak eta Gaizka Chamizo aktoreak parte hartzen dabe.



Gallastegi, finalaren aurkezpenean
Arantza Gallastegi epaile galdakoztarrak Bilbon antolatuko dan Emakumezkoen Txapeldunen Ligako finalaren aurkezpenean parte hartu eban.

Elkarretaratzea Usansolon
Osakidetzako biltegietako langileek mobilizazioekaz jarraitzen dabe, «biltegien pribatizazioa» salatzeko. Otsailaren 29an elkarretaratzeak egin ebezan hainbat ospitaletan, tartean Usansolokoan.

Urtats Gomez, garaile Espainian
Urtats Gomezek zilarrezko domina lortu eban Sabadellen otsailaren azken asteburuan antolatu zan Espainiako Open Igeriketa Txapelketan.


Txomin Bustinza zendu zan
Berak sortutako Gabonetako Jaiotza urtero herritarrentzat ikusgai jartzen eban Txomin Bustinza galdakoztarra zendu zan otsailaren 24an.


«Oso garrantzitsua da literatura feminista egitea»
TESTUA: IRATI ALONSO GARCIA
ARGAZKIA: NATALIA ALVAREZEK BIDALITAKOA
Natalia Alvarez galdakoztarrak
‘Fea, furcia y chiflada ’ bere lehen liburua argitaratu du. Lanean «historian zehar emakumeak deskalifikatzeko erabili diren hiru adjektiboak berrestea» bilatu du gazteak. Gehiago ezagutzeko helburuz, idazlearekin hitz egin du BINKEk.
Oso gaztea zela hasi zen idazten Natalia Alvarez (Galdakao, 2000). Pskigologia ikasi zuen eta ondoren Emakumeen eta Generoaren Ikasketak Masterra egin zuen. Hain zuzen, emakumeen egoera oinarri duen liburua argitaratu berri du. 'Fea, furcia y chiflada' du izena lanak eta gazte galdakoztarrak idatzi duen lehenengoa da.
Nola sortu zen liburu hau idazteko ideia? Oso goiz hasi nintzen idazten, batez ere, kontakizun laburrak. Baina egun batean, hamazazpi urterekin, eszena batekin amets egin eta biharamunean idatzi egin nuen. Unibertsitateko lehen urtearekin bat etorri zen. Pixkanaka, ideia hori garatzen hasi nintzen, eta forma ematen, dokumentatzen. Psikologiako lau urteko ibilbidean nire interesak lantzen eta nire idazkeran txertatzen joan nintzen eta unibertsitateko azken urtean hasi nintzen generoarekiko eta feminismoekiko interesa pizten ikuspegi soziologiko, historiko eta politiko batetik. Nobelak garapena izan du nirekin batera.
Zure lehen eleberria da, nolakoa izan da esperientzia? Idaztea oso gauza bakartia da, eta batzuetan oso frustragarria. Lehen orrialdea idatzi aurretik, onartu behar duzu oso zaila dela zure lanak argia ikustea, oso dokumentatuta eta ondo idatzita egon arren, oso prozesu zaila dela. Hortik dator idazleen bakardadea eta askotan frustrazioa. Inoiz ez dakizu egiten ari zarena ona den, gustatzen zaizun, argitaratu daitekeen. Eta istorio bat irrika, fantasia edo desioekin hasten bada ere, literaturak idazten duzunak pertsonengan zerbait

mugi dezan nahi du, sentimenduak sor ditzan, errealitateak eralda ditzan. Azken batean, norbaitek irakur diezazun, dela milioi bat, dela bi edo pertsona erdi. Hala ere, merezi du.
Hiru ardatz jorratzen dituzu liburuan: generoa, klase soziala eta arraza. Bai, kontzeptu horri intersekzionalitatea deritzo. Ideia horren arabera, mundu honetan jasandako zapalkuntza guztiak generoaren, klase sozialaren, arrazaren edo hiru ardatz horien konbinazioaren emaitza dira. Beti saiatzen naiz begirada honekin idazten.
Itsusia, urdanga eta zoroa dira erabiltzen dituzun hiru adjektiboak. Zergatik? Emakumeak deskalifikatzeko historian zehar konnotazio txarrenak izan dituzten hiru adjektiboak dira, eta haien aurka indarkeria erabiltzeko justifikazio gisa balio izan dute. Eleberrian protagonista bat egon arren eta bere historia kontatu arren, hau da emakume guztien istorioa; mundua mundu denetik izan diren itsusi, urdanga eta zoro guztiena. Historiak, berandu baino lehen, bereak egin baititu mapetatik ezabatzeko. «Itsusia» adjektiboak gorputzari egiten dio erreferentzia, «urdanga» moralari eta «zoroa» emakumeen esfera mentalari.
Liburua iraganekoa dirudien garai historiko batean oinarrituta dago baina, gaur egungo errealitatera egokitu daiteke? Noski baietz. Eleberria feudalismoan kokatuta dagoen arren, gure protagonistaren zirkunstantzien oinarri teorikoa gaur egungo emakumeen errealitateetara eraman daiteke. Soziologia feministaren alderdiak sartzen saiatu naiz bizi izan ez dudan garai historiko batean girotutako fikziozko istorio batean. Hori izan da obraren zailtasun
nagusia, baina, aldi berean, obraren aberastasunik handiena.
Zergatik da garrantzitsua emakumeei buruzko istorioak idaztea? Garrantzitsua da emakumeei buruzko istorioak idaztea, baina are garrantzitsuagoa da istorio feministak eta genero-ikuspegia dutenak idaztea. Emakumeek edo emakumeei buruz idatzitako lan guztiak ez dira nahitaez feministak, horregatik uste dut garrantzitsua dela dokumentatzea eta argi izatea zer erakutsi nahi dugun. Funtsezkoa da ulertzea literatura, arte oro bezala, pertsona batetik eta testuinguru jakin batetik abiatzen dela. Zintzotasun-ariketa bat da norberarekin eta irakurleekin, gure hitzetan lagun ditugun zirkunstantziez eta ideologiez jabetzea. Azken finean, bizitza politikoa da, eta norbaitek esan zuen bezala: literatura bizitzaren erdipurdiko isla besterik ez da.
Nolakoa izan da publikoaren harrera? Hiru aurkezpen egin ditut. Bi Bilbon eta bat Gasteizen eta, egia esan, primeran joan dira. Liburuen aurkezpenak ez dira oso ekitaldi erakargarriak, eta are deigarriagoak izaten dira egile hasiberriak badira, nire kasuan bezala. Baina oso eskertuta sentitzen naiz entzun nahi izan didaten eta nire obraren berri izan duten pertsona guztiekin.
Baduzu beste proiekturik buruan?
Hainbat gauzatxo ditut buruan. Lanean jarraituko dut, idazten eta argitaratzen, edo saiatzen behintzat. Ez da erraza eta badakit frustrazioak behin baino gehiagotan izango dudala lagun, baina lehen esan dudan bezala, merezi duela uste dut. •

Binke.eus



Edu Madina hil zen otsailaren
5ean 69 urterekin, Galdakaoko historiaren dibulgatzailea eta BINKEko kolaboratzailea.
Antton Irustak ‘Ipuin antzeko alegia baliosak’ liburua argitaratu du, Enrique Morente ilustratzailearekin batera.
Gazteen Neguko Bizkaiko Txapelketa lehiatu zen Sestaon eta honetan 25 domina lortu zituen Galdakao Igeriketa Taldeak.
Gure herrietako aktualitatea:

Binke TV

Ibaizabal ibaia berbideratu eta uholdeak saihesteko obrak amaitu dira.
Paperetik harago, hauek dira Binkeren webgunean irakurrienak!




Galdabusak 0,30 euroko prezioa du Barik txartelarekin ordainduta martxoaren 14tik. Lehen 0,60 euro zen bidaiaren prezioa.
Hauspotu ekimenaren nondik norakoak azaltzeko asmoz, ostalari eta dendarien ordezkaritzarekin batu ziren ekimenaren sustatzaileak.
Metroaren 5. linearen proiektuaren baitan, lanzadera jarriko dute Usansoloko ospitaleko geltokiaren eta herriaren erdigunearen artean.
Julen Gabiria idazleak Joe Saccoren ‘Palestina’ komikia itzuli zuen euskarara, eta honen inguruan elkarrizketa egin zioten EITB Kultura saioan.
Hauek dira grabatu eta argitaratutako azken hiru bideoak Binke telebistan!

Herritarrak galdetuz: zer dakite Galdakaon eta Usansolon Korrikaren inguruan?

Usansolo Bizkaiko 113. udalerria bihurtu zela ospatu zuten auzokideek abenduaren 28an.

Leidu Irakurketa
Taldearen txokoa

Norberak maite duena Pamiela, 2022
Miren Billalabeitia
Marti txirripirri (euritsua), apirile urregorri».
Holaxe dio Bizkaiko aspaldiko errefrau batek. Euriaren soinua, oinetan galtzerdi lodiak, etxearen epeltasuna… egokiak izango dira gure txoko kuttunenen batean hilabete honetarako proposatzen dizuegun liburua irakurtzeko: Miren Billelabeitia idazlearen 'Norberak maite duena'.
2023ko Euskadi Saiakera saria irabazi zuen liburu honekin Billelabeitiak. Hainbat urtetan Mungia Institutuan Euskara eta Literatura Unibertsala ikasgaietako irakaslea izan da. Esperientzia horretan oinarrituta, eta gazteei entzundako iritziak eta gogoetak kontuan hartuta, ondu du liburu hau.
Bere iritziz, irakurketak, jendearen hurbileko bizipenekin eta eguneroko kezkekin bat egin behar du: harremanak, gertakari latzak, familia arazoak…Irakurketaren hainbat bideren lanketa proposatzen du, beti hurbila eta erreala eta irakurketaren plazerra eta garrantzia aldarrikatuz.
Martxoko hitzordu honetan gainera, hilaren 18an, Miren Billelabeitia bera ere gurekin izango da. Animatu!

Proiektu honetarako lanean:
Argitaratzailea: Aitu elkartea.
Koordinatzailea: Jon Gomez Garai.
Erredakzioa: Irati Alonso eta Beñat Armentia.
Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.

Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.
Ilustratzaileak: Irrimarra.
Inprenta: Comeco Gráfico.
Banaketa: Mediapost eta Correos.
Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.
Lege Gordailua: BI-41-2016
ISSN: 2444-9385
Proiektu hau posible egiten dute:
Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Edu Madina, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Antton Irusta, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.
Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia eta Bagabiz euskara elkartea. Argazkilari kolaboratzaileak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz , Julio Legarretaetxebarria eta Peio Zamalloa. Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.
Binke aldizkariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzunkizunik.
Harremana: 680 74 32 11 info@binke.eus www.binke.eus


Antzerkia
Martxoak 15, barikua
Tautelak
Euskaldungak
Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan
Ordua: 20:00 Sarrera: 6-8€.

Martxoak 16, zapatua
Colectiu Desasosiego
Un segundo bajo la arena
Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan
Ordua: 20:00 Sarrera: 9-12€.
Emakumeen Eguna
Martxoak 15, barikua
10:00 ‘En los márgenes’ pelikula, Torrezabal Kultur Etxean
18:30 ‘Conociendo nuestros derechos: últimos cambios legislativos’ hitzaldia, Aperribaiko Auzo Elkartearen lokalean
Martxoak 16, zapatua
11:00 Bilboko auzoetatik ibilbidea genero ikuspegitik
Martxoak 17, domeka
12:00 ’10 emakumek, mundua dantzan’ tailerra, Torrezabal Kultur Etxean
Martxoak 18, astelehena
16:30 Berdintasunaren aldeko Tibeteko kuenkoen kontzertua, Eperlandan
Martxoak 19, martitzena
18:30 Emakume dinamitarien ehunez kartografia kolektiboa sortzea, Torrezabal Kultur Etxean
23. Korrika Usansolon
Martxoak 15, barikua
17:00 Puzgarriak eta giza-antzar jokoa Unkina plazan (Euria egiten badu, Unkina plazako frontoian)
19:00 Gaiteroen eta Buru-handien kalejira
Martxoak 16, zapatua
11:00 Pilota partiduak, Unkina plazako frontoian
13:30 Txistorra jana eta ume bertsolariak, Unkina plazan
18:30 Inudeak eta artzaiak dantzaldia
19:30 Txokolatada, Unkina plazan
21:00 DJ Perez, Unkina plazan
Martxoak 17, domeka
09:30 Mendi irteera
Martxoak 21, eguena
12:10 Herri erdialdera, Korrika Badator! 15:00 DJ Alai Unkina eskolako umeentzako
23. Korrika Galdakaon
Martxoak 15, barikua
10:00 Korrika txikia, Urreta eskolan hasiz
10:30 Ume ikuskizuna, Iturrondon
16:30 Bariku-pasa Bengoetxen
17:00 Argizai umeentzako tailerra, Urretan
19:00 Taupadako flashmob
19:00 Batukada, Urretan
20:00 Galdakao Kantari, El Ingles tabernatik hasita
20:30 Elektrotxaranga
21:00 Mozoilo Irratia Dj, Urretan
Martxoak 16, zapatua
10:00 Mendi ibilbidea Aperribaira
11:00 Puzgarriak, Kurtzeko plazan
12:00 Pilota partidak
13:00 Andra Mariko musikarien kale animazioa
15:00 Herri bazkaria, Gandasegiko arkupeetan
17:00 Kontzertua bazkalostean: ‘Gaualdeko Hasperena’
22:00 Oihan Vega DJ, Kurtzeko plazan
Martxoak 17, domeka
16:00 ‘Bizkarsoro’ pelikularen emanaldia, Musika Eskolan
Martxoak 21, eguena
11:00 Mozoilo Irratia DJ, Aperribaiko eskolan
12:40 Korrika Badator!
Irakurketa taldea
Martxoak 18, astelehena
'Norberak maite duena'
18:30 Peña Santa Cruzen, Miren Billalabeitia idazlearekin
Mendia
Martxoak 17
Santutxo Iruntxur (743m)
08:00 Udaletxetik

Apirilak 13-14
eoak. Formigal. Vertice de Anayet (2.555m)
Udaletxetik
Apirilak 14
. Sierra Cantabria. Lagran ares (1.443m)
Udaletxetik


Ikusmena eta entzumena Bizitza gehiago ematen diegu zure zentzumenei
Juan Bautista Uriarte, 19. GALDAKAO
Telefonoa: 94 456 59 54
WhatsApp: 688 856 690
Hauetan ere bagaude!

ikusmen eta entzumen zentroa


